You are on page 1of 7

11.

gaia DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN (1939-1975)

I. SARRERA
Gerra Zibilak ondorio sakonak eragin zituen Euskal Herrian:
 Demografikoak (hildakoak, atxiloketak, erbesteratuak, gosea, haurren heriotza tasaren igoera,
haurren exodoa Ingalaterra, Frantzia, Belgika eta SESBera).
 Politikoak: 1936ko Autonomia Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoen abolizioa (Bizkaian eta
Gipuzkoan), (zentralismoa) , administrazioan garbiketa sakona: epaiketa asko erantzukizun
politikoak zirela eta.
 Lurraldea ere erabat suntsituta geratu zen (herriak, errepideak eta azpiegiturak; Bilbo
salbuespena izan zen, industria ez baitzen suntsitua izan, Eusko Jaurlaritzak horrela agindu
zuelako).

II. BILAKAERA EKONOMIKOA


a) Gerra ondorengo berreskurapena.
 Gerra Zibilean, gipuzkoar zein bizkaitar eraikuntza industrialek jasandako txikizioak ez ziren oso
handiak izan. Okerragoa zen erregai , lehengai edo lan esku kualifikatuaren gabezia. Hala ere, gerra
bukatu eta aste gutxira Euskadiko fabrika gehienek berrabiarazi zuten lana, eta hor hasi zen urteak
iraun zituen hazkunde ekonomikoa.
Hazkunde horren arrazoia produktu industrialen eskaerak izan zuen igoeran dago, lehendabizi
gerrako behar militarrei aurre egiteko, eta gero, gerra ondoren lurraldearen ekonomia berreraikitzeko.
Eskaera hau, batez ere, publikoa, gehienbat siderometalurgia, meatzaritza edo industria kimikara
zuzendua zegoen, eta sektore hauek oso garatuak zeuden Euskal Herrian.

 Estatu frankistak ekonomian burutu zuen interbentzio gogorra ere eragin handia izan zuen:
 Fabriken militarizazioa: lehen hilabeteetan, gerra interesa zuten produktuak lantzeko.
 Prezioen ezarpena. ( 18.testu iruzkina: Nazio intereseko industriak babesteko legea (1939).
 Baliabideen bideratzea… Estatuaren esku zegoen: inbertsioak…
Guzti honek ekonomiaren garapen normala galarazten zuen:
 Baina industria gizonei bere produktuen erosketa ziurtatzen zien, eta hau erabakigarria zen
kanpoarekiko loturak etenak zituen lurralde batean.

 Sektore bakoitzak bere arazoak zituen. Horrela, siderurgiak ingeles ikatza ezin zuen erabili, eta
Bizkaiko burdin meategien agortzeari eta burdina zein altzairua produzitzeko behar adinako txatarra
nazionalaren ezari aurre egin behar izan zion.
Metalurgiak Bigarren Mundu Gerraren amaierak arazoak ekarri zizkion, erregimen frankistari
ezarritako isolamenduak lehengaiak eta errekina lortzeko zailtasunak izan zituelako.
Elektrizitatearen produkzioak behera egin zuen, erregaia ezin zuelako inportatu, eta elektrizitatearen
prezioak izoztu egin zirelako (1944an Iberduero (gaurko Iberdrola) sortu zen).
Kontsumo ondasunen produkzioa murriztu egin zen, bizitza maila jaitsi egin zelako eta inportatzen
ziren lehengaien faltagatik.
 Beste hainbat enpresen egoera hobeagoa zen: produktu metalikoei adibidez mesede egin zien
Gerragatik kanpo konpetentziarik ez izateak: josteko makina (Alfa), bizikletak (Orbea, BH, G.A.C.),
sukaldeak (Orbegozo) e.a. Makina erreminta arloan enpresa ugari sortu ziren. Paper eta ehungintza
industriak gora egin zuten, protekzionismoa zela eta prezioek gora egin zutelako.

1
B) 60 eta 70 urteetako garapena.

- 1959ko Estabilizazio edo Egonkortze Planaren ondoren erregimenak autarkia ekonomikoari


amaiera eman zionetik euskal ekonomiak hazkunde handia hasi zuen, hainbat arrazoi
ezberdinengatik:
 Euskal industriak lan esku ugari zuen ( Espainiatik etorritako inmigrazioa zela eta).
 Finantziazio erraztasuna izan zuen euskal industriak:
 inbertsiora zuzenduriko aurrezki pribatu bati esker.
 kreditu ofizialarengatik, enpresen autofinantziazioa.
 atzerritar inbertsioa (sektore metalurgiko eta kimikoan gehien bat).
- 60 eta 70etako espainiar eredu ekonomikoa, interbentzionista eta babesleak euskal industria
libre utzi zuen atzerritar konpetentziatik. Honek espainiar merkatuan sartzea erraztu egin zuen.
Halere, epe luzean eredu honek ondorio negatiboak izan zituen:
 Teknologia propioaren gabezia.
 Atzerriarekiko menpekotasuna ekarri baitzituen.
- Guzti honen ondorioz, hazkunde ekonomiko handia ezagutu zuen Euskal Herriak, baina desoreka
nabarmenekin:
 Bizkaia eta Gipuzkoan kontzentratu zen industria.
 Industria astunarekiko menpekotasuna (siderurgia, metalurgia, untzigintza, kimika, e.a.).
 Lehiakortasun eskasa.
 ingurumenaren kutsadura.
 energia kontsumo handia
 Hirugarren sektorearen ahulezia.

- Gipuzkoan kooperatibismoa hedatu zen 60ko hamarkadan: ULGOR (Fagor) (1956) sortzaileen
katolizismo sozialak bultzatuta. Arrasate izan zen gune nagusia. Kooperatibetan langileak dira
bazkideak, eta finantzatzeko Lankide Aurrezki Kutxa sortu zen (1959) Industria ugari bultzatu zuten:
galdetegiak, etxeko tresnak… 1959. urteaz geroztik, hasi ziren sortzen egungo kooperatibetako asko;
esaterako Eroski (1969) edo Danobat.
Mugimendu kooperatibistaren barruan enpresak elkartu ziren Mondragon Kooperatiba Taldea (gero
Mondragon Korporazioa) sortuz. Gaur egun kooperatibismoa EAEko hiru probintzietara zabaldu da
eta kontinente guztietan ditu enpresak.

III. BILAKAERA POLITIKOA


a) Euskadi isolamenduaren aldian: 1939-1959.
- Espainiaren isolamenduaren garaian, frankistek Euskadin agintari politiko askoren kontrako
errepresioa eraman zuten aurrera ( 17. Testu iruzkina: Erantzukizun politikoaren Legea) .

OPOSIZIOAri dagokionez barneko eta kanpoko erresistentzia bereiztu behar da.


1) Barneko erresistentzia.
- Garai honetan oraindik usten zen aliatuek II. Mundu Gerra irabazten bazuten, Francoren
erregimena desegin ahal izango zela. Honela 1946arte, EAJ eta Euskal Jaurlaritzak matxinada armatu
bat antolatzea nahi izan zuten: klandestinitatean Euzko-Naia talde politiko militarra antolatu zen. Bost
urtez Espainiako helburu militar, polizia eta politikoei buruz informazioa jasotzen egon ziren, eta
1944an mobilizatzeko zain egon ziren, baina ez zen agindu hori iritsi. Azkenean 1950 urte amaieran
ezabatu zen.

2
-Lan gatazken alorrean 1940ko eta 1950eko hamarkadan izandako grebak eta protestak langileek
pairatzen zituzten bizi baldintza kaxkarrak ziren:
 1947ko maiatzaren 1erako greba orokor baterako deialdia egin zen (60.000 langile Bizkaian eta
Gipuzkoan). Errepresioa gogorra izan zen (2000-4000 lagun bitartean atxilotu zituzten eta
grebalariak kaleratu zituzten). Lanuzte orokor hori izan zen aldi horretan frankismoaren aurka egin
zen manifestaziorik garrantzitsuena.
 1951ean beste greba orokor bat antolatu zuen, bizimodua garestitu zela-eta gizarte
hobekuntzak eskatzeko. Errepresioa basatia izan zen, eta buruzagi politikoak eta sindikalistak
atxilotu zituzten.

- Euskal elizaren oposizioa Francoren erregimenak euskal elizaren hierarkia kontrolatu nahi izan
zuen, eta goi-karguak erregimenaren aldekoak ezarri zituen. Bestalde, 1941ean Vatikanoa presionatu
zuen Gasteizko apezpikutza banatzeko (bertan Gizpuzkoa eta Bizkaia zeuden), ustez euskal
nazionalismoa sustatzen zuela eta, honela euskal elizbarrutia banatu egin zen (1949).
- Langileen eta kleroaren arteko loturak gehitu egin ziren (Ekintza Katolikoa) eta baita erregimenaren
kontrako jarrerak:
 1944an euskal apaiz talde batek idatzi bat bidali zion Vatikanoari frankismoa salatuz.
 1949an euskal gotzainak izendatzeko eskaera egin zen.
 1950ean euskararen jazarpena eta askatasuna eza salatzen zuten Egiz aldizkari klandestinoan.
-1953an Espainiak eta Vatikanok konkordatua izenpetu zuten, eta Francoren erregimenari onartzen
zuela adierazi zion. Gobernuak gotzainak izendatzeko gaitasuna bere gain hartu zuen eta elizak
Espainiako gizartean berriro protagonista izatea eta eragina indartzea lortu zuen.

2) Kanpoko erresistentzia: Eusko Jaurlaritza erbestean.


- 1936ko urrian sortutako Eusko Jaurlaritza (Jose Antonio Agirre lehendakari) Kataluniara joan zen
Bizkaia frankisten esku erori zenean, eta Frantziara gero. Alemanek Frantzia hartu zutenean (1940)
Euskaldun asko deportatuak izan ziren, Jaurlaritzaren lokal asko itxi zituzten, eta askok erresistentzian
eta aliatuekin borrokatu zuten ( Gernika bataloia, 1945).
Agirre lehendakariak 1941ean Estatu Batuetara ihes egitea lortu zuen, eta Eusko Jaurlaritzak
ordezkaritzak ireki zituen Londresen eta New Yorken, eta harreman onak izan zituen AEBko
gobernuarekin nazismoaren aurkako borrokan (Jesús Galindez nazionalistaren kasu: FBIrentzat eta
CIArentzat lan egin zuen, 1956an desagertu arte). Espioitza-lanak eta ihes egiteko sareak ere sortu
zituzten.

- Errepublikaren erbesteko gobernuarekiko harremanak ez ziren errazak izan, eta EAJ gobernu
errepublikanoarekin harremanak haustera ere iritsi zen.
1945an Baionako Hitzarmena sinatu zuten euskal indarrek errepublikaren aldeko indar
espainiarrekin (EAJ, EAE, PCE, UGT, ELA-STV, PSOE, CNT, Mendigoizaleak, Ezkerra Errepublikanoa,
Alderdi Errepublikano Federala) . Ituna sinatu zutenen helburua:
 Espainian demokrazia ezartzeko borrokatzeko konpromisoa hartu zuten.
 Helburu bikoitza zuten: errepublika eta Autonomia Estatutua berrezartzea. Urte horretan
baikor zeuden, herrialde aliatuen eta nazioarteko erakundeen (NBE, esaterako) laguntzaz Franco
agintetik botako zutela uste baitzuten. ( 21. Testu iruzkina: Baionako hitzarmena (1945)

-Gerra hotza garaian, politika-tentsioak areagotu egin ziren, PC Eusko Jaurlaritzatik bota (1958).

3
b) Euskadi kontinuismo politikoaren aldian: 1959-1975.
- Teknokratek (Opusekoak) izan zuten garrantzia. Aldaketa batzuk egin arren:
 Hitzarmen kolektiboen legea (1958). Langile eta enpresarioen artean sindikatutik kanpo.
 Prentsaren legea (1966, aurre zentsura kendu, baina gerokoa mantendu).

- Hala ere, frankismoaren izaera diktatoriala eta errepresiboa jarraitu zuen:


 1963an (Orden Publikoaren Epaitegia sortu, TOP).
 Aurreko sei legeak batu egin zituzten Estatuaren Lege Organikoan (1966): demokrazia
organikoa onartu zuen: ordezkapena ez zegoen hiritarren esku, “organoetan” baizik (familia,
udalerria, sindikatua).

- 1969an Francok Juan Carlos Borboikoa izendatu zuen errege izateko ondorengo, eta Carrero
Blanco lehendakariorde (inmobilismoaren joerako zen, ez zuten berrikuntzarik onartzen).
- 1973an Carrero Blanco gobernu buru izendatu zuen,baina bere proiektua bertan behera geratu zen
ETAk hil zuenean (Ogro operazioa).
- 1974an Francok Arias Navarro izendatu zuen gobernu buru. Honek hasieran ukitu liberala ematen
saiatu bazen ere, hainbat gertaera izan zirela eta (ETAren atentatua Madrilen, Añoverosen kasua, Puig
Antich anarkistaren hilketa, Portugaleko iraultza), gero zapalkuntzaren bidera itzuli zen.

OPOSIZIOA kanpoan eta barruan.


- Urte hauek frustrazio urteak izan ziren , Francoren erregimenak nazioarteko onespena lortu
zuelako eta Euskadiko errealitatearekiko konexio txikia zelako. 1960an Agirre lehendakaria hil zen,
Jesus María Leizaolak ordeztu zuen. Agirre bezala, EAJ alderdikoa zen, baina ez zuen haren karismarik.
Diktadorea hil arte, erbesteratutako euskaldunak frankismoaren aurkako borroka-espirituari eusten
saiatu ziren.
- 60ko hamarkadan errealitatearen eta erregimenaren arteko kontraesanak gehitu egin ziren:
oposizioa indartu egin zen.
Langileek protestak eta grebak egin zituzten (1966tik 1972ra, 1000 baino gehiago). Greba horien
arrazoiak:
 Lanordu gutxiago, soldaten igoera, lan baldintzen hobekuntza ( Basauriko Bandas Lantegia 6
hilabeteko greba eraman zuen aurrera)
 Baita izaera politikoa zuten aldarrikapenak ere.
 Estrategia politiko berria agertu zen : sindikatu ofizialen kideak infiltratzera eraman zuena.
Greba garrantzitsuena 1967koa izan zen ( Basauriko Bandas enpresan 6 hilabeteko greba).
Kaleratze ugari, salbuespen egoerak eta errepresio gordinak izan ziren.

Elizan 339 apaizek dokumentu bat idatzi zuten (1960): frankismoaren zapalkuntza eta euskal
herriaren eskubideen zapalketa salatzen zituzten.
Gutun hau idatzi ondoren protestak ugaritu ziren, bide ezberdinak erabili zituztelarik: sermoiak,
gizarte eta kultura ekintzak, debekatzea ikur espainoleen erabilpena elizan, apaiz batzuk ez zuten
estatuburuaren aldeko eskaera sartzen mezan, konsagrazioan himno nazionala jartzeari uko egitea ,
Espainiako sinboloak eliz barruan edukitzeari uko egin...Oposizioak bere ekintzak (hezkuntza, euskara,
sindikalismoa) elizaren babesean egiten zituen.
-Gainera, Vatikanoko II. Kontzilioa (1962-1965) zela eta, elizaren barruan sortu zen krisia aipatzeko
da:
 Elizak jarrera liberalagoa eta demokratikoagoa hartu zuen.

4
 Espainiako elizak frankismoa kritikatzeko joera hartu zuen, eta demokrazia eskatzen zuten
oposizioko mugimenduak babesteari ekin zion.
 1974an liskarrak egon ziren gobernuaren eta Antonio Añoveros Bilboko apezpikuaren artean,
Euskal Herriaren kultura-identitatea defendatu zuelako. Gobernuak gotzaina bere egoitzatik
aldentzea nahi izan zuen, eta gotzainak, hori ez onartzeaz gainera, eskumikatzeko (elizatik botatzea)
mehatxua egin zien gotzain baten kontra indarra erabiliko zuenari.
 1975ean berriro hasi ziren tentsioak Eliza eta gobernuaren artean. Pablo VI.ak aita santuak
Francori eskatu zion ezarri zituen 5 heriotza zigorrak (3 FRAPekoak eta 2 ETAkoak) bertan behera
lagatzeko. Beste horrenbeste egin zuten Bilboko eta Donostiako gotzainek, eta apaiz batzuk
protesta gisa homilia (mezan apaizak esaten dituen hitzak diskurtso bezala) eman ordez isiltasun
minutuak egin zituzten.

ETAren sorrera. EAJtik gazte talde bat banandu eta EKIN iritzi-taldea sortu zuten (1951) Geroxeago
EKINetik ETA sortu zen 1959an (Euskadi ta Askatasuna). Euskal Herriaren autodeterminazioaren eta
independentziaren alde egiten zuen.
Hainbat ideologien eragina izan zuen:
 Sabino Aranaren independentziaren nahia (1962an urrundu egin zen, arrazismoa ukatu eta
akofentsionala).
 Maoismoa (Txabi Etxebarrietak sartu), marxismoa.
 Hirugarren munduko iraultza eta prozesuen eragina (Aljeria, Kuba).
Hasieran pintadak, lehergailuak eta kultura defendatzen zituen, baina denborarekin borroka
armatuaren eta indarkeriaren alde egin zuen.
1968an hilketak egiten hasi zen (Jose Pardines guardia zibila eta Melitón Manzanas Gipuzkoako
Brigada politiko-sozialaren komisario nagusia) ). Ekintza hauei erantzuteko, frankismoak terrorea
erabili zuen: jende asko atxilotu, etxeak bortxaz miatu eta atxilotuak torturatzen zituen.
Gauzak txartu ziren Burgosko prozesuan (1970) 16 etakide epaitu eta seiri heriotza-zigorra ezarri
zienean (heriotza-zigorrak kommutatu (kendu) zituzten). Protesta eta greba ugari izan ziren euskal
lurralde osoan, eta gobernu frankistak salbuespen-egoerak ezarri zituen protestei aurre egiteko.
1968-1975era bitartean, ETAk zenbait industrialari bahitu eta 43 pertsona hil zituen; besteak beste,
Carrero Blanco almirantea (1973) eta Madrilgo Rolando kafetegiaren kontrako atentatuan (1974ko
iraila) hildako 12 pertsona.
Franco hilzorian zegoela, gobernuak, ETAko ekintzei erantzuteko, bi etakide fusilatu zituen 1975eko
irailean: Txiki eta Otaegi.
- Kultura berpizkundea eman zen, arlo ezberdinetan:
 Euskararen eta Euskaltzaindiaren suspertzea.
 Ikastolen sorrera.
 Kantagintzan Ez Dot hamairu taldea, euskarazko lehen filma (Ama Lur), euskal literaturan
eta artean (Gabriel Celaya, Chillida, Oteiza…).

ETAren sorrera (1959) Barakaldo 1978, lehenengo manifestazioa ETAren kontra

5
21. TESTUA: BAIONAKO HITZARMENA (1945-03-31)

Euzkadik Frantzian dituen erakunde politiko eta sindikalek, Euzkadiko Gobernuarekin batuta
Francok bideratutako mugimendu iraultzailearen aurka heroikoki borrokatu zutenek, honako
hau adierazi nahi dute, etorkizuneko berezitasun ideologikoei uko egin gabe:

1. Altxamendu militarra zela-eta, indarrak batu zituztela 1936ko uztailaren 18an


abiarazitako ekintza gauzatzeko, eta batura hori berretsi egin dutela. Batura hura era
organikoan islatuta geratu zen 1936ko urriaren 7an, Euzkadiko Gobernua osatu zenean,
Errepublikako Gorteek bozkatutako Estatutuaren arabera. Gobernu haren lehendakaria José
Antonio Aguirre jaun txit gorena da.

2. Gobernu horretan konfiantza osoa dutela eta beharrezko laguntza eskainiko


diotela, euskal herriaren bidezko ordezkari gisa, haien helburu politiko eta sozialak jasotzen
baditu, betiere.

3. Normaltasun demokratikoa berriz ezarritakoan, euskal herriak askatasunez


adieraziko dituen nahiak errespetatu eta defendatuko dituztela.

4. Euzkadiko Gobernuak egin beharreko lana aholkatu, prestatu eta babestuko duen
erakunde aholku-emailea eratuko dutela, gerraren ondorioz euskal lurraldetik kanporatu
dituen demokraziaren aurkako erregimena desagertzean. Erakunde horren
funtzionamendua araudi egoki baten bidez arautuko da.

5. Penintsulako herri, alderdi politiko eta erakunde sindikal guztiekin batera borrokan
jarraituko dutela, Francoren gobernuaren, Falangearen eta beste edozein diktadura-
erregimenaren aurka, baita demokraziaren kontrako eta monarkiaren aldeko beste
mugimendu guztien aurka ere.

TEXTO 21: PACTO DE BAYONA (31-03-1945)

Las organizaciones políticas y sindicales de Euzkadi en Francia, que unidas en torno al Gobierno de Euzkadi lucharon
heroicamente contra el movimiento insurreccional dirigido por Franco, sin renuncia ni hipoteca para el futuro de sus
particularidades ideológicas manifiestan:

1. Ratificar la unión de sus fuerzas respectivas en la obra común iniciada el 18 de julio de 1936, con motivo de la
sublevación militar, unión que se plasmó en forma orgánica al constituirse, el 7 de octubre de 1936, el Gobierno de Euzkadi,
de acuerdo con el Estatuto votado por las Cortes Republicanas, presidido por el Excmo. Sr. Don José Antonio de Aguirre.
2. Afirmar su confianza a dicho Gobierno y prestarle la colaboración necesaria como representación legítima del
pueblo vasco, siempre que recoja sus aspiraciones políticas y sociales.
3. Respetar y defender, una vez restablecida la normalidad democrática, los deseos del pueblo vasco, que los
expresará libremente.
4. Constituirse en organismo consultivo que asesore, prepare y secunde la labor a desarrollar por el Gobierno de
Euzkadi, una vez lograda la caída del Régimen antidemocrático por el que han sido expulsados temporalmente del territorio
vasco, a consecuencia de la guerra. El funcionamiento de este organismo será regulado por una reglamentación adecuada.

5. Continuar al lado de los pueblos, partidos políticos y organizaciones sindicales de la península, en la lucha, en
todos sus órdenes, contra el Gobierno de Franco, Falange y cualquier otro régimen dictatorial, así como contra todos
aquellos intentos antidemocráticos y de restauración monárquica que pudieran surgir.

6
22. TESTUA: ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA (1974-02-24)
Euskal Herriko biztanleen bizikidetzari eta gure elizbarrutiari kalte gehien egiten dien
arazoetako bat euskal gatazka izenez ezaguna da. Zertan datza arazo hori?
Oinarri-oinarrizkoa bakarrik aipatuta, honela azal daiteke: zenbait herritarrek,
bakoitzak bere ñabardurekin bada ere, euskal herria zapalduta dagoela baieztatzen dute eta
haren eskubideak aitor daitezen eskatzen dute; beste herritar batzuek, ordea, errefusatu egiten
dute salaketa hori, haserre, eta egoera aldatzeko saio guztiak gizarte-sistemaren aurkako eraso
larria direla aldarrikatzen dute. (…)
Euskal herriak berariazko ezaugarri kultural eta espiritualak ditu, eta horien artetik
nabarmentzekoa da milaka urte dauzkan hizkuntza. Ezaugarri berezi horiek berariazko nortasuna
ematen diote herriari, egun Espainiako estatua osatzen duten herrien artean.
Espainiako estatuko gainerako herriak bezalaxe, euskal herriak ere eskubide osoa du
berezko nortasuna mantentzeko, bere ondare espirituala lantzeko eta garatzeko, inguruko
herriekiko truke osasungarriari kalterik egin gabe, bidezko askatasuna aitortuko dion antolamendu
soziopolitiko baten
barruan.
Baina, egungo egoeran, euskal herriak eskubide horretaz gozatzeko oztopo latzak
ditu. Euskararen erabilera mugatua dago, nabarmen, maila guztietako irakaskuntzan eta
komunikabideetan (prentsa, irratia, telebista).
Adierazpen kulturalak ere bereizketarik gabe kontrolatzen dituzte.
Elizbarrutiaren egoera zehatz honetan, Kristoren salbamena iragartzeko eta gogora
ekartzeko, Elizak aholkua eta adorea eman behar ditu, behar bezala aldatzeko (…) gure herriko
egoerak (…).

Antonio Añoveros, “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos”, 1974ko otsailaren
24an Bizkaiko elizetan irakurritako sermoia.

TEXTO 22: HOMILÍA DEL OBISPO DE BILBAO ANTONIO AÑOVEROS (24-02-1974)


Uno de los problemas que dañan más seriamente la convivencia ciudadana en el País Vasco y que afecta
igualmente a la buena marcha de nuestra Iglesia diocesana, es el, así llamado, problema vasco. ¿En qué consiste dicho problema?
Reduciéndolo a lo esencial, puede expresarse de esta manera: mientras unos grupos de ciudadanos, aunque con
matices distintos, afirman la existencia de una opresión del pueblo vasco y exigen el reconocimiento práctico de sus derechos,
otros grupos rechazan indignados esta acusación y proclaman que todo intento de modificar la situación establecida constituye un
grave atentado contra el orden social. (…)
El pueblo vasco tiene unas características propias de tipo cultural y espiritual, entre los que destaca su lengua
milenaria. Esos rasgos peculiares dan al pueblo una personalidad específica, dentro del conjunto de pueblos que constituyen el
Estado español actual.
El pueblo vasco, lo mismo que los demás pueblos del Estado español, tiene el derecho de conservar su propia identidad, cultivando
y desarrollando su patrimonio espiritual, sin perjuicio de un saludable intercambio con los pueblos circunvecinos, dentro de una
organización sociopolítica que reconozca
su justa libertad.
Sin embargo, en las actuales circunstancias, el pueblo vasco tropieza con serios obstáculos para poder disfrutar de
este derecho. El uso de la lengua vasca, tanto en la enseñanza, en sus distintos niveles, como en los medios de comunicación
(prensa, radio, TV), está sometida a notorias restricciones. Las diversas manifestaciones culturales se hallan también sometidas a
un indiscriminado control.
La Iglesia, para anunciar y hacer presente la salvación de Cristo, en esta situación concreta de la diócesis, tiene
que exhortar y estimular para que se modifiquen convenientemente (…) las situaciones en nuestro pueblo (…).
Antonio Añoveros, El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos, homilía leída en las iglesias de Bizkaia el
24 de febrero de 1974.rtzeko eta gogora ekartzeko, Elizak aholkua eta adorea eman behar ditu, behar bezala aldatzeko (…) gure
herriko egoerak (…).
Antonio Añoveros, “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos”, 1974ko otsailaren 24an Bizkaiko elizetan
irakurritako sermoia.

You might also like