You are on page 1of 62

10.

gaia
DIKTADURA FRANKISTAREN FINKAPENA
eta KRISIALDIA ( 1959 -1975)
Erregimenaren finkapena
Politikan aurreko gaian ikusi dugun bezala, 50 urteen amaieran, erregimen frankistak
nazioartean onartua izatea lortu zuen, Estatu Batuekin eta Vatikanorekin akordioak sinatu
ondoren.
Ekonomiaren arloan erregimenaren lehen hogei urtetan indarrean zegoen politika
autarkikoaren porrota begien bistakoa zen. Honi aurre egiteko, teknokratek egonkortze plana
bultzatu zuten, espainiar garapen ekonomikoa oztopatzen zuten eragozpenak ezabatzeko.
Horrela hainbat neurri hartu ziren:
o soldaten izozketa.
o kanpo merkataritzaren eta kapitalen inportazio askatasuna.
o inflazioaren igoera eta defizit publikoa gutxitzera zuzendutako beste batzuk.
Helburu horiek lortu baziren ere, ondorio sozialak jarduera ekonomikoaren murrizte bat eta
langabeziaren igoera izan ziren. Azken hau Europara joan zen emigrazioarekin konpondu zen
zertxobait.
Egonkortze-planetan oinarritutako bide hauek guztiek hirurogeiko hamarkadan izan zituzten
fruituak:
o Ondorio nagusia Espainiako ekonomiaren hazkunde izugarria izan zen.
o Garapen honek gizartean eragina handia izango zuen: kultura, hezkuntza eta pentsamendu
irekiagoa ekarri zuelako.
Diktaduraren zapalkuntza, ez zen, hala ere, ezertan aldatu.
FRANKISMOA: EKONOMIA ETA ALDAKETA SOZIALA

AUTARKIA GARAIA EGONKORTZE ETA GARAPEN EKONOMIKOA


(1939-1951) GARAPEN PLANAK (1957- 1959) DESARROLLISMOA (1964-1975)
- Erregimenaren politika ekonomikoa -Kanpo merkataritzaren liberalizazioak, -Garai hartako gobernuetako, OPUS
autarkian oinarritu zen, helburuak: balantzaren defizita handitu egin zuen DEIko ministro teknokatrek , 1964-
eta Espainia lur-jota geratu zen; gizarte 1975 artean martxan jarritako hiru
1) Autohornikuntza lortu, eta kanpo gatazkak aregotu egin ziren. Aurreko Garapen Planen bidez, lortuko zen
harremanak eta trukeak sahiestu. garaiko aldaketak ez ziren nahikoak izan Espainia azpigarapenetik atera eta
2) Estatuaren eskuahartzea sektore eta eta politika ekonomikoa aldatu egin zen. munduko hamargarren potentzia
prozesu ekonomiko guztietan: ekoizpenean, industriala bihurtzea.
produktuen banaketan, prezio, -Egonkortze planak: Helburuak sistema Helburuak :
salmentetan… autarkikoa baztertzea eta nazioarteko - Industria jarduera nagusia izatea.
Nekazaritza : merkatuak oinarritutako produkzio - Produkzio
- Atzerapena eta kapital falta. modernoa antolatzea izango ziren. nazionala haztea. -
- Lehen desjabetutako lurrak bueltatu Guztientzako lana sortzea.
jabeei. - Estatuak produkzioa, salmenta Neurriak: - Errenta hobeto banatzea.
eta prezioak kontrolatuak: ondorio txarrak. - Pezeta debaluatzea, - Espainia munduko ekonomian gero
- Landutako lur-eremua esportazioak areagotzeko. eta gehiago sartzea.
Errepublikan baino txikiagoa, ondorioz: - Zerga-sistema Neurriak :
arrazionamentua eta gosea. aldatu, diru sarrera publikoak handitzeko: - Atzerritarren inbertsioak eta
Industria porrot egingo du. - Prezioak teknika erakarri industrializazioa
Industrializazioa bultzatzeko, gobernuak kontrolatu soldatak eta gastu publikoa bultzatzeko.
sektore publiko sendoa eratuko du: 1941an mantentzeko. - - Esportazioak gehitu, defizita
INSTITUTO NACIONAL DE Atzerriko inbertsioak bultzatu: Merkatu jaisteko.
INDUSTRIA( INI) sortuko du, oinarrizko librea hainbat produktuentzat - Turismoa bultzatu dibisak
industriaen sorrera bultzatzeko: ENDESA lortzeko. - Herri-lanak bultzatu:
(1943 - elektrizitatea) ,), IBERIA (1944), Ondorioak : errepide, urtegi…
SEAT (1949), BAZAN (ontzigintza- 1949), - Inflazioa murriztu, horrela - Emigrazioa indartu,
ENSIDESA (meatzaritza- 1950). lehikortasuna lortuko da, eta atzerriko bereziki kanpo emigrazioa dibisak
kapitala erakarriko da. lortzeko. - 1973an Krisi
Autarkiaren krisia (1951-1957) Ekonomikoa.
- Enpresa estataletan gobernuaren - Soldatak mantendu, kontsumoa
esku-hartzea murriztu, prezioen eta murriztu (erosteko ahalmena galdu ALDAKETA SOZIALAK
merkatuen askatasuna, eta kanpo- zelako), langabezia areagotu egin zen. - Nekazal biztanleria hiritartzea.
merkataritzaren liberalizazioa. EEBB.ren
KANPO EMIGRAZIOA

Cifras del Instituto Español de Emigración


TURISMOA BULTZATU
BENIDORM
LA MANGA DEL MAR MENOR
(Murcia)
2. Garapen ekonomikoa eta hiritartze prozesua
2.1. Garai hartako gobernuek, teknokratak deituak, Garapen planak deitu ziren plan batzuen bidez
ekonomia planifikatuz osatu zuten aurreko etapako garapena. Plan horiek 1964tik 1975era bitartean
bideratu ziren. Planak industriara bideratu ziren batez ere, eta automobilgintza, siderurgia eta sektore
kimikoa azkar hasi ziren.
Planen helburua azpiegitura-gabeziak konpontzea zen, eta industrializazio-maila txikieneko eremuen
alde egitea, garapen -poloak sortuz.

Ondorioz 1960-1969 artean barne produktu gordina (BPG) bikoiztu egin zen, errenta per capita
bezalaxe.
Espainiak ekonomiaren esparruan halako oparoaldi bat izan zuen. Garapen ekonomikoaren zergatiak
eta ezaugarriak hauek izan ziren:
o Nazioarteko egoera ekonomikoa, oso aldekoa zen, eta ekonomia-ziklo on hori aprobetxatu zuen.
o Atzerriko kapitalen etorrerak; lan eskua merkea izateak nazioarteko enpresak (estatubatuarrak,
Suitzakoak, alemaniarrak, frantsesak edo britainiarrak), kimika, elektronika eta automobilen
sektorekoak bereziki (FORD, IBM, GENERAL MOTORS...). erakarri zituen.
o Turismoa zela eta lortutako diru sarrerak (dibisak). Espainiako prezio merkeek turistak erakarri
zituzten.
o Emigranteek bidaltzen zuten dirua. Kanpoan lan egiten zutenek euren familiei dibisak bidaltzen
zizkietelako.
o Lan eskua oso merkea zenez, enpresak sortzeko erraztasunak zeuden.
o Estatuaren inbertsioak lan publikoetan; urtegiak, errepidea ke.a. bideratu ziren. Hala ere, tren eta
errepide bidezko garraioaren hobekuntzak ez ziren nahikoak izan hutsuneak konpontzeko, ez eta
hazkunde handiagoa eta harmonikoagoa eragiteko ere. Inbertsioak garraio alorrean ere, eremu
garatuenetara eta jendeztatuenetara bideratu zen.
ESPAINAREN INDUSTRIALIZAZIOA
EUSKAL HERRIAN: KOOPERATIBAK (1956)

ULGOR : FAGOR
Industrializazio poloak
Krisi ekonomikoa (1973)
1970eko hamarkadan, krisi ekonomikoa eman zen, petrolioaren krisia izenez ezagutu zena:
o Petrolioaren prezioaren igoerak eragina izan zuen Espainiako hazkunde ekonomikoan, energiaren
esparruko beharren % 68 petrolioak asetzen zuelako.
o Horrez gain, turismoak eta emigrazioak behera egin zuten.
o Ondorioz dibisak murriztu egin ziren eta langabezia indartu.
o Gainera, Europako gainerako herrialdeen krisia zela eta, esportazioak murriztu egin ziren eta
kapitalen inbertsioek behera egin zuten.
Aipatutako garapen ekonomikoak gizartearen eta kulturaren esparruan aldaketa izugarriak ekarri zituen.
o Gizartean nekazaritza-mundukoa eta tradizionala zen gizartea industrial, hiritar eta modernoa
bihurtu zen.
o Bestalde, industrializazioak bigarren sektorearen nagusitasuna ekarri zuen.
o Ondorioz nekazaritza-guneetatik (Galizia, Gaztela…) gune industrializatuetara (Euskal Herria,
Katalunia) emigrazioa eman zen.
o Beste ondorio sozial bat langileen klasea eta erdi-mailakoa handitzea izan zen.
o Aurrekoak bizi-maila igo eta kontsumo (hozkailuak, autoak, telebista) gizartean sartzea ekarri
zuen.
o Zerbitzu publikoak eta batik bat hezkuntza eta osasuna hobetu egin ziren.
o Emakumea lan-munduan sartu zen.
o Espainiako pentsamoldea aldatuz joan zen, toleranteagoa, dinamikoagoa eta sekularragoa ( ez
erlijiosoa) bihurtu zen, eta horrela mendebaldeko herrialdeen gizarte-ereduaren antza gehiago
zuen.
1973ko KRISIA
Garapen ekonomikoaren ondorioak:
Desarrollismoa (1959 -1975)
ELEKTROGAILUAK
Emakumea lan munduan
Pentsamoldearen aldaketa: Sekularizazioa
Hirien hazkundea
Otxarkoaga (Bilbo)

OTXARKOAGA (Bilbo)
Santutxu auzoa Bilbo

Madrid
3. Bilakaera politikoa
3.1 Kontinuismo politikoaren garaia (1957 -1969)
Teknokratek (Opusekoak) izan zuten garrantzia politikan. Sektore honen eraginez erregimena berritu eta liberalizatzeko
ahalegina egin zen; baina, bestalde, joera berri horien aurka zeuden sektore immobilistak ere bazeuden.

Franco, lehenago egin zuen bezalaxe bi sektoreen arteko orekari eusten ahalegindu zen:
• Batetik 1966an Prentsaren Legea promulgatu zuen eta, honen bidez, argitaletxeek askatasun handiagoa izateaz
gain, zentsura txikiagoa (aurre zentsura kendu zen, baina gerokoa mantendu) eta adierazpenak egiteko askatasun
handiagoa izan zen, beti ere erregimenari kalterik ez egitea kontuan hartu behar bazen ere.
• Baina, bestetik 1959an Orden Publikoaren Legea aldarrikatu zen, erregimenaren aurkakoak jazartzeko. Orden
publikoaren auzitegi berria ( TOP izenekoa) delitu politikoak zigortzen zituen: buruzagi politiko eta sindikalak zigortu,
unibertsitateak itxi, salbuespen egoerak jarri, atxiloketak agindu.

1966an Estatuaren Lege Organikoa onartu zen, erregimeneko instituzioak biltzeko asmoarekin. Helburu nagusia
aurreko sei legeak testu bakar batean bilduz instituzionalizatzea izan zen. Lege horretan xedatu zen:
o Gorteetan Tercio Familiarra ordezkatzeko prokuradoreak izango zirela.
o Hiru ziren sistemaren ordezkaritzaren oinarriak: familia, udalerria eta sindikatua.
o Subiranotasuna Francori soilik zegokion.
o Lege horrek, gainera, monarkiaren berrezarpena bermatzen zuen:
• 1. artikuluan Espainia Erreinu gisa eratzen zela jasotzen zuen.
• Hala ere, Francok ez zuen monarkia zaharra berrezarri; monarkia berri bat ezarri zuen, berak
legitimatua, gerra zibilaren garaile izan zenak, bere obra aurrera jarrai zezan.
• 1969an Juán Karlos Espainiako printze izendatu zuen.
-Dena den, sistemak oinarri autoritario eta pertsonalista bera izaten jarraitu zuen. Matesa kasua zela eta (iruzurra
egitea kreditu ofizialekin), kontserbadoreek presioa egin zioten Francori, eta honek hainbat ministro teknokrata kendu
zituen gobernutik.
Kanpo politikari dagokionez, Ginea Ekuatoriala deskolonizatu zuten, 1962an Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko
eskaera egin zuen, eta Hego Amerikako herrialdeekin eta herrialde arabiarrekin harremanak finkatu zituzten.
Teknokraten gobernua (Opus- Dei)
LOPEZ RODO LOPEZ BRAVO
CARRERO BLANCO
FRANCO

Teknokratek (Opusekoak) ekonomiaz gain izan zuten garrantzia politikan ere. Sektore honen eraginez
erregimena berritu eta liberalizatzeko ahalegina egin zen.
• Batetik 1966an Prentsaren Legea promulgatu zuen eta, honen bidez, argitaletxeek askatasun
handiagoa izateaz gain, zentsura txikiagoa (aurre zentsura kendu zen, baina gerokoa mantendu) eta
adierazpenak egiteko askatasun handiagoa izan zen, beti ere erregimenari kalterik ez egitea kontuan hartu
behar bazen ere.
Inmobilistak

Teknokraten joera berrien aurka sektore immobilistak bazeuden.

Francok sektore hau kontentu izateko, 1959an Orden Publikoaren Legea aldarrikatu zen,
erregimenaren aurkakoak jazartzeko. Orden
publikoaren auzitegi berria ( TOP izenekoa) delitu politikoak zigortzen zituen: buruzagi
politiko eta sindikalak zigortu, unibertsitateak itxi, salbuespen egoerak jarri, atxiloketak
agindu.
3. Bilakaera politikoa
3.1 Kontinuismo politikoaren garaia (1957 -1969)

1966an Estatuaren Lege Organikoa onartu zen, erregimeneko instituzioak biltzeko asmoarekin.
Helburu nagusia aurreko sei legeak testu bakar batean bilduz instituzionalizatzea izan zen. Lege
horretan xedatu zen:
o Gorteetan Tercio Familiarra ordezkatzeko prokuradoreak izango zirela.
o Hiru ziren sistemaren ordezkaritzaren oinarriak: familia, udalerria eta sindikatua.
o Subiranotasuna Francori soilik zegokion.
o Lege horrek, gainera, monarkiaren berrezarpena bermatzen zuen:
• 1. artikuluan Espainia Erreinu gisa eratzen zela jasotzen zuen.
• Hala ere, Francok ez zuen monarkia zaharra berrezarri; monarkia berri bat ezarri zuen,
berak legitimatua, gerra zibilaren garaile izan zenak, bere obra aurrera jarrai zezan.
• 1969an Juán Karlos Espainiako printze izendatu zuen.
Durante el franquismo se celebraron DOS REFERENDUMS:
en 1947, para aprobar la Ley de Sucesión a la Jefatura del
Estado, y, en 1967, para hacerlo con la Ley Orgánica del
Estado. En ambos casos, el resultado fue aplastante en
favor del sí, con una oposición testimonial de 3.725 y
11.412 votos respectivamente, y una participación próxima
al 100% en la capital en 1947 y superior al 90% en 1967.

Conseguir esas cifras de participación fue la obsesión del


régimen en los referendos, y a ello contribuía una presión
propagandística extraordinaria sobre los electores
poniendo de manifiesto las realizaciones del régimen e
identificando el voto afirmativo con el sí a Franco.
Juan Carlos Francoren ondorengo izendatua
(1969)
3. Bilakaera politikoa
3.2. Frankismoaren krisia eta amaiera (1969-1975).

1969. urtea oso garrantzitsua izan zen Francok bi erabaki inportanteak hartu zituen:
• Juán Karlos Borboikoa izendatzea Francoren ondorengoa errege tituluaz.
• Carrero Blanco presidenteorde izendatzea, praktikan presidente-lanak egiteko.
Frankismoaren barnean bi joera nabaritu ziren: irekitasunaren aldekoak (Fraga) eta
inmmobilistak (Carrero Blanco).

Mugimenduaren barruan elkarteak sortzeko aukerari buruzko eztabaida eman zen:


• Irekitasunaren aldekoak beharrezkotzat jotzen zuten.
• Immobilistek ez zuten inolako berrikuntzarik onartzen, eta hauen esku gelditu zen gobernua.
1973an Carrero Blanco gobernu buru izendatu zuenean. Carrerok betiko ideiak berretsi zituen: alderdi
bakarra, katolizismoa…).
Francoren gobernu berriaren proiektua bertan behera geratuko zen ETAk Carrero Blanco hil zuenean (1973).
Ondoren Francok Arias Navarro izendatu zuen gobernu buru. Agintariaren hasieran ukitu liberala ematen
saiatu zen ( otsaileko 12ko izpiritua) baina hainbat gertaera izan zirela eta (ETAren atentatua Madrilen,
Añoverosen kasua, Puig Antich anarkistaren exekuzioa, Portugaleko iraultza) gobernua berriz ere
zapalkuntzaren bidera itzuli zen. Erregimenak lehengo parametroei eusten ziela erakutsi zuen.

Frankismoaren aldaketa ez zen frankismoaren barrutik etorri; kanpotik etorri zen, oposiziotik. 1975ean
Franco hil zen.
Carrero Blanco gobernu buru izendatua
(1973-ekaina)

1973an Carrero Blanco gobernu buru izendatu zuenean. Carrerok betiko ideiak berretsi
zituen: alderdi bakarra, katolizismoa…).
Francoren gobernu berriaren proiektua bertan behera geratuko zen ETAk Carrero Blanco hil
zuenean (1973ko abendua ).
Arias Navarroren gobernua (1973 -1976)
Ondoren Francok Arias Navarro izendatu zuen gobernu buru. Agintariaren hasieran ukitu
liberala ematen saiatu zen ( otsaileko 12ko izpiritua) baina hainbat gertaera izan zirela eta
(ETAren atentatua Madrilen, Añoverosen kasua, Puig Antich anarkistaren exekuzioa (1974),
Portugaleko iraultza 1974an, gobernua berriz ere zapalkuntzaren bidera itzuli zen.
Erregimenak lehengo parametroei eusten ziela erakutsi zuen.

Frankismoaren aldaketa ez zen frankismoaren barrutik etorri; kanpotik etorri zen,


oposiziotik. 1975ean Franco hil zen.
ETAren atentatua Madrilen

ETA k 1974an bonba bat jarri zuen Correo Kaleo Rolando restaurantean. Ondoan
DGS (Direccion General de Seguridad) zegoen eta polizia asko joaten ziren bertara.
13 hildako eta 70 zauritu inguru egon ziren.
Puig Antich-en exekuzioa (1974)

Salvador Puig Antich, joven anarquista


militante del Movimiento Ibérico de
Liberación, Fue detenido en el otoño de 1973
y condenado a muerte en Consejo de Guerra
por un tribunal militar por el homicidio del
subinspector del Cuerpo General de Policía
en Barcelona, brigada anti-atracos, Francisco
Anguas Barragán, de 24 años, durante un
tiroteo que se produjo durante el operativo
de su detención junto a otros miembros del
MIL. Murió ejecutado en el garrote vil en la
25 urte mañana del 2 de marzo de 1974. Fue el
último preso ejecutado en España por este
método.
FRAPen ekintza terroristak (1974)
FRAPEKO kideek hainbat atentu egin
zuten zaintza gorpuen kontra:
- Polizia
- Goardia zibilak

Frente Revolucionario Antifascista y


Patriota
1975ko irailaren 27an

FRAPko hiru kide eta


ETA politiko-
militarreko bi kide,
frankista
erregimenaren azken
hildakoak.
Fusilatuak izan zien.
Francoren heriotza (1975 -11-20)
IKASLEAK

LANGILEAK

OPOSIZIOA FRANKISMOARI ALDERDI POLITIKOAK

ELIZA

ETA
4.- Oposizio demokratikoa (I):Ikasleak eta langileak
Hazkunde ekonomikoarekin batera erregimen demokratikoa eskatzen zuen barneko
oposizioa sortu zen.
Oposizioa alde guztietan, ustekabean batzutan (eliza, unibertsitatean), agertu zen:
• 1964tik aurrera unibertsitatean protesta ugari gertatu zen: grebak, manifestazioak,
frankismoaren aurkako idatziak,... Unibertsitate gehienetan ez zuten SEU (sindikatu ofiziala)
onartzen eta ikasleen asanblada askeak antolatzen zituzten. Franco gehien arduratzen
zuena salatzen zuten: legitimazio demokratikoaren falta. Erantzun bakarra errepresioa eta
epaiketak izan ziren.
• Hirurogeiko hamarkadatik aurrera grebak eta langileen protesta ekintzak ugariak izan
ziren. Langileen ordezkariak sindikatu frankistetan sartu ondoren era guztietako
errebindikazioak egin zituzten.
Hamarkada honetan antolaketa berri bat erabili zuten: zuzenean aukeratutako
ordezkariak. Honek 1962an Langile Komisioak (CCOO) eraketa ekarri zuen , industria
handietan sindikatu nagusia izango zena.
Langileen grebak, debekatuak izan arren, gero eta sarriagoak ziren, askatasun sindikala eta
politikoa eskatzeko. 1966ko hauteskunde sindikaletan sindikatuak emaitza onak lortu
zituen.
Honen aurrean Erregimenak Langile komisioak jazarri eta legez kanpo deklaratu zuten, eta
buruzagiak epaitu eta espetxeratu zituzten (1001.prozesua) Debekatutako sindikatuen
indarra gero eta nabarmenagoa zen; hiri osoak, greba orokorrak deituta, geldiaraztea lortu
zituzten.
1951-1962 IKASLEEN MUGIMENDUA

LANGILEEN MUGIMENDUA

- KATALUNIAN 1946ko GREBA.


- EUSKAL HERRIAN 1947ko GREBA. -ERREGIMENAREN LIBERALIZAZIOAREN ALDE.

- 1951an LEHENENGO GREBA OROKORRA. - 1956ko GREBA eta MANIFESTAZIOAK, IRAKASLEAK,


IKASLEAK, INTELEKTUALAK.
- 1956 GREBA OROKORRA.
- ATXILOKETAK, MINISTROA KENDU.
Oposizio demokratikoa (II) : Alderdi
politikoak
Municheko Batzarra.
1962an Espainiak Europako Ekonomi Elkartean sartzeko eskaera egin zuenean,
barruko eta erbesteko ehun bat indar politikoek erregimenaren demokraziarik eza
salatu zuten Munich-en.
Alderdi Komunista Munich-eko batzarretik kanpo utzi zuten Sobiet Batasunari
jarraitzearren.
Espainiako agintariek itun horrek nazioartean izan zuen eraginaren beldur zirenez,
ohiko salaketak erabili zituzten “komunisten itun maltzurra ” zela esanez.
Gobernuak, haserre, gogor egin zuen barneko parte-hartzaileen kontra (adibidez, Gil
Robles eta Dionio Ridruejoren kontra). Batzuk espetxeratu egin zituen, eta beste batzuk
erbesteratu.

Krisi hau aprobetxatuz, gobernu berria eratu zuen, ministro berritzaile batzuk izendatuz
(Fraga, Solís…), baina Julián Grimauren exekuzioak (1963) denak berdin jarraitzen zuela
frogatu zuen.
B.3- 1962-1975
MUNICH-eko BATZARRA

La reunión de los opositores españoles alcanzó aún más repercusión porque


produjo la represión política más sonada de la oposición de centro y derecha
durante todo el franquismo. Franco, encolerizado por el repentino activismo de
grupos que hasta entonces no habían ejercido más que una tímida oposición al
régimen dentro de las fronteras españolas, encarceló, deportó y exilió a los
asistentes a medida que retornaban a España.
Fernando Álvarez de Miranda, Jaime Miralles, Barros de Lis, Joaquín Satrústegui,
Cavero, Ruiz-Navarro, Alfonso Prieto Prieto, Pons y Casals quedaron confinados en
las diferentes islas de las Canarias. A José María Gil-Robles, Dionisio Ridruejo, Jesús
Prados Arrarte, José Federico de Carvajal, José Vidal Beneyto, Baeza y otros fueron
enviados al exilio. En casa de Jorgina Satrústegui, primero, y de Enrique Tierno
Galván, después, se reunieron el profesor, Enrique Ruiz-García, Vicente Piniés, Jaime
García de Vinuesa y Luis María Anson para organizar la recogida de fondos en
beneficio de las familias de los represaliados.
23. TESTUA: Europar Mugimenduaren Kongresuak 118 ordezkari espainiarren
proposamenez Munichen hartutako erabakia (1962-06-08)
Europar mugimenduaren Kongresuak Munichen 1962ko ekianaren 7an eta 8an bilduta, iritzi dio edozein
herrialdek Europan sartu nahi badu, izan atxikita edo izan elkartze bidez, herrialde horrek erakunde
demokratikoak izan beharko dituela; horrek, Espainiaren kasuan, Gizakiaren Eskubideei buruzko
Europar Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera, hau esan nahi du:
1. Benetan ordezkaritza bidezkoak eta demokratikoak diren erakundeak eratzea, eta erakunde horiek
bermatzea gobernua herriatarren onespenean oinarritzen dela.
2. Pertsonen eskubide guztiak egiazki bermatzea; bereziki, norberaren askatasunari eta adierazpen-
askatasunari buruzkoak, gobernuaren zentsurarik gabe.
3. Erkidego naturalen izaera berezia aitortzea.
4. Oinarri demokratikoen gainean, askatasun sindikalak baliatzea, eta langileek beren oinarrizko
eskubideen defentsa egitea; besteak beste, greba-eskubidearen bidez.
5. Iritzi-korronteak eta alderdi politikoak antolatzeko aukera izatea, oposizioaren eskubideak aitortua.
Kongresuak itxaropen sendoa du aurreko oinarri horien araberako eboluzioak aukera emango
duela Espainia Europan sartzeko, haren funtsezko osagaia baita; eta adierazgarritzat dauka Kongresuan
partaide izan diren espainiar ordezkari guztiek adierazi izana seguru daudela espainiar ordezkari
gehienek nahi dutela eboluzio hori zuhurtzia politikoaren arauen arabera egitea, egoerak aukera ematen
duen bezainbesteko azkartasunarekin, denen zintzotasunarekin eta eboluzio-prozesuaren aurretik,
prozesuan bertan nahiz prozesuaren ondoren bortxakeria aktibo nahiz pasiboari uko egiteko
konpromisoarekin”
Munich (Alemaniako Errepublika Federala), 1962ko ekainaren 8a.
LANGILE MUGIMENDUA
Langile Komisioak –CCOOak sortu

1962an Asturiasko meatzetan sortu ziren


Unibertsitateko mugimendua
1968
Oposizio demokratikoa (III): Eliza
Eliza katolikoan
Hasi ziren agertzen askatasun faltaren aurkako protestak.
Vatikanoko II.Kontzilioak izan zuen eragina aldaketa horretan eta Franco harrituta utzi
zuen:
• Gotzainen batzarrak sindikatu frankistak kritikatu zituen eta langileek sindikatu
libreak izateko eskubidea aldeztu.
• Gotzainek, 1973an, 1953ko konkordatuaren berriztapena eskatu zuten eta, era
berean, eliza eta estatuaren arteko bereizketa.
• Hainbat apaiz katoliko atxilotu zituzten protestatu edo oposizio demokratikoaren
aldeko idazkiak izenpetzeagatik. Zamorako presondegia propio apaizentzako egoki
zuten.
• Elizaren zati bat behartsuenen zerbitzuan lan egin zuen, hiri handien auzo
pobreetan bereziki.
• Añoveros kasua.1974ko otsailean Bilboko gotzainak, Añoveros jauna, euskararen
aldeko pastorala ( fededunei zuzendutako idatzia) argitaratu zuen. Poliziak bere
etxebizitzan atxilotu zuen.
Espainiako gotzainek eta Vatikanoa Añoveros alde jarri ziren; Pablo VI aita santuak

Franco eskumikatu ( elizatik bota) nahi izan zuen.


Gobernuak atzera egin behar izan zuen eta Añoveros askatu. Eliza eta frankismoren
arteko harremanak inoiz baino okerragoak ziren.
Elizaren oposizioa

AÑOVEROS Bilboko
TARANCON KARDENALAK
apezpikua
Askatasun handiago eskatu zuen.
Añoveros kasua (1974ko otsaila)

Añoverosek idatzitako pastoralaren zatia

“El pueblo vasco, igual que los otros pueblos del Estado español, tiene derecho a conservar su
propia identidad, cultivando y desarrollando su patrimonio espiritual, dentro de una organización
sociopolítica que pueda reconocer su justa libertad (...)
“En las actuales circunstancias, el pueblo vasco tienen serios obstáculos para alcanzar estos
derechos. El uso de la lengua vasca, tanto en la enseñanza como en los medios de comunicación,
está sometido a notorias restricciones”.
Oposizio demokratikoa (IV): ETA
ETAren sorrera. Euskadin, ETAren terrorismoak EAJ bazterrean utzi zuen. ETA, EAJtik
banandutako nazio-askatasunerako mugimendu iraultzailea zen (EKIN) . Geroztik
ekintza armatuak aniztu ziren. ETA-ren eta beste talde nazionalisten arteko
harremanetan –batez ere EAJ alderdiarekiko- aldaketa egon zen: aurretik elkartasuna
eta nolabaiteko ulermena egon arren, gero eta tirabira handiagoak izan ziren politika-
eta ideologia- desadostasunegatik. 1964an, bien arteko harremana hautsi egin zen.
Denbora aurrera doala, ETAren politika erradikalizatu egin zen, borroka armatuaren
eta indarkeriaren alde egin baitzuten Euskal Herriaren independentzia lortzeko.

1958-2011
5.- Francoren gaixotasuna eta heriotza
• 1974an tronboflebitis batek Francoren bizitza arriskutan jarri zuen eta Joan Karlos printzeak Estatu buruaren funtzioak
hartu zituen. Aste batzuetara, sendatutakoan, agintea berreskuratu zuen, jendearen harridurarako.
• Langileen ondoeza gero eta larriagoa zen bestalde, krisi ekonomikoaren eragina nabarmentzen hasi baitzen.
• Ekintza armatuak ere gero eta ugariagoak ziren. ETA-ren ekintzaz gainera FRAP (Frente Revolucionario Antifascista y
Patriótico) izeneko erakundeak ere Diktaduraren aurkako ekintza armatuak egin zituen.

• Alderdiak eta Francoren aurkako erakundeak demokraziarako trantsizioa prestatzen hasi ziren:
o 1974-ko uztailean Parisen hainbat erakunde, alderdi politiko eta sindikatuek, Alderdi Komunista bereziki, Junta
Demokratikoa osatu zuten.
o 1975-eko ekainean Konbergentzia Demokratikorako Plataforma sortu zen, PSOE-ek gidatzen zuena, Alderdi
Karlista, Mugimendu Komunista barnean ziren.
• Gobernuaren erreakzioa errepresioa gogortzea izan zen. Terrorismoaren aurkako lege berriak heriotza zigorraren
ezarpena zabaldu zuen. Hilabetean gerra auzitegiek hamaika heriotza zigor erabaki zuten.
Epaiak ezarri ezkero erregimenak kanpoko eta barneko iritzi publikoaren gaitzespena jasoko zuen, baina barkamena eman
ezkero ahulezia erakutsiko zuen
Burgoseko epaiketan ez bezalaxe gobernuak eskarmentu handia eman nahi izan zuenez zigortutako bost (hiru FRAP-ekoak,
bi ETA-koak) fusilatu zituen, 1975-eko irailaren 27a zen. Aita santuak, gotzainek eta atzerriko gobernu askok errukia eskatu
zuten. Mundu osoan frankismoaren aurkako manifestazioak antolatu zituzten. Espainiak atzerriko herrien boikota jasan
behar izan zuen: ekonomian, kulturan...

“Ibilaldi berdea” Espainiaren ahulezia aprobetxatuz, Marokok Espainiako Sahara kolonia inbaditu zuen; 200.000 marokiar
muga zeharkatu eta Saharako lurraldean barneratu ziren.
Fronte Polisarioak, hango indar politiko nagusiak independentzia lortu nahi zuen; baina Espainiako gobernuak bertako
biztanleek nahi zuten erregimen politiko aukeratzeko erreferenduma onartua zuen. Espainiako gobernuak NBEaren aurrean
protestatu zuen eta indar armatuak erabiltzeko aukera aztertu zuen. Baina Franco hiltzear zegoela eta ez zen inolako
erabakirik hartu. Espainiak, gerraren beldur, Madrilgo Ituna sinatu zuen arazoaren 14an: Espainiar Sahara Marokori eta
Mauritaniari eman zien. Fronte Polisarioa baztertuta geratu zen, eta gatazkak oraindik jarraitzen du.
Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, berak egindakoak jarraituko zuelakoan. Baina, Francorik gabe, frankismoa
ezinezkoa zen.
Junta Democratica eta
Covergencia Democraticaren sorrera (1974)

Alderdiak eta Francoren aurkako erakundeak demokraziarako trantsizioa


prestatzen hasi ziren:

o 1974-ko uztailean Parisen hainbat erakunde, alderdi politiko eta


sindikatuek, Alderdi Komunista bereziki, Junta Demokratikoa osatu zuten.

o 1975-eko ekainean Konbergentzia Demokratikorako Plataforma sortu


zen, PSOE-ek gidatzen zuena, Alderdi Karlista, Mugimendu Komunista
barnean ziren.
Martxa berdea

“Ibilaldi berdea” Espainiaren ahulezia aprobetxatuz, Marokok Espainiako Sahara kolonia inbaditu zuen;
200.000 marokiar muga zeharkatu eta Saharako lurraldean barneratu ziren.
Fronte Polisarioak, hango indar politiko nagusiak independentzia lortu nahi zuen; baina Espainiako
gobernuak bertako biztanleek nahi zuten erregimen politiko aukeratzeko erreferenduma onartua zuen.
Espainiako gobernuak NBEaren aurrean protestatu zuen eta indar armatuak erabiltzeko aukera aztertu
zuen. Baina Franco hiltzear zegoela eta ez zen inolako erabakirik hartu. Espainiak, gerraren beldur, Madrilgo
Ituna sinatu zuen arazoaren 14an: Espainiar Sahara Marokori eta Mauritaniari eman zien. Fronte Polisarioa
baztertuta geratu zen, eta gatazkak oraindik jarraitzen du. 2
Francoren heriotza 1975-11-20

You might also like