You are on page 1of 3

6.

artikuluak adierazten du Estatuburua nazioaren ordezkari gorena eta botere


guztien burua da. Biltzen ditu: Mugimendu Nazionalaren burutza;Aginte legegilea
bere esku: “legeak promulgatu eta berrestu”;Armadaren burutza……
14. artikuluan Estatu burua eta Gobernu burua banatzen dira. Izendatzeko sistema
ezartzen da.

Testuaren testuingurua

1959tik 1973ra bitartean,Espainiako ekonomiak aurrekaririk gabeko hazkundea izan


zuen.Hazkunde honetan Bigarren Mundu Gerra ondoren mendebaldeko Europako
herrialdeak bizi izaten ari ziren oparotasunak eragin zuen.
Garapen ekonomikoa erregimen frankistaren propagandako bide,baita gizarte-
gatazka berri baten jatorri ere bihurtu zen. Aldaketa ekonomikoak Espainiako
gizartearen eraldatzea ekarri zuen eta jarrera eta portaerazko jarraibide berriak
garatzera bultzatu zuen. Hala ere, garapen ekonomikoa eta soziala ez zen lagunduta
egon erreforma politiko sakonekin eta diktadura mantendu zen, inmobilismo
politikoan finkanturik eta demokraziarik gabe.

1961etik aurrera,1973ra arte,inoiz ez bezalako ekonomiaren hazkundea ezagutu


zuen Espainiak,eta horri esker,industrializazioaren eta modernizazioaren bidetik
abiatu zen. Garapenak espainolen ohiturak eta pentsamendua aldatu zituen.Espainia
landatarra herrialde hiritartu ,industrializatu eta irekiagoa bihurtu zen .Bizi-maila
hobetzearen ondorioz,kontsumoa sortu zen;emakumeak lan–merkatuan sartzen hasi
ziren;ikasleen kopurua handitu eta kultura pluralagoa izan zen;langile-klaseak
bilakaera izan zuen ;eta espainiarrek gizarte eta erlijio-tradizionalismoa alde batera
utzi zuten eta toleranteago eta permisiboago bihurtu ziren

60.hamarkadako hazkunde ekonomikoak ez zuen frankismoa indartu,bere


defendatzileek pentsatu zuten bezala.60. eta 70. bitartean gizarte-gatazkak zabaldu
ziren

Erregimenaren aurkako oposizioa Europako Mugimenduaren IV.Biltzarrera Munichen


ospatzen zena gonbidatu zuten,1962ko ekainean. Atzerriko eta barneko oposizioaren
partaideak joan ziren eta amaieran ,demokraziaren aldeko eta erregimena
gaitzesteko adierazpena egin zuten.Mugimenduaren prentsak Munichesko
hitzarmen maltzurra esan zion.

Francok gobernu moderatuago ezarri zuen,joera berritzaile zuten ministroak ezarrita


(Fraga,Solís…) baina Erregimenak errepresio gogorra eraman zuen,Julian Grimau
exekutatu zuten(1963), eta sinesgarritsuna galdu zuen.
Testuinguru honetan,eraldatze ekonomikoaz eta gizarte eraldatzeaz,frankismoa bere
egitura politikoa modernizatzen saiatu zen zabaltze baten bidez,aldaketa
demokratikorik gabe eta instituzioetako erreformaren bidez bere jarraitutasuna
aseguratzeko.

Gobernuan Carrero Blanco almirantearen sarrerak teknokraten jarrera indartzea


adierazi zuen.Pentsatzen zuten garapen ekonomikoak,politikaren
berrikuntzak,administrazioaren,legeriaren eta herrialdeko erakundeen
modernizazioa ekarriko zuela.Pentsatzen zuten ekonomiaren hobekuntza gizarte-
pakea ekarriko zuela eta askatasunarik eta espainarrek bizitza politikoan parte
hartzeko gaitasunik eza ordeztuko zuela .Oparotasuna askatasuaren ordez.

Gobernuaren orientazio berriak bultzada legegilea eragin zuen erakundeak


berritzeko ,gizarte gatazkak eta erregimenaren familien arteko desadostasunak
lasaitzeko.

Horrela onartu ziren Gizarte Segurantza legeak(1967),Prentsa Legea(1966),Erlijio


Askatasunari buruzko Legea(1967) eta Estatuaren Lege Organikoa(1967).Azken hau
aldarrikatzean,prozesu konstituzionagile eta instituzional luzea amaitu zen,eta
erregimenak konstituzio baten antzeko zerbait ezarri zuen,botere guztiek
diktadorearen eskuetan jarraitzen zuten,baina banatzen zuen Estatuko presidentea
eta gobernuko presidentea.Lege honek,gainera,monarkiak Mugimenduaren
printzipioei jarraitu ziola bermatzen zuen.Francok monarkia berri bat nahi
zuen,berak legitimatua,gerra zibilaren garaile izaki,bere obrak aurrera jarrai zezan.

Testuaren garrantzia

1967ko Estatuaren Lege Organikoaren garrantzia nabarmendu behar da


frankismoaren zuzenbide-egituran.
Lehenik, aditzera eman behar da Lege Organikoak erregimenaren betiko oinarri
ideologikoa ezarri zuela eta berretsi egin zirela Mugimendu Nazionalaren Printzipio
aldaezinak. Esan behar da Francok zeukala botere osoa, nahiz eta bi pertsonen
artean banatuta egon buruzagitza –aldaketa garrantzitsua–. Gainera, ziurtatu nahi
izan zuen frankismoak iraungo zuela.
Bigarrenik, gizartea, orokorrean, ase gabe geratu zen frankismoaren legeekin.
ezarritakoa ez zen nahikoa izan, eta gehiago eskatu zuten herritarrek. Arrazoiak
hauexek izan ziren: legeok ez zien behar besteko zuzenbide-segurtasunik eskaini;
baztertu egin zituzten demokraziaren oinarriak (botere-banaketa, pertsonaren
askatasunak eta eskubideak...); askatasun gehiago nahi izan zuten ekonomia
garatzeko. Erregimena, hala ere, ez zegoen halakorik eskaintzeko prest. Honek
indartu zuen erregimenaren aurkako oposizioa, eta ugaritu egin ziren
manifestazioak, grebak eta protestak.
Edozein modutan, Francok tinko eutsi zion aginteari hil arte (1975. urtean).
Orduantxe itxi zen diktaduraren aldia, eta bertan behera geratu zen Francoren
erregimena. Ondorioz, Trantsizioari ireki zitzaion atea: Espainiako gizarteak
abagunea ikusi zuen askatasunari, pluraltasunari eta bizikidetzari bidea zabaltzeko.

You might also like