You are on page 1of 5

7.

GAIA-BIGARREN ERREPUBLIKA

1- ERREGIMEN ALDAKETA (1931, apirila)


1930ean, Primo de Riverak dimitutu zuen. Alfontso XIII.ak onartu, eta monarkia
konstituzionalera itzultzea saiatu zen: 1931ko apirilean udal hauteskundeak deitu zituen.
Diktadura eta monarkiaren aurka zeuden indarrak, koalizio bat eratuta eta 1930ean
Donostiako Ituna sinatu zutenak, hiri handi gehienetan irabazi zuten.
Emaitzen ondorioz, ezkertiarrek Batzorde Iraultzailea sortu zuten, eta bi egun geroago
II.Errepublika aldarrikatu zuten. Alfontso XIII.ak, erregetzari uko egin gabe, onartu zuen eta
erbesteratu zen.

Batzorde Iraultzaileak behin-behineko gobernu bat osatu zuen konstituzio berria egiteko eta
erreformen aldeko prozesua hasteko.

2- BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA: (1931, apirila-abendua)


- Gobernuburua: Niceto Alcalá-Zamora (eskuin errepublikarra)
- Gero Manuel Azaña (ezker errepublikarra).

Primo de Riveraren diktadura (1923-1930), errestaurazioko Espainiaren arazoak


konpontzeko neurri gisa planteatu zuten bere aldekoek. Alfonso XIII. erregeak dikatadura
hura babestu egin zuen, eta errege izaten jarraitu zuen diktaduran zehar, Diktadurari
emandako babesak izugarri ahuldu zuen Alfonso XIII.aren irudia, eta ordura arte monarkiko
izandako pertsona asko bere aurka jarr ziren, eta errepublikazale bihurtu. Primo de Riverak
1930ean dimititu zuen.

Errepublikaren alde zueden ordezkari politiko garrantzitsuenak Donostian elkartu ziren,


1930eko abuztuan, eta bertan Batzorde Iraultzaile bat sortu eta Errepublika aldarrikatzeko
konpromisoa hartu zuten.

Berenguerrek, Primo de Riveraren ordezkoa, hauteskunde orokorrak deitu zituen


diktaduratik liberalismora itzultzeko. Alderdiek boikota egin zioten deialdiari, eta
Berenguerrek dimititu zuen. Aznarrek udal-hauteskundeak deitu zituen 1931ko apirilaren
12rako, eta alderdi monarkikoek boto gehiago lortu arren, hiri garrantzitsu guztietan (Madril,
Bartzelona, Valentzia, Zaragoza, Donostia, Bilbo…) errepublikarrek irabazi zuten. Emaitzak
ikusiz errepublikaren arrakastatzat ulertu zuten. Alfonso XIII.ak egoera ikusterakoan
erbesteratu egin zen eta 1931ko apirilaren 24ean II.Errepublika aldarrikatu zen.
Donostiako hitzarmena sinatu zuten alderdietako ordezkariek behin-behineko gobernua
eratu zuten Madrilen Konstituzio berri bat onartu arte. Niceto Alcala-Zamora izan zen
gobernuko lehen presidentea. Honi esker, historian lehen aldiz, ezkerra boterean egon zen
eta horregatik klase zapalduek ilusio handia zuten. Baita ere, estatu demokratiko, laiko,
progresista, autonomista eta modernoa proposatzen zuten, eta politikoki, Europako herrialde
aurreratuenen pare jarri zen Espainiako estatua.
1929ko krisiaren ondorioak gogorrekin, Errepublikak ezin izan zien arazo larriei aurre egin.
Alde batetik, Liberalismoa krisian zegoen Europan eta faxismoaren gorakada ari zen
gertatzen. Bestalde, Espainia barruan hainbat arazo historiko sakon zeuden: ekonomikoa,
soziala, nekazaritzarena.... Errepublikak betirako konpondu nahi zituenak.

1931ko Konstituzioa
Uztailean hasi ziren eta abenduan onartu zen. Neurri progresistak islatzen ditu:
- Estatu mota: Errepublika Demokratikoa.
- Estatu akonfesionala: ez dago erlijio ofizialik.
- Estatu laikoa: Estatua eta Elizaren arteko banaketa. Estatuak ez du kleroa babestuko ezta
mantenduko ere; orden erlijiosoak eta hezkuntza erlijiosoa ere desegingo ziren.
- Botere banaketa:
Botere legegilea Gorteei dagokie.
Botere betearazlea gobernuari dagokio.
- Sufragio unibertsala: lehen aldiz Espainiako historian.
- Jabetza pribatua interes publikoaren menpe zegoen eta honek balizko desjabetzak
justifikatzen zituen.
- Eskubideen aldarrikapen zabala: biltzeko eta elkartzeko eskubidea, adierazpen eskubidea,
derrigorrezko hezkuntza eskubidea…

Konstituzioa adostasunik gabe egin zen. Autonomia eta erlijioa gairik eztabaidagarrienak ziren,
eskuin aldekoek haien kontra egin zuten.

3- BIURTEKO ERREFORMISTA: (1931-33)


Konstituzioa bukatu zenean gobernu berria aukeratu zuten: Gorteek Alcalá-Zamora
Errepublikako Presidentea izendatu zuten eta Gobernuburua Azaña izan zen. Gobernuak
erreformak bultzatu zituen Espainia modernizatzeko. Behin-behineko gobernuak hasi zituen
erreformak hauek izan ziren:

Hezkuntzaren erreforma: Bi izan ziren helburuak: Lehena, hezkuntza laiko eta progresista
ezartzea: horretarako Jesuiten ordena desegin zuen eta erlijio-hezkuntza debekatu zuten.
Bigarrena, analfabetismoarekin bukatzea: eskola berriak egin, ikasketa planak berritu...
Eskolarizaturik zegoen haur kopurua handitzea lortu zen.

Erreforma militarra: Azañak bultzatu zuen. Ejertzitoko eragina mugatzea ezinbestekoa


zen. Gainera, ejertzitoko ofizial ia guztiak monarkikoak ziren, eta hori arrisku handia zen
Errepublikarentzat. Behin-behineko gobernuak, zenbait erabaki hartu zituen: Ofizial kopurua
asko murriztu zuen; militar guztiek, errepublikarekiko fideltasuna zin egin behar zuten;
Zaragozako Akademia Militarra itxi zuen eta Erasoko Guardia sortu zuen, polizia moduko
bat.

Nekazaritza erreforma: Gobernuaren lehenengo neurrien helburua langileen lan baldintzek


hobetzea zen, jabetza ukitu gabe. Espainian lurjabe handiak, lur askorekin, eta oso baldintza
txarretan lan egiten zuten nekazariak. Lurrak askotan ez ziren esplotatzen, orduan
laborantza dekretua atera zuten, lurjabeak lurrak ereitea behartuz. Gainera herriko
nekazariak kontratatu behar zituzten, 8 orduko lanaldia ezarri zen eta gutxieneko soldata.
Azkenean, 1932ko Sanjurjo-ren estatu-kolpe monarkikoaren porrotari esker, Azañak
Nekazaritza Erreformarako Legea aurrera eramatea lortu zuen eta desjabetzeko prozesua
hasi zen.
Hala ere, prozesua motela izan zen, kalteordainak finkatzeko aldez aurretiko inbentarioa
egin behar zelako eta dirua falta zelako.
Autonomia-estatutuak: Espainian Errepublika aldarrikatzen zen une berean, Katalunian
Errepublika Katalana aldarrikatu zen. Behin-behineko gobernuak Kataluniak Espainia
barruan jarraitzea onartu zuen, autonomiaren truke.
Azañak Sanjurjoren estatu-kolpearen porrota aprobetxatu zuen eskuineko erresistentziak
eta oztopoak menperatzeko. Kataluniako hauteskundeak Esquerra Republikana-k irabazi
zituen eta gobernu zentralean Alderdi errepublikano eta ezkertiarrak zeudenez, beraien
harremanak errazak ziren.
Euskal Herrian, sozialista eta errepublikanoentzat Errepublika sendotzea garrantzitsuena
zen eta autonomiaren bidea zaildu egin zen sozialista-errepublikanoen eta nazionalista-
karlisten arteko harremanetan mesfidantza zegoelako. Karlistek nazionalistekin bat egin
zuten estatutua gauzatzeko. “Lizarrako Estatutua” aurkezu zuten baina Gorteek ukatu zuten,
konfesionala zelako.

Erlijioaren arazoa: Elizaren goi-karguak Errepublikaren oso aurkakoak ziren. Segura


kardinala, errepublikaren kontrako pastoral erasokorra idatzi zuen. Ondorioz, ezkerreko
mugimenduetako kideek 100 eliza eta konbentu baino gehiago erre zituzten. Handik aurrera
Elizaren eta Errepublikaren arteko harremanak asko txartu ziren.

Gobernua ez zen bere helburu asko lortzeko kapaz izan eta bi aldetatik oposizioa atera
zitzaion. Ezkerretik, bereziki anarkistentzat, erreformak ez ziren nahikoak. Eskuinetik, gero
eta jende gehiago Errepublikaren aurka zegoen, Espainiaren zutabe tradizionalak
aldatzeagatik. Bi gertakarik gobernuaren erorketa eragin zuen. Alde batetik, Sanjurjo
generalak (eskuina) altxamendu bat egin zuen erreformen aurka, baina ez zitzaion ondo
atera. Beste aldetik, Anarkistek (ezkerra) altxamendu bat sustatu zuten Casas Viejasen eta
honek Errepublikak hildako asko utzi zituen. Honen ondorioz, Azañak dimititu egin zuen.

4- BIURTEKO KONTRAERREFORMISTA:
-Presidentea: Niceto Alcalá-Zamora
- Gobernuburua: Alejandro Lerroux (Alderdi Erradikala)

1933ko hauteskundeak: (1933, azaroa) ezkertiarrek banaturik hartu zuten parte eta anarkistek
abstenzioa deitu zuten. Eskuina, aldiz, CEDAn elkartu zen eta irabazi zuen. Zentroko alderdi batek
2. postua atera zuen: Alderdi Erradikala (Lerroux) eta Alcalá-Zamorak Lerroux deitu zuen gobernua
osatzeko, eta ez CEDA, ezkerrekoen altxamendua ekiditeko.

Eskuineko politika: Aurreko erreforma-politikoak murriztu, geldiarazi edo ezabatu zuten.


- Elizak: hezkuntza berreskuratu eta diru publikoaren babesa jaso zuen.
- Militarrek: protagonismoa berreskuratu zuten, Sanjurjo eta beste militarren amnistia eman
zen.
- Autonomia-Estatutuak: Kataluniakoa murriztu zen. Euskal Herriko autonomiaren eztabaida
gelditu zuten.
- Enpresen nagusiek: soldaten jaitsiera eta hobekuntzen murrizketa.
- Nekazaritza Erreformarako Legea bertan behera gelditu zen.
Ondorioz, polarizazio politiko eta soziala areagotu zen; egonezina zabaldu zen: grebak
ugaritu ziren eta eskuin-ezkerreko liskarren kopuruak gora egin zuen.

1934ko Urriaren Iraultza: Lerroux-ek CEDA-ko ministro batzuk izendatu zituen.


Ezkertiarrek faxismoaren aldeko pausotzat hartu zuen eta PSOE eta UGT-k greba orokor
iraultzailea deitu zuten Espainian. CNTkoek ez zuten parte hartu (Asturiasen bai). Greba
hori Asturiasen eta Katalunian altxamendu izatera ailegatu zen.

- Kataluniako lehendakariak (Lluis Companys) Estat Catalá aldarrikatu zuen Errepublikaren


barruan, horrela urratu (Errepublikaren aurka) zituen Errepublikaren legeak. Armadak geldiarazi
zuen matxinada armatuaren saiakera (46 hildako eta presoak) eta Gobernuak Autonomia-
Estatutua eten zuen.
- Asturiasen benetako gizarte-iraultza gertatu zen. Ezkerreko alderdiek eta sindikatuek
bateratuta (PSOE-UGT-CNT-PCE), Goardia Zibilaren kuartelak eta arma lantegiak eraso
zituzten, eta Oviedo hartu zuten. Iraultza menperatzeko, gobernuak gerra-egoera ezarri eta
tropak erabili zituen. Errepresioa gogorra izan zen: hildako ugari gertatu ziren.

Gobernuak ospe txarra eta higadura handia zuen: finantza-eskandaloak, eroskeriak,


desordena publikoak... Ondorioz, Lerrouxek dimititu zuen eta Alcalá-Zamorak
hauteskundeak deitu ziutuen (1936, otsaila).

5- FRONTE POPULARRA edo HERRI FRONTEA: (1936-1939)


1934ko iraultzaren ondorioz Espainiako gizartea erradikalki bitan banatu zen (ezkertiarrak
eta eskuindarrak) eta errepublikazale moderatuak bi muturren artean oso ahul zegoen.

Eskuineko gobernuaren erorketa estraperloaren eskandaluaren ondorioz gertatu zen. Jokoa


ilegala izan arren, politikari errepublikarrek akordio bat lortu joko-erruletak Donostian
jartzeko. erruletak trukatuta zeuden, eta zenbait politikari errepublikarrek (Lerroux eta bere
ingurukoak), komisioak ateratzen zituzten handik. Eskandalua publiko egin eta Lerrouxek
dimititu eta hauteskundeak deitu zituen 1936ko otsailerako.

1936.urteko otsailaren 16an II.Errepublikako azken hauteskundeak egin ziren. Eskuina


zatituta aurkeztu zen eta ezkerra, Fronte Popularrean batuta. Fronte Popularreko
partaideak, besteak beste, PSOE, PCE, IZQUIERDA REPUBLICANA (Azaña), ESQUERRA
REPUBLICANA eta ANV ziren. Gerra Zibilean Errepublikaren alde borrokatuko ziren
anarkistak eta PNV ez ziren Fronte Popularrean sartu, arrazoi ezberdinengatik.

Hauteskunde horietan Fronte Popularrak irabazi zuen gutxigatik. Eskuinak, galdu arren,
babes handia zuen. Espainia bi bloke etsaituetan zatituta zegoen.

Fronte Popularraren garaian, Errepublikako presidentea Manuel Azaña izan zen eta
gobernuko presidentea Casares-Quiroga. Gobernu berriak preso politikoak askatu zituen,
Kataluniako Autonomia berrezarri zuen, Falange Españolako faxistak legez kanporatu zituen
eta Errepublikaren izpiritu originala berrezartzen saiatu zen.

Espainiako gizartea momentu honetan erabat banatuta zegoen. Ezkerreko sektore gehienek
iraultza egin nahi zuten. Eskuinean, gero eta sektore gehiagok kontrairaultza bat planteatzen
zuten, eta ejertzitoko zenbait buruzagirekin estatu-kolpe bat prestatzen hasi ziren. Kalean
indarkeria nagusitzen hasi zen. Falange Españolako faxistak indar asko hartu zuten.

Uztailaren 12an, falangista talde batek Jose Castillo Erasoko Guardia hil zuen, militante
sozialista zen. Mendeku gisa, Castilloren kide ziren guardiek Jose Calvo Sotelo hil zuten,
eskuin monarkikoaren buruzagia zena. Calvo Soteloren hilketa, estatu-kolpea abiarazi zuen.
1936ko uztailaren 17an, Marruekoseko kolonian zeuden militarrak Errepublikaren aurka
altxa ziren. 18an, altxamendua penintsulara pasa zen eta Estatu-kolpeak porrot eginez gero
Gerra Zibila hasi zen (1936-1939).

You might also like