You are on page 1of 10

7.Gaia. II.

Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

II. ERREPUBLIKA: 1931ko KONSTITUZIOA eta ERREFORMAK (1931-1936)


1) ERREPUBLIKAREN EZARPENA.
- Espainiako II. Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen (Eibar izan zen lehena).
- Aurreko urtea, 1930a oso garrantzitsua izan zen bi gertakizun inportante eman zirelako.
1) Oposizioko alderdiak (errepublikanoak, sozialistak, alderdi katalana) Donostiako
hitzarmena sinatu zuten. EAJk ez zuen parterik hartu, eta horrek eragina izan zuen gero Euskal
Herriko Estatutua lortzerakoan, denbora asko pasa behar izan baitzuen.
2) Zenbait militarrek Jacan altxatu ziren Errepublika aldarrikatzeko plan batekin, bi
kapitainak fusilatu egin zituzten. Urte berean, Primo de Riverak dimititu egin zuen, eta Alfontso
XIII.ak Berenguer jenerala izendatu zuen (Dictablanda deitzen zitzaion), baina ez zuen ezer lortu.
Erregeak normaltasun konstituzionalera itzultzea nahi zuen, eta Berenguerrek utzi eta gero,
Aznarrek hauteskunde munizipalak konbokatu zituen. Hauteskunde horiek 1931ko 12an egin
ziren, eta jauntxokeri gutxiago eta hauteskunde garbiagoak izan ziren hiri handietan
errepublikanoak eta sozialistak irabazi zituzten.
- Erregeak , militarrekin eta guardi zibilarekin kontsultatu eta gero agintea utzi eta Donostiako
hitzarmenetik irtendako batzordeari eman zion, atzerrira irtenez. Batzorde iraultzaileak behin
behineko gobernua osatu zuen, jendearen poza eta itxaropenaren artean.

2) BEHIN BEHINEKO GOBERNUA ETA KONSTITUZIOA.

- Boterera iritsi zirenak behe burgesia aurrezale, intelektual eta erreformista, eta ezker
moderatua izan ziren. Alcalá Zamora gobernu burua zen, eta bere gobernuko beste kideak honako
hauek ziren: Miguel Maura (katolikoa), Alejandro Lerroux (Alderdi errepublikano erradikalekoa),
Manuel Azaña (“Acción republicana”koa), Francisco Largo Caballero (UGT-koa), Indalecio Prieto
(sozialista moderatua). Ikusten denez, joera anitzeko gobernua osatu zuten.
- Errepublikak Espainiako egiturak gaurkotuko zituela usten zuen jendeak. 1931ko maiatzean,
Madrilen eta beste hiri batzuetan komentuen erretzeak giroa ilundu zuen. Monarkiko talde bat eta
errepublikano batzuen artean istilu batzuen ondorioz gertatu zen. Gobernuak ez zuen neurri
gogorrik hartu nahi, nahiz eta Miguel Maurak eskatu. Elizak eta Estatuaren arteko harremanak
gaizkiagotu egin ziren.
- Gorte Konstituziogiletarako deia egin zen, eta errepublikano eta sozialisten koalizioak irabazi
zuen. Euskal Herrian karlistak, nazionalistak eta katolikoak elkartu ziren eta hauteskundeak irabazi
zituzten (24 diputatutik 15 atera): Euskal Herriak bere izaera katolikoa mantenduko zuen
autonomia estatutu bat aurrera atera nahi zuten. Lau probintzietako alkateek estatutu proiektu
bat onartu zuten. Bere arabera, Euskal Herriak estatu bat osatuko zuen Espainiako Errepublika
federal baten barruan. Madrilen agintzen zuen ezkerrak ez zuen hau begi onez ikusten, hemengo
nazionalismoa, tradizionalista eta atzerakoia zelakoan.
- Gorte konstituziogileek egingo zuten 1931ko Konstituzioaren ezaugarriak hauek ziren:
 Autonomiak onartzen zituen estatu integral baten barruan, eta prozesu bat ezartzen zen
hau bideratzeko: udaletxe gehienek autonomia proiektua aurkeztu, erreferendumean hautesleen bi
herenek onartzea, eta Madrileko Gorteek onartzea.
 Jabego pribatuak sozializatu (jabeei kendu eta banatzeko aukera), baldin eta interes
orokorrak horrela eskatzen bazuen.
 Erlijioari dagokionez, estutuaren eta elizaren arteko banaketa osoa aldarrikatzen zuen.
Estatuak ez zion gehiago ordainduko Elizari eta orden erlijiosoek ezin izango zuten irakaskuntzan
aritu. Jesusen Lagundiak, Aita Saintuari obedientzia botua edukitzeko aitzakiaz, disolbatuta

1
7.Gaia. II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

geldituko ziren. Egia esan jesuitek irakaskuntzan zuen eragipena moztu nahi zuten. Honen protestaz
“minoría vasco-navarra”ko diputatuak Gorteak utzi zituzten. Alcala Zamorak eta Maurak ere
gobernua utzi zuten.
 Emakumeen boto eskubidea onartu zen, inguruko herrialdeetako lehenengoa.
 Herritarren eskubideetan, eskubide indibidualak izan ezik, kolektiboak ere ezarri ziren:
lanerako, hezkuntza, osasuna eta etxebizitza duin bat izateko eskubideak onartzen ziren
 Aginteen antolaketa berria.
o Botere legegilea ganbara bakarreko legebiltzarraren esku zegoen.
o Errepublikako presidentea, estatu burua alegia, diputatuek aukeratzen
zuten, ez zuzenean. Bere agintaldia sei urtekoa zen, eta ez zuen berriz
hautatua izateko aukerarik izango.
o Auzitegi konstituzionala sortu zen, Konstituzioaren eskubideak
bermatuko zituena,eta legeen antikonstituzionaltasunari buruz
erabakitzen zuen.

Eibarren errepublikaren ezarpena ospatzen Azaña gobernu burua Clara Canpoamor

3) BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-1933).

AZAÑAREN GOBERNUA Konstituzioa egin eta gero, gobernu konstituzionala egin zen,
gobernuburua Azaña errepublikazalea zelarik (Alcala Zamora errepublikaren lehendakaria izateko
konbentzitu zuten, nahiz eta elizari buruzko legeak onartu ez). Azañaren gobernuak ezkerreko
errepublikanoak eta era guztietako sozialistak zituelarik, Espainiako arazoei erantzun bat eman
behar zuen eta horretarako Erreforma sorta bat ekin zion:
 Erlijio-politika. Eliza eta Estatua elkarrengandik banandu, eta Elizak Espainiako gizartean
zuen eragina murriztu nahi izan zen.Konstituzioaren printzipio sekularizatzaileen (erlijiosoa ez
dena) arabera hainbat lege sortu zituen:
o Dibortzioaren Legeak ez zuen aintzat hartzen ezkontza erlijiosoa (1932).
o 1933an bertan behera geratu ziren estatuak Elizari egiten zizkion
ekarpenak.
o 1933an erlijio-ikastetxeak ixteko agindua eman zuen.
 Nekazaritza-erreforma. 1932ko Nekazaritza Erreformako Legea eman zen. Legea
onartzeko zailtasunak izan zituzten: agintean zeuden alderdietako kideek desadostasunak
zituzten, eskuina kontra zegoen eta jabeek presio handia egin zuten. Desjabe zitezkeen lurrak
hauek ziren:
o Lehengo jaurerrien jabetzak.
o Gaizki landutako lursailak,
o Beti errentan emandakoak.

2
7.Gaia. II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

o Ureztatu gabeko ureztapen-lurrak.


Lurrak kendutako jabe guztiei kalte-ordainak eman behar zizkieten, Espainiako handikiei eta
lehengo jaurerrien jabeei izan ezik. Desjabetutako finka horiek guztiak estatuarenak ziren.
Nekazari elkarteek erabaki zuten finka horiek taldean edo banaka ustiatuko zituzten, eta horrela
konpondu zen sozialisten eta errepublikanoen arteko desadostasun bat.
Legearen helburuak ez ziren bete, arrazoi hauengatik: teknika konplexuko legea zen, aurrekontu
eskasa zuen, ezkerreko errepublikanoei ez zitzaien interesatu, eta jabe handiak kontra agertu ziren.
-Legea oso motel ezarri zen, langabezia handia zen, eta nekazaritza-lurretako jornalariak etsita
zeuden. Hori dela eta, matxinada anarkistak sortu ziren.
 Autonomia-Estatutuak: Konstituzioak autonomia-erregimena izateko eskubidea aitortu
zien eskualdeei. Kataluniari 1932n Estatutua eman zitzaion (Nuriako Estatutua), Maciá eta gero
Companys izan ziren “Generalitate”aren lehendakariak (“Ezquerra republicana de Catalunya”koak).
Euskal Herrian, euskal estatutua egiteko prozesua oso konplexua izan zen. Ezker errepublikano-
sozialista, batetik, eta eskuina, EAJ eta karlistak, bestetik, ez ziren bat etorri, eta hori zela-eta,
estatutu-proiektu askok porrot egin zuten. Estatutuaren behin betiko proiektuan, hiru euskal
lurraldeak eta Nafarroa ageri ziren, baina ez zen aurrera atera, ez baitzuen lortu Arabako hautesle-
erroldako boto-emaileen erdien aldeko botoa, eta Nafarroak ez baitzuen onartu. Gainera, bertan
behera geratu zen proiektua, 1933ko hauteskunde orokorretan erradikalek eta CEDAk irabazi
bitzuten. 1936ko urrian, Gerra Zibilaren garaian, onartu zuten azkenean.
 Erreforma militarra. Azañak armada moderno eta eraginkorra osatu nahi zuen, ofizial
kopurua murriztu (ofizial gehiegi baitzeuden), eta botere zibilari nagusitasuna eman nahi zion.
Errepublikarenganako zintzotasuna zin egin nahi ez zutenei, bere lehenengo soldatarekin
armadatik uztea utzi zien. Baina militar asko, nahiz eta errepublikanoak ez izan, gelditu egin ziren.
 Hezkuntza-erreforma. Garrantzi handia eman zioten arazo honi, erronka analfabetismoari
aurre egitea zen:
o 7000 eskola berri sortu ziren bi urte baino gutxiagotan.
o Lehenengo hezkuntza dohainik eta mistoa izan behar zuen.
o Gainera, bigarren hezkuntza hobetu zen eta unibertsitatean egindako ikerketak
bultzatu zituen.
 Lan arloko legeak. Nekazaritza eremuetan ematen ziren gatazka sozialak konpondu nahi
zen, eta horretarako hainbat berrikuntza egin zuten: zortzi orduko lanaldia nekazal eremura
zabaltzea, jornalariak langabezian zeuden tokietan lurrak derrigor landu behar izatea.

AZAÑAREN BEHEALDIA. Azañaren gobernuaren kontra eskubia jarri zen (nekazal erreforma,
estatutuak, elizarekin eramandako
politika…) 1929ko krisialdi mundialaren ondorioak leporatzen zizkioten. Kapitalaren ihesaldia
nabaritzen zen. Eskubia, C.E.D.A. (Confederación española de derechas autónomas) partidu berrian
elkartu zen . Burua, Gil Robles zen.
- Estatu-kolpe bat eman zuten zenbait militarrek oligarkiaren pertsonai batzuekin, lur jabe
batzuekin batez ere. Sanjurjo jenerala, guardia zibilaren buruzagia, izan zen burua. Sevillan altxatu
zen baina gobernuak moztu egin zuen saiakera hau.
- Ezkerra ere ez zegoen pozik Azañaren jokabidearekin. Langabeziak eta pobreziak jendea larrituta
zuen. Anarkistek zenbait altxamendu “libertario” bultzatu zituzten:
o Castilblanco herrian (Badajozen) herriak 4 guardia zibil hil zituen.
o Arnedon (Errioxan) guardia zibilak manifestazio bat tirokatu zuen 6 hildako eginez.
o 1933ko urtarrilan, Cadizko Casas Viejas-en, altxamendu anarkista baten ondoren, guardia
zibilaren kuartela asaltatu eta “komunismo libertarioa” aldarrikatu eta gero Erasorako

3
7.Gaia. II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

Guardia delakoak (Azañak sortutakoa) etxeak erre, eta hantxe bertan 14 nekazari fusilatu zituen.
Azañaren herriaren errepresorea agertzen zen.
-Ekintza hauek Azañaren hondamendia ekarri zuten. Goi klaseen pribilejioak atakatu, herria pozik
utzi gabe egin zuen. Egoera honetan sozialistek ez zuten nahi Azañaren errepublikazaleekin jarraitu
eta koalizioa apurtu zen. Hauteskunde berriak konbokatu ziren.

4) ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA (1933-1936)


- Hauteskundeetan eskuin aldeko alderdiek irabazi zituzten (C.E.D.A.K 112 diputatu; Alderdi
Erradikalak 102; sozialistak 60; Azañaren Acción republicana 8; EAJ-k 12; Falange Española 1; LLiga
de Catalunya 25; Ezquerra de Catalunya 22; Tradizionalistak (karlistak) 16; monarkikoak 15).
Eskubiak irabaziaren zergatiak honako hauek izan ziren:
o Sozialistak eta Azañaren koalizioa apurtuta zegoelako eta bakoitza bere aldetik
aurkeztu zen.
o Anarkistak abstenitu ziren.
o Emakumearen botoak eskuinari lagundu zion (lehendabizikoz ematen zuen botoa).
Eskubiak elizaren kontrako neurriak erabili zituen propagandan. Ezkerra desilusionatuta gelditu zen
lehenengo biurteko martxarekin.

ERREFORMAK ATZERA BOTA . Erreformak atzera botatzea izango da eskuinaren helburu


garrantzitsuena: C.E.D.A.K ez zuen erabateko gehiengoa gobernatu ahal izateko eta Lerroux-en
(Alderdi erradikala) laguntzarekin gobernua osatuko zuen:
o Gobernu honek Azañaren gobernuak egindako erreforma guztiak zuzendu eta
geldiarazi zituen: nekazal erreforma, elizaren kontrako neurriak, langileen aldeko
neurriak…
o Sanjurjo eta beste kolpistak amnistiatu.
o Ez zuen Euskal Estatutua onartu.
o Kataluniako lege aurrerazaleak errefusatu…

INDAR POLITIKOEN ERRADIKALIZAZIOA : Eskuinaren politika, arlo guztietan, Azañak egindako


politikaren kontrako erreakzioa izango da, honek indar politikoen erradikalizazioa ekarriko du.
Europan bestetik, giro politikoa gero eta beroago izango da baita: 1933ko urtarrilan, Alemanian,
Hitlerrek hartu zuen gobernu burutza. Italian Mussolini zegoen 1922tik.
Talde faxistak Espainian ere sortzen hasiko dira: “JONS” direlakoak (Junta de Ofensiva nacional-
sindicalista), eta “Falange Española”, Jose Antonio Primo de Riverak sortua (diktadorearen semea).
Bere ezaugarriak hauek izango dira:
o Demokrazia errefusatuko dute.
o Marxismoaren oso kontrakoak izango dira.
o Kapitalismoa eta sozialismoaren arteko hirugarren bide bat proposatzen zuten,
langile eta patroien sindikatu bateratuetan oinarritua: sindikatu bertikalak.
- Erregezaleen artean goi burgesia eta oligarkiaren zenbait pertsonai bazeuden: Calvo Sotelo (Primo
de Riveraren ministroa) beren buruzagia zen. Estatu indartsu eta autoritarioa bilatzen zuten.
Mussolinirenaren antzeko (berari ikustaldiren bat egin zioten, laguntza eskatu eta armak erosteko).
-C.E.D.A.k indar handia zuen Gaztelan, Leonen, Nafarroan… Gil Robles zen beren buruzagia. Ez
zuen argi esaten errepublika onartzen zuten ala ez, botoak ez galtzeko. Europa osoan zehar
luzatzen ari zen faxismoaren itzala eta Gil Roblesek nolabait bereganatzen zuela iruditzen zitzaien
bere arerioei. Alemaniara zenbait bidai egin zuen eta Hitlerren desfile eta propaganda sistemekin
liluraturik itzuli zen. Bere kontrakoak beldur ziren Alemania edo Austriaren bezalako erregimena

4
7.Gaia. II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

ezarriko ote zuen. Sozialistek eta ezkerreko partiduek, Gil Roblesek agintea hartzea errepublikari
egindako traziotzat ikusiko lukete. Tartean, Gil Roblesek gobernuan sartzea eskatzen zuen.
-Sozialisten artean joera iraultzaileak hartu zuen indarra (Largo Caballerorena). Bere joera
anarkista eta komunistekin elkartzea zen, “langile elkarteak edo aliantzak” sendotzeko. Bere lema
“Unios hermanos proletarios” (U.H.P.) zen. Eskubiaren aurrerakada geldiarazi behar zen, bestela
erreforma guztiak pikutara joango ziren. Zenbait lekutan armak aurkitu ziren (sozialistek
gordetakoak). Iraultzaren ideia erakargarria zen Sobietar Batasunaren adibidea bazegoen.

1934ko URRIKO IRAULTZA : CEDAk gobernuan sartzea eskatu eta hiru ministro sartu eta gero,
mugimendu iraultzaile bat sortu zen:
o Sindikatuek greba orokorra antolatu zuten protesta bezala. Baina sozialistak, komunistak,
eta anarkistak, bere irizpide kontrakoengatik, ez ziren ondo elkartu. Bakarrik Asturiasen
lortu zen batasun hori.
o Katalunian, Compànys presidenteak Madrilgo gobernuaren kontrako jarrera hartu zuen,
eta “Estatutu katalana” aldarrikatu zuen, Espainiako errepublika federalaren barruan.
Ejerzitoa Generalitatearen aurrean jarri eta Companys preso eraman zuten.
Asturiasen langileek dinamitazko kartutxoekin guardia zibilaren kuartelak eraso, armek lantegiak
hartu, “ejerzito gorria” antolatu eta sozialismoa aldarrikatu zuten. Meatzaritza herri guztiak hartu
eta Oviedo setiatu zuten. Hamabost egunetan zehar “komuna iraultzailea ” bihurtu zen Asturiasen.
Gobernuak mugimendua zapaltzeko Afrikako moroak eta legionarioak bidali zituen (Francisco
Franco, Madrildik, gobernuaren militar laguntzailea ere izan zen). Errepresioa oso gogorra izan zen.
Asturiasen bakarrik 855 hildako zibil eta 299 militar izan ziren. Milaka atxilotuak izan ziren, haien
artean Largo Caballero, Companys…
-Eskuina eta ezkerraren arteko diferentziak gero eta handiagoak ziren. Herria bi bloke
antagonikoetan banatu zen. Gerra zibilaren giroa susmatzen zen. 1935ean zehar eskuina gehiago
gogortu zen (CEDAren beste bi ministro sartu ziren) iraultza erreprimitu eta gero. Baina gobernuan
parte hartzen zuen Lerroux-en Alderdi Erradikalean zenbait ustelkerik aurkitu zituzten eta
(Espainian erruleta mota bat “straperlo”a sartzeko egin ziren zenbait soborno) eta horrek
hauteskunde berrietara eraman zuten. Oraingoan CEDAk gehiengoa absolutua bilatuko du.

ASTURIAS URRIKO IRAULTZA COMPANYS ATXILOTUTA

5
7.Gaia. II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

5) FRONTE POPULARRA (02/1936 – 07/1936).


- 1936ko otsailean, Bigarren Errepublikako azken hauteskundeak izan ziren. Espainia elkarren
kontrako bi bloketan banatuta zegoen, eta hauteskundeetan, bi blokeen arteko oreka geratu zen
agerian.
Ezkerreko alderdiek aliantza handi bat osatu zuten 1936ko urtarrilean: Fronte Popularra:
Ezkerreko errepublikanoek, sozialistek eta komunistek hauteskunde-akordio bat egin zuten.
Aurkeztutako programa moderatua zen:
o Amnistia orokorra 1934ko gertaerengatik atxilotutakoentzat, eta lehen
o Biurtekoko politika erreformistarekin jarraitzea.
Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren. CEDAren bakarrik aurkeztu zen
bere programaren puntu nagusia konstituzioa goitik behera aldatzea zen. Renovación Española
alderdiko monarkikoek eta Elkarte Tradizionalistako karlistek ordea, Bloke Nazionala izeneko
hauteskunde-aliantza osatu zuten. Calvo Sotelo (Renovación Española) eskuinaren liderra
bihurtuko da nahiz eta emaitza oso onak lortu ez .
Hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuen arren, botoen arteko aldea txikia izan zen. Hala
ere, eta hauteskunde-legeak ezarritako gehiengo-sistemaren bidez, gehiengo zabala eskuratu zuen
Fronte Popularrak Gorteetan.

1936ko otsaila eta uztailaren arteko giroa.


- Alcalá Zamorak Azañari agindu zion gobernua eratzeko. Gobernua errepublikazaleekin
bakarrik osatu zuen. Ez zegoen ez sozialistarik, ez komunistarik. Zenbait sozialistentzat ez zen
burges demokratekin elkartu behar, nahiz eta sozialista adar moderatuko Indalecio Prietok,
aliantzaren alde egin.
Gobernuak premiazko neurri batzuk ezarri zituen:
o Amnistia orokorra delitu politikoengatik.
o Kataluinako autonomia berrezarri eta Companys askatu eta Generalitateko
presidente-kargua hartu zuen berriro.
o Kaleratutako langileak berriz hartzera behartu zituen enpresariak.
o Prozesu erreformista, berriz martxan jarri zen; nekazaritza-, erlijio- eta gizarte-
arloetan, bai eta arlo militarrean ere, arlo horiek aldatu egin baitzituzten eskuindar
biurtekoan.
- Nekazaritza eremuetan gizarte-gatazkak gogortu egin ziren, gobernuak 1932ko nekazaritza-
erreforma jarri nahi zuen berriro abian eta bitartean egoera kontrolatzeko: Laborantza
estentsiboko jabetza handiak kalte-ordain baten truke desjabetzeko eta aldi baterako
okupatzeko baimena eman zuen. Nekazarien sindikatuak ordea, gehiago itxaron gabe, latifundio-
eremu guztiak okupatzen hasi ziren, Badajozen, Cáceresen, Salamancan, Toledon, Kordoban,
Jaenen eta Sevillan.
- Elizaren eta Errepublikaren arteko borroka berriz sortu zen. Zenbait eliza edo elizaren zentruak

6
7.Gaia. II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

eraso edo erretzeak jasan zituzten.


- Talde erradikalak arazoak sortu : “Falange”ko aktibistak eta sindikatu sozialista edo
anarkisten arteko gatazka armatuak eta atentatuak ugaldu ziren. CNTk zenbait greba bultzatu
zituen. Giro ezegonkor hau eskubiko indarrak aprobetxatuko zuten.

- Maiatzean Azañak, Alcalá Zamora ordezkatu zuen errepublikaren presidente bezala. Gobernu
burua Casares Quiroga izendatu zuten.
Bestalde martxan jarraituko zuen eskuin-muturreko alderdiak eta Espainiako Batasun Militarreko
(elkarte militar erdiklandestinoa, 1933. urtearen amaieran sortua) zenbait militarrek prestatzen ari
ziren konspirazio militarra ( Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi bezain pronto jarri zuten
martxan).
Gobernu errepublikanoa azpijoko kolpista desegiten saiatu zen. Horretarako, ustez konspirazioan
parte hartzekotan ziren goi agintariak kargutik kendu eta bizilekuz aldatu zituzten:
o Franco Kanarietara.
o Mola Iruiñara.
o Goded Balear uharteetara…
o Jose Antonio Primo de Rivera armak zeramala aitzakipean, atxilotu egin zuten.
- Martxoan, jeneral talde bat bildu zen Madrilen (besteak beste Mola) eta altxamendu militarra
egitea adostu zuen, ordena berreskuratzeko. Matxinadaren buru nagusi Sanjurjo jenerala izendatu
zuten.
Matxinada hori talde askok babestu zuten: alfonsotar (Alfonso XIII.aldekoak) monarkikoek,
karlistek, falangistek, Espainiako JONSen Falangeak (Ofentsiba Nazional Sindikalistako Junta keta
Falangeak sortutako alderdi faxista) eta Errekete (milizia armatu karlista) karlistak.
Molaren asmoa Espainia osoko goarnizioak aldi berean matxinatzea eta errepresio gogor bat
egitea zen haren asmoa. Calvo Sotelo uztailaren 13an hil zuten, Erasoko Guardiako Castillo
tenientearen hilketarengatik. Horrek guztiak prozesua azkartu zuen.
Uztailaren 17an, matxinada hasi zen Marokoko protektoratuko goarnizioetan, eta hurrengo
egunean, penintsulako beste batzuk ere matxinatu ziren. Hiri handi gehienetan, baina, huts egin
zuen matxinada militarrak. Ondorioa Gerra zibil odoltsua izan zen, eta hiru urte iraun zuen.

.
FRANCO eta MOLA GOLPISTAK, FALANGISTAK MILIZIANOAK

7
7.Gaia. II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

Estatu Kolpearen hurrengo egunean, Madrilgo prentsak, jaso zuena titulu


nahasiekin Melillako militar altxamenduari buruz.
TESTU-IRUZKINAK

13. TESTUA: CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE KONSTITUZIOGILEETAN


EMANDAKO HITZALDIA (1931-09-01)

Utzi iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten, hura ezagutu eta epaitzeko; errespeta
ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea; (…) eta eskubide konstituziogilea, herri zibilizatuen arau
juridiko gisa, gero eta hurbilago badago askatasunaren kontzeptutik, ez ezaguzue arrazoitzat aipatu
izaki desberdinen arteko desberdintasunaren printzipio aristoteliko zaharkitua (…). Utzi iezaiozue
emakumeari Zuzenbidean aritzen, hasieran hanka-sartzeak eta zalantzak izanda ere, horrela
bakarrik heziko baita hartan.

(…) Konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan hartuta, oso poztu nau mundu
zibilizatuan orain arteko konstituziorik onena, libreena eta aurreratuena izango dela pentsatzeak.
Gainera, nire ustez, behin-behineko Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek aitortu ez
ziotena aitortuko dio emakumeari, Errepublika ezarri eta hamabost egunean. Uste dut hau izango
dela emakumearen [sufragio] eskubidea onartuko duen lehen latindar herrialdea; lehen aldiz
entzungo da latindar ganbera batean emakumearen ahotsa, emakumea bera bezain xumea, baina
egiaren aurak ekarri nahi dizkiguna; eta harro-harro sentitzen naiz, nire Espainia izango baita
emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea (…). Eta honela diotsuet, legegizonak:
(…) ez ezazue onartu beste latindar nazio batek, datozen egunetan, guk baino lehenago ezartzea
bere Konstituzioaren buruan emakumearen askatasuna, zuen kidearen askatasuna.

Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioen egunkaria; 1931ko irailaren 1eko saioa.

Discurso de Clara Campoamor ante las Cortes Constituyentes (1931 -09 – 01)

“Dejad que la mujer se manifieste como es, para conocerla y para juzgarla; respetad su derecho como ser humano; (…)
y si el derecho constituyente, como norma jurídica de los pueblos civilizados, cada día se aproxima más al concepto de
libertad, no nos invoquéis el trasnochado principio aristotélico de la desigualdad de los seres desiguales (…). Dejad,
además, a la mujer que actúe en Derecho, que será la única forma que se eduque en él, fueren cuales fueren los
tropiezos y vacilaciones que en principio tuviere.
(…) Yo me he regocijado pensando en que esta Constitución será, por su época y por su espíritu, la mejor, hasta ahora,
de las que existen en el mundo civilizado, la más libre, la más avanzada, y he pensado también en ella como en
aquel decreto del Gobierno provisional que a los quince días de venir la República hizo más justicia a la mujer que la
hicieron veinte siglos de Monarquía. Pienso que es el primer país latino en que el derecho [de  sufragio] a la mujer va a

8
7.Gaia. II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

ser reconocido, en que puede levantarse en una Cámara latina la voz de una mujer, una voz modesta como ella, pero
que nos quiere traer las auras de la verdad, y me enorgullezco con la idea de que sea mi España la que alce esa bandera
de liberación de la mujer (…). Y yo digo, señores legisladores: (…) no dejéis que sea otra nación latina la que pueda
poner a la cabeza de su Constitución, en días próximos, la liberación de la mujer, vuestra compañera.

Diario de Sesiones de las Cortes Constituyentes de la República Española, sesión celebrada el día 1 de septiembre de


1931.

14. TESTUA. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)

Alderdiak (…) berehala izango den hauteskunde lehian euren indarren koalizioari oinarri eta
kartel gisa balioko dien plan politiko komuna adostera iritsi dira. (…) Koalizioan elkartutako
alderdiek honako konpromiso hauek hartu dituzte:

Lege baten bitartez, 1933ko azaroaz geroztik egindako delitu politiko eta sozialen amnistia zabala
ematera, auzitegiek halakotzat jo ez bazituzten ere (…)
Askatasunaren eta justiziaren defentsan, estatu errepublikanoaren eta bere erregimen
konstituziogilearen funtsezko misio gisa, koalizioan elkartutako alderdiek Konstituzioaren agintea
berrezarriko dute. (…)
Errepublikanoek ez dute onartzen lurra nazionalizatu eta nekazariei emateko printzipioa,
alderdi sozialistako ordezkariek eskatutakoa. Baina komenigarritzat jotzen dituzte proposatzen
diren hainbat neurri, esaterako, nekazarien berrerospena (…)
Alderdi errepublikanoek ez dituzte onartzen alderdi langileek proposatutako banka
nazionalizatzeko neurriak; baina, bestalde, onartzen dute gure banka sistemak hainbat hobekuntza
behar dituela (…).
Alderdi errepublikanoek ulertzen duten Errepublika ez da klaseen arrazoi sozial edo
ekonomikoek zuzendutako errepublika, interes publiko eta aurrerapen sozialeko arrazoiek
bultzatutako askatasun demokratikoko erregimena baizik. Baina arrazoi horrexegatik, politika
errepublikanoak produkzioaren interes orokorrak uzten duen muga goreneraino igo behar lituzke
langileen baldintza moralak eta materialak, muga horretatik kanpo pribilegio sozial eta ekonomiko
guztien gainetik egon behar duten sakrifizioei begiratu gabe. Alderdi errepublikanoek ez dute
onartzen alderdi sozialistaren ordezkaritzak eskatutako langileen kontrola.

El Socialista (Madril), 1936ko urtarrilak 16.

TEXTO 14: PROGRAMA DEL FRENTE POPULAR (16-01-1936)


Los partidos (...) han llegado a comprometer un plan político común que sirva de fundamento y cartel a la
coalición de sus respectivas fuerzas en la inmediata contienda electoral. (...) Los partidos coaligados se comprometen:
A conceder por una ley una amplia amnistía de los delitos políticos sociales cometidos posteriormente a
noviembre de 1933, aunque no hubieran sido considerados como tales por los tribunales (...).
En defensa de la libertad y de la justicia, como misión esencial del Estado republicano y de su régimen
constitucional, los partidos coaligados restablecerán el imperio de la Constitución. (...)
Los republicanos no aceptan el principio de la nacionalización de la tierra y su entrega a los campesinos,
solicitado por los delegados del partido socialista. En cambio, consideran conveniente una serie de medidas que se
proponen la redención del campesino (...).

9
7.Gaia. II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

No aceptan los partidos republicanos las medidas de nacionalización de la Banca propuestas por los partidos
obreros; reconocen, sin embargo, que nuestro sistema bancario requiere ciertos perfeccionamientos (...).
La República que conciben los partidos republicanos no es una República dirigida por motivos sociales o
económicos de clases, sino un régimen de libertad democrática impulsado por motivos de interés público y progreso
social. Pero precisamente por esa decidida razón, la política republicana tiene el deber de elevar las condiciones
morales y materiales de los trabajadores hasta el límite máximo que permita el interés general de la producción, sin
reparar, fuera de este tope, en cuantos sacrificios hayan de imponerse a todos los privilegios sociales y económicos. No
aceptan los partidos republicanos el control obrero solicitado por la representación del partido socialista.

El Socialista (Madrid), 16 de enero de 1936.

10

You might also like