You are on page 1of 3

DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN (1939-1975)

Lehen frankismoaren ezaugarriak honakoak izan ziren: homogeneotasuna ezarri zen aspektu politiko,
sozial, ekonomiko eta kulturaletan.
Gerraren ondorengo egoeran nabarmenak izan ziren arazo ekonomikoak, gosea eta eguneroko bizitzako
zailtasunak, Espainiako gainerakoko berberak.
Kirisi ekonomikoa:
Autarkiaren ondorioz ez zen hobetu 50eko hamarkadara arte. Gehienek hornidura zailtasunak, oinarrizko
produktuen prezioen gorakada, soldata baxuak, etab. pairatu zituzten. Biztanleriaren kezka nagusia
biziraupena zen, eta honi errepresioa gehituta, egoerak ez zuen aldaketarako aukerarik uzten.
Krisi politikoa:
Heriotza zigorrak, erbesteratzeak, kartzelatzeak, isunak eta zailtasunak eman ziren iragan nazionalista
edo ezkertiarra zuten guztientzat. Oposiziokoak izandakoak oharkabean pasatzen saiatu ziren.
Krisi kulturala:
Errepresiak irakaskuntzari ere eragin zion eta Oinarrizko Hezkuntzako irakasle euskaldunak jazarriak izan
ziren. Erregimenaren aurkako taldeenak ziren komunikabide guztiak itxi egin zituzten, eta antzeko zerbait
gertatu zen irratiarekin. Euskara eta euskal kulturaren ezaugarri kultural eta sinboliko guztiak gogor
zigortu zituzten muturreko neurriak ezarriz, euskal nazionalismoa zigortzeko helburuarekin.
Frankismoaren barne arazoak:
Uste zena baino handiagoak izan ziren. Honen adierazle 1942an, Bilboko Begoñako basilikan ekimen
karlista baten aurkako falangisten atentatua edo 1945ean, Iruñeko Gazteluko plazako gertakari armatuak.
Hori frankistak ordenaren, batasun nazionalaren eta tradizionalismo erlijiosoaren alde elkartuta zeudela
bazidurien ere benetan elkartzen zituena errepublikak adierazten zuenaren aurka joatea zelako.
FRANKSIMOAREN HASIERA ETA ERBESTEKO OPOSIZIOA
Erregimena zituen zailtasunak eta isolamendua gainditzen ari zen bitartean oposizioa diktaduraren
sendotzea oztopatzen saiatu zen. Euskal Herrian autonomiaren berrezarpenaren bidetik joan behar zuen.
Euskal Herriak erakundeen iraupen sendoari eutsi zion, erbestean mantendu zuen Eusko Jaurlaritzan ikus
daitekeenez. Horretarako EAJren sendotasun organikoa eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren
nortasuna erabakigarriak izan ziren, honek oposizioko politika espainiarraren osotasunean ere eragina
izan zuen. Eusko Jaurlaritzaren ospea Gerra Zibilaren amaieran eraiki zen, errefuxiatuei zuzendutu zien
laguntza lanaren bidez. Guztira, 79.500 euskaldunek Frantziara alde egin behar izan zuten. Gehienak
Kataluniara aberriratu ziren edo Euskal Herrira itzuli ziren; beste batzuk Frantzian geratu ziren. Baina
Gerra Zibila bukatu zenetik, erbesteratuen kopuruak behera egin zuen, EAJk aberriratzeak sustatu
zituelako.
Sozialista eta komunistek erbestealdiaren lehenengo urteetan jokatzeko aukera gutxi izan zuten PSOE
oso zatikatuta baitzegoen. Gatazkarik handiena 1943an Mexikon gertatu zen, Indalecio Prietoren aldeko
sozialista euskaldunak Eusko Jaurlaritzarekin harremanak etetenean, Santiago Aznar kontseilariak
Euskadiko Komite Sozialista Zentrala sortu bitartean (lehendakariarekin lan egitearen aldekoa zena).
Anarkosindikalismoarekin gertatu zen bezala, PCEk gerra aurretik ere indar gutxi zuen Euskal Herrian.
1945eko Munduko Gerra bukatzear zela, Euskal Herriko ia alderdi eta sindikatu guztiek Baionako Ituna
sinatu zuten: bertan Errepublikaren, Estatutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren alde azaltzen ziren.
Batasuna berreskuratu zutenean, 1946an nazioarteak Francoren erregimena gaitzetsi zuten, eta oposizio
euskaldunak ekintzarik garrantzitsuak burutu ahal izan zituen, esaterako 1947ko erreferendum frankistan
abstentzioaren aldeko kanpaina eta zenbait propaganda ekintza. Gorengo unea 1947ko eta 1951ko greba
orokorrak izan ziren. Horietan Eusko Jaurlaritzaren estrategia politikoak eta langileen bizirik irauteko
arazoek bat egin zuten.
Modu desberdinean eragin zuten lurralde bakoitzean. Bizkaian eta Gipuzkoan barneko ekintza
klandestinoak oinarrizkoak izan ziren, Eusko Jaurlaritzaren kontsignei jarraituz. Araban eta Nafarroan
1951ko grebak erakunde antifrankistak ere ustekabean harrapatu zituen, erantzuna espontaneo samarra
izan zen eta alderdi eta sindikatu klandestinoetako kideek zein langile, katoliko eta karlisten sektoreek
hartu zuten parte. Izan ere, gehiago izan zen bizitzaren garestitzearengatik egindako kexua ekintza
antifrankista baino.Greba hauek Bizkaiko gune industrial ia osoa eta Gipuzkoako alde bat geldiarazi
zituzten, 1951n baita Arabakoak eta Nafarroakoak ere.
13
Erregimenak grebalarien aurka errepresio gogorra eginez erantzun zuen, baita langileen alde egin zuten
enpresarien aurka ere.

la hamabost urteko diktaduraren ondoren, militante antifrankistak nekeak jota zeuden. Zenbait erbesteratu
politiko barnera itzuli eta bizitza sozial zein profesionalean modu arrunt samarrean txertatzeko aukera
izan zuten. Belaunaldiaren neke horrekin batera, Francok AEBekin eta Vaticanorekin egin zituen
hitzarmenek eta Espainiaren EBn sarrerark nazioarteko isolamenduarekin amaitu zuen. Honek Eusko
Jaurlaritza eskuak lotuta utzi zuen. Krisialdi horren ikurra frantses erabaki judiziala izan zen, 1951n Eusko
Jaurlaritza Parisen zuen egoitza uztera behartu eta gobernu frankistaren jabetza izatera pasa zen.
Aldi berean, oposizioaren zatiketa gertatu zen, Indalecio Prietok abiarazitako estrategiaren eraginez:
EZkerreko errepublikar sozialisten eta Francoren aurkako monarkiko demokratak hurbiltzen saiatu zen,
monarkia demokratikoa ezartzeko bideak irekiz. Baina estrategia horrek ez zeukan aurrera egiteko aukera
handirik Francok aginteari nola heltzen zion ikusita. Llrtu zuen bakarra erbesteko alderdiak gehiago
zatitzea izan zen, PSOEtik EAJraino: EAJan, Telesforo Monzon aukera monarkikoaren jarraitzaile
tinkoena izan zen, baina 1953an kontseilari karguaren dimisioa aurkeztu zuen, EAJren politikaren
ildoarekin bat ez zetorrelako. Une horretatik aurrera Francoren aurkako estrategia krisialdian erori zen
1953 eta 1957 artean EAJ berregituratu egin zen eta antzeko zerbait gertatu zen beste alderdi eta
sindikatu batzuekin. Kanpoan, EAJ izan zen egitura mantentzeko arazo gutxien izan zuena; mugimendu
europarrean eta nazioarteko demokrata kristauaren eraketan parte hartu zuen.
Erbesteko ekimen aipagarri bakarra 1956an Parisen egin zen Munduko Lehen Kongresua izan zen:
Helburua Eusko Jaurlaritzaren 20. urteurrena ospatzea zen; horrekin lehendakariak antifrankismo
euskalduna eta lehengo elkartasun dinamika bultzatu nahi zituen. Hala EAJk kongresurako lehenengo
txostena baztertu zuen PSOEk ekitaldira joateari uko ez egiteko.
Munduko Euskal Kongresuak arrakasta handia izan zuen, parte hartze zabala eta eztabaida leku berean
oposizioko indar guztiak bildu ziren. Baina zailtasun berriak antzematen hasi ziren: ETA azalera atera eta
atzera ezina bihurtzen ari zenean, Jose Antonio Agirre hil egin zen 1960an (nortasun gutxiagoko Jose
Maria Leizaolak ordezkatuko zuen). Gertakizun horiek euskal antifrankismoaren aldi berri baten hasiera
osatu zuten.
GARAPEN AROA ETA OPOSIZIO BERRIA
1960ko hamarkadatik aurrera egoera aldatu egin zen, garapena eman zen aldi teknokratikoa hasi baitzen.
Garapenak hasieran koste sozial handia izan bazuen ere, Espainia gerra ondoko autarkiatik atera zuen,
eta dinamika ekonomiko eta sozial berria ekarri zuen.
1960ko hamarkadan, Euskal Herriak industrializazio prozesu berria eta azkarra izan zuen. Prozesu horrek
aurretik eman zenaren aldean Bizkaian eta Gipuzkoan ez ezik, Araban eta Nafarroan ere eragin zuen; bi
horiek zuten nekazari izaera eta ekonomia atzeratua alde batera utzi zituzten.
Industrializazio eta garapen ekonomikoarekin batera immigranteak iritsi ziren eta horrek gizartea
askotarikoa eta konplexuagoa egin zuen. Gainera aldaketa sozialn orokor bati estuki lotua joan zen,
ohituren berrikuntzari, bizimoduaren erabateko aldaketari… Kontsumo gizartearen hastapenetan
barneratu ziren, telebista, autoa, turismoa eta musika modernoa edo kanpotik zetozen moden eraginak
nonahi ikusten ziren.
Dena den, garapen ekonomiko horrek ez zuen aldaketa politikorik ekarri, nahiz eta irekitzeko bidean
saioren bat egin,(batez ere kulturari eragin ziotenak) boterearen oinarrizko egiturak tinko mantendu ziren
Tartekako langileen mobilizazioak kenduta eta babes masiborik gabe, frankismoak 1960ko hamarkadan
garai lasai samarra izan zuen, garapen ekonomikoa zela eta. Ohiko oposizioa krisialdi betean zegoen eta
oposizio berriak oraindik ez zuen gerora lortuko zuen ezarpen maila lortu. Euskal gizartearen gehiengoa
frankismora arazorik gabe egokitu zen eta horrela ulertzen zuten erbestean zeuden liderrek. Lehen baino
seguruago sentitzen zenez, erregimenak errepresioa arindu egin zuen zertxobait.
PSOEk, azken aldian, bere egiturak berritu zituen, lider belaunaldi berria ezarriz. Nicolas Redondo eta
Enrique Mugicak zuzendu zuten Euskal Herrian alderdia. EAJn berregituratze hori 1970 eta 1971 artean
izan zen eta Eskualdeetako Kontseiluak berritu ziren. Eraberritzeak alderdi guztietan barne arazoak
eragin zituen, zenbait buruzagi beteranorekin gazteei lekua uzteko orduan arazoak izan zirelako.

14
Diktaduraren arazoak areagotu egin ziren 1960ko hamarkada erditik aurrera.Orduan finkatu daiteke
oposizio berri baten agerpena: elizaren eremuan eraberritzea izan zen, ikasleen mugimenduak, langileen
mugimendu berria, kultura arloko erresistentzia, ikastolen jaiotza...
Oposizio berri eta zabalduago horrek, gizartearen esparru guztiak politizatzen zituen, eta ETAren
agerpenarekin batera Leizaolaren gobernua baztertu eta honen gainbehera bultzatu zuen.
Langile mugimendua:
Langile mugimendua berragertu zen; eta une haietan tradiziozko erakundeetan baino finkatuago zegoen
CC OOen inguruan. Harreman laboral eredu berriaren hasiera izan zen, garapen ekonomikoarekin lotuta
zegoena, langile klasea egituratu zuten eta legeria esparru berria aldarrikatu. Enpresariei eta langileei
soldatak eta lan baldintzak hitzartzeko aukera ematen zien horrek eta hitzarmenak sinatzeko aukera
edukitzeak negoziazioetan langileek parte hartze handiagoa izatea ekarri zuen.
Grebak ugaldu egin ziren 1962tik aurrera, eta gehienetan errebindikazio laboralak soziopolitikoei
gailentzen zitzaizkien. Hala ere, zaila zen bi esparru horiek bereiztea, ezarritako ordena asaldatzen zuen
edozein gatazka gatazka politikotzat hartzen baitzen. 1967tik aurrera, Bizkaian errepresioa areagotu egin
zen eta langileen mugimendua gero eta politizatuago zegoen. Gobernuak salbuespen egoera ezarri zuen
hainbatetan gatazkari bukaera eman ziezaion. Gipuzkoan, 1961an zenbait liskar bakan izan ondoren,
1966tik aurrera egoera Bizkaikoaren antza hartzen hasi zen eta 1969an estatuan greba gehien egin
zituen probintzia izan zen. Izan ere, Gipuzkoan sortu zen LAB sindikatua 1974an, klase errebindikazioekin
bat Euskadiren Independentzia eskatzen zuena. Nafarroan, gatazkak izan ziren eta CC OO azaldu zen
1966an .Baina 1971tik 1973ra langileen mugimenduan krisi eta geldialdi garaia izan zen. Frankismoko
azken urteetan probintzia gatazkatsuenen zerrendari gehitu zitzaion Nafarroa (Bizkaiarekin,
Gipuzkoarekin, Bartzelonarekin, Madrilekin eta Asturiasekin). Araban 1969 arte ez zen ia gatazkarik izan.
Azpimarragarriena Michelinek 1972an egin zuen greba.
Kultura eraberritzea:
Kultura ofiziala ez zen edozein jarduera erregimenaren oposiziotzat hartzeko arriskua bazegoen ere, lan
kultural garrantzitsua abiarazi zuten ekimen ugari sortu ziren. Hala nola, euskara batuaren garapena;
euskaraz idatzitako liburuen argitalpena; Euskaltzaindia suspertzea; euskararen presentzia
komunikabideetan; lehenengo ikastolak; literaturaren, artearen eta musikaren bilakaera, giltzarri izango
ziren sinboloak sortu baitziren, esaterako, Ez dok Amairu eta Arantzazuko Eskola.
ETA agertzea:
ETAk tradiziozko nazionalismoarekin haustea ekarri zuen. EAJk Eusko Jaurlaritza erbestean diktaduraren
amaiera arte mantendu zuen arren, Euskal Herrian oposizioaren protagonista 1960ko hamarkada
erdialdetik ETA izan zen. 1964tik aurrera ETAk askapen soziala nazionalismoarekin batu zuen eta
EAJrekin harremanak zailak izan ziren aldi bat hasi zen. 1967tik aurrera ETAk ekintza armatuak areagotu
zituen. Frankismoak errepresioaz erantzun zuen eta honek ETArekiko elkartasuna sendotu zuen, bai
barnetik bai nazioartetik.
Horrela gertatu zen Burgosen 1970ean izan zen Gerra Kontseilua zela eta, ETAko sei kideri heriotza
zigorra ezartzean, nahiz eta gero Francok indultua eman; edo ETAko bi kideren fusilamenduetan,
1975ean, diktadorea hil baino lehen.
ETAk gero eta bideratuago zeukan bide armatua eta aktibismo iraultzailea; argi ikusi zen hau Madrilen,
1973an, Carrero Blanco gobernu frankistako presidentearen hilketan.
Hurrengo urtean, ETAk lehergailu bat jarri zuen Madrilgo kafetegi batean eta 13 pertsona hil zituen.
Horrek ETAren zatiketa garrantzitsuena eragin zuen; bi adarretan banatu zen: ETA militarra eta ETA
politikomilitarra.
DIKTADURAREN KRISIA
Diktadura, kanpoko etsai batek menderatua baino gehiago, oposizioko erasoen aurrean desegiten joan
zen.
Azken urteetan erregimena garaiz kanpo eta zaharkitua geratu zen eta desegin egin zen, Franco hil eta
gero, erregimenari kohesioa ematen zion bakarra, diktadorea, desagertzean.
Garapen maila ekonomikoaren eta sozialaren eta politikaren eraberritzearen artean izan zen egokitzapen
falta izan zen, hain zuzen ere, frankismoa osatzen zuten egituren gainbehera azkarra eragin zuena
Franco hil eta gero.

15

You might also like