You are on page 1of 4

6.

GAIA
EUSKAL PLURALISMOA
ERRESTAURAZIO GARAIAN
Juan Pablo Fusi historialariak esan zuen bezala, euskal gizarteak pluralismo bat
adierazi izan zuen.

Industrializazioak 2 mugimenduen sorrera sortu zituen: langile mugimendua eta


nazionalismoa. Langile-mugimendua industria garapenarekin hazi zen, klaseetan
oinarritutako gizarte berria sortuz. Burgesia industriala agertu zen Bizkaian, botere
ekonomiko zein politikoa kontrolatzen zituena, proletarioen aurrean. Langileriak bizi
baldintza tamalgarrei aurre egiteko mugimendu eta antolakuntza politikoari ekin zion.

Nazionalismoa, sortu berri zen munduari aurre egiteko ideologia politikoa da.
Industrializazioak gaitzetatik, (laizismotik, etorkinengatik, industrializazioatik eta abarretatik)
babestuko zuen euskal gizartea. Bizkaiari loturiko abertzaleek euskal naziotasuna arrazan,
hizkuntzan, lege, izaera eta usadioetan oinarritzen zuten.

Bi mugimendu hauen barne bi ideologia bereizi ziren: anarkismoa eta marxismoa.


Langile-mugimenduaren hegemonia anarkistek zein marxitek borrokatu zuten,
aldarrikapenak bideratuz. EHn, sozialismoak indar handiagoa hartu zuen. Beste alde batetik
2 nazionalismo mota bereizi ditzakegu, autonomista eta independentista, burgesiaren
interesak eta foru-erregimena defendatzen zituztenak.

LEHEN SOZIALISMOA ETA GATAZKA


LABORALAK
Bertan behera gelditu zen langieen eta nagusien arteko harremana. 1886an Facundo
Perezagua lehenengo elkarte sozialista sortu zuen Bilboko talde batekin. Denborarekin
gatazka gehiago sortu zen, eta sozialismoa, milaka langile mugiarazteko indar politikoa sortu
zen. 1891n, Manuel Orte PSOEko lehenengo zinegotzia bihurtu zen Bilbon.

Lehenengo greba garrantzitsuan, (Greba Orokorra) 1890ean, langileek gauza asko lortu
zituzten; baina 1892ko greban porrot handia izan zen. Sindikalismoa, heldutasunik gabea, ez
zen 1911ra arte finkatu. Mende amaieran, sindikalismo sozialista Donostian eta Eibarren
sartuta zegoen. XX. mendearen hasieran, Perezaguarekin muturreraino ailegatu ziren
gatazkak. Meatzarien 1910eko greba arrakasta handia izan zuen, Canalejasen gobernuak
ezker guztiaren laguntza behar izan zuen Elizaren aurkako politika babesteko.

Abertzaleek euren sindikatua sortu zuten, Euskal Langileen Alkartasuna (ELA), EHko langileak
ideal abeltzalean eta Elizaren irakaskuntza sozialean biltzeko. Abertzaleen ustez, sozialismoa
ideologia zorrotza zen, inmigranteen artean sustraituta eta euskal herritarrengandik urrun
eduki beharrekoa.

EAEko sozialismoak, inmigrantez osatuta egon arren, herritarrak ere bazituen, hala nola
Tomas Meabe. Abertzaletasuna utzi ondoren Juventudes Socialistas de España eta La Lucha
de Clases astekaria sortu zituen 1915ean. EAEko sozialismoak Indalecio Prietok zuzendutako
joera politiko moderatuago baterantz bira eman zuen. Indartu egin zen sozialisten eta
errepublikanoen arteko elkartasuna; horrela, Prieto Gorteetako diputatua izan zen 20 urtez.
Greben presioengatik, hauteskunde borroka nagusitu egin zen.

1917ko grebaren helburua Gobernua kolokan jartzea zen; honen porrota ikusita, sindikatuen
egitura arriskuan jartzea Gobernuarekiko gatazketan ez zen komeni. Inflazioaren,
boltxebikeen garaipenaren eta Europa osoko giro iraultzailearen eraginez, langile-sindikatuek
garapen handia izan zuten (sozialistak, anarkistak, katolikoak eta abertzaleak).

Anarkismoak bazterreko presentzia izan zuen, baina ez Katalunian bezalakoa. 1919an, greba
antolatzen saiatu ziren. Komunistek erradikalak erakarri zituzten, bai Perezagua, bai Perez
Solis eta Dolores Ibarruri. II. internazionalari jarraitu zioten besteok. Krisiak kalte egin zuten.

Primo de Rivera suntsitu eta ilegalizatu egin zuen anarkismoa, eta garrantzi handiagoa eman
zion sindikalismo katolikoari. Krisi ekonomiko orokorra egon zen Espainian. Lan-arazoak gero
eta gehiago hedatu ziren 1918tik 1920ra. La Canadiense enpresako gerra 1919an, hilabetetik
gorako irapuena izan zuen. Andaluziako jornalarien grebak ere berpiztu ziren, eduki politiko
handiko grebak, helburua nekazaritza-erreforma lortzea zen.

Burgesia (burgesi-sindikatuak), talde armatuak sortu zituzten, sindikatuetako buruzagien


kontra egin zuten eta buruzagi ospetsu batzuk hil zituzten.

UGTk ez zuen halako hedapen eta indar handirik lortu. PSOEren barruan, talde txiki baina
oso aktibo batek alderdia utzi eta, 1921ean, Espainiako Alderdi Sozialista sortu zuen.

LEHEN NAZIONALISMO POLITIKO ETA


SINDIKALA
EHko foruak 1876an indargabetu ziren, eta hori 2 erreakzio eman zituen:
(autonomistak) amore emanez, egoerari etekina ateratzen kontzertu ekonomikoak
adostearen ordeztuz, eta (independentistak) tradizionalismoaren izenean, foruak
berreskuratzearen aldera jo zutenak.

Azkeneko hauek (independentitak=tradizionalismoaren “aldekoak”) gerra karlistaren


galtzaileak ziren. EH tradizioz baserritarrari eusten ziotenak ziren, hirien eta industriaren
kontrakoak zeudenak; foru osoak defendatzea “euskal izaera” defendatzea zen, horrela
foruak deuseztatu zituen legea gobernu zentralaren laidotzat hartu zuten.

Hariko historiagile eta ideologoek iragana idealizatu zuten, eta “urrezko garaia” bilatzen
zutenez, honen galeraren mina bizi zuten. Euskal nazionalismo edo abertzaletasunaren
sustatzailea, Sabino Arana, sumatzen zen ideia haiek bildu eta koherentzia ematera mugatu
zen. Herri ezberdina -beste arraza batekoa, beste hizkuntz batekoa- foruak berreskuratzea
erabateko burujabetza berreskuratzea zen, independentzia alegia. Independentzia itzultzea,
Lege Zaharrera alegia. “Jainkoa eta Lege Zaharra” zen haien leloa. (PNV)

1895eko uztailaren 31an, fundatu zen lehenengo Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ),
espainiartasunaren aurkako lurraldean tradiziozko antolamendu juridikoa berreskuratzeko
borondatearekin. Ez zen gai izan Aranaren lehenengo jarraitzaileen eremuan iraun zuen
bitartean Bilboko burgesia txiki tradiziozalea, oinarriak hedatu behar izan zituen burgesia
modernoago eta industrialerantz, hau hedapena suposatu zuen. Orduan azaldu ziren
independentziaren defendatzaileen tirabirak (autonomistak vs independentistak).

Independentistak, hiritarrak eta industriakoak, dirudunak, alderdiarentzat funtsezkoak,


nagusitu ziren EAJren kontrolean, De la Sota lerro autonomista katalanetik jo zuen, Espainia
berregiteko, baina EHn.

Bi jarrerak nahasita nolabaiteko oreka aurkitu zen eta hamarkadatan iraun zuen. 1918ra arte,
nazionalismo fenomenoa bakarrik Bizkaian zegoen.

1907tik aurrera, Sabino Arana hil ondoren, Angel Zabala buru jarri zen. Independentziaren
helburua foruak osorik berrezartzearen aldarrikapenaren itzalean geratu zen. Baina
aldaketa-haizeak sortu ziren Ramon de la Sota ontzigileari loturiko interes ekonomikoak
EAJra sartu zirenean, babes ekonomiko horrekin hauteskundeetarako aukerak izango
zituenez gero.
Karlismoa desartikulatzeak eta alderdi dinastikoak hondoratzeak mesede egin zion
nazionalismoari gorantz zihoan sozialismoaren aurkako barrera.

1916an, De la Sotaren nazionalistek Luis Arana baztertu zuten EAJren zuzendaritzatik eta
Eusko Elkarte Abertzalea izena hartu zuten. Garaipen handia ekarri zien 1917ko udal
hauteskundeetan. Garaipen hura Gorteetarako hauteskundeetan Bizkaian erabateko
arrakastarekin.

Munduko Lehenengo Gerrateko urteetako euskal burgesia aberastu zen; De la Sota ikaragarri
aberastu zen, euskal enpresen lider-a bihurtu zen. Euskal abertzaletasuna nazionalismo
burges gisa finkatzen lagundu zuen, Sabino Aranaren ideiei uko egin gabe.
Industrializazioaren balio modernoak sustatu ziren, landatartasunetik urrundu zen eta
bertoko kultura bultzatu zuen.

Eli Gallastegiren erantzuna jaso zuen De la Soto. Aberri astekaritik, Sabinoren etniaren
aldeko balioak eta independentziaren aldarriak babesten jarraitu zuen. 1921ean alderditik
bota zuten Gazteriako batzuekin batera. Munduarentzat arrotzak ziren taldeak
nazionalismora erakartzen saiatu zen buruzagi abertzaleetako bat izan zen (euskal
langileak eta emakumeak, esaterako). Emakumeen kolektiboak bestelako arreta jaso
zuen fundatzailearengandik. Aberritik bereiziek, Luis Aranarekin batera. EAJ izena
berrezarrizuen alderdia osatu zuten, Ramon de la Sota, Chalbaud eta Horn-en CNV baino
erradikalagoa.

Gallastegiren eta Aranaren abertzaletasun erradikalak gogor egin zion aurka


Primo de Rivera jeneralaren diktadurari, sektore pragmatikoak ekintzak eten zituen
bitartean. Hala ere, erregimena erortzeak abertzaletasunaren bi adarrak adiskidetzea
ekarri zuen 1930ean. EAJ berriztatuan bildu eta protagonismo handia izan zuten Bigarren
Errepublikan.

You might also like