You are on page 1of 4

6.

GAIA

LANGILE-MUGIMENDUA ETA NAZIONALISMOA EUSKAL HERRIAN (1890-1923)

1. INDUSTRIALIZAZIOAREN TESTUINGURU HISTORIKOA

XIX. mendearen azken herenean, Euskal Herria industriaren hedapenaren hazkundea bizi izan
zuen.

1.1-Ondorio sozio-ekonomikoak

Milaka etorkin Euskal industriara etorri ziren, euskal egitura sozioekonomikoa aldatu zen eta
amaiera eman zion langileen eta patronoen artean zegoen erlazio paternalista. Langile
baldintzak oso txarrak ziren, ordu asko, lan gogorra, soldata txikiak, Bizitokiak eskasak… Baina
egoera gogorrena Bizkaiko meategietan gertatzen zen. Mehatzariak behartuta zeuden
enpresariaren barrakoietan edo kuarteletan lo egitera, gainera kantinetan eroztea behartuta
zeuden (kalitate txarra eta prezio altuak).

2-LANGILEEN MUGIMENDUA

2.1-Sozialismoa

Egoera honen aurrean, ideologia sozialistak garatzen hasi zen. Honen helburua zen, Langileak
elkarte sindikaletan eta alderdi politikoetan antolatzea eta Kontzientziatu haien egoerataz,
zapalduta zeudela eta zerbait egin behar zutela.

Karl marx Burgesiaren aberastasuna langile klasearen zapalkuntza ekonomikotik zetorren


pentsatzen zuen eta Estatua bera burgesiaren tresna bat zela. Hori aldatzeko Langile-klaseen
iraultza prestatu behar zuten burgesiari botere ekonomikoa eta aginte politikoa kentzeko. Hau
GIZARTE JUSTU, OPARO, ZAPALKETARIK GABE ekarriko zuela pentsatzen zuen.

2.1.1-Jatorria eta PSOEren helburuak

1879an Pablo Iglesiasek PSOE (Espainiako Langileen Alderdi Sozialista) fundatu zuen,
Marxen ideietan inspiratuta. 1888an lehenengo sindikatua agertu zen UGT (Langileen Batasun
Orokorra) eta SOZIALISMOAK INDUSTRIAKO LANGILEAK ERAKARRI ZITUEN.

2.1.2-Sozialismoa Euskal Herrian

1885ean, PSOE alderdia Bilbora iritsi zen Facundo Perezaguaren eskutik «Agrupación
socialista de Bilbao» fundatu zuen eta meatzarien eta langileen artean PROSELITISMOA*
egiten hasi zen.

Hurrengo urteetan greba askoen antolatzailea izan zen. Alde batetik Meatzarien greba,
1890an, honen helburua Barrakoiak eta kantinak kentzea, Lan-orduak hamarrera murriztea eta
soldata igotzea ziren. Honen ezaugarriak, Greba bortitzak (trenbideak moztu, sabotajeak
patronoen etxeetan..), Hamar mila meatzari LANUZTEA eta MANIFESTAZIOAK izan ziren.

Honen ondorioak hauek izan ziren: Armadari deitu zioten eta Loma generalak erabaki bat
hartu zuen; meatzariak lanera bueltatu, horren truke barrakoietan ez bizi eta 10 orduko lanaldia
lortu zituzten.
Meatzarien grebak jarraitu ziren eta hainbat lorpenak lortu zituzten. 1903an Derrigorrezko
kantinak kendu ziren, Asteko ordainketa lortu zituzten eta Meatzarien liderrak Alfontso
XIII.aekin hitz egin zuten eta (lege bat sortu zen meategietako lana arautzeko) . 1910an Lan
egunen murrizketa lortu zuten. Geroago, PSOEko edo UGTko ordezkariak onartzen zituzten
negoziazioak aurrera eramateko (indarra eragin) baina Arazoa zen langileek ez zuten elkartzeko
beharrik ikusten (%10 baino ez zegoen sindikatuta).

2.1.3-Sozialismoaren zabalkundea eta sendotzea

Egoera honen aurrean sozialismoaren zabalkundea poliki joan zen Elkarte berriak sortu ziren.
Hainbat aurrerakuntzak lortu zuten;

1891an, PSOEko hautagaiak Gorteetako hauteskundeetara aurkeztu ziren (Pablo Iglesias Bilbon
eta Facundo Perezagua Balmasedan) baina Emaitzak eskasak izan ziren zeren eta langileek ez
zuten interes handirik hauteskundeetan.

1892an, 4 zinegotzi lortu Bilboko udalean (politikari dinastikoek beldurra izan eta Partido
kontserbadorea eta partidu liberala), geroago ERAKUNDE BERRIA «LA PIÑA» sortu zen.

1894an, La lucha de clases astekaria sortu zen.

1903an, Tomas Meabek «Juventud socialista de Bilbao» sortu zuen eta 1904an, Virginia
Gonzalez-ek «Agrupación feminista de Bilbao» emakume-taldea sortu zuen

Bizkaian bi sindikatu handi sortu ziren, meatzariena «Sindicato minero» eta industriako
langileena «Sindicato metalúrgico»

1910an sozialistak errepublikanoengan hurbildu ziren, aste tragikoaren ondoren, erregetzaren


kontra eta errepublikaren aldeko joera handitu egin zen. Facundo Perezaguak sozialistatik
komunistara aldatu zuen idiologia, bere jarrera bortitz bihurtu zen eta alderdi sozialistatik bota
izan zen , eta Bizkaiko alderdi komunistarekin bat egin zuen. Horren ondorioz Indalecio Prieto
alderdi sozializten buruzagi bihurtu zen estrategia moderatuekin.

2.1.4-Sozialismoaren eboluzioa

1917an, SOBIETAR IRAULTZAREN ondorioz egoera aldatu zen Sozialistak konturatu


zirelako PSOE- ez zela benetazko alderdi ezkertiarra zeren eta Ez zen alderdi iraultzaile bat ,
Alderdi burgesekin kolaboratzen zuen, Ekintza sindikal moderatuak egiten zuen eta Ez zuten
nahi Moskuko III. Internazionalean sartu.

Bizkaiko lider inportante batzuk (Perezagua, Perez de Solis, Bullejos…) ALDERDI


KOMUNISTA SORTU zuten. Alderdi honen ezaugarriak hauek ziren; Batez ere jende gaztea,
Lan-mugimendua erradikalizatu nahi zuen, 1923an, krisi industrial gogorra egonda, aprobetxatu
IRAULTZA prestatzeko, Grebak antolatu zuten, Biolentzia erabili eta Soldaduen matxinadak.

Bitartean, PSOE erreformak egin zuen, soldatak igo, obra publikoak, kooperatibak…

2.2-Beste langile erakunde batzuk

2.2.1-Sindikatu katolikoak
Ugazaben babespean antolatu ziren eta apaizen zuzendaritzapean zeuden, Ez zituzten grebak
antolatzen eta Sozialistentzat sindikatu hauek ez ziren benetako klase-sindikatuak. Adibidez:
Barakaldoko San Vicenteko patronatua, Denborarekin ELA agertuko zen.

2.2.2-Sindikatu anarkistak (Dolores Ibarruri, “La pasionaria”)

Honen sortzailea «Dolores Ibarruri» zen. Bizkaitar politikari komunista nabarmenena izan zen
baina Euskal Herrian ez zuen arrakasta handirik izan.

3-EUSKAL NAZIONALISMOA

3.1-Definizioa

Nazionalismoa nazioa edo egitate nazionala azpimarratzen duen jokabide, doktrina edota
ideologia politikoa da. Euskal nazionalismoa: Euskal herriaren izaera nazionalaren defentsa
(EAEko batasun kultural eta politikoa) eta euskal nortasun kulturalaren defentsa (Euskara) da.

3.2-Aurrekariak

Foruen abolizioaren ondorioz, Batzuentzat, honek askatasuna eta berezko ezaugarriak galtzea
ekarri zuen (hizkuntza, ohiturak, erlijioa..), Euskal Herria ere desagertuko zen zeren eta gazteak
miliziara joan behar izanik, «erdaldundu» egiten ziren gainera, irakasleak kanpotik zetozen eta
Euskara debekatu izan zen.

Industrializazioak ere ondorioak ekarri zituen, beste erkidego batzuetako langile asko etorri
baitziren. Euskaldun askok pentsatu zuten euskal nortasunaren ezaugarriak arriskuan zeudela.

Hori konpontzeko Bizkaiko Euskal herria elkartea sortu zen (elkarte politikoa, sistema forala
kentzea injustua zen haientzat. Resurreción de Maria Azkue, honen jarraitzailea) eta Nafarroako
Euskara elkartea sortu zen (Euskararen galera azkarra. Beraz, hauek euskal jaiak antolatu edo
historiako lanak argitaratu..)

3.3-Euskal abertzaletasunaren sorrera

«Euzkadi» kontzeptua 1882an sortu zen, Luis eta Sabino Aranaren eskutik, Bere aita Santiago
Arana Karlista eta Foruzalea zen. Pentsatzen zuen Euskaldunek ez zuten estatu espainiarraren
legeak onartu beharrik, ez zirelako espainiarrak eta Herri ezberdinak ziren hizkuntzaz, arrazaz,
ohituraz eta antolaketa politikoz.

Bizkaia por la independencia liburua argitaratu zuen (ikasgaia: bizkaitarrak elkartu Espainiak
kendutako askatasuna berreskuratzeko). Larrazabalgo hitzaldia-n Bizkaia defendatu zuen
alderdi abertzale bat sortzea proposatu zuen, Bizkaiko beste alderdi politko guztiak
espainolistak baitziren. Bizkaitarra eta baserritarra aldizkariak argitaratu zen eta Euzkadi,
ikurrina, sortu zen «Gora eta Gora Euzkadi».

3.4-Abertzaletasunaren zabalkundea

1895ean, Sabino Aranak EUZKO ALDERDI JELTZALEA (EAJ) sortu zuen eta alderdiaren
ezaugarriak hauek ziren; Katolizismoa, Arraza (Euskalduna izateko euskal abizenak izan behar),
Foruen aldekoak, Federalismo eta munizipalismo (udal bakoitzak ahal eta autonomi geien
izatea) Espainiarekiko independentzia eta euskara suspertzea.

3.4.1-Sabino Arana eta EAJ (Euzko Alderdi Jeltzalea)


1898an, Aranak Bizkaiko diputaziorako hauteskundeetara aurkeztu eta diputatu aukeratu zen.
Hurrengo urtean, Bilboko Udalean 5 zinegotzi lortu zuen. 1903. urtean Sabino Arana hil zen eta
Ramon de la Sota hartu zuen alderdiaren zuzendaritza.

3.5-Aldi honetako abertzaletasunaren ezaugarriak

Ramon de la Sotak sabino aranaren ideologia ezberdina zuen, Sabinorena oso erradikala zelako.
Sabinok Euskadiko independismoa defendatzen zuen eta Ramon de la Sotak autonomia nahi
zuen. Euskal dantzak, EAJko ideologiekin aldizkaria sortu ziren.

EAJren bi adar sortu ziren: batetik, Independentzia defendatzen duten Sabindarrak, eta, bestetik,
Euskal Autonomia defendatzen duten Sotistak.

1915ean Ramon de la Sota izena aldatu zion EAJri eta CNV deitu zion (comunion nacionalista
vasca) nahiz eta honek gutxi iraun eta urte batzuk geroago berriro EAJ izena hartu zuen 1922an
eli gallastegi iritsi zenean.

Bilboko udal hauteskundeetan: EAJ-PNV 9 zinegotzi/Comunionek 4 lortu zuen, Primo de


Riveraren diktaduran: EAJ-PNV jazarpen handiagoa izan zuen eta 1930an alderdi biak elkartu
ziren BERGARAKO KONGRESUAN.

4-NOLA BUKATZEN DA GAIA?

4.1- II.Errepublika

IDEOLOGIA GUZTI HAUEN ARTEAN, 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan,


errepublikanoen eta sozialisten koalizioak irabazi zuen. Alfonso XIII.ak, babesik ez zuenez,
abdikatu zuen eta II.ERREPUBLIKA aldarrikatu zen ; apirilak 14 (erreforma politiko eta
sozial sakonak zituztena)

ARAZOAk izan ziren: elizak, erdi-mailako klase katolikoak, lur-jabeek, industrialariek…


etsaitasunez erantzun eta espainiako gizartea zatikatzen hasi zen…

You might also like