You are on page 1of 6

Naia eta Ane

7 SEIURTEKO DEMOKRATIKOA (1868-1874)

10. Esparteroren erregeordetzaren azkena, 1845eko Konstituzioa eta


erreforma moderatuak.

Bartzelonako bombardaketa eta gero, 1843an, matxinada bat eman zen eta Esparteroren
kontrako aliantza egin zen (Narvaez eta O´Donnell, momentu horretan moderatuak
zirenak) eta Esparterok kargua utzi zuen eta erbestera joan zen. Moderatuak boterean
sartu ziren eta gorteek Isabel II.aren adin-nagusitasuna aurreratu zuten, erregina
bilakatu zezan 13 urterekin.

1845eko Konstituzioak moderantismoaren printzipioak finkatu zituen;

- Murriztutako errolda-sufragioa eta subiranotasun partekatua


- Bakarrik bozka zezaketen (eliza,armada 1%) pertsona ospetzu nabarmenek
- Estatua oso zentralizatua zen, udalek eta probintziek autonomia ez
- Erreginak izandetzen zituen senatariak (senatukoak) , kongresukoak
hautoeskundeen bidez, erreginak botere legegilean ere boterea.
- Ordezkaritza proportzionala eta gutxiengoak desagertu ziren.
- Vatikanoaren Konkordatua (1851) sinatu zen. Estatuak Eliza mantentzeko
konpromisoa hartu zuen eta eskumenak eman hezkuntzan
- Katolizismoa erlijio ofizial eta elizak liberalismo moderatua onartu zuen.
- Zerga-erreforma eta jabetzaren zerga
Moderatuaren erreformak;
- Kode zibila eta Zigor kodea eta sistema metriko hamartarra onartu
- Derrigorrezko soldadutza eta guardia zibila sartu

Matxinada karlistak saihesteko dekretu baten bidez, ezarri zen Euskadin eta Nafarroan
Batzar Nagusiak eta foru-udalak izaten jarraitzea.

12. Biurteko Progresistaren erreforma ekonomikoak: Madozen


desamortizazioa eta Trenbideen Lege Orokorra.

· Gobernu progresistak bultzatutako erreformak hedapen ekonomikoa sortu zuten 1866ra


arte, noiz krisi ekonomiko larria hasi zen.
· 1855ean Madozen eliza-desamortizazioaren eta desamortizazioaren Legea onartu zen,
estatuaren ondasunei, Elizarenei, ordena militarrenei, ongintzako erakundeei eta udaleei
eragi ziena. Haiek pribatizatu eta saldu eta gero baliabideak Ogasunarentzat lortu ziren.
Merkatu-nekazaritza garatu zen, burgesia berriaren mesederako eta nekazari txikien
kalterako.
· 1855ean ere Trenbideen Lege Orokorra onartu zen trenbideak eraikitzea arautzeko eta
sustatzeko, eta trenbideen eraikuntzan parte hartzen zuten enpresei onura handiak
eskaintzeko. Espainan siderurgia industria ez zegoen oso garatuta, honek inbertsore
atzerritarrak erakarri zituen (frantzia eta BH)

1
Naia eta Ane

11. 1854ko Iraultza eta Biurteko Progresistaren azkena.

Erregimen erreformista autoritario bihurtzen hasi zen eta progresistak, demokratak,


errepublikanoak eta moderatu batzuk altxatu ziren. Honela hasi zen: O`Donnell (Madril)
altxatu zen 1854ko ekainean, eta progresistak mugimenduaren alde jarri ziren eta
Manzanaresko Manifestua argitaratu zuten, Canovas del Castillo idatzita. Herritarrak
matxinatu ziren eta biltzar iraultzaileak eratu ziren.
Isabel II.ak Milizia Nazionala eta askatasunak berrezarri behar izan zituen, Espartero
presidente eta O´Donnell gerra-ministro izendatu eta gorte konstituziogileak deitu behar
izan zituen.
Progresista epelek eta moderatu aurrerakoiak Batasun Liberala eratu zuten.
Hauteskundeetan progresistak eta unionistak gehiengo bat izan zuten. Gorteek
konstituzio bat idatzi zuten (1856), baina ez zen argitaratu bi urteko progresista lehenago
amaitu zelako.
1856ko lehen hiletan langile gatazka asko egon ziren. Hauek kintak eta kontsumoak
kentzea, lehen behartasuneko zerga kentzea eta soldatak igotzea eskatzen zuten.
Hauek errepresio gogorra jasan zuten, O`Donnellek bultzatuta. Espartero ez zegoen
neurriekin ados eta O´Donnellen kontra jarri zen. Erregina O´Donnell-en alde zegoen eta
1856ko uztailaren 14an gobernuburu izendatu zuen.
Progresisten aldeko erresistentzia-mugimenduak eman ziren. O´Donnell-en aldeko
armadaren frakzioa inposatu zen eta biurtekoa amaitu zen: gorteak itxi ziren, Milizia
Nazionala kendu zen, udalei eta diputazioei karguak kendu zizkieten eta prentsa-
askatasuna kendu zen.

14. 1868ko Iraultzaren kausa ekonomikoak.

Krisi ekonomiko- politiko politika egoera ezegonkor bat eragin zuten;


- Krisi finantzieroak, trenbideetako inbertsioak ez ziren errentagarriak. Trenbideetako
akzioen balioa hondatu egin zen bortsan. Horrek, sor publikoaren kotizazioak behera
egin zuen, eta best erankunde batzuek akzioek ere balio galerak eragin zituzten
- Industria krisian, Estatu Batuetako Sezio Gerrak (1861-1865) kotoiren prezioa igo eta
produktu hori esportatzeari uztean erabaki zuten. Ehungintza enpresa batzuk ezin
zioten prezio egoerei aurre egin, eta itxi behar izan zituzten, langileen klaseen bizi maila
jaitsiz.
- Biziraupen krisia (gose krisia); uzta txarren ondorioz gari eskasia egon zen,prezioak igo
zituzten.

2
Naia eta Ane

13. Unionistak eta moderatuak (1856-1868).

Moderatuak
· 1856an kolpe militarrarengatik O’Donell 1845ko Konstituzioa onartu zuen, izaera
liberalagoa eta desamortizazio-legeei eutsiz.
· 1856ko urrian Narváez presidente izendatu, lehenagoko egoerara bueltatu nahi zuena.
Honek hau egin zuen: desamortizazioa etetea, kintak onartzea, eskubideak eta
askatasunak mugatzea eta hauteskunde deialdia egitea, 1846ko lege murriztitzailea
oinarri hartuta.

· Irregulartasunez egindako hauteskundeak moderatuek irabazi zituzten. Gobernu


berriak Senatua erreformatu zuten (1857), maiorazkoak berrezarri zituen eta trenbide
kontzesio berriak onartu zituen.
· Heziketa Publikoaren Legea onartu eta 3 gradutan antolatuzen, batzuk dohainik izanik.
· Erreginak Narváez kargutik kendu zuen eta ezegonkortasun denboraldia hasi zen,
Isabel II O’Donell izendatu zuenean berriro amaitu zena (1858). Jeneralak indartu zuen
alderdi berri bat: Batasun Liberala

Unionistak
O’Donellen lau urteko gobernua, programa zehatzik gabekoa, hauteskunde berrietan
(1858) unionisten garapena eta matxinaden arriskua murriztu zuen.

· 1858ko Konstituzioa liberalizatu; prentsaren kontrola gutxituz, udalen autonomia


handituz eta botere judiziala indartuz.
· Biurteko progresistarako legedi ekonomikoa garatu; desamortizazio zibilari berrekin
zion eta herri lanetan egindako inbertsioa handitu zuen.
· 1866. arte ekonomia hedatu eta Ogasunaren baliabideak ugaritu ziren, ia guztiak kanpo
politika aktiboan gastatu zirenak. Espainia landu zuen potentzia koloniala berregiteko
eta abertzaletasuna eta nazionalismoa bultzatzeko.
· Espedizio bat Kontxintxinara egin zen, Mexikon atzeratutako zor bat exijitzeko, Morokon
Rifekoek Zeuta eraso ziotela aitzakia hartuta. Abertzaletasun uholde bat izan zen, non
Juan Prim progresistak ospe handia bereganatu zuen, Wad-Ras okupatzea eta Zeutako
mugak handitzea lortuz.
O’Donell-ek Prim gobernuan sartzean, erreginaren nahigabea konspirazio bihurtu zen,
eta O’Donell dimititu izan behar zuen.

3
Naia eta Ane

15. 1868ko Iraultza: Ostendeko Ituna eta militarren eta herri-matxinaden


papera.

1868KO IRAULTZA
Alderdi moderatuak herrialdearen arazoei ez zieten kasurik egin: protestak erreprimitu
eta Gorteak itxi zituzten, eta dekretuen bidez gobernatu zuten. Oposiozioarekin
Ostendeko Ituna sinatu zuten, altxamendu bat gertatuz gobernuaren zein monarkiaren
aurka.
OSTENDEKO ITUNA
Aliantza iraultzaile bat izan zen. 1866an sinatu zuten progresistek, demokratek eta
errepublikanoek. Helburua moderatuak boteretik kentzea eta Isabel II botatzea.Urtebete
geroago aliantza honetara unionistak ere gehitu ziren. Orduan moderatuak eta Isabel
isolaturik geratu ziren, eta 1868an iraultza egin zen. Itun hau desberdintzen da 1854ko
egoerarekin. 1854an helburua zen moderatuak botatzea eta Isabel mantentzea, baina
orain Isabel ere bota nahi da.
GLORIOSA IRAULTZA
1868ko irailaren 18an, Cadizen zegoen itsas armadak matxinada bat hasi zuen, Topete
(unionista) agintapean eta Prim (progresista) eta Serrano (progresista) generalen
babesarekin. Matxinadan monarkia uzteldurik zegoela esaten zen eta herriari eskatzen
zitzaion askatasuna defendatzea. Herri matxinadek eskatzen zuten kontsumoak eta
kintak kentzea, heriotza zigorra kentzea, lan baldintzak hobetzea eta lan ordu gutxiago
izatea. Irailaren 28an, Alcoleako batailak tropa borbonikoen hondamendia ekarri zuen,
gobernuaren dimisiora eta Isabel II.a erreginaren erbestera. Behin-behineko gobernu
baten eraketa eta sufragio unibertsal bidez eratzeko Gorteen deialdia iragartzen ziren
matxinada eta gero.

16. Behin behineko gobernua eta 1869ko Konstituzioa.

Behin behineko gobernuan Serrano gobernuburua eta Prim gerra-ministroa ziren.


Konstituzio berrian esaten da Espainiako estatua monarkia bat zela, baina momentu
horretan erregerik ez zegoenez erregeorde bat jarri behar izan zen. Konstituzioa egin
eta gero Serrano, konstituzioa baino lehen gobernuburua zena, erregeorde bihurtu zen
eta Prim gobernuburu.
Hauteskundeak deitu zituen egoera legitimatzeko, 25 urte gorako gizonezkoen sufragio
unibertsalarekin. Egin ziren parlamentu bat eratzeko eta konstituzio bat idazteko.
Errepublikano federalak ez zeuden monarkiaren alde.
1869ko gobernuan nagusi ziren progresistak eta unionistak, batez ere progresistak.
Konstituzioa idatzi zuen parlamentuaren oposizioa errepublikano federalak ziren.

EZKERRA (IZQ) ESKUINA (DCH)


errepublikano federal - errepublikano unitario - demokratak - progresistak - unionistak - isabeldarrak - karlistak

1869ko otsailean Konstituzio bat idazteko bilerak hasi ziren, non hau onartzen zen:
- Gizonezko sufragio unibertsala
- Subiranotasun nazionala (botere legegilea bakarrik parlamentuan zegoen)
- Erregeak botere oso gutxi zituen, adibidez, ez zuen beto eskubiderik
- Gizabanakako eskubide edo askatasunak: inprenta, erlijio, irakaskuntza…

4
Naia eta Ane

17. Seiurteko Demokratikoaren erreforma ekonomikoak.

Gloriosa iraultzaren helburua; politika ekonomikoa bideratzea eta zorra gutxitzea,


horretarako, muga-zergen erreforma sustatu zen; produktu nazionalen babesa murriztu,
librekanbismo moderatua eta ez totala ezarri eta Espainako ekonomia kanporantz ireki
zuen. Lurpearen desamortizazioa
·Kotoi-zereal industrialarien oposizioa, Espainako merkatuan zuten nagusitasuna
arriskuan zegoelako.
·Zerga erreforma egiten saiatu zen Figeroak, Ogasun ministroak; arantzelak txikitu
Errealak kendu eta pezeta ezarri herialdeko diru gisa.
·Meategi legeak, (Fe, Pb, Cu) atzerritar enpresei saltzeko (batez ere Frantzia eta
Ingalaterra), benetako booma egin zuen meatzaritzako ekoizpenetan

18. Amadeo I.aren erregealdiaren arazoak.

Borboiak ordezteko eta monarkia parlamentario bat eratzeko eta Prim jeneralak
Amadeo Savoiakoa aukeratu zuen, monarkiaren ikuspegi demokratikoa zuena.

1 1870eko abenduaren 30ean Amadeo heldu, Prim hil eta 3 egun geroago errege izendatu
zuten. Amadeo babesik gabe geratu zen.
2 Kontserbadoreei ez zien erregea gustatzen. Herritarrak eta armada ez ziren fidatzen
eta aristokrazia isabeldarrak ez zuen onartu. Eliza Savoiako etxearen etsaiak zen, Eliz
Estatuak bukatu zituen. Hauek guztiak txarto portatu ziren harekin
3 Gobernuan (Serrano); unionistak, progresistak eta demokratak sartu ziren.
↠ Alderdi Konstituzionala (Unionistekin). Progresista kontserbadoreak eta Batasun
Liberaleko kideak. Haientzako iraultza urrunegi zen, moderatuak sartu behar ziren.
↠ Alderdi Erradikala (demokratekin aliatuak eta errepublikanoen babesa)
Garapen demokratikoagoa nahi zuten. Erradikalen eta Konstituzionalen arteko borrokak,
ezegonkortasuna sortu zuena.
Bi alderdi hauek ez ziren moldatu eta ez zuten egin politika adimentsu bat.
4 Hirugarren guerra karlista; Kontserbadoreek Borboien berrezarkuntza antolatzen hasi
ziren, Elizaren eta burgesiako eliteen babesarekin. Karlistek beste gerra bat hasi zuten
1872ko apirilean, Karlos VII errege izendatzeko, 1876an bukatu
5 Kuban 1868an matxinada bat hasi eta gerra kolonial batean bihurtu. Irailean iraultza eta
urrian 10 urtetako guerra hasi zen. Uharterako erreformak eta esklabotzaren abolizioa
nahi zuten independentistek (nekazariak, herriak eta esklaboak) Lur jabe handiak
unionistak
6 Herritarrak ez zeuden erreformekin pozik eta matxinadak egin zituzten. Anarkistak,
marxistak eta sozialistak eragin handia zuten Espainian eta gatazkak erradikalizatu
ziren. Bestalde, errepublikanoak monarkiaren aurka zeuden ere eta beste matxinadak
egin zituzten, Errepublika Federala (1872) aldarrikatzeko.
6 arazo hauek ikusita, Amadeo tronua utzi zuen 1873ko otsailaren 10ean.

5
Naia eta Ane

19. Lehen Errepublikaren arazoak.

1. Errepublikaren aldarrikapenak gatazka karlista azkartu zuen, fronte ireki batekin,


benetako ejertzito batekin. Karlistak Karlos VII-ren monarkia soilik nahi zuten
2. Kuban 1868an hasitako gerrak hedatzen jarraitzen zuen, 10 urte iraungo zuena, eta
errepublikak ezin izan zuen geldiarazi.
3. Kantonalismoa izan zen gatazka larriena , gobernuan krisi sakon bat eratzen
Kantonalistak; federalista intrantsiginteen helburu autonomistez gain, iraultza soziala
lortzeko helburua zuten, ideia internazionalista berrietan oinarrituta.
Azkenean bitan banatu ziren; Irekiak; errepublika federala goitik eraikitzen
Intrantsigenteak; errepublika federala behetik antolatzea
Matxinada kantonalistan errepublikano federal intrantsigenteei gehitu zitzaien marxistak
eta anarkistak (porrot egin zuten)

Azkenean, Serrano jeneralak estatu-kolpea eman zuen.

20. Errepublikanismoaren joerak Lehen Errepublikan.


Errepublikanismoan, bi joera zeuden;
·Unitarioak; Castelar zuten buru, errepublika unitarioa defendatzen zuten, jarrera
kontserbadoreagoa zuten politika eta gizarte gaien alorrean
·Federalistak; Pi y Margall eta Figueras zuten buru, errepublika federala defendatzen
zuten, laikotasunaren aldekoak, armadak politikan esku-hartzen kontra eta eskubide
demokratikoak hedatzea eta estatuak klase herritarren alde esku hartzea denfedatu
ere nahi zuten
- Irekiak; Pi y Margall buru, legeak betetzearen aldekoak,ez zituzten matxinada
armatuak defendatzen.
- Intrantsigenteek; Orense buru, herri matxinadak defendatu, errepublika
federala aldarrikatzeko sistema gisa, lurralde bakoitzak independentzia
deklaratu zezakeela defendatzen zuten, gero errepublika federal batean
sartzea askatasunez adosteko

You might also like