You are on page 1of 9

FORUAK ETA LIBERALISMOA : KARLISTADAK ETA

FORUAK INDARGABETZEKO PROZESUA (1833-1876)


1.-Foruei buruzko aipamen batzuk

Foruak, Erdi Aroaz geroztik euskal lurraldeetako biztanleen bizitza politikoa eta soziala arautzen
zituen ahozko eta ohiturazko legedi zaharrean oinarritutako lege-bilduma ziren. Lurralde
bakoitzak ( B/G/A/ N) bere foruak zituen arren , hainbat ezaugarri berdin zeuzkaten .
Kaparetasun Unibertsala ,Tronkalekotasun-eskubidea , zerga salbuespena eta Derrigorrezko
soldadutzatik libre egotea izango dira portu lehorren edo barne aduanen esistentziarekin batera
ezaugarri nabarmenak gizarte arloan eta arlo ekonomiko eta militarretan. Arlo politiko
administratiboan Foru erakundeen esistentzia azpimarratu behar da. Nafarroa erresuma zen
aldetik Gorte estamental propioak zituen, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoak Batzar Nagusiak . Hauek
denborarekin nekazaritzako jauntxoen kontrolpean geratu ziren .Guztiek Diputazioak (Aldundiak
) izeneko organo ordezkariak eta iraunkorrak zeukaten . Foruen kontrako erregeen dekretuetatik
babesteko “ Foru baimena” izeneko eskubidea erabiltzen zuten. Erakunde hauekin batera
korrejidorea zegoen erregearen eskubideak defendatzeko. Araban Diputatu Nagusiak beteko
du korrejidorearen papera eta Nafarroan erregeordeak . Dena den “ Euskal Foruen “
berezitasuna ez datza hainbeste bere edukian, luzaro eta aldatu gabe irautean baizik.

Erregeek beren menpeko lurraldeak berdintzeko saioei ekin zietenean bateratu zituzten
gobernu-legeak eta ohiturak . Honela, Aro modernora pasatzerakoan euskal foruekin batera
Aragoiko, Valentziako eta Kataluniako foruak besterik ez ziren bizirik jarraitu. Azken hauek XVIII.
mendearen hasieran , Ondorengotza Gerraren eta borboitarren etorreraren ondorioz ,
desagertzerakoan Euskal foruak izango ziren mantenduko ziren bakarrak . Euskal foraltasuna
1876ra arte ( Berrezarkuntzara arte) heldu zen eta guztiz desagertu beharrean, haren
espirituaren funtsa Kontzertu ekonomikoetan gelditu zen betiko.

2.-Foruak eta monarkiarekiko harremanak Erregimen Zaharraren bitartean

Orokorrean Erregimen Zaharraren bitartean foruak eta monarkiaren arteko harremanak onak
izan ziren . Gortean foru-erregimena defendatzen zuen goi karguak zituzten euskaldunen
ehunekoa oso handia izateak zer ikusi handia izan zuen horretan. Dena dela, tentsioak izan ziren
koroak Ogasunaren Krisiari eta kanpo politikoaren beharrei erantzuteko gero eta zerga gehiago
eskatuz joan zenean. Tentsio honen irla izan ziren Gatzaren altxamendua Felipe IV. aren
erreinaldian, aduanak kostalderaino eramateko aginduarekin gertaturiko matxinada Felipe V.aren
erreinaldian edo Zamakolada izeneko matxinada Karlos IV.aren erreinaldian. Hirurak izan ziren
euskal gizarteak ustezko kontra foruen aurkako erantzuna nahiz eta hiruretan krisi ekonomikoa
eta gizartearen barne tentsioa atzemateen zen. Hiruretan monarkiaren erantzun errepresiboa
handia izan zen matxinoen aurka eta hiruretan kontra foru bezala hartua izan zer erregearen
neurria baztertu behar izan zen.

3.- Karlistadak eta Foruak deuseztatzeko prozesua :

Felipe V.ak Ondorengotza gerran bere alde agertzeagatik euskal lurraldetako foruak
errespetatu zituen nahiz eta talka egin Borboien zentralismoarekin .

XIX. mendearen lehen herenean ordea liberalismo izeneko doktrina politiko eta ekonomikoak
foruei buruzko eztabaida larria piztu zuen . Gobernu liberalek Foruak konstituzionalismora
eramateko egin zuen ahalegina ez zen erraza izan. Ezinezkoa zirudien eredu politiko-
administratibo zentralista eta homogeneo liberala foruen aldarrikapenarekin elkartzea. Izan ere,
Euskal foruen iraupena oso luzea izan zen eta euskal gizartean horren aldeko defentsa sutsua.
Gobernu liberalak gerra ezberdinetan izandako porrot militarrez baliatu ziren lege aldaketak
sortzeko eta egokitzapen hori burutu ahal izateko.

3.1 Foruak desagertzeko lehengo arriskuak

Lehenengo arriskuak Baionako Estatuarekin gertatu ziren 114 artikuluak Euskal Foruak berriz
aztertzeko asmoa azpimarratu zuenean . Gerrako gorabeherek ezinezkoa egin zuten Estatutua
martxan jartzea baina bai posiblea egin zuela Thouvenot jeneralak foru-diputazioak eta batzar
Nagusiak desegitea Gobernu Kontseilua eratzeko.

1812ko konstituzioak berdintasunean oinarrituriko sistema homogeneoa ezarri zuenean, foru


sistemak arrisku bizian egon zen ere . Gizabanakoen askatasunen eta berdintasunaren onarpena
suposatu zuen Cadizeko konstituzioak eta euren artean berdinak diren lurralde guztietako
gizabanakoz osatutako nazioa ezarri zuen . Ez zuen beraz, inolako erregimen berezirik ( foru
sistema kasu ) onartzen .Berriro Gerra egoerak ordea, bere benetako aplikapena oztopatu eta
baldintzatu zuen . Gainera Fernando VII.a itzuli arte bakarrik iraun zen 1814.ko maiatzean
erregeak konstituzioa eta Cadizeko Gorteen lan legegilea ezabatu zituen. Foruak berretsi egingo
ziren Aintzinako Erregimeneko elementu bat gehiago bezala . Era horretan printzipio liberalen
ezarpenak foruen galera zekarren neurrian foru sistema monarkia absolutuari lotua geratu zen
betiko.

Hirurteko Liberalean ( 1820-1823) , foruak abolitu, aduanak kostaldean ezarri, eta salbuespenak
bertan behera utzi zituzten. Gainera Nafarroak erresuma izateari utzi zion lehen aldiz, eta
besteak bezalako probintzia bihurtu zen . Neurri horiek protestak eta matxinadak eragin zituzten
hala nola zapalduta izan zen Aguraingo Matxinada ( 1821) . 1823an Fernando VII.ak monarkia
absolutua ezarri zuenean aduanak barrualdera bueltatu ziren eta foruak berrezarri ziren. Handik
eta Fernando VII. hil zen arte foruen gaiak ez zuen arazo handirik sortu . Handik gutxira ordea
foruen aldekoek karlismoarekin egin zuten bat, eta liberalei Isabel II.aren aldekoei , aurre egin
zieten.

3.2 -Lehen karlistaldia Euskadin ( 1833-1839)

Fernando VII. Hiltzean ondorengotzaren auzia ireki zen, Izan ere Santzio Pragmatikoaren bidez
Lege salikoa indargabetu zuenean On Carlos, bere anaiak, ez zuen onartu Erregeak oinordeko
bezala alaba Isabel aukeratu izana. Ondorioz Fernando VII .hil bezain laster matxinadak hedatu
ziren Espainian. On Carlosek erregimen zaharraren aldekoen babesa jaso zuen, absolutistena
hain zuzen; baita joera foruzaleena eta erlijio integristena . Isabel adin txikikoa zenez, bere ama
Maria Cristinak hartu zuen erregeordetza , eta oinordetza gerraren testuinguruan bere
ideologiarekin bat etorri ez arren , Maria Cristina erregeordeak liberalen babesa bilatu zuen
tronoan jarraitzeko.

Mende hasieratik zetorren Aintzinako erregimenaren eta liberalismo berriaren arteko gatazka
goren puntura ailegatu zen. Hurrengo zazpi urtetan Estatua, gobernua eta gizartea ulertzeko bi
modu desberdinek armak eskutan aurkitu zuten elkar ondorengotza dinastikorako gera baten
aitzakian

Liberalismoa sistema tradizionalaren aurka zihoan bitartean Karlisten ideologia erlijioan,


monarkian eta tradizioan oinarritzen zen . Foruen aldeko aldarrikapenak ere paper handia
eskuratu zuen karlisten ideologian. Beraien leloa “ Jaungoikoa, Aberria eta Erregea” zen. Errusia,
Austria, eta Prusia Karlosen alde jarri ziren. Ingalaterrako , Frantziako eta Portugaleko erregimen
liberalek, ostera, Mª kristinaren alde egin zuten. Operazio militarren erdigune nagusia Euskal
Herria izan zen . Ez da harritzekoa. Euskal sektore herritarrentzat Cadizeko Gorteen ( 1812) eta
Estatu liberalaren ( 1820/ 1823) esperientziaren ondoren nabaria zen liberalismoa suposatzen
zuela Foruen abolizioa. Hori bai, ez dago hain garbi ordea agintari karlisten jarrera .Izan ere
1834.urterarte gertakarien arabera eta herritarren laguntza irabazteko , ez zioten bere lemari
gehitu Foruen erreibindikazioa ( “ Jaingoikoa, Aberria, Erregea, eta Foruak”) . karlisten
kontrolpeko mapak foru arazoaren errealitatea islatzen du ere. Izan ere, Karlismoaren bigarren
gunea Maestrazgo eta Aragoin kokatu zen. Foru erakunde propioak izan zituzten lurraldetan,
hain zuzen ere.

Hala eta guztiz karlistek sostengu nagusia landa eremuan izan zuten . Hiriak gune burgesak ziren
eta beraz liberalen aldeko eremuak . Foruen- auzia albo batera utzita nekazariek arrazoi
ekonomikoak zirela medio egin zuten bat karlismoarekin, liberalismoa ezartzeak herri-lurren
saltzea, moneta-ekonomia ezartzea eta zerga presioa areagotzea eragin zuen eta. Neurri hauek
zuzenean kaltetu zituzten nekazariak . Izan ere, , liberalismoaren askatasun teorikoak (
askatasuna, berdintasuna , eskubide politikoak… ) biztanle gehienen errealitatetik kanpo zeuden
Foruek beriz , abantaila praktikoak zekarzkieten herritar xehei, besteak beste zerga sisteman ,
soldadutzan eta aduanetan . Arestian esan dugun bezala Euskal Liberalak, gehienbat burgesak
izan ziren. Izan ere, foruetan ezarritako sistema ekonomiko eta politikoa ez zetorren bat
burgesiaren interes ekonomikoarekin. Burgesiarentzat, foruek eskainitako ordurateko onurak (
aduanak Ebron ) , Europako industrializazioa zela ete, kaltegarri bilakatua ziren. Horregatik
euskal burgesiak Espainiako merkatuarekin bat egitea eskatzen zuen ( horretarako aduanak
lekuz aldatu behar ziren; beste aldetik , foruen araberako sistema politikoak nekazaritzako
nobleziaren nagusitasuna bermatu zuen eta hirietako burgesia bazterturik geratu zen. Honela
Euskal herrian lehen gerra karlistan nekazarien ( baserri munduaren ) eta burgesiaren ( hiriaren )
arteko gerra izan zen :bi ekonomia, bi mentalitate , bi mundu aurrez aurre.

Gerrak 3 etapa izan zituen :

Lehen etapa : 1833tik 1835era bitartekoa .

Tomas Zumalakarregik zuzendu zuen etapa hau hil zen arte.

Fernando VII.aren heriotzaren albistea jakin orduko, Mª kristinaren aldekoak ( Isabelinoak)


erreakzio motela izan zuten bitartean ,Karlosen aldeko tropak mugitzen hasi ziren . Estratega
bikaina eta buruzagi zorrotza zen Tomas Zumalakarregi gipuzkoar jeneralak denbora izan zuen,
lurraldea ondo ezagutzen zuen armada berria osatzeko. Talde txikitan sakabanaturik, mendi-
mutilen taldeak benetako armada erregularra bihurtu zuen tropa liberalen aurka zuzenduz.
Karlistek gerillen taktika erabili zuten eta Euskal Herriko nekazaritza- inguru osoan liberalak alerta
egoeran izan zituzten Hiriak , berriz, liberalen menpe zeuden, burgesia Portu lehorrak kostaldera
lekualdatzearen alde zegoenez erregimen liberalaren aldekoa zen eta. Armada horrek ezustean
emandako erasoei eta mugikortasunari esker, karlistek lehenengo garaipenak lortu zituzten eta
matxinada Euskal Herri osoan finkatu zen .Bilbo eta Gasteiz berehala hartu zituzten baina
Gipuzkoan eta Nafarroan arazo gehiago izan zuten, Bitartean, porrot egin zuten Burgos eta
Kantabria alderako espedizioek eta Bilbo isabelinoek berreskuratu zuten gainera. Espainia
mailan, matxinadak oso arrakasta eskasa izan zuen.

Bilbo isabelinoek berreskuratu zutenetik Euskal hiriburuak hartzea bihurtuko da hain zuzen
ere, buruzagi karlisten helburua. Hortik zetorren Bilbo setiatzeko grina eta hortik etorri zen
galbidea , Bilbon liberalei garaitzeko aukerak alferrik galdu zituzten eta. Bilboren setioa
Zumalakarregiren iritziaren aurka egin zen, berak nahiago baitzuen kanpaina mugikorra bidali
Madrilerantz. Setioa porrot itzela izan zen, gerraren norabidea aldatu zuen eta Zumalakarregi ,
gainera, bizia galdu zuen ahaleginean.

1834tik Mª Kristinak kanpoko laguntza eskuratu zuen eta honek izugarrizko eragina izan zuen
azkeneko emaitzan Espainiak, Portugalek, Britainia Handiak eta Frantziak Aliantza sortu
zutelako karlisten kontra aritzeko.
Bigarren etapa : Zumalakarregi hil zenetik 1837ra bitartekoa

Zumalakarregiren lekua hartu zuten agintari karlistak ez ziren hain trebeak izan eta 1836ko
abenduan, Lutxanako guduaren ostean, Espartero jeneral liberalak altxatu egin zuen Bilboko
setioa, Ingalaterrako itsas armadaren laguntzarekin.

1836tik aurrera operazio militarrak ezberdinak izan ziren karlisten matxinada hegoalderantz
zabaldu nahi izan baitzuten :

Gómez jeneralaren espedizioa : Penintsula osoa zeharkatu zuen porrotik izan gabe
Andaluziaraino ailegatuz, baina karlistentzako laguntza gehiagorik ere lortu gabe.

Errege-espedizioa :1837an Madrileraino iritsi zen Karlos erregegaiak berak zuzenduriko


espedizioa baina ezin izan zuen gerraren bilakaeraren funtsezkoa izango zen kolpe militar edo
politikorik jo.

Estrategia aldaketak , beraz, porrot egin zuen , baina gerra ez zen amaitu. Liberal progresisten
neurri zentralizatzaileekin batera aldarrikapen foralak areagotu egin ziren. Baina Karlistak,
nazioarteko babesik gabe ( nazioartean karlisten porrot militarra onartzen hasi zen ) eta
baliabide ekonomikorik gabe, garaipen aukera ia batere gabe geratu ziren .

Hirugarren etapa : 1837tik 1839ko Bergarako Besarkadara bitartekoa

Gerrillari taldeak jardunean jarraitu zuten eta segada ugari egin zioten liberalen armadari.
Liberalen armada, beste alde batetik, etsipenak jota zebilen, erregegaiaren tropak zelai zabaleko
borrokara erakarri gura izan arren ezinezkoa zitzaion eta. Baina Gerra aurrera egin ahala, nekea
eta etsipena nagusituz joan ziren ejertzito bitan. Liskarrak sorturiko nekearen eraginez, gero eta
jende gehiagok aholkatzen zion Mª Kristina erreginari euskal foruak onar itzan, honela Karlos
euskaldunei eskaintzeko ezer gabe geratuko zen eta. Liberalek foruen aldeko borroka eta
tronuaren oinordekotzarena bereiztearen alde onak ikusi zituzten, karlistak zatikatzeko helburuaz.
Testuinguru honetan garatu zen 1838. Urtean Muñagorriren “ Bakeak eta Foruak “ izeneko
proposamen politikoa .

Karlismoa ere krisian zen, tropa eta zibilak( gerra sostengatzeko izugarrizko zergak eskatzen
zitzaizkien ) oso nekaturik zeuden eta. Horrek guztiak gerraren amaiera bizkortu zuen. Akordio
bat lortzeari begira karlisten artean barne-zatiketa gertatu zen. Alde batetik apostolikoak,
liberalismoaren alde kontzesioak egitearen aurka eta edozeren gainetik Karlosen oinordetza
eskubidea jartzen zutenak, eta bestaldetik, transakzionistak ( hauen artean Maroto zegoen , tropa
karlisten jenerala), gatazkari hitzarmen baten bidez irtenbide politikoa bilatzearen aldekoak.

Amaiera hurbilago ikusi zen Maroto armada karlistaren agintari gorenak bake akordioaren
aurkako jeneral guztiak ( gehienak nafarrak ) fusilatu zituenean. Esparterorekin ezkutuan
izandako elkarrizketen ondorioz, Bergarako Hitzarmena izenpetu zuten 1839ko abuztuan gerra
amaitzeko. Hitzarmenean , jeneral liberalak euskal foruak errespetatzeko konpromisoa hartu
zuen. Marotoren aldekoek , berriz Isabel II.a erreginatzat onartu zuten , dirua eta mailaz
igotzearen truke. Euskal lurrak baketzeak liberalei aukera eman zien 1840.urtean gerra
amaitzeko, Maestrazgo ( Castellon) eta Kataluniako gunek menderatu ondoren .

3.3.- Foru abolizio prozesua eta Kontzertu ekonomikoa ezartzea

XXI. mendearen barrenean, Euskal Herriko lurraldeen foruen egoera gero eta zailagoa izan zen ,
guztiz ezeztatu ziren arte. Berau bi unetan gertatu zen : Lehenengo unea 1839-1841 bitartean
gertatu zen, bigarrena Foruen abolizioarekin 1876an.

3.3.1- Foruen errefoma ( 1839-1841)


Prozesua Lehen Gerra karlista ostean , 1839ko urriaren 25eko Legearekin hasi zen eta jarraitu
zuen 1841eko legealdiarekin

1839ko Urriaren 25eko Legea :

Lege honek funtsezko aldaketa eragin zuen Foruen eta Euskal Lurraldeen historian. Dekretuak
foruak berretsi bazituen arren, horiek konstituzioari egokitzeko aldaketak egin beharra zegoela
agindu zuen. 1837ko konstituzioa zen garai horretan indarrean zegoena, baina edozein
konstituzioa ere liberalismoak lurralde eta gizabanako guztien berdintasuna oinarri zuenez ez
zuen inolako erregimen berezirik onartzen, foru sistema kasu. Gauzak horrela, nahiz eta
Bergarako Hitzarmenean foruak errespetatzeko konpromisoa hartu Foruen egoera gero eta
zailagoa zen ezarrita zegoen erregimen liberalarekin.

1839ko urriaren 25eko legearekin gobernu liberalak bi printzipio bateraezin batu nahi zituen :
estatu liberal bateratua eta euskal foru-erregimena. Lege honetan Foruetan aldaketak egiteko
gaitasuna Gobernuak zuela adierazten da nahiz eta 2. artikuluan foruen inguruko edozein
erabaki hartu aurretik probintzien iritzia ezagutzeko premia ezarri. Hemen badago liberalen
garaipen garrantzitsuenetarikoa. Foruak onartzen ziren monarkia konstituzional baten menpeko
legeak bailira.

Legeak aplika zedin Gobernuak errege dekretu bat argitaratu zuen 1839ko azaroan . Arrazola
dekretua esaten zaio . Dekretu honen bidez Batzar Nagusiak eta foru aldundiak berrezarri ziren
baina diputazio probintzialei eutsi zitzaien , haien funtzioak murriztuta utzirik. Udalak ere berritu
egin ziren , eta “ foru- Konponbidea “ lortzeko batzordeak eratu ziren.

Foru erredakzio berria prestatzeko Lurralde bakoitzeko bi ordezkari izendatu ziren Espainiako
gobernuak izendatutakoekin elkarrizketatzeko, baina joera desberdinak eta kontrajarriak sortu
ziren probintzietako ( B/G./A) eta Nafarroako ordezkarien artean. Probintzietakoak foru sistema
tradizionalaren aldeko liberal fueristak ziren, eta foru-sistema zegoen moduan mantendu behar
zela defendatzen zuten . Nafarrak aldiz beste muturrean zeuden liberal progresistak bait ziren .
Ezinezkoa izan zen egitasmo sendo bat bateratzea eta lau probintzietako jarrera bateratua apurtu
zen. Handik aurrera, alde batetik joan ziren Nafarroako Lege eta politikaren erakunde esparruak ,
eta bestetik gainerako hiru probintzietakoak. Beraz, aldaketa politiko-juridikoak onartzen
zituztenen eta onartzen ez zituztenen egitasmoak aurrez aurre agertu ziren eta negoziazioak
gehiegi luzatu ziren . Azkenean, Gobernuak hartu zituen neurriak jarri ziren indarrean ,
Nafarroako ordezkariekin bat zetozenak eta euskal Probintzien ordezkariek onartu nahi
etzituztenak. Honela Foruak Konstituzioaren arabera moldatzea 1841.eko legediaren bidez
arautu zen Espartero Erregeorde zela :

Nafarroaren kasuan : 1841eko abuztuko Nafarroako Foruen Aldaketarako legearen


bitartez ( Ley Paccionada edo Lege Itundua. Honela Nafarroa gainerako euskal probintziek
hartutako erabaki bateraturik kanpo geratu zen eta dekretuak agintzen zuenaren arabera
Nafarroa erresuma izatetik probintzia arrunta izatera igaro zen Gorteak galdu zituen eta
erregeordearen ordez gobernadore zibila ezarri zen. Aurrerantzean ejertzito espainiarrari
aportazioa eman beharko zion soldadu-ordezkapen baten bitartez eta Antzinako auzitegiaren
ordez Lurralde Entzutegia jarri zen Auzitegi gorenaren menpekoa .Hortik aurrera Udalak
gainontzeko probintziatan bezala aukeratu beharko ziren eta Aduanak Pirinioetaraino eraman
ziren. Gainera hemendik aurrera Nafarroak diru kopuru zehaztua ( kupoa) eman beharko zion
Estatuari baina Diru – bilketa Diputazioaren esku geratu zen . Honela Diputazioak autonomia
fiskal eta administratiboa mantendu zuen. Lege Itundua hau 1979 .urtera arte egon zen
indarrean eta 1982ko Nafarroako Foru-hobetzeari buruzko Lege Organikoak foru- erregimen
historikoaren jarraipen egokituta dela adierazten du bere izenean eta atarian.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren kasuan beste dekretu batek , 1841eko urriaren 29ko Dekretuak
Foruak murriztu zituen, Dekretu zentralista honetan eragina izan zuen , Diego Leon, O´Donell eta
Mª kristinaren aldeko beste liberal moderatuek, Espartero Generalaren aurka emandako
pronuntziamendu militarra Euskal lurraldetan sektore karlista batzuk Bergarako Hitzarmenari
emandako interpretazioarekin deskontentuz parte hartu zuten baita liberalismo progresistaren
aurkako hainbat sektorek, foruzalek ere. Pronuntziamendua ez zuen arrakastarik izan baina
Esparteroren erantzuna berehalakoa izan zen . Diego Leon fusilatzeaz gain Dekretu honek
islatzen duen programa bateratzaile eta zentralista eraman zuen aurrera Euskal Lurraldeetan.
Dekretuaren arabera hiru probintzietako administrazioa, legedia eta aduanak Estatuaren menpe
geratu ziren. Dekretuak foru – baimena kendu zuen, Foru Diputazioak desegin zituen haien
ordez Probintzia- aldundiak ipiniz . Batzar nagusiak debekatu ziren eta Barneko Aduanak portu
eta nazioarteko mugara eraman ziren. Hiru probintziak estatuko gainerako probintziek zuten lege
egitura beraren baitan geratu ziren . Zerga eta soldadutza salbuespenak eta zuzenbide zibileko
zenbait xedapen besterik ez zituen indarrean utzi.

1844an Liberal moderatuak gobernuan zeudela ( Hamarkada Moderatua) Pedro Egaña liberal
fueristaren lanari esker Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foruen berrezarpen partziala egongo da
José Pidal Ministroak emandako dekretu baten bidez.( 1844ko uztailaren 4ko Errege Dekretua
). Dekretuak Esparterok aduanak kostaldera eramateari eta foru-baimena kentzeari buruz
hartutako neurriak berretsi zituen , baina Foru ahalmen batzuk berreskuratu ziren eta Batzar
Nagusiak eta Foru Diputazioak berrezarri ziren. Ez, ordea, aduanak sistema judiziala eta Foru
baimena. 1845etik aurrera Gobernuak inoiz betetzen ez zuen Foruak aldatzeko mehatxua egiten
zuten bitartean erregimen foralak inoiz baino garapen handiagoa lortu zuen, batez ere Foru
Diputazioei bizkarreratutako ahalmenei zegokienez. Foraltasunak egonkortasun aldia bizi izan
zuen 1872ra arte.

3.3.2 . Bigarren gerra karlista ( 1872-1876) eta Foruen abolizioa ( 1876)

1872ko hauteskundeetan Karlismoak diputatu ugari lortu zituen Espainiako Gorteetan ,izan ere
erlijio eta foruen defentsak garaipen handia eman zioten euskal lurraldeetan 1868ko iraultzaren
ondoren. Garaiko karlismoa bi joeretan bananduta zegoen. Bata bide parlamentarioren aldekoa;
bestea , bide legalei muzin egin eta altxamendu armatuaren aldekoa. Bigarren jarrera hau
nagusituko da Amadeo Savoiakoaren erreinaldiaren krisiarekin eta Lehen Errepublika
aldarrikatzearekin batera . Hori dela eta , Karlos VII. ak bide militarra erabiltzeko erabakia hartu
zuen eta 1872-1876 bitartean luzatu zen gerra zibilari hasiera eman zitzaion .

Bigarren Gerra karlistak Euskal Herria izan zuen eszenatoki geografikoa. Hasierako batailetan
karlistak izan ziren garaile . Honela , 1873ko maiatzaren 5ean egindako Eraulgo Gudari esker (
Nafarroa Garaia) , karlos VII.a Euskadin sartu zen eta berarekin batera jeneral eta komandante
batzuk besteak beste Antonio Dorregarai eta Nikolas Ollo . Zumalakarregiren antza armada txikia
antolatu zuten eta euskal eta nafar lurraldeen zati handiena kontrolatzen hasi ziren , hiri handiak
izan ezik .Izan ere, lehen karlistadan gertatu zen bezalaxe ,nekazaritza guneetan nagusi karlistak
izan ziren eta biztanlegune garrantzitsuenak berriz, liberalen alde mantendu ziren.

Karlisten aldeko dinamikak Jurramendiko guduan izan zuen jarraipena . Honetan Dorregarai eta
Ollo general karlisten aurrean tropa errepublikarrek galdu egin zuten eta karlistek okupatutako
lurretan Lizarra hiriburutzat zuen estatu politikoaren oinarriak ezarri zituzten administrazio
propioarekin non Foru aldundiak oinarrizko erakundeak ziren eta gobernu funtzio guztiak
betetzen zituzten . Karlos VII.a garatutako estatu- enbrioiaren burua izan zen eta
estatu-idazkaritzek osatutako gobernua gorpuztu zuen . Bere kode penala, Auzitegi Gorena,
Aduanak eta Posta zerbitzua izan zituen eta 1874an Oñatiko Unibertsitatea eratu zuen.

Giro honetan , Karlos VII.ak Bilboko hiria konkistatzeko agindu zuen eta berriro ere, lehenengo
karlistadan bezala Karlistek Bilbo hiri menperatu gabean setioa ezarri zuten. Hiriak,
erresistentzia handia eginez, laguntza iritsi arte tinko eutsi zuen. Karlistek , berriro ere, atzera
egin behar izan zuten Ollo buruzagi militarra etsaien kanoikada baten eraginez hil zenean. Porrot
egin zuten ere Irunen, Donostian Iruñean eta Gasteizen burututako blokeoetan.

Gerrak aurrera egin zuen arren, setio edo blokeo guzti hauen porrotak eta estatu krisiaren
amaierak ( 1875tik aurrera) Alfontso XII.aren aldeko tropak indartzeko aukera eman zuten .
Gainera errege berriak sektore karlista moderatuak erakartzea lortu zuen. Izan ere 1874an
Saguntoko altxamenduaren eraginez tronua Isabel II.aren erbesteratuaren semea zen Alfontso
XII.ak eskuratu zuenean, Karlos VII.ak katolikoen eta kontserbadoreen laguntza galdu zuen .
Europako potentziek, bere aldetik, ezer gutxi egin zuten Karlisten alde, jadanik estatu askotan
liberalismoa ezarrita zegoelako. Azkenean armada liberalak Lizarra konkistatu zuen 1876ko
otsailean, horren ondorioz eta Kanpoko laguntzarik gabe , karlistek atzera egin zuten eta nahiz
eta Lacarren Alfontso XII.a preso izateko puntuan egon , muga zeharkatu zuten erbestera
bidean.

1876ko martxoaren 13an, Somorrostroko Aldarrikapenak amaiarazi zuen gerra. Aldarrikapenak


Espainiako estatuaren konstituzio batasun berria adierazi zuen , urte horretan ekaineko
konstituzioan ezarritakoa, eta horrela Euskal Herriak foruak galdu zituen.

Porrota militarren ondoren karlistek borroka politikoa hautatu zuten eskuin muturraren barruan
Berrezarkuntzako aukera politikoetan. Handik aurrera Euskal barrutietako hauteskundeetan
eginkizuna erabakigarria izango zuten. Bitartean Canovasek foru aldundietako ordezkariei
jakinarazi zien Gorteetan lege-proiektua proposatzera erabaki zuela , soldaduska egiteko eta
Estatuko aurrekontuetan ezarritako diru-ekarpenak ordaintzeko eginbeharrak probintzia
guztietara hedatzeko..

1876ko Uztailaren 21eko Legea

Karlisten porrotak foru sistemaren abolizioa eragin zuen

Canovasek 1876ko Uztailaren 21eko Legearekin euskal lurraldeak beste lurrekin berdintzeari
ekin zion. Cánovasen kabineteak prestatutako lege honen bidez , indargabeturik geratu ziren
garai hartan geratzen ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruen hondarrak hots, zerga eta
soldadutza salbuespenak.

Alferrikakoak izan ziren Madrilgo Gorteetan ziren ordezkarien arrazoi eta kanpainak karlisteen
porrota eta erregimen foralaren etorkizuna banatzeko.

Bere iritzian, euskal probintziek dirutan eta gizonetan egin beharreko kontribuzioa negoziazio
orotarik kanpo geratu behar zuen. Hori onartuz gero, prest zegoen foruen aplikazioaz hitz
egiteko hauxe da, prest egongo zen kontribuzio hori gauzatzeko era desberdinez
eztabaidatzeko. 1839ko urriaren 25eko legean oinarritzen zela argudiatzen zuen . Bere ustez,
hark zioenez Gobernuak, Diputazioei entzun ondoren, bazuen euskal foruak aldatzeko ahalmena.
Bere iritziz, kontsulta haiek egiteak ez zuen Gobernuak Diputazioarekin akordio batera iritsi behar
zuenik esan nahi, lehenik Diputazioei entzun eta ondoren komenigarrien jotzen zuen erabakia
hartzeko aukera zuela baizik. Euskal diputazioek, aldiz, 1839ko urriaren 25eko legea itun baten
emaitza izan zela zioten eta foruak aldatzeko ezinbestekoa zela gobernuaren  eta diputazioen
arteko akordio bat. Canovasek, ordea ez zuen onartu negoziaketarik.

Legea onartu egin zen parlamentuan eta haren arabera, diru eta gizon ( soldadu) kontribuzioa
egin beharko zuten nahitaez euskal lurraldeek.

Honen ostean bi jarrera azaldu ziren euskaldunen artean:


● Legea onartzen zutenak eta bere aplikazioa gobernuarekin negoziatu nahi
zutenak .

● Legea onartzen ez zutenak

Hasieran bigarren jarrera nagusitu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Diputazioetan . Legea
bertan behera uzteko eskatu zioten Gobernuari eta uko egin zioten legearen  aplikazioan
laguntzeari.

Canovasen erantzuna ezin gogorragorik izan : Bizkaiko Foru Diputazioaren fondoak interbenitu
zituen zergak kobratzeko eta gazteei armadara joateko deia egitearen aurka zeuden alkate
batzuk espetxeratu zituen . Gainera Espainiako kode zibila eta penala aplikatu zituen lurralde
hauetan handik gutxira. Hurrengo urtean ( 1877) neurri hauen aurkako erresistentzia
gainditzeko, gobernuak Batzar Nagusiak eta Forua-Diputazioak ezabatu zituen, horien ordez
Diputazio probintzialak ezarriz. Hau dela eta Hiru lurraldeak espainiar Estatuko gainerako
Probintzia guztien erregimenaren menpe geratu ziren. Honela , Diputazioko kideak Estatuko
hauteskunde-erregimenaren arabera hautatzen ziren, jadanik ez zen izango lehen bezala, Batzar
Nagusien ahalmena. Hori dela eta burgesiak hemendik aurrera eskuratuko du Diputazioen
kontrol politikoa nekazaritzako jauntxoen kalteetan.

Neurri zentralista guzti hauekin gero eta haserreago zeuden euskal Probintziak . Hala ere,
denborak aurrera egin ahala, jarrerak apalduz joan ziren eta aldundi berriek jarrera pragmatikoa
hartzea erabaki zuten legearen aplikazioa gobernuarekin negoziatzea formula egokiena lortzeko.

Kontzertu ekonomikoak

Foruen ezabapena suposatu zuen 1876ko Legea ezarri zenetik bi urte beranduago Euskal
Herriko Talde moderatuen eta Canovas del Castilloren negoziazioen ondorioz , euskal Probintziei
( B/G/A) kontzertu ekonomikoen arubidea eman zitzaien ( 1878ko otsailaren 28ko Dekretua) .
Diputazioek beren lurraldeko zerga gehienak biltzeko eta kudeatzeko eskubidea lortu zuen.
Horren trukean , Estatuari diru kopuru bat , “kupo “ izenekoa, ordaindu behar zioten. Hartara ,
Diputazioek autonomia berreskuratu zuten zerga eta administrazio esparruetan. Euskal
Probintziek Estatuaren barruan ezberdinak izaten segi zezaten balio izan zuen kontzertuak.

Kontzertu ekonomikoekin presio fiskala Espainiako beste probintzietan baino txikiagoa zen eta
hau agian , kapitalak eta inbertsioak erakartzeko baliagarria izan zen Bizkaia eta Gipuzkoa bizkor
industrializatzen ari zen garaian. Gainera, Kupoa denboraldi batetarako zehazten zenez, etekina
handiagoa zen, batez ere, hazkunde garaietan. Azkenik Aldundiek, estatuko administrazioak
dirua noiz bidaliko zain egon behar ez zutenez autonomia eta erraztasuna zuten gastua
antolatzeko eta hori onuragarria izan zen euskal probintzien ekonomiarako kupotik at “ soberako “
dirua hainbat inbertsiotara ( errepideak, eta trenbideak esaterako), ordena publikoa mantentzera
eta beste behar batzuetara bideratzeko aukera ematen zielako . Kontzertu ekonomikoei esker
aldundiek autonomia administratibo handia izan zuten, eta horren eraginez, jarduera ugari garatu
ziren hezkuntzan, ongintzan, errepideetan, trenbideetan eta ordena publikoan ( miñoiak eta
mikeleteak). Modu horretan, aldundiek Administrazioa herritarrengana hurbildu zuten eta
probintziek kalitate handiagoko zerbitzuak lortu zituzten.

Horrez gain , euskal industrializazioaren handikiek aldundiak kontrolatzea lortu zutenez haien
interesen araberako politika fiskala bultzatu zuten. Gainera hauteskunde sistema berriarekin
Euskal Oligarkiak ( Bizkaikoa bereziki) Diputazioen kontrol politikoa lortu zuenez bere interesen
araberako zerga sistema ezarri zuen. Honek Kontsumo- gaiak zamatzen zituen bitartean ,
jabego, kapital , industria eta merkataritza desgrabatzen zituen . Beraz , zeharkako zergen bidez
biltzen zuten kupoaren atal garrantzitsu bat, burgesiaren mesederako, horiexek izan baitziren
kontzertua negoziatu zutenak eta Diputazio Probintziala kudeatzen ari zirenak . Sistema fiskal
honek behar beharrezko oinarrizko gaietan oinarritzen zenez langileria eta behe- mailako
klaseak kaltetu zituen arren fortuna handiak metatzea eta industrializazioaren garapena
ahalbidetuko ditu .
Nolanahi ere, Kontzertu ekonomiko sistema eta Foruen garaiko sistemarekiko aldeak nabariak
ziren. Foruekin zerga-ordainketa ez zen batere erregularra “ eta nolabait borondatezkoa zen,
kontzertu ekonomikoekin , akordioa Espainiako borondatearen menpe geratu zen .

Izan ere, kontzertu ekonomikoa foru sistematik egitura konstituzionalera samurrago igarotzeko “
behin behineko “ neurria zen .1878tik 1886ra arte, hau da, zortzi urterako zen, probintziak
sistema berrira ohitu eta beharrezko estatistikak burutu arte indarrean egongo zen sistema;
Dena den , nahiz eta honek ez suposatu bapateko beste lurraldeekiko erabateko berdintasuna
Foruen ezabapena eta autogobernuaren murrizketak talde askoren nahigabe sakona eragin
zuen; mugimendu foruzale edo nazionalista garrantzitsuen sorrera bultzatu zuen nahigabea
alegia. Hala eta guztiz ere Aldundien presioagatik eta euskal gizartean lortu zuen
adostasunagatik sistema berria finkatuz joan zen eta 1887an bigarren kontzertua sinatu zenean,
“ instituzionalizatu “ egin zela esan daiteke eta sistema luzatu egin zen denboraz. Kontzertu
ekonomikoak adostu ziren 1878an, 1887an, 1894an, 1906an eta 1925ean.

1937an , Frankok dekretu batez baliorik gabe utzi zuen kontzertuaren erregimena Bizkaiko eta
Gipuzkoako lurraldeetan, gobernu errepublikarrari leial iraun zutelako, eta nahiz eta
fisko-eskubideak murriztu bere horretan utzi zuen Araba eta Nafarroakoa, altxatuen alde jokatu
zutelako.

Diktadorea hil ondoren, Demokrazia berrezarri zenean, gobernu espainiarrekin negoziatu eta
1980. urtean berreskuratu zen Kontzertu Ekonomikoaren formula. Horrenbestez, kontzertua,
hasiera batean foru legearen hondarra zena, eskubide historiko bihurtu zen

Trantsizioan Gernikako Autonomia onartu ondoren eta Eusko Legebiltzarrerako lehenengo


hauteskundeak egitearekin batera hiru lurralde Historikoetako Batzar Nagusiak berrezarri ziren
eta baita Bizkaia eta Gipuzkoako Kontzertu ekonomikoak ere. Bestalde 1978ko konstituzioaren
Xedapen indargabetzailean 1839ko urriaren 25eko Legea - euskal foruak berresten zituen arren
marko konstituzionalak adierazitako batasuna errespetatu beharra azpimarratzen zuena- eta
1876ko uztailaren 21eko Legea - euskal foruen deuseustapen formala agindu zuena- indargabetu
ziren.

You might also like