You are on page 1of 5

MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA

-
3.Testu iruzkina
3. TESTUA. MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIO DEKRETUA (1836-02- 21)

BM ERREGINA GOBERNADOREARI EMANDAKO AZALPENA


Andere: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da emandako hitza
betetzea eta errenten produktuaren amortizazio berdinaren bitartez zor nazionalari
berme positiboa ematea soilik; zorion publikoaren iturri oparoa irekitzea da; hildako
aberastasuna berpiztea da; industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea
da; herrialdeari bertako gauza guztiekiko maitasun natural eta sutsua itsastea da; aberria
zabaltzea eta aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea da; azken batean,
ordenaren eta askatasunaren ikurra den Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea
da. Ez da merkataritzako espekulazio hotza, ezta kreditu eragiketa ere (...); animazio, bizi
eta zorioneko elementua da Espainiarako. Horrela azaldu badezaket, bere politika
pizkunderako osagarria da.

Nazioak dagoeneko eskuratuta dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza
materialerako BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko orea izango dudan dekretuak,
zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura sortu behar du eta beharrezkoa da bai
bere joeran, bai bere helburuan eta bai emaitza hura lortzeko erabiliko dituen
bitartekoetan, jabe familia oparoa sortzeko goi mailako ideian lotzea eta bat egitea eta
haren gozamenak eta existentzia batez ere goi mailako instituzioen erabateko
garaipenean bermatzea.
Gaceta de Madrid, 1836ko otsailak 21.
A) Testuaren sailkapena:

Testu mota: Testu historiko-juridikoa, tratatua, izaera ekonomiko eta


politikoarekin.

Non eta noiz idatzia , testuingurua: Madrilen, 1836an


Testuingura: 1836an liberal progresistak agintzaritza hartu zutenean,
gerra karlista indarrean zegoen , eta gobernuak arazo ekonomikoak
zituen aurre egiteko, estatuaren defizita oso haundia zelako.

Egilea: Mendizabal, Ogasun ministroa

Nori zuzendua eta xedea: Testu publikoa, erregina eta Espainiako


nazioari zuzendua desamortizatuko ondasunen salmenta gauzatzeko eta
honen berri emateko.
B) Testuaren azterketa:
- Testuan Mendizabalen arrazoiak elizaren ondasunen desamortizazioa
gauzatzeko
emango dira.
- Elizaren ondasunen desjabetzearen ondoren, hurrengo pausoa ondasun hauek
enkante publikoan salmentan jartzea izango da. ” Estatatuaren jabetzakoak
izatera heldu diren ondasunen multzoa saltzea”.
- Salmenta horrekin lortuko diren ondorioak hauek izango dira:
- Lehenik herri-zorra kopuru handia murriztu.
- Ekonomia garatu: ondasun hilaren ( esku amortizatuetan daudenak, ezin
direnak saldu edo erosi) berpizteak ( elizaren lurrak desjabetu eta salmentan
jartzen direnean) eta industria eta merkataritzaren kanalen askapenak
ekonomiaren garapen haundia ekarriko dute.
- Bestetik desamortizazioaren ondorioz sortuko den jabe-familia handia Isabel
IIaren tronoarekin identifikatzeaz gain, erakundeen sostengu izango da.
C) Iruzkina eta ondorioak:
- Mendizabalen desamortizazioa 1836ko dekretuen bitzartez gauzatu zen , hoien bitartez salmentan
jarriko ziren klero erregular eta sekularraren ondasunak. Horrela liberalismo ekonomikoaren helburu
nagusiena lortuko zen, jabetza askatasuna, lur amortizatuetan dauden ondasunak merkatuan sartuz.
Lehenengo desamortizazioa Godoyk jarriko zuen martxan
1798an, ondoren beste prozesu desamortizatzaileak egongo ziren ( Cadiz, Hirurteko liberala), baina
prozesu garrantzitsuenak Mendizabalena eta gero 1855an Madozek jarriko zuena martxan, udaletxeen
desamortizazioekin, izango dira.
- Gerra karlista 1833tik indarrean zegoen , eta ogasunaren egoera larriak ez zuen laguntzen arazo horri
aurre egiten. Estatu liberaleren jarraipena bermatzeak, gerra karlista irabaztea eskatzen zuen.
Desamortizazioak eta bertan lortutako dirua, asko lagundu zuen karlismoari aurre egiteko. Gailentze
hori Bergarako besarkadan gauzatuko da.
- Baina Mendizabalen desamortizazioak beste helburu batzuk nahi zituen lortu herri-zorra ezabatu eta
gerra karlista irabazteaz aparte. Horien artean bat nagusituko da: liberalen ideietara erakartzea
noblezia eta bereziki burgesia diruduna, beraiek izango zirelako salmentan jarriko ziren jabetzen erosle
nagusiak. Jabe txikiek eta nekazariek ordea ezin izango zuten lurrak erosi , hauek lur sail edo lote
handitan saldu zirelako, beraiei erosteko aukerarik eman gabe, ondorioz bere egoera sarritan okerragoa
bihurtu zen. Ondorioz liberalismoak eliza eta nekazarien oposizioa lortu zuen.
-Noblezia eta burgesiaren atxikimendua lortuko zen, beraiek izan zirelako onuradun nagusiak.
-Nahiz eta nekazaritza-produkzioaren bolumena handitu eta zenbait lantzeen espezializazioa eta
hobekuntza lortu , ez zen behar zen mailan gauzatu mentalitate kapitalista ezagatik.
- Ondorio gisa desamortizazioak elizaren ondasunen murrizpen handia ekarriko zuen, gero moderatuek
1851an Vatikanoarekin sinatutako zen Konkordatoarekin konpentsatuko zena , elizak
desamortizatutako lurren galera onartuko zuen baina, Estatua elizkizunak eta apaizen mantenua bere

You might also like