You are on page 1of 9

10.

GAIA
DIKTADURA FRANKISTAREN
FINKAPENA ETA GAINBEHERA
(1960-1975)

1
1.- ERREGIMENAREN DEFINIZIOA, OINARRI IDEOLOGIKOAK ETA BERE ALDEKO
GIZARTE TALDEAK1

Franco jeneralak Espainiako Gerra Zibilean lortutako garaipenari esker erregimen


diktatoriala ezarri zuen. Franco bera izan zen erregimen totalitario horren buru 1975.urtera arte.
Hiru izan ziren erregimen honen, frankismoaren, oinarriak: Eliza, Falangea eta Armada.

Falangea José Antonio Primo de Rivera sortutako mugimendua da et hau izan zen
Francoren diktaduraren oinarrietako bat. Bera ez zen inoiz falangista peto petoa izan, baina
tresna ezin hobea zen Falangea. Diktadorearen esanen menpe egon zen Falange Espainola eta,
Espainian, diktadura bat izanik eta ideologia antiliberalari jarraituta, alderdien sistema baztertu
zen eta bakarra ezarri zuten, hau da Falange Española Tradicionalista de las JONS, hala ere,
funtzionarioentzat baino ez zen beharrezkoa alderdi honen barruan egotea.

Falangeak beti izan zuen ordezkariren bat Francoren gobernuetan, hala ere, mugimendu
honen eragina, denboraren poderioz, txikiagotuz joan zen. Francok, falangismoaren ordez,
ideologia edo pentsaera nazionalkatoliko erradikalaren bidea hartu zuen eta bertan bilatu behar
dugu bere fundamentalismoaren sorlekua. Ber ustez, bera zen Jainkoak bidalitako salbazioa
Espainiarentzat, komunismoak eta masoneriak mehatxatuta zuten Espainiarentzat. Beraz ikusi
dugunez, erlijioak izugarrizko garrantzia izan zuen frankismoan, eta erlijioa, edo hobeto esanda
Eliza, izan zen ere Francok bere erregimena legitimizatzeko bilatzen zuena. Eliza izan zen
Francoren koartada ideologikoa. Ondorioz Estatuak eta Elizak bat egin zuten, biak banaezinak
ziren eta elizatik babes morala lortzen zuen Francok eta hori dela eta herrialde konfesionala
bihurtu zen Espainia.

Espainiako elizak diru-egoera oso ona zuen, gizartean eta honen arlo guztietan,
esaterako hezkuntzan, erabateko eragina izan zuen, baita erabateko askatasuna erlijio
praktikatzeko eta zabaltzeko. Erregimenaren eta Elizaren artean nolabaiteko menpekotasun
harremana zegoen; batetik gobernuak laguntza ekonomikoak ematen zizkion elizari 8beste
gauzen artean), eta bestetik gobernuak Elizatik lortzen zuen behar zuen babes morala.Harreman
honek, izugarrizko bultzada hartu zuen 1953an, Vatikanorekin konkordatua sinatu zenean.
Frankismoak, hainbat arlotan amorea eman zuen, baino horren truke Elizaren hierarkiaren
onespena irabazi zuen.Estatuak erlijio katolikoa berrestea eta Elizaren forua Vatikanoren alde
jarri zituen, Aulki santuak, berriz, gotzainak izendatzeko gaitasuna eman zion gobernuari. Aipatu
behar da Gorte frankistetan hogei bat prelatu eseri zirela.Laburbilduz, esan dugun moduan Elizak
izugarrizko garrantzia izan zuen erregimen frankistan eta haien arteko harremana banaezina zen.

Armada izan zen diktaduraren beste hanka garrantzitsua, are gehiago, Francok
ezarritako ordena ezin da ulertu honen laguntzarik gabe eta honen eragina nabaria izango da
diktadorearengan, gogoratu behar baitugu militar bat zela. Hala ere, berak ez zuen ezer egin
ejertzitoaren arazoak konpontzeko, dena den, armadaren leialtasuna beti izan zuen berarekin.
Bakarrik izan zituen arazoak jeneral monarkiko batzuekin. Militarren presentzia bere gobernuetan

1
Atal hau aurreko gaian landu duzue, hala ere, sarrera bezala ondo legoke sartzea gai honetan testuinguraketa egiteko
asmoz.

2
aipatzekoa izan zen beti, hala ere 1945. Urtetik aurrera hauen eragina gutxituz joan zen goi
mailako funtzionarioen alde. Armadaren eraginean ere ikusten dugu erregimenaren
autoritarismoa, esan dugunez, ezin baita ulertu ezarritako ordena armadarik gabe. Ordena
militarra egon arren, Francok ez zuen inoiz behar izan armada kalea menperatzeko, soberan
zeukan Polizia Nazionalarekin eta Guardia Zibilarekin

Gizartean, Francok, bestelako laguntzak ere izan zituen, besteak beste lur-jabe handiak,
enpresariak, burgesia txikia eta ipar-ekialdeko nekazariak, eta aipatu behar ditugu ere esker
oneko sabelak deituriko langileak (langile apolitikoak). Baina gehien lagundu ziona erregimenari
espainolengan ezarritako kontzientzia politikorik eza, frustrazio kulturala eta errepresioa.

Politikaren arloan, esan behar da Franco ez zela agintea gehiegi finkatzearen aldekoa
eta garai liberala gogoratuko zuen konstituzioaren aurka jo zuen gogor. Gobernu pertsona
instituzionalizatzea erabaki zuenean kanpoko presioengatik eta gertakizunengatik izan zen bere
erregimeneko iraupena ziurtatu nahi zuelako. Hori egiteko lege batzuk promulgatu zituen, baina
askotan lege horiek kontrajarriak baita haien artean aurkakoak ere baziren. Lege horien artean
Lanaren Forua dugu, 1938.urtean dekretatuta eta bertan lan munduaren harremanak arautzen
ziren. Geroagoa, 1942.an, Gorteak eratzeko legea promulgatu zen. Lege horrekin estatuak
“Estatuko zereginetan parte hartzera gonbidatzen zuen herria”. Gorteak bostehun prokuradore
baino gehiago osatzen zuten, gehienak ofiziozkoak, beste hogeita bost gutxi gora behera Francok
berak aukeratzen zituen. Gorteetan Falangeko kideak, unibertsitateetako errektoreak, … biltzen
ziren. Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, Espainolen Forua argitaratu zuen Francok.
Horrekin erregimenaren irudia garbitu nahi izan zuen. Teoriaz herritarren betebeharren eta
eskubideen zerrenda baino ez zen, praktikan erregimen konfesionala eta autoritarioa
proposatzen zuen.

1945.an Referendum legea atera zuten herrialdean sufragio unibertsala aitortuta


zegoela erakusteko nahian. Lege honekin posiblea izango zen, betiere Francok hala erabakita,
herriari estatuari dagozkien gaiei buruz galdetzea, plebiszitu nazional modura. Estatuko
Buruzagitzarako Ondorengotza Legea referendum batean bozkatu zen erregimenak hamar
urte zituela eta herriak onartu zuen. Lege honek, Espainia Erreinu aldarrikatu zuen eta Francoren
estatu-buruzagitza berretsi eta bere ondorengo aukeratzeko eskubidea ematen zion. 1958.an eta
Gorteetan eztabaidatu gabe Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea promulgatu
zuen.Lege horren bidez doktrina falangista instituzionalizatu egin zen.

Baina benetan garrantzitsua izan zena Estatuaren Lege Organikoa izan zen, 1966.
urtean aldarrikatuta. Honek berrikuntza ekarri zituen, esaterako Gobernuko presidente kargua
eta Estatuburuaren kargua banatzea. Horrez gain, lege honen helburua lehen aipaturiko guztian
bakar batean pilatzea izan zen, erregimeneko “konstituzio” baten antza. Lege honen helburuen
artean, bat izan zen erregimen frankistaren aurpegia garbitzea eta horrela kanpoko presioen
aurrean erakusten zuten Espainian askatasuna ere existitzen zela. Horri gehitu behar diogu
erregimenak bere buruari “demokrazia organikoa” zeritzala, hala ere, Francoren agintea
diktadura gogorra eta zapaltzailea baino ez zen izan.

3
2.- GARAPENA ETA DESARROLLISMOA ESPAINIAN (1960-1972)

1957ko otsailean iritsi ziren lehen aldiz teknokratak Francoren gobernuetara. Diktadurako
gobernuetan profil teknikoa zuten ministroak agertu ziren gobernukideen profil militarra edo
“politikoa” murriztuz. Ministro teknokrata berri hauek Opus Dei erakundearekin lotura estua izan
zuten gehienetan. Honen adibideak dira, Laureano López Rodó, Mariano Navarro Rubio edo
Alberto Ullastres. Ministro teknokraten helburuak hauek izan ziren, batik bat: produktu nazionala
igotzea, guztientzako lana, errentaren banaketa hobea eta Espainia munduko ekonomiaren
testuinguruan kokatzea.

1959ko uztailean, Ekonomiaren Antolamendu Berrirako Lege Dekretua argitaratu zen. Lege hori
Egonkortze Plana bezala ezagunagoa izan zen, eta bere helburu orokorren artean Estatuak
ekonomian duen esku-hartzea murriztea egon zen. Proiektu honen burua Laureano López Rodó
izan zen, zuzenbideko katedratikoa eta Opus deiko kidea.

Egonkortze plana ostean, frankismoak aldi berri bati eman zion hasiera ideologia
desarrollistarekin. Helburu nagusia per capita errenta igotzea izan zen eta horretarako 1962 eta
1975. urteen artean lau urteko garapen planak jarri ziren abian. Helburu guztiak ez ziren bete,
baina hirurogeiko hamarkadan Espainia munduko hazkunde-tasarik handienetako izan zuen.
Mirari ekonomiko honen onuradun inportanteenak industria handiak eta bankuak izan ziren.
Bestetik, Espainiako Barne Produktu Gordina hazi zen nabarmenki

Dena den, mirari honen barruan arazo batzuk sortu ziren. Probintzien arteko desoreka handitu
zen. 1955. urtean Gipuzkoak, Bizkaiak, Bartzelonak, Arabak eta Madrilek bizi maila handiena
zeukaten eta 1970.an eutsi egin zioten maila horri. Beste aldetik, Ourense, Jaén, Cáceres,
Granada edo Almería probintziek maila oso txikia izaten jarraitu zuten. Hau eskulanaren
mugimenduarekin lotuta dago, hots, garai honetan lehen sektoreko langile asko bigarrenera igaro
ziren eta horrek barne migrazio mugimenduen haztapena ekarri zuen. 1962.urtetik 1973.urtera
arte lau milioi biztanlek haien herriak utzi zituzten Espainiako zonalde oparoenetara edo Europara
joateko (beste herrialdetarako zuzendutako emigrazioa langabeziaren arazoetatik ihes egiteko
eta soldatak jaisteko bidea izan zen).

Hiriak azkar hazi ziren; bitartean nekazal arloa hutsik geratu zen lurraldeen arteko
ezberdintasunak areagotuz. Horrek, hirietan, kontrolik gabeko hirigintza sortu zuen. Horrez gain,
Kostaldeen Legea berandu heldu zen eta Mediterraneoko paisaia goitik behera aldatu zen.
Fenomeno honi “nekazal exodoa” (éxodo rural) deritzo. Emigrazioarekin batera, Espainiako
demografiak hazkunde naturala nabaria izan zuen: lau hamarkadetan herrialdeko biztanleriak
hamar milioi irabazi zituen.

Turismoak (1959. eta 1973.urteen artean turisten kopurua bider zortzi biderkatu zen, hau da, lau
milioietatik hogeita hamabost milioietara igaro), multinazionalek eta emigrazioak bizimodu berri
baten berriak ekarri zituzten Espainiara eta espainiarren jokabide politiko eta soziala aldatuz joan

4
zen pixkanaka (erlijioa, politika izaera…). Horrez gain, Bigarren Mundu gerra eta gero Europan
ezarritako ereduari jarraituz, Espainiak Gizarte Segurantza sortu zen. Horren ondorioz gero eta
biztanle gehiagok aukera izan zuten erretiroa eta osasun publikoa lortzeko.

3.- LEGE BERRIAK ETA GIZARTE BERRIAK

Erregimena, bigarren epe honetan, aldatu zen (arlo batzuetan gutxienez, ez guztietan).
Diktadurak, egia esa, bere printzipioak eta botereak mantendu zituen, hala eta guztiz ere,
aldaketak nabariak izan ziren eta horrek guztiak eragina izan zuen gizartearen esparru askotan,
hala nola, legedia, hezkuntza, morala etabar. Berrikuntza guztia hauek hezkuntzan izan zuten
eragina. Gobernuak ezin zuen eragotzi hazten ari zen zabaltze intelektuala. Horrez gain, eta
Hezkuntzako Lege Nagusia onartu eta gero (Villar Palasí bultzatuta), hezkuntza aldatu zen eta
bertan inbertitutako dirua asko igo zen (ejertzitoan inbertitutakoa baino gehiago). Horrekin batera,
TVE jaio zen garai horretan, aldizkari berri batzuk argitaratu ziren eta analfabetismo tasa jaitsi
zen.

Beste arlo batean, Erlijio Askatasunari Buruzko legea onartu zen. Honekin katolizismoaren
monopolio teorikoa amaitu zen hala ere Eliza katolikoak zituen pribilegio guztiak mantendu zituen
baita bere gizartearen kontrola ere. Gobernuek ere administrazioa modernizatu eta arindu nahi
izan zuten eta horretarako lege eta araubide berriak aldarrikatu ziren. Lan-esparruan Hitzarmen-
kolektiboari buruzko legea onartu zen baita Lege sindikala ere.

Garrantzi handikoa izan zen 1966ko Prentsa Legea komunikabide berriak sortzeko aukera eman
baitzuen. Horrekin batera, TVE jaio zen garai horretan, aldizkari berri batzuk argitaratu ziren.
Estatuaren Lege Orokorra aldarrikatu zen baita Ondorengotza Legea (jada azalduta hasieran)
ere. Lege horrekin Joan Karlos printzea Francoren ondorengo izendatu zuen diktadoreak.

Espainiako gizartea ere aldatu zen. Batetik hiritartze-prozesua sakona gertatu zen eta landa
eremuetako despopulatzea gero eta larriagoa bihurtu zen. Horrekin batera nekazaritzan aritzen
zirenen kopurua murriztu zen eta horren ordez, industriako eta zerbitzuetako langileen kopurua
handitu zen (biztanleria aktiboaren %40a 1975.urtean). Erdiko klaseak gero eta indar gehiago
bereganatu zuen eta horren kideen kopuruak gora egin zuen. Berriz goi-klaseen kideak murriztu
ziren hala eta guztiz ere haien boterea ez zen murriztu batez ere botere politikoa mantentzen
baitzuten.

Espainiako biztanleria gero eta irekiagoa, libreagoa eta pluralagoa zen, hala ere erregimenak
bere kontrola mantentzen jarraitu zuen. Kontsumismoa zabaldu zen. SEAT 600 auto ospetsua
merkaturatzeak eragin handia izan zuen. Apurka-apurka Espainia Europako mailara hurbiltzen
ari zen. Emakumearen rola aldatu zen eta jarrera moralak eta familia-harremanak moldatu ziren.
Azkenik, erlijioan Vatikanoko II. Kontzilioak berrikuntza batzuk ekarri zituen eta ordura arteko
eraldaketa sekularizatzailerik handienak izan ziren Espainian.

5
4. NAZIOARTEKO HARREMAN BERRIAK

Hirurogeiko hamarkadan frankismoak lortu zuen, azken batean, bere nazioarteko onespena.
Estatu Batuekin sinatutako akordio berriak, estatu arabiarrekin indartutako laguntasunak eta
lortutako garaipenak (1967) NBEk Gibraltarreko deskolonizazioari buruzko arazoan Espainiari
arrazoia ematean, lagundu zuten. Francoren erregimenak Gibraltar berreskuratu nahi zuen eta
horri frankismoaren diplomaziak gogor eutsi zion. Castiellak, Kanpo Arazoetako ministroak,
Gibraltarreko arazoa nazioarteko mailan jartzea erabaki zuen eta NBEren deskolonizazioa
batzordearen aurrean aurkeztu zuen Espainiako eskaera. NBEk bi ebazpenen bidez Gibraltar
kolonia bat zela onartu zuen eta Espainia eta Britainia Handia elkar ulertzera behartu zuen
erakundeak. Hala ere, Britainia Handiko Foereing Officek erraz zeukan: frankismoaren aurkako
propaganda kanpaina gogorra hasi zuen Gibraltarreko arazoa demokraziaren eta diktaduraren
arteko borroka bat bezala aurkeztuz. Bestetik, BHko gobernuak erreferenduma antolatu zuen
kolonian eta Gibraltarreko biztanleriak Britainia Handiko subiranotasunaren menpe geratzea
erabaki zuen eta gobernuak koloniaren estatutua aldatu zuen askatasun eta autonomia gehiago
emanez.

1957.urtean CEE jaio zen eta horrekin Europako Merkatu Batua. Francoren ministro teknokratek
interesa erakutsi zuten eta 1959.urtean frankismoak baimena eskatu zuen elkarrizketak hazteko
Merkatu Batuan sartzeko baina erregimenaren ezaugarriak kontuan hartuz, Europako Biltzarrak
ezezko erantzuna bidali zion Espainiari. 1962.urtean, Espainia berriro eskatu zuen eta momentu
honetan Europako Ministro Kontseiluak baimendu zuen elkarrizketen hasiera. Horren ondorioa
Lehentasunezko hitzarmena izan zen (1970).

5.- OPOSIZIO BERRIA

Desarrollismoarekin batera oposizio mugimendu berri batzuk sortu ziren. Pixkanaka pixkanaka
erbestean zeuden alderdi errepublikanoak Europako batasunaren proiektuaren inguruan batuz
hasi ziren eta alderdi monarkikoen eta demokristianoen laguntza bilatu zuten. 1962.urteak
(ekaina), ehun bat ordezkari salatu zuten Munichen Espainiako erregimen diktatoriala. Gogoratu,
momentu horretan Espainiak eskatu zuela CEEn (Comunidad Económica Europea-Merkatu
Batua) sartzea. PCE baztertua izan zen Municheko biltzarretik Sobiertar Batasunaren
agindupean egoteagatik. Erregimen frankistak gogor kritikatu zuen bilera. Erregimenarentzako
“Municheko kontubernioa” Espainiaren kontrako eraso larria izan zen. Oposiziorako momentu
esanguratsua zeren eta aurreko urteetan frankismoaren kontrako oposizioa oso ahul ibili baitzen.

Langile mugimenduari dagokionez, istiluak hazi ziren frankismoaren azken urteetan. Hasieran,
istilu horien oinarrian lan arazoak zeuden baina 1967tik aurrera politizazio prozesua bizi zuen
langile mugimenduak batez ere Euskadin, Madrilen, Bartzelonan eta Asturiasen. Horrek ezkutuko
sindikatuen hazkundea ekarri zuen (esaterako CC.OO). Hala ere, aurretik, greba batzuk azaldu

6
ziren industrializatutako guneetan bereziki. Jatorriz eskaerek ez zuten izaera politikoa,
egunerokotasunekoa baizik (janaria, soldatak, lan baldintzak…) hala ere, beti agertuko zen
arrasto ideologikoa.

Beste aldetik, unibertsitateen kontrola galduz joan zen frankismoa. Irakasle berrien heltzeak
(meritu akademikoei esker eta ez politikoei esker) eta ikasleen asanbladen sortzeak eragina izan
zuten. Istilu inportanteena 1965.urteak gauzatu zen. Urte horretan Gobernuak kargugabetu zituen
katedratiko batzuk (Aranguren, Tierno Galván, García Calvo, Montero Díaz etabar) ikasleen
manifestazioak onartzeagatik.

Horrekin batera, nazionalismoak gorakada inportantea bizi zuen, Katalunian eta Euskadin batik
bat. ETA (Euskadi ta Askatasuna) izan zen frankismoaren arazo larrienetariko bat borroka
armatuaren alde egin baitzuen. ETA 1959.urtean jaio zen EAJko gazteen elkarte batzuen kideek
sortua. 1968.urtean, talde terroristak Melitón Manzanas hil zuen Irunen. Hortik aurrera
propaganda eta hildakorik gabeko bonbek bidea utzi zieten hilketei. Testuinguru honetan
Burgoseko Epaiketa famatua izan zen. Bertan ETAko sei kide hiltzera kondenatu zuen
erregimenak (geroago ikusiko dugu).

Eliza Katolikoaren zati bat frankismoaren aurka altxatu zen garai horretan. Vatikanoko Bigarren
Kontzilioarekin batera erregimenaren aurkako kritikak hazi ziren. Espainian klero berri bat sortu
zen. Apaiz berri horien artean diktaduraren aurka jarri ziren. Azkar frankismoak errepresioa erabili
zuen eta Zamoran espetxe berezi bat ireki zuen. Pixkanaka pixkanaka Elizaren eta
Frankismoaren arteko harremanak hautsi ziren, batik bat Paulo VI.arekin. Garai honetan
Espainiako Eliza Katolikoaren pertsonaia inportanteena Tarancón kardinala izan zen. Bere esku
utzi zuen Vatikanoak Espainiako Elizaren etorkizuna.

6.- ERREGIMENAREN INMOBILISMOA eta FRANKISMOAREN GAINBEHERA (1969-1975)

1960ko hamarkadan erreforma batzuk sustatu nahi izan zituen gobernuak ekonomia- eta gizarte-
eraldaketa bultzatzeko. Erregimenaren itxura diktatoriala eta errepresiboa aldatzeko Ordena
Publikoko Auzitegia (TOP) sortu zen delitu politikoak jurisdikzio militarretik zibilera aldatzeko.
Bestetik Gizarte Segurantzaren Oinarriak arautzeko legea aldarrikatu zen 1967.urtean. Horren
bidez estatuaren konturako gaixotasun, zahartzaro eta alarguntza aseguruen estaldura tresnak
zabaldu ziren ongizate-estatu baten bila. Horrez gain, Manuel Fraga Iribarnek, Informazio eta
Turismoko ministroak, Prentsa Legea bultzatu zen. Lege berriarekin aurreko zentsura desagertu
zen baina a posteriorikoa ezarri zen. 1969.urtean, Gorteek, Frankok aginduta, Joan Karlos
printzea Estatu buruzagitzaren ondorengoa izendatu zuten. Helburua ez zen monarkia
liberala ezartzea, Mugimenduaren monarkia berritua baizik. Proposamenak Gorteen onespena
lortu zuen, hala ere, ezezko botoak ere egon ziren.

Horrek guztiak, erregimenaren barruko liskarrak sortu zituen. Gizarte Segurantzaren legea
blokeatuta egon zen; Fragaren legea Carrero Blancok gaitzetsi zuen eskuzabalegi izateagatik;

7
Lege Sindikalerako proiektua bertan behera utzi zuten… Gobernuko kideen arteko
desadostasunak agerian geratu ziren eta Francoren osasuna gero eta txarragoa agertzen zen.
Parkinsonaren sintomak agerikoak izaten hasi ziren.

Egoera zail honetan Matesa (Maquinaria Textil S.A) eskandalua agertu zen. Enpresa honen
buruak estatuak emandako kredito batzuk lortu zituen esportazioak bultzatzera bideratuta baina
batzuetan esportaziotarako egindako eskaerak ez ziren existitzen edota handituta agertzen ziren.
Enpresaburua Opus Deiko ministro teknokratekin lotuta zegoen eta eskandalua gobernuko kide
batzuek areagotu zuten (Iribarne eta Solís) kide horien boterea murrizteko asmoz. Hala ere, eta
Carrero Blancok bultzatuta, Francok gobernua berregin zuen eta Iribarne eta Solís kanporatuta
izan ziren. Bitartean, Carrero Blancoren talde erreakzionarioak gero eta indar gehiago lortzen
zuen.

Istiluak, grebak eta arazoak bikoiztu eta bizkortu egin ziren epe honetan. Salbuespen egoera
maiz aldarrikatu zen Espainiak urte horietan, Euskadin batez ere non ETAk gero eta indar
gehiago hartuta zeukan. Istiluen aurrean, erregimenaren erantzuna errepresioa gogortzea izan
zen. 1970.urtea data berezia izan zen testuinguru zail horretan. Aipatutako urtean Burgoseko
Epaiketa hasi zen. Bertan hamasei euskal atxilotu epaituak izan ziren, bi apaiz barne, eta
horietatik seiei hil zigorra ezarri zien epaimahaiak. Francok zigor hori ordeztu zuen baina
gizartean sortutako tentsioa, kritika eta ezinegona gero eta nabariagoa zen, Eliza Katolikoa
barne. Erakunde honetan garrantzia izan zuen Espainiako Eliza zuzentzen zuen gizona: Vicente
Enrique y Tarancón kardinala. Bere helburua Vatikano Kontzilioak agindutako berrikuntzak
ezartzea izan zen baita Eliza momentuko gizarte beharretara eta aldaketara moldatzea ere.

Diktadorearen osasuna zela eta, Carrero Blanco almirantea presidente ordea zen. Egoera honen
aurrean erregimenak aukeratu behar zuen: erregimena irekitzea edota inmobilismoan
mantentzea. Batetik, belaunaldi berriko ministroek (Areilza edo Ruiz Giménez) politika
liberalentzat jotzea defendatu zuten. Bestetik, kontserbadoreek (bunkerra) inmobilismoari eutsi
zioten.

1973.urtean Francok Gobernuburuaren eginkizunei uko egon eta Carrerori eman zizkion.
Almirantearen gobernuaren helburu nagusiak oposizioa isiltzea eta berrikuntzak zapaltzea izan
ziren. 1973.ko abenduaren 20.an ETAk hil zuen Carrero Blanco. Berez ordez, Francok Carlos
Arias Navarro aukeratu zuen. Gobernu gogorra izan zen. Militarren presentzia nabarmena zen
eta Opus Deiko zaleak eta kideak kanpoan geratu ziren.

Hitzekin irekiaren agindua eman zuen gobernu berriak baina laster ikusi ahal izan zen irekiera
horren beste aurpegia. Opus Deiko ministroen garrantzia guztiz desagertu zen eta haien ordez
Mugimenduaren kide indartsuak deitu zituen Ariasek. Horrez gain, Arias Navarroren gobernuaren
irudia guztiz aldatu zen gertakizun batzuk zirela eta: Añoveros apezpikuaren atxiloketa edota
Salvador Puig Antichen hil zigorra.

Añoveros apezpikua, Bilboko Gotzaina, aurre egin zion erregimenari bere homilia famatuan
euskal hizkuntza eta nortasuna aitortzeko eskatuz. Gobernuak Añoveros bere egoitzatik kentzeko

8
ahalegina egin zuen baina gotzainak eskumikatzeko mehatxua erabili zuen. Hori izan zen
Elizaren eta Frankismoaren arteko istilu inportanteena.

Horrez gain, oposizio politikoak indarra egin zuen (Alderdi Komunistak eta Genevan antolatutako
ekitaldi publikoa; sortu berriko Batzorde Demokratikoa; Konbergentzia Demokratikorako
Plataforma…). Barruko egoera kaskarra zen eta frankismoaren bunkerra desegiten hasi zen.
ETArekin batera, muturreko eskuineko mugimenduak sortu ziren beldurra zabaltzeko prest
(FRAP talde terrorista) eta gobernuaren erantzuna errepresioa gogortzea izan zen.
Terrorismoaren aurkako Legea onartu zen bunkerrak bultzatuta eta ondorioz TOP zuzendutako
epaiketak, prozesuak eta errepresioa nabarmenki hazi ziren. Honen adibidea ETAko hiru kideei
eta FRAPeko zortzi kideei (haien artean haurdun zeuden bi emakume) ezarritako hil zigorra da.
Egoera horretan, beste herrialdeetako pertsonaia nagusiek errukitasuna eskatu zioten Francori,
haien artean, On Juan, Ingalaterrako erregina edota Pablo VI Aita Santua.

Franco kondenatutako sei lagunei barkamena eman zien, besteek ez zuten lortu. Horri
erantzuteko herrialde batzuek haien enbaxadoreak erretiratu zituzten. Erregimenaren erantzuna
Francoren aldeko kontzentrazio garrantzitsua izan zen 1975.urteko irailaren 27.an.

Horrez gain, Marokoko erregeak, Hasán II.ak, Francoren ahultasuna erabili zuen martxa berdea
bultzatzeko. Arias Navarroren gobernua, ekitaldi horren ondorioz bertan behera utzi zuen
lurraldea (Sahara) Marokok eta Mauritaniak elkarren artean banatzeko. 1975.urteko azaroaren
20.an, Franco hil zen. Erregimena desegiten ari zen eta Espainia berri bat agertu zen.

You might also like