You are on page 1of 2

9.

GAIA: ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959)

Sarrera

1939 apirilaren 1ean Gerra Zibila bukatu zen. Francok gerra irabazi zuenetik hil arte modu
diktatorialean gobernatu zuen. Bere gain hartu zituen botere guztiak, bai politikoak zein
militarrak.

Espainian bi etapa bereiziko ditugu:

- 40.hamarkada: Isolamendu politikoa eta ekonomikoa (autarkia).


- 50.hamarkada: Zeinetan lehen irekiera saioak emango diren batez ere nazioarteko
politikan eta ekonomian.

Erregimenaren aldeko inguruabarrak

Inguruabar militarrari dagokionez, Francok ospe handia zuen militar eta ‘estratega’ gisa,
Errepublika garaian egindako lan militarrari esker.

Nazioarteko inguruabarrean, Francok primeran jakin zuen nola negoziatu eta adostasunera
iritsi Italiako eta Alemaniako gobernuekin, materiala eta armal lortzeko.

Frankismoaren oinarriak

Diktadura pertsonal bat izan zen hurrengo ezaugarriekin: antiliberala, antiparlamentarioa,


antidemokratikoa, antikomunista eta ultranazionalista.

Eliza, falangea eta karlismotik zetozen ideia sortak laburtzen zituen: faxismoa. Hau oinarri
hartuta, Francok asmatu zuen titulu pertsonal bat: Caudillo. Era berean, alderdi bakarrean
(FET de las JONS) oinarritzen zen. Erlijio katolikoa zen estatuko ofiziala.

40.hamarkada

1.Errepresio politikoa: Diktadura onartzen ez zutenak erbestera joan ziren. Espainian


geratu zirenak kartzelaratuak edo fusilatuak izan ziren, Erantzukizun politikoen legearen
babespean.

2.Kontrol soziala eta ideologiko zorrotza, zentsura, hezkuntza eta propagandaren bidez.

3.Politika ekonomikoa: Autarkia eta interbentzionismoa. Isolamenduaren ondorioz autarkia


eta interbentzionismo ekonomikoa ezarri zen, industrian eta zerbitzuetan batez ere.
(Estraperloa)

4.Bizi baldintza gogorrak: Soldatak izoztu ziren. Gosealdia eta errazionamendua, janari
eskasiagatik.
5. Frankismoarekiko oposizioa 40.hamarkadan. Eskasa izan zen aurkako erakunde
politiko eta sindikalak ilegalizatuak izan zirelako, errepresioa oso bortitza izan zelako, eta
oposizio taldeen batasun eza zelako.

50.hamarkada

Kanpora irekitzea eta nazioartean onartzea

Gerra hotza hasteak erregimen frankistaren nazioarteko onespena erreztu zuen. AEBk eta
horren aliatuek frankismoa laguntzat onartu zuten antikomunista izateagatik; Europako
Mendebaldea defendatzeko funtsezko pieza estretegikoa zen. Hurbiltze eta irekitze
prozesua hasi zen: Espainiak EEBBekin hitzarmena sinatu zuen: estatubatuarrek base
militarrak instalatzeko baimena jaso zuen eta oinarrizko produktuak ere iristea,
errazionamendua murriztuz.

Hamarkada honetan ere Espainia Nazio Batuen Erakundean (ONU) onartua izan zen.

Horretaz gain, Vatikanoarekin konkordatua sinatu zuen Frankok eta Elizak erregimen
frankistari bere legetimazio morala eman zion; erregimenak mundu katolikoaren behin betiko
onespena eta babesa jaso zuen.

You might also like