You are on page 1of 3

10.

GAIA: DIKTATURA FRANKISTAREN FINKAPENA ETA HIRUROGEITA HAMARREKO


HAMARKADAK

1959lik aurera, eta Estatu Batuen laguntza horrekin, berebiziko susperraldia bizi izan zuen
Espainiako ekonomiak. Ekonomiaren susperraldi horrek pizartearen aldakuntza sakona
ekarriko zuen. Bere burua goresteko propaganda ahalegin handi bat egiteko aukera eman
zion prozesu horrek guztiak Francori. Lehenik Errepublika eraitsi izana kapitalizatu zuen,
gero Espainian bakea mantendu izana, gainerako herrialdeak gerran ziren bitartean, eta
oraingoan Espainiaren modernizazioaren bultzatzaile izatea.

1.1959ko Ekonomía Egonkortzeko Plana

Plan honetan oinarri-oinarrizko eginkizuna jokatu zuten Opus Dei erakundeko kide ziren
Alberto Ullastres, Navarro Rubio eta López Rodó teknokratek, Nazioarteko Diru Funtsa eta
antzeko beste zenbait erakunderen aholkularitzarekin.

1. Diruaren debaluazio bortitz bat egilea (dolarra 42 pezetan egotetik 60 pezetan


egotera aldatu zen.

2. Gastu publiko arras urritzea.

3. Nazioarteko inbertsioak erakartzeko merkatua poliki- poliki zabalduz joatea


izan ziren planaren ardatzek.

Doitze hori horren gogor egin izanak ondorio negatiboak izan zituen hasieran: langabezia,
soldatak bere horretan uztea, kontsumo produktuen urritasuna, emigrazioa ugaltzea, etab.
Baina 1961etik aurrera, 1973 arte, mende horretan beste inoiz ez bezalako ekonomiaren
hazkundea ezagutu zuen Espainiak, eta horri esker, industrializazioaren eta
modernizazioaren bidetik abiatu zen.

2.Industrializazioa

Aldi horretan Espainiak bere ekipamenduak berritu zituen, herrialde industrializatua bilakatu
zen. "Espainiako Miraria" deitu izan zaio horri; hain zuzen; faktore sail bat bateratu ziren,
gauzak hala gertatu ahal izan zitezen:

- Espainiako ekonomia Europako industriak bizi zuen goraldia aprobetxatzeko une


egokian liberalizatu izana.

- Barneko zein kanpoko emigrazio mugimenduak. Barnean herritar asko aldatu ziren
eskualde industrializatuetara, era horretan industria hori eskulan ugari eta merkez
hornituz. Kanporako emigrazioa, biztanleria soberakinak gutxitzeak zekarren
arintasuna ez ezik, dibisa iturburu oparoa izan zen, irabazien parte handi bat berriro
Espainiara ekartzen zenez.

- Turismoaren hazkunde

1
3.Garapen planak

López Rodok jarri zuen martxan lehenengo Garapen Plana, 1964-1967 urteetarako; horren
ondoren beste bi izango ziren, 1968-1971 urteetarako Bigarren Garapen Plana, eta
1972-1975, bitarterako Hirugarrena. Horrekin batera estatuak onura fiskalak eskaini zituen,
azpiegiturak eraikitzeko eta esportazioarako laguntzak eman zituen, produkzio sektore jakin
batzuk bultzazu zituen, eta eskualde batzuk modernizatzeko laguntzak eman ziren.

Garapen zona deitu zirenak izan ziren estatuak Espainian betidanik izan ziren desoreka
ekonomikoak berdintzen ahalegintzeko erabili zituen trestetako batzuk.

4.Mirari ekonomikoa

Ekonomiaren hazkunde bizi horrek demografía ziklo modernoetan sartu zuen Espainiako
biztanleria; jaiotza eta heriotza tasa apalak dira ziklo horien ezaugarria. Gizarte industrialak
biztanleriaren lan egitura ere aldatu zuen. Metalaren sektorea izan zen gehien hazi zena.
Nekazaritzako sektorea, berriz, gizarte industrializatuetan gertatu ohi den bezala, 1960an
biztanleria aktiboaren % 39, 7 izatetik, hurrengo hamarkadan % 29,1 baizik ez izatera jaitsi
zen.

Mirari ekonomikoaren beste ondorio bat Espainiako familien diru sarrerak handitzea izan
zen. 1960an per capita errenta 260 dolarrekoa izatetik, 1975ean 2.486 dolarreko errenta
izatera iritsi zen. Horrek berebiziko aldakuntza eragin zituen biztanleen ohituretan, era
horretan kontsumo gizartean sartu bitziren.

OPOSIZIOAREN HAZKUNDEA ETA SISTEMAREN KRISIA

Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean erregimena bere "bakezko 25 urteak" ospatzen ari


zenean (1964), frankismoak kanporako zuen irudia aldatzeko prozesuari ekin zion,
barnerako, ordea, gogoratasuna eta zurruntasun ideologikoa batere aldatu gabe. 1966an
prentsaren lege berria argitaratu zen (Fraga Iribarnerena); aurretiazko zentsura kendu zen.
1976an erreferendum bat egin zen Estatuaren Lene Organikoa onartzeko; lege horretan
estatuaren erakunde beren eginkizunak zehazten eta finkatzen ziren.

Aurreramendu horrekin batera, ekonomiaren hazkundeak kontsumismoa bultzatzen zuen,


eta kontsumismoak, bere aldetik, balio tradizionalen (familia, erlijioa, aberria, obedientzia,
etab.)

1.Eliza

Vatikanoko Il. Kontzilio (bilera) Ekumenikoa (1962-1965) eliza irekiagoa izatea eskatzen
zuen. 1963an Le Monde frantses egunkariak Montserrateko monasterioko Escarré
abatearen artikulu bat argitaratu zuen, torturak salatu eta diktadura kritikatuz. Espainia
osoan zehar azaldu ziren erregimen frankista kritikatzen zuten sermoiak, Euskal Herrian
hain zuzen apaiz talde handia espetxeratu zuten. Gotzainen Konferentziak, Eliza eta

2
komunitate politikoa izenez, argitaratu zuen dokumentu batean, oso argi adierazten zen
elizak frankismoarekin zituen loturak eteteko asmoa zuela.

2.Krisia

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran gizarte alor guztietara zabalduta


zeuden gatazkak eta liskarrak; langileria eta unibertsitate a ziren frankismoaren kontrako
erreakziogune garrantzizkoenak. Sistemaren barruan ere bi bloke nagusi ageri ziren:
erreformazaleak eta inmobilistak, ezer aldatzearen kontrakoak. 1973an Francok Carrero
Blanco Gobernuko Lehendakari izendatu zuen, horrek horrek errepresioa biziagotu zuen:
1973ko abenduaren 20an, ordea, Carrero ETAren atentatu batean hil zen.

Arias Navarro izendatu zuten Carreroren ondorengo; politikan irekitasun pixka bat
ezartzen hasi zen; Elkarte Politikoen Lege bat argitaratu zuen, itxura ematen zuena bakarrik.
Baina 1973an mundu osoan izan zen energiaren eta ekonomiaren krisialdiak
lehendabiziko aldiz kolokan jarri zuen Espainiako mirari ekonomikoa: erregaien prezioak
gora egin zuten, emigratu asko, atzerrian zituzten lanpostuak galdurik, Espainiara itzuli ziren
berriro, eta inflazioak gora jo zuen. Espainiako alde askotan izan ziren liskarrak eta
gatazkak. Francoren aldeko manifestaldi bat antolatu zuen. Gutxi falta zen amaierarako.

You might also like