You are on page 1of 2

1- EGUNEROKO BIZIMODUA XV-XVI. MENDEETAN a. Hirietako aldaketak kapituluan Erdi Aroko hiribilduetan egindako erreformaz hitz egiten da.

Zentzu horretan, orduko kale estuak zabaldu egin ziren eta plaza handi eta karratuak eraiki. Bestalde, garai honetan eraikuntza zibilak egin ziren, ikastetxeak eta ospitaleak; gizarte talde batzuk, nobleziak eta burgesiak, jauregiak eraiki zituzten. Errenazimentuak (XVI) ohitura aldaketak ere sortu zituen, aurkikuntza geografiko eta zientifikoek eraginda. Jateko ohituretan jaki berrien eragina: txokolatea, tabakoa, , artoa, tomatea, piperra, patata... b. Gizonezkoen eta emakumezkoen jantziak kapituluan Errenazimentuko jantzien ezaugarriak aipatzen dira: koloreak, formak, orrazkerak... Horrez gain, gizarte taldeen jazteko ohiturak adierazten dira, maila ekonomikoaren arabera hartu zirenak. c. Janariak eta Dibertsioak kapituluetan maila ekonomikoaren arabera ohikoak ziren elikagaiak agertzen dira, tradiziozkoak eta Ameriketatik etorritakoak. Bigarren kapituluan ospakizun erlijiosoez gain, profanoek ere (ez-erlijiosoak) indar handia hartu zuten. Horien artean antzerkia, gizarte talde guztientzako dibertsiorik arruntenetako bihurtu zen (gaur egungo telebistaren tamainakoa). Antzerki lanetan ohikoak ziren gaiak: maitasuna, zeloak eta ondra (pertsona baten ohorea, ospe ona). Antzezlanen tokia: komedia-barla (corrala izeneko antzeztokiak. Begiratu 23. orrialdeko argazkia). 2- EGUNEROKO BIZIMODUA EUROPAN ABSOLUTISMOAN a. Hirietako bizimodua kapituluan orduko (XVII) bizieraren ezaugarri batzuk planteatzen dira. Adibidez, gizarte talde batzuk aipatzen dira: goinoblezia eta herri xea, eta honen barruan burgesia merkataria eta eskulangileak (artisauak, nekazariak). Horrez gain lanbide batzuen izanak aipatzen dira: zapataginak, arotzak... Zuk landu, adibidez, zertan eragin zuen Europaren eta Amerikaren arteko merkataritzak hirietan. Azkenik, deskribatu nolakoak ziren hiriak eta bizilekuak garai hartan. Eta zein etxeko tresneria zuten eskuragarri. b. Landako bizimodua kapituluan nekazaritzaren eta nekazarien inguruan hitz egiten da, eta zein bizimodu, ekonomia zuten aipatzen da. Jabetza ez zen nekazarien egoera arrunta, bai ordea nobleziaren kasuan, horretan, lur-jabetzan, oinarritzen baitzuen bere boterea. Nekazarien etekinak oso eskasak ziren, eta hortik ordaindu behar zituzten zergak

lurjabeari eta hamarrenak Elizari. Otordurako, ogia, barazki batzuk eta ardoa zuten, haien faltan, gosetea. c. Espainiako eguneroko bizimodua XVII. mendean kapituluan mende horretako krisiaz hitz egiten da. Krisia ekonomian, demografian, gizartean eta politikan gertatu zen. Krisi ekonomikoa: hiriko artisautza ahuldu zelako, herri xehearen pobrezia. Demografikoa: higiene eta gaixotasun arazoak (izurriteak: heriotzak). Gizarte krisia: egoera larrian mentalitate aldaketa, giro ezkorra; biztanleriaren egoera txarrean, XVI. mendeko aldartea eta balioak aldatu ziren (nobela pikareskoan adierazten dira gertakizun horiek). Gainera, gizarte taldeen arteko aldeak handitu egin ziren: pobreak gero eta gehiago, aberatsak gero eta gutxiago. Krisi politikoa: Espainiak bere boterea edo hegemonia galdu egin zuen Europan, porrot militarrak...

You might also like