You are on page 1of 2

EUSKAL SOZIALISMOA ETA NAZIONALISMOA

Ideologia sozialistak eta langileen erakundeak industrializazioarekin batera azaldu ziren.


Gizarte liberala gizarte injustua zen. Teoriko batzuk, hobetzeko proposamenak egiten hasi
ziren (Karl Marx) eta horrela sortu ziren ideia sozialistak. Hauen helburua, langileak elkarte
sindikaletan eta alderdi politikoetan antolatzea zen. Iraultza liberal eta industrialarekin
burgesia nagusitu zen. Haien aberastasuna langile-klasearen zapalkuntzatik zetorren. 1879.an,
PSOE sortu zen, erabat marxista zen eta alderdi burgesekin lehiatu nahi zuen hauteskundeetan
boterea berreskuratzeko.

Euskal Herrian, Lehenengo langile pilaketa handiak Bilboko ezkerraldeko meategietan eta
burdingintza lantegi handietan gertatu ziren. Langileen baldintzak oso latzak ziren. Meatzariak
behartuta zeuden kuartel edo barrakoietan lo egitera eta enpresako kantinetan erostera
(produktu garestiagoak eta kalitate eskasekoak).

1885ean Fakundo Perezagua, PSOEko militantea, Bilbora iritsi zen, hurrengo urteetan lehen
elkarte sozialista fundatu zuen eta meatzari eta langile industrialen artean proselitismoa egiten
hasi zen. Perezaguak lehen sozialismo bizkaitarren ibilbidea markatu zuen jarrera
erradikalerantz bideratuz.

1890ean estatuan Gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zenean eta bigarren


internazionalaren aholkupean, lehen greba deialdia egin zen. Meatzari Bizkaitarrak grebara
irten ziren eskaera ekonomiko sozialak ere gehitzen; Soldata igotzea, 10 ordu baino gutxiagoko
lan eguna… Greba meategi guztietara zabaltzea lortu zuen eta handik siderurgia eta ongintzara
hedatu zen.

Burgesiaren beldurrak bultzaturik, gobernu zentralak armada deitu zuen ordena berrezartzeko
eta gerra egoera ezarri zen Bizkaian. Loma jeneralak bere bandoa diktatzean (10 ordu baino
gehiagoko lan egunak debekatuz eta barrakoietan bizi eta kantinetan betebeharra ezabatuz)
bukatu zen greba.

1903an, Meatzarien bizi baldintzak eta erosteko ahalmena hobetu ez zirenez, greba itzuli zen
meatze guneetara. Gerra egoera, Zappino jeneralaren bandoarekin amaitu zen; Honek
ugazabei soldatak astero ordaintzera behartu eta enpresen barrakoietan bizi eta kantinetan
erosteko betebeharren ezabaketa inposatu zuen.

1906ko greban, Madrilgo gobernuak Alvarado ministroa bidali zuen Bilbora, arazoa
konpontzeko. Meatzarien liderrak Alfontso XIII.arekin elkarrizketatu ziren, eta erregeak
meategietako lana arautuko zuen lege bat aterako zuela agindu zien. 1910eko greban ere,
Aguilar jeneralaren laguntzarekin, lan-egunaren murrizketa lortu zuten.

Sozialismoaren zabalketa nahiko poliki joan zen. Elkarte berriak sortu ziren; Sestao, Begoña,
Santurtzi… gehienak Bilbo inguruan. Hauek laneko arazoez arduratzen ziren hauteskundeez
eta politikaz baino gehiago. 1890ean, PSOE II. Kongresua bildu zen Bilbon eta urte berean
gizonezkoen sufragio unibertsala ezarri zela aprobetxatuz hauteskundeetara aurkeztea erabaki
zuen botoa arma politikoa bezala erabiltzeko. Alderdi kontserbadorea eta alderdi liberala,
indar politiko garrantzitsu moduan ikustean alderdi sozialistak, erakunde berri batean bildu
ziren hauteskundeak eta Bizkaiko instituzioak kontrolatzeko: La piña.

Sozialismoak ez zuen jarduera ideologikoa ahaztu eta mezu sozialista hedatzeko bide berriak
zabaldu zituen: jarraitzaileentzako egoitzak; langileak biltzeko, alfabetatzeko eta ideologia
sozialista jasotzeko gaztedientzako elkarteak. Bizkaiko UGTn bi sindikatu handi sortu ziren;
meatzariena eta industriako langileena.

1910etik Aurrera, sozialistak errepublikanoengana hurbiltzen hasi ziren. Izan ere, Aste
tragikoaren ondoren, sozialismoaren barruan erregetzaren kontrako eta errepublikaren aldeko
jarrerak areagotzen hasi ziren. Hauteskundeetan arrakasta lortu zuten eta PSOEren jarrera
gogorra eta kapitalismoaren kontrako ideiak epeltzen joan ziren. 1915ean, Perezagua eta
haren jarraitzaileak bota egin zituzten eta Indalecio Prieto nagusitu zen. Honen gidaritzapean,
sozialistek estrategia moderatuago bat bideratu zuen. 1918an euskal nazionalistek arrakasta
izan zuen hauteskundeetan. Aurre egiteko, liga Monarkiakako eskuindarrak eta sozialistak
akordio batera ailegatu ziren: Monarkikoek botoa emango zioten kandidatu sozialistari eta
boto-emaile sozialistak hautagai monarkikoari Balmasedan eta Barakaldon.

1917an, ezkertiarrak nagusitzen hasi ziren sozialismoaren barruan. Haien iritziz, PSOEk
jarraitzen zuen bidea nahiko eskuindarra zen, ez zen benetako alderdi iraultzaile bat. Sobietar
Iraultzaren gidariak sozialistak izan ziren, Marxen ideietan inspiratzen zirenak. 1921eko
kongresuan erabaki zen PSOEk Moskuko III. Internazionalean parte ez hartzea, orduan,
ezkertiar talde batek, tartean Bizkaiko lider batzuk (Perezagua…) alderditik irten eta partidu
komunista eratzea erabaki zuten. 1923ko krisi industrial gogorraren eraginez, komunistek
iraultza soziala hasi zuten; Grebak antolatzen, biolentzia erabiltzen… hasi ziren. Sozialistek,
ordea, politika erreformistaren bidea hartu zuten; kooperatibak sortu, soldata jaitsierak
onartu…

Sindikatu katolikoak ere nahiko garrantzitsuak izan ziren. Ugazaben babespean antolatzen
ziren apaizen zuzendaritzapean. Sozialistentzat hauek ez ziren benetako klase-sindikatuak.
Sindikatu anarkistak ere sortu ziren. 1911an, CNTen sorreraren ostean, haien propaganda
areagotu zen. Urte berean, SOV sortu zen, honetan langile abertzaleak elkartzen ziren

Bitartean, hauek izan ziren Arabaren eta Nafarroaren egoerak; Araban, industrializazio urrien
eta ideal liberal errepublikanoen erortze eskasen eraginez, sozialismoa berandu agertu zen
(1987). Hango langileak gutxietan ematen zieten botak alderdi sozialistei, sindikalismo
katolikoa pisu handi zuen han. Nafarroan, (Irunean) Sozialismoa industria gerrikoko fabriketan
lan egiten zuten etorkinek sartu zuten XX. Mendearen hasieran. 1902an, lehen elkarte
sozialista sortu zen (UGT-ren atal Iruñeatarra).

You might also like