You are on page 1of 9

HIRIAREN PIZKUNDEAREN ARRAZOIAK

Erdi aroko hiria

http://patxigunea.blogspot.com/2020/05/hirien-garapena-erdi-aroan.html

XII. eta XIV. mendeen artean, garapen ekonomikoa hobetzen hasi zen Europan,
nekazaritzan gertatutako hobekuntzei eta biztanleria handitzeari esker. Horrek hirien
susperraldia eragin zuen, bai eta hiriko bizitzarena ere.

Hiriak artisautza-ekoizpenaren eta produktu-trukearen gune bilakatu zen. haietan, gainera,


burgesia aberats bat sortu zen (merkatariak, artisauak, bankariak), eta hirietako aginteaz jabetu
ziren.
Monarkak burgesiaren goraldi ekonomikoaz baliatu ziren, jaun noble feudalengan zuten boterea
eta autoritatea finkatzeko.

Hiriak handitu eta harresiz babestu ziren, bai eta jauregiz, katedralez, lonjaz eta merkatuz bete
ere. Arte estilo berria sortu zen: Gotikoa. Eta hartaz baliatuz, eraikin altuagoak eta lerdenak
eraiki ziren.

XIV. mendearen erdialdean, Izurri Beltza zabaldu zen Europa osoan, jende asko hil, eta, haren
eraginez, krisia orokortu egin zen, arlo ekonomikoan zein sozialean. Krisiak landan zein hirian
izan zuen eragina.

XII mendetik aurrera, nekazaritzak izandako hedapenak ekarritako garapen ekonomikoaren


ondorioz, hiriak garatzen hasi ziren; Hiri Zaharrak ( erromatarren garaikoak) suspertu eta hiri
berriak sortuko dira.

Hauek dira hiriak gartzearen arrazoiak :

● Nekazal soberakinen salmenta hiretako ferietan egitea.


● Nekazariek saldutako produktuak hiriko artisauek landu eta saltzea.
● Merkatariak hirira etortzen zirenu urruneko produktuak saltzera.
● Erregeak emandako pribilejioei es ker hiriak nobleen menpekotasunetik libre zeuden.

Erdi Aroko hiriaren bideoa


HIRIKO BIZIMODUA
Erdi Aroko hirietako bizimodua egungo bizimoduaz oso bestelakoa da. Harresituak ziren, kaleak
estuak eta ilunak eta etxeak oso kaskarrak (merkatari, bankari eta nobleen jauregiak ezik),
egurrezkoak ziren eta sarritan suteak izaten ziren.

Auzoak lanbidearen edo bizilagunen jatorriaren arabera eratzen ziren.

Juduen auzoa edo JUDUTEGIA hiri askotan aurkitzen zen. Denborarekin, harresietatik kanpo
ere auzoak sortu ziren: ALDIRIAK.

Kaleak ez zeuden harriztatuta eta ez zuten espaloirik. Oso zikin zeuden beti, jendeak etxeetatik
botatzen zituzten hondakinez beteta. Estoldarik ere ez zegoen. Egoera horretan gaixotasunak oso
erraz hedatzen ziren eta izurria eta beste epidemia batzuk zabaltzen hasi zirenean heriotza tasa
ikaragarri hasi zen.

Erdi Aroko hiriak txikiak ziren; handienek 50.000 inguru zituzten. Garrantzitsuenak Paris,
Herbeheretako hiriak ( Bruselas, Gante, ...) eta Italiako iparraldekoak ( Genoa, Florentzia,
Venezia, ...) dira.

ERDI AROKO HIRAREN SORRERA: HIRI GUTUNAK


Hiri gutunak
Hiritarrak ez zeuden jaun feudalaren menpe, erregearen aginte zuzenean baizik. Erregeek hiriei
HIRI-GUTUNAK ematen zizkien. Gutun hauek hiriak izango zituen eskubide eta pribiegioak
finkatzen zituen:

● Jaun feudalen agintetik aske izatea.


● Beraien burua gobernatzeko beharrezko antolakuntza eta erakundeak sortzea.
● Bidaiatzeko, negozioak izateko eta merkataritzan aritzeko askatasuna izatea.
● Ondasunak izateko eskubidea.

HIRIKO GIZARTEA: BURGESIA


Erdi Aroko hiria BURGO izenarekin ezagutzen zen.

Hirian sortutako gizarte-talde berriari BURGESIA esaten zaio.


Burgesiaren aberastasunaren oinarria ez zen lurraren jabetza, dirua baizik eta ez zegoen jaun
feudalaren menpe.
Burgesak eskulangintzan eta merkataritzan aritzen ziren pertsona askeak ziren.

Hirietako gizartea ez da estamentuen arabera antolatuko, diru-aberastasun kopuruaren arabera


baizik.

Hirietako gizarte antolamendua edo burgesiaren antolamendua honako hau da:

a. GOI BURGESIA: gutxienak dira. Merkatari eta bankari handiak eta


eskulangintzako lantegien jabeak osatzen du. Hiriko gizartearen goi maila dira eta
hiriko erakundeak kontrolatzen dituzte.
b. BEHE BURGESIA, merkatari eta eskulangile txikiak dira. Hiriko gehiengoa
osatzen dute eta modu apalean bizi dira.
c. BEHEKO MAILA: feudoetatik ihes egindako nekazariak eta juduak ditugu.
Hiriko pobreenak dira eta baztertuenak dira.

HIRIKO GOBERNUA: UDAL ERAKUNDEAK


Hiri-gutunetan agertzen den pribilegio bat hiri bakoitzak bere burua gobernatzeko eskubidea zen.

● Hiritarrek ( burgesek), batzarrak antolatzen zituzten UDAL KONTSEILUA aukeratzeko.


● Udal Kontseilua ZINEGOTZI eta ALKATEAK osatzen dute eta
● UDALETXEAN biltzen dira.

Pixkanaka, udal-kontseilua goi burgesiaren esku geratuko da. Behe burgesiak udal kontseiluko
kidea izateko eskubidea galduko dute.

Demografia

Europako populazioa Erdi Aroan horrela estimatu da:[1]


● 400 - 1000: egonkorra maila baxu batean
● 1000 - 1250: biztanleriaren hazkundea eta hedapena
● 1250 - 1350: egonkorra maila altuan
● 1350 - 1420: gainbehera bortitza
● 1420 - 1470: egonkorra maila baxu batean
● 1470. urtetik aurrera: hazkunde geldoa, XVI. mendearen hasieran azeleratuta.
400. urtetik 1000. urtera
Antzinatasunaren amaieran Europako biztanleriaren beherakada nabarmena izan zen. Bere maila
baxuena 542. urtean izan zen izurria iritsi zenean (Justinianoren Izurria, Europan izandako azken
izurrite handia XIV. mendeko Izurri Beltzaren aurretik). Karlomagnoren garaietan Europako
biztanleria osoaren kalkuluak lausoak dira, baina 25 eta 30 milioi artean kalkulatu da, 15 milioi
Karolingioen Frantzian. Erdi Aroko asentamenduak basa inguruez isolatutako herrixkak ziren.
Herrixka batetik bestera, basa gune zabalak besterik ez zegoen. Erdi Aroan, bakarrik egotea,
komunitaterik gabe, heriotza ziurtatuta izatea zen. Ondo populatutako komunitateak uharte gisa
zeuden biztanleriaren ikuspuntutik benetako basamortu zabalen erdian.
1000. urtetik 1250. urtera

Europarrak naturari lurrak irabazi zizkioten: basoak moztu zituzten, hezeguneak lehortu ziren...
Geroago, Goi Erdi Aroan inguru horiek landa-lurrak izango ziren. Aldi berean, kokaguneak
Inperio Karolingioaren ohiko eskualdeetatik kanpo sortu ziren, Elba ibaitik harago finkatuz eta,
horrela, egungo Alemaniaren tamaina hirukoiztu zen. Iberiar Penintsulan arabiarren aurkako
borrokak espazio berriak irekitzen zituzten. Gurutzadek, bestetik, Europa Ekialdeko lurraldetara
zabaldu zuten. Mugimendu eta konkista horiek Europako biztanleriaren hedapen eta berrezartze
indartu zuten.[2]
Hedapen eta kolonizazio hauek hainbat faktoreen ondorio izan ziren:
● Klima epelagoa bihurtu zen eta horrek uzta ugariagoren aukera zabaldu zuen.
● Bikingoen eta hungariarren erasoak jaitsi ziren.
● Erdi Aroko teknologia garatu zen eta, horri esker, nekazaritza indartu zen ere bai.
● Elizaren erreformak XI. mendean; horrek egonkortasun soziala handitu zuen
● Feudalismoaren gorakada, horrek ere gizartearen egonkortasuna bultzatzen zuen.
Aitoren semeek lur berriak kolonizatzera bultzatu zituen aldi berean. Lur asko zegoen
baina jende gutxi hori lantzeko; beraz, aitoren semeek beren langileak erakartzeko eta
mantentzeko modu berriak aurkitu behar izan zituzten.
● Ekonomia diruarekin lotuz joan zen.
● Hiriak garatzen hasi ziren. Gune horiek bizitza librearen promesa eskaintzen zuten
jaun feudalengandik ihes egiten zutenei.
Beraz, biztanleria handitu egin zen lurralde berrietan hedatuz.
1250.urtetik 1350. urtera

1300. urtean Europa, iritzi batzuen arabera, jendez gainezka zegoen. Ingalaterrak, gutxi
gorabehera, 1086an, milioi bat biztanle zituen, urte horretan, aldiz, 5tik eta 7ra milioi artean
zituen. 1328ko Frantzia gaur egungoa baino txikiagoa zen geografikoki, baina jada 18tik 20
milioira biztanle zituen, Aro Modernoaren hasiera arte gaindituko ez zuen maila. 1300. urtean
Toscanak 2 milioi biztanle zituen eta kopuru hori ez zuen berriro lortuko 1850. urtera arte. Oro
har, Europako 70 eta 100 milioi biztanle artean zituen.[3] Egungo Europar Batasuneko 28 estatu
kideek, konparazioan, 507 milioi biztanle izan zituzten 2014an. Zifrak, beraz, osoa altuak ziren.
1350.urtetik 1500. urtera
XIV mendearen hasieran, mugak zabaltzeari utzi zitzaion eta barne kolonizazioa murriztu egin
zen. Dena dela, biztanleriaren kopuruak oso maila altuetan mantendu ziren. Baina hainbat
hondamendik milioika europar suntsitu zituzten: 1315-1317ko gosete handia, Izurri Beltza, Ehun
Urteetako Gerra... benetako giza hondamendiak izan ziren.
1348tik 1420ra giza galera handienak eman ziren: Alemanian, biztanleen %40 inguru desagertu
zen, Proventzak %50 galdu zuen eta Toscanako eskualde batzuek biztanleen %70 galdu zuten.

Erdi Aroko hiria


Antzinako munduaren akaberak, inperioaren azken aldeko joera
okerragotu baizik ez zuen egin: hiriak krisi larrian sartuak
zeuden. Administrazio arloan deseginda eta ekonomia aldetik
inolako edukirik gabe, erromatar inperioko azken aldiko hiriak
azkenetan zeuden barbaroen inbasioak etorri eta guztiz birrindu
zituztenean. Inperioaren limesetik kanpora, Europa erdialdean,
Eskandinavian eta eslabiar herrietan, ez zen hiririk ezagutzen.

Hirien hedatzea

1000. URTETIK 1300.ERA ARTE, EUROPAR ASKORENJOERA OSO MOTA


DESBERDINETAKO HIRI BILGUNEETAN BILTZEKOA IZAN ZEN.XI. mendetik hasita,
hiriak etengabe hazten joan ziren. 1300 aldera, hirukoiztu edo laukoiztu egin zen hirietako
biztanleria, Europako biztanleriak baino hazkunde handiagoa izen zuen beraz. Lehenago uste
zen, merkataritzaren eta merkatari alderrai adoretsuen eraginagatik gertatu zela hirien hazkundea.
Egungo historialariek ordea, beste arrazoi batzuk aipatzen dituzte: nekazaritzaren hazkundea,
eskualdeko azoken sorrera, eta horren ondorioz, jendea nekazaritzatik hirietara bizitzera joan
izana.

Italia izan zen gehien hiritartu zena. Han, XII eta XIII. mendeetako biztanleriaren %30- 35,
5.000 biztanlez gorako hirietan bizi zen.

Europako bost «metropolietatik» (80.000 biztanletik gorako hiriak) lau italiarrak ziren: Milan,
Florentzia, Venezia eta Genoa. Baina gainera, beste 7-8 hiri «erraldoi» zituen (40.000 biztanlez
gorakoak): Bolonia, Verona,Siena, Pisa, Brescia, Cremona, Palermo eta, segur aski, Erroma.
Horiez gain Italiak, batez ere erdialdean eta iparraldean (Toscana, Emilia-Romagna, Veneto eta
Lonbardia), hiri «handi» asko zituen (80 inguru 10.000 biztanlez gorakoak) eta beste 100 bat hiri
«ertain» (5.000-10.000 biztanle bitartekoak).

Beste inon ez zen, Europan behintzat, horrenbeste hiritar. Garrantzizko salbuespenen batzuk
kenduta (Venezia), Italiako hiri sarea antzinako civitatesen inguruan sortu zen: haien
hondakinetatik abiatu eta auzo berriak, eskulangile guneak, harresi berriak eta abar eratu ziren,
batez ere XI, XII eta XIII. mendeetan gertatu zen hazkunde ziklo indartsu batean.

Europako herrialde jendetsuena zen Frantziak eta Burgundiako erreinuak ?zeina frantses
kulturakoa izanik ere, inperioko partaide baitzen? bien artean 15etik 18 miloira biztanle zituzten
1300 aldera. Biztanle horietatik %20 inguru hirietan bizi ziren.

Flandriako konderrian ordea, orduan Frantziako erreinukoa baitzen, biztanleriaren %35eraino


bizi zen hirietan. Parisko «metropolia» nabarmentzen zen beste ororen gainetik, ez zen alferrik
Erdi Aroko kristandadeko hiri handiena. Rouen, Montpellier eta Flandriako Tournai, Brugge eta
Gent hiri «erraldoiak» ziren; beste hogei bat baziren 10.000tik gorakoak. Baina esandako
lurraldean ehundaka ziren hiri «ertainak» (5.000-10.000 biztanle bitartekoak) eta askoz ere
gehiago «txikiak» eta «oso txikiak» (5.000 biztanlez azpitikoak edo 2.000z azpitikoak).

Eta hortxe datza Italiarekiko desberdintasuna.

Izan ere, nahiz eta Frantziako hiri sare nagusia antzinako civitateetatik sortua izan, bigarren
mailako hiri sareak, Italiakoa baino ondotxoz sendoagoa zenak ?egun eskualde, kantoi edo
departamenduetako hiriburu direnak?, monasterioen edo gazteluen inguruan bildutako burgoetan
du sorburua. Beste hiri bilgune mota bat ere sortu zen Frantzian, oso txikia, nekazari herri eta
hiriaren tartekoa, Erdi Aroaren azken aldera. Bastida deitu zitzaien; XIII. mendean sortu ziren eta
ugariak izan ziren Frantziarenhego mendebaldean. Ez dute garrantzi berezirik herrialde horretako
hiri sarean, baina kontuan hartzekoa da «borondatezko hiritartze» mota bat izan zela. Hiri plano
arautu bat errespetatuz eraiki ziren, horregatik «hiri planifikatuak» ere esan izan zaie.

Alemaniako inperioan eta haren eraginpeko lurraldeetan kontraste handiak izan ziren.
Mendebaldean, Rhin ibaiaren arroan bereziki (Kolonia, Mainz, Trier, Worms eta Aachen)
biztanleen %20 edo gehiago hirietan bizi zen, nahiz eta Koloniak bestek ez zuen harrapatzen hiri
«erraldoien» kategoria (40.000 biztanlez gorakoak); kopuru horretatik hurbil zebiltzan, 1300
aldera, Lieja eta Lovaina ere. Rhinen arroan civitate berregituratuen sarea zen nagusi.
Alemaniaren erdiko zerrendan hiritartze maila txikixeagoa zen eta hango hiriak gazteluen edo
gotzain egoitzen inguruan eratu ziren, baina Erdi Aroan sortuak ziren, ez zuten beraz,
Antzinateko jatorririk. Elbatik ekialdera, Alemaniaren eraginpeko lurraldeak barne zirela ?
Polonia, Transilvania, Moravia, e.a.?, askoz bakanagoak ziren hiriak. Ez zen hiri handirik Praga,
Viena edo Krakovia baino ekialderago. Alemaniaren ekialdean eta eslabiar herrietan, alemaniar
edo eslabiar gotorleku baten (grod) alboan sortutako bilguneez aparte, nahita sortutako hiri
bilguneak ere («hiri berriak») asko izan ziren, eta Frantziako bastiden antzera, biztanleak bildu
eta hiriak ex nihilo eraikitzeko modu bat izan zen.

Europaren iparraldea eta ekialdea, gutxi eta berandu hiritartu ziren: hirietan bizi zen biztanleria
ez zen %5era iritsi. Ingalaterraren hiritartzea ere, Italia, Frantzia eta Inperioarenaren aldean ahula
izan zen. 1300 aldera 5 edo 6 hiri baizik ez ziren 10.000 biztanlera hurbiltzen.

Hirien funtzioak.

Gremioak
ERDI AROKO HIRIAREN BARRUAN JARDUERA ASKO GAUZATZEN ZIREN:
ADMINISTRAZIO ZENTROA ZEN, KULTURA EKOIZTEN ZEN LEKUA,
UNIBERTSITATEEN JATORRI ETA BALIO BERRIEN TRANSMITITZAILE. BAINA
BEHARBADA, EKONOMIA ALORREAN BETE ZITUEN FUNTZIOAK IZAN ZIREN
EZAGUNENAK: MERKATARITZA ETA ESKULANGINTZA.

Erdi Aroko hiria ekoizte eta kontsumo zentroa zen, aldi berean. Zela hiritarren hornikuntza
premiengatik, hiritik kanpo bizi zirenentzat zuen erakargarritasunagatik, edota hiriko jabeek
landan zituzten interesengatik, hiria ez zen inoiz Erdi Aroan uharte bat izan. Beti bazuen
inguruan bere eraginpeko eremuren bat: banlieue, contado, alfoz? izan zitekeen administrazio
barruti bat, edo hiriaren eraginpeko ekonomia eremubat, baina hiriak ez zuen lege eskumenik
bere harresietatik at. Feudalismoaren ezaugarri izan zen hiriaren landarekiko nagusitasuna.

Distantzia luzeko merkataritzaz gain, Erdi Aroko hiri hazkundearen efektuetako bat, eskualdeko
eta eskualde arteko harremanak egonkortzea izan zen. Lehen Erdi Aroko merkataritza
harremanak eskasak eta noizbehinkakoak ziren (azoka gutxi batzuk urtean). Hiri sarea
zabaltzearekin ez ziren lehenagoko azoka haiek desagertu. Areago, oso garrantzitsuak izan ziren
haietako batzuk (Champagne), baina hiriei esker merkataritza harreman eraginkorragoak txertatu
ziren Erdi Aroko ekonomian: asteroko azokak hiri txikienetan eta egunerokoak handienetan.
Horrek guztiak espezializaziora eraman zuen. Lanbide berriak sortu ziren, eta pixkanaka, lan
espezializatuagoetan adarkatzen joan ziren: ehungintza industriakoak ziren asko («bataneroak»,
ehuleak, tindatzaileak, iruleak?) eta larrua lantzen zutenak beste asko (larru ontzaileak,
zapatariak, e.a.). XII. mendetik aurrera horietako batzuek lehen gremioak eratu zituzten.
Gizarteak eta hiri aginpideak

ERDI AROKO HIRIETAN EZ ZIREN BURGESAK SOILIK BIZI. ALDIZ, GIZARTE


SEKTORE ASKOK OSATUTAKO KALEIDOSKOPIO MODUKOAK ZIREN: AITOREN
SEMEAK, ADMINISTRATZAILEAK, ELIZGIZONAK, ETA BAITA NEKAZARIAK ERE.
XI. MENDEAN HASITA, ZENBAIT HIRITAN, AGINPIDE MODU BERRI BAT SORTU
ZEN.

AGINPIDE HORREN ARABERA, HISTORIAN LEHENENGO ALDIZ, HIRIKO


BIZTANLEEK ERABAKI POLITIKOAK HARTZEKO AHALMENA ZUTEN.Nahiz eta XI
eta XII. mendeetako «burgesek» (eskulangileak eta merkatariak) hirietako gehiengoa ez izan, eta
artean hirietako aginte postuetan ez egon, haien dinamismoarekin lotzen dira indarrean zegoen
aginpidetik askatzeko egindako lehen ahaleginak.

Loiraren eta Rhinen arteko hiri batzuetan, eta orobat Iberiako penintsulako Santiago bidean,
burgesak gizarte eta lege arloan aintzat hartuak izaten saiatu ziren.

Euren burua bazterturik ikusita, gilda edo ermandadeetan antolatu ziren eta matxinadak piztu
zituzten, batez ere elizgizonak agintari zituzten zenbait hiritan: Le Mans (1070); Worms (1073);
Kolonia (1074 eta 1077); Laon (1112); Santiago de Compostela (1116); eta Sahagun (1110).
Hogeita hamar bat izan ziren tankera horretako matxinadak.

Toki batzuetan komuna izenekoek burujabetza maila batzuk eskura zitzaten balio izan zuten.
Hiritarrek parte hartzeko aukera zuten aginpide berri hartan.Baina ez zen matxinada izan hiriek
burujabetza eskuratzeko erabili zuten bide ohikoena, eta ez ziren orobat burgesak izan eragile
bakarrak. Eskuarki, erregeak edo printzeak modu baketsuan ematen zion hiri bilguneari, charte
de comune zelakoa Frantziako iparraldean, «kontsulatua» Frantzia hegoaldean (udal agintariak
ziren «kontsulak»), «fuero municipal» izenekoa iberiar penintsulan, edota bestalako agiri
ofizialen bat. XII. mendea funtsezkoa izan zen udal pribilegioak eta askatasunak lortzeko
prozesuan.

Mende hartan eta hurrengoan, maire eta echevin zirelakoak Frantzian eta Herbehereetan,
kontsulak eta Rat edo Kontseiluko kideak Alemanian, alkateak iberiar penintsulan, eta beste
hainbat agintari, hirietako gobernatzaile bihurtu ziren. Italian lortu zuten hiriek burujabetza
handiena.

Han, erdi eta ipar aldeko hiriak (Regnum Italiae) benetako estatu-hiri bihurtu ziren.

Italiako Comunaren lehen fasean aristokraziak agindu zuen, baina XIII. mendearen erdi aldera,
hiri askotan, popoloa heldu zen agintera, eta han ordezkatuak zeuden gremio eta auzo
elkarteetako kideak. Hiritar askok eta askok hartzen zuten parte erakunde horietan, nahiz eta
buruzagiak, eskuarki, gizartearen elitekoak izan ohi ziren.

XIII eta XIV. mendeetatik hasita, hirietako gizartea bi polotan hasi zen bereizten.

Alde batetik, historialariek «hiri patrizioak» deitzen dietenak zeuden. Jauregiak eta dorreak
eraiki zituzten, kaperak sortuere bai, vendettak antolatu zituzten ohore arrazoiengatik eta
gainerakoak baino hobeak sentiarazten zituen familiaren izen on elitista bat landu zuten. Negozio
gizonak, gremioetako buruzagiak, jabe handiak, e.a. izan ohi ziren talde horretako kideak.

Lehen Erdi Aroan talde horrek kontrolatzen zituen nola korporazioak hala udal erakundeak.
Nolanahi ere udal instituzioak itxiagoak eta burokratagoak bihurtzen joan ziren, eta horrekin
batera, printzeek eta erregeek geroz eta esku gehiago zuten udal erakundeetan.

Bestalde, baztertuak eta eskaleak kontuan hartu gabe ?Erdi Aroko hirietako azpigizarte berezi bat
osatzen zuten?, patrizioen aurkakoek beste gizarte talde bat eratu zuten. Eskulangileak eta
langileak, dendari txikiak eta jende apalez osatutako beste multzo handi bat popolo minuto
izenekoaren partaide ziren. Erakundeetatik baztertuak zeuden eta, nork bere hirian, antzeko
bizimoduak eta balioak garatu zituzten. Auzo okerrenetan bizi ziren, kale ilunenetan, eta garaiko
izurri eta gosete gogorrenak jasan zituzten, XIV. mendean, batez ere. Egunero jasaten zituzten
laneko esplotazioa, eta gizarte eta politika arloetako bereizkeria. Zenbait alditan, herri
matxinadetan lehertu ziren gizarte sektore horien deskontetua (Parisko herri protesta 1358an,
Florentziakoa 1378an, Genteko eskulangileena 1379an, Londreskoa 1381ean, Rouenen eta
Parisen 1382ean).

You might also like