You are on page 1of 2

LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA 

(1896.05.23)
Aurrean dugun testua lehen mailakoa da, historikoa, ematen duen informazioa zuzena eta garaikoa
delako. Gaia politiko-soziala da eta formaren aldetik testu narratiboa da, “la lucha de Clases”
astekari sozialistan 1896ko maiatzaren 23an argitaratutako artikulua baita. Publikoa ere bada.
Tomas Meabek fundatu zuen astekari hau. Sozialistak dira testuaren egileak eta hartzailea
herritarrak dira, bereziki, Bizkaiko langileak.

Berrezarkuntza garaian, Mª Kristinaren erreginaordetzan (1885-1902) eta Euskal Herriko


industrializazioaren garaian kokatu behar da dokumentua. Industria garapenarekin batera langile
mugimendua hazi zen. Kokapen geografikoari dagokionez, Gallartarekin (Bizkaia) batera meatze-
gune nagusiak dira protagonistak, Bizkaiko industralizazioaren jatorria eta abiapuntua izan zirenak.
Helburua da XIX. mende bukaerako Bizkaiko meatzeetako langileen egoera, eta bete gabeko
konpromisoak salatzea, eta langileen kontzientzia suspertzea derrigorrezko barrakoiak eta dendak
desager daitezen eta hori lortzeko mobilizazioaren (grebaren) beharra azpimarratzea.

ANALISIA

Testua hainbat paragrafotan dago banatuta. Hizkerari begira, badirudi panfleto bat dela, Bizkaiko
meategietako langileen bizi- eta lan-baldintza penagarriei buruzko salaketa delako. 

1. paragrafoa: 1896ko maiatzaren 1ean Bizkaiko meatzeetako langileak bildu ziren Gallartan
derrigorrezko barrakoiak eta dendak desagertzea aldarrikatzeko eta botere publikoei edo haien
ordezkariei hori eskatzeko batzorde bat eratu zuten.

2. paragrafoa: Aipatzen da 1890ean meategietako langileek egindako greba lanaldia murrizteko, eta
derrigorrezko barrakoiak eta dendak kentzeko.

3. paragrafoa: 1890ean lortutako lanaldi murrizketa mantentzen zen, baina barrakoiek eta dendek
jarraitzen zuten derrigorrezkoak izaten 1896an.

4. paragrafoa: Salatzen da Bizkaian, lan batean onartua izateko, langileek derrigorrez etxe zikinetan
bizi behar zutela eta janaria erosi behar zutela denda “jakin batzuetan” nahiz eta txarra eta oso
garestia izan.

5. paragrafoa: Idazlearen ustez gauza guzti hauek gizakien aurkako erasoa besterik ez ziren eta
gobernuarentzat onartezinak izan behar ziren.

6. paragrafoa: Bukatzeko, agintariek eta gobernuak ez bazuten egoera hori aldatzen greba egiteko
eskubidea aldarrikatuko zuten, langileen borroka baino ez zelako abusu honekin bukatzeko gai.

TESTUINGURUA
Testua industrializazio garaian kokatuta dago. Euskal Herriko industrializazioari buruz hitz egitea,
Bizkaiko industria Iraultza aipatzea da. Iraultza horren abiapuntua burdina-mineralaren erauzketa
eta esportazioa izan ziren. Jarduera horrekin lortutako kapitala burdingintza-industriaren oinarria
izan zen eta industria-garapenaren bultzatzailea. Industrializazioak eta immigrante ugariren
etorrerak Euskal Herriko egitura sozio-ekonomikoa aldatu zuten. Langileen bizimodua eta lan-
egoera zaildu egin zirenez lan-gatazkak areagotu egin ziren eta sozialismoa langileak mugiarazteko
indar politikoa bilakatu zen, batez ere meatzari-inguruetan. Beste Espainiako leku batzuetatik
etorkin asko etorri ziren meategietan lan egitera eta horrek lagundu zion garapen ekonomikoari
eta arazo asko ekarri zituen: barneko biztanleria lan baten bila periferiara mugitzea eta Bizkaira
asko etorri zirenez, biztanleria igo zen. Meategietako langileek bizimodu gogorra zuten mea zuloen
barruan eta kanpoan. Meategietako giroa izan zen beste lan motakoak baino txarragoa. Meategien
ondoan jabeek eraikitako barrakoietan derrigorrez, meatzariek bizi behar zuten. Askotan zerbitzu

1
higienikoak ez zituzten eta barruan ehun ohe edo gehiago zeuden. Hori nahikoa izango ez bazen,
meatzariak behartuta egon ziren enpresak jarritako dendetan denetarik erostera, prezioak altuegiak
eta kalitatea baxuegia izanda. Soldatak kaskarrak ziren eta biriketako gaixotasunak eta gaixotasun
infekziosoak ziren Bizkaiko langile klasean heriotzaren arrazoi nagusiak. Protestatzen bazuten
kanporatuak izaten ziren eta laster aurkitu ahal zituzten beste pertsona batzuk haien lana egiteko.
Bizi- eta lan- baldintzak oso txarrak zirenez, Langileen mugimenduek ezin zuten halako egoera hau
onartu, abusu bat zelako. Hori dela eta, bultzatu zituzten greba batzuk 1890etik (meatzarien 1. greba
garrantzitsuena) 1911ra bitartean. Dena den, Sindikalismoa ez zen 1911ra arte finkatu.  
XIX. mendearen bukaeran antolatu barik zeuden langileak, baina 1886an, Facundo Perezaguak 1.
elkarte sozialista sortu zuen Bilbon. XX. mendearen hasieran, gatazkak areagotu egin ziren
Perezaguaren erradikalismoaren eraginez. Euskal sozialismoaren oinarria etorritako biztanleek baita
euskaldun batzuk ere eratu zuten, hala nola Tomás Meabe Espainiako Gazteria Sozialistak eta La
lucha de clases astekaria sortu zituen. Sozialismoan pixkanaka-pixkanaka politika moderatuagoa
(Indalecio Prieto ordezkari nagusia zuena) agertu zen Perezaguaren erradikalismoaren ondoan.
Erradikalismoa desagertzean, sozialisten eta errepublikanoen arteko elkartasuna gauzatu zen,
honela Prietok Gorteetako diputatu izatea lortu zuen. Hau da, greben presioa alde batera utzi eta
hauteskunde-borroka nagusitzen joan zen. Abertzaleen artean, sozialismoaren gorakadaren
ondorioz, euskal sindikatua sortu zuten: Eusko Langileen Alkartasuna- Solidaridad de Obreros
Vascos (ELA/SOV) 1911n. Komunistek, sozialismotik bananduta, agintari erradikalak biltzea lortu
zuten, besteak beste, Perezagua edo Dolores Ibarruri. 1. Mundu Gerra amaitu ondoren, krisia etorri
eta lan-baldintzek okerrera egin zuten, beraz, gizarte-gatazkak ugaritu eta sindikalismoan garapen
handia egon zen. Primo de Riveraren diktadura egon zen bitartean, UGTren kolaborazionismoaren
ondorioz sindikalismo sozialistaren zabalpena eman zen. II. Errepublikan ezkerreko alderdi
handienetakoa alderdi sozialista bihurtu zen.
BALORAZIOA

Langileen lan- eta bizi- baldintzak nolakoak ziren jakiteko baliotsua da testua. Langileen
mugimenduaren lehen urratsak urte hauetan eman ziren. Langileen egoera zaildu egin zenez lan
gatazkak areagotu egin ziren, batez ere meatzari-inguruetan. Testu honek agerian uzten du baita
langileek zituzten zailtasunak bere aldarrikapenak lortzeko. Derrigorrezko Kantina eta barrakoiak,
nahiz eta 1890eko greban teorian derrigortasuna kendu, 6 urte geroago ikusten da neurri handi
batean meatz-konpaniek mantentzen zituztela eta langileek borrokatzen zutela haien derrigortasuna
kentzeko.

You might also like