You are on page 1of 7

4.Gaia.

Errestaurazioko sistema politikoa (1875-1923)

Seiurteko demokratikoaren porrota eta I.Errepublika saiapena ezerezean geratu


ondoren, 1874aren amaieran Borboien monarkia ezarri zen berriro Espainian, Isabel
II.ren semea, Alfonso XII.ak koroa hartu zuenean. Borboitarren itzulera Martinez
Campos-ek emandako estatu kolpearen ondorioz izan zen 1874ko abenduan. Horrela
hasi zen Errestaurazio sistema.

Tresna nagusia Cánovasek sortutako “Alderdi Alfontsotarra” alderdi politikoa izan zen,
bere programa “Bakea eta Ordena “, hori goi- eta erdi-mailako klaseak erakarri zituen.
Cánovasek armada botere zibilaren eta konstituzionalaren menpe jarri nahi zuen
armada, horregatik ez zuen begi onez Martinez Campos jeneralak emandako estatu-
kolpea Sagunton.

Errestaurazioan (1875-1931) hainbat erregealdiak izan ziren

- Alfonso XII.a (1875-1885)

-Maria Kristina erreginaordea (1885-1902)

-Alfonso XIII.a (1902-1931).

Errestaurazio sistema politikoa, “Sistema Canovista” ezagutzen da, ere. Bere sistema
politikoa eratzean, gizarte ordena eta aurrerabide ekonomikoa bermatzeko oinarri
juridikoak finkatu zituen; baina herritarren eskubide indibidualak ezerezean uzten.

Sistemaren ideia nagusiak hainbat eraginen fusiotik jaio ziren, honako hauek ezaugarri
zituen:

-Erregearen eta gorteen arteko subiranotasun partekatua, subiranotasun


nazionalaren ordez.

-Armada, erregea zen agintari gorena. Eragin handia izaten jarraitu, baina politikatik
kanpoan.

-Hauteskunde-sistemaren oinarrian hautesleen gehiengoaren abstentzioa eta iruzur


iraunkorra egitea.
Sistema politikoaren OINARRIAK :

A-1876.ko konstituzioa.

Konstituzio hau Espainiako historian denbora gehienez indarrean egon dena da. Beren
lorpen handiena egonkortasuna bermatzea izan zen.

Oso testu laburra, eta ez zen oso testu zehatza , gobernuan zegoen alderdiaren esku
geratzen ziren hainbat erabakiak .

Sufragio unibertsal bidez hautatutako gorteek gehiengo handiz onartu zuten testua.

Testuaren ezaugarri nagusiak :

- Erregearen eta Gorteen arteko subiranotasun partekatua. Monarkia zen


estatuaren muinoa . Koroak hiru botereak erregulatzen zituen.

-Gorteek bi ganbara osatu zuten:

Senatuak, batzuk erregeak izendatuta, eta besteak aberatsen artean sufragio murriztuz
hautatuak.

Kongresua, diputatuak herritarrek aukeratzen zituzten.

-Sufragio- eskubidea zintzilik utzi zuen, ez baitzen bozketaren sistema


zehazten. 1890 urtetik aurrera gizonezko sufragio unibertsala.

-Erlijioaren gaia; Estatu konfesionala izango zen Espainia, eta gobernuak


gastuak ordainduko zituela. Baina, erlijio-askatasuna aitortzen zen, adierazpen
pribatuetan soilik bazen ere.

-Monarkiaren lurralde guztiak kode berdinak arautuko ditu. Honek zatitu


zuen euskal gizartea: alde batean erreformistak zeuden, gobernuarekin negoziatzearen
aldekoak, eta bestean, foruzaleak.

B- Alderdien txandakatze baketsua

Cánovasek defendatzen zuen alderdiek monarkiaren tresna izan behar zutela.


Horretarako alderdi berriak eratu behar ziren. Alderdi biko sistema (bipartidismoa)
ezarri zuen , britainiarren antzekoa. . Bi alderdi politikoek, besterik ez, agintea zuten:

- Alderdi Kontserbadorea, 1875ean sortu zuen. Cánovas burua zen. Garaiko liberal
moderatuak eta unionistak (Batasun Liberal aldikoak.) biltzen zituen. Goi klasekoek
osatu zuten. Sufragio oso murriztuaren aldekoa.
- Alderdi Liberala, 1880an sortua. Sagasta buruzagia. Liberal progresistez
osatua.1869ko konstituzioaren alde. Klase ertainek osatu zuten. Alderdi honek 1890
urtean gizonen sufragio unibertsalerako legea ezarri zuen.

Txandakatze -sistema edo txandakatze baketsua funtsezkoa izan zen Errestaurazioan,


1881 urtean hasi zen kontserbadoreak eta liberalak boterean txandakatzen.

Funtzionamendua:

-Erregeak oposizioaren zegoen alderdiari eskatzen zion gobernatzeko.

-Erregeak gorteak desegin eta hauteskundetarako deialdia egin zuen.

Hortik aurrera emaitzak manipulatzen hasi ziren . Errestaurazioa sistema demokrazia


gabeko sistema liberala zela esan daiteke.

SISTEMAREN AURKAKO OPOSIZIOA

Beste joera ideologikoak ere egon ziren, baina gobernutik kanpo geratzen ziren

• Errepublikazaleak, hainbat alderditan banatuta eta hainbat buru zituzten.


XX.mendeko hasieran oposizio garrantzitsuena.

• Karlismoa, 1876ko porrota eta gero borroka armatua utzi eta politikaren bidea
hartu zuten.

• Anarkismoa, Errestaurazioan eragin handiena izan zuen langile mugimendua.


Etapa horretan ekintza terroristetan zentratu ziren eta beraz klandestinoak eta
jazarriak izan ziren. Botere ororen aurka zegoenez, mehatxua izan zen ezarritako
boterearentzat

• Sozialismoa, proletarioen eskubideak defendatzen zituen klase-alderdia. Pablo


Iglesias-ek Espainiako Alderdi Sozialista Langilea (PSOE) sortu zuen.

• Nazionalismoa, XIX. mendearen amaieran sortu ziren, Katalunian, Galizian eta


Euskadin. Euskal nazionalismoa bi gertakaritik jaio zen: gerrak karlistak-foruen
abolizioa ekarri zituzten-, eta industrializazioa- Espainiatik inmigranteak iristeak
euskal gizarte tradizionala azkar aldatzea eragin zuen-.

C. Kazikismoa eta hauteskunde iruzurra

Botere harremanak eskema laburrean laburbil daitezke: burgesia eta aristokraziak


osatutako talde bat zegoen sistemaren gailurrean eta gizartearen zati gehiengoa botere
politikotik at zegoen.
Botere politikoa goi-kargudunen esku zegoen Madrilen, gobernadore zibilen esku
probintzietan, eta kazikeen esku herrietan eta hiri txikietan. Bakoitzak mesedeak egiten
zituen bere eremuetan (estatuan, probintzietan, edo udalerrian) botoen eta babes
politikoaren truke . Horrek klientelismoa eta populismoa sortu zuen.

Joaquin Costa politikari eta intelektualaren arabera, Errestaurazioa erregimen


oligarkikoa, kazikismoa, ustela eta benetako demokrazia ezartzeko gaitasuna gabekoa
zen.

1890 urtean gizonen sufragio unibertsala ezarri zen, baina hauteskunde-iruzurrak egiten
jarraitu zuten.

Sistemaren krisia XX.aren mendean, Alfonso XIII.aren erregealdian, hasi zen, baina
XIX.mendearen amaieran lehenengo sintomak nabariak ziren

1898. Krisia . ERREGENERAZIONISMOA

Errestaurazio garaian, Estatu Batuek Kuban zituzten interes ekonomikoak sendotu egin
ziren eta Kubaren independentziaren aldeko mugimenduak ere sendotu ziren.
Canovasek gerra etendu egin zuen (Zanjongo bakea) baina 1895 gatazka armatua
berriro hasi zen.

1898an Parisko Ituna sinatu zen, harekin Espainiak Kubaren independentzia aitortu zuen
eta Estatu Batuei eman zizkion Puerto Rico, Filipinak eta Guam diruaren truke. Beste
Pazifikoko uhartek Alemaniar Inperioari saldu zizkion.

1898.ko porrot militarrak ez zuen gobernu –aldaketarik ekarri eta ez zuen monarkia
arriskuan jarri, baina oso latza izan zen gizartearentzat, pesimismo garaia ekarri zuen.
Eta horrek eragin handia izan zuen erregenerazionismoaren aldeko mugimendua
sortzeko. Erregenerazionismoa intelektualek eta politikariek egindako birplanteamendu
orokor bat izan zen, eta politika duin bihurtzea , modernizazio soziala, eta atzerapen
kultura gainditzea zituen helburu.

Defendatzaileen artean politikari batzuk egon ziren, hauek herrialdea onbideratu nahi
zuten baina ez sistema, ez koroaren, armadaren eta alderdiaren papera aldatu gabe.

Hori dela eta, beste mugimendu erregenerazionista sortu zen sistematik kanpo:
intelektualena- Joaquin Costa, beste batzuk, eta 98.ko belaunaldiko idazleak--.
Haientzat, Espainia makalaldi batean murgilduta zegoen. Pesimismotik abiatuta,
diagnostiko bat egiten zuten eta “onbideratzen nazionala” batzuk ematen saiatu ziren.
Denek jartzen zuten zalantzan Espainiako herria aurrera egiteko gaitasunak zuenik;
herriaren hezkuntzaren eza hartzen zuten kausa funtsezkoa eta Berrezarkuntzako
sistema eta haren funtzionamendua kritikatzen zituzten.

Gaiari buruzko lanen artetik, Joaquin Costaren “Oligarkia eta Kazikismoa” izan zen
garrantzitsuena. Joaquin Costak bere ideietako asko praktikan jarri zituen “Ekoizleen
Ligen Nazionalaren” bidez, eta laborantza , udal, hezkuntza, eta administrazio
erreformak proposatu zituen . Horiek interes handia piztu zuten , baina alde batera utzi
zuten langileen eta nekazarien parte-hartzea erreformetan. Horrela,
erregenerazionismoak Errestaurazio sistemarentzat arriskutsu izateari utzi zion.

XX.aren mendean, Alfonso XIII.aren erregealdian 1923 urte arte, krisia


areagotzeko gertaera nagusiak hauek ziren:

1909ko BARTZELONAKO ASTE TRAGIKOA

1998 hondamendiaren ondoren, Espainia galdutako prestigio nazionala berreskuratzen


eta kanpo-isolamenduari konponbidea jartzen saiatu zen. Horrela Marokoko
Protektoratua kanpo-politikaren ardatza izan zen.

Algecirasko Biltzarrean Frantziak eta Espainiak beren eragin eremuak ezarri zituzten.
Espainiak iparraldeko eremua hartu zuen eta gune garrantzitsuena Rif zen. Hortik
aurrera, Espainiako gobernuak soldadu kopurua handitu zuen, eta kanpaina militarrak
egin behar izan zituen lurraldea mendean hartzeko.

1909, soldadu espainiarrak eta riftarrak gogor borrokatu ziren. Gobernuak errefortzuak
bidaltzeko erreserbistak mobilizatu zituen Katalunian. Ondorioz, Bartzelonan gerraren
aurkako protestak ugaritu ziren eta errepublikanismo erradikalenek, sozialistek eta
anarkistek gerraren aurkako greba orokorrera deitu zuten.

Batera, Marokon , enboskada batean soldadu espainiar asko hil ziren eta Bartzelonan
matxinada espontaneoa eta kaotikoa bihurtu zen. Bartzelonako AsteTragikoa deitzen da

Gobernuak gogor zapaldu zuen matxinada hori; hainbat pertsona hil eta atxilotu zuten.
Matxinada gidari intelektuala, Ferrer Guardia antiklerikal eta antimilitarista anarkista
fusilatu egin zuten, frogarik gabe. Horrek eskandalu handia eragin zuen nazioartean.
Maurak, gobernu-burua izan zena, dimititu behar zuen.
-1917.KO KRISIA

Tentsio sozial eta politiko handiko giro batean Errestaurazioaren sistema politikoa
inoizko egoera kritikoenetako bat sortu zen. Hiru protestak izan ziren krisi honen
eragileak :

A.-Erreforma militarraren proiektuak militarren haserrea piztu zuen- armada


modernizatze aldera, gobernuak ofizialen gehiegizko kopurua murriztu nahi zuen- eta
Defentsa Juntak sortu zituzten protestak aurrera eramateko. 1917urtean Juntek
ultimatum bat aurkeztu zioten Gobernuari ”Junten Manifestua”.

Eztabaida luzea ondoren akordioa lortu zuten, erregearen laguntzaz.

B. -Parlamentarien Biltzarra , 1917 urtean, parlamentario batzuek ( katalanistek,


errepublikanoek, erreformistek eta sozialistek) uste zuten erregimena porrot egiteko
zorian zegoela , eta beraz, erreforma demokratikoa egiteko momentua zela. Deialdia
egin zuten Bartzelonan elkartzeko, konstituzioaren erreforma bultzatzeko eta
txandakatze sistema suntsitzeko.

Baina oso babes txikia jaso zuen alderdi politikoen aldetik. Biltzarra indarkeriarik gabe
desegin zuen Gobernuak

C.-Greba orokorra egiteko deia zabaldu zuten CNTk ete UGTk herrialde guztian.
Alderdi sozialistak, greba deitzean erregimen amaitzea eta errepublika demokratikoa
ezartzea nahi zuen. Baina ez zuen eragin handirik, gune industrializatuan baino ez zuen
izan eraginik.

Armadak tiroka zapaldu zituen langileak , eta greba-batzordeko kideak atxilotu egin
zituen eta bizi osorako zigorrak ezarri. Baina ez zuten bete behar, hurrengo urtean
diputatuak hautatuak izan bait ziren.

1917az geroztik, sistema konstituzionala gainbehera etorri zen. 1923arte nahasmen


soziala nabarmendu zen, anarkistek jokabide bortitzak izan zituzten, hainbat atentatu
eginaz eta proletarioen kopurua izugarri handitu, biztanleria hirietan pilatzen; prezioak
asko igo ziren. Dena honek krisia areagotu zuen.

-ANNUALGO HONDAMENDIA.- 1921 urtean

Azken krisia eta larriena,1921 urtean, Marokon gertatu zen.

Gobernuak Maroko protektoratuko eremua mendean hartzeko erabakia hartu zuen eta
ofentsiba handia prestatu zuen. Riftarren ejertzitoak , Espainiako tropak garaitu zituen
Annualen. Hainbat urtez eta ahalegin handiz okupatutako eremu osoa galdu zuen
Espainiak. Eta milaka soldadu hil edo desagertu ziren.
Annualgo hondamendiak ondorio politiko larriak izan zituen eta hura izan zen
erregimena amaitzearen kausetako bat. Ardura eskatu zuten Gorteetan eta txosten
bat egiteko. Hala ere, batzordeak egindako txostena Gorteetara iritsi baino egun batzuk
lehenago, estatu kolpe batek diktadura militarra ezarri zen. Primo de Rivera-ren
diktadura (1923-1930)

You might also like