You are on page 1of 2

1876ko KONSTITUZIOA

Hurrengo testua 1876. Urtearen konstituzioaren zati bat da; Espaniako historioan indarrean denbora
gehien egon zena.

Testu juridikoa da Kostituzio bat delako eta konstituzioa herri baten legeen multzoa da, kasu honetan
Espainiakoak. Konstituzioak adierazten dute nolakoa zen gizartea momentu historiko batean. Legeak
direnez testu objetiboa da.

1876. ekainaren 30an egin zen, Berresarpen pragmaitikoaren garaian; Borboitarren monarkia
berrezartzen ari zela eta Madrilen sinatu zuten.

Egilea Gorteak dira Alfontso XII. arekin batera, beraz, kolektiboa da. Alfontso XII.ak Gorteekin batera
botere legegilea zuen eta gainera Alfontsok botere betearazlea zeukan, horregatik legea hark sinatu
zuen. Lehen mailako iturria da egileak garaikideak baitira eta haie zuzuenean idatzi zutelako.

Konstituzioak herrien legeak direnez helburu nazionala daukate. Kasu honetan Espainiako biztanle
guztiei eragiten zien eta izaera publikoa zeukan.

Testu honen gaia kostituzio hau ezartzea Espainan.

11. ARTIKULUA; Estatuaren erlijioa katoliko apostoliko eta erromatarra zela dio, eta gobernuko
politikariak katolikoak izan behar dira. Hala ere, era pribatuan beste erlijioak praktikatzea
baimentzen da. Neurri hau hartu zuten industrializazioaren eta burdinbideen eraikuntzaren
garain beste herrietako konpainiak etorri baitziren eta batzuk beste erlijiokoak zirelako.

13. ARTIKULUA; Adierazpen askatasuna baimentzen du, baita biltzeko-askatasuna ere bai.
Ondorioz, alderdi berriak sortu ziren eta sindikatueetan biltzen hasi ziren. Gainera, hainbat joera
politikoak argitara atera ziren, hala nola, errepublikanoak.

18. ARTIKULUA; Botere legegilea erregea duenenz ikus dezakegu Konstituzio nahiko moderatua
dela.

19. ARTIKULUA; 2 ganberako gorteak ezarri ziren; alde batetik, senatua eta, bestetik, diputatuen
kongresua.

20. ARTIKULUA, Senatariek forma desberdinetan har dezakete kargua; Koroak zuzuenean
izendatutak edo izan liteke korporazio handiko burgesak izatea eta zerga ugari ordaintzea.

Senatariak biziartekoak zirenez, kargua bizitza osorako zeukaten, baita soldata ere. Senatarien
aukeraketa sufragi zentzitarioa erabiliz egiten zen, nahiz eta sufragio unibertsala zela esan.

28. ARTIKULUA; Legeak dioen moduan hautatzen dira bitartekariak.

50. ARTIKULUA; Botere betearazlea Goteek daukate Erregearekin batera.

75. ARTIKULUA; Legearen aurrean Espaniako herritar guztiak berdinak direla dio. Honek foruak
zeuzkaten lurraldeen aurka zihoan.
1868ko irailaren 19an, Topete almiranteak, Primek eta Serranok lagunduta, altxamendua egin zuen.
Elisabet II.ak, ez zuen babesik lortu eta Frantziara alde egin zuen. Konstituzio berria zegoen, monarkia
zegoela esaten zuena, baina, ez zegoen erregerik. Amadeo Savoiakoa errege ezarri zuten, baina porrot
egin eta abdikatu zuen eta Lehen errepublika aldarrikatu zen. Egoera Espainian oso larria zen, ogasuna,
Gerra karlista hasi berria iparraldean, koloniekin arazoak... Pavía jenerala estatu-kolpea eman (1874) eta
Lehen errepublika amaitu zen.

Ostean, Serrano jenerala jarri zen gobernuburu eta gera karlista amaitzera bideratu zituen ahalegin
guztiak. Canovas del Castillo alderdi alfontsotarra sustatu zuen. Martinez Campos jeneralak
aldarrikapena egin eta Alfontso XII. Espainiako Errege izendatu zuen. Burgesiaren laguntza bilatu zuten,
Alfontso XII.aren tronuaren alde jartzeko, horrela hasi zen Berrezarkuntza. Pentsatzen zuten
segurtasuna eta egonkortasun politikoa ekarriko zuela eta horretarako konstituzio hau aldarrikatu zuten.

Garai hartan txandaketa sistema zegoen, Cánovas, alderdi liberal-kontserbadorearen burua zen eta
alderdi honetan zeuden goi mailako klaseak eta Sagastaren artean, alderdi liberal-fusiozalearen burua
zen eta alderdi honetan zeuden burgesak, zenbait militar… Biek defendatzen zuten .

Hau da orain arte Espainiako konstituzio luzeena 1923ra arte Primo Riveraren diktadura hasi zenean.
Gero kendu zuten eta berriro ezarri zuten II.Errepublika aldarrikatzean.

Konstituzio horren bitartez egonkortasun politiko sozial eta ekonomikoa lortu nahi zen, baina oso gutzi
lortu zen arazo asko egon zeudelako. Haien artean 1898ko hondamendia, Espainiak koloniak galdu
zituenean. Krisi ekonomikoak egon zen 1867. Urtean, langileen artean altxamenduak, grebak eta
mugimendu politiko berriak egon ziren, haien artean nazionalismoa. Ematen digu informazioa nolakoa
zen garai hartako politika eta gizartea.

You might also like