You are on page 1of 1

VICENTE BLASCO IBAÑEZEN “EL INTRUSO”

ELEBERRIAREN PASARTEA

Testu hau, Vicente Blasco Ibañezen “El Intruso” liburuko pasarte bat da. Dokumentu literarioa eta narratiboa
da. Gizarte historikoari buruz hitz egiten duen testu bat da. Eleberri bat izanik, publikoari zuzendua dagoela
esan genezake. Gaiak, XX. Mende hasieran Bizkaian bizi ziren meatzarien egoera latza kritikatzean datza,
etxebizitza, elikatze eta lantegi egoerak hain zuzen ere.

Lehen paragrafoan, “peoien etxea” aipatzen du meatzariek etxebizitzarako erabiltzen zuten “barrakoiei”
erreferentzia eginez.
Bigarrengo eta hirugarrengoak ondoz-ondokoak dira. Lehenengoan, etxebizitzari erreferentzia egiten dio
meatzariak lan egin ondoren nekatuta bizitoki itxi eta ziztrin batera heltzen zirela kritikatzen baitu.
Bestalde, hirugarrengoan lantokiari egiten dio erreferentzia, toki itxian lan egiten zutenez, irakatsiak izaten
baitziren eta hiltzeko arrisku gehiago zutela esaten baitu.

Testuinguruari erreparatuz, 1855.urtetik aurrera burdina ateratzen hasi ziren. Gerra Karlista amaitu (1876)
ondorengo urteetan, burdin erauzketa maximora iritsi ziren puntu bateraino, ezen exportatua izaten baitzen
(adibidez, Erresuma Batuetara). Salerosketen benefizioekin, fabrika berriak egin ziren (adibidez, “Altos Hornos
de Vizcaya”).
Vicente Blascoren nobela honetan, Bizkaiko konplexutasun sozial eta psikiko handia adierazten du
industriarako bide hartan.
Lehen esan bezala, testuan langileen pilaketa handia kritikatzen du eta gehienetan, ez zuten osasun
instalaziorik. Gainera elikagaiak garestiak izanik, dieta ezegokia izatera bultzatuak izaten ziren.
Bestalde, hamaika ordu izatetik gora ziren lanordu hauek jasangaitzak izaten ziren eguraldi gogorretan aritzen
baitziren. Ondorioz, 1890ko iraultza piztea ekarri zuen, lanorduak 10 ordutara murriztuz.

Laburbilduz, XIX. mendean, Bizkaiko industrializazioa burdinare ekoizpenean oinarritu zela aipatu
beharra dago, kalitate, eskuratze azkar, emankortasun eta leku egokia zuenez. Bestalde, esku-lanaren
premiak langile askoren etorrera ekarri zuela ere aipatu beharra dago. Honen ondoriozkoa da bizileku eta
janari ezegokiak edo ez-nahikoak (hona hemen Blascoren kritika). Blascoren kritika guzti hauek, sozialistek
eta komunistek (neurri txikiagoan) kapitalizatutako mugimendua garatzea ekarri zuen.

You might also like