You are on page 1of 2

5.

TESTUA:1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA

TIPIFIKAZIOA
Aurrean daukagun testu hau lehen mailako testua da eta izaera juridikoa
du (legea). Gai nagusia politikoa da eta egilea Espainiako Gorteak,
hartzailea publikoa izanik. M. Cristinaren erregeordetza garaian idatzi zen,
1. Karlistada amaitu berria zen Euskal lurraldeetan. Helburua Euskal
Herriko eta Nafarroako foruak berrestea zen.

ANALISIA
Lehen paragrafoan argi ageri zaigu M. Cristinaren garaian idatzi zela eta
gorteek idatzi zutela (“gorteek honako hau agindu eta nik berretsi”).
Testuak 2 artikulu ditu eta bi ideia nagusi daude:
1- “Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berretsi”(1.artikuluan)
—Hau Bergarako besarkadaren ostean idatzi zen, karlistak eta
liberalak akordio batera heldu zirelako.
2- “monarkiarekin batasun konstituzionala beteko da” (1. Eta 2.
Artikuluetan)—Dakigunez, hau ez bazen errespetatzen gobernuak
foruetan aldaketak egin ditzake, beraz, foruak konstituzoaren
menpe geratzen ziren.

TESTUINGURUA
Lege honen gai nagusia Euskal foruak dira eta horregatik ezinbestekoa da
Foruak azaltzea: Euskal lurraldeek, nahiz eta batasunik ez izan (probintzia
bakoitzak bere foru-erregimena) foruek osagai erkideak zituzten. Horrez
gain XVII. Mendetik aurrera Espainiako lurralde bakarrak izan ziren foruak
mantenduta, horrek batasun-kontzientzia izatera lagundu zuen.
Foruen arabera lurralde bakoitzeko ordezkatze-erakunde nagusia Batzar
Nagusiak ziren (aginte legegilea). Horiek urtean behin edo bitan bakarrik
biltzen zirenez, diputazioak sortu ziren eta hauek iraunkor bihurtu ziren,
erakunderik garrantzitsuena botere betearazlearekin. Hauek dira foruen
berezitasunak:
- Zerga oso txikiak ordaintzea
- Soldadutzatik salbuestea (itsas-armadatik izan ezik)
- Aduanak barrualdean, ez kostaldean.
- Kaparetasun unibertsala
- Foru baimena (foruak ez baziren errespetatzen, errege aginduak
eten zitezkeen)
XIX. mendean Espainian ideologia berria, liberalismoa, indartu zen. Hau
berdintasun juridikoan, jabetza pribatuan, sistema politiko
parlamentarioan eta askatasun ekonomikoan oinarritzen zen. Foruen
sistema politiko eta ekonomikoa bateraezia zen liberalismoarekin.
Burgesiak adibidez, Espainiako gainerako lurraldeekin merkatu- batasuna
aldarrikatzen zuen (foruek maien muga zergak barrualdean kokatzen
zituen, ez Espainiako merkatuarekin batera).
Foruentzat lehenengo krisi garrantzitsua 1812an, Cadizeko Konstituzioak
foruak deusestatu zituen ez zutelako berdintasuna defendatzen. Dena
dela, Fernando VII.aren buelta eta gerra zibilaren ondorioz, ez ziren
erabaki hauek praktikara eraman.
Testuaren garai zuzenera heldu gara, Lehen gerra karlista (1833-1839).
Gerra honetan, foru-arazoak izango ziren gatazkarik handiena. Liberalak
eta absolutistak aurrez aurre egon ziren eta liberalismoak foruak
mehatxatzen zituen. Horrela, euskal gizartearen gehiengoa karlisten alde
jarri zen. Karlistek, estrategia kalkulatuarekin, foru-aldarrikapena
programa absolutista eta teokratikoan gehitu zuten (Dios, Patria, Fueros,
Rey) jendea erakartzeko haien taldera. Absolutisten taldean behe-mailako
noblezia eta kleroa eta nekazariak zeuden gehien bat eta kokagune
nagusia Euskal herria izan bazen ere, Katalunia, Aragoi eta Gaztelara ere
hedatu zen. Hiru fase izan zituen gerrak:
1- Tomas Zumalakarregik zuzenduta, gerrilla taktika erabili zuten
liberalen kontra, nekazaritza inguruetan absolutismoa zelako
nagusi, hiriak berriz, liberalen menpe zeuden.
2- Zumalakarregi hil zenetik karlistek hegoalderantz zuzendu zituzten
espedizioak baina hauek porrot egin zuten
3- Azken fasean, liberalak sendotu egin ziren, Mendizabalen
desamortizazioari esker baliabide gehiago zituztelako.
Lehen gerra karlista Espartero liberalaren eta Maroto karlistaren arteko
besarkadarekin amaitu zen, Bergarako besarkada. Hitzarmen horretan,
Isabel II erregina izango zen eta foruak errespetatuko ziren. Gure testuak,
1839an idatzia, Esukal eta Nafarroako foruak berretsi zituen baina
monarkia konstituzionalari kalterik egin gabe (2. Ideia nagusia). Momentu
horretan, foruak konstituzioaren menpe geratzen dira eta gobernuak
foruetan aldaketak egin ahal izango ditu.
Honen ostean, foruak mantenduko dira 3. Gerra karlistararte
(Esparteroren erregeordetzan izan ezik) 1876eko legearekin abolitu ziren.

GARRANTZIA
Lege honi esker foruak mantendu egin ziren baina konstituzioaren menpe
geratzean, foruak baldintzatuta daude.

You might also like