You are on page 1of 11

1- ERROMATARREN AURREKO HERRIAK

K.aIII mendea baino lehen Iberiar Penintsulan bizi ziren herriak ziren, hauek anitzak eta
ugariak ziren. Herri hauek hiru multzotan sailkatu egin ziren; alde batetik Iberiarrak
zeuden(erromatartzen lehenak izan) , hauek, hego ekialdean kokatzen ziren, bizimodu
hiritarra zeukaten eta nekazaritza zeina merkataritza oso garatuak zeukaten(moneta ere
zuten). Hain garatuak egoteko arrazoia mediterraneo herri kolonizatzaileekin zeukaten
harremanak ziren, hauek garapen maila altua zeukaten.Bestetik, herri zeltak(bigarrenak)
zeuden hauek barnealdeko mesetetan eta mendebaldeko kostan kokatuka zeuden. Hauek
iberiarrak baino garapen maila baxuagoa zeukaten (abeltzaintza nagusi). Talde honetan,
herri batzuk adibidez Numantzia erresistentzia jarri zuten. Azkenik, Iparraldekoak zeuden,
baskoiak, Gaelikoak...ziren.Hauek garapen maila oso baxua zeukaten, tribuka antolatzen
ziren eta azkenak izan ziren erromatartzen.Azkenean, Iberiar Penintsula konkistatu zuten

2-BASKOIAK

Hauek Nafarroan eta inguruetan bizi izan zen herri aurrerromatarra izan zen, bertan
euskeraz mintzten zen, hizkuntza ez indoeroparra eta europan dagien zaharrenetariko bat.
Hauek tribuka antolatzen ziren, beraz haien artean ez ziren batasun politikorik existitzen. K.a
75an, Erromatarrengandik konkistatuak izan ziren, haien bizimodua guztiz aldatuz.
Erromatarrek, bi multzotan sailakatu zituzten; alde batetik, Agerrekoak, hauek hegoaldeko
nekazaritzak ziren; bestetik, Saltusekoak zeuden, hauek, mendialdeko abeltzainak ziren.
Erromatarren konkista ondoren, haien bizimodua goitik behera aldatu egin zen, bereziki
Agerreko taldean, izan ere lur haietan interes ekonomiko handia zegoelako.

3-ERROMATARREN KONKISTA HISPANIAN

Erromatarren konkista hispanian prozesu oso luzea eta motela izan zen, zehazki, K.a IIItik
K.a I raino iraun zuen. K.a III mendean, Penintsulara iritsi ziren.Mediterraneoaren
kontrolerako kartagotarren aurka lehiatzen ari ziren gerraren testu inguruan (II.gerra
punikoan) Kartagok zituen merkataritza gunetik hasi ziren, hauek garaitzerakoan Iberiarrak
mendean hartu zuten. K.a II mendean barrualdeko konkistari ekin zioten, Zelta zonaldera.
Garai honek borroka eta gerra garaiak izan ziren, izan ere herrrialde batzuk (Numantzia eta
Ausitiarra) K.a I mendean, iparraldeko zonalde berenganatu zuten (baskoien eremua). K.a
75 urtean iritsi ziren eta Pompaelon ezarri ziren. Gerra batzuen ondoren (austriarrak eta
kantabriarrekin) hispania konkistarekin bukatu zuten. Honen ondorioz herrialde guztiak
Erromaren menpe gelditu ziren, akulturazio prozesuari hasiera emanez.

4-ERROMANIZAZIOA
Eromatarrek hispania konkistatzean, hairen kultura, hizkuntza eta bizimoduaren nagusitze,
asimilazio eta zabaltze prozesua izan zen, nagusiki Iberiar Penintsulan K.a IIIaurrera. Hau
prozesu luzea izan zen eta fase desberdinetan banatu egin zen.K.a III-I mendeetan
Penintsulako biztanleria Erromatarren; ohiturak, hizkuntza(latina), zuzenbide erromatarra,
antolakuntza politikoa(legeak) gizarte sistema eredua (esklabutza eya desberdintasun
juridikoan oinarrituta) erlijioa(kristautasuna), ekonomia sistema (nekazaritza eta
merkataritza), hirigintza(kolumnak, zutabeak…) moneta… berenganatu zituzten. Ekonomia
arloan oso gogorrak izan ziren etekin handiko eremuetan.Ondorioz, esan daiteke,
erromanizazioa biztanleriaren arlo guztietan eman zela esan daiteke, bertako biztanleriaren
bizimodua guztiz aldatuz eta bertako kultura desagerraraziz.

5-ERROMATAR PROBINTZIAK

Erromatarrek lurraldea hobeto antolatzeko eta gobernatzeko egin zuen sistema politiko eta
administratiboa izan zen. Honetan lurraldeak probintzietan banatu zituzten, hobeto
antolatzeko barruti administratiobak izan ziren.Honekin batera Iberiar Penintsula Hispania
deitzera pasa egin zen. Hispania hasieran (k.a III) mediterraneoa 2 probintzietan banatu
egin zen, alde batetik Citerior(iparraldea) eta bestetik Ulterior(hegoaldea). Hispania osoa
konkistatzerakoan hau 5 probintzietan banatu zen; Tarraconesis, Carthaginesis, Lusitania,
Baetika eta Gallaecia. Probintzia baikotza azpi barrutietan antolatuta zeuden
(conventusetan) eta hauek civitas-tetan (hiriak). Barruti bakoitzetan, kargu publikoak eta
armadaren presentzia zegoen, hauek, zergak kobratu, ordena imposatu etab.

6- ANDELOS

Mendi gorriaren inguruan kokatutako hiri aurrerromatarra izan zen, Arga ibaiaren terraza
batean kokatuta. Hau Nafarroako hiri garrantzitsuenetariko bat zen, Pompaelo eta
Cascantunekin batera. Gainera esan behar da, Nafarroako aztarnategi garrantzitsuenetariko
bat dela. Andelos, zehazki, Baskoien herrizka bat izan zen. K.o I-II mendeetan loraldi bat bizi
izan zen, aztarna gehienak garai hortakoak dira. Gaur egun aurkitu ahal diren aztarna
nagusiak hurrengoak dira: etxebizitza, termak, mosaikoak, Cardo eta Decumanus kaleak, ur
hornidura, sistema hidraulikoak( akuedukto, urtegi, kanalak…) Baina herrixka hau Erdi
Aroan despopulatu zen, uste da izurrite bat egon zela.

7-MONARKIA BISIGODOA

Iberiar penintsulan 507 eta 701 urteetan indarrean egon zen erresuma izan zen. Erresuma
hau, jatorri germaniarra zuten talde bisigodoa lideratu zuten, haien hiriburua toledo izan zen.
Kostatu arren, Sueboak eta bizantziarrak garaituta Iberiar penintsulari batasun juridiko,
politiko eta erlijiosoa eman zioten. Erresuma osan, ledelgi berbera aplikatu zen, fuero juzgo
deituta (kode germaniarra eta erromatarren nahasketa) erlijio ofizial bezala kristautasuna
jarri zen. Hala ere, monarkia ahula zen izan ere bere oinordekotza sistema ez zegioen
sistemaren arabera araututa, beraz, gerra askoren arrazoia izan zen. Hau ikusita,
musulmanak 711. urtean sartu ziren, erresuma bisigodoari amaiera emanez.
8- KORDOBAKO KALIFATUA

929. urtean Abderraman bere burua kalifa deitu zuen, honekin aro berri bat hasi zen, Al
Andalus Badgadeko kaliferritik askatuz eta independentzia lortuz. Al Andalusen urrezko
garaian birkonkista baretu egin zen, kristauak zergadun bihurtu ziren, Europan ospe handia
lortu zuten, ekonomikoki garai oparoa izan zen (merkataritzarengatik) eta azkenik artea eta
kultura zabaltzean eman zen. Geroago Al Manzorrek boterea hartu zuen, diktadura militarra
hasiz eta kaliferrien desagerpena emanez. Berez ez zen kalifa baina kalifa izango bezala
agindu zuen. Bere semeek diktadurarekin jarraitu nahi zuten baina gerra zibila piztu egin zen
zeina 1007tik 1031raino iraun zuen. Gerra amaitzean, kaliferria desagertu egin zen batasun
politikoa amaituz eta lurraldea taifetan banatuz.

9-TAIFA ERRESUMA

Kordobako kaliferria desagertzerakoan,zehazki 1031 urtean, sortutako erresuma musulman


independienteak, Taifa izena hartzen zutenak. Garaiko taifak hurrengoak ziren; Zaragoza,
Toledo, Badajoz, Sevilla eta Granada. Lurralde hauek, ekonomikoki eta kulturalki aberatsak
ziren, hala ere, militarki, ahulak ziren, honek borroka askoren arrazoia izan zen. Hegoaldeko
afrikar musulmanen erasoak jaso zituzten (almorabideak eta almohadeak) beraz tarteka
independienteak ziren eta tarteka ez. Bestetik, Iparraldeko kristauak aprobetxatzen ziren
zergak kobratzeko, horrela ez zieten erasotzen, baina geroago erasoari ekin zioten hainbat
taifa mendean hartuz, birkonkista garai loratuena izan zen. Hau aurrera egin zuen bitartean,
taifak desagertzen ziren. Almohadeen inperioa erortzean(XIII) taifa bakarra Granada izan
zen, zeina 1492an erori egin zen, errege katolikoengatik.

10- ALMORABIDEAK ETA ALMOHADEAK

Jatorri afrikarreko berebeak ziren, hauek Afrikako Magreb inguruan inperioa sortu zuten XI-
XII artean eta penintsulako taifak beregain izan zituzten. Lehenak, almorabideak izan ziren
(XI-XII). XII.mendean, penintsulara sartu ziren, taifek laguntza eskatu zietelako, bere
ahulezia militarra ikusterakoan okupatu zuten, taifa gehienak bere menpe jarrita. Kristauekin
zenbait lehia izan zuten, honengatik Zaragoza eta Toledo taifak galdu zituzten. Borrokatzen
ari zirela, Afrikako hegoaldetik Almohadeen erasoak jasotzen ari ziren, beraz inperioa
desagertu egin zen, almohadeen inperioari hasiera emanez. Almohadeak XII.mendean
penintsulara sartu egin ziren, Al Andaluseko hiriburua Sevillan kokatuz. Hala ere, 1212ko
Navas de Tolosako gudan mendean hartu zuten, inperioaren gainbehera hasiera emanez.
Ondorioz, kristauek gune musulmanak menpean hartu zuten Granada izan ezik.

11-MOZARABIARRAK

711. urte ondoren Al Andalusen bizi ziren kristauak ziren, zeinak iparraldeko kristauak
bezala ezagutzen ziren. Hauek apektu musulman asko berenganatu zituzten, haien
eguneroko bizitza arabizatuz. Konkistaren hasieran, K.aVIIIan, gehiengoa osatzen zuten,
geroago gehienak musulman bihurtu ziren. Hauek zerga bereziak ordaindu behar zuten
haien ohiturak, bizimodua, kultura… mantzeko. Gutzi balitz, auzo baztertuetan bizitzen ziren
eta epaile zein bitartekari propioak zeukaten. Garaiko arteari mozarabiarra deitzen zen.
Birkonkista indarra hartzen askokjazarriak izan ziren, eremu kristauetara alde eginez eta
iparraldeko birpopulazioan parte hartuz. Eremu kristauak gune musulmanak konkistatzean
mozarabe askok botere eta indar handia berenganatu zuten.

12-BIRKONKISTA

Kristauek muslmanak Iberiar Penintsulatik kanporatu eta lurrak berenganatzeko prozes bat
izan zen. Prozesu hau epe luzea iraun zuen, zehazki, IXmendetik 1492 urte arte.Honen
protagonista nagusiak Aragoiko koroa eta Gaztela-Leon izan zen. Bi lurralde hauen helburu
nagusia bere erresumak indartzea eta Penintsula birkonkistatzea izan zen. Prozesu hau hiru
etapetan banatzen da; hasieran mugak Duero haraineraino iristen ziren; geroago, taien
erresumen garaian (XI-XII) Ebro eta Tajo haranak berenganatu zituzten eta azkenik, Navas
de tolosako gudan (1212) Almohadeak kanporatu zituzten, hegoalde osoa berenganatuz.
Ondorioz, birkonkistarekin batera birpopulaketa eman zen, mesetetan kristauak
berenganatzeko foruak esikaini zizkieten eta bai militarrei bai nobleei hegoaldeko lurrak
eman zieten, latifundioak eratuz. Azkenean 1492an amsitu zen errege katolikoek GRanada
berenganatu zutenean.

13-NAVAS DE TOLOSAKO GUDA

1212an Kristau eta almohadeen artean egondako guda izan zen, birkonkista garaian,
Jaenen. Guda hau Leoneko erregea agindu zuen, hala ere, bost erresumen laguntza izan
zuen; Leon, Gaztela, Porugal, Aragoi eta Nafarroa. Hauek garaipena lortu zuten beraz
lortutako lurrak Leoneko erresumaren menpe gelditu ziren, geroago, Gaztelako
erresumarekin batzean, hego mendebaldea Gaztelaren menpe gelditu izan zen. Honen
ondorioz, kristauek irabazi zuten, garaipena, garrantzi handia izan zuen izan ere
almohadeen gainbehera ekarri zuelako eta kristauek Guadalkibir haranaren konkistari ekin
ziotelako. Denbora gutxitan, hegoaldera hedatu ziren, musulmanak Granadan zorokatuz,
baina 1492an konkistatu zuten.

14-IRUÑEKO ERRESUMA

IX.mendean, Iruñerriko eta Irunberriko inguruan sortutako erresuma kristaua izan zen,
Eneko Haritzaren eskutik sortu izan zen, noble laguntza eta babesarekin. Honen helburu
nagosia, frankoen eta musulmanen konkistetatik babesteko izan zen. Hasieran Banu
Qasirrekin aliatuak izan ziren. X.mendean Ximenoatrrek gidaritza hartu zuten, beraz Banu
Qasirrekin izandako aliantza apurtu egin zen, kristauekin aliatuak izaten hasi ziren. Hedapen
politikoari ekin zioten eta hainbat gune berenganatzen hasi ziren, hala nola; Ega eta Ebroren
haranak. Iruñeko erresumaren urrezko garaia XI.an izan ze, AntsoIII. nagusia errege izan
zenean. Honetan, Iruña indar kristau hegemonia izan zen, hedapen handia zuelako (Euskal
Herria, Errioxa, Gatzela eta Aragoi, Errioza, Sobrabe, Ribagortza… Antso III. nagusia
donejakue bidea desbideratu zuen, erresuma aberastuz (ekonomikoki eta kulturalki) Bera
hiltzean 4 semeen artean banatu egin zen, bere independetzia galduz. Baina XIII mendean
berriro independizatu zen(Nafarroako erresuma)

15-ANTSO III.NAGUSIAREN OINORDEKOTZA

1004-1035 urteetan zehar, Antso III.nagusia, Iruñeko erresumaren erregea izan zen.Iruñeko
erresuma penintsulako erresuma kristau nagusia izan zen, familia, itunak eta basailutzagatik
kriston lurrak zituelako. Baina bera hiltzean lau semeen artean banatu egin zen eta
honengatik bere hegemonia galdu egin zuen. Iruñeko erresuma Gartzia Santxezentzat izan
zen, konderriak bere menpe zeuden, Gaztela Fernandorentzat izan zen (geroago Leoneko
erregea bihurtu izan zen), Sobrabe eta Ribagorza Gonzalorentzat izan zen eta azkenik
Aragoi Ramirorentzat izan zen. Haien artean liskarrak egon ziren izan ere ez zuten Iruñeko
erregearen menpe egon nahi, beraz gerra bat egon zen eta erresumako lurrak Gatzela eta
Aragoiren menpe gelditu ziren. XI.mendean Gipuzkoa eta Bizakaia Gaztela berenganatu
zuen eta Errioxa, Nafarroa eta Irun Aragoi. Iruña Aragoiren menpe gelditu izan zen baina
XIII mendean bere independentzia lortu zuen(Nafarroako erresuma)

16-ERDI AROKO GORTEAK

Erdi Aroan sortutako erakunde/batzar politikoa izan zen. Lehenak Leonen bildu ziren eta
gero gainerako erresuma kristauara hedatu egin zen. Hauek erregeak deitzean biltzen ziren
eta bere funtzio nagusia aholkuluak ematea zen. Bertan hiru estatementuko kudeak zeuden;
noblezia, eliza eta herriaren ordezkariak, bakoitzak boto bana zeukan, Hauek ez zuten
botere legegilerik, soilik aholkuluak emateko erabiltzen ziren. Erreinuaren arabera funtzio
ezberdina zeukaten; Gaztelan funtzio fiskala zeukaten eta aliz Aragoi eta Nafarroan
erregearen boterea gehiago baldintzatu zuten. XVI.an diputazioa soirtu zen hauek
gorteetako erabakiak betetzen zirela zihurtatzeko erabili zen. Gorteak absolutismoarekin
indarra galdu zuen, Nafarroan izan ezik foruen defendatzaile nagusia baitziren. Borboiak
ezartzearekin (XVIII) Aragoiko gorteak desagertu ziren, Planta Berriko itunaren bitartez,
geroago liberalismoarekin guztiz desagertu egin zen.

17-ARAGOIKO KOROAREN ERAKETA ETA ANTOLAKETA

Ramirok (Antso III.Nagusiaren semea) fundatu zuen XI.mendean nobleen


babesarekin.Konkista basailutza eta ezkontzei esker, hego mendebaldea hartu zuen,
zehazki Aragoi, Katalunia, Valentzia, Murtzia, Balearrak, Sizilia eta Napoli. XI.mendean
Sobrabe eta Ribagorza eta Iruñeko erresuma hartu zituen(XII.mendean Iruñeko erresuma
independizatu egin zen) XII.mendean Alfontso borrokalariarekin Ebroko haranaren konkistari
ekin zion, mugak Zaragozaraino hedatuz. Aragoiko erregina Bartzelonako konderriarekin
ezkontzean Katalunia eta Aragoi batu ziren, bakoitzak bere foruak mantendu zituen.
XIII.mendean Jaime I. Mediterraneoaren konkistari ekin zion; Valentzia, Murtzia, Balearrak
hartuz eta ondoren bere semeak Sizilia eta Napoli hartu zuten. Beraz, gune automoez
osaturiko erresuma da, bakoitzak bere foru sistema eta erakundeak izanez. Hau erregea
errespetatu behar zuen beraz bere boterea baldintzatuta zegoen. Gaztelako Isabel eta
Aragoiko Fernando ezkontzean XV.mendean hauen bi lurraldeak dinastikoki batu egin ziren,
bakoitzak independentzia politikoa izanez. Ondoregotza gerra ondoren Borboien kontra
egiteagatik Felipe V.ari foru sistema abolitu zion, Planta berriko dekretuaren bitartez (1714)
beraz, Gaztelako erakunde eta legepean gelditu zen.

18- GAZTELA ERRESUMAREN ETA ARAGOIKO KOROAREN BATASUNA

Isabel Gaztelako erregina eta Fernando Aragoiko erregea ezkondu eta gero 1479an bi
erresumen arteko batasun dinastikoa eman zen. Bakoitzak bere independentzia politikoa
izan zuen; bere foruak, erakundeak, aduanak… Bi lurralde batzen zituena errege instituzioa
zen, hau da errege berdinak partekatzen zuten. Ildo politiko komun batzuk zeuzkaten;
erregearenn funtzio/papera indartzea nobleen aurrean, kristautasunaren defentsa sutsua
(inkisizioa XIX.mendera arte) Kanpo politika espantsionista baina bakoitzak bere konkista
pagatu eta berenganatzen zuen. Egoera horrela mantendu zen ondoregotza gerra arte
(1714) hau da, borboien dinastia ezarri arte. Honen ondorioz Aragoiko lurraldeak foruak
galdu zituen, Planta berriko dekretuaren bitartez.

19- NAFARROAKO KONKISTA

1512an Errege Katolikoek Gaztelaren izenean eta Albako Dukearen laguntzarekin konkista
agindu zuten, Nafarroa bere erregetza propioa galduz. Konkista testuinguru espentsionista
garaian eman zen, hau da, europar potentzien zabaltze garaian. Nafarroa betidanik Frantzia
eta Gaztela-Aragoiren ikusmiran egon zen, gainera Agamondarren eta Beamondarren
arteko barne istiluak konkista erraztu zuten. Gutxi balitz Aita Saindua bere oniritzia eman
zuen. Hau ikusita, Nafarroako erregeek behe nafarrora ihes egin zuten. Nafarroek
ahaleginak egin zituzten bere lurraldea berreskuratzeko (Amaiur eta Noaingo gudak) baina
hauek hainbat nafar gazteluen suntziketa ekarri zuen. 1515 an Burgoseko gorteetan
Nafarroa Gaztela erresumaren barne gelditu egin zen eta Nafarroan inkisizioa eta erregeen
ordezkaritza figura aplikatu zen. Nafarroak erresuma izaerari eutsi zion 1814 arte(lege
itundua)

20-JUDUEN KAMPORAKETA

1492an errege katolikoek jainkoaren izenean kristauak bihurtu nahi ez zuten pertsonei
kamporatu zuten Gaztela eta Aragoi lurraldetik. Kamporaketa kristautasuna nagusitzeko
aitzakian zegoen, inkisizioaren eskutik zegoen. Hau gertatzerakoan 150.000 judu ihes egin
zuten Afrikara, hauei Sefardi deitzen zaie ( jatorriz penintsularrak direnak eta gaztelaniaz
mintzatzen dutenak) Honen ondorioak negatiboak izan ziren, izen ere, familia askoren
banaketa eman zen, milaka pertsona bere lurralde eta etxeetatik ihes egitea beharturik egon
ziren, gainera ekonomian eta medikuntzan adituak ziren, beraz haiek joaterakoan hau eragin
handia izan zuen, askok medikuak eta bankariak zirelako.

21-KONTRATAZIO ETXEA
Amerika konkistatu ondoren (XVI.mendean) errege Katolikoek sortutako erakunde
ekonomikoa izan zen, Amerikaren ekonomia kontrolatzeko.Honen funtzio nagusia,
Amerikako merkataritza monopolioa bermatzea zen, hau da, kontrol osoa izatea. Beraz
inportazio eta esportazio kontrolatu zuten, hau da Amerikara ateratzen ziren merkataritza
Sevillatik pasa behar zuten eta aldrebes, inpotazioak ere Sevillan porturatu behar ziren.
Hortaz aparte, aduana zergak kontrolatzen zuten, eskumen judizialak zeuzkaten eta bertan
nabigazio eskola, kartografia eskola… zegoen. XVIII.mendean egoitza Sevillatik Cadizera
pasa egin zen. Carlos III.a portu gehiago zabaldu zuenean, monopolioa galdu zuten.

22- CARLOS I.AREN LURRALDE OINORDEKOTZA

Carlos I.a Austriako dinastiari hasiera eman zion XVI.mendean . Bera izugarrizko lurralde
oinordekotza jaso izan zuen. Amarengandik (Juana Eroa) Isabel katolikoaren lurraldeak;
Gaztela, Nafarroa,Afrikar lurrak eta Amerikar lurrak jaso zituen. Hortaz aparte Fernando
Katolikoaren lurrak ere jaso zituen; Aragoiko koroa ( Katalunia, Aragoi, Valentzia, Balearrak
eta italiar lurrak) Aitarengandik(Felipe Ederra) Maximiliano Autriakoen lurrak (Austria) ,
Germaniar inperio santuaren enperadore titulua eta Maria Borgoñeko lurraldeak ere jaso
zituen ( Herbereak eta Flandes) Beraz, lurralde anitzek osaturiko lurraldea izan zen,
bakoitzak bere ohiturak eta hizkuntza mantendu zituen. Baina arazo handi bat egin zen, hain
handia izaterakoan oso zaila zen kontrolatzeko ( erlijio protestantea zabaldu zen eta
matxinada batzuei aurre egin izan behar zuten) Hiltzean lurraldeak bere anaia eta semearen
artean banatu egin ziren, semea Herbereak eta Gaztela berenganatu zituen eta geroago
Aragoiki koroaren lurrak jaso zituen.

23- CATEAU CAMBRIESEKO TRATATUA

Felipe II.garaian (XVI) zehazki 1559an, Hispaniar koroaren, Frantziaren eta Ingalaterraren
artean sinatu egin zen bake tratatua izan zen gatazkak frenatzeko. Hau Europar potentzien
hedapen garaian sinatu egin zen, europarren arteko gatazkak piztu egin zirelako,
norgehiagoka handiena Frantzia eta Hispaniaren artekoa zen. XVIan Carlos I eta Francisco I
(Frantziako erregea) elkar erasotu ziren, besteen lurrak berenganatuz. Felipe IIgaraian
Ingalaterra sartu egin zen Hispaniaren alde ( Ingalaterrako erregina Felipe II.aren emaztea
baitzen). Akordioa hurrengoa izan zen ; lurren itzulera (Frantziak okupatutako lurrak itzultzea
eta aldrebes) Bakeari eusteko, ezkontzak eta Frantzia eta Hispania erlijio protestantearen
aurka joateko lankidetza egin zuren. Ondorioz, tensioak baretu ziren eta monarkia
hispanikoaren gailentzea bermatu zen.

24- LEPANTO
XVI.mende bukaeran (1571) Grezian lehiaturiko itsas guda izan zen, kristau eta Otomandar
turkiar musulmanen artean. Mendebaldeko Europan kristauak nagusitzen ziren eta aldiz
Ekialdean, inperio turkiarra. Biek nahi zuten haien erlijioa zabaldu. Poliki poliki
Otomandarrak Balkanetara hedatzen hasi ziren. Kristauek hau ikusita Liga Saindua dortu
zuten ( Felipe II, Veneziako errepublika eta Aita Saindua sortu). Guda kristauek irabazi
zuten. Gudan Cervantes parte hartu izan zuen. Honen ondorioz, otomandar turkiar
musulmanen erlijioa mendebaldera hedatzea ekidin zuten.

25-BALIDOAK

Austriar txikien garaian (XVII) Felipe II sortutako kargu politikoa izan zen, hau garrantzi
handikoa izan zen, izan ere askotan erregearen izenean agintzen zuelako. Kargu politiko
hau eskuratzeko konfidantzazko pertsona izan behar zinen, hau ez zen kargu ofizial bat,
beraz erregeek nobleen artean bat izendatzen zuen eta konfidantzarik ez zuenean, kargutik
botatzen zion. Figura hau eskumen zabalak zituen; erabaki ekonomikoak eta politikoak
hartzen zituen. Baina honekin ustelkeria handitu egin zen, izan ere, balidoek ingurukoen
artean faborak egiten zirelako, beraz, figura oso kritikatua izan zen. Badaude balido batzuk,
botere handia izan zutela; Lermako dukea, Olivares kondea eta Godoy adibidez. Honen
ondorioz, Borboien garaian ez zen balido deitzen eta figura hau XIX. mendera arte boterean
egon zen, azkeneko balidoa Godoy izanez.

26-MORISKOEN KAMPORAKETA

Birkonkista ondoren Iberiar penintsulan bizi izan ziren musulmanak dira, zeinak 1609an
kanporatuak izan ziren,hauek Valentzian eta Granadan kokatu egin ziren. Errege kristauak
denak kristautzera behartu zuten baina haiek ezkutuan bere ohiturak mantendu zituzten.
Felipe II.aren ondoren haien egoera okertu egin zen, izan ere inkisizioa, desjabetzea eta
debeku batzuk aplikatu zieten. Honen ondorioz, Alpujarrean matxinatu egin ziren, ondorioz,
Granadatik kanporatuak izan ziren, beraz, Gaztela eta Levanten kokatu egin ziren.
Erabateko kanporaketa 1609an izan zen, Felipe II.arengatik dekretatua, jainkoaren izenean.
300.000 baino gehiago Afrikako iparraldera ihes egin zuten. Hoen ondorioz, giza drama bat
bizi izan zen, izan ere familiak bereiztu zirelakoo eta bere sorlekutik kanporatuak izan
zirelako. Bestteik ondorio negatiboak izan zen ekonomiarako, nekazaritza eta abeltzaintzan
adituak zirelako.

27-NAFARROAKO ERREINUAREN DIPUTAZIOA


XVI.mendean sortutako diputazioa gorteak biltzen ez ziren bitartean, erabakiak betetzeko.
Honetan, hiru estamentuek izendatutako 7 nafarrek osatzen zuen. Bozka sistema boto
kopuruaren araberakoa zen. Bere funtzio nagusia, erregeek agindutakoa ez onartzeko
ahalmena zeukaten, sohilik foruen edo zuzenbidearen kontra jotzen bazuen. Hortaz aparte
baita ere funtzio fiskala eta gorteek onarturiko legeak erregeari aurkezteko funtzioa
zeukaten. Garai honetan gorteak ez ziren asko bildu, ondorioz diputazioak gehiago elkartu
egin ziren. XIX.mendean, liberalismoarekin zentralismoa aplikatu egin zen, honen ondorioz
desagerrarazi egin nahi zuten. Azkenean, karlistaldiaren ondoren (1841) desagertu egin
zen.

28 -PIRINEOTAKO BAKEA

1659.urtean, Hispaina (Felipe IV) eta Frantziak(Luis XIV) artean sinatutako ituna izan zen
gerrekin amaitzeko. Honekin Frantziaren nagusitasuna eta Hispaniaren gainbehera bermatu
egin zen. XVII.urtean “30 urteko gerra” gertatu egin zen, Europar potentzien artean, honekin
Hispania eta Frantzia aurrez aurre jarri egin ziren. Hau Westfailako bakearekin (1648)
amaitu egin zen, non Hispania galtzaile atera egin zen. Honek Europar potentzien artean
sinatu egin zen, hala ere ez zuen amaitu Frantzia eta Hispaniaren arteko gerrekin, zeinak
pirineotako bakearekin amaituko da 1659an. Frantsesek katalanei lagundu zieten Felipe
IV.aren kontra hasitako iraultzan. Katalanek ez zuten Olivares balidoaren dekretua onartu
nahi, bere foruen kontra joaten baitzen.Frantsesen tropak kataluniako iparraldea
kontrolatzera iritsi ziren, baiana azkenean erregea dekretua desagerrarazi zuen.Pirineotako
bakearen ondorioz, Hispaniar monarkia hainbat lur galdu zituen ( Roselló) eta Frantziaren
esku gelditu ziren. Honekin bi potentzien arteko mugak Pirineoetan mugatu egin ziren, eta
gainera, bakeari eusteko Frantziako erregea Hispaniako erregearen alabarekin ezkondu
egin zen.

29-ONDOREGOTZA GERRA

1701-1714 urte biatrtean lehiaturiko gerra izan zen, Borboien dinastia ezartzea ekarri zuena.
Gerra, Carlos II. ondorengorik gabe hil egin zen, berez, koroa, Felipe d’Anjou(Felipe V )
Borboiari egokitzen zitzaion, bainan Austriako Hasburgo etxea aldarrikatu egin zuen koroa,
ondorengo bezala Carlos Artxidukea proposatuz. Honen aurrean, bi izaera nagusitu egin
ziren, alde batetik Zibila, honetan Nafarroa eta Gaztela Borboien alde egin zuten eta bestetik
Aragoiko koroa Austriarren alde egin zuten. Nazioartean, aldiz, Frantziak Felipe V. aren alde
egin zuten eta aldiz, Holanda, Britania Handia, eta Astrua, Carlos Artxidukearen alde. Carlos
Artxidukea Austriako enperadore bihurtu egin zenean, Britania Handia gerratik joan egin
zen, bitartekari lana eginez. Honen ondorioz, gerra 1714an amaitu egin zen, Utrechtko
itunaren bitartez, bertan Borboien dinastiari legimitatea bermatzen eta Aragoiko koroa haren
foruak galduz.

30-UTRECHTKO ITUNA

Ondorengotza gerrari amaiera emango dion tratatua izango da, zeina, 1713an sinatu egingo
da; Frantzia, Espaina eta Britania Handiaren artean. Hau, Britania Handia bultzaturik sinatu
egin zen. Britania Handia Felipe V. ari erregw bezala onartu zion, baldintza batekin,
Espainar eta Frantziar koroak inoiz batzea. Honek esan nahi du, Felipe V.a tronu frantsesari
uko egin behar ziola, eta onartu egin zuen. Honetan, benetako garailea, Britania Handia izan
zne, zeina Gibraltar, Menorka eta Ipar Amerikako lurrak berenganatu izan zuela. Honen
ondorioz, Espainak Amerikan zeukan monopolioa galdu egin zuen, bestetik Carlos IV ez
zuen hau onartu bera, gerran jarraituko du 1714 arte, zeinan Rastateko ituna sinatu egin
zen, gerrari ofizialki amaiera emanez.

31- PLANTA BERRIKO DEKRETUA

Felipe Vak XVIII.mendean aplikatutako dekretuak izan ziren. Ondorengotza gerran Borboien
kontra egindako lurraldeei (Aragoiko koroa) foruak galdu zituen. Dektretuak, 1707- 1716 urte
artean argitaratu egin ziren, Aragoiko koroa osatzen zuten lurralde bakoitzari bat egokitzen
zitzaion, desberdinak ziren. Azkena katalunia izan zen. Dekretuen ondorioz, Aragoiko
koroaren lurraldeek( Katalunia, Aragoi, Valentzia eta Balearrak) Gaztelako lege, erakunde
eta administrazio menpean gelditu egin ziren. Aldiz haien alde egindako lurraldeek, Gaztela
eta Nafarroa, haien foruak mantendu egin zituzten. Amaitzeko dekretu hau Borboien politika
zentralistaren lehenengo neurria izan zen.

32- FAMILIA ITUNA

XVIII.mendean, zehazki, 1733- 1789 urte bitartean, Espaina(Felipe V.) eta Frantziar
(Carlos III ) lurraldeen artean sinatutako hitzarmen militarra izan zen. Hauen helburu
nagusienak; Britania Handiaren boterea txikitzea, norbaitek erasotua bazen elkar laguntzea
eta ondoregotza gerran galdutako lurraldeak berreskuratzea izan ziren. Adibidez, Espainak
laguntza eskaini zion Frantziari Britania Handiaren eta Austrairren artean lehaitauriko
gerran. Gainera, Espainak Napoles eta Sizilia berreskuratu egin zuen, zeina, ondorio
negatiboak ekarri zituen, ekonomian kalte handia eraginez. Honen ondorioz, Familia ituna
iraun zuen Frantziako iraultza arte, hau da, 1789 urtera arte.

33-JOVELLANOS

XVIII.mendean egon zen Ilustratu eta politikari bat izan zen. Jovellanos ilustratu erreformista
bat izan zen, zeina Carlos III Espainako Despotismo ilustratuaren erreferente bezala hartu
zuen. Jovellanos fisiokrazziaren alde zegoen, hezkuntza publikoaren alde, nekazarutzan
neurri liberatzaileak aplikatzearen alde… Carlos IV. garaian, grazia eta justizia ministroa
izan zen, aplikatu egin zen inkisizioaren aurka jarri egin zen eta azkenik elizaren lurren
desamortizazioaren alde zegoe, haien boterea txikitu nahi zuen. Honen ondorioz, Jose I.
Bonaparteren garaian, bere gobernutzat lan egitea proposatu zuen, baina honek ez zuen
onartu, Frantsetsen aurka jarriz. Cadizeko diputatu bat izan zen eta 1812 urteko
konstituzioaren idazkeran parte hartu egin zuen.

34-DESPOTISMO ILUSTRATUA

XVIII.mendean, Ilustrazio garuan gobernatzeko modua izan zen. Honen helburu nagusia,
erregearen botere absolutua bermatzea izan zen. Egindako erreformak xumean eta
ekonomiari lotuta zeuden, bertan nekazaritza eta abeltzaintza hobetzteko saiakerak eta
proposamenak egin ziren eta gainera, merkataritzan sustatzeko, protekzionismoa kendu eta
kontratazio etzeak bertan behera gelditu egin ziren. Gobernatzeko modu hau aurrera emana
izan zuen erregea Carlos III Borboia izan zen. Amaitzeko, aipatu behar da, hauetako
erreforma asko ez zirela aurrera eraman pribilegiatuen pribilegioak oztopatzen zituztelako.
Hau ikusita, lema bat aplikatu egin zen, gau egun oso famatua dena “ dena herriarentzat
baina herririk gabe”

35- GODOY

Carlos IV. garaiko balidoa izan zen, zehazki 1808an. Honek garrantzi handia izan zuen izan
ere, erabaki askok monarkiaren izenean agindu izan zuelako eta hartutako erabaki askok
polemika handia izan zute. Kampo politikan Frantziarekin bakea sinatu egin zuen,
kolaborazio politikari hasiera emateko, bestetik, Napoleoni hainbat gerretan laguntza
militarra eman zion. Barne politikan aldiz, oposizio zabala izan zuen, neurri ilustratuengatik;
zergen erreforma igoera eta eliza lurren desamortizazioa aplikatzeagatik. 1897an
Napoleonekin Fontaineblauko ituna sinatu egin zuen, honetan onartu zuen Frantziako tropak
Espaina seharkatzea Portugalera iristeko, baina Frantziar ejerzitoa, hainbat lurralde okupatu
egin zituen, 1808. urtean Aranjuezeko matzinada sortuz. Honen ondorioz, Godoy bere
kargua utzi izan behar zuen eta Calos IV abdikatu egin izan behar zuen.

You might also like