You are on page 1of 2

Hazkunde ekonomikoak ez zuen frankismoa indartu, bere defendatzileek pentsatu zuten

bezala. 60. eta 70. hamarkaden bitartean gizarte-gatazkak zabaldu ziren. Langileen borrokak
erregimenaren aurkako gune nagusia izan ziren.Langile-mugimendu berria industriagune
nagusietan hazi eta sendotu zen.Langile Komisioak (CCOO)sindikatuaren inguruan, ideologia
komunistakoa zena,baina irekita zegoen sektore eta ideologia guztietara.Erakundeari jazarri
eta legez kanpo deklaratu zuten eta bere buruzagiak epaitu eta espetxeratu
zituzten(1001.prozesua).

Unibertsitateko ikasleen mugimenduak Espainiako gizartearen nahiz unibertsitatearen


demokratizazioa aldarrikatu zuen.Ikasleen etengabeko mobilizazioak amesgaiztoa izan ziren
Francorentzat.Unibertsitatean gero eta ikasle gehiago zeuden,eta haien kontzientziazio
politikoa gero eta handiagoa zen . guztiak zirela eta,Unibertsitatea frankismoaren aurkako gune
bihurtu zen.

Auzo- elkarteen mugimenduak manifestazioak egin zituenh irigintza-planen aurka, langile-


auzoetako zerbitzu publiko eskasak eta babes ofizialeko etxebizitzen kalitate kaskarra
salatzeko, eta bizitza garestitzearen aurka

Eliza Vatikanoko II.Kontzilioaren(1962-1965) ildotik,Espainiako Elizak eraberritze sakona izan


zuen.Erregimenetik urruntzen hasi zen.Elizaren zenbait sektore askatasunaren eta giza
eskubideen alde zeuden,eta politika eta sindikatu erakundeetan parte hartzen hasi ziren.(euskal
kleroa,“apaiz-langileak, HOAC eta JOC).

Oposizio politikoaren protagonistak alderdi politikoak izan ziren.Legez kanpo izan


arren,ezkerreko alderdiek beren opozisioa berpiztu zuten Espainia barne:Espainiako
PCE(alderdi komunista),PSOE.Ezker muturreko erakundeak (marxista-leninistak… ) eta
erakunde terroristak (FRAP. Frente Revolucionario Antifascista y Patrió tico) agertu ziren.
Oposizio moderatua egin zuena Kristau-demokrazia izan zen, zentroko alderdi batzuk biltzen
zituena.Alderdi nazionalista historikoak berpiztu ziren .Euskadin,gertaera nabarmena izan zen
ETAko agerpena,EAJko gazte talde baten eszisiotik sotuta1959 an ,eta bere ekintza armatuekin
frankismoaren aurka 1968an hasi zena.

Erregimenaren aurkako oposizioa Europako Mugimenduaren IV.Biltzarrera gonbidatu


zuten.Munichen izan zen biltzarra,1962ko ekainean.Salvador de Madariagak antolatuta .
Atzerriko eta barneko oposizioaren partaideak joan ziren eta amaieran ,demokraziaren aldeko
eta erregimena gaitzesteko adierazpena egin zuten.Mugimenduaren prentsak Munichesko
hitzarmen maltzurra esan zion.

Francok gobernu moderatuago ezarri zuen,joera berritzaile zuten ministroak ezarrita


(Fraga,Solís…) baina Erregimenak errepresio gogorra eraman zuen.Julian Grimau exekutatu
zuten(1963) eta sinesgarritsuna galdu zuen.
Gobernuan Carrero Blanco almirantearen sarrerak teknokraten jarrera indartzea adierazi zuen.
Pentsatzen zuten ekonomiaren hobekuntza gizarte- pakea ekarriko zuela eta askatasunarik eta
espainarrek bizitza politikoan parte hartzeko gaitasunik eza ordeztuko zuela .Oparotasuna
askatasuaren ordez.
Gobernuaren orientazio berriak bultzada legegilea eragin zuen erakundeak berritzeko ,gizarte
gatazkak eta erregimenaren familien arteko desadostasunak lasaitzeko.
Horrela onartu ziren Gizarte Segurantza legeak(1967),Prentsa Legea(1966),Erlijio Askatasunari
buruzko Legea(1967) eta Estatuaren Lege Organikoa(1967).Azken hau aldarrikatzean,prozesu
konstituzionagile eta instituzional luzea amaitu zen,eta erregimenak konstituzio baten antzeko
zerbait ezarri zuen,botere guztiek diktadorearen eskuetan jarraitzen zuten,baina banatzen zuen
Estatuko presidentea eta gobernuko presidentea.Lege honek,gainera,monarkiak
Mugimenduaren printzipioei jarraitu ziola bermatzen zuen.Francok monarkia berri bat nahi
zuen,berak legitimatua,gerra zibilaren garaile izaki,bere obrak aurrera jarrai zezan.

Erregimen barne-tentsioak areagotuz joan ziren eta Matesa eskandaluarekin irekitasunaren


aldekoen eta inmobilisten arteko liskarra piztu zen 1969an. Francok gobernua aldatu zuen eta
1969an Carrero Blancori konfidantza eta boterea eman zion..
Matesa eskandaluak gelditu zuen erreformismoa eta errepresioa handitu zuen.Salbuespen –
egoera 1969an eta 1970an ohizko baliabide bihurtu zen .Burgosko prozesuak(1970) adierazi
zuen frankismoaren ezgaitasuna garatzeko.Epaiketa honetan ETAko 16kide heriotza-zigorra
kondenatu zituzten,polizia baten hilketagatik.Nazioarteko eraginagatik Francok indultatu behar
izan zituen,baina erregimenaren erantzuna barne protesten aurre errepresioa eta salbuespen-
egoera izan zen.Erregimenaren barne-tentsioengatik eta Franco ondoren erregimenaren
jarraitutasunaz kontzentraturik,jarrera kontserbadorearen alde jarri ziren (Carrero Blanco eta
Franco).

1973Ko ekainan, Francok Carrero Blanco izendatu zuen gobernuko presidente baina abenduan
ETAk hil egin zuen eta ondorioz, inmobilisten, irekitasunaren aldekoen eta kontserbadoreen
arteko borroka areagotu egin zen. 1974an Carlos Arias Navarro presidente berria izan zen.Bere
programa laburtzen zen otsailaren 12ko ispirituan.Erreforma sindikalak,Elkarte-Politiko Lege
berria...agindu zituen,baina errealitatea,bestela izan zen .Mugimenduaren barruan ez zegoen
eboluzio-aukerarik.Erreformistak zein bunkerrekoek alde batera utzi zuten.
Azken urteotan indarkeri politikoa gogortu zen,ETAk bere atentatuak handitu zituen eta talde
terrorista berriak(ultraezkertiarrak) agertu ziren;FRAP eta GRAPO,hain zuzen ere.Frankismoak
errepresioa handitu zuen eta terrorismoaren aurkako lege berri bat onetsi
zuen,“subertsioaren“aurka egiteko.
Kanpo politika ere nabaritu zen,erregimenaren ahultasuna .Francok Sahararen gatazkari aurre
egin behar izan ziolako, lurralde hauek Mauritaniak, Aljeriak eta Marokok nahi zutelako.
Espainiak gerraren beldur Madrilgo Ituna sinatu zuen, Espainiar Sahara Marokori eta
Mauritaniari ematen. Gainera, petrolioaren krisi ekonomiko mundialak eta Krabelinen iraultza
(Portugalen), erregimenaren ahultasuna areagotu zuten.

Franco 1975ko azaroaren 20an hil zen, erregimena krisi sakon batean utziz. Bere
ondoren Carlos Arias Navarro jarri zen baina frankismoa Franco gabe ezinezkoa zen.

You might also like