You are on page 1of 5

4.

HAZKUNDE EKONOMIKO GARAIKIDEA

Gai honetan XIX. eta XX. mendeko hazkunde ekonomikoaren ikuspegi zabala ematen
saiatuko gara, espainiar ekonomiaren bilakaera garaikidearen azterketaren sarrera gisa,
XXI. mendearen hasiera honetara arte alegia: egungo ekonomia kapitalistaren garapena
eta industrializazioaren ezarpena izango dira gure zio nagusiak, horrekin batera gauzatu
zen modernizazio demografikoaren azterketarekin batera.

XIX. mende erdialdetik aurrera, ekonomia eta demografiari dagokienez datu fidagarriak
daude Estatu mailan. Hainbat gobernu erakunde sortzen dira, Institutu Geografikoa eta
Estatistikoa edo Estatistika Institutu Nazionala. Honek datu fidagarriagoak izateko aukera
bermatzen du puntu bateraino, izan ere, jarrera zein interpretazio desberdinak sor ditzake,
adibidez, Espainiaren atzerakuntza ekonomikoa kanpoko ala barneko eraginen bidez
gertatu den pentsatzea, edota pesimista al optimista izatea, ekonomia atzeratua egon izan
den ala porrot hutsa izan den pentsatzea.

Espainiak beste herrialdeekiko konbergitzeko prozesuan izan dituen arazoak. Beste


herrialde Mediterranearren antzera, Portugal, Italia, … Alemania eta Frantzia bezalako
herrialdeekin konbergitzeko prozesua luze eta mantsoa izan du, eta industrialki zein
makro ekonomikoki haien mailara iristea asko kostako zaio. Horretarako, beharrezkoak
izango ditu XIX. eta XX. mendeetan zehar garatuko zena: lehenean, burgesiaren sorrera
zeinek inbertsioak ekarriko ituen industria garatzeko. Inportazioen murriztea
protekzionismoaren bidez, zeinek barne kontsumoa ahalbideratuko duen, soldatapekoen
botere adkisitiboaren igoerarekin batera, produkzioa handitzea posible izatea lortuz.

Espainiaren urratsak ekonomiaren arloan honakoak izan ziren:

o Kataluniako ehun fabrikekin, Espainiako Industria Iraultza hasten da XIX.


Mendeko bigarren laurdenean.

o Industria arloan sakontze eta dibertsifikatze prozesu bat ematen da Estatu mailan,
mende erdialdetik 90. hamarkadaraino. Industria beste hainbat eskualdeetara
eramaten da: EAE, Madril, Asturias. Siderurgia zabaltzen da Bizkaian batez ere.

o 1890etik 1913ra, protekzionismo zorrotzaren erruz hazkundea moderatu egiten


da.
o 1914tik lehen mundu gerra hasi zen bitartean, industriaren modernizazio zein
dibertsifikazio prozesua ematen da.

o 1936-39 urteen bitartean, gerraren ondorioz, ekonomia ondoratzen doa, aktibitate


ekonomikoen lagatzearen ondorioz gerran parte hartu behar izana zela medio.

o 1939tik 50. Hamarkadara arte, gerraosteko autarkia garaia dator, zeinetan mugak
ixten diren kanpo merkataritza ia guztiz murriztuz eta zeinetan lan esku
kualifikatuaren heriotza ugarien erruz, ekonomia ez zen hain ondo joan. Bestalde,
gerraren suntsipenak ezin izan dira konpondu, ardatzaren aldeko egotearen erruz
isolaturik geratu baita Espainia, Marshall Plana bezalako laguntzak iristen ez
direlarik.

Azken bi mendeak hazkunde garaiak izan diren arren nagusiki populazioarekiko


dakionez, benetako hazkundea jasan zuen garai esanguratsu bakarra 60. hamarkadatik
aurrera izan zen, “baby-boom” fenomenoa delakoarekin:

o 1820. Hamarkadaraino, hazkundea txikia izan zen, Konbentzio zein


Independentzia gerrek zein izurrite eta agorraldiek eraginda.

o 1860. Urte ingururaino hazkundea nabarmenki azkartu.

o Mende amaieraraino, hazkundea mantsotzen da, kolonien gerrak direla medio 90.
hamarkadako azken urteetan immigrazioa haziz.

o Gerra Zibileraino hazkunde bizkorra izan, baina bertan jasandako heriotzek, eta
heriotza horiek ekidindako jaiotzek, hazkundea geldituko dute.

o 60. hamarkadaraino hazkundea jasango du populazioak, mantsoa bada ere. Hala


ere, nahikoa azkarragoa izango da 50. hamarkadan, aurrekoan baino, zeinetan
gerraosteko errepresioek heriotza tasa handituko duten eta oraindik ekonomia
suspertzeke egongo den suntsiketak konpontzeko egongo direlako.

o 1960-tik aurrera, “baby-boom”-aren bitartez, trantsizio demografiko gauzatzen


da, zeinetan heriotza tasa ikaragarri jaisten den, eta zer esanik ez jaiotza tasa.

XIX. mendean zehar, Populazio zentsuen, Erregistro Zibilaren eta Udal erroldak ezarri
ziren, zeinek populazioaren mugimenduak ulertzea ahalbideratu zuen:
o Hilkortasun krisien eragina urritzen bada ere, zonalde batzuetan urtetik urtera
heriotza tasen gora-berak handi zirauten.

o Gudak: konbentzio gerra, Independentzia gerra, Karlistadak eta Kolonien


gerrak.

o Goseteak: uzta txar esporadikoak, hein batean ekidingo direnak trenaren


sarrerarekin.

o Epidemiak: Baztanga eta elgorria bezala.

o Hilkortasun handi horrek haur hilkortasun tasa handia izatea eragin.

o Jaiotza tasen beherakada bat ematen da:

o Ezkongabe tasak jaitsi desamortizazioek eragindako kleroaren


urritzearekin (monasterio eta komentu gutxiago= fraile eta monja
gutxiago= ezkongabe gutxiago), honek berez jaiotza tasa igo beharko
lukeen arren.

o Mendeko hilkortasun krisiek, hau da, gosete, guda eta epidemiek, jaiotza
tasak jaitsarazi eta honek belaunaldi hutsen fenomenoa sortu.

Immigrazioa jasatetik, Espainia herrialde migratzaile izatera pasatzen da, zeinek


hazkunde demografikoaren %30 ekiditen duen:

o 1860. Urtera arte, emigrazio tasak txikiak izango dira, traba legalak zeudelako
horretarako, populazio hazkunde motela zela eta.

o 80. Hamarkadara arte, emigrazioaren hazkundea ematen da, batez ere, nekazaritza
krisiak eraginda, zeinek traba legalak murriztuko dituen. Lurralde nagusiak,
Latino Amerikako Argentina eta Kuba bezalakoak izan ziren.

o Lehen Mundu Gerran, emigrazioa mantsotu, hala ere, Levante aldeko langile
ugari Frantziara joan lanera, bertakoak gudan ziren artean ordezkatzeko.

o 20. Hamarkadako lan eskaerak igotzean, emigrazioa gutxiarazi.

o Gerra zibilak Frantziaranzko emigrazioa eragin, Errepublikako populazioan,


errefuxiatu gisa.
o II. Mundu Gerraren ostean, emigrazioa berriz ere hazi, Latinoamerikara batez ere,
eta horren barnean Venezuelara.

o 60. hamarkadan, lehen Amerikaranzkoa zen emigrazioa Europaranzkoa bilakatu,


Baby-boomaren populazio hazkundeak eragindako lanpostu beharragatik. Efektu
onuragarria izan zuen hark, zeinek ordainketa balantza orekatzea lortu baitzuen,
Suitza, Frantzia eta Alemania bezalako herrialdeetara joan zirenek bidalitako
diruarekin.

Barne emigrazio eta hiritartze prozesua nahikoa goraberatsua izan zen. 1850. Urteraino
ia zen eman halakorik, eta handik aurrera ere ez zen bereziki oso azkarra ere izan. Ez zen
1870. hamarkadaraino emango hiritartze prozesuaren bizkortasuna, zeinetan nabaritu
ahal izan zen industrializazioaren zantzuren bat. Probintzia anitzetako jendea
industrializatzen ari ziren besteetara emigratzen hasi ziren, Castillak, Extremadura,
Galizia eta Mediterranear kostako hego eta hego mendebaldea, lurralde erruralenak
zirenak, Madril, Katalunia, Asturias eta kostaldeko euskal probintzietara joan ziren,
industrializatzen ari ziren lurraldeak. Bigarren olatu bat sumatu ahal izan zen, batez ere
20. hamarkadatik aurrera, modernizazio ekonomikoak eraginda, hala ere, Gerra Zibilak
geldiarazi egin zuen.

Hala ere, ez zen guztiz gauzatuko nekazal populazioaren hiritartzea, 60. Hamarkadaraino,
zeinetan, Espainia betidanik herrialde nekazaria izatetik herrialde industrializatu bat
izatera pasatu zen denbora oso eskasean. Desarrollismoa izago zen beraz, Espainiaren
berezko ezaugarri hori desagertaraziko zuena. Aldi honetan, hiritartzea nabariagoa izan
zen Madrilen eta periferian. Garai hartan halako populazio mugimendu, eta hazkunderako
(baby-booma) ez zenez ez azpiegiturarik ez etxebizitzarik, txabolismo fenomenoa sortu
zen, eta aurrerago asentatu, eta garai hau definituko zuen urbanismo deskontrolatua. 80.
hamarkadan kontrako prozesua eman izan zen askotan, garaiko krisi ekonomikoa
bezalako faktoreek sorturiko desindustrializazioarengatik.

Trantsizio demografikoa mantsoa izan zen Europa mendebaldeko herrialde gehienekin


alderatzen badugu. Hemeretzigarren mende amaieratik heriotza tasa etengabe jaisten
zihoan, eta hogeigarren mendean zehar bi heriotza krisi baino ez ziren eman: bata 1918ko
gripearena, eta bestea 1936-39ko Gerra Zibilarena. Gerraren ondoren heriotza tasak
jaisten joan ziren, medikuntzaren eta higienearen hobekuntzengatik, nahiz eta gerraosteko
goseteek asko erasan izan. Horrela, urteak aurrera joan hala, haurren heriotza tasa jaisten
joan zen heinean, populazioaren zahartze prozesu bat eman zen pixkanaka.

Gerra garaian jaiotza tasa asko jaitsi zen, baina gero orokorki mantendu egin zen herrialde
osoan. 60. Hamarkadan ikaragarri hasi zen, baby boomaren efektuaren bitartez, baina
ondoren, 70. hamarkadatik aurrera asko jaitsi zen. Laurogeita hamargarren hamarkadan
ikaragarri baxuak izan ziren jaiotza tasak, baina berriz ere hazi egin ziren milurteko
berriaren etorrerarekin, baby-boomeko belaunaldiaren umeen jaiotzaren ondorioz eta
immigrazioa zela eta. Hala ere berriz ere jaiotza tasak jaitsi egingo ziren urte gutxiren
buruan, eta zer esanik ez, 2007ko krisia hasi zenetik.

Laburbilduz: hazkunde ekonomiko mantso bat, XX. mendearen bigarren erdialdera arte
ez dena nabarmen azeleratzen; industrializazio prozesu gora-beheratsu, luze eta, bere
gorenaldiari dagokionean, erlatiboki epe laburrekoa (hitz egin jarraitu al daiteke Industri
Iraultzaren porrotaz, Espainiaren osotasunerako?); eta Europako herrialde liderrekiko
atzerakuntza erlatiboaren hazkundea historia garaikidearen gehiengoan zehar, XX.
mendearen bigarren erdialde horretara arte hain zuzen ere (Gerra Zibilak eta lehen
frankismoak moztutako atzemate zantzuak alde batera utzita). Biztanlegoari
dagokionean, ordea, tarteko hazkunde demografikoa, ez bereziki bizkorra, Trantsizio
Demografiko berantiarrekoa, kanpo-emigraziorako joerarekin (XX. mendearen amaiera
aldera arte bederen), eta, ondorioz, barne-merkatua zabaltzeko ahalmen erlatiboki eskasa
izan zuena, bataz besteko dentsitate baxuko herrialde izaera iraunaraziz (barnealdearen
hustutze prozesu gero eta azeleratuagoarekin).

You might also like