You are on page 1of 57

IBEROAMERIKAREN HISTORIA GARAIKIDEA:

IBEROAMERIKA APUNTE ONAK


1. GAIA: INDEPENDENTZIA PROZESUAK (1776-1824 / 1898)

Amerika mailan XVI-XVII. mendetik aurrera Espainiaz gain ebste errealitate kolonial batzuk.
Hauen amaiera, espainiar koloniaren gainbeherarekin bat etorriko da. Independentzia
aldarrikapen hauek Ipar-Amerikako (gerora AEB) eremuaren independentzia prozesuarekin
hasiko dira, ondoren mugimendu askatzaile batzuk hasiko dira 1773. urtean Bostoneko
gatazkekin, eta lehen fase hori Ayacuchoko gatazkarekin bukatuko da. Lehen gatazkak, beraz,
honekin bukatuko dira. Errealitate berri hori ez da egun batetik bestera sortzen; konfederazio
desberdinak sortuko dira, eta gerora sortuko diren barne-liskarren ondorioz errepublikak edo
konfederazio horien barruan zatiketak sortuk dira (gerra-zibilak, gatazkak…) eta XIX. mende
amaierarako jada osatuta egongo da gaur egun ezagutzen dugun eremua.

Herrialde handienetan (Argentina, adibidez) behin independentzia lortuta garapen propioa


bermatu beharko du bere eremuan. Bertan indigenen aurkako zabalkunde bat emango da,
iparralderuntz eta hegoalderuntz (Patagonia…). Kontutan izan behar dugu hiri edo
erregeorderrietako hiriburuak izandako horiek egongo direla, baina horiez gain beste hainbat
leku eraikiko direla. XIX. mendean estatu ezberdinen barruan eraikuntza-prozesu bat emango
da.

Sarrera: aurrekariak
Estatu Batuak: 1773-1776. Britainia Handiko 13 kolonien indpendentzia prozesua.
Haiti: 1804. Esklabutzarekin oso erlazionatuta. Hau Frantziaren zen.

Penintsulako bi metropolien kasuak. Espainia eta Portugal:


Latinoamerika: 1808-1824. 1808ko gertaerarekin hasiko da, eta 1824ean lehen fasea
bukatuko da.
Brasil: 1822. Baketsuagoa eta emaitza desberdinak. Brasil ez da errealitate ezberdinetan
zatituko, bere osotasuna mantenduko du.

Independentzia lortu eta lehen hamarkadetan AEBren eragina ez da oso handia izango
Latinoamerikako estatu horietan. Lehenengo AEB bere eboluzio propioan zentratuta egongo
da.

Amerikako Estatu Batuen independentzia


Kolonizazio prozesua ezberdina. Ezaugarri nagusiak:

Kolonizazio prozesu motelagoa. Ez zen konkista handirik egon, kokaleku txikiak agertu
ziren, lehena Virginian eta bestea Massachussetsen.
Hasieran Ingalaterrak interes handiegirik ez, meatzaritza interesak ez zirelako agertu.
Kolonoak, batez ere, talde erlijioso txikiak ziren, batez ere iparraldean: puritanoak,
quakeroak, aurrerago kalbinistak… Enpresa pribatuak ere bai.

Enpresa pribatuak edo konpainiak: lurralde zehatz bat nahi zuten, kokaleku txikiak, eta
batzuetan gatazkak indigenekin. Konpainia hauek euren kontratu pribatuekin iristen ziren, eta
bertan kolonien bizimodua prestatzen edo arautzen zuten. Denborarekin kontratu hauek euren
konstituzio bihurtu ziren.

Esaten dugunean AEBrena lehen konstituzioa izan zela, ez da egia. Eurek konstituzioarekin
familiartekotasun handia zuten, hau da, autonomia handia zuten euren arauak jartzeko: euren
erlijioa, ekonomikoki ere autonomia handia (tabakoa, egurra, ontzigintza…). Royal Navyak,
hau da, itsasontzien heren bat bertan egiten zen. Larruaren merkataritza… Hau dena
denborarekin arazo bihurtu zen, merkatari ingelesek babesa behar zutelako kolonoekin
konpetentzia ez izateko. XVII. mende bukaeran saiakera egon zen hauen autonomia
murrizteko eta erregeorde berri bat sortzeko, baina soilik 3 urte iraun zuten, Erresuma Batuko
gatazkak aprobetxatuz.

Beraz, hasieratik autonomia maila handia izango zuten, baina 7 urteko gerarren ostean XVIII.
mendean hori murriztu egin zen. Ingalaterrak irabazi zuen, baina zor handiak zituen, eta
kolonien aprobetxamendu ekonomikoa handitu egin nahi zuen. Beraz, zerga berriak ezarri
nahi zituen, baina horretarako legeak aldatu behar zituen, eta lege horien aldaketak tentsioak
sortu zituen. Testuinguru honetan ulertu behar dugu iraultza.

Kontrola indartzeko saiakera horretan, kolonietako oligarkia nabarmendu zen oposizioan,


merkataritza sareetan okupatutako lekuagatik. Kolonia eta metropoli artean zegoen
merkataritza triangeluarra, baina zuzenean bidaiak egiten hasi ziren esklaboak lortzeko.
Karibeko esklabotzarekin ere erlazio handia zuten. Han azukrea lortzen zuten eta kolonietan
uzten zuten. Zuzenean Afrikara bidaltzen zuten esklaboak lortzeko.

Arrazoi ekonomikoez gain, ideologikoak egon ziren: usnaturalismo eta liberakusniareb ideien
zabalkundea. Ingalaterran ere iraultza eman zen XVII. mendearen urte zentraletan, John
Lockeren idatziak oso popularrak izan ziren. Thomas Paineren panfletoak ere banatzen
zituzten milizianoek, independentziaren justifikazio bezala. Horrejub iraulztaren zurrumurrua
hedatu zen, eta tentsio-momentuak eman ziren, adibidez, Bostoneko hilketak. Horrela hasi
ziren koloniak euren arteko loturak indartzen. Hasieran loturak oso lausoak ziren, politikoki
eta administratiboki ez zutelako loturarik. Buruzagi independentisten proiektuen artean,
egitura miliziano koordinatu bat jartzea izan zen. Metropoliak, noski, ez zuen uzten horrelako
loturak ezartzea.

Independentzia Gerra hasi


Patrioten egoera kaskarra, Eresuma Batuak gudaroste indartsu bat zuelako eta milizia
koordinatuak zituzten kolonietan, batez ere hegoaldeko estatuetan (berriagoak zirelako).
Lehen eta bigarren kongresuetan, AEBko armadaren oinarriak ezarri ziren. Geogre
Washingtonen buruzagitza oso garrantzitsua → Virginiako pertsonarik aberatsena. Lehen
arrakasten ondoren, Ingalaterratik New Yorkera bidali zuten eta gerraren natura aldatu zuten:
guda txikietatik benetako gerrillara. Batez ere hegoaldean egingo zen hau.

Frantzia eta Espainia jabetu ziren komenigarria zela AEBtako koloniak babestea (kolonoak)
edo behintzat armak eta dirua bidaltzea laguntzeko. 7 urteko gerraren emaitza ezkorra zelako
eurentzat eat aukera berri bat bezala ikusi zutelako. Erresuma Batuan honetaz konturatu ziren
eta bazekiten kolonien independentzia baino euren lekua nazioartean jokuan zegoela.
Testuinguru internazionala kolonoentzat mesedegarria izan zen, hedapen handiko gerra izan
zen, intentsitate mugatua izan zuen eta denboran ez zen oso luzea izan, batez ere
Iberoamerikako prozesuekin alderatuta.

Iberoamerika eta AEBren prozesuaren desberdintasunak eta antzekotasunak


Proiektu independentistak oinarri. kolonien barruan gerra zibilak egon ziren, protagonistak
miliziak osatu zituzten eta indigenen eta esklaboen esku-hartzea antzekoa izan zen.
Esklaboek haien abeen aurka jo zuten, eta indigenek kreoloen eliteen aurka. Zergatik?
Fronteraren mugimenduagatik, bai AEBtan eta Iberoamerikan.

Nahiz eta proiektu elitista izan, ideia iraultzaileak egon ziren jokoan. Talkak egon ziren gerra
bideratzeko orduan, baina nabarmentzen direnak ezberdintasunak dira. Kolonizazio
prozesuak ezberdinak izan ziren, gizartearen ezaugarri desberdinengatik. Mexikon
(Iberoamerika) prozesu iraultzailea luzeagoa izan zen, intentsitate handikoa, eta kalte
ekonomiko handiagoa gauzatu zuen. Beste puntu interesgarri bat: Ipar Amerikan prozesu
bakarra, eta Iberoamerikan hainbat prozesu aldi berean. Hau da, lehenengoak zentralizazioa
bilatu zuen, eta Iberoamerikak deszentralizazio bat “jasan” zuen. Prozesu honen barruan ere
talka eta desadostasunak nabarmendu ziren.

Estatuen eraikuntza prozesuak, beraz, desberdinak izan ziren eta askoz ere biolentoagoak
Iberoamerikan. Metropoliaren egoera ere desberdina zen.
- Ingalaterra: potentzia irabazlea, nahiz eta zor handiak izan ahalmen gehiago zituen.
- Espainiaren kasuan, bere iraultzan zegoen murgilduta, baita Frantziaren aurkako
gerran. Beraz, horregatik gerraren luzeera handiagoa eta intentsitatea.

Latinoamerikako independentzia (1808-1824)


1822an Portugalen menpeko koloniak (Brasil) independentzia lortzen du. Prozesu baketsuago
eta lasai bat izango da, eta errealitate bakarra izango du ondoiro.
Espainiaren menpeko kolonien askatasunean zentratuko gara. Antzekotasunak badaude
AEBkin. XVIIII. mendearen bigarren zatian Karlos III. eta Karlos IV. erregeek sartutako
erreformen harira: presio fiskala handitu, produktuen kontrola handiagotzea, kolonietako elite
horiekiko kontrola handitzea, kreoloen partehartzea mugatzea…
Erreforma horiek erantzuna izan zuten, euren eskubideen defentsarako aldarrikapen
desberdinak egongo dira.

1822an Portugalen menpeko koloniak (Brasil) independentzia lortzen du.

Prozesuaren ezaugarriak
Prozesu luzeena izango da espainiaren menpeko kolonien aldarrikapenena. 1808-1810 hasi
eta 1824-1898an guztiz amaituko da. Kontinenteko independentzia prozesuak lehen tandan
amaituko dira, eta Kuba eta Puerto rico + Filipinas (Asia) mende amaierara arte luzatuko dira.
Europako eta kolonietako gertaerek eragin handia izango dute bilakaeran eta gatazkan. Iberiar
Penintsulan pairatuko den Frantziaren inbasioak hauspotuko ditu gertaera hauek, besteak
beste (independentzia tendentziak…).

Zonalde ezberdinak bereiztu behar ditugu Amerikan (espainiar kolonien barruan betiere).
Bakoitzaren jokamoldeak ezberdinak:

1. Erregeorderri zaharrak: XVI. mendetik eratorriak direnak. Espainia Berria


(Mexiko) eta Peruko erregeorderria, bitan zatitzen da. Zahar hauen zonalde
batzuetan, adibidez, Mexikon, prozesu motelagoa izango da eta moderatuagoa edo ez
hain erradikala.
2. Zonalde atlantiarrean (Kolonbia, Venezuela, La Plata) emango diren mugimenduak
eta eliteak erakutsiko duen jarrera askoz erradikalagoa izango da. Zati horietan
sortuko dira mugimendu askatzaileen foku nagusiak.

Gertaera Atlantikoaren bi aldeetan:


i. Independentzia gerra Penintsulan. Ingalaterra goruntz zihoan, eta
Espainia beheruntz joango da nazioarteko testuinguru honetan. Etekin
ekonomikoak behar zituen Europa mailako gastuei aurre egiteko,
beraz, erantzuteko gaitasun ahula zuen Espainiak.
ii. Buenos Aireseko iraultza
iii. Habanako gertaerak ingelesen partetik
iv. Absolutismoa (Fernando VII)
v. Simón Bolívar / San Martín. Kreolo familietatik datoz. Europan jaso
duten hezkuntzatik printzipio berritzaileekin etorriko dira kolonietara
eta gidari bihurtuko dira.

Aurrekariak
Zein ezaugarri berezi izan zuen Espainiaren kolonietako independentzia prozesuak?
- Berezia eta unibertsala: Batera espazio guztietan emango da. Metropolia
pairatzen ari den arazoei aurre egiteko kolnietan ere erreakzioak egongo dira.
Arazo baten aurrean hasiera batean erantzun bateratu bat emango dute.
- Solidaritatea: zonalde bakoitzak bere ezaugarriak, baina zonalde bakoitzean
parte-hartzeak. Venezuelarrak Quiton eta Perun, argentinarrak Txilen eta
Bolivian… Helburu unitario bat izango dute. Solidaridad Latinoamericana.

Zergatiak
- Barnealdekoak

Metropoliaren eskuhartzea eta administrazio eskasa. Erreformen desfasea, geroz eta kontrol,
isun eta zerga gehiago… Gizartearen antolaketan bereizketak: adibidez, zurien artean batzuk
penintsulako administraziokoak izango dira, baina beste batzuk kreoloak izango dira,
Penintsulako familietatik datozenen ondorengoak, baina bertan jaio eta hezi direnak.
Kreolo, mestizo eta esklaboen baztertze soziala ere egongo da. Arlo sozialarekin lotuta
altxamenduak emango dira.
(metropoli, administrazio eskasa + burokrazia korapilatua + merkataritzaren monopolioa +
kreolo eta mestizoen baztertzea)

- Kanpoaldekoak
Britainia Handiko kolonien independentzia batetik, baita Europan Frantziako Iraultzaren ideia
berri ilustratyak. Jesuiten kanporatzeak ere zeresana izango du (hauek propaganda). Kreoloak
eta Europako korronte berrian (enciclopedismo, liberalismoa)... Eliteen semeak Europatik
ibiliko dira eta ideia berriak hartuko dituzte.

Faktore (barne eta kanpo) ezberdin hauek esaldi batean laburtzen dira: cuantitas versus
cualitas. Zergati desberdinak batu beahr dira independentzia nahiak ulertzeko eta eman ahal
izateko.

Zergatik ez zen eman 1810 arte independentzia ahaleginik?


“ezin izan” → berez ez da ezin izan zelako eman. Pentsatzen da Espainiak indar militar
handiak zituela Latinoamerikan eta horregatik ez zela eman independentzia ahaleginik, baina
badakigu Espainia eat Portugalek ez zutela indar militar handiegirik.

“ez behar izan” → hau da egokia. Latinoamerika oraindik garapen mauilan zegoen, eta
nazioarteko egoera desberdina izango zen XVIII. mende hasieran eta XIX. mendean.
Britainia Handiak irabazi duen garrantziarekin eta industrializazioarekin eszenatoki ezberdina
egongo da eta nazioartean Espainiaren indarra ahulagoa izango da. XVIII. mende hasierako
dinastia aldaketa eman zenean, orduan ez zen kapaza izan bere ibilbide propioa garatzeko eta
ez zegoen nahikoa indar sozial ez ekonomiko.

XVIII. mendean zehar esaten da Latinoamerikaren kolonien esparru hau adin nagusitasuna
lortuko duela: ekonomia berpiztu egingo da Europako industria-iraultzari esker batez ere, eta
biztanleriaren hazkunde bat izango du. 2 faktore horiek eszenatoki ezberdin bat jartzen dute,
eta aldaketak garatzeko eszenatoki bat.

Latinoamerikako errealitate ezberdinak


Bereizitako zonaldeak izango ditugu politiko-administratiboki. Nahiz eta erregeorderriak
agertu, bakoitzaren barruan errealitate propioak egongo dira (probintziak, hiriak…).
Horregatik lehen pausoa independentzia lortzea izango da, eta zailtasunak egongo dira
1820-30eko hamarkadan antolamendu berriak sortu behar direnean.

Sentimendu erregional indartsua


Zonalde bakoitzak bere sentimendu propioa, eta aldez aurretik dagoena (XVI-XVII.
mendeetan garatu da). Erregeorderriaren zatiketa politiko-administratiboen buru izan diren
zenbait zonaldek indar gehiago izango dute zonalde periferikoek baino.

Zonalde indartsuak arlo sozioekonomikoan


- Santa Fe
- Santiago
- Quito
- Lima
- Charcas

Hauek administrazio-buru izan ziren XVIII. mendean, eta indar zentripeto moduan
funtzionatuko dute.

Mexikon, adibidez, esan bezala ez ziren hain erradikalak izan mugimenduak, metropoliarekin
erlazioa estuagoa izango zuelako.

Zonalde ezberdinen arteko merkataritza-lehiak egongo dira.

Honek denak azalduko digu, behin independentzia lortu ostean, egongo den arazo
handienetariko bat (15 urteko gerraren kalteen ondorioak) estruktura asko kaltetuak egongo
dira eta zonalde hauek isla moduan funtzionatzen zuten, euren artean konexiorik gabe, eta
herrialde berriak sortzerako garaian zerotik hasi beharko dute, beraz, arazoa.

Zatiketa hori arazo handienetariko bat izan zen, eta Bolivar eta San Martín bezalakoek
batasun-falta ikusi zuten proiektu bateratu bat aurrera eramateko. Harridura baino,
ezjakintasuna zen, ez zituzten ulertzen euren influentzia puntutik haratago zeuden errealitate
horiek. Hiri eta landa eremuen artekoa dikotomia emango da. Hiri inguruetan ikusiko ditugu
lidertzak, eta hauek ez dute ondo ezagutuko euren eremuetatik at dagoen errealitatea
(anitzak).

Hainbat idatzitan jasotzen den esaldi bat: Latinoamérica, una y múltiple. Esaldi honek ondo
laburtzen du dena.

Independentzia: soziala/ekonomikoa/politikoa
Bi eremuak konektatuta egongo dira: kolonia eta metropolia. Eliteen interesak
(merkataritza/hiria/portuak/landa-eremuetako produkzio guneetan).

Amestutako independentzia eman al zen? Esparru horietan independentzia soziala,


ekonomikoa eta soziala eman al zen? Sozialak pisu gutxien izango du. XIX. mende horren
hasieran pisu gehiena ekonomikoak izango du, eta gero emaitzak kontrakoa sorraraziko du,
urte gutxiatn dependentzian eroriko dira. Elite horiek euren egoera soziala komodoa denean
sozialki amestutakoa lortuko dute, eta kezka bezala piramide horretan penintsularekiko
eskubide berdinak izatea eskatuko dute. Elite izango diren hein horretan partehartze politikoa
nahiko dute, baina batez ere euren interes ekonomikoak defendatzeko. Egoera sozialetik
zukua atera nahiko dute beste arloetan ere.

Indpeendentzai aldarrikapenak baino lehenago autonomia aldarrikapenak izango ziren


nagusiak. Metropoliaren jarrera ikusita, ordea, independentzia helburua izango zuten.
Garaiko estamenduetan banatuta, estruktura hori jarraituko du XIX. mendean ere. Prntzipioz
herri osorako eskatutako independentzia-prozesuen ondoren, goiko postuetan betikoak
aterako zaizkigu: kreolo gutxiengo batzuen eskuetan geratuko dira goi-kargu horiek. Beraz,
errealitatearen aldaketa goiko mailetan bakarrik emango da.

XIX. mendean koroak zenbait erabaki hartuko ditu. Erreforma ekonomikoak eta
merkataritza-askatasunaren aldekoak izango dira erreformak, baina ez dira oso errealistak
izango. Merkataritza-sare hori jada beste dinamika batean zegoen sartuta: lehen idnustria
iraultzako potentzien artean hartu-emana egongo zen, eta hartu-eman horrek beste marko bat
eskatuko zuen, hori bilatuko zelarik indpendentzia prozesuekin.

1840. hamarkadatik aurrera Europako potentzia horien eskuhartzea nabaria izango da


herrialde berrietan: Ingalaterrako kapitala, Frantzia eta AEBren presentzia aurrerago. Alor
ekonomikoan aldaketak nahi zituzten, baina azken finean (Latinoamerikako herrialdeen
karga) hasieratik dependente gisa jaioko dira.

Eraldaketa soziala?
Ez da egongo berdintasun sozialik. Kreolo eod eliteak agertuko dira goi-mailetan, eta bat
etorriko dira euren posizio sozialarekin. Ez dira eztabaidak egongo ia (nahiz eta altxamendu
batzuk egon, adibidez, Mexikoko kabildoan gertatuko dena 1771an). Kreoloen artean
(bigarren mailaren barruan elite bat osatuko da) euren aldarrikapen nagusia espainiarrekin
parekotasuna izatea iznago zen. Hori, aurrerago, emaitzetan ikusiko da: konstituzio
desberdinetan egitura hori mantenduko da, eta adituen ustez askapena soilik elite zehatz
batentzat emandako aldaketa izan omen zen.

Eraldaketa ekonomikoa? Bai

Aldarrikapen nagusia izango da. Testuinguru berri horretan kolonia ezberdinek zein nolako
papera jokatuko duten XVIII. mendearen bigarren erdialdean Europatik iristen diren
eskakizun berrien aurrean (inportazio/esportazio). Espainiak, metropoli gisa, hori kontrolatu
eta monopolizatu nahiko du, baina geroz eta oztopo gehiago izango ditu horretarako. Aduana
tramiteak bizkortuko dira eta benetako merkataritza-askatasuna emango da, erreforma
borbinikoen berrantolaketarekin.

Kreoloen aldarrikapenak izango dira nagusi. Nekazari eta merkatarien protestak egongo dira
horren aurrean.

“Reglamento de libre comercio”: 1778. Hau jada zaharkituta egongo da. Kolonietatik
benetako merkataritza-askatasuna eskatuko da. Europako testuinguruan, bien beharrizanei so
eginez, benetako aldaketa bat beharko dute. Arautegiarekin ere, arazoak izango dituzte bien
interesak defendatzerako garaian. Kolonietakoek zenbait produkturen gaineko kontrola EZ
ezartzea eskatuko dute, beste herrialdeekin komertziatzeko; baina metropoliak bitartekaria
izan nahiko du, eta produktuen kontrola izateaz gain, tasa berriak eta zerga berriak ezarri
nahiko ditu. Produktuen prezioek gora egingo dute horregatik.

Egoera honen aurrean

Hasiera batean partehartze handiagoa eskatuko dute Espainiako gorteetan. Aldarrikapen


historikoa izango da hau. Independentzia prozesuen hastapenetan ematen den Cadizeko
Konstituzioan, ordea, ikusiko da dagoen desoreka. Momentu gatazkatsu batean daude:
kolonietako babesa behar dute. Baina metropoliaren ikuspuntutik benetako parte hartze hori
ez dago ondo eta uko egingo diote. Beraz, hau pizgarri moduan ikusiko da.

Paradoxa: eztanda orokorraren pizgarri izanda, guztiz kontrakoa ekarriko du bueltan.


Espainiarkeiko dependentzia ekonomikoa izugarria den horretan, dependentzia horrekin
hautsi nahian, guztiz kontrakoa izango da emaitza eta 40. hamarkadatik aurrera hori argi
ikusiko da: errepublika berri horien egoera berria.

Erreforma borbonikoak
- Zerga-presioak handitzea
- Jesuiten kanporaketa

Hiru koloeko gizartea

Hazkunde demografiko baten barruan egongo da XVIII-XIX. mendeetako gizartea. Hirietan


hazkundea nabariagoa izango da. Independentzia ostean hiri berriak sortuko dira
konkistengatik. Migrazioak gora egingo du, eta esklabotzaren arloan trafiko handia egongo
da oraindik. Metropolitik ere biztanleak joango dira, 100.000 espainiar XVIII. mendean.
Zonalde bakoitzak bere arloa izango du (ekonomikoki), eta erregeorderri bakoitzak ere
dentsitate handiagoa izango dute ezaugarri batzuengatik, eta beste batzuek gutxiago. Ondoren
emango diren erantzunak ere honi lotuta egongo dira: batzuetan metropoli eta koloniaren
arteko erlazioa estua izango da, beste batzuetan ez.

Espainiaren kolonietan: 15.000.000


Portugalen kolonietan: 3.600.000

Zenbakiekin baino gehiago, ehunekoekin geratu →

→ Portzentaietan: zuriak %20, mestizoak %23, indiarrak %40a eta beltzak edo esklaboak
%18a. Sinplifikatuz gero: talde bakoitzak %20 hartzen dute, indiarrak kenduta, bikoiztu
egiten dutela portzentaia.

Garrantzitsua da: gizartea polarizatu egingo da bi taldeetan. Zuriak alde batetik (barnean
azpi-banaketak) eta beste aldeik zuriak ez diren beste guztiak. Gizartearen konposizioa
ulertzeko, zuriak %20 izango dira eta %80a zuriak ez diren beste guztiak. Eskala edo
piramidean gutxi batzuk egongo dira, beraz, goiko zatian.

Garrantzia izango duten eremuak biztanleriaren banaketan:

Piramidea
Zurien artean bi errealitate: parte hartze politikoa dutenetan ez dira agertuko kreolo edo
Amerikan sortutakoak direnen eskubideak.
Indiarrak: bertakoak.
Beltzak: esklaboak.

Banderen afera: errealitate berriak sortzen dira, eta bakoitzari zentzua bilatu behar zaio.
Horren aurrean ereserki eta banderak sortuko dira, nortasuna emateko errealitate berriei.

Kreoloak → gehiengoa. Baliabide gutxi izango dituzte. Hiri eremuetan agertzen badira,
erdi-behe postuak izango dituzte, eliza eta milizien artean, landa-eremuko jabe txikiak edo
merkatariak. Europar penintsularrekin egongo dira lehian, parte hartze aktibo bat nahi
dutelako administrazioan, eta euren ustetan, eurak izanda Amerikan jaio direnak, eurek omen
dute eskubidea eskuhartzeak izateko. Kreoloak indar independentista nagusiak izango dira.

Blancos de orilla → zurien artean, baina talde markinala. Zuri eta kreoloen arteako
nahasketak emango ziren, baina baita esklabo, mestizo eta indiarrekin. Baliabide ekonomiko
gutxiko kreoloak dira hauek, oro har, landa-eremuan bizi direnak.

1. Penintsularrak
2. Kreoloak → Amerikan jaiotako espainiarren semeak. Parte hartze mugatua.
3. Mestizoak → berez sortutako taldea izango da. Artisautzako tailerretan eta
merkataritzan lan egin. Barnean kategoria ezberdinak.
4. Indigenak eta esklaboak

1. Zuriak → aberastasuna zuten eta berriak sortzen zituzten.


2. Indiarrak → zergak ordaindu eta biziraun.
3. Esklaboak → ez zuten ezer, jabearentzat lan egiten zuten.
4. Mestizoak → berez sorturiko klasea. Koroak ez zuen hauengan pentsatu, aurreikusita
ez zegoen talde bat zen koroarentzat.

Gertaera garrantzitsuenak
(ezinezkoa denetan sakontzea)

Eszenatoki berri bat 1810etik aurrera, batez ere 14-15etik aurrera. Prozesua
independentziaruntz bideratzen da. Emaitza: errealitate berri bat. 15 urtetan luzatuko dira
gatazka hauek. Ordea, aldaketa horiek XIX. mende osoan zehar iraungo dute.
Mugarriak

Karlos III. eta IV.arekin erreforma sakonenak XVIII. mendearen bigarren erdialdean.
Fernando VII.aren abdikazioaren ondorioz Napoleonen inbasioa. Hau pizgarri izango da.
Egoera horretan bere lekua topatuko dute ordura arteko kolonien arteko desadostasunek euren
helburuak lortzeko nahiak.

Beraz, independentzia prozesuA edo prozesuaK?

Aniztasuna handia izango da. Errealitate desberdinak egongo dira. Batez ere iragan
kolonialean oinarrituko dira.

1808: Baionako Abdikazioa. Botere hutsunea egongo da. Fernando VII.ren etorrera ondo
ikusia zegoen, kolonietan ere historikoki aldarrikapenak egiteko aukera ikusten zuten. Ordea,
bertan behera geratuko dira abdikazioarekin.
Acefalía política: buruzagirik ez egotea. 1808-1809 urteetan penintsulako inbasioarekiko
gaitzespenak emango dira metropolian eta kolonietan. Sortuko diren juntak edo ordezko
botere horiek kolonietatik babesa izango dute. Babesa bilatua izango da: junta horiek
penintsulan bizitzen ari diren egoera bilatuko dute kolonietan ere. Botere hutsune horrek
markatzen du espainiar monarkiaren gainbehera edo monarkia-aldaketa.

2 errealitate:
1. Penintsula
2. Kolonia

Hasieran faktore printzipal moduan izendatuko ditugunak: hirietako biztanlegoa. Fernando


VII.ari leialtasuna adieraziko diote (kargutik kenduta dago jada) eta hiri garrantzitsuenetan
juntak sortuko dira, gobernu autonomo gisa ulertu behar ditugunak. Amerikan gauza bera:
hirietako biztanlegoa, batez ere elite horretako kideak izango dira, eta gutxi gorabehera
metropolian jarraitutako eskema hori jarraituko dute. Balizko Frantziako errege berri hori ez
dute onartu edo aitortuko eta inbasore gisa ikusiko dute. Hutsune horrek islatzen duena
Fenrando VII.ri onartuko diote.

Patrioten gorakada emango da: espainiar nortasunaren gorakada. Kolonietatik, gainera,


metropoliarekiko solidaritatea zabalduko da. Kolonietatik zabalduko da mezu hori. Hiri
desberdinetan erreakzio antzekoa emango da. Hau goraiptatzeko arrazoia izango da.

Lehen aldiz Amerikan Espaniaren menpekoek nazio-izaera deskubrituko dute: arazo berdin
baten barnean sentituko dira. Euren metropolia kolokan dagoen horretan arazo horren parte
sentituko da bloke hori, nahiz eta aurrerago hori hautsi. Iraganeko aldarrikapenak (eskubide
berdintasunak, parekotasuna) alde batera utziko dituzte eta nazionalitatea deskubrituko dute.
Unidad de sentimientos, valores y voluntad deitzen zaio. Koiuntura zehatz baten aurrean
izaera hori deskubrituko dute.
1. Koroa
2. Erreinuak
3. Probibntziak
4. Hiriak
5. Herria

Hau onartuta zegoen. Ez zituzten eskubide berdinak, baina eskubide-berdintasun


aldarrikapenak egingo badira ere, onartzen dute hau. Eskatuko dutena joko horretan
berdintasuna izatea da. Lehenengo fase honetan hau defendatzearen alde agertuko dira, eta
sortuko diren juntak babestu egingo dituzte. Sektore batzuk agertuko dira, zeinak
metropoliaren ahultasunak aprobetxatuko dituzte euren eskubideen aldarrikapenak egiteko.

Junta horien bitartez subiranotasuna lortuko dute. Abdikazioaren ondoren eta errege
inbasorea ez onartzeraen ondoren burujabetza hori izango dute, erregearen aurka borrokatu
beharrean honen izenean. Kolonietakoek parte hartze aktibo bat nahi dute. Parte izan nahi
dute metropoliak dituen organoetan. Hori ez da benetan ematen. Botere hutsunea dagoenean,
metropoliko juntek Amerikako eremu garrantzitsuenetan euren (kolonoen) babesa eta
partehartzea nahiko dute. Erregearen aurka borrokatu beharrean, bere kargutik kenduta
dagoen erregeari babesa emanez euren partehartzea lortuko dute. Hau 1808-08ko egoera
izango da.
- Hau teorikoa da.

XVIII. mendearen bigarren erdialde horretan partehartze aktibo bat nahi zuten metropoliko
erabakietan, eta bapatean agertzen den eszenatokian lortuko dute.

Penintsulako hirietan sortu diren junta bakoitzak ordezkari bat izango du eta beste ordezkari
bat 50.000 biztanleko. Buenos Airesen, adibidez, ez dute metropoliko proiektua babestuko.
1808an babesa eskaini zuten eta pentsatu zuten bide onean zihoaztela autonomia-eskaerak
gauzatzeko, baina hori bertan behera geratzen da.

Junta Suprema Central y Gubernativa del Reino (de Sevilla) → hiri garrantzitsuenetan juntak
(autonomak deitzen dira) eta junta guzti horiek Junta Suprema honen menpe geratuko dira.
Junta zentral honek hartutako erabakien artean parte-hartze berdintsuaren aldekoak izango
dira. Kolonietatik heldutako partehartzearen eskaerak (autonomia…) betetzeko neurriak
hartzen dira hasieran, baina 1809an Junta Central hau bertan behera geratzen da eta Consejo
de Regencia sortzen da, erantzuna desberdina izanez. Kolonietan bi erantzun desberdin
egongo dira: jada ez da 1808an emango diren erantzun edo babesak. Beste errealitate baten
aurrean egongo dira, eta Caracas eta Buenos Aresen, adibidez, ez dute onartuko Consejo de
Regencia hau, eta junta berriak eratuko dituzte leku hauetan.
- Bi hiri hauek atlantikoko fatxadan daude, non mugimendu erradikalagoak dauden. Bi
zonalde bereiztuko dira.

Bi errealitateak parez-pare geratuko dira.


Consejo de Regencia onartuko duten lekuak
- Mexiko
- Ertamerika
- Antollak
- Peru

Beste eremuetako hiriko eliteek ez dute errekonozituko Consejo de Regencia. Aurreko Junta
delakoaren inposaketa moduan hartzen dute, Cadizeko kontsulatuaren eragin modura. Berriro
ere parte hartze edo ordezkaritza eskubidea urratua ikusten dute.

Bi errealitateen agerpena “americanidad” delakoaren terminoa sortuko da, non bi errealitate


barne hartuko dituzten bertan. Behin independentzia lortuta (edo honen desmantelamendua
ematen denean) hainbat errealitate desberdin sortuko dira. Errealitate uniforme bat aurkituko
dute.

Españoles americanos eta españoles europeos. Enfrentamendu bat dago bien artean eta bi
bando sortuko dira. Bi errealitateen arteko talka da.

Bultzatzaileak
Aldaketa prozesu hauetan elite hauen barruan agertuko diren lidergoek garrantzia izango
dute. Gehienak Europan heziak izango dira, eta Europatik heldutako ideia berriak
(independentzia, aldaketa, Frantziako Iraultzako zein AEBtako independentzia prozesua…)
ekarriko eta zabalduko dituzte sortzen ari diren unibertsitate eta sozietateetan. Espainiar
dominazioaren aurkako idatzi eta proposamen desberdinak
- “Los derechos del hombre y del ciudadano”
- Carta a los españoles americanos
- Granada Berriko erregeorderriko “Memoria del Agravio contra la dominación
española”

Gogoratu: erregeorde zaharrak (Mexiko eta Peru) vs erregeorderri berriak (Granada Berria
eta La Plata). Historikoki XVI. mendetik hona zetozen erregeberriorde horietan aldaketa
moderatuagoa jasango dute, eta aldaketa erradikalenak fatxada atlantiarrean emango dira,
erregeorde berrietan. Pixkanaka indpenedentzia aldarrikapenetara pasako dira.

Ordea, Consejo de Regenciak ez ditu onartuko hor sortutako juntak eta errebelde bezala
ikusiko ditu 1811tik aurrera benetako enfrentamenduak hasiko dira, eta aldarrikapenen
helburuak aldatu egingo dira. Helburua independentzia izaten hasiko da.

1814tik aurrera Fernando VIIaren itzulerak, gainera, ez du gehiegi lagunduko. Aldarrikapen


hauen aurkako erasoak nabariagoak izango dira eta kanpaina gogorrenak hasiko dira bertan.
Honek oposizioa sortuko du eta bi errealitateren arteko talka. Erkidego edo zonalde
desberdinetako erantzun desberdinak azaleratuko dira.
Hemendik aurrera bereizketa hori emango da, binomio asko sortuko dira: probintziaren
aldekoak edo aurkakoak, moderatuak edo erradikalak… Sektore edo elite bakoitzaren arabera
azalduko dira, eta erantzunak ezberdinak izango dira zonalde desberdinetan. Ez da berdina
izango hirietako egoera edo landa-eremuko egoera.

Moderatuak: Consejo de Regencia hori eta aurrerago Fernando VIIa defendatuko dutenak.
Erradikalak: hau denarekiko haustura bat nahi dutenak.

Erreakzio absolutistaren porrota


Kolonietatik egindako aldarrikapenak ez dira beteko. Fernando VII.aren itzulerarekin
Cadizeko gorteak baliogabetu egingo dira, eta koloniari dagokionez, errepresioa areagotu
egingo du, baita juntak deuseztatu eta lurralde guzti horiek (fatxada atlantikokoak) herrialde
modura kontsideratuko ditu eta indar militar gehiago bidaliko ditu aldarri independentistak
zapuzteko. 1814tik aurrera ordura arteko joera aldatu egingo da, eta berez espainiar
amerikarren arteko tirabirak izatetik (gerra-zibilak) Independentzia Gerrak izatera pasako
dira. Metropoli eta kolonien arteko enfrentamenduak gogorragoak izango dira.

LABURBILDUZ
1808 → aurreko zama guztia. Penintsulan ematen diren arazoei elkarrekin erantzun bat eman.
Lehendabiziko gatazkak. Borroka egin gabe subiranotasun hori lortzeko modua ikusi.
Errealagoa izango den autonomia edo partehartzea lortzeko aukera.
Akordio horiek bertan behera geratuko dira Consejo de Regencia sortzerakoan, nabarian
agertuko da Kadizeko Konstituzioan. Hortik aurrera erantzuna ez da bateratua izango:
- fatxada atlantikoan euren junta autonomoak sortuko dituzte
- 1814. urtean Fernando VII.aren itzulerarekin aldaketa, eta ordura arte lortutako guztia
deuseztatu egingo du eta horren aurka borrokatuko du.

1815-24 bitartean tendentzia aldaketa egongo da.

Independentziaruntz
Simon Bolivar eta Jose San Martinek gidatu, fatxada atlantikoan ikusi ditugun puntu
erradikalenetan. Etapa desberdinak egongo dira (ez dira ikasi behar). Haustura 1810-14
artean emango da. 1814-24 artean mugimendu erradikalagoak, eta 1824tik aurrera
“pendiente” izango dute oraindik independentzia lortzea, errealitate kolonialak oraindik
existituko direlako.

1814-1820: absolutismoaren aldia metropolian


- militarren espedizioak Amerikara
- Benetako iraultza independentisten hasiera
- herriaren babesa galtzen da
- Kolonbian, Venezula eta Argentinan aldarrikapen askatzaileak irabazten dute.
Aldarrikapen askatzaileak gailenduko dira eta gatazka zabalduko da. Amaiera moduan,
1820-24 artean, Espainia Berriaren independentzia etorriko da, Mexikorena. Azken bataila
Ayacuchokoa izango da, 1824an. Mapa berri baten aurrean aurkitzen gara.

Estatu Batuak eta Latinoamerikaren harremana


Interesak: ekonomikoak, politikoak. Independentzia prozesuen ondoren inmigrazioaren
kutsua hor egongo da eta Latinoamerikatik eta batez ere Karibe eta Ertamerikatik AEBtara
jende asko joango da eta hispano kolektiboa sortzen da.

XX. mendearen erdialde inguruan inkesta bat egiten da, non AEBtako biztanlegoari galdetzen
zaion nola hispano hauei nola deitzen diete. Oso arrazistak dira orokorrean.

Independentzia osteko garaiaren ezaugarriak (1820-30 inguruan)


- Geldialdi ekonomikoa: Eskulan falta eta kapital falta. Hauek ez dira aurreikusiak
izango.
- Ekonomia oso kaltetua gerragatik: geldialdifiskala, state-building eta blokeoarengatik
jasandako baliabide-falta,
- Ezegonkortasun politikoa → gabeziaz beterikoa.
- Trantsizio “ez zoriontsua”.

Aniztasuna ondorengo egoeran → batasunerako zailtasunak emango dira. Kultura, etnia,


tradizio eta iragan kolonial desberdinak izango dira.

Meatzaritzaren gainbehera → Mexiko, Peru eta Bolivian. Kanpo-merkataritzaren loturen


apurketa, metalen eta merkataritzara bideraturiko nekazaritzan.

Kaudillismoa
Fenomenoa bezala. Kaudillismoaren ezaugarriak Amerika Latinako egoerari egokitu
zitzaizkion.

Beharrezko fenomenoa edo porrotaren emaitza?


Gaur egun oraindik bertan dirau, eta erregimen bati hitz egiteko erabiltzen da (eskuin edo
ezker). Demokraziaren antitesi bezala ulertzen da.

Kaudillo edo kaudillismoaren fenomenoa → lehen etapan independentzia-gerran aritu diren


pertsonak, eta ezegonkortasunaz baliatuko dira euren lekua topatzeko koiuntura aprobetxatuz.

Kaudilloen boterearen oinarria: ezegonkortasun politikoa. Botere militarraren garrantzia,


erlazio pertsonalen garrantzia, estatuaren ahultasuna eta enbrioi fasea…
Kaudillo eta anarkiaren arteko erlazioa: kaudilloen figurek gora egin zuten botere militarra
mantendu zutelako, eta haien erregimenetan “egonkortasuna” lortu zuten, erlazio pertsonalak
lotuz bai euren probintzian bai besteetan.
Tokian-tokiko autoritatea zen euren helburua, eta probintzien barnean geratu zen boterea.
Haien botere seguruena zutenak kaudillo bihurtu ziren. Egia da botere hori mugatua zela.
Kaudilloek armadak zituzten eta euren esanetara zeuden. Nekazariak ziren armada hauetako
buruak (gauchos…). Kontrolpean manten zitzaketen herritarrak, soldata bat emanez.

Mazorquero: konponente herrikoia oso garrantzitsua. Kaudilloen beste ezaugarri garrantzitsu


bat mobilizazio herrikoia.

“republiquetas” deitzen zaie herrialde berriei batzuetan, populazio gutxi eta sakabanatua
(sarraskiak murriztua), pobrezia, administrazio-falta… Autoritate militarra mantendu zuten
pertsonetan geratu zen boterea, baina egonkortasuna ez zen hain azkar etorri. Estatua
eraikitzear zegoen eta prozesu hori oso biolentoa izan zen, batez ere Hego Amerikan,
Mexikorekin alderatuz gero.

Independentziaren proiektu politikoen lur-jotzea


Federalismoa vs. unitarismoa. Unitaristak kontserbadurismotik gertuago. Unitarioek gobernu
zentralagoa nahi zuten, federalistek gobernua probintzietan geratzea. Monarkisten iraupena
garrantzitsua: Mexikon hainbat saiakera Europako monarkiak eta nobleak erakartzea.
Ekuador: beste saiakera batzuk.
Subiranotasunaren eztabaida oso garrantzitsua estatu latinoamerikarrak eraikitzerakoan.

Klase herrikoien parte hartzea gerra eta monarkisten bandoan, gainera. Gerra amaitutakoan
bandolero edo lapur bezala iraungo zuten, eta arazo handia izan ziren kaudilloentzat.

Kaudillismoaren oinarri politiko eta ekonomikoak


Administrazioaren garapena ahula eta motela. Normalean autoritatea pertsona zehatz batzuen
esku geratu zen, garapen instituzionala txikia izan zen eta buruzagi politiko bat zegoen. Rosas
kaudilloak, adibidez, erlazio pertsonalak zituen beste probintzietan eta euren artean paktuak
egiten zituzten haiek autoritatea mantentzeko.

Independentzia baino lehen Amerika Europatik El Dorado bezala ikusten zen, eta Von
Humboldten bidaiek hori bultzatzen lagundu zuten eta nola espainiarrek ez zuten behar zen
arrakasta osoa lortzen, ez zutelako kapital edo asmorik lurralde hori garatzeko.
Independentzia ostean Amerikarekiko interesa zabaldu zen, batez ere UK eta Frantzian,
koloniak ustiatzeko modu berri bat zelako (independentzia prozesuak bultzatuz). Erresuma
Batuak kapitala bideratu zien batez ere meatzaritza tradizionalei, eta 1865ean krisi
ekonomikoa etorri zen, proiektu hori alde batera utziz. Halere, atzerriko potentzien eta
Amerikako herrialdeen arteko lotura bat mantendu zen. Administrazio berri bat garatzeko eta
armada mantentzeko dirua behar zen eta batez ere Erresuma Batuak jarri zuen dirua.

“Menos plata pero más papas” → indigenek nahiz eta egoera kaskarra izan, euren lurrak
lantzeko autonomia gehiago izango zuten. Tokian tokiko ekonomiak hazkundea izan zuen,
eta aldi berean kanpo-merkataritzak beheruntz egin zuen.
Argentinaren kasua: abeltzaintzarekin lotuta. Abere askeak. Hauek aberatsen botereak
egonkortasun handiagoa izateko balioko zuen, behiak bereganatu zituzten.

Abeltzaintzaren garapena
- Kapital gutxi behar zelako
- Eskulan gutxi behar zen
- Lur asko zegoen libre (jendea sakabanatuta)
- Kanpo merkataritzan ongi kokatzen zen. Río de la Platako esportazio gehienak
honekin lotuta. Esklabuentzako janaria lortuko zuten bertatik, behiaren azal eta
haragia lehortuta eramaten zuten, besteak beste, Kubara. Vaquero, llanero, gaucho…
Figura hauekin guztiz lotuta dago.

Kanpo harremanak
- AEB eta UKren garrantzia handia, merkataritzan eta bankan independentziaren
ondoren tarte batean komertzioa ireki zen, eta UKko merkatariek parte hartu zuten,
kontrabandoan eta legezko merkataritzan. Independentzia Gerrak amaitzerakoan
hauen garrantziak gora egin zuen.

Landa eremuaren indar politikoa eta kaudilloen euskarri herrikoia


Armak zabaldu ziren eta herritarrek armak erabil zitzaketen. Klase baxuenak ere
mobilizatuak izanziren independentzia gerretan, adibidez, San Martinen gudarostean heren
bat beltzak ziren (esklaboak izan zirenak): honek gatazkak independentza prozesuetan.
Buenos Airesen miliziano beltz batek bere kideak elkartu eta esan zien guztiz independenteak
zirela politikoki.

Kaudilloek neurri berri bat jarri zuten: libertad de vientres. Honek esan nahi zuen esklabo
baten seme-alabak aske jaioko zirela.
1840-50. hamarkadan kaudilloek esklabotza debekatu egin zuten:
- haien alde jartzeko esklaboak
- ez direlako behar

Esklaboek askatasuna lortzen bazuten haien kliente politikoak bihur zitezkeen, eta Rosasek
adibidez hori lortu zuen. Betebehar liberal edo iraultzaileak baino gehiago, haien gudarosteak
handitzeko aukera bat ikusi zuten esklabutzaren abolizioarekin.
Nahiko berantiarrak dira abolizio hauek orokorrean, lehena Mexiko (1810-13).

Gaiaren inguruko galderak


Klase herrikoiaren parte-hartzearen mugak edo alde ilunenak? Kaudilloen gida
karismatikoarekin lotuta dago. Figura paternalaren naturarekin lotutakoa da → klase
herrikoiak erabiltzen zituzten euren etsai politikoa paretik kentzeko.
Baina noren kontra egiten dute kaudillo hauek? Euren artean, erlazio pertsonalak dira
funtsean, baina arrazoi ideologikoek separatzen dituzte: federal vs. unitario, kontserbadore vs
liberal…
Kaudillismoaren etsai politikoak
Sarmiento: Rosasen aurkari politiko nagusia Argentinako presidente izan baino lehen. Bere
ustez: “kaudillismoa eta basakeria gauza bera dira”. Horren aurrean idatzi politiko bat egin
zuen. Kaudillismoa ez omen da naturala, gauza bat da iraganean kolonia bat izatea. Ezin dugu
Rosas eta Facundo (azken hau kaudilloa) boterean utzi eta hauen kontra jo behar dugu.
Azkenean iraultza armatuak bultzatu zituzten.

Mazorquero: La Mazorca barnean zegoen. erakunde berezia, Rosas kaudilloaren talde armatu
bat zen, bere guardia pertsonala bezala. Zergatik? Arto-aleak bezala batasunean egoten ziren
beti. Tortura medio bezala ere hartzen zen artoarena. Buenos Aireseko kasuan intelektual
hauen kritiken oinarri edo helmuga izan ziren, hau da, kaudillismoaren jazarpen-politikoa
salatzen zuten: hilketak, legearen botere-falta, erbestea… Horrelako propaganda politkoa
egin zuten. Rosasen erregimen politikoaren irudi distortsionatua erakutsi zuen Esteban
Echeverriak, erregimenaren barneko arazoak erakutsi ziren.

Testua: Espainiako enbaxadorearen testua Perun

Zer da rojismoa?
- Amerikan aurkitzen duen gobernu mota. Beste hainbat kontzeptu ere erabili:
socialismo francés, americanismo…
- Baina atzean dagoen ideia bera da: sozialismoa diktadura militar batekin nahasten
omen du. Zibilizazio-eza aurkitzen du Amerikan (pueblos niños), eta aurkitzen duena
gizarte barbaro bat da. Barbarie delako hori esan eta gainera beste elementu batzuk
gehitzen dizkio: indígena, gaucho (landa munduan abeltzaintzan lan egiten duen
pertsona, baina ez da indigena), rotos (kaudilloekin batera joaten diren taldeei egiten
die erreferentzia, herriaren behe-mailako zatiari).

Iraultza sozialista baten arriskuaren aurrean gaude?


- Sozialismoa: gaur egun ulertzen dugunarekin lotu genezake klase-herrikoiaren parte
hartze horrekin (masak…).
- Kaudillismoaren barruan klase herrikoiaren papera: lan zikina egitea, euren aurkari
politikoen aurka ezartzea eta euren intereserako erabiltzea.
- Sozialismoaren eta garapen naturalaren aurkako ideia.

Kontserbadoreen beldurra?
2. GAIA: ATZERRITAR ESKU HARTZEA

1. SARRERA
Errealitatea konplexuagoa da eta iberoamerikan konkista prozesuak eman dira jarrain. independentzia
gauzatu baino lehenago eman zire iparralde, hegoalde, espainiako kolonien kasuetan, Brasilen eta
Estatu Batuetan. Ezaugarri hori komunean dago potentzien artean.
- Konkista del desierto: Argentina
- Yucatan-en: Gerra de Castas
- Brasil: Ocupa Zau de Amazonia XII.mendean hasitako prozesua. 60. hamarkadan Brasilek
amazonas bereganatu zuen. haien artean barne gatazkak egon dira.
- Hego Amerikan egondako gatazkarik latzena 500.000 hildako baino gehiago eta Paraguayek
guztiz suntsitu zuen. → Guerra del Pacifico → Peru bolivia eta (.. arteko) gatazka izan zen
- Gerra del Chaco→ Paraguay eta Boliviaren arteko gatzka izan zen 100.000 hildako egon
ziren.

2. ATZERRITARREN ESKU HARTZEA INDEPENDENTZIA BAINO LEHENAGO


Zuzeneko esku hartzeak:
Inglaterra (lehena), Estatu Batuak (bigarren) eta Frantzia (Hirugarren). Konpondu nahi dituzten
arazoak berdinak dira. Hurrengo pausua atzerritar interbentzioa zer den definitzea;

- Muga kronologiko eta geografikoa: pirata kortsario baten erasoa esku hartze bat izango
litzateke, baita kolonietan eginiko esku hartzeak.

Adibideak:
1. Madrileko hitzarmena: 1750. → Portugal eta Espainiaren arteko gatazka amaitzea
ekarri zuen Paraguyeko mugaren gatazka
2. Zazpi urteko gerra: 1756-1763:
3. Mirandaren lehen espedizioa: 1806→

Atzerritarren esku hartzearen kasu ezagunenak:


Inbasio ingelesak:
1805 → Ciudad del Cabo hartu zuten → Herbeherak zilarrezko kargamendu handi bat bidaliko zen
penintsulara eta horrela emango zen Britaniar lehen inbasioa. Militarki ez zen hain arrakastatsua izan
eta egitura milizianoak prestatzen lagundu zuen eta inpaktu handia izan zuen hurrengo independentzia
prozesuetan. Momentu horretan merkataritza lotura ezarri zen lurjabeen eta inglese edo britaniar
merkatarien artean.
1806
1807

Kontrabandoa:
Askatasun komertziala ezarri baino lehen kontrabandoa erresuma Batuarentzako oso garrantzitsua zen
haien manufakturei irteera ematen ziolako. Zein egoeratan eman zen aurkezpena fernandez de Aguero
merkatari bat zen eta Rio de la Platako erregeari idazten dion testua: monopolioa mantendu nahi
duelako; zergatik? zein da merkataritza askearen arriskua? merkataritza askearekin kanpo potentzien
garrantzia tokian tokiko merkatuen handitu ahal da eta horrela haien influentzia handitzen bada haien
kontrol politikoa ere handitu egingo delako eta ez zaie interesatzen.
Debatea bi talde:
1. Lurjabeen taldea kreoleoak
2. Merkatariak penintsulakoak. Haien interesak zuzen zuzenean talka egin zuten.

Zergatik lurjabeak egoten ziren merkataritza askearen alde? Produktu merkeagoa erosteko eta
espainiaren kontrola edo ahalmena murrizteko.

3. ATZERRITARREN PAPERA INDEPENDENTZIA PROZESUETAN


Independetzia prozesuak hasi eta gero atzerritarrek batez ere Britaniarren influentzia jarraitu zuen.
Testuinguru europarrak kontuak izanik espainiaren egoera txarra zen, itsasoko merkatua oso ahul
zegoen. Ezin zuten itsas armada bat eraiki eta britainiarrez ahalbideratu ziren beraien koloniekin
merkataritza bat jarraitzen izateko → noski, prezio bat zeukan horrek.

Zein zen espainiaren ikuspuntutik Britaniarren interes nagusia gerra napoleonikoetan? Merkatu
berriak eskuratzea, eskua sartzea.

1. TESTUA

Txosten luze bat prestatu zuten haien ikuspuntua eskaintzen. Britaniarrek haien influentzia
handitzeko mantendu zutela lotura komertzial hori, baita er eFrantziarekin gerratzeko saiakerak
egin zituzten. frantzia espainiaren koloniak berenganatzen saitu zen, baita Portugalenak
ere.Britaniarren papela oraidik habian zeudenean diruarekin, armekin, babes diplomatikoarekin eta
mertzenarioekin lotuta dago.
- Armei buruz hitz egiteko John mc Neile (Britaniarra) eta David de Forest (Estatu Batuarra)
hitz egin behar da .
- Arma trafikatzaileak
- Kontaktu informalak haien gobernuekin → arrakastastuak edo helburua lortzeko
aproposak.

2. TESTUA:
Britaniarrez hitz eginda testu bat → The Woodbine Parish report on the Revolution in
South America (1822):

Nola prozesu iraultzaile guztiak garatu ziren azaltzen du Venezuelatik Mexikora. Haien
manufakturen aukerei buruz hitz egiten eta arreta bere zehaztasunak deitzen du, garaiko britaniarren
influentzia agertzen da kolonietan. Venezuelaren oparotasunaz hitz egiten du, horrela lurralde
bakoitzarekin.

Esku hartze zuzenagoak ditugu:


1. Kortsarioak: itsas armadak ez ziren oso handiak batez ere itasontzi pribatuez osatuta zeuden,
eta horregatik atzerritarren papela itsas armatuetan garrantzitsua izan zen.
- Famatuenak: Sir Thomas Cochrane (Txileko kanpainan parte hartu zuen), William
Brown (Marinela) eta Hippolyte Bouchard (San Franciskoko gotorlekua hartu zuen).
10.000 mertzenario britaniar baino gehiago batez ere Simon Bolivarren arautean.
Haien soldatak ordaintzeko beharra beste barne gatazka batzuk sortu zituen Bolivia
eta Perun besteak beste.

4. INDEPENDENTZIA LORTU OSTEAN


Espainiaren anbizioak ez ziren bete:
- Lehen onartu zen independentzia prozesua Mexiko izan zen → 1816an, bigarrena Ekuador
1842 → Prozesu geldoa 1865ean Portugalek eztakit nongo kolonien independentzia onartu
zuen.

Espainiak beste gotorleku batzuk mantentzea lortu zuen kontinentean:


- Mexikon (San de Buruako gaztelua) + Peru (El callau gotorlekua) + Chile (uharte bat).
- Aliantza Santuaren paktua erabili zen laguntza internazionala lortzeko eta iraultzekin
amaitzeko. Emaitzak ez ziren oso onak izan eta gutxinaka europako herrialdeak
independentzia horiek onartzen hasi ziren. Egoera honetan bide diplomatikoa amaituta
hurrengo aukera berriz konkistatzeko kanpainak egitea zen. 1828an egindako txostenean
indepndentzia prozesuen laburpena egin eta gero hasi zen amerikaren kontrola
berreskuratzeko planak, horrela bi estrategia desberdin:
1. Kanpaina militarra
2. Gerra hibridoaren antzeko zerbait → Politikoagoak, kontrola berriz irabazteko

3. TESTUAK:
Bi estrategien prestakuntza agertzen da. → Ez bakarrik konkistarenak

1. Testua: Barradasen espedizioaren lehenengo pausua. → kubatik aterata, hilbatez


baliabideak kuban metatzen joan ziren eta kubatik atera ziren Mexikarrak bazekiten
espioitzaren bidez, Barradasen armadaren konposizioa bazekiten eta denbora gutxian porrot
handia izan zuten. Lurrera heldu eta gero Mexikoren onarpena eta babesa jasotzea zen,
bertan iraultza edo altxamendu berri bat egiteko, errealista izango zena. Barradasen hitzaldi
publikoan, Espainia birkonkistatzeko ideia nagusiak agertzen dira → bi errealitate
alderatzen ditu, espainiarena eta amerikarena.
- Lehenengo parrafoa: Lehen klaseetan aipatutako gauzak agertzen dira → Anarkia
hitza behin eta berriz erabiltze da Caudillismoarekin. Erlijioa ere badugu, Fernando
VII.ena errege katolikoa da.
- Bigarren parrafoa:
2. Testua: Konkista militarra ez da agertzen kasu honetan emisarioez baliatuko dira →
Independentzia prozesuak ez ziren iraultza perfektuak izan eta amaitu eta gero espainiaren
partaideak hainbat tokitan agertzen dira.
3. Testua: Haiek daukaten informazioa oso zehatza da mexikon desegonkortasuna dagoela
dakite eta beraz, base militar bat egiteko espazio honena dela diote. Aliatu baten inguruan
hitz egiten dute + Guatemala – Bi estrategiak hauek aprobetxatzen dituzte.

5. INBERTSIOAK ETA KANPO-ZORRAK


Iraultzaileek bazekiten atzerritarrekin harremanak mantentzearen arriskua → oreka politikoa eta
ekonomikoa guztiz aldatzen da

4. TESTUA:
Simon Bolivarren kasua → Guayaquilen, 1829ko Abuztuaren 5ean

Panamako kongresua amaitzean eta batasun aukera amaitzean, errepublika solteen artean errezagoa
zen kanpo potentzia horien esku hartzea izatea. → Simon Bolivarren kezka nagusia: haren
ondorengotza politikoa, egonkortasuna izan behar delako, baina testuinguru internazionala
konplexua zen eta batasuna galduta bazekien Erresuma Batuak eta Estatu batuak zerbait esateko
zeukatela. Bi potentzia hauen artean alderaketa labur bat eginez, ikusiko dugu independetzia osteko
eszenatokian Erresuma Batuak mailegu, armak eta garrantzi diplomatiko handiagoa zeukala.

→Kanpo merkataritza iberoamerikan 1825ean (dolarretan):


- Erresuma Batua: 60 milioi → euren kapital inbertsioa handia zen
- Estatu BAtuak: 24 milioi

→ 1830ean
- Erresuma Batua: 32 milioi
- Estatu Batuak: 20 milioi

Erresuma Batua eta Estatu Batuen arteko lehia:


Bi potentzien arteko lehia zegoen XIX. mende osoan → XX. mendean ere Hegoamerikako zenbait
herrialde, Britainiarrrek kanpo potentzia nagusia ziren finantziazio eta merkataritza ikuspuntutik. 1815
→ Texas Mexikotik indeoendizatu zen eta horren tentsioak ekarri zituen Erresuma Batua eta Esatu
Batuen artean, izan ere haiek bazekiten Estatu Batuak texas berenaganatuko zutela. Erresuma Batuak
esku hartze militar gehien izan zituen potentzia izan zen baina horrek tranpa bat zuen esku hartze
gehienak edo base gehienak ertamerikan geratu zirela, bi arrazoi: Kanpo zorra puntu garrantzitsua
izango dena eta beldurra munduko potentziarik handienak beldurra zeukan ertamerikan zerbait gertatu
zitekeelako. Estatu Batuekin loturan, hauek izan zezaketen espantsioarekin eta kanalaren eraikuntza
zein garapenari beldur handia zioten.
6. ATZERRITARREN INTERBENTZIOAK
Kanoi ontzien diplomazia: mehatxatzeko forma bat da, hau da garapen teknologikoak baliatuz batez
ere lurrun ontzia eta kanoiak erabiliz, errepublika berriak mehatxatzen zituzten haiek nahi zutena
lortzeko: merkataritza akordioak, zorrak jasotzeko mehatxua; Nicaragua eta Salvadorren kasua
nagusiki, herrialde horretako merkataritza eta portuak desagerpenerako bidean jarritu zuten,
isolamendu baten bitartez, blokeoa.

- Britaniarrak kenduta beste adibide batzuk: Frantzia, Espainia, Estatu batuak, XIX.mendearen
azken partean Italia, Alemania eta Venezuela.

Diplomazia honek testuinguru internazionalari buruz hitz egiten digu eta europako beste potentzien
arteko harremantzeko modu bat da nor den bpotentzi nagusia adierazteko. Espainia potentzia
periferiko batean, eta Ecuadorren Kasuan hau aipatzen dute.

5. TESTUA:
1853-1862, Quito-Madrid: Embajadas Legaciones Ecuador

Ideia Nagusiak: Espainairen ikuspuntik Frantzesak, Ingelesak eta iparraldeko ingelesak abantaila
bat duela aipatzen du.

Errepubliken erresistentzia puntua → ez da nahikoa garapen merkataritza bat eukitzea, indarra


egiteko borondatea eta haien kostaldetara itsasontziak bidaltzeko asmoa

Frantzia:
- Frantziako lehen esku hartzea Mexicon edo “Guerra de los pasteles” (1838-1839) → Frantses
batek jaso zituen irainak → zigortzeko eta zorrak eskatzeko ahalegina izan zen. Veracruzen
bonbardaketa eta gero lurrean kanpaina bat egon zen eta akordio bat eman zen, Mexikok
zorrak ordainduko zituela. Erresuma Batuaren laguntza diplomatikoa izan zuen.
- Río de la Plata-ko blokeoa (1845-1850) → Bigarren kasua Argentinan gertatu zen, Rio de
Janeiroren blokeoa, erresuma Batuaren laguntza izan zuen.

Estatu Batuak:
- Gerra Mexicorekin (1846-1848)
- Guano Island Act (1856) → Txoriek utzitako arrastro biologikoa da batez ere kostealdean.
Estatu batuetan espantsio prozesu bat egon zen mendebaldera, eta lurrak emankorrak izateko
Guano abonoa erbaili zuen eta honek uharte bat berenganatzea lrotu zuen babes legalarekin
batera. Galapagosen protektoratu bat ezartzeko saiakera (1856) egon zen, oposizio handia
suposatu zuena eta azkenean porrot handia. Aipatzekoa da Gerra Zibila baino lehenago Estatu
batuen hedapena latinoamerika oso handia zen

Erresuma Batua:

- Haien indarra militarra baino beste forma batekoa zen.


- Simon Bolivarrek idatzitakoa Panamako kongresua baino lehen:
6. TESTUA:
Simon Bolivar Colombiako Kanpo harremanetako ministroari 1826ko otsailaren 17an.

Simonek ez du Erresuma Batuaren indar militarra aipatzen → honek hurbiltzen gaitu


historiografian deitzen den informal imperialism (noseke) → merktaritza erlazioak botere militarrak
baino erabilgarriagoak zirela esaten zen beste lurraldea kontrolpean izateko.
- Kasurik argiena Hegoamerikaren eta Erresuma Batuaren erlazioa → ez dugu ia gerrarik
ezagutzen, salbuespenak daude (“Guerra de los pasteles”). → eskuhartzeak txikiagoak izan
ziren gobernu bat ipintzeko ahaleginarekin. Iraultza bat zegoenean beraien merkatariak
babesteko egiten zituzten eskuhartzeak.
- Uruguayren zorrera Erresuma Batuaren eskuz sortu zen.

7. SUBIRANOTASUNA MANTENTZEKO BORROKA


Atzerritarrei aurre egiten zien kaudilloa independentzia prozesuen .
Jose de San Martin + Juan Manuel del Rosas + Perón → Argentinan Peronisten artean azaroaren 20an
dia dela soberania ospatzen dute→ haien independenziaren babesa hildo zuzen bat jarraitzen San
Martinetik Perónerarte heltzen da Rosasetik babesa. Triada hau sortzen da errelato nazionalistaren
barnean subiranotasunaren borroka justifikatzeko eta honen sinbolo gisa San Martinen ezpata
erabiliko da, gerora Rosaseri pasatzen baitio ezpata delako hori.

7. TESTUAK:
José San martín en testamentua + Gaceta Mercantil + Anastasio Bustamanten aldarrikapena
mexikarrei, 1838ko azaroaren 30ean

1. Testua:
2. Testua: Zer nolako diskurtso politikoak hedatu ziren [...]
- Prestigioak hedatu ziren Errepublikaren barnean → irtenbide militarra
erradikalena zen

3. Testua: Gaceta Mercantil → Testua: → Mexico → Guerra de los pasteles → kanpo zorrak
atzerritarern potentzien ohorea mantentzeko edo aldarrikatzeko justifikatu nahi zen esku
hartze militarra.

Atzerritar interbenzioa (Unax)


Betidanik dauzkagu konkista ekintzak iberoamerikako historian, yucataneko birkonkista,
brasileko amazoniako konkista adibidez. Paraguayeko konkista baita ere, guerra del guano
baita ere deitzen dena, guerraren ostean bolivia galdu zuen bere kostaldea, beste adibide bat,
guerrare del chaco. 1825etik 1845era dozenaka atzerritar esku hartzen egon ziren,
lehenengoan UK daukagu, bigarrenean EEUU eta hirugarrenan Frantzian. Zer da interbenzio
hau? Mugak ezarri behar ditugu. Atzerritarreen esku hartzea handitzen joan ziren, Madrileko
Hitzarmenean ikusi dezakegu, gero zazpi urteko guerra garrantzitsua da, kolonietan
hasitakoa, elementu berri hori izanez. Azkenengo adibidea, Mirandaren espedizioa daukagu,
expedizio independentista bat hasi zuen 1806. urtean venezuelan, eta atzerritsrrei laguntza
eskatu zien. Ezaguna da espainiako inperioaren boterea gerra napoleonikoetan bere boterea
galdu zuela, Rio de la Platan egin zen lehenengo inbasioa, ekonomikoki ona izan zen,
merkataritza askatasun bat ezarri zuten, militarki ez zen hain arrakastatsua izan zen, egitura
milizianoak prestatzera lagundu zuen, inpaktu handia izan zuen, batez ere interesatzen
zaiguna da, momentu hroretan ezarri ziren merkataritza loturak bertako jendearen artean eta
ingelesen artean.

Kontrabandoari dagokionez, merkataritza askea mehatxu bat da, honekin kanpo potentzien
interbenzioa eman daiteke, eta ondorioz espainiaren btoerea gutxitu. Merkatarien eta
lurjabeen arteko talka baten kontra, izan ere, merkatu aske batek merkaturen malgutasuna
areagotzen du, dando mas beneficios. Espainolen egoera ez zen egoera, bere itsas armada
murriztua zegoen, horrek ez du esan nahi, merkataritza askatsun hori, haien mesfidantza
horiek britainekin handitu, huekin baliatu ziren lotura merkataria mantentzeko. Ikusten dugu
Frantzia eta Inglaterraren partetik badagoela interes bat, britaniarren papaera independentzia
prozesuetan, diruarekin eta armekin eta babes diplomatikoarekin, adibidez, armei buruz
merkatuaren boterea bereganatzen dute, lotura informaletan oinarrituta, armak bertara
bidaltzea espainiarekiko mehatxu bat zen, horretarako middle man behar zuten, ikusten dugu
atzerritar potentzien eta kolonien arteko erlazioa informalak ziren baina aproposak ziren.

The Woodbine Parish Report on the Revolution in South America, hau da brinatiar
dokumentu bat prozesu iraultzaileak aztertu zituena, ofizial ustelduak eta espioi sare bat
ikustne dugu, prestatzen zuten independentzia osteko eszenatokia, baliabide naturalen
klasifikazioa, barne merkatua, como un buitre observando su presa. Esku hartze zuzenagoak
ditugu, momentu horretan errepublika berriekin, itsas armadak ez ziren oso handiak, batez
ere, itsasontzi pribatuez osatutak zeuden, horregatik atzerritarren papera garrantzitsua izan
zen.

Independentzien aldarrikapena eta Espainiaren onarpena oso berantiarrak izan ziren,


lehenengo Mexikokoa izan zen eta asko, Argentinakoa bezala, 1850ko hamarkada eman zen,
Espainiak gotorlekuak kontrolatzen seguitu zituen, koloniak errekuperatzeko esperatzarekin,
hala ere, ezin zuten hori aurrera eraman. Aliantza Santuaren paktuarekin laguntza
internazionala lortzen saiatu ziren, europako herrialdeek hasi ziren independentzia horiek
onartzen, egoera horretan, bide diplomatikoa amaituta berriz konkistatzeko kanpainak izan
ziren. Nola berreskuratu, bi estrategia desberdin prestatu zituzten, gerra hibridoa eta bestea
kanpain militarrak. Fernando VII. ren politika inmobilista deitua izan da, baina bertan ikusten
da bere indarra erakutsi nahi zuela. Hibridoekin beste baliabide politikoekin kontuan hartzen
ziren, bertako jendearekin hitzegitea eta partaideak bilatzea, hau da, konkistatik aparte baita
ere planteatzen da bide politikoago bat. Hilabeteak baliabideak pilatzen egon ziren eta
kubatik atera ziren, Barradasen expedizioa osatzeko, gracias a los espias sabian todo, hasta la
composicion de barradas, horregatik porrot bat izan zen.

Potentzia berri bat sartzen baduzu herrialde berrian oreka politikoa aldatuko dela, simon
bolivarren kasuan argia izan zen, panamako kongresua aldatu zenean, kanpo potentzia
influentzia gehio izatea. Adibidez bolivarren kezka EEUUren interbenzioa izan zen, baina
Erresuma Batuaren nagusitasuna handiagoa zen, baina 1830.ren urtean haien merkataritza
amerikaren murriztu zen, eta hauek oso ahulduak egon ziren krisiaren ondorioz, orduan USA
eta UKren arteko desberdintasun murriztua izan zen. Lehia hau angloen artean mantendu zen
mende osoan, zonalde batzuetan nagusiak ziren Britainiarrak, hainbat ezsenatokietan botere
aldaketa hori aldatzen joan zen, erteamerikan USA nagusia egin zelako, edo Texasen
kasuarekin. Erresuman Batua esku hartze militar asko izan zituela, tranpa bat dauka, inbasio
gehienak Erteamerikan izan ziren, bi arrazoi, kanpo zorra, bigarrena beldurra, izan ere
ertemaerikan USA kanala sortzen hasi zen eta bertan presionatzen hasi zen UK, kanpo zorra
eskatuz, kanalaren proiektu horrekin amaitzeko, estatua blokeatuz.

Badaukagu Kanoi Otzien diplomazia. Mehatxu bat da, garapen teknologikoak aprobetxatuz,
batez ere kanoiak erabiliz, errepublika berriak mehatxatzen zituzten, horrela tratu
komertzialak botxatzeko, potentzien arteko erlazioari buruz hitz egiten digu, abisu bat da,
europako beste potentzientzako, errepublika horietan potentzia nagusiena haiek direla. Hala
ere, ikusten dugu errepubliken partetik erresistentzia puntu bat. Lehen esku hartzea daukagu
horrelakoa da Frantziaren partetik en la Guerra de los Pasteles, bigarren kasua argentinan
gertatu zen Rio de la Plataren blokeoa izan zena, gatazkak egon ziren, erresuma batuaren
laguntza izan zuten, blokeoaren parte izan zirelako, hurrengo kasua estatu batuen kasua izan
zen. Daukagu Guano Island Act (lo de EEUU y el abono). Hau gatazka diplotamikoak sortu
zituen, 1856. urtean Galapagoseran sortzeko protektoratu bat baina porrota izan zen.
Azkenengo kasua Erressuma batuena izan zen, Simon Bolivar berriz ere, panamako
kongresua gertatu baino lehen idatzi zuen, por ahora parece que nos dara mucha alianza.
Errepublika berrien kanpo zorra gehiena haien eskuetan zegoen, europan argi eta garbi
potentzia gorenena zegoelako, batasun proiektu horretan, honek urbiltzen gaitu
historiografian deitu den informal inperialism o inperialismo del free trade, zelan
merkataritza erlazioak botere militarra baino eraginkorragoak zirela, kasu tipikoena, beti izan
da hego amerikaren eta erresumaren arteko erlazio hori.

Amerikan bizitako prozesu honen erantzuna, hau da subirontasuna mantentzeko saiakera


horretan, atzerritarrei aurre egiteko independentzia prozesuekin erlazionatzen da. Jose de San
Martin, Juan Manuel Rosas eta Peron, haien ikuspunttik independentziaren ababsea hildo
zuzen bat jarraitzen du pertsona hauekin, independentziaren lorpena, babesa eta ekonomiaren
askapena, orden horretan pertsona horiekin. Influentzia hori murriztu zen Peronen
ekonomiarekin, subironatosanuraren porrota. Subirontasunaren mantentzeko saiakera asko
daude. Kanpo gatazkak baliotsuak direlako nazio berriaren idei hori sakabanatzekoi
populazioren artena. Buruzagi militsrrei ospea lortzeko baita ere.
3. GAIA: INDEPENDENTZIA OSTEKO ALDIA (1820-1850)

Bigarren faseari dagokio atal hau. Latino Amerikaren XIX. mendean 4 alditan bana dezakegu.
Kronologikoki gutxi gorabehera 25 urte inguru hartu ohi dira kontuan. Lau fase horiek:
- Lehena, 1800-1825: egitura kolonialaren gainbeheratik independentzia gerrak amaitzera.
- Bigarrena, 1825-1850: lehenengo hamarkada korapilatsuak, gaur egungo egitura eratzen
hasiko da.
- Hirugarrena, 1850-1875/1880 bitartean: eraldaketa garaia izango da.
- Laugarrena fasea 1875/1880-1930 arte, 1929ko krisia barne biltzeko luzatua ordurarte.

Hainbat alor jorratuko ditugu, oraingoan independentziako lehenengo pausuak aztertuz. Kontinentea
osotasunean hartuta 40 urteren buruan sekulako aldaketak eman ziren, Estatu Batuen independentzia
eta espantsionismoa ere historia honen baitan sartzen direlarik. Independentzia osteko egoera nahiko
anarkikoa izango da; egoera berri baten aurrean aurkituko gara baina hutsunez beterik eta
ezjakintasuna izango da nagusi. hurrengo hamarkadetako ibilbidea baldintzatu zuen.
Independentziaren prozesu horretan Simon Bolivarren helburua Estatu Batua Latinoamerikarra
bultzatzea zen. Errealitatea desberdina izango da. Politikan arazoak: eraikuntza politiko edo estatu
berrietan + ekonomia aldetik arazoak. Gizartearen estrukturan elite desberdinak egongo dira eta
nolabait independentziaren ondorioakez dira guztientzako eskuragarri egongo.

Independentzia osteko aldian eta kontinentea bere osotasunean hartuta, joera ezberdintasuna egongo
da, metropoliarekiko harremana edo lotura, banatua egongo zen kasu bakoitzean politikoki,
administratiboki, etab. Kontuan izan behar dugu AEBren errealitatea desberdina izan zela: XIX.
mendean erlazio txikiagoa izango zen eta XX.mendean areagotu egingo zen. Gainera, proiektu
ezberdinak sortu ziren (Gran Colombia, Bolivarren proiektua, adibidez), eredu desberdinak egongo
ziren, nahiz eta horiek gehienetan porrot egin sortu aurretik edo sortu eta denbora gutxira.
Independentziaren ondoren, errealitate berrien eraikitzea izango da gakoa eta nazio izpiritua
garatu egingo da.

Potentzia berri batzuk agertuko dira (europakoak). Aldaketa


garrantzitsuena: koloniak metropoliarekin apurtuko dute eta
Espainia estenatoki horretatik desagertuko da eta hori izango da
nazio berri horien helburu nagusia. Hasiera batean
enfrentamendua Espainiaren eta Errepublika berrien artean izan
zen. Elkarren arteko tira-birak nabarmenduko dira testuinguru
honetan; koloniek ekonomia autonomoa defendatuko dute, atzerriko interbentziorik gabekoa, alegia.
Mundu mailako ekonomia babesten zuten.
2.3. 1825 eta 1850 URTEAK: LATINOAMERIKA BERRIA
1825 eta 1850 bitartean aldaketa handiak eman ziren. Aldaketa hauek ekonomian, gizartean,
politikan eta erlijioan/elizan eragin zuten. Argentinaren kasua da argiena jokatzen den papera
ulertzeko.
2.3.1. Ekonomia
Aldaketa nabaria ekonomia mundialaren esparruan txertatzea zen. Mundu berria zabalduko zitzaien,
espainiar monopoliotik askaturik. Metropoli eta kolonien arteko harremanak eten egin ziren eta
nolabait 1850 arte mantendu. Hortik aurrera, konturatu ziren beharrezkoak zirela kanpoko eraginak
bai kapital moduan eta bai pertsona moduan ere; horren ondorioz, berriro ateak zabaldu zituzten.
Baina lehia horren barruan ezinezkoa izango da autarkia horren baitan mantentzea, kapitalaren falta
zutelako, beharrezkoa dena errepublika edo estatu berri horiek eraikitzeko infraestrukturak martxan
jartzeko. Mundu horretan, oso urte gutxitan aldaketak eman ziren, metropolia mapatik desagertuz eta ,
partaide berriak agertuz. Horien artean lehen posizioan agertuko dena Britainia Handia izan zen arren,
pixkanaka beste batzuk agertu ziren (Frantzia, Alemania eta XIX. mendeko azken hamarkadatik
aurrera Estatu Batuak). Independentzia politikoa eskuratu arren, behar ekonomikoak zirela eta,
neokolonialismo edo dependentzia egoera batean eroriko ziren denbora gutxian.

Desoreka komertziala nabaria zen eta aurreko mendeetan gertaturikoa emango da.
Latinoamerikak lehengaiez hornituko ditu Europako potentzia nagusiak haien
industria propioa garatu beharrean eta latinoamerikarrak Europako manufaktura
erostera behartuta egongo ziren. 50. hamarkadara arte, kanpotik jasotako lan-esku eta
manufakturen erosteari muga batzuk jartzeko saikerak eman ziren, baina zorpetuta
egongo ziren hasiera-hasieratik. Landa eremuetan iragan kolonialetik iraungo duten estantzia eta
haziendak aurkitu ziren: ontziak, enpresaburuak, kapitala (kanpotik ekarritakoa eta Europara
bideratuta). 1850etik aurrera norabide aldaketa bat eman zen, kanpoko herrialdeek emandako
maileguen portzentaiak gero eta altuagoak ziren, zorpetze maila altuagoa ekartzen dutenak, eta
eskualde hau berriro Europara begira jarriko zen. Hau aldatu egingo zen XIX. mendearen azken
hamarkadetan.

Lidergo berria kreolen eliteak osatu zuen. Hauek botere ekonomiko zein politikoaren euskarriak
izan ziren. Nazio berrien egituraketa edo antolaketaz arduratuko ziren, eta beti bezala euren aldeko
intereseko eskualdeak sortuko zituzten. Lidertza horren edo influentzia handiko hiri horren azpian
menpeko probintzia edo eskualdeak sortu zituzten, gatazka honen sorburu izan zena. Horrelako
eskualde zabal batean konfederazioa ezinezkoa zen, izan ere, konfederazio bakoitzaren barruan zati
edo interes desberdinak azaltzen baitziren.
Espainia vs Britania Handia
Espainiak, berriz, haren indarra mantentzeko borroka egin zuen, Kuban eta Puerto Ricon kasu.
Printzipioz debekatu egingo da metropoli zaharretik lurralde berrietarako edozein trantsakzio.
Merkataritza eta ekonomia alorrean Britania Handiak tiratuko du errealitate berriak. B.H beharko
dituen lehengaiak latinoamerikako errepublika berrietan lortuko ditu. Ordurarte espainiak betetzen
zuen papera orain B.H beteko du. Zer gertatuko da? aurreko urteetan gertatutakoarekin jarraituz
desoreka bat emango da; alde batetik, egitura guzti hori europak behar dituen materia prima horiek
hornitzera bideratuko da. Latinoamerika mundu mailako ekonomian txertatuko da eta hori zenbait
agentek independentzia lorpen modua errepresentatuko dute. → Hori horrela izango da? ez da
lorpena, izan ere, hasiera hasieratik kapitala beharrezkoa izango da eta hori mailegatzeko potentzia
horiek agertuk dira, kapitala soberan izango dutenak alegia (B.H) industrializazioaren bidez lortu
zutenak. Inork ez du ematen dirua berreraikitze fase hori aurrera eramateko inongo aurreprestazio
gabe.

Europan produzitutako elikagaiak merkataritza horretan txertatuko dira. Herrialde desberdinetan oso
estrumtura konkretua aurkituko ditugu, produktu zehatz batzuk produzituko dira kanpo merkatura
bideratuta egongo direlarik, horrek dakarren arriskuarekin batera. Dependentzia sortuko da. Produktu
monokultiboetan oinarrituta daudelako arriskutsua izango dira. Horrekin kontuan izan behar da
produkzio hoirek handitzeko eta lur berriak erosteko egiten diren inbertsio horiek maileguaren bidez
egiten diren bitartean. → Nekazari moduan produktu zehatz bateaz espezializatzen zarenean eta
eskaria handia denean zuk gehiago produzitu behar duzu eta beraz lur gehiago behar dituzu eta
handitze hori mozkinekin egiteaz gaina maileguen bitartez ere egiten dute. Eskaria jaisten denean
krisiaren ondorioz, mozkinik ez eta maileguak ordaintzen jarraitu behar duzu; Espainia desagertu eta
merkataritza sare horretan batez ere B.H joango da pisu hori indartsen.

Sortuko diren lidergo berriak: nazioaren egituraketan sortuko diren elite talde horiek haien interesetara
egokituko diren ekonomia nahiko dute→ Librekanbismoa eta protekzionismoa talka izango da nagusi.
Hiriak eta portuen inguruan sortuko direnak adibidez Buenos Aires. Kasu honetan sortuko diren
konfrontazioak hiriak eta portuak eta landa eremuen artean emango dira (zentro vs periferia).
- Landan: meatz eta nekazaritza jarduerak emango dira → bi polo sortzea eragingo du (hiria eta
landa). Aldenduta dagoen errealitate hau nahasten joango da jabetzaren inguruan. Jauntxoak
interesak izango dituzte hirietan edo portuetan eta merkatariek berriz, lur kontzentrazioa duten
pertsonengan interesa izango dute (landan).
- Hirietako inguruneak merkataritzaren kontrola lortuko du
- Arazoa: nazioartera (Europara batez ere) begira dagoen merkataritza hori eta bestetik, barneko
merkataritza izango dugu. → nazio berri hauek ez dira errealitate berri horretara egokitzeko
prestatuak egongo. Ez dago azpiegitura egonkorra (gerraren eraginez hondatuak egongo dira),
barne merkatuak ez du interes handia sortuko ez dagoelako barneartikulaziorik (ez dago
komunikaziorik).

Egoera berri honetan dependentzia berri batean eroriko dira berriz → azpiegiturak landa eremua
portuekin lotzeko erabiliko dira.

Adibidea: Provincias Unidas del Rio de la Plata.Gaur egungo Argentina inguruan kokatzen da.
XIX.mendetik aurrera Rio de la pLata erregeordetza zen. Independentzi alortu ondoren, Provincias
unidas del rio de la plata. Gatazka horietan errealitate berriak agertuko dira independentzia osteko
errealitate bateratuak ziren toki horietan Paraguay, Uruguayk eta Argentinak independentzia lortuko
dute. Azkenean, hasierako batasun politikoa hautsi eta Paraguay eta Uruguay banatuko ziren (haien
interes propioekin). Argentinaren kasuan gauza bera, portuaren inguruan errealitate bat emango da,
baina Rioja, Mendoza eta iparraldeko beste lurralde batzuek edota hegoaldeko lurraldeek, ordea,
konfederazio baten aldeko posizio bat defendatzen zuten, Buenos Airesen erabakimena mugatze
aldera. Honen bitartez hiriburuaren eta periferiaren arteko haustura isladatzen da. Beste adibide bat
Gran Colombiarena izango da; gaur egungo Venezuela, Ecuador eta Colombia herrialdeetaz osatuta.

Argentinaren kasuan barrualdeko probintzia sistema, federalismoa, lurralde zabala baita. Ekonomiaren
ikuspuntutik Bolivarrek amestutako batasuna ezinezkoa izango dela, agerikoak direla
independentziaren ostean ematen diren banaketak.

Bertako ekonomiak lehian


Zonalde desberdinak lehian aurkituko ditugu: Zentroak eta Hiriak VS landa eremua eta periferiak.

HIRIAK ERKIDEGOAK

Merkataritza askea Protekzionismoa→ Industria garatzen ari


Nekazaritza delako eta kanpo produktuak esportatzeko
Bertako ekoizpenaren giltzarria ezinbestekoak.
Industria- merkataritza
Kanpo produktuak

Lehengaien esportaziora bideratuko dira+ ekoitzitako produktu merkeak erostera bideratu ziren
zonalde edo nazio berri hauek. Horrela, laster bazkide berriak azaldu ziren, hala nola B.H. Europako
nazioek behar dituzten lehengaiak esportatuko dituzte eta Europako industria berri horiek sortzen
dituzten lehengaiak esportatzen dituzte. → beharrezkoa da nazio berri horiek kanpora begira jarri
direnak eta Europan ere potentzia horiek Latinoamerikara begira daudenak → merkatu horietara
txertatzeko prest daudenak. Beraz, beste eremuekin antolatu zezaketen barne-merkatu hori (oso eremu
zabala izanik era guztietako produktuak ekoizten ziren) bideratu beharrean, garai kolonialetik ezarri
zen eskema bera birproduzitzera mugatuko ziren. Europako potentzien produktuen lehengaiak
esportatu, eta herrialde horietako produktuak manufakturatuta inportatu. Bertako industria propioa
garatu ordez, lehengaiak eskaintzen zituen Europa industrialarentzat.

- Atzerriko kapitala ere oso garrantzitsua izango da nazio berri horietan 1830. hamarkadatik
aurrera.
- DEPENDENTZI BERRI BATEN AURREAN GAUDE.
SEKTORE DESBERDINEN ERANTZUNA EGOERA BERRIAN

2.3.2. Sektore ezberdinak


1820-30. urteen tartean sektore berriak aurkitzen ditugu. Industria oso urria zen. Gabezien eraginez
kanpo-kapitala sartuko zen, berreraikuntza prozesuetan lagunduko ziena beti ere euren interesen alde.
Ondorio larrienen artean kapital falta, eskulan kualifikatuak alde egitea eta propietateen suntsiketa
aurkitzen ziren. Horrek gehien kaltetuko duen sektorea meatzaritza izango da.

Meatzaritza
Konplexuena eta diru gehien behar zuen sektorea zen, aurrez esan bezala kaltetuen zegoena
Iragan kolonialean garrantzi handiena eta Espainiarentzat etekin gehien eskaintzen zituen sektorea
zen. XVIII. mendean zehar gorakada handia izan zuen hainbat lurraldeetan, baina Independentzia
Gerrarekin goraldi hau eten egin zen. Alto Perun, Kolonbian eta Txilen ere ikus daitezke
meatzguneak. Kapitalek ihes egitean meatz guneak abandonatu egin ziren eta inundatu. 1820.
hamarkadatik aurrera, meatze-guneak suspertzeko politika berriak martxan jarri ziren lurralde
ezberdinetan, horrela biztanleria gune hauetara erakariz kanpoko kapitalarekin sektorea berraktiba
zezaketelako → inbertsio handiak eskatuko dituen sektorea izango da. Produkzio gune guztiak
martxan jartzeko eta azpiegiturak berritzeko beharrezkoak izango dira kapital horiek.

MEXIKOREN KASUA → Mexikon meatzaritza politika berriak (Ley de 7 de octubre de 1823) ezarri
ziren martxan, atzerriko kapitalaren eta sozietateen inbertsioak ahalbidetzeko.

Zonalde desberdin eta gune zehatz batzuetan ohartuko dira meatz guneak berriro martxan jartzeko eta
indartzeko kapitala beharrezkoa zela. Hau lortzeko aterabide desberdinak aurkitu zituzten. Mexikon
jada 1823an ezarritako legearen bitartez meatzaritza suspertzeko saiakera egin zen, honetarako
produktuekiko zergak gutxitzea (esportazioetan) eta atzerriko kapitalen sarrera ahalbidetu ziren, eta
horrela atzerriko inbertsioak egin ahal izan ziren. 4-5 urteren ostean aurkituko dugun egoera jada
garatua izango da, sortutako 10 konpainiatik 7 britainiarrak izango dira, 2 amerikarrak (AEB) eta
azkenengoa alemana. Hala, astiro-astiro atzerriko kapitalaren presentzia hasiko gara ikusten eta
beharrezkoa izango da ekonomia berraktibatzeko.

TXILEKO KASUA → Txileko Norte Chico eskualdean 30.


hamarkadan (1832) meategiak suspertzeko politika berriak jarri
ziren martxan. Biztanleria erakarri zuten, horrela meatze esplotazio
hauek suspertu, eta kanpoko kapitalak erakarri zituzten. Era berean,
bertako irabaziak inbertituko dira garraioetan, nekazaritzan…
Estatu berriek behar zituzten diru-sarrerak bermatzeaz gain, egitura
berrietan berrinbertitzea ahalbidetzen zuen, esan bezala
barne-komunikazioen falta nabarmena baitzen gerren ondorioz.
Garai honetan aurkituko ditugu beste meategi garrantzitsu batzuk ere.

Sektore honi batez ere kanpoko kapitalarekin lagundu zitzaiola jakitea da garrantzitsuena.

Nekazaritza
Kanpo kapitalaren agerpena honen baitan ikusiko dugu. Independentzia osteko hurrengo hamarkadan
abeltzaintzaren hazkundea eman zen, eta hazkunde honek nekazaritzarekiko lehia suposatuko du.
Nekazaritzan 1850ean kokatuz gero, suntsipen txikiagoa eduki bazuen ere, inbertsio eta eskulan
faltak, eskaeraren beherakadarekin loturik, ez zuen berebiziko hazkundea eragin. Bestetik ere
independentzia osteko testuinguruan esklabutzaren abolizioa hasiko zen gauzatzen (Kuban eta
Brasilen 1870 ingurura arte mantenduko zen esklabutza sistema), horrek eskulan falta ekarriko du.
Errepublika berrietan eta batez ere metropolietan ez dira ondo ikusita egongo atzerriko migrazioak.
Lehenengo urte hauetan nahiago izango dute kanpo eraginik gabeko eraikuntzak garatzea, baina
gerora honek behar bezala funtzionatzen ez duela ohartuko dira.

Beste arazo bat egitura edo garraio sare falta izango da, nahiko gaizki komunikatuta egongo den
eremua baita. Horrez gain, zonalde desberdinetan eta klimaren arabera produktu desberdinak emango
dira, eta zonalde zehatz horiek mugatuko dira produktu hori soilik ekoiztera, portzentaia altu batean
kanpora bideratutako esportazioak izango direnak.
Pixkanaka kanpoko kapitalak sartuko dira produkzio horiek
kontrolatzera, hau mendeak aurrera egin ahala areagotu
egingo delarik. Kapital honek etorkizunera begirako
errepublika eta estatu berrien barne antolaketa mugatuko
du. Aurrerantzean ikusiko dugu nola, izugarrizko baliabideak
izanda ere, artoa, kasu, hainbat produktu inportatu beharko
dituztela. Atzerriko kapitalaren menpe bizitzeak zuzenean inbertsoreen nahien araberako
produktuak ekoiztea eragingo zuen.

Adibidez: guk azukrea Frantzia edo Britainia Handirako produzitzen badugu, eskaria ondo
joan bitartean etekinak nabariak dira, baina haustura bat ematen bada krisia ere sakona izango
da. Beraz, atzerriko kapitalaren menpekotasunak giltzarri ezberdinak ditu.

Nekazaritzaren esportazio ereduaren adibide nagusiena Argentina izango da. Argentinan zerbait
egotekotan, lurrak dira. Bertan, ganaduaz aparte, zerealak ere landuko dira. Berez XIX. mendearen
azken hamarkadetan zereal gehiena bertan ekoiziko da eta mundu mailako merkatuetara hedatu.

Abeltzaintza
Abeltzaintzaren hazkundea nabarmena izan zen nekazaritzarekin eta meatzaritzarekin alderatuta
inbertsio txikiagoa behar zuelako, lurra soilik behar baitzuen. Gainera, ematen zituen etekinekin berau
bultzatuko zuten nekazaritza baino gehiago. 20-30 eta 50. hamarkadetan sekulako hazkundea edukiko
zuen, beraz, ganadua soilik hazi behar baitzen. Inbertsio txikiak etekin handia ekartzen zuen.
Abeltzaintzak emaitza loriatsuak emango ditu. Gainera, hazienda eta estantzia bezalako faktoreek
prestigioa emango zuten, lurraren jabetza neurgailu garrantzitsu bilakatuz. Gero eta ganadu gehiago
izatearekin, talka bat sortuko da nekazaritzarekin. Gobernuek lehendabiziko hamarkada hauetan
abeltzaintzaren aldeko politikak bultzatuko dituzte. Abeltzaintzak larruak, haragia, artilea, etab.
ematen du, Europako zenbait industriak behar dituzten lehengaiak (larrua eta artilea). Era berean, gero
produktu horiek izango dira herrialde hauetan salduko direnak. Hemen jada ikusten da, industria
bultzatu beharrean zuzenean atzerrira begirako politikara bideatuko da batez ere ekonomia.

Laburbilduz: 20-30eko hamarkadako egoera erreparatuz, nekazaritza izango da kaltetuena, baina


atzerriko kapitala lehenengo jasoko duena ere bai. Abeltzaintzak bultzada eta hazkunde handia izango
du lur hedaduragatik eta inbertsio eskasagatik. Halere, atzerriko menpekotasunean oinarrituko dira
sektore hauek.

2.3.3. Latinoamerikako gizartea


Biztanleriaren eta ekonomiaren gorakada 1840-1850. hamarkadatik aurrera eman zen. Ekonomiak
gorakada jasan eta sektore ezberdinak garatzen joan ziren heinean, biztanleriaren hazkundea
gauzatu zen batez ere inmigrazioaren bitartez. Biztanleriaren beherakada nabarmen bat eman zen
Independentzia Gerretan, eta hau emigrazioen bitartez berreskuratzen joan ziren. Herrialde
ezberdinen hiri garrantzitsuenak (Buenos Aires, Montevideo, Santiago…) XIX. mendearen bigarren
erdialdean emigrazio mugimenduen eraginez hazi egin ziren. 800.000 biztanle inguru izatetik 6-8M
biztanle ingurura pasa ziren, mundu osotik erakarriz biztanleria. Hala ere, zenbait zonaldek besteek
baino hazkunde handiagoa izan zuten. Biztanleria hazkunde honetan inmigrazioak goranzko joera
hartu zuen esklabutza jeistearekin batera. Emigratzaileen erakarpen horretan landa-eremua (nekazal
lekuetan lan egitera joaten diren pertsonak) eta hiri-eremua desberdindu behar dira, azken hau berezia,
espezializatuagoa eta kultoagoa izango zelarik. Portu eta hiri batera heltzean, bertako negozio
ezberdinetan txertatzen saiatuko ziren eta hiri berri horietara egokitu beharko ziren. Oro har
Latinoamerikako eboluzioa markatuko du inmigrazioak, batez
ere zonalde jakin batzuetan.
Venezuelan adibidez 250.000 biztanleko galerak
kalkulatzen dira. 1830 hamarkadan lortu zen
berreskurapena hastea, honakoa posible izan zen Kanariar
Uharteetako migrazioari esker. Horregatik, inmigrazioa
bultzatzeko politikak jarri zituzten abian. Mexikon, Perun
eta Bolivian hazkunde motelagoa emango zen.

Esklabutzaren abolizioari dagokionez, gune bakoitzaren garrantziaren arabera tirabira gehiago edo
gutxiago egon ziren. Esklabutzaren abolizioak, garrantzia handia eduki zuen. Txilen 1823an,
Ertamerikan 1824ean, Bolivian 1825ean, Mexikon 1829an… urteetan esklabutzaren inguruko
tirabirak azaltzen dira.

Portu garrantzitsu bat dagoen tokian hiri garrantzitsu bat aurkitu ohi da, eta hiri hauek berebiziko
hazkundea edukiko dute. Horretaz gain, inguruko landa-eremuek biztanleria ugari erakarriko zuten,
eskulana nekazaritzara bideratuz.

Gizartearen aldaketa aldaera politikoen eraginez


Independentzia mugimenduak aurrera eraman zituzten liderrak kreolen eliteak izan ziren,
printzipioz berdintasunaren aldeko mugimendua zirenak, baina bereizketak egon ziren. Elite horren
betebeharra kolonia izatetik errepublika edo estatu izatera igarotzea zen, nolabaiteko trantsizio edo
ibilbide bat garatuz. Eremu askotan talkak egon ziren, nazionalitate edo nortasun ikuspegi ezberdinak
zeudelako.

Gizarte berri bat eratzeko, hau da kolonietatik estatu berri bat eraikitzeko gizarteko sektore guztiak
beharrezkoak ziren beti ere berdintasun irizpideak mantenduz. Legearen arabera, lege
desberdintasunak alde batera utziko ziren, estatu berrietako partaide guztien berdintasuna aldarrikatuz:
herritar guztiak berdinak izango ziren legearen aurrean. Praktikan, ordea, elite hauek arduratuko dira
nolabaiteko banaketa egiteaz, izan ere, gizarte-klaseetan antolatutako gizartean aberastasuna
funtsezko elementua zen. Beraz, berdintasunaren irizpidea urratu egin zen; azken finean lurjabetzak
botere ekonomiko zein politikoa ematen baitzituen.
“La categoría social se derivaba de los ingresos y no de las definiciones legales”.

Lidergo berriak agertu ziren gizartearen militarizazioarekin batera eta kaudillismoak garrantzia
handia eskuratu zuen. Elite berriaren barruan lurjabeak/terratenienteak izango dute garrantzia, lurra
bihurtuko da aberastasunaren iturria eta boterearen ikurra: lur jabetzak izateak estatusa eta politikan
egoteko aukera ematen zuen. Elite hauek independentzia aldarrikapenak bideratu zituzten eta
eraikuntza prozesu honetan bere lekua topatzeko eta boterea eskuratzeko aprobetxatuko zuten.
Hazienda eta nekazal zonaldeak, beraz, boterearen ikur bihurtu ziren, honen inguruan kaudilloak
aurkitzen zirelarik. Gune hauetako nekazari langileak erdi-esklabu bizi ziren jabe batentzat lan eginez.
Indigenen taldeak, mestizoak… esklabu izaten jarraituko zuten.

Hazienda/estantzia batek, etekin ekonomikoa emateaz gain, soziala ere ematen zuen. Hazienda baten
inguruan antolatzen zen gizarte edo taldeak nolabaiteko babesa izango zuten, baita lurjabe edo
terrateniente horiek ere. Lurjabeen arteko lehia fakzio sozialen arteko izango da. Ildo beretik,
kaudilloaren garrantzia aipatzekoa da. Kaudillismoaren agerpenarekin kaudilloa lider moduan
agertuko da eta bere figura baino garrantzitsuago da atzetik mugitzen duen talde guztia. Argentinako
kasuan, Buenos Aireseko oligarkia komertzialak landa eremuan inbertituko zuen. Hiriko eta landako
interesak nahastu egingo dira, hiriko komertzianteak lurretan inbertitzen hasiko direlarik.

Laburbilduz: Gizartean aldaketa bat emango den arren, gizarteko talde xumeenek ez zuten
horrenbeste igarri aldaketa hori. Metropoliak ezarritako egituran beste elite sektore bat agertuko da,
norabide berriak kontrolatuko dituena. Horren azpitik dauden ia sektore guztiak egoera berdintsuan
jarraituko zuten. Aberastasuna edo dirua jartzen ahaleginduko ziren kargu politikoetara igarotzeko
bide gisa eta klase xumeek ezingo dute parte hartze politiko hori eskuratu.

Zelan lortu zuen kreoloen eliteak orden soziala mantentzea?


Eztabaidak sortuko dira eratu behar zen gobernu motaren inguruan. Gauzatzen ari diren
konstituzioaren arabera, kontrol zorrotz bat ezarri nahi zen. Beraz, lehenbiziko urte hauetan, kaosa eta
deskontrolaren testuinguruan, babes edo indar militarra erakusten duten kaudilloen agerpena oso
garrantzitsua izango da.
Lehen esan bezala, ezberdina da konstituzioan biltzen dena eta errealitatean ematen dena.
Honen adibide da Venezuelan gertatzen ari dena, zeinak gutxi gora behera 900.000 biztanle
edukiko dituen baina horietatik 50.000 esklabu, 225.000 zuri eta 500.000 beltz aske.
Sortu zen konstituzioaren harira, 21 urtetik gorako gizonek soilik bozkatu ahalko zuten, gainera,
irakurtzea eta idaztea ezinbesteko baldintza zen, baita diru-sarrera minimo bat eskuratzea ere. Beraz,
herritarren gehiengoa baztertzen da.
Venezuelako kasuan baldintza berdinak ziren.
Argentina edo venezuelako adibideak erakusten du herriaren gehiengoak ezin izan zuela aprobetxatu
independentziarekin emandako aldaketa.
4. GAIA: 1850-1875/ 1900 INDEPENDENTZIA PROZESUAK ETA
GERO, HIRU ETAPA BEREIZTEN DIRA:

1. 1820-1850 ESTATU BERRIEN ERAKETA/ KRISI EKONOMIKOA


- 1820-1830 Eliteen protagonismoa,
- 1830-1850 Kaudillismoa

KAUDILLISMOA
Kaudilloak eta hauteskundeak

Boliviaren kasua:
- Zeharkako bozkatik zuzenera (1839)
- 1952ra arte erabilitako sistema: zuzena, gizonak, alfabetizatuak eta errenta mugekin.
- Hiritartasuna mugatzen du honek? Bai.

Boloviako hauteskunde modu hau 1952ra arte egon zen indarrean.

Hauteskundeak normalean indarkeria handiz antolatzen ziren, ez ziren inoiz normaltasunez


ospatzen. Klase herrikoien artean errolda-sufragioa ez zen inoiz aldarrikapen publikoa izan:
herritartasuna mugatzen badu zergatik ez zen eskatzen errolda sufragioaren amaiera? Agian
ez zen sistema demokratikoena, baina lehenago egoera okerragoan zeuden.

Manuel Isidoro Belzu (1808-1865): egitura milizianoak bultzatu zituen presidentea izan zen.
Bere lehendakaritzan 32 estatu kolpe jaso zituen, 4-5 estatu-kolpe urtero. Beraz, ikusten den
bezlaa, hauteskundeak ez ziren horren garrantzitsuak boterean mantentzeko.

Demokrazia bozkatzea da? Bi demokrazia mota

1) : “Hego Amerikako espainiarrak ez dira gai errepublika demokratiko bati eusteko”.


2) Iberoamerikaren kasuan, ikus daiteke Tcoquevilleren definizioa edo bere ideia ez zela
betetzen. Normala zen testuinguruagatik. Baina, kaudilloek, haien ideia propioak
zituzten demokrazia eta gobernuari buruz, eta noizbait haien erregimenak demokrazia
organiko bezala definitu zituzten. Adibidez, Rosas.

Bi demokraziataz hitz egiten zen: demokrazia baketsua eta demokrazia armatua.


Armatua: herritarrez osatutako milizietan ematen zena.
Indarkeriaren erabilera zibikoa, klase herrikoiak indarra egitea haien kaudilloak boterean
mantentzeko era demokratiko batean ikusi ahal zen. Gobernuaren hautaketarekin zuten
erlazio zuzena.
Honek klientelismoarekin du lotura, baita kaudilloen eta klase herrikoien artean zegoen
erlazioaren naturarekin. Klase herrikoia, erabilia edo jokalari konszientea?

Klase herrikoientzat demokrazia baketsua delakoa arrisku batzuekin zetorren: indar gehiegi
metatzen duten gobernuek euren bizimodua eralda dezakete, hau da, instituzioetan parte
hartzera bortxatu ahal zituen, adibidez, armada profesional batean zerbitzatzera, zerga
gehiago jartzea… Haien tradizio politikoarekin talka egin zezakeen botere indartsuegi bat
ezartzeak.

Cádizeko Konstituzioa baino lehenagoko konstituzioak


2 adibide: Venezuela (1811) eta Quito (182, hilabete batzuk lehenago).
Konstituzioek tradizioa zuten mundu iraultzailean. Ez ziren ezezagunak, ez buruzagientzat ez
herritarrentzat. Kadizeko Konstituzioaren prozesu osoa Amerikan intentsitate handiarekin
bizi izan zen. Hori bai, iraultzaren prozesuarekin oso lotuta zeuden: liberalismoa,
independentziekin… Baina ez horrenbeste landa-eremuarekin edo buruzagi militar txikiekin,
hau da, kaudilloekin. Zertarako balio die eurei konstituzioak? Konstituzioaren helburua
marko juridiko-politiko bat eskatzea herrialde berri bati. Baina, zer gertatzen da herrialde hori
batzea ezinezkoa denean? Konstitzuioa ez da beharrezkoa ez delako betetzen. Boterea
probintzien artean dago banatuta, instituzioak ahulak dira, eta boterea buruzagi militarren
eskuetan dago. Gainera, jende asko analfabetoa izango zen.

Probintzien artean batasun berri bat osatzea zaila zen, baina baita arriskutsua ere, boterea
mantentzeko. Konstituzioak adostasuna esan nahi du buruzagien artean, eta adostasun
horrekin euren boterea gal zezaketen.

Venezuelaren barnean, adibidez, ez daude aktore boteretsuegiak. Kaudilloen ahuleziak


konstituzioaren zati batzuk indartzen ditu, eta beste batzuk ahuldu. Rosasen garaian,
Argentinan, Pacto federal delakoa zegoen, baina ez konstituzioa.

Demokrazia vs instituzionalizazioa?

Sarmiento: “la democracia, consagrada por la revolución de 1810, e igualdad, los dogmas que
han penetrado en las capas más bajas de la sociedad”. Honen aurrean klase herrikoien
mesfidantza.

Rosasen iritzia sozialismoari eta bere gobernuaren naturaren inguruan: Pariseko komuna
gerra gizarte bat da, indarkeriaren bidez kapitala suntsitzen duena (zeozer ezkorra bezala
hartzen du). Bere ustez autokrata batek dena gidatzea da onena.

Kaudilloen amaiera eta zerumuga berria: haustura politikoa


Kaudillismoaren ahuleziak: batasun politikoak kaudilloentzat arriskua ekartzen zuen, boterea
mantendu nahi zuten batasun prozesuan gehiegi sakondu gabe. Bestalde, probintzien
oligarkiek eurekin talka egin zuten hainbatetan. Argentinako kasua erabiliko dugu adibide
gisa.
Argentinako konfederazioa mantentzeko, paktu general horretan mugitzen zen Rio de la
Platako egitura politikoa. Konfederazio horretan Buenos Airesek zuen paper nagusia, eta
batez ere merkataritzaren diru-zergek hornitzen zuten dena. Paktu general horrek hierarkia
bat ezartzen zuen konfederazioaren probintzien barruan. Buenos Aires buruan zegoen, eta
Rioja edo Cutumán bezalakoak oso baztertuta geratu ziren. Beraz, sistema politikoan
pitzadurak agertu ziren.

Rosasek sistema mantendu nahi zuen bere interesentzat onuragarria zelako (lurjabeak), baina
beste kaudilloentzat ez, eta aliatauk galtzen joan zen Entrerriosen, Santa Fe edo Corrientesen.
Probintzien artean ageri ziren desberdintasun ekonomikoak geroz eta handiagoak ziren,
Buenos Airesen metatzen baitzen dena.
Beste ahulezia bat: erregimen pertsonal batean egoten den ahulezia tipikoa. Rosas heldua zen
jada, eta beste figura karismatiko bat behar zen horretarako, baina Buenos Airesen ez zegoen
horrelakorik. Testuinguru politikoaren aldaketarekin sistema ekonomikoaren aldaketa etorri
zen.

Bartolomé Mitre (1821-1906): Argentina unifikatuaren lehen presidentea. Jeneralaz gain


historialaria zen. Independentziari buruz idatzi zuen. Tetsuinguru ekonomikoa aldatu egin
zen, egoera oso latza baitzen, eta hamarkada pare baten ondoren egonkortasun handiagoa
zegoen ekonomikoki. Argentinan ardien abeltzaintza landa eremuan geroz eta
garrantzitsuagao bihurtu zen, behiak baztertuz (oso arraroa Argentinarentzat). Batez ere
artilea interesgarriagoa bihurtu zen.
Esportazioek ere goraldia jasan zuten, batez ere Erresuma Batutik. Bertan industriaren
garapenarekin lehengaien eskariak gora egin zuen eta Argentinako artilea hara bidali zuten
batez ere. Horregatik, geroz eta diru eta botere gehiago zegoen eta Buenos Airesen papera
erdigune gisa mantendu zen. Indigenen lurraldeak, gainera, aukera gutxiago eskaintzen
zituen, ez zegoelako armadarik.

(Rosas kaudilloa zen kaudilloen artean, eta botere militarra haien eskuetan zegoen).

Pixkanaka kaudillismoa aldaketa horietatik kanpo geratu zen. barne eta kanpo inetresen
arteko adostasuna egon zen, eta 1852an Rosas kanporatua izan zen.

Entrerrioseko kaudilloak Ejército Grande osatu zuen Brasil eta Uruguayen laguntzarekin.

Rosas kanporatu ondoren, beste prozeus gatazkatsu bat hasi zen. Rosas erbesteratua izan zen,
eta Buenos Aires konkistatua izan zen barnealdeko kaudilloen eskutik. Buenos Aires kenduat
ez zegoen beste probintzia horren boteretsurik. Santa Fe zen hurrengoa, eta batasun prozesu
hori korapilatsua izan zen. Beste konstituzio bat egin zen, baina Buenos Airesek ez zuen
onartu, eta azkenean 1853an Buenos Aires independente bihurtu zen, estatu berri bat sortuz.
Nahiz eta gerra galdu, boteretsu izaten jarraitu zuen. Barnealdeko kaudilloak federalak eta
Buenos Airesekoak unitarioak bihurtu ziren, hau da, rolez aldatu zuten.
Federal eta unitario kontzeptuek erlazio harremanak erakusten zituzten. Buenos Airesen
aldetik federalismoa ez zen bideragarria, ez zen interesgarria beste probintziak zapaltzeko.
Buenos Airesek galera konpondu zuen, eta beste konkista proiektu bat hasi zuen. Buenos
Airesek beste probintziak konkistatu zituen, eta hori da gaur egungo Argentinaren oinarria.

Barneko probintzien konkista


Erresistentzia erakutsi zen batez ere Andeetako probintzietan. Estatu berriaren eraikuntzaren
prozesua hasi zen, eta lehenengo zatia (garrantzitsuena), ezinbestekoa zen armada nazional
bat osatzea izan zen, konkista prozesuan parte hartzeko eta kanpo-etsaien aurka joateko.
Paraguayko gerra ere honekin lotuta dago.

Konstituzio berri bat ezarri zen. Paperean federalista zen, baina funtsean guztiz unitarioa zen.
Gaur egun oraindik mantentzen da eztabaida. Ondasunen parte garrantzitsuena Buenos
Airesen metatuko zen. Dios está en todas partes pero atiende en Buenos Aires jjj

Liberalismoa eta librekanbismoa: Buenos Airesen onurarako zen liberalismo eta


librekanbismo mota bat, hiriburuaren intereserako zirenak. Egitura radiala (trenarena bezala).
Positibismoaren oinarriak hartu ziren: “Orden y Progreso”.

Erresistentziak: Kaudillismoaren amaiera garai baten amaiera da. Kaudillismoa ez zen hor
amaitu. XX. mendean oraindik aurki genezake, adibidez, Chiapaseko mugimenduan. Rosasen
estrategia hartu zuten oinarritzat kaudilloek. Kaudilloen aurka mehatxatzeko armada bat
behar zen.

Kaudilloen borrokarekin jarraitzeko egitura berriak jaio ziren: Montonera izenezko azken
kaudillo federalak. Bigarren mailako kaudilloen armada txikiak ziren.

Kaudilloen joerak lehen kaudilloen urratsak jarraitu zituen: kolore gorria (federalismoarena),
eskubide eta askatasun gehiago eskatzen, Mitre eta Sarmientoren etsai amorratuak… Gainera,
euren indar kulturala edo botere kulturala izan zuten. Probintzietan gaur egunera arte euren
esamoldeak kopiatzen dituzten buruzagiak oraindik badaude.

Garai honek gautxo erromantikoaren sorrera ikusi zuen: pertsonai aske baten irudia erakusten
zuen irudi literarioa, Buenos Airesen kontroletik ihes egiten zutenak, gobernu-forma
paternalista mantentzen zuten pertsonaiak… Sarmiento barbaroak, elmentu indigenaren kide
bezala, Argentinaren atzerapenaren arrazoi bezala. Adibidez, Martin Fierro pertsonaia
(gautxo bat zen). Honen garrantzia gaur egunera arte iritsi da, zinema-sariak Martin Fierro
deitzen dira. XX. mendeko bigarren zatiko Argentinako diktaduran Montoneros izena eta
guzti erabili zuen, izpiritu errebeldea hartzen zutelako boetrearen aurkako borrokalarien
omenez, eta erresistentzairengatik errepresio handi bat jasan zuten barnealdeko biztanleek.
Gautxo: landa munduan ibiltzen ziren ?
Estatu berrien sorrera, hauek eragindako kaos politikoa eta ezegonkortasunak ekarritako krisi
ekonomikoa izan zen nagusi.

2. 1820-1875: ERREGIMEN KAUDILLISTA KLASIKOEN AMAIERA /


ALDAKETAK EKONOMIAN ZEIN GIZARTEAN

2.1 LIBERALISMOAREN GARAIPENA ETA ALDAKETEN HASIERA

Aurreko garaietan independentzia prozesuetan parte hartu zuten pertsona edo liderrak desagertu
egingo dira orain. Iragan koloniala ezagutu ez zuten eta harekin familiarizatuzik ez zeuden pertsonak
ikus ditzakegu.

Eliza eta estatuaren arteko gatazka mantendu egingo zen, korronte ezberdinen arteko gatazkak
ugariak zirelarik. Hartutako neurrien artean:
- Gizonezkoen orden erlijiosoak baliogabetzea.
- Hezkuntzaren sekularizazioa.
- Erregistro zibila sortzea.
- Desamortizazioa.

Ekonomian, tarteko fase batean aurkituko gara. Librekanbismoaren aldekoak izanik, neurri hauekin
ekonomia esportaziora bideratu zuten 1850tik 1930ra bitartean. Hazkunde hau ulertzeko,
testuingurua kontuan izan behar dugu; Europa mailan eta EEBBn aldaketak eman ziren
industria-iraultzen ondorioz, kapitalen metaketa eraginez; eta beharko ziren produktuak sortzeko
esparruak izango ziren Latinoamerikako lurralde ezberdinak. Horrela, sektore zehatz batzuetako
garapena emango zen: tabakoa Nueva Granadan, kafea Venezuelan, ganadua Argentina eta
Uruguayn, meatzaritza Txilen. Espezializazio honek, esan bezala, hainbat arrisku dakartza.

Honekin batera emango diren aldaketa gehiago ere aipatu behar dira, ekoizpenak gora egingo luke eta
ekoizpen balioen beherapena eman zen industria iraultzaren eraginez, eta garraiobideen aldaketak ere
Europa eta Amerika gerturatu egingo zituen. Industrializazoiaren eraginez eta 1850. hamarkadatik
emandako aldaketen harira emigrazioa ere ugaritu egingo zen, biztanleriaren hazkundea ekarriz.
Kapital metaketaren ondorioz, errepublika berriek kapital maileguak jasoko litzukete, hauek
azpiegiturak sortzeko erabiliak izan ziren: trenbide sarea hamarkada gutxitan martxan jarriko zen
(Argentina honen adibide), kanpoko kapital eta laneskuari esker. Nekazaritzak eta abeltzaintzak
(haziendak) hazkunde nabaria eduki zuten; abeltzaintza, bide batez, onura handiena eduki zuena
izan zen, kapital maila txikiagoa behar baitzuen; nekazaritzak zailtasun handiagoa pairatu zuen
lanesku gehiago eta makineria gehiago behar zuelako. 1850az geroztik nekazaritza eta abeltzaintzaren
patua aldatu egin zen, oraingoan inbertsioak ugarituz. Era berean, hiri nagusien hazkundea emango
zen, modernizazioarekin batera. Zenbait hiri Europako ereduetan oinarrituz haziko ziren; azken
finean handik heldutako pertsonen zereginetara bilakatuko baitziren hiriok, emigranteak aurretik
ezagutzen zituzten zerbitzu guztiak eskura izan nahiko zituztelako.

3. 1875-1910 EKONOMIAREN MODERNIZAZIOA ETA “MUNDIALIZAZIOA”


Ekonomiaren modernizazioa eta “mundializazioa”. 1880tik aurrera, “Acelerada prosperidad”
moduan ezagutzen da, kasu askotan bertako ekonomiak goruntza egin zuten baina oso baldintzatuta
egongo ziren, maileguen edo kapitalen ondorioz kanpo potentzia baten menpe zeudelarik kasu
askotan, eta honek ekoizpena herrialde horren bilakaeraren arabera baldintzatuta egotea ekartzen
zuen. Bestetik, ekonomia hauek produktu edo lehengai zehatz batean sostengatuko dira, industriarik
garatuko ez dutelarik. Ondorioz, balizko krisi baten aurrean, dena hankaz gora jartzen zen.

1850 → 1930 (“Acelerada prosperidad”) → 1850 ekonomiaren aldaketarekin lotzen dugu + 1930
mundu mailako krisi ekonomikoarekin lotzen dugu. Orduan ikusten da acelerada prosperidad
bapatean oso denbora gutxian ekonomiaren ikuspuntutik emango den aldaketa. Kanporanzko
hazkundea europako ekonomietan oinarrituta egongo dira.

3.1. POSITIBISMOAREN AROA 1875-1910


Hegoamerikak hazkunde ekonomiko itzeka ezagutuko du. Ekonomian emandako aldaketak handiak
izango dira, mundu industrializatuak behar dituen lehengaiak hornituko direlarik. Garraio sistemak
hobetu eta merketu ziren, produktuen zein pertsonen mugimenduak erraztuz. Pertsonen mugimendu
honetan makina batek landa eremu batetik beste batera emigratu zuen.

Europako soberakinak (kapitalak eta pertsonalak) industrializazioarekin batera, Hego Amerikako


hazkundea bermatu zuten. Garai honetan, Europarekin batera, EEBB sartzen dira sare honetan, batez
ere Ertamerikan eta Karibe aldean. Estatu Batuak haren interesak eta posizio geoestrategikoak hasi
ziren Latinoamerikan barrena indartzen.

Hazkunde hau ez zen berdina izan zonalde guztietan,


herrialde ezberdinak bereiziko dira Txile, Argentina,
Brasil eta Mexiko. Argentinak, berriro ere, berebiziko
garrantzia eskuratuko zuen. Barne-gatazkak gaindituta,
egoera ekonomiko berriak nolabaiteko egonkortasuna
eman zion, kanpo inbertsioak areagotuz. Azpiegiturak
nabarmen hobetu eta handitu ziren (portuak eta trenbideak nagusituz), eta hirien hazkundea eta
modernizazioa eman zen: kaleak hobetu, tranbia, argindarra, estolderiak, zerbitzuak (kafeak eta
ostalaritza, dendak, ferreteriak…). Biztanleriaren beharra handitu egin zen, eta hiri berriak sortzen ari
ziren heinean eta migrazioa handitzen ari zen heinean Latinoamerika emigrazioaren ikuspuntuan
sekulako paradisua bilakatu zen.

Nazio berrien eraikuntzan arazoak agertu ziren. Independentziaren bultzatzaileak (aurreko


hamarkadetan aginte edo egituran parte hartu zutenak), hasieran askatasunaren izenean aritu ziren
baina nazio berrien eraikuntzan nolabaiteko autoritatea bermatzea beharrezkoa zela ikusi zuten. Izan
ere, inperio kolonialaren amaierarekin, botere hutsunea sortu zen. Hasierako zalantzen artean,
monarkia edo errepublikaren artekoak eta federalismoaren edo zentralismoaren artekoak zeuden.
Botere exekutiboa, politika sendoa (gobernu eraginkorra sortzeko ezinbestekoa) eta gobernu indartsu
zentralista ezinbesteko bilakatu ziren, isilarazi egingo zirelarik federalismoaren eta zentralismoaren
arteko gatazkak. Azkenean, oro har, Estatu Batuak eredu harturik, hasierako hautua federalismoa
eta errepublika indartzea izan zen. Herrialde bakoitzak eredu edo jarraibide ezberdinak bildu
zituen, baina orokorki joera edo jarrera nahiko homogeneoa eta banatua erakutsi zuten.

3.2. EKONOMIA XIX. MENDEAN


Ekonomiaren eta gizartearen aldaketak nabariak izan ziren XIX.mendeko erdialdean zehar
emigratutako populazioa zela eta. Errepublika berrietan arazoak eman ziren garai honetan, haietako
bat azpiegitura falta izango zelarik. Mendearen bigarren erdialdean trebideen eta portuaren
modernizazioa nabaria izan zen, hala ere, 1850. urtetik aurrera oraindik ere kanpora begirako
ekonomia mantentzen zen. Helburua inolako loturarik gabeko estatuak sortzea zen. Ikusiko dugun
moduan, lehen urte hauetan Britainia Handiko kapitalak izango dira nagusi, eta XIX. mendeko azken
hamarkadetan Europako herrialde edo potentzia ezberdinak ere hasiko dira nabaritzen Estatu Batuekin
batera.

Laburbilduz, ekonomiaren ikuspuntutik lehendabiziko zatian krisi nabarmena gertatu zen; bigarren
aldian, berriz, aldaketak hasiko ziren ekonomian eta gizartean, eta azkenik, 1875etik 1910 bitarte
modernizazio edo “modernitate” aldi batean sartuko zen lurraldea.

Sei esparru ezberdinetan ikusiko ditugu ekonomiaren aldaketak: nekazaritza, lan merkatua,
inbertsioak eta bankua, garraioak, ekonomia esportatzailea eta industrializazioa.
Produkzio zonalde desberdinak:
- Monokultiboa produktu zehatz batzuetan
- Errekurtso eza → artoa kanpotik inportatzera
behartuta daude. Baliabideak izan arren best
eproduktu batzuk ekoizteko ez dituzte
erabiliko eta beraz rekisito horiek ordezkatu
behar zituzten.
- Mundu mailako ekonomia/gorabeherak
- Lurraren produktibitatea
- Eskulanaren falta
- Biztanleriaren beherakada
- Esklabotzaren abolizioa → jauntxoen
presioak: azukrea, kotoia eta kafea. Eztabaida
handia sortu ziren sistema horien oinarri
baitziren.
- Produkzio kosteen gorakada

Nekazaritza
Hasieratik abeltzaintza eta nekazaritzaren artean arazoak eta talkak egon zirela gogoratu behar dugu.
Nekazaritza sektorea berpizteko behar handia zegoen (eskulana eta kapital inbertsioak behar
baitziren). Era berean, momentu horretan abeltzaintzak, aurreko garaietan ikusi dugun bezala
(1820tik aurrera), bultzada handia jaso zuen orokorrean, ez zuelako horrenbesteko kapitalik behar.
40ko hamarkadatik aurrera, talka berri bat sortu zen. Nekazaritzak izango zituen ezaugarriak
kontuan hartuta (espezializazioa eta esportaziora bideratzea), nekazal-eremu zabalak eskatzen zituen,
eta ondorioz, talka jauntxoen (terrateniente/lur jabeak) eta nekazari ertain-txikien artean emango
zen (latifundismoa vs nekazari txikiak). 30-40ko hamarkadan, gizarteari eta nekazari txikiei
laguntzeko, hainbat naziotan erabaki bat hartuko zen: desamortizazioa (Lurrak desjabetu eta
subastatzea). Printzipioz Elizari egindako desamortizazioak sektore orori egin behar zion onura, lur
jabegoa nekazal biztanleriari eman nahi zitzaion enkantean edo subastan, baina subasta hauek
aberatsenek lurrak bereganatzea eragin zuen, ahalmen ekonomikoa zutelako. Kasu hauetan, kaudillo,
lur-jabe edo jauntxoak izan ziren nagusi. Desamortizazioak, beraz, gizartearen gehiengoari onurak
ekarri beharrean, guztiz kontrakoa eragin zuen, desberdintasunen areagotzea, gizartearen
polarizazioa gero eta handiagoa izango zelarik.

Ondorio nagusiak ondoko hauek dira: alde batetik, kanpo merkatuarentzat ekoizi ahal izan zuten,
baina produktu hauen ekoizpena merkatu honen menpe geratuko zen. Bestalde, nekazari txikien
ezinegona ekarri zuen, merkatura sartzearen ezintasuna zela-medio.

Latinoamerikak era guztietako produktuak bertan ekoizteko eta barne-merkatua eraikitzeko aukera
ematen zuen. Gainera, ezaugarri klimatiko desberdinak aurkitzen ditugu lurraldean. eta produkzio
ezberdinak egitea ahalbidetzen zuen honek.

Batez ere, zenbait produktutan oinarritutako esportazioko


nekazaritza nagusituko zen, hau da, beti kanpora begira.
Badakigu, ordea, geroago, beste hainbat produktu inportatzera
behartuta egongo direla. Esportatzera bideratuta egoteak tokiko
barne-produkzio edo barne-merkatua garrantzitsua ez izatea
bihurtu zuen ahulezia erakutsiz, eta hau ez zen hornikuntza
faltagatik gertatzen.
Horren adibide esanguratsuak dira Argentina eta Uruguay.
Argentinaren kasuan, zerealen eta ganaduaren uztarketa emango da, gehienbat
esportaziora begira. Hala ere, zati bat barne kontsumorako kontserbatuko zen.

Lur-kontzentrazioa gutxi batzuen eskuetan batu izanak, latifundismoa nagusitzea eta nekazari
ertainen desagerpena eragingo zituen. Gainera, nekazaritza ustiapena klimak baldintzatzen zuen, eta
uztaren galerak ematen ziren noizbehinka. Kasu horretan, lurjabe txikiak ziren kaltetuenak, eta horien
kopurua murrizten joango zen jauntxoekin zorpetzearen ondorioz. Honek, lurraldearentzako
ezinbestekoak ziren lehengaiak ez produzitzea eragin zuen; adibidez artoa, zeina inportatzera
derrigortuak zeuden.
Horrez gain, kanpo kapitala beharrezkoa zen trenbide eta azpiegitura ezberdinak garatzeko. Kanpo
inbertsioak egiten zituzten herrialdeek, ekoizpen guneetatik herrialdera (Alemania, Frantzia…)
garraiatzen zituzten produktuak. Egitura, beraz, nekazaritzarenarekiko oso antzekoa izango da,
hazkundea berriro ere kanpo interesen menpe geldituz. Garai kolonialetan, aipatutako zonalde
horiek ez zituzten lotura estuak beste gunekiko, komunikazioa oso sinplea izanik (betiere Europara
ondo iritsi beharko den komunikazioa).

Latifundismoaren ondorioa produkzioaren kontzentrazioa izango da, honek elitearen ahalmen


ekonomikoa handituko duelarik. Hala ere, hauen artean ere aldea izugarria zen; gutxi batzuek 1000
hektareatik gorako lurrak izango zituzten, baina gehienek 1-5 hektarea ingurukoak.
Adibideak: Bolivia: Honen kasuan esplotazioen %8ak azaleraren %95a hartuko luke.
Peru, Ekuador, Mexiko: XX. mendearen hasieran lurren %90 inguru 836 jaberen esku
zeuden.

Lan merkatua
Gero eta azalera handiagoko jabegoak izanda, lur hauei etekin handiagoa ateratzea errazagoa litzateke.
Lan merkatuan emango den aldaketa emigrazio mugimenduaren ondorioz emango da, hau da,
etorritako pertsona kopuruagatik (Argentinak hartu zituen pertsona gehien). 40ko hamarkadarako
jaiotze eta heriotza-tasak altuak izango zirenez, hazkunde demografikoa emango zen, eta 1850az
geroztik, aldaketa edo gizartearen hazkundea baldintzatuko zuen faktorea Europako korronte
migratzailea litzateke.

Bestalde, herrialde berri hauen eraikuntzarako faktore garrantzitsuak izango dira azpiegituren
eraikuntza eta esklabutzaren abolizioa. Azken hau 1820 hamarkadatik aurrera hainbat lurraldetan
eman zen (Paraguay 1870, Kuba-Puerto Rico 1873-1886 eta Brasil 1888). Ondorioz, 50ko
hamarkadatik aurrera, zenbait kasutan konturatuko dira beharrezkoa dela kanpoko lan-eskuak sartzea,
eta europearra erabiltzen hasiko ziren, horrek lan merkatua baldintzatuko zuelarik. Aipagarria da ere
esatea esklabutzaren abolizio honek zenbait sektore kaltetu zituela, izan ere, lurralde askok
beharrezkoa zuten esklabutza haien ekonomia mantendu ahal izateko.

Beste aldaketa bat soldatapeko lana litzateke, baserrietatik edo landa eremuetatik joandako pertsonek
ordura arte zuten ikuspuntua aldatu egingo zutelarik; hirietan, portuetan edo nekazal eremuetan
soldata baten truke lan egitea orokortu baitzen.

Bestetik, lan merkatu honetan espezializazioaren (produktu zehatz baten ekoizpenera mugatzea) eta
dibertsifikazioaren (hainbat produktutan espezializatzea) arteko aldea emango da. Espezializazioari
dagokionez, produktu batean oinarritzeak beste produktuak alde batera uztea dakar, beraz, krisi
garaian produktu zehatz horren esportazioa murriz daiteke, hala ekonomia kaltetuta geratuz.
Dibertsifikazioak ekonomia oso indartsua egingo ez bazuen ere, krisi garaian aurre egiteko aukera
handiagoa ematen zuen. Bi ereduak esportaziora zeuden bideratuak, baina arrisku ezberdinak zituzten.
Adibidez: Brasil espezializatua zen. Bertako esportazioa kafean oinarritzen zen, baina Lehen
Mundu Gerra eman ostean haren kanpo-merkataritza ahuldu eta krisian sartu zen. Argentina
dibertsifikatuagoa zenez, ez zen horren kaltetua izan.

Inbertsioak eta bankuak


Behin eta berriz aipatu dugun kapitalarekin lotura estua dauka. Hasieratik hau izango da errepublika
berrien (1825) ekonomietako arazo bat, izan ere, azpiegituren falta zegoen, eta diru-sarrerak martxan
jartzeko hauek beharrezkoak ziren. Tirabira horietan, elizak bere bermeak eskaintzen zituen
lehendabiziko urteetan eta pixkanaka-pixkanaka kanpoko kapitala (bankuak, sozietateak, etab.)
sartuko da.

40ko hamarkadatik aurrera, atzerriko kapitalak, bankuak eta sozietateak agertuko dira eskualde
ezberdinetan. Denbora pasa ahala, kanpo kapitalen presentzia oso nabaria izan zen batez ere
Argentinan, Brasilen eta Mexikon, non batez ere 1885-1895 geroztik zorrak handitu egin ziren.
Latinoamerikara Ingalaterrako (batez ere), Frantziako. Alemaniako, Belgikako, Espainiako (Mexiko
eta Kuba) eta ondoren EEBBko kapitalak (1880tik aurrera) sartuko ziren, batez ere azpiegituran
(trenbidea, itsasogintza eta portuetan), ingenioetan (azukrea eta kafea) eta meategietan (metal
preziatuen ustiaketan) nagusituz.

Garraioak
Garraioei dagokionez bi izango dira aipatu beharrekoak: trenbidea
eta itsasogintza. Antolaketa honetarako, itsas portuak azken
teknologiarekin hornitzea eta trenbide-sarea garatzea beharrezkoak
izango dira. 50-60ko hamarkadetatik aurrera, aurrerapen
teknologikoak medio, gastuen murrizketa gertatuko da.
Merkantzietarako garrantzitsua izango zen, baita 80. hamarkadatik
emango ziren mugimenduetarako. Batez ere 1880tik 1929ra arteko
tartea emigrazio masibo moduan ezagutzen da, Amerikako
eskualde askok sekulako biztanleria hazkundea edukiko zutelarik.
Honek ere izugarri baldintzatu zuen garraioaren garapena.
Trenbidearen zabaltze prozesua gertatu zen, eskualde guztietan gertatuz. Gainera, behar bat zegoen
barnealdea eta kostaldea lotzeko, eta baita ekoizpen-guneak, meatzeak, etab. ere esportatze guneekin
lotzeko. Trenbidearekin aurreko biak lortu ziren. Mexiko, Argentina edo Brasilen emango dira
aldaketa nabarmenak. Espainiaren kasurako, lehendabiziko trenbide-sarea ez da penintsulan emango,
baizik eta oraindik bere kolonia zen Kuban, 1837tik aurrera. Ekoizpen guneak Habanarekin lotu ziren
(azukrearen esportazioa burutzeko).

Ekonomia esportatzailea
Ekonomia hazkunde honek sortuko ditu “archipielagos económicos”-ak. Ideia honekin batera Oasi
ekonomikoak sortuko dira, zonalde batzuk barne-merkatura bideratuz beste batzuk kanpora begira
egongo diren bitartean. Bi eredu hauen konexio ezak arazoak sortuko ditu barne merkatu orokor bat
sortzeko, esportazioak ugariagoak izango dira, aberastasun handia pilatuko dute eta honen harira
domino efektua sortuko da: ekonomia hazi eta garatu egingo da, kanpoko emigrazioa hazi egingo da,
eros ahalmena ere handitu egingo da, hiri nagusiak garatzen joango dira (kasu batzuetan 800.000
biztanle izatetik 3-4Mko hiriak izatera pasa ziren) eta beste zenbait kasutan, hiri berriak sortzera
(haien artean konektatu, birpopulatu, zerbitzuak, lanpostu berriak...)...

Hazkunde honek ezinbestean profil zehatzak eskatzen zituen, eta beraz lan espezifikatuaren beharra
biderkatu egin zen batez ere azpiegituren begietan. Emigratzaileak helburu zehatz batzuekin iritsi
baziren ere, gerora haien batua bestelakoa izan ohi zen.

Industrializazioa
Industrializazioa ez zen XX. mendeko hasierara arte garatuko, nahiz eta XIX. mendean lehen
zantzuak ikusi. Honek ere baldintzatu egingo du hamarkada hauetako hazkundea.

4.2.2. Latinoamerikaren ekonomia XIX. mende amaieran


80ko hamarkadatik aurrera, kanporanzko hazkundea eman zen, hau da, hazkundea kanpoko
eragileek baldintzatzen zuten. Garai honetatik aurrera, “crecimiento haciera fuera” edo “acelerada
prosperidad” deritzon aldia eman zen. Oso emaitza onak izan zituen epe laburrean, baina epe luzera,
zeharo markatu zuen herrialde gehienen eboluzioa. Menpekotasuna eta interbentzionismoa
nabarmenduko dira, Latinoamerika neokolonialismo baten menpe geratu zelarik. “Acelerada
prosperidad” 1929ko mundu mailako krisiarekin amaitu zen, baina gerren ostean berriro piztuko zen
ekonomia, 1940-50 hamarkadatik aurrera. Ez zen fenomeno egonkorra eta orokortua izan, azken
finean, krisiak baldintzatu egin zituen lurralde gehienak, eta ekonomia guztiek ez zuten erantzukizun
berdina eduki.
Bi bazkide edukiko zituen Latinoamerikak (Europa eta AEB). Horiek lehengaiak bertan bilatuko
zituzten. Latinoamerikak, haren aldetik, bi bazkide hauek eskeintzen dituzten produktuak erostera
egingo du bidea. Beraz, kanpo-kapitalak eta erosketak latinoamerikako ahalmen ekonomikoa
handitzeaz gain, zorra ere handitu egingo zuen. Bertako industrian inbertsioa egin beharrean, etengabe
kanpoko industriako produktuekiko menpekotasuna garatuko dute.
Adibidez, artilearekin gertatuko dena; Argentinaren kasuan, ganaduarekin, artilea eta esnea
esportutako dira. Artilea lehengai bezela esportatuko da Europara eta produktu manufakturatu
bezela itzuliko da.
Beraz, ziklo bat markatuko da: lehengaiak Latinoamerikatik atera, Europara eraman, Europako
industrian produzitu eta produktu bukatua Latinoamerikan saldu.

Laburbilduz: Independentziak Espainiar metropolia eta monopolio komertziala alboratzea lortu


bazuen ere, dependentzia edo menpekotasun bide berriak garatu zituen Latinoamerikak. Zonalde
desberdinak mantendu egingo ziren, baina kanpora begirako ekonomia baten garapena ahalbidetu
zen. Esportazioan eta honek dakarren espezializazioaren gurpilean sartu zen Hego Amerika, eta
independentzian eman ziren lehenengo pausuek gaur egun arte baldintzatu dute bertako ekonomia,
zeina atzerriko merkatuaren eta kapitalaren menpe baidagoen. Produkzio zonalde garrantzitsuenak
izanik, Ertamerika, Txile, Argentina zein Uruguay. Ezaugarri guzti hauek kontuan hartuta egoera
neokolonialista baten aurrean aurkitzen dira.

Ezaugarriak:
- Monokultiboa/espezializazioa
- Errekurtsorik gabe geratzea (era guztietakoa), zonalde bakoitzak duenarekin aurrera egin oasi
antzekoak sortuz
- Mundu mailako ekonomia/gora beherak
- Lurraren produktibitatea
- Eskulanaren falta
- Biztanleriaren beherakada
- Esklabutzaren abolizioa, hau migrazioarekin oinordetuko da. Azukrea, Kotoia eta Kafea
bezalako lehengaiak produzitzen zituzten zonaldeak, esklabutzaren alde egongo ziren.
- Produkzio kosteen gorakada

Industria tradizionala
Industria egon bazegoen, baina garapen maila altuago batera eta ematen
ari ziren aldaketetara joan beharrean barne kontsumorako bakarrik
garatu ziren, ez hazkunde horrekin ematen ari zen aldaketara. Zonalde
ezberdinak egongo dira, eta ez da egongo zonalde hauen arteko loturarik, ez da merkaturik sortuko.
Adibidez Argentinan ardogintzarekin gertatu zen hau (Mendoza, San Juan eta La Riojan).
Gaur egun zonalde horretako ardoa aurki dezakegu europarrok, baina garai hartan ez zegoen
Europara bideratuta egongo azken honek ez zuelako hau eskatzen.
Barne kontsumorako Quito, Puebla eta Queretaro.

Kanpora begirako hazkundea


Garai honetan eta lehen industrializazioarekin bat datozen eskaerei erreperatuz, produktu berriak
agertuko dira, behar beharrezkoa izango direnak mundu mailako, edo Europako, industria berrirako:
kautxoa, guanoa salitrea, etab. Lehengai hauen ustiaketetan europarrek esku-hartze handia edukiko
dute, ziurtagiri gisa.
Beste behar bat elikagaien kontserbak egiteko eztainua izango litzateke (Bolivian ekoiztuko da), eta
kobrea argindar sarerako. Hau guztia herrialde industrializatuei erantzuna emateko sortu zen.
- La Plata: zereala, larrua, artilea
- Eremu tropikalak (Kolonbia, Brasil, Ekuador, Ertamerika, Karibe): Kafea, kakaoa, azukrea,
tabakoa
- Argentina: ikatza, Quebrancho
- Txile: Nitratoa
- Perun: Guano
- Mineralen ustiaketa: Mexiko Peru, Txile eta Bolivia

Lehengaiak ekoizteko produktuak (Latinoamerikan jaso zituztenak). Lehengaiak zertarako?


Europarako. Trukean manufakturak:
- Ohialgintza, textilak
- Kontserbak
- Garraiontzako materialak (itsasogintza, trenbideak … )

Inbertsioekin batera, komertzio etxeak azaldu ziren, salerosketa guztiak kontrolatuz, produkzioa bere
osotasunean (stock, kostu eta prezioak besteak beste). Hemen ere, ingelesak alemanak, estatu
batuarrak…
Argentinaren kasuan, kapital britainiarraren izugarrizko inbertsioak jasoko zituen eta
ardi esplotazioetatik lortutako artilea Britania Handira bideratuko zuen. Ondoren,
ingalaterrako produktuak Latinoamerikan saltzen ziren. 1852-1888 bitartean “el ciclo
del predominio de la lana” bezala ezagutzen zen.
Guatemalaren kasuan, kafe haziendaren %60a Alemaniaren esku egongo zen.

Sistema honen barruan aurkituko ditugun produkzio motak (XIX-XX):


- Klima epeleko nekazal produktuak: zerealak eta abeltzaintza (Argentina eta Uruguay)
- Zonalde tropikaleko produktuak: kafea, kakaoa eta azukrea (Kolonbia, Brasil, Ekuador,
Ertamerika, Karibe) → Latinoamerikako biztanleriaren %50a baino gehiago barnebiltzen
zuen eremu honek.
- Mineralen ustiaketa: (Mexiko, Peru, Txile eta Bolivia)

5. EMIGRAZIOA: EUROPA ETA AMERIKAREN ARTEAN 1830-1940


Europatik (mundu zaharretik) Amerikara (mundu berrira) nagusituko ziren emigrazioak. Dakigun
bezala, Aro Modernoan aurkikuntzak, konkistak eta kolonizazioak burutuko dira, eta Aro
Garaikidean, berriz, 1825-1850/1880. urteen bitarte hasieran (batez ere Espainiako kasuan)
emigrazio-mugimenduak debekaturik egongo dira, Latinoamerikarrek antzinako metropoliarekin
erlazioak moztu nahiko dituztelako. Era berean, metropoliak bere biztaleriaren mugimendua oraindik
kolonietara mugitu nahiko du, adibidez Kuba eta Puerto Ricora XX.mendean, 29ko krisira arte.
Aipatzeko da 1830-1930. urteen bitartean eman zen mass migrations-a, milioika pertsonak
emigratuko dutelarik Amerikarantz, errepublika berrietara.

5.1. EMIGRAZIOAREN FAKTOREAK


Emigratzeko faktoreen artean behar ekonomikoak, politikoak eta sozialak egongo dira, faktore hauek
irteteko lekuan (jatorrizko herrialdea) eta jomugan egongo direlak; Wegnerrek zioen “factores de
exclusión e integración”. Jomuga aukeratzeko arrazoiei dagokienez, kontutan hartzen zen faktore oso
garrantzitsu bat, alde batetik, tokian zegoen lan eskaintza zen, eta bestetik, jabetzak edukitzeko
aukera, hau ekonomia loraldiak ahalbidetu zuelarik.

Kasuistika asko eta asko egongo dira, eskema hau ez delarik beteko beti zehatz meatz.
Adibidea:Teorikoki, Euskaldunak landa eremu batetik beste batera sartzeko migrazioak egiten
zituztela esan dezakegu. Baina kasu askotan, euskaldun hauek hiri edo portu nagusietan
gelditzen ziren.

Arrazoi ekonomikoak
Honen baitan maiorazkoa zeogen, izan ere, baserriaren komunitatean, normalean seme zaharrenari
egozten zitzaion ondorengotza. Beste guztiek beren bidea egin behar zuten: monja, emigratu edo bide
militarra, adibidez. Kontestuan, Euskal Herriari dagokionez edo penintsula iparraldeari dagokionez,
minifundioak edo lursail txikiak egongo ziren, jabegoak zati txikitan banatuta egongo zirelarik.
Gainera, industrializazioak sortutako desajusteak ere arrazoi izan ziren, euskaldunak baserritik
industriara joan baino nahiago zutelako kontinentetik alde egin eta kontinente berriko nekazaritza
eremura sartzea. Dena den, denek ez zituzten haien nahiak betetzen, eta kontinente berrira iristean
nekazaritzan lan egin baino, bertako hiri nagusietan egiten zuten lana.

Arrazoi sozialak
Alde batetik ejerzitoari uko egingo diote, bertara joateko adinean zegoen jende askok alde egiten
zuelarik. Dena den, batez ere migrazio kateek (cadenas migratorias) eta “enganchadores”-ek izan
zuten garrantzia. Migrazio kateei1 dagokienez, adibidez herrietako indianoak (Victor Mendizabal
Ordiziakoa, kasu) oso garrantzitsuak izan ziren herri txikietan, izan ere, pertsona horrek arrakasta
izaten badu, bere herrian eragina izango du, herri horretako familiei beren semeak ameriketara
bidaltze nahia piztuko zaielarik. Gainera, aberastasuna egiten zuten emigranteak izango ziren
jatorrietara itzuliko zirenak, etxeak eraikiz herrian aberastasuna erakusteko, hau da, familiari ondo
joan zaiolako kanporako itxura emanez. Enganchadores: agentes de migración: pertsona batzuek lan
egingo dute konpainien bidez, XIX.mendean, jendea hemendik hara eramateko funtzioa izango
dutenak, migrazioak lagunduz azken finean.

Emigratzen zuen jendearen informazioa bidaltzeko moduak mezuak edo argazkiak dira (normalean
hauek posizio onekoak bidaltzen dituzte). Karta hauek ez dira oso fidagarriak, ez bait da informazio
osoa bidaltzen, azken finean asko balio zuen seme-alabak Amerikara bidaltzeak eta hauek ez zuten
nahiko gaizki pasatzen ari zirela esan nahiko, erakargarritasunez hitz egingo zute hauek. Normalean
beren ibilbidea jakiteko aukera ematen digute, errepublika berriaren inguruko informazioa emateaz
gain.

Legedia
Emigrazio kontuetan berebiziko garrantzia zuen. Gogoratuz, lehenengo hamarkadetan migrazioen
aurkako jarrera zen nagusi, Espainiarekiko aldentze prozesua ematen ari baitzen testuinguru honetan,
nahiz eta Kanariar Uhartetik Venezuelaranzko mugimenduak ahalbidetu ziren, eta metropoliek
kolonietara emigrazioa bultzatzen zuten.

Aldaketa 1850tik aurrera etorriko da, imigrazioaren zabalpena emango delarik. Errepublika
berrietara jende gehiago iristen hasiko da, bereziki 1870-80. hamarkadatik aurrera, Iberoamerikako
lurraldeak eta ekonomia hazkunde prozesu batean dauden garaian, jada emigrazioa bideratu eta
bultzatu egin zen.
1853, Argentina. Urte hau aldaketa urte bezala hartzen da. Parlamentuan bertan Juan Bautista
Alberdi politikariaren eskutik ideia hau eman zen: “gobernar es poblar”. Herrialdea eraiki

1
Migrazio kateak: estatuen mugen artean irteeran eta sarreran eragiten duen pertsonen babesari dagokio, zeina giza
harremanen baitan sortzen baiden. Haren oinarrian, inmigranteek informazio hedapenen eta onura materialen eta sareen
bitartez ematen diote haien babesa pertsonei (familia edo lagun) jomuga duten lurralde berrian.
nahi bada, biztanleria ezinbesteko elementua dela, hau da, kolonizazio prozesuak burutzeko
ezinbesteko faktorea ere izango da biztanleria, barne egituraketaren barruan beharrezkoa
izango delako. Bestetik, azpiegiturak egiteko XIX. mendearen bigarren erdian eskulana behar
zen.

Garraioak:
Gogoratuz, itsas-portuak edo trenbideak jasan zuten aldaketa handiena. Portu inguruetan
joan-etorriak emango direlarik, garraioaren loraldi bat emango da. Garraioetan emango diren aldaketa
horiek samurragoak izango ziren ordutik aurrera, eta migrazioak baldintza hobeetan emango ziren,
zeharkaldiak laburtuz. “Baldintza hobe”-ren kontzeptua kakots artean kokatu behar da, izan ere,
izugarrizko negozioak izango dira nagusi eta, errentagarritasuna handitze aldera, barkuak jendez
gainezka betetzen ziren.

Ez ziren behin betiko mugimenduak izaten, esaterako


Espainiaren kasuan, 1880-1930 tartean, joandako
biztanleen artean 3 milioitik gora egongo ziren, eta
itzuli zirenak 2 milioi inguru. Saldoa negatiboa izango
da, beraz.

Indianoaren eta aberastutako familiaren artean


harremanak egongo dira, baina hau ez da beti hala izango. Jomugako lurraldeetan saretze guneak
sortzen ziren, euskal etxeak kasu, emigranteek haien artean nolabaiteko lotura edukitzeko. Askotan
engainatutako pertsonak joango dira, familiak zorpetze handiak egiten zituztelarik, semeentzat
etorkizun oparoa eskuratzeko nahia medio, baina gero errealitateak desberdinak izaten ziren. Ondo
formatuak joan behar zuten, lanerako gogoarekin, aberastasuna ez baitzen ezerezetik sortzen.

Zeharkaldi goraberatsuak? Engainatuak?


Emigratzea ez zen erraza, itsasoaz beste aldera joatea erabaki zaila izaten zen. Bere garrantzia izango
du geografiak ere, Euskal Herriko mapa ikusiz, jende gehien kostaldetik joango zen (Bizkaia eta
Gipuzkoaren kasua). Geografikoki garrantzitsua izango da,
portuetara iristea ere ez zelako erraza, izan ere, hauetara
iristean, dokumentazioa eta baimenak lortu behar ziren
lurraldetik irten ahal izateko. Zailtasun honek ezkutuko
emigrazioa eragingo zuen. Gainera, zeharkaldiak
gogorrak, luzeak eta gorabeheratsuak ziren, eta baldintza
batzuk eskaini eta gero beste batzuk aurkitzen zituzten. Portuetan inmigranteen ostatuak egon ohi
ziren, baina behin behinekoak.
Dokumentazioa bildu→ Herritik irten→ Portura iritsi→ Ameriketara joan→ Ostatuan egon→

Lana bilatu

Honen adibide nagusia izango da Mendizabal, zeina 11


urterekin bidali zuten Ameriketara. Mendizabalek haren
dokumentazioa behar bezala gorde zuen, dokumentazio
guztia ontzi batean sartu eta gaur egun arte mantendu egin
delarik.

5.2 EMIGRAZIO ESPARRU GARRANTZITSUAK


Gogoratuz, Mmigrazio esparru garrantzitsuenak, portuetatik gertu daudenak izango dira
(Mediterraneoko kostaldea eta Kantaurialdea), izan ere, tradizioa eta erreztasunak zeuden esperru
hauetan emigratzeko.

Emigrazioak Europa mailan eman ziren, ez soilik Espainian, Latinoamerikako nazio ezberdinetan
etnia eta kultura metaketak emanez. Europako datuak
erreparatuta, siglo de la emigración delako honetan (1840-1930),
60 milioi baino gehiagok emigratu zuten.
Argentinaren kasuan, iturri ofizialen arabera 6 milioitik
gorako kopuruak jaso zituzten, baina ez dugu ahaztu
behar ezkutuan emandako lekualdaketak erregistroetatik
kanpo gelditu zirela.
Espainiaren kasuan kalkulatzen da 3,5 milioi biztanle
joan zirela eta biztanleriaren galerari dagokionez, hau 1,5 milioi ingurukoa izan zela.

Bestetik, lan estazionalen nozioa ere kontuan eduki behar dugu. Argentinan, adibidez, gariaren
ekoizpena zen nagusi, eta beraz gariaren garaia zen garrantzitsuena. Argentinan gariaren ekoizpena
Euskal Herriarekin batera alterna daiteke, honenbestez, “migración golondrina” eman zitekeen,
joan-etorri gehiago burutuz. Askotan barne migrazioak ere ematen dira, erregistroan galduta geratzen
direlarik. Batez ere XIX. mende amaierarako emigrazio masiboak emango dira, “mass migration”.
Bestalde, Magnus Morner-ek, pull and push eragina aipatzen du, aipatu ditugun faktoreak itsasoaren
bi aldeetan gertatu behar direla azpimarratuz.
Batez ere Mexiko, Karibe, Brasil, Uruguay, Argentina eta Txilera emigratzen zen, eta Kubaren
kasuan, XIX. mendean, batez ere 70-80 hamarkadara arte hazkundea bete-betean zegoen. Era berean,
Buenos Aireseko, Montevideoko eta Valparaisoko portuak oso erakargarriak suertatuko dira.
Penintsularen emigrazioa batez ere Argentinak eta Kubak hartuko dute, eta bigarren talde batean
Brasil Uruguay, Mexiko eta Txilek. Penintsulatik emigratu zutenen artean, galiziarren kopurua
esanguratsua izan zen bereziki. Hortik egun, “gallego” deitzen hasi ziren garai hartan penintsulatik
emigratutakoen ondorengoei.

5.3. AMERIKAETAKO “EUSKAL HERRIAK”


Gizartearen antolaketan aldaketak emango dira XIX. mendearen bigarren erdialdean, emigrazioek
ezaugarri ezberdinak atxikituko dituztelarik, jatorriaren aldetik ere aldaketak emanez. Mapa batera
jotzen badugu, Euskal Herria orban txiki bat da, eta beraz zailtasunak daude migratzaileei pista
jarraitzeko, uzten dituzten arrastoak Espainia eta Frantziaren
jatorriaren barruan bananduta baitaude. Era berean, Euskal
Herritik emango diren emigrazioak eta sortuko diren komunitate
berriak desberdinak izango dira. Horregatik, leku batzuetan
komunitate sendoak osatzen zituzten eta beste batzuetan ez. Hau
espainiar izaerako elkarteen barruan ere ikusiko ditugu.

Kronologikoki migrazio-mugimendu masiboen epealdian


kokatuko dira euskaldunak, nahiz eta epe desberdinetan agertu,
hasiera-hasieratik azalduko baitira (aurkikuntzen garaietatik
hasita, XVI. mendean). XIX eta XX.mendean ere euskaldunen
presentzia potentea izango da. Zenbakiei erreparatuz, beste lekuetakoekin alderatuz kuantitatiboki
txikia izango da, baina kualitatiboki garrantzi handia izango zuten.

Beste kasu askotan bezala, ez dugu jakingo zehatz mehatz kopurua, klandestinitatearen faktorea dela
eta. Gainera, estadistika edo zentsoak oso berantiarrak izango dira, Espainiako “Instituto General de
Estadistica”-ren lehendabizikoak 1882koak izango zirelako.
Argentinan lehen zentsoa 1855ekoa izango da. Kontuan izan behar dugu estadistika horietan
bide legaletik joandako jendea soilik agertuko dela, beste kasu guztietan bezala.

Beste arazo bat re-emigrazioak izango dira, hau da, barnealdeko emigrazioak ematen direnean:
- Alde batetik, Espainia Europa edo alderantzizkoak ez daude bilduta, hau da, Espainiatik
Frantziara joan eta Frantziatik itsasontzia hartzea ez da erregistratua gelditzen espainiar
inmigrazioaren baitan.
- Beste arazoa, Amerikaren baitan emandako emigrazioak izango izango da.

Migrazio ikasketak nahiko berriak izango dira, 90. hamarkadan hasiko direlarik Amerikaren inguruko
ikasketak. 1975. urtean Amerikanua liburua idatziko dute, eta Amerikako pertsonak osotasunean
hartuta, euskaldunek eduki zuten presentziaren inguruko lehenengo gogoeta liburua da.
Argentinan, 1980.hamarkadan egindako ikerketan, 1.000.000 euskaldun zeuden (de primera
y segunda generación). Eusko Jaurlaritzak hartutako 2000. urteko datuei errepararatuz,
400.000 euskaldun aurkitzen dira gutxi gorabehera Amerikan.

Norabideari erreparatuz, XIX.mende amaieran, Argentina eta Uruguay herrialdeak izango dira
euskaldunen helmugak. 1885ko zentsoan, 18.000 euskaldun aurkituko ziren La Plata inguruan.

Mikel Ezkerrok dioenez, XX. mende hasieran Argentinan aurkitzen ziren emigranteen %10-15-a
euskalduna izango da. Mende honetan ere Argentina, Txile eta Uruguay ingurua izan ziren euskal
emigrazioaren jomuga nagusiak.

Zertan lan egiten zuten?


Kontuan hartu behar dugu baldintza ezberdinak ematen zirela tokiaren arabera.
Buenos Airesen, esaterako, era gutzietako egoerak emango ziren.
Landa eremuetaranzko emigrazio handia eman zen, artzain joandakoak adibidez, baina horietatik
haratago bestelako lanak burutzera ere joan ziren: portuetara, estantzietara, hoteletara, tabernetara…
Profil emigrantea beraz nahiko dibertsifikatua dela esan daiteke. Gainera, leku horiek sozializazio
gune bilakatuko ziren denboraren poderioz.

Lurrak eskuratu zituzten jauntxo edo terrateniente horien artean ere euskaldunak azaldu ziren, Pedro
Luro (saladero), Jose Aldazabal (komertziantea) eta Victor Mendizabal (ferreteria) besteak beste, era
guztietako lanak egiten zituzten. Abeltzaintzan ere arituko dira, esne ekoizle gisa, hala ezagutuko
dituzte Argentinarrek euskaldunak; azken finean, euskaldunen ehuneko handi batek egiten zuen bertan
lan. Politika inguruan ere bilduko dira, beraien komunitatean babes soziala bilatuz eta komunitateen
erreferente bilakatuz. Era guztietako produktuak salduko diren biltegiak ere izango dituzte,
almacenes de ramos generales izendatuak, soziabilitate espazioak ziren.

XIX. mendearen bigarren erdialdean, sortzen ari ziren errepublika edo nazio berri horien eraketan
ere parte hartuko zuten, hazkunde esanguratsua ematen ari baitzen.
Adibidez, La Platako artxiboan Mendizabalen familia hiriaren sortzaileen artean agertzen da.
Ordiziatik Ameriketara joandako familiako kidea 15-16 urterekin ferreteria baten langile
izatetik bere negozio propioa izatera pasatu zen, eta Buenos Airesetik 60 km-ra dagoen eremu
batean sortzen ari zen hiri baten berri izan zuen. Victor Mendizabalek lote garrantzitsuenak
erosi zituen eta bere anaia Argentinara joatera bultzatu zuen. Kasu hau migratzaileen beste
familietan ere ikusten da, azken finean koiuntura berri horren aukerak aprobetxatzen
ahalegindu ziren. Mendizabal familiak makina bat enpresa sortu zituen lurralde berrian,
koiunturaz jabetu eta hiriak beharrezkoak dituen elementu guztiak ikertuz.

Euskal kolektibitatearen sorrera


Batzar informal horietatik sortu zen egun ezaguna den Euskal Etxea herrialde desberdinetan euskal
diaspora biltzeko esparruak bihurtuz. Migratzaileen komunitateak ofizial egin ziren 80ko hamarkada
inguruan, eta gaur egun, diaspora barruan daukaguna ofizialtzat ematen dutenak 200 inguru dira. 2000
urtetik hona lan kontuengatik mugitutako jendearengatik leku askotan sortu dira halako antzekoak,

euskaldunak elkartzeko gune bezala, nahiz eta ofizialtasuna ez den bilatu.

XIX. mende amaieran, elkarri laguntzeko helburuz, euskal etxeetan bilduko dira jatorri bereko
emigranteak. Euskaldunak euskal elkarteetan edo Frantziar eta Espainiar elkarteetan aurki zitezkeen,
eta perrokia edo aldea bateko kide asko bazeuden bertako emigranteen elkartea ere sortzeko joera
zegoen.
Batez ere, Argentinan 120tik gora elkarte aurkitzen ditugu, zifra hauei begiratuta emigrazioaren
kopuruak ere jakin ditzazkegularik.

Prentsan eta iragarkietan emigrazio guzti hauek presentzia izan zuten, izen identifikatzaileak agertu
zirelarik.

You might also like