You are on page 1of 3

ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959)

Gerra zibila amaitu ondoren, diktadura militarreko ia berrogei urteko epealdi luzea etorri zen. Erregimenak
luze iraun zuen, hainbat ezaugarriri esker: frankismoaren barne aldaketa eta berrikusteak, egokitzapen
gaitasun handia, erabateko kontrola eta zapalkuntza orokortua. Frankismoaren bilakaeran hainbat aldi
bereiz daitezke, lehena sorrera izanik.
Gerra Zibileko armada jazarleak tropen botere guztia buru bakarraren esku uztea deliberatu zuen. Hala,
gerrarako estrategia eta ondorengo gobernua bermatuko zituen. Hauek izan ziren diktadura militarra
finkatzeko aldekoak izan ziren inguruabarrak:
- Inguruabar militarrak
Francok ospe handia zuen militar eta estratega gisa, Errepublikan egindako lan militarrari eta
Afrikako armadako buru lortutako arrakastei esker.
- Nazioarteko inguruabarrak
Francok primeran jakin zuen nola negoziatu eta iritsi adostasunera Italiako eta Alemaniako
gobernuekin materiala eta armak lortzeko. Europako potentzien neutraltasunak ere asko lagundu
zion, adib. Frantzia eta Britainia Handiarenak.
- Barne inguruabarrak
Bere ibilbide militarrean ez zuten bere irudia itzali ez ospe handia izan zuten jeneralek -Sanjurjo
eta Mola adibidez- ezta beste militar batzuek ere, nazionalen artean ia ez zuen aurkaritzarik izan.
- Erlijio inguruabarrak
Eliza hierarkiak hasieratik egin zuen armada jazarlearen alde. Propaganda lan itzela egin zuten,
eta gerra Gurutzada Santu gisa aurkeztu zuten. Hierarkia katolikoak goi karguak eskuratu zituen
estatuko erakundeetan, eta trukean hezkuntza kontrolatu zuen.
Nazionalkatolizismoa izan zen frankismoaren oinarrizko elementuetako bat. Horren arabera, Eliza
eta Estatua elkarri loturik zeuden.
FRANCOREN ERREGIMENAREN OINARRIAK:
➢ Oinarri ideologikoa:
Frankismoak ez zuen printzipio egonkor eta egituraturik, baizik eta beste iturri ideologiko
batzuetako ideiak laburtu zituen, esaterako Falangearenak, Elizarenak eta Karlismoarenak, baita
kanpo erreferentziakoak ere. Hauen artean faxismoa eta nazismoa ditugu eta hauetan oinarrituta
Francok titulu pertsonal bat asmatu zuen: Caudillo.
Era berean, indar politiko guztiak alderdi bakarrean (FET-JONS) batzeak izan zuen eragina, eta
baita antikomunismoak ere.
➢ Oinarri politikoa:
Erregimena Erresumako Oinarrizko Legeak ezartzean instituzionalizatu zen, 1938. eta 1967
urteen artean eginak, Konstituzio gisa. 1947, urtean, Espainia erresuma izendatu zuten, nahiz eta
tronua hutsik egon, Francok hartu baitzuen estatuko buruzagitza. Sortutako estatuan autonomia
mota oro desagerrarazi zuten, batasun linguistikoa inposatu eta administrazio bakarra finkatu.
Hala, estatu zentralista eta konfesionala osatu zuten.
1938an, Lan Forua agindu zuen dekretuz. Sindikatuak desegin zituzten, eta ordez sindikatu ofizial
bakarra eta nahitaezkoa sortu zuten, estatuaren beste tresna bat zena. Gobernu frankista osatu
zuten sektoreak falangistak, militarrak, katolikoak eta monarkikoak izan ziren.
➢ Oinarri soziala:
Frankismoak hainbat gizarte talderen laguntza jaso zuen: militarrena, apaizteriarena, hedapen
handien eta ertainen jabeena, enpresa mundukoena, Iberiar penintsula erdiko nekazariena eta
hiriko erdi mailako klasekoena.
FRANKISMOAREN HASIERAKO URTEAK
Garai horrek hainbat faktore sorta bildu zituen: birrindutako herrialdea eraberritu, sistema politiko berria
egonkortu eta nazioarteko gertakarien araberako kanpo politika egin behar zuten.
NAZIOARTEKO POLITIKA
Bigarren Mundu Gerran Espainiak erakutsi zuen jarrerak argi utzi zuen erregimenaren ahultasuna.
Hesieran neutral azaldu zen, bere egoera ekonomiko latza zela eta, baina Espainiaren jarrera batetik
bestera ibili zen, une bakoitzeko gidalerroen arabera.
7
Gerra Ardatzaren aldeko zenean, 1940 erdialdean, Frankok alemaniar eta italiarrekin elkarrizketak izan
zituen, baina ez zen adostasunera iritsi. Frantziarekin eta Britainia Handiarekin zituen merkataritza
interesek pisu handiagoa izan zuten. 1941ean, alemaniarrek Sobiet Batasuna inbaditzean, Espainiak
parte hartzea deliberatu eta tropak bidali zituen Leningradeko fronte errusiarrera. Gatazkak norabidea
aldatu zuenean, eta Estatu Batuek gerran parte hartu zutenez, Espainiak beligerantziarik ezaren jarrera
hartu zuen berriro, eta Ardatzeko potentziei laguntzeari utzi zion. 1943an, Mussolinik behea jo eta Estatu
Batuek blokeo ekonomikoaren mehatxua egitean, Espainiak neutraltasun hitzarmena sinatu zuen, eta
aliatuen alde agertu zen.
Mundu Gerra amaitzean, nazioarteak zalantza izan zuen Espainiaren jarrera gorabeheratsuez, eta
erregimen faxitekin zuen lotura tarteko, bakantzea agindu zion. Gerraosteko nazioarteko adostasuna
ahula zela begien bistan geratu zen 1947ko gerra hotza haztean. Une horretan, nazioartearen presioak
amore eman eta frankismoa Mendebaldeko blokeari hurbildu zitzaion antikomunismoari esker.
BARNE POLITIKA/EKONOMIA
Hasierako urteetan, frankismoak estatu politika diktatoriala eta autarkia erako ekonomia ezarri zituen,
autohornikuntzan oinarrituz.
Erregimenaren estatu politika antidemokratikoa izan zen; adierazpen askatasun oro ukatu zuen eta ez
zuen ezta konstituziorik. Hasieran falangisten eragina nabaria izan zen politikan. Haatik, hori aldatuz joan
zen, militarrek, katolikoek eta monarkikoek susmo txarra hartu baitzioten. Urte horietan, Francok hainbat
lege xedatu zituen: Gorteen Legea, Espainiarren Forua, Erreferendum Nazionalaren Legea eta
Estatuaren Buruzagitzaren Ondorengotzari Buruzko Legea. Irekitasunaren aldekoak ziruditen, baina
praktikan jartzean argi geratu zen erregimenaren irudia hobetu eta bakantzea arintzea bilatzen zutela.
Ekonomia politikak bi ezaugarri izan zituen: batetik, estatuak sektore eta prozesu ekonomiko guztietan
hartzen zuen esku, bestetik, autarkia izan zen nagusi. Ekoizpen guztia kontrolatzen zuten, produktu
guztien banaketa, prezioa eta salmenta, baita lehen mailako premiakoak zirenenak ere. 1941ean, INI
(Industria Institutu Nazionala) sortu zuten, hainbat helbururekin: enpresa espainiarrak indartu eta
sustatzea, buruaskitasun ekonomikoa lortzea, eta kanpo harremanak eta trukeak saihestea. Baina
lehengai gabeziagatik ekoizpenak ez zuen laguntza handirik jaso. Prezioen kontrolak eta
errazionamenduen liburuxkek merkatu beltza sortzea ekarri zuten. Kanpoko produktuel muga zergak jarri
zizkietenez, ekonomiaren garapena ez aurrera ez atzera gelditu zen.
ERREGIMENAREN SENDOTZEA
NAZIOARTEKO POLITIKA
Aldi horretan egonkortu egin zen erregimena Nazioartean, gerra hotza zebilen eta bertan frankismoak ez
zuen hainbesterako presiorik izan, bere militantzia antikomunista medio. Horren adierazle, 1948an muga
frantsesa ireki zen, eta Europako hainbat potentziarekin merkataritza hitzarmen batzuk egin zituzten.
Espainiak Maroko espainiarraren Babesletzari uko egin zion, 1956an. Hala ere, bi izan ziren erregimena
nazioartean egonkortu zuten gertakariak:
➢ Vatikanorekin Konkordatua sinatzea. Zilegitasun morala eta Vatikanoren eta nazioartearen
onarpena ekarri zizkion. Trukean, Elizak areagotu egin zuen erregimeneko eragina, ordezkaritza
handiagoa izan zuen erakundeetan, zuzenbidean eta irakaskuntzan eskumenak areagotu zituen,
eta Eliza zergetatik salbuetsirik geratu zen.
➢ AEBekin sinaturiko hitzarmenak. Ikuspuntu militarrean, Espainiak kokapen estrategikoa zuen
antikomunismoa defendatzeko, eta AEBek base militarrak bertan ezartzeko baimena negoziatu
zuten hitzarmenean, baina ez zuen hau defendatzeko erantzukizunik hartu. Francok
estatubatuarrek erregimena onartzea lortu zuen, baita merkataritza harreman batzuk ezartzea ere.
Horiei esker, Espainia NBEn eta UNESCOn sartu eta behin betiko nazioarteko erkidegoan
sartzeko bermea lortu zuen.
BARNE POLITIKA
Francoren gobernuak oreka mantendu zuen babesten zuten lau taldeen artean: falangistak, militarrak,
katolikoak eta monarkikoak. Hartara, lau taldeen arteko ikamikak saihesten zituen, eta bata besteen
gainetik jartzeko eta beretzat mehatxu izateko arriskua desagerrarazi.
Hamarkada horretako lehen urteetan hezkuntzan irekitze zantzu batzuk jarri zituzten praktikan. Hezkuntza
Saileko buru izan zen Joaquin Ruiz Gimenezek Unibertsitatea apur bat modernizatu zuen. Ondorioz

8
erbesteratutako hainbat intelektual itzuli ziren eta ikasle mugimendu bat sortu zuten. Hauek eztabaida
gune bat eta elkarte bat sortzeko proposamena egin zuen. Oposizio politikoak erabaki horiek babestu
zituen; sektore kontserbadoreenek, aldiz, kontra egin zuten. Horrenbestez, 1956ko otsailean, gorabehera
andana gertatu zen, polizia neurrien bidez konpondu behar izan zena. Hala irekitzearen alde zeuden
ministroak ordezkatu zituzten eta erregimena sektore kontserbadoreenen esanetara geratu zen, baina
oposizioak berriz antolatzeari ekin zion.
EKONOMIA
50eko hamarkada hasieran, estatuarenaldetik liberalizazio handiago baterako pausoa eman zen.
- Atzerriko lehen inbertsio eta inportazioak egin ziren.
- Produktuen prezioetan eta merkataritzan askatasuna ezarri zen. Hau abian jartzean, prezioek
gorantz egin zuten, ondorioz, erregimenaren aurkako lehen greba orokorra egin zuten,1951ko
martxoan. Bartzelonan hasi eta azkar zabaldu zen Gipuzkoara, Bizkaira, Arabara, Nafarroara eta
Madrilera.
- Kanpo merkataritzaren liberalizazioak ekonomia berriu eta hedatzea ekarri zuen. nahiz eta horren
truke merkataritza balantzara defizita ekarri.
Neurri horiekin, ekonomiak alde batera utzi zuen ez aurrera ez atzera egoera, eta t garatzen hasi zen.
Industria sektoreak atera zituen etekin handienak eta lehen aldiz, nekazaritza sektoreak baino pisu
handiagoa izan zuen. Nekazaritza ere garatu zen, soroak mekanizatu, inportatutako ongarriak eta
pentsuak erabiltzen hasi eta landutako zein ureztatutako lurraldeak hedatu baitziren. Bide berri horrek,
hainbat aldaketa ekarri zituen, batik bat, gizarteari begirakoak, langileak sektorez aldatu baitziren.
Honen ondoren ekonomiaren garapen eta hazkunde aldi bat hasi zen.
OPOSIZIOA
Erregimenaten hasieratik, oposizioa bazegoen, bai barnean, bai kanpoan. Oposizioko kideak Gerra
Zibilean galtzaile izandakoak ziren, eta baita hasiera batean frankismoarekin bat egin bazuten ere
geroago bere laguntza baztertu ziotenak ere.
➢ Barne oposizioan, indar errepublikarren artean, gerrillari taldeak osatu ziren. Alderdi komunistako
militarrek eta jarraitzaileek osatzen zituzten eta gerra zibilarekin jarraitzen saiatu ziren.
Zapalkuntza gogorra ekin zuten horien aurka -atxiloketak, fusilatzeak…- eta talde horietako
gehienak desegin ziren.
Jazarleen aldeko taldeen artean, falangisten sektorerik gogorrena zegoen batetik eta, bestetik,
monarkikoak, Joan Borboikoaren irudiaren inguruan bildutakoak, monarkia berrezartzeko
helburuarekin. Azkenean, hau gainerako indarretatik aldendu eta erregimenarekin adostasunera
iritsi zen: Joan Borboikoaren oinordekoa, Joan Karlos, Franco ordezkatzeko heziko zuten.
➢ Kanpo oposizioan, aldiz, Mundu Gerra amaitzean eta aliatuek irabaz zezaketela pentsatu
zutenean, oposizio hori indartu eta berrantolatu zen. Oposizioak uste zuen, Alemaniako eta
Italiako erregimenek behea jotzean, Espainia ere hondoratuko zela. Hala, 1945ean, gobernu
errepublikarra antolatu zuten erbestean, alderdi sozialista, anarkista eta nazionalistetako
ordezkariek osatua. Haatik, oposizioko taldeen arteko desberdintasun sakonak zirela eta,
gobernuaren lana sinbolikoa eta eraginkortasun gutxikoa izan zen.
50eko hamarkada arteko oposizioak eraginkorra izateari utzi zion: kanpoan, erregimen frankista onartzen
zutelako eta ez zegoelako oposizio egonkorrik.
Egoera hori zela eta, bi talde berri egonkortu ziren, eta oposizioko mugimenduen buru jarri ziren: langileen
mugimendua eta ikasleen mugimendua
Langileen mugimenduari dagokionez, gogoratu behar da 40ko hamarkadarako lehen grebak antolatu
zituztela gehien industriali zatutako guneetan: 1946an Katalunian eta 1947an Euskal Herrian. Gertaera
horiek errepikatu egin ziren 1951n eta 1956an.
Ikasleen mugimenduari begira, kultura irekitze ofizialari etekina atera eta jarrera liberalago bat aldarrikatu
zuten. Hezkuntza Ministerio bera zegoen irekitze horren buru. Saio horren ondorioz, hainbat nahasmendu
eta kale istilu sortu ziren.

You might also like