You are on page 1of 3

7.

- KRISIA, SUSPERRALDIA ETA GLOBALIZAZIOA,


1973-2010
Sarrera

1973ko urruan Jordaniak, Siria eta Egiptok erasotu zuten Israel: Yom Kipur Gerra. Baina Israelek
gerra azkar irabazi zuen, AEBko eta OTANeko laguntza izan zuelako. Beraz, beste herrialdeek,
petrolio esportatzaileak zirenak, haren prezioa igo zuten eta Petrolioaren Krisia gertatu zen.
Honen erruz Keyneseko politikek porrot egin zuten.

1989-1991 urteen bitartean herrialde komunistak desegin ziren eta globalizazio neoliberala
ezarri egin zen. Hazkunde ekonomikoa izango dute herrialde gorakorrek. Hirugarren Industria
Iraultza ere gertatu zen, teknologia aurrerapen handia sortu zuena.

1970-2000 urteen artean populazioa %64a hazi zen, urteko tasa %1,5ekoa izanik. Europan,
trantsizio demografikoaren bukaera zenez, ez zen asko handitu baina Afrikan populazioa
hirukoiztu zuen. Heriotza-tasa eta jaiotza-tasa txikiagoen konbinazioak populazioa nabarmen
zahartzea ekarri du. Hala ere, eskualdeka alde handiak daude. Europako populazioa da
zahartuena; eta Afrikakoa, aldiz, gazteena.

7.1. Petrolioaren krisia eta mendebaldar ekonomien berregituratzea

1973an petrolioaren prezioaren igoera gertatu zen eta 1985ra arte krisi bat eragin zuen. Orduan
hartutako neurriek eragin iraunkorrak izan zituen.

1973an Yom Kipur gerraren ondorioz, Herrialde Petrolio-Esportatzaileen Erakundeak, HPEE,


petrolioaren produkzioa geldiarazi zuten eta prezioa laukoiztu ziren. Petrolioa subastetan
saltzen zirenez, kopuru gutxiago izateak prezioaren gorakada zekarren. Hala ere, petrolioaren
prezioaren gorakada ez zen arazo bakarra izan krisia gertatzeko.

Herrialdeak petrolioa esportatzaileak zirenak, koloniak izateari utzi ziotenean HPEE-a sortu
zuten, “Siete Hermanas” deituriko petrolerei aurre egiteko.

1979an petrolioaren prezioaren beste igoera bat gertatuko da, Irango Iraultza islamiarragatik
sortua. Iran eta Irakeko 8 urteko gerra dela medio, petrolioaren prezioa hazi egin zen mundu
osoan.

Krisiak beste bi eragile garrantzitsu izan zituen:

• 1960ko hamarkadan enpresen mozkin tasa jaisten hasi zen produktibitatea geldotzen
hasi zelako eta langileen soldatak hazten jarraitu zirelako. Azken hau, sindikatuek zuten
indarrari esker gertatu zen. Produktibitatea igo ez zenez, inflazioa gertatu zen.
• Bretton Wood-en sortutako diru sistema dolar eta urrean oinarrituta desagertu zen
1971an. Erabaki hau Nixon hartu zuen, Bigarren Mundu Gerraren ondoren AEBko
ekonomia garrantzitsuena zelako eta ziurra zelako, baina 1973an beste herrialde batzuk
hurbiltzen hasi ziren. Honen ondorioz, inflazioa gertatu zen, dolarren debaluazioa etorri
zelako.

Garai honetan “Hirugarren Mundua” azaleratu zen, 1950 eta 1960ko deskolonizazio
prozesuaren ondorioz. Izan ere 1973ko petrolioaren prezioaren igoera Hirugarren Munduko
herrialde batzuen erabakia izan zen.

27
Ordura arteko krisietan, langabezia gora egiten bazuen prezioak behera egiten zuten eta
ekonomia keynassarrak diru publikoa erabiltzen zuen prezioak mantentzeko eta lanpostuak
sortzeko. Baina krisi honetan ez zen hori gertatu; langabezia eta prezioak gora egin zuten,
estanflazioa sortu zen.

Inflazioa eta langabezia ezin ziren aldi berean konbatitu, kontrako gauzak egin behar zirelako.
Azkenean, inflazioa ekiditea erabaki zuten, langabezi kronikoa ekarri zuena gaur egun arte.

Eredu keynestarra krisian sartu zen: Estatuaren fisko-krisiaz hitz egiten da, gizarte gastuaren
hazkundeak defizita eta zor publikoa emendatu zituelako. 1970ko hamarkada bukaeran
gobernuak politika keynestarrak bertan behera uzten hasi ziren. 1980 ingurutik gobernuek
politika ekonomikoak aldatu eta argiki enpresarien alde egin zuten. Helburua enpresarien
konfiantza berreskuratzea zen, inbertitzeko grina berreskuratu zezaten. Politika aldaketaren
ikurrak reagonomics eta thatcherismoa izan ziren, hots, politika ekonomiko neoliberalaren
etorrera eta hedapena munduan zehar.

Reagonomics-aren atzean egon ziren neurriak:

1) Sound money. Inflazioa borrokatu behar da. Banku zentralak interes tasak igo ziren.
2) Deregulation. Araudia txikitu. Enpresei askatasun gehiago eman.
3) Modest tax rates. Zerga gutxiago kobratu. Gastu publikoa txikitu zen. Curva de Laffer.
4) Limited government spending. Gobernuak ez du hainbeste gastatzen.

Politika neoliberalaren helburua ez da enplegu betea lortzea, inflazioa kontrolatzea baizik.


Honen erruz langabezia ez da inoiz desagertzen, murrizten eta hazten da. Lan-merkatuaren
malgutasuna bilatu zuen neoliberalismoa: langileen eskubideak murriztu behar dira. Honek
enpresarioen boterea areagotu zuen bi ondorio nagusiekin: lan-merkatuaren segmentazioa eta
lanaren prekarizazioa. Sindikatuen ahulduragatik posible izan zen, greba luzeen erruz.

Neoliberalek kritikatu zuten estatuaren gastu hazkorra eta defizita zergak igotzen dituelako;
pribatizazioak bultzatu zituzten merkatu ekonomiaren alde eginez. Ongizate-estatuan mozketa
nabarmenak egon ziren ere.

AEBn langabezia-tasa txikia baino prekarietate handia zegoen, baina Europan kontrakoa gertatu
zen, langileek baldintza duinagoak izanez.

Inflazioari aurre egiteko, Ronald Reagan presidentearen lehen urteetan (1981-2) Erreserba
Federalak (hots, ABEtako banku zentralak) diruaren interes tasa %19raino igo zuen. Horren
ondorioz langabezia %10 gainditzera iritsi zen.

1973-2000 epealdian munduan energiaren kontsumoa %80a igo zen, pertsonako kontsumoa
%14a igoz. Halaber, herrialde eta eskualdeen artean desberdintasun handiak daude.
Petrolioaren krisiak beste energien bilaketa sustatu zuen. Honek, petrolioaren erabilpena gora
egin duen arren, beste energia motak are eta gorago egin dute.

28
Energiaren kontsumoan gertatu diren aldaketatik ondorioak:

1. Munduko jarduera ekonomikoak energian oso intentsiboa izaten jarraitzen du.


2. 1970ko hamarkadan petrolio krisiaren ondorio larriak izan arren, oso energia gutxi
aurreztu zen
3. Energia-ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko aldeak desoreka handiak sorrarazi ditu.
4. Neurri apal batean petrolioa beste energia iturri batzuk ordezkatu dute zenbait
eskualdetan. Ordezkatzea batez ere Japonian eta AEBetan gertatu da, gutxiago Europan.
Asian, aldiz, petrolioaren kontsumoa energia primario moduan erlatiboki hazi egin da.

7.3Sobietar-Batasunaren eta zentralizatutako plangintzadun ekonomien bat-bateko lur-jotzea

1970ko hamarkadatik SB-ak arazoak izaten hasi zen eta beste erregimen komunistak ere.
1991an herrialde komunista gehienak deseginda zeuden. Mendebaldearen martxari jarraitzea
oso zaila zitzaien herrialde komunistei, teknologian adibidez. Oso nekazaritza pobrea zuten eta
herrialde kapitalistei erosi behar zituen.

Beste arazo larri bat baliabide naturalen gainustiaketa zen; esplotazio estentsiboek agortzea eta
kostuen areagotzea zekartzan. Sobietar ereduko sistema ekonomikoak deskonposatzen ari ziren
1980ko hamarkadetik. Gainera herrialde komunistetan bizitza kalitatea jaitsi egin zen.

Sobietar Batasunena egindako erreforma serioenak Mikhail Gorbatxoven perestroika (herrialde


kapitalistei irekiera) eta glasnost (garbitasuna, komunismoaren aurkako iritzia librea egin zen)
egitasmoekin. Honekin tentsio sozialak areagotu zituen. 1989kon Berlingo harresiaren
erorketarekin bloke komunistaren desegitea hasi zen. Sobietar Batasuna ofizialki 1991ko
abenduan desegin zen. Ondoren, Errusia eta beste herrialdeek kapitalismo basatiaren bidetik
abiatu ziren (kapitalismo neoliberala).

29

You might also like