You are on page 1of 2

10.

TESTUA: VICENTE BLASCO IBEZEN EL INTRUSO ELEBARRIAREN PASARTEA (1904)

Testu hau, izenburuan dionen bezala eleberri baten pasarte bat da, beraz, testu literario bat da. Vicente Blasco Ibaezek,98ko belaunaldiko partdaide zen idazle kazetari eta politikoak, idatzi zuen nobela hau beste hainbaten artean.Industrializazioak eragindako, meatzeetako langileen bizi baldintza txarrak salatzea du helburu eta garai horretan nagusitzen zen erregenerazionismoa eta eta pesimismoaren eragin nabaria du. 1904an argitaratu zuten El intruso eleberria Valentzian. Berrezarkuntza garaia zen eta Alfontso XIII.ak zuen Espainiako erregetza; baina testua Bizkaiako enkarterrietan kokatzen da, Canovasen sistema politikoa krisi sakon batean murgildu zen garaian. Testuan peoien etxea aterpetxe ziztrina zela zioen. Aresti zulo hartan igarotako gau tristeak oroitzen zituen. Peoiak nekatuta iristen ziren mehatzeetan lanean ibili ondoren, eta babarrunak, patatak eta bakailao edo urdail pixka bat afaldu ondoren euri eta izerdiz beteriko erropak soinean gela hartan egiten zuten lo. Eskuez uki zitekeen sabaia, ez zegoen airea mugitzerik eta gorputz lurrinek lodituta eta zikinkeriaz josita ezin zitekeen arnasik hartu. Bizkarroi ugari irteten zen gauetan gela haietako zirrikituetaik eta sartu eta atera zebilen haizeak etxezuloa bota behar zuela zirudien. Hala ere, harrobia zen etsairik gogorrena, lurpeko meatzeetan lan egitea oso arriskutsua baita, hortaz, beharrezkoa zen, maisutasuna lan hau aurrera eramateko. Baina Enkarterrietan burdinak mendiak osatzen dituenez, harria zulatu, burdina atera eta eraman besterik ez da egin behar. Goseak bultzatuta langile ugari bildu zirenez erraz ordezkantzen zituzten protestaka lanpostua uzten zituztenak; gizonen etorrera etengabea zen, ondorioz zaila zen lan hark merezitako eskubideak berreskuratzea. 1898an koloniek izandako galera zela eta krisi egoera nagusitu zen Espainian, pesimismo garai ekarri zuen eta gutxitasunezko sentimendua zabaldu zen. Horrek gogoeta sakona ekarri zuen Espainiaren gainbeheraren eta 98ko hondamendiaren arrazoiei buruz, hornek eragin zuzena izan zuen 98ko belaunaldiko partaideengan. Tradizioan murgilduta eta iraganean errotuta zegoen Espainiari egiten zioten kritika; modernizazio eta eraberritze sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalaren beharra agerian utziaz. XIX. Mendeko industrializazio prozesuaren ondorioz, populazio hazkundea eman zen. Errestaurazio garaian gizarte-egitura guztiz polarizatua zen lurjabe handiek eta goi mailako burgesiak botere politko eta ekonomikoa zuten eta industrializazioaren eraginez gero eta gehiago ziren industria langileek berriz, oso bizi baldintza txarrak zituzten. Lurjabe handiak latifundioan oinarritutako botere ekonomikoa zuten eta kostaldeko goi-mialako burgesia indurstrial eta finantzarioak gizartean gero eta pisu handiagoa zuen. Bizkaian goi-mailako burgesia minoritarioa zen, familia gutxi batzuk bakarrik osatzen zuten (Ibarra, Obieta, Villalonga, Artetxe...) eta familia horiek industria eta finantza erakunde garrantzitsuenak kontrolatzen zituzten, honela Euskal Herriko botere politikoa monopolizatzen zutelarik. Egoera jasanezin hori hobetu nahian langileek klase kontzientzia hartu zuten, elkarteak sortzen eta grebez nahiz indarkeriaz baliatzen hasi ziren, Asturiasko meatzariak, Euskal Herriko metalurgiakok, Kataluniako langileak... 1900. urtean

lehenengo langile erreformak egin zituzten, lan-istripuei eta emakume eta haurren lanari buruzko lehen legeak eman zirelarik. Baldintza hauen eraginez, sozialismoa (PSOE, UGT...) sortu zen Euskal Herriko langileen artean. Testuan dioen bezala auzo txiroetan bizi ziren industriako langile hauen, bizi-maila txarra eta arazo ekonomikoak zirela medio, klase kontzientzia sortu zen. Langile hauen arazoen artean, lehen mailako prezioen igoeram etxebizitzetako alokairuen gehigizko igoera, soldata tixikiak bereiz daitezke. Horrezgain, emakume eta haurrak lanean ikustea ohikoa zen; oso soldata txikiak jasotzen zituzten, eta lanesplotazioaren errejimenaren menpe zeuden. Heriotza tasek gora egin zuten garai honetan eta baita gaixotasunek ere, testuan aipatzen diren bizi baldintza txarrak zirela eta, hori da Vicente Blasco Ibaezek salatu nahi duena. Industriaren garapenak inbertsio tasa altuak eskatzen zituenez, langileen errendimenduak ere altua izan behar zuen. Charls Dickensen Hard Times eleberriak ere salatzen zuen garai honetako egoera. Garai honetan sozialismoa eta marxismoa garatu ziren eta Euskal Herrian F. Perezagua, Indalezio Prieto eta Largo Caballero dira buruzagi aipagarrienak. Industrializazioaren eraginez ekonomia garatu zen arren, XX. mendearen hasieran ekonomia batez ere nekazaritzan oinarritzen zen oraindik; baina nekazaritzak joabetza sistemaren ondoriozko hainbat arazo zituen. Herrialdearen hegoaldean latifundismoa nagusi zenez, nekazariek soldata baxuak zituzten eta analfabetismoa tasa oso handia zen. Iparraldean, ostera minfundismoa zen nagusi. Hori dela eta nekazari gehienak baldintza oso txarretan bizi zirenez askok emigratu egin behar izan zuten, Kataluniara; Hego Euskal Herrira, Iberoamerikara eta Afrikara esaterako. Ordainketa balantzak defizita zuen eta gero eta zor handiagoak zituen. I. Mundu Gerran herrialde neutrala izateak hainbat onura ekarri zizkion estatu espaniarrari baina irabaziak herri lanetan inbertitu ez zirenez, ez zen lortu bertako produktuek nazioarteko merkatuan lehian jarduteko adinako kalitaterik ezta prezio onik ere. Bertan estatuak soilik inbertitzen zuenez, herrialdea zorpetuz joan zen. Hala ere, lanordua murriztean langileen egoera apur bat hobetu zen. Bestalde, gizarteko tentsio ere areagotzen ari zen, indarkeria eta greben bidez langileen egoera txarrari aurre egiteko hainbat ekimen egin zituztelarik. Testuinguru hoentan garatu ziren mugimendu anarkista eta sozialista.

You might also like