You are on page 1of 2

Iraultza ospagarria eta Errepublika ondoren, 1874.

urtearen amaieran, Martinez Camposek


estatu kolpe bat eman zuen. Horrela, errepublika deuseztatu eta monarkia borboitarra ezarri
zuen (55 urteko garai borboitarra), Isabel II.ren semea zen Alfonso XII. (1875-1885)
Espainiako errege izendatuz, hil egin zen arte. Ondoren, bere semea (Alfonso XIII.)
gazteegia zenez, Maria Cristina emazteak hartu zuen erregeordetza (1885-1902). Azkenik,
1902tik 1930ra Alfonso XIII. izan zen Espainiako errege.

Alfonso XII.ren erregetzan bi alderdi politiko desberdindu ziren: Kontserbadoreak, Canovas


del Castillo buru zena. Bestalde Liberealak, horiek, Sagasta zuten buruzagi.1874ko
abenduaren 1ean, Alfonso XII.ak Sandhursteko Adierazpena sinatu zuen. Adierazpena
Cánovas del Castillok bultzatu zuen, eta bertan, programa politiko berri bat aditzera eman
zen. Programa hura Monarkia konstituzional baten berrezarkuntzan oinarrituta zegoen, garai
hartako ezegonkortasun politikoa gainditzeko gai izango zena. Egonkortasun horri esker;
ekonomia, abertzaletasuna, langile mugimenduak… garatu ziren.

Canovas del Castilloren pentsaera politikoa Berrezarkuntzaren ideologiaren ardatza izan


zen. Haren oinarrien artean, hurrengoak zeuden: monarkia, askatasuna, jabetza pribatua eta
Espainiaren batasuna. Gainera, aurreko oinarri horietan oinarritutako dinamika politikoa
ezarri nahi zuen, alderdien txandaketa.

Canovasek 1876an konstituzioa bat idatzi zuen, 1845koan oinarrituta. Zenbait gai
garrantzitsu, sufragio eredua adibidez, aurreragoko legegintza baten bidez zehaztu ziren.
Hauek ziren konstituzioaren ezaugarri nagusiak: subiranotasuna erregeak eta gorteek
izango zuten, gorteak bi ganbaratan banatuta egongo ziren: kongresua eta senatua, erlijio
katolikoa erlijio ofizial izango zen eta gizabanakoen eskubideak aitortzen ziren baina ez zen
kunplitzen.

Cánovasen helburua indar politikoen arteko adostasuna lortzea zen, hortaz, dinamika
politiko berri bat jarri zuen abian, bi alderdiek txandaka eta aldez aurretik itunduta agintzea.
Alfonso XII.ak ere onartu zuen sistema hura, garai hartako estatuaren egoera ikusita,
irtenbide bat iruditzen zitzaiolako. Adosutako sistema hura ustelkeria hutsa zen, beti
hauteskundeak konbokatzen zituen alderdiak irabazten zuen.

Sisteman parte hartzen zuten bi alderdiek oinarri berdinak izatea itundu zuten, txandatzean
arazo gutxiago izateko. Monarkia defendatuko zuten, zentralizazioa eta jabetza pribatuaren
alde egingo zuten eta 1876ko konstituzioa mantenduko zuten. Konpromiso konstruktibo bat
onartzea ere beharrekoa zen, alderdi batek besteak lortutakoa mantentzeko konpromisoa
hartuz, eta horrekin batera, itunen bidezko joko politikoa.

Bi alderdi hauen arteko txandaketa bermatzeko, beharrezkoa zen hauteskundeak


manipulatzea eta faltsutzea. Horrela, aldez aurretik itundutako alderdiko hautagaiek
irabaztea lortzen zuten. Jauntxokeria, ezinbesteko tresna bihurtu zen manipulazio hori
egiteko. Jauntxoek euren ahalmena jendearen iritzia aldatzeko erabiltzen zuten
hauteskundeetan itundutako emaitza lortzeko, eragin handia baitzuten jendearengan,
gehienbat euren lurretako nekazariengan. Hala ere, haien botere ekonomia ez bazen
nahikoa, hauteskunde iruzurraz baliatzen ziren.
Sistema politiko berri hau Alfonso XII.ak onartuta jarri zen martxan. 1875an alderdi
kontserbakorra jarri zen gobernuan, Canovas del Castillo buru izanda. Foruak deuseztatu
ziren eta Kubako gatazka konpontzen saiatu ziren, esklabotasuna deuseztatzeko
konpromezuaren bidez.

Alderdi liberala 1881an jarri zen, eta Práxedes Mateo Sagasta zen burua. Hainbat erreforma
egiten saiatu zen: ekonomian, politikan eta gizartean. Hala ere, bertan behera utzi ziren
1884an kontserbadoreak boterea eskuratu zutenean. Aro honetan ez ziren arazo asko egon.

Estatu egonkortasuna nabaria izan zen, bi alderdik bakarrik baitzuten boterea. Oposizioaren
alderdiak; errepublikarrak, sozialistak, anarkistak zein nazionalistak guztiz zokoratuak
baiteuden, eta parlamentuaren gutxiengoa osatzen zuten beti.

1885an Alfonso XII.a hil zen eta haren emazteak Maria Cristinak hartu zuen erregetza,
haurdun zeogoela. Urte berean liberalak, hau da, Sagasta, gobernura itzuli ziren.
Egonkortasun handia ekarri zioten estatuari, eta garapen ekonomikoa areagotu zuten. Lege
desberdinak onartuz askatasuna zabaldu zuten, Elkarteen Legea esaterako. 1890an
gizonezkoen sufragio orokorra ezarri zen. Hala ere, Maria Cristinaren erregetzan gizartean
hainbat arazo sortu ziren. Batetik, alderdi abertzaleak indarra hartu zuten eta bestetik,
industria berrietan, lehenengo langile sindikatuak sortu ziren eta lehenengo greba,
protestak…hasi ziren.

1898an, Espainiako koloniak(Cuba, Puerto Rico eta Filipinak) Estatu Batuaren laguntzaz
altxamendua egin eta Espainiari gerra deklaratu zioten. Estatu Batuek irabazi zuten gerra,
Kubak eta Puerto Ricok independentzia lortuz, eta ondorioz krisi nazionala eragin zuen
Espainian; galera ekonomiko handiak suposatzeaz gain, jende pila hil baitzen bertan.
Horretaz gain, depresio nazional bat sortu zen.

Alfonso XIII. ak errege izateko adina zuenean erregetzan ezarri zen. Espainiaren egoera oso
larria zen, eta honek arazo asko ekarri zizkion. Barne politikan bi gertakizun nagusi eman
ziren:1909ko Aste Trajikoa eta 1917ko krisia.

1909ko Aste Trajikoa Bartzelonan izan zen. Canovasen ordez, Maura zegoen agintean.
Marokoko gerrarako jende gehiago behar zuten, eta gerraren aurrean desadostasuna
adieraziz langileak eta emakumeak greba prestatu zuten. Greba laster bihurtu zen
matxinada, eta astebetez iraultzak Bartzelona kontrolatu zuen. Maurak ejertzitoa bidali zuen
manifestanteen aurka errepresio handia erabiliz. Hildakoak, zaurituak, atxilotuak…asko ziren
eta presioagatik Maurak dimititu egin zuen.

1917an beste krisi gogor bat eman zen, hiru altxamenduz osatua: militarra, politikoa eta
soziala.Militarrak lan hobekuntzak eskatzeko eta promozio sistema aldatzeko altxamendua
egin zuten. Politikariek hauteskunde garbiak aldarrikatzen zituzten eta sindikatoek greba
orokorra antolatu zuten estatu osoan, langileen baldintzak hobetzeko eskatuz.

1923an, Primo de Riverak Alfonso XIII. aren baimenarekin estatu kolpea eman zuen eta
diktadura hasi zen. Honela, konstituzioa, alderdiak eta gobernua ezabatu zituen. Hala ere,
arazoak konpontzea ez zuenez lortu eta jendea ez zegoenez bere alde, dimititu egin zuen.
Horrela, 1931an Bigarren errepublika aldarrikatu zuten.

You might also like