You are on page 1of 3

3.

1820ko Iraultza: Iraultzak Espainian, Napolin eta Grezian gertatu ziren 1820an. Lehen
oldar iraultzailea Espainian hasi zen 1820an, armada eta burgesia urbanoaren zati baten
laguntzarekin, armada andaluziarraren altxamenduarekin, kolonia amerikarretan
altxamenduak zapaltzeko asmoz, eta horrek 1812ko konstituzio liberala berrestera
behartu zuen Fernando VII.a. Rafael de Riegoren matxinada honek espainiar kolonien
independentzia bizkortu zuen Amerikan. Bere ereduari jarraituz, Europako hegoaldean
altxamendu liberalak hasi ziren, Napoli, Piamonte eta Portugalekoak kasu, Brasilen
independentzia ekarri zutenak (1822).

1830eko Iraultza: Frantzian, Belgikan, Polonian, Italian eta Alemanian egon ziren.
Frantzian, aktoreak erregearen politika atzerakoia dira. Armadaren zati bat herriaren alde
jarri ondoren, matxinada Frantzia osora zabaldu zen eta erregeak ihes egin zuen. Errege
berriarekin, beste ideia batzuk nituen buruan. Hegoaldean, garapen bidean zeuden
ekonomia handiak zituzten eta Holandako hegemonia politikoaren aurka zeuden.
Potentziek belgikarren independentzia onartu zuten, holandarrak aurka egon arren.
Azkenik, Belgikako borroka nazionalista printzipio liberalekin estuki lotuta egon zen,
independentzia lortu eta berehala onartu zen 1831ko konstituzioan argi ikus daitekeenez.
1848ko Iraultza: Iraultza hauek Frantzian, Austrian eta Alemaniako estatuetan gertatu
ziren. Frantzian, gobernuaren neurri autoritarioek herritarren matxinada eragin dute.
Guardia Nazionalak ez zuen manifestarien aurka tiro egin nahi izan. Orduan Louis
Philipek amore eman eta Princetik ihes egin zuen. Bigarren Errepublika aldarrikatzen da.
Hilabete batzuk geroago, istiluek agerian utzi zuten gizarteko klase baxuen eta
burgesiaren interesen arteko aldea. Bigarren Inperioaren garaia, azkenean, hasi zen.
Austrian Metnetriako enperadorea abdikatu zuten. Francisco José I.ak luzaroan
gobernatu zuen ondorengoa, eta konstituzio liberala bultzatu behar izan zuen.
Alemanian, Alemaniako Parlamentua osatu zuten Frankfurten, konstituzio liberal
bateratu bat berresteko irrikaz, Prusiako Federiko Gilen erregeak parlamentua baztertu
eta desegin zuena.

4.
Aliantza santua: XIX. mendeko akordio diplomatiko bat izan zen. 1815ean Alexandro I.a
Errusiako txarrak, Frantzisko I.a Austriako enperadoreak eta Frederiko II.a Prusiakoak
Parisen sinatu zuten akordio hau. Horren arabera, politikan-eta kristau erlijioaren arabera
jokatzeko konpromisoa hartu zuten.

Liberalismoa: Liberalismoa askatasun indibidualak azpimarratu eta gobernuen botere


kolektiboaren mugatzea bultzatzen duen pentsamendu edo korronte filosofiko, sozial,
ekonomiko nahiz politikoa da. Oinarri hauek ditu:
- Gizabanakoaren askatasunaren garapena; horretatik abiatuz, gizartearen garapena.
- Zuzenbide Estatua ezartzea eta defendatzea, non gizabanako guztiak lege beren
mende egongo baitira.
Nazionalismoa: Nazionalismoa nazioa edo egitate nazionala azpimarratzen duen jokabide,
doktrina edota ideologia politikoa da. Kontzeptu honek forma desberdinak hartu ditu eta,
beraz, nazionalismo motez hitz egiten da nazionalismoaz baino. Nazionalismoa Frantziako
Iraultzarekin batera hasi zela jotzen da, eta XIX. mendean hedatu zen industria-iraultza,
zerbitzu militar eta nahitaezko eskolatzearekin batera.
Sufragio Unibertsala: Sufragio unibertsala adinez nagusiak diren hiritar guztiei botoa
emateko eskubidea eskaintzen diena da, horren bitartez parlamentuetan parte hartzen duten
ordezkariak zein gobernuburuak aukeratzeko.
Zollverein: Zollverein, alemanezko esanahiaren arabera, aduana batasuna izan zen, zehazki,
Alemaniako herrialde batzuen artean 1818. urtean egiten hasi zena.
Hasierako lotura ekonomikoa Prusiako Erresuma eta Hohenzollern dinastiako herrialdeen
artekoa izan zen. Helburua herrialde horien arteko aduanak kentzea zen, baita haien arteko
hartu-emonen arazo batzuk arintzea ere: adibidez, pisu eta neurrien erabilerei arau bera
ezarri zieten. Horrela, Alemaniako eskulade haietako batasun ekonomikoa lortu zen.

9.
Giuseppe Garibaldi (1807-1882) Italiaren batasun-prozesuko protagonista
nabarmenenetako bat izan zen. Abenturazale eta askatasunaren paladin gisa irabazitako
ospeak izen handia eman zion herritarren artear; Erromantizismo iraultzailearen eredu
onenetako bat izateraino.
Nizan jaio zen, Piemonte-Sardiniako Erresuman. Mazzinik zuzentzen zuen italia Gaztea
mugimendu klandestinoko kide izan zen gaztetan, Haren jarduera iraultzaileek Hego
Amerikan eta Estatu Batuetan erbesteratzera behartu zuten. 1848ko matxinadetan parte
hartu eta gero, hurrengo hamarkadan, Piemonteko armadan borrokatu zen.
Camilo Benso (Cavourko kondea). Nazionalismo idealista eta kulturala, Erromantizismo
aren eraginez, Alemanian sortu zena eta herri guztiek gogo aldaezin bat dutela, eta
norbanakoen nahimenaren gainetik dagoela babesten duena. Ohiturek, tradizioek
hizkuntzak eta ezaugarri etnikorik biziarazten dute arima kolektibo hori, eta haren jabe
direnen patua beren nazio estatuak sortzea litzateke.
Victor Emanuel Ia, Italiako hegoaldea, Garibaldi eta hura buru zuen Alkandora gorrien
armada Napolesen lehorreratu ziren borboien monarkia erorarazi zuten eta 1861ean,
Parlamentuak Turinen bildurik, Viktor Emanuel IIa. , izendatu zuen Italiako errege.

14.
● Vienako biltzarra (1815)
● 1820ko iraultzak (1820)
● 1830ko iraultzak (1830)
● Zollverein (1834)
● 1848ko iraultzak (1848)
● Krimeako gerra (1853)
● Magentako eta Solferinoko gudak (1859)
● Italiaren batasuna (1870)
● Alemaniako batasuna (1871)
● San Stefanoko ituna (1878)
● Bismacken sistemak (1871-1886)

You might also like