You are on page 1of 9

Espainiako Historia. Batxilergoko 2. maila.

2023-2024 1

9. gaia

Estatu frankistaren sorrera (1939-1959)


Gerran zehar, Francok gero eta
botere handiagoa pilatu zuen
bere baitan: gobernuburu,
armadako buru (generalísimo),
alderdi bakarreko buru eta
Estatuburu. Horrela, gerra
irabazita, 1939ko apirilean, eta
Errepublikako agintariek eta ia
milioi erdi pertsonak erbestera
ihes eginda, Espainiako
agintari nagusi bakarra bihurtu
zen.
Garaipenaren desfilea Madrilen, 1939ko
maiatzaren 19an. Iturria: Wikipedia

Francoren erregimenaren oinarri politiko, ideologiko eta sozialak

Frankismoaren lehen urteetako ideologia


nazionalkatoliko bezala ezagutzen da. Ideologia
horrek bi iturri zituen: Espainiako eskuin
tradizionala eta faxismoa. Batzen zituena anti-
España deitzen zutenaren aurkako borroka zen,
hau da, liberalismoa, sozialismoa, komunismoa,
anarkismoa, feminismoa eta ´separatismoa´.
Eskuin tradizionalak Eliza katolikoaren defentsa,
ordena ekonomikoaren mantentzea (lurjabeen eta
enpresarien interesak babestea) eta
parlamentarismoaren aurkako jarrera zituen
ezaugarri nagusitzat. Horrela, armadaren parte
hartze politikoa eta diktadura militarra babesten
Frankismoaren propaganda kartela,
zituen.
1939koa.

Elizako agintari gehienek Errepublikaren aurkako altxamendua babestu zuten eta


katolikoei Francorekin gerra egiteko deia egin zieten. Gerra gurutzada bezala definitu
zuten eta sinbolo bezala hartu ziren Errekonkista, Errege-erregina Katolikoak,
Kontraerreforma, Carlos V.a eta Felipe II.a...
Espainiako Historia. Batxilergoko 2. maila. 2023-2024 2

Faxismoaren eragina agintari bakarraren gurtzan (Franco


´caudillo´ izendatu zuten) eta alderdi bakarraren sorreran
nabaritzen zen. Izan ere, 1937an falangistetan eta
tradizionalistetan oinarritutako alderdi bakarra sortu zen:
Falange Española Tradicionalista y de las JONS.
Diktaduraren boterea mantentzeko propaganda kanpaina
handiak eta aurkaken errepresio oso bortitza zituen
ezaugarri nagusitzat. Bestetik, italiar faxismoa eredu
hartuta, ordezkaritza sistema korporatiboa eta sindikatu
bakarra (Organización Sindical Española, bai enpresariak
bai langileak ordezkatuko zituena) ere martxan jarri ziren.
Francoren erretratua (Ignacio Zuloaga, 1940)

Frankismoak hasieratik enpresari eta lurjabe handien babes osoa eduki zuten. Horiek
aurreko hamarkadetan langileek eta jornalariek lorturiko guztia bertan behera utzi
nahi zuten. Gaztelako nekazari txiki eta ertainak ere diktaduraren alde jarri ziren oro
har, 1930eko hamarkadako krisi ekonomikoaren eta jornalarien egoera hobetzearen
ondorioz, haien burua kaltetuta ikusi baitzuten. Armadaren zati handiak ere
Francoren alde egin zuen, militarrek Espainia salbatu behar zutela sinisten baitzuten.
Hirietan ere, klase ertainen zati batek frankismoa babestu zuen, langile
mugimenduaren indarrak izutu baitzituen eta eskuin muturrerantz egin baitzuten.
Eskuineko alderdiek ere (eskuin muturra, katolikoak, monarkikoak) diktaduraren alde
egin zuten, alderdi horiek desagertu ziren arren.

Erregimenari babesa ematen ziotenak antolatzeko eta diktadura finkatzeko hainbat


ekinbide egon ziren gerra bete-betean. Babetik, armadaren boterea handitu zen:
militarrak ezarri ziren administrazioko eta ekonomiako goi karguetan. Bestetik, erlijio
katolikoa ofizial bihurtu zen berriro eta gizartean apaizek eta hierarkia katolikoak
zuten eragina nabarmen handitu zen. Gizartearen babesa ziurtatzeko propaganda eta
dotrinamendu kanpaina handiak egin ziren eta alor ezberdinetan gizartea
enkoadratzeko erakundeak sustatu ziren, alderdi bakarrari lotuta: Sección Femenina,
Sindicato Español Universitario, Frente de Juventudes...).

Haurrentzako
aldizkaria,
1939koa.

Sección
Femeninaren
ekitaldia, 1940an
Espainiako Historia. Batxilergoko 2. maila. 2023-2024 3

Hirugarrenik, Espainia frankistak ez zuen Konstituziorik izan eta, bere beharren


arabera, lege ezberdinak garatu zituen –ondoren, ´funtsezko legeak´ bezala ezagutu
ziren. Ekonomia eta ordezkaritza sistema antolatzeko Lanaren Forua (1938) eta
Gorteen Legea (1942) egin ziren. Italia faxistan oinarrituta, sindikatu bakarra sortzen
zen, emakumeak lan mundutik baztertzen ziren eta grebak debekatzen ziren. Legeak
garatu eta aholkuak emateko Espainiako gorteetako prokuradoreak izendatzen ziren.
Bertan parte hartzen zuten eskuineko politikariek, armadako eta elizako kideek,
sindikatuko ordezkariek eta enpresarien ordezkariek.

Horrela, sistema politiko korporatiboa martxan jartzen zen, nahiz eta praktikan
Francok eta bere gobernuak zuten botera. Bestetik, zentsura ezarri zen eta
Errepublikaren garaian garatutako eskualde autonomoak, landa erreforma, hezkuntza
laikoa, dibortzio eskubidea eta emakumeen eskubide zibilak bertan behera geratu
ziren.

II. Mundu Gerran faxismoak garaitu zirenean, derrigorrezkoa egin zen Francorentzat
bere diktadura zuritzea. Horregatik, alderdi bakarraren boterea mugatu zen, Francok
falangearen jantzia alde batera utzi zuen eta ´agur erromatarra´ zeritzonak ofizial
izateari utzi zion. Handik aurrera, katolizismotik zetozen ministroek garrantzia
irabaziko zuten, falangisten eta militarren kaltetan. Gainera, hainbat lege berri xedatu
ziren:
• Espainiarren Forua (1945): espainiarren eskubideak eta betebeharrak zehazten
zituen, Elizaren eta diktadorearen boterea finkatuz aldi berean.
• Erreferendum Nazionalaren Legea (1945): 21 urtetik gorako gizon-emakumeen
sufragio unibertsalez egindako erreferendumak baimentzen ziren, gobernuaren
eta gorteen erabakiak berresteko.
• Ondorengotza Legea (1947): Espainia erresuma bezala definitzen zen, Francori
biziarteko boterea ematen zion, bai eta erregea aukeratzeko eskumena ere.
• Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea (1958): Alderdi bakarra ´el
Movimiento´ bezala berrantolatzen zuen.

Erbestean zegoen oposizioa eta barruko erresistentzia

Gerraren lehen unetik, altxatuek errepresio gogorra erabili zuten (hilketak,


kartzelaratzeak, isunak, emakumeen umiliazio publikoa, jabetzak kentzea...). 1939ko
otsailean, Erantzukizun Politikoen Legearekin errepresioa legeztatu zen, 150.000
pertsona inguru exekutatu ziren hurrengo urteetan eta administraziotik eta
hezkuntzatik milaka pertsona kaleratu (depuratu) ziren. Gerraostean, kontzentrazio
esparruak eta lan esparruak mantendu ziren. Horren guztiaren helburua Errepublika
edo iraultza babestu zuten guztien eragina desagertzea zen. Horri lotuta egin ziren
Masoneriaren eta Komunismoaren Erreprimitzeko Legea (1940) eta Estatuaren
Segurtasunerako Legea (1941).
Espainiako Historia. Batxilergoko 2. maila. 2023-2024 4

Jada gerraren bukaeratik ´maquis´ talde gerrillariak antolatu ziren, batez ere
komunistek sustatuta. Alemaniar armada Frantziako hegoaldetik kanporatua izan
ondoren, gerrillariak 1944ko urrian Aran-eko haranetik sartzen saiatu ziren baina
porrota izan zen. Ondoren, II. Mundu Gerra amaituta, maquis-ek erresistentzia
taldeak eratu zituzten, 1940ko eta 1950eko hamarkadetan zehar iraun zutenak.

Rodolfo Llopisen
Maquis talde bat, erbesteko gobernua
Frantziako Pirinioetan

Erbestean errepublikazaleek, sozialistek eta anarkistek Alianza Nacional de Fuerzas


Democráticas sortu zuten 1944an eta gorte konstituziogileetarako hauteskundeak
exijitu zituzten. Beren aldetik, Francoren aurkako monarkikoak don Juan
Borboikoaren inguruan berrantolatu ziren. Sozialisten eta monarkikoen arteko
elkarrizketak ere egon ziren, Behin-Behineko Gobernu batek Franco ordezkatzeko
helburuarekin.

II. Mundu Gerra bukatuta, 1945ean Diego Martinez Barrio erbesteko Errepublikako
presidente izendatu zuten. Bi gobernu osatu zituzten, lehenik José Giral-ena
komunistarik gabe eta, ondoren, Rodolfo Llopis sozialistarena, komunistekin. Baina
gobernu hura, Gerra Hotzaren hasieraren testuinguruan, AEBn eta Erresuma Batuaren
babesik gabe geratu zen. 1947tik aurrera, erbesteko goernuan ez zen sozialistarik ez
komunistarik izango. Bestalde, 1948an don Juan Francorekin bildu zen eta haren esku
utzi zuen bere seme Juan Carlosen hezkuntza.

Barnealdean, sindikatuak berrantolatzen


saiatu ziren eta 1945 eta 1947 artean,
aliatuak Espainian sartzea espero zutelarik,
grebak antolatu zituzten Asturiasen,
Bizkaian, Madrilen eta Katalunian. Baina
atxiloketek eta atzerriko babes ezak ia
erabat desegituratu zituen barnealdean bai
UGT bai CNT. Gerraosteko azken greba
1947ko gerrari buruzko berriak,
erbesteko agerkari batean. 1951koa izan zen.
Espainiako Historia. Batxilergoko 2. maila. 2023-2024 5

1956an, ikasle ezkertiarrak zein


falangistak biltzen zituen talde bat
idazleen kongresua antolatzen eta
zentsurari aurre egiten saiatu zen,
hainbat irakasleren babesarekin.
Unibertsitateak hura debekatu
odoren, protestak hedatu ziren
lehen aldiz.
Zaldizko polizia Madrileko unibertsitatean, 1956an.

Urte berean lehen greba zabalak eta langile batzordeak (´comisiones obreras´)
deiturikoak agertu ziren. Horiek sindikatu ofizialetik kanpo antolatu zituzten lagileek,
ordezkariak asanblea bidez aukeratuz, haien eskaerak eta lan gatazkak bideratzeko.
Legez kanpoko alderdien eta militante katolikoen babesa zuten. 1956ko greba
mugimenduak enpresetan soldatak igotzeko akordioak eragin zituen eta, azkenean,
gobernuak %30eko soldaten igoera agindu zuen. Praktikan sindikatu bakarrak bere
helburua (gatazkarik gabe enpresarien eta langileen interesak bideratzea) lortu ez
zuela ikusita, frankismoak 1958ko Hitzarmen Kolektiboen Legea xedatu zuen, lan
gatazkak modu ofizialean bideratzeko. Urte hartan ere, grebak orokortu ziren.

Azkenik, 1950eko hamarkadatik gutxika nazionalista euskaldunak eta katalanak


berrantolatzen joan ziren, kulturari eta folkloreari lotuta, erregimenak uzten zituen
zirrikituak aprobetxatuz.

Autarkia ekonomikoa

Italia faxistan inspiratuta, gerra bukatu bezain pronto ekonomiarako eredu autarkikoa
hartu zen. Eredu horren helburua atzerriko inportazioak ahal bezainbeste murriztu eta
nekazaritza eta industria nazionala indartuta buruaskitasuna lortzea zen. Hori
bideratzeko, Estatuak zuzenean ekonomiaren antolaketa bideratuko zuen militarren
parte hartze nabarmenarekin eta kanpo merkataritza asko mugatuko zen.

Nekazaritzako ekoizpena sustatzeko honakoak sortu


ziren: Servicio Nacional del Trigo (1937), Instituto
Nacional de Colonización (1939) eta Comisaría
General de Abastecimiento y Transporte (1939).
Erakunde ofizial horiek ez zuten lortu ekoizpena
handitzea, kontrakoa baizik. Diktadurak gerrako
hondamendiari eta klimari bota zien errua baina
horien eragina mugatua zen.
Errezionamendu kartilla.
Espainiako Historia. Batxilergoko 2. maila. 2023-2024 6

Errazionamenduak prezio ofizialak baxu mantentzen zituen eta jornalarien lan


baldintzak eta soldatak izugarri okertu ziren. Horrela, ekoizpenerako pizgarririk
ezean, merkatu beltzean (estraperloa) dirutzak egin zituzten lurjabeek eta
administrazioko kideek, langileen eta jornalarien artean gosea hedatu zen bitartean.

Industriarako, 1941ean Instituto Nacional de Industria (INI) sortu zen eta zenbait
industria eta zerbitzu Estatuaren esku geratu ziren: ENDESA, PEGASO, IBERIA,
RENFE, SEAT... Gainera, grebak debekatzean eta sindikatu bakarra ezartzean,
langileen baldintzak eta soldatak okertu ziren. Irabazi handiekin eta Estatuak
babestuta (zerga gutxiago eta inportazioen lehiarik ez) industriako ekoizpena ere ez
zen handitu. Horrenbestez, politika autoarkikoak herrialdea txirotu zuen eta batez ere
langileen egoera okertu zuen.

Hori guztia ikusita, 1951n Francok gobernua berrantolatu zuen eta autarkia albo
batera utzi zuen. Nazioarteko irekiera eta Estatuaren parte hartze ekonomikoa
murriztea agindu ziren. Nekazaritzan prezioen mugak kendu ziren, ureztatzeak hedatu
ziren eta lurren kontzentrazioak antolatu ziren. Horrekin, nekazaritza ekoizpenaren
hazkunde azkarra lortu zen. Industrian, Europatik eta AEBtatik iritsitako inportazioek
ekoizpen industrialaren hazkundea eragin zuten. Hala ere, inflazioak, Estatuaren
zorrak eta merkataritza balantza oso defizitarioak ekonomia bere mugetara hurbildu
zuten eta beharrezkoa izango zen AEBtako laguntza finantzarioa, kolapso
ekonomikoa ekiditeko eta industrializazio prozesuan sakontzeko.

Nazioarteko politika

Gerran zehar Francoren aliatu izan ziren Italia faxista eta Alemania nazia. 1939ko
martxoan Epainia Kominternaren Aurkako Itunera batu zen. Hala ere, 1939ko
irailean, II. Mundu Gerra hasi zenean, Espainiak bere burua neutral izendatu zuen,
Frantziaren eta Erresuma Batuaren blokeoa ekiditeko.

Frankismoaren lehen urteetan Serrano Suñer (´el cuñadísimo´) izan zen Espainiako
atzerri politikaren arduradun nagusia eta Ardatzera hurbilketa bultzatu zuen. 1940an
Francok gerran sartzea eskaini zion Hitlerri, trukean Alemaniako elikagaiak eta
armamentua jasotzearen eta gerra bukatzean Gibraltar, Tanger eta Oran
kontrolatzearen truke. Bere burua ´ez beligerante´ bezala definitu zuen, Alemaniari
azpiegitura espainiarrak erabiltzeko aukera utziz.

Are gehiago, 1940ean Hendaian bildu ziren


Franco eta Hitler. Baina Hitlerri ez zitzaion
interesatzen armada eta garraio azpiegiturak
suntsituta zituen herrialdea gerra sartzerik eta
Frantziarekin aliantza mantendu nahi zuen.
Hitler eta Franco Hendaian, 1940ko urriaren 23an
Espainiako Historia. Batxilergoko 2. maila. 2023-2024 7

1941n División Azul deiturikoa bidali zen Sobietar Batasunaren aurka borrokatzera
baina gerran Alemania nazia atzera egiten joan ahala, Francok Serrano Suñer
kargugabetu eta nazioarteko politika berria abiatu zuen. 1943an División Azul
erretiratu zuen eta britainiar diplomaziara hurbildu zen.

Handik aurrera, Francok bere burua komunismoaren aurkako aliatu eta


Mendebaldeko balore kristauen defendatzaile bezala aurkeztu zuen. 1945ean Nazio
Batuen Erakundea sortu zenean, Mexikoren ekinbidez, Espainia frankista ez zen
onartua izan. Baina AEBk eta Erresuma Batuak Francoren aurkako politikak
abiatzeari uko egin zioten. Testuinguru hartan, Argentinako presidente Juan Domingo
Perón izan zen Francok topatu zuen aliatua (gosearen testuinguruan argentinar garia
inportatzea ahalbidetu zion).

Egoera Gerra Hotzaren hasierak aldatu zuen, 1947tik aurrera, AEBtako


presidentearen Truman Dotrinaren lehentasuna ´komunismoa eustea´ baitzen. 1948an
Erresuma Batuarekin merkataritza akordioa sinatu zuen Francoren Espainiak eta
1951n lehen estatubatuar enbaxadorea ezarri zen.

1953an AEBekin Madrileko akordioak


sinatu zituzten: babes politikoaren,
militarraen eta ekonomikoaren truke,
Espainian AEBtako armadaren baseak
ezarriko ziren. Urte berean,
Vatikanoarekin Konkordatua sinatu zen,
Eliza katolikoari pribilegio sorta handia
eskainiz. Aliatu horien indarrari esker,
Franco eta Eisenhower (AEBtako presidentea) 1959an.
1955ean Espainia NBEko kide bezala
onartu zuten (baita NDF, UNCESCO...).

Azkenik, deskolonizazioen
testuinguruan, 1956-1958 artean
Espainiak Marokon zuen
protektoratuari uko egin behar izan
zion nazioarteko presioen ostean.
Halaber, Ifniko gerraren ondororen,
Ifni eta Sahara espainiar probintzia
izendatu ziren.

Iturria: Wikipedia
Espainiako Historia. Batxilergoko 2. maila. 2023-2024 8

17. testua

Erantzukizun politikoen legea (1939/02/09)

Gobernuak (...) uste du unea iritsi dela Erantzukizun Politikoen Lege bat
emateko,
balioko duena beren egite edo ez-egite larriekin matxinada gorria gorpuzten
lagundu zutenek alde horretatik dituzten erruak garbitzeko (...).

Zigorrak ezartzeaz arduratuko diren auzitegietako kideak Armadaren,


Magistraturaren eta Falange Española Tradicionalista y de las JONSen
ordezkariak izango dira (...).

1 art. Erantzule politiko deklaratzen dira 1934ko urriaren 1etik 1936ko


uztailaren 18ra bitarte Espainiari jasanarazi zitzaion era guztietako
subertsioa eragiten edo areagotzen lagundu zuten pertsona fisikoak nahiz
pertsona juridikoak, eta orobat bigarren data horretatik aurrera, beren
egintza batzuekin edo gelditasun larriarekin, Mugimendu Nazionalaren
kontra aritu direnak edo daudenak.

2. art. Aurreko deklarazioaren ondorioz (...) legez kanpo gelditzen dira


1936ko otsailaren 16an egindako hauteskundeen deialdia egin zenez
geroztik Fronte Popularra osatu duten alderdi edo talde politiko eta sozial
guztiak, eta orobat harekin bat egin duten edo hari atxiki zaien alderdi eta
taldeak hori egin izan hutsagatik, erakunde separatistak eta Mugimendu
Nazionalaren Garaipenari kontra egin dioten guztiak.

3. art. Legez kanpo deklaratutako alderdi, talde eta erakundeek osotara


galduko dituzte era guztietako eskubideak eta ondasun guztiak.

Boletín Oficial del Estado, 1939ko otsailaren 13a.


Espainiako Historia. Batxilergoko 2. maila. 2023-2024 9

18. testua

Nazio intereseko industriak babesteko legea (1939/10/25)

Espainiak bere historiako krisirik larriena gainditu behar izan zueneko Gurutzada
loriatsuan, agerian gelditu zen nazioaren bizitzarako zeinen garrantzi handikoa den
gerrarako behar dituen industriak eta ezinbesteko lehengaiak bere lurraldean
izatea.

Gure ekonomia dagoen egoeran egonik, bestalde, beharrezkoa da ahaleginak


egitea Espainia produktu arrotzen inportaziotik askatzeko, halakoak gure
nazioaren lurraldean ekoitzi edo fabrikatu daitezkeenean.

Gaur arte lortu ez denez, barne-merkatuak aukera emanik ere, ekimen


partikularraren bidez premia horiek asetzea, komeni da nazioaren interes bereziko
diren halako industriak ezartzeko laguntza ematea, funtzionamendu normala
ziurtatuko dieten bermeak eta onurak eskainiz. Hori dela eta, hau XEDATZEN
DUT:

1. art. Nazioaren defentsaren edo ekonomiaren premien ondorioz beharrezko


ikusten bada Espainian industria bat ezartzea, eta hartarako ekimen partikularra
sustatu beharra baldin badago, “nazio-intereseko” deklaratu ahal izango da
industria hori, dagozkion txosten tekniko eta ekonomikoak egin ondoren.

2. art. “Nazio-intereseko” deklaratutakoan, industria batek honako onura hauetaz


gozatu ahal izango du, hamabost urterainoko epean: a) Industria hori jartzeko
behar diren lurrak nahitaez desjabetzeko ahalmena. b) Zergak murriztea, %
50eraino. c) Estatuak haren kapitalari urteko gutxieneko etekin bat bermatzea, %
4rainokoa. Atal honen arabera bermatutako kapitala ezin izango da, guztira, mila
milioi pezeta baino gehiago izan. d) Aduana-eskubideetan beherapena egitea
instalazioetarako makineria eta lanabesak inportatzean, Espainian fabrikatzen ez
direnean.

3. art. Onura horien trukean, estatuak esku hartuko du industria ezartzean eta
haren martxan, kontu-hartzaile bat eta kontseilari-ordezkari bat izendatuta,
egintzak eteteko ahalmena izango dutenak; aukera izango du, orobat, instalazioak
bere teknikariekin balioesteko.

6. art. Enpresa emakidadunek, sozietatearen egonkortasuna eta martxa


ekonomikoa ziurtatutakoan, onurei uko egin ahal izango die, eta, orduan,
hirugarren artikuluan adierazitako esku-hartzetik libre geldituko da.

Boletín Oficial del Estado, 1939ko urriaren 25a.

You might also like