You are on page 1of 5

12.

testua

LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA


(1896-05-23)
LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23)
Bizkaiko Langileei
(...) Bizkaiko meatzeetako langileak maiatzaren 1ean bildu ziren Gallartako frontoian eta manifestazio
zaratatsuak egin zituzten meatze eskualde hartako erregetxoek derrigorrezkotzat jotzen zituzten kuartel
eta dendak mantentzearen aurka. Gainera, botere publikoei edo haien ordezkariei haiek berehala eta
erabat desagerrarazteko eskatuko zien batzordea eratu zuten. (...)
 
Meatzeetako langileak greban altxatu ziren 1890ean, lanaldia murriztea eta derrigorrezko barrakoi eta
dendak kentzea aldarrikatuz. (…)
 
Gaur egun, onerako edo txarrerako, 1890ean ezarritako lanaldiarekin jarraitzen da, baina derrigorrezko
barrakoi eta dendei dagokienez, lehenengo grebaren aurreko egoeratik oso hurbil daude meatze zona
guztian.
 
Bizkaian, legeak gutxietsiz eta mendeko izaera liberala murriztuz, nahitaezko baldintza da lanean
onartua izateko, etxe ez higienikoetan bizitzea eta janariak, onak edo txarrak (ia beti txarrak eta
eskandaluzko prezioetan), denda jakin batzuetan erostea.
 
Hori, gure iritziz, horrenbeste aldiz eskatzen den lan askatasunari egiten zaion eraso larria, osasun eta
higiene legeei egiten zaien iraina eta, batez ere, inongo gobernu kultuk onartu behar ez lukeen
gizakiaren aurkako zapalkuntza da.
 
Baina Bizkaiko meatzeetako langileek, esklabotasun berri eta higuingarriaren ikur diren derrigorrezko
kuartel eta dendak desagerrarazteko, grebarako legezko eskubidea aldarrikatuko dute, gobernuak eta
agintariek benetako krimenak egiten dituzten kontzientziarik gabeko zapaltzaileen aseezintasunari muga
jarri behar zaionik uste ez badute ere .
La Lucha de Clases (Bilbo), 1896-05-23.
A) Testuaren sailkapena:

Testu mota: Lehen mailako testu publikoa, kazetaritzako testu narratiboa, “La
Lucha de Clases” PSOE alderdiaren astekarian argitaratua. Edukiari dagokionez
izaera sozial-politikoa du.

Non eta noiz idatzia: Bilbon, 1896ko maiatzaren 23an.

Egilea: Ezezaguna, agian Tomas Meabe egunkariaren sortzailea, eta euskal


sozialismoaren figura ospetsua.

Nori zuzendua eta xedea: Bizkaiko langileei eta publikoari zuzendua. Helburua
langileen bizi-baldintzak kaskarrak eta bete gabeko konpromisoak salatzea.
B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea.
Testuan hitz egiten da Gallartan maiatza 1an egindako manifestazioei buruz, eskatzeko
meatzen jabeen (reyezuelos) kuartel eta denden desagerpena. Helburu hoiek lortzeko
batzorde bat sortu zutela aipatzen da.

Aipatzen da baita 1890an egindako greba, lanaldiaren murrizpena eta barrakoi eta denden
derrigortzearen desagerpena eskaera nagusi bezala zituena.
Grebaren lorpena izan zen 10 orduko ordutegia mantentzea aipatzen da, eta teorian barrakoi
eta jauntxoen denden derrigortasuna kentzea. Testuak argi uzten du baldintza hori, nahiz, eta
onartua ian ez zela praktikara eraman, horregatik salatzen dute , barrakoi eta jauntxoen
dendak neurri handi batean berean jarraitzen dutela.

Lanean onartua izateko, meatzetako langileek jarraitzen dute bizitzen eta erosten jauntxoen
barrakoi eta dendetan., nahiz eta, barrakoiak inongo baldintza higienikorik bete ez , eta dendak
janari gehienetan txarrak eta oso garestiak saldu.

Beraz ez dira ez langileen eskubideak errespetatzen , ez higiene legeak , horrek suposatzen


duelarik gizakiaren aurkako eraso bat.

Azkenik dei bat egiten die gobernu eta agintariei, bukatzeko egoera horrekin mesedegarria
dena bakarrik aseezinak diren meatzeko kapitalistei, eta langileak ordea esklabismo berri baten
aurrean jartzen dituena. Eskaerak betetzen ez badira, langileak grebararako duten eskubidea
erabiliko dutela esaten du testuak.
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu, eta adierazi bere garrantzia.
 XIX. mendearen bigarren erdialdean, Espainiak hasitako industrializazio prozesua Kataluinan
(ehungintza) eta Bizkaian (siderurgia) gauzatu zen .
Bizkaiko burdinaren ekoizpenak eta bere esportazioak inguruko lurraldeetako langile kopuru handien
inmigrazioa ekarriko zuen.
Nekazal-gunetatik etorritako langile hauek, lan eta bizi-baldintza hobeagoen bila zetozen, baina lan-
baldintza oso gogorrak aurkituko zituzten: lanaldi oso luzeak eta oso gaizki ordainduak, barrakoietan bizi
beharra…
Meatz zonaldeko bizi-baldintzak penagarriak ziren, derrigortuta zeudelako inongo baldintza higienikorik
betetzen ez zituzten enpresaren barrakoietan bizitzen (hauek kapatazak kudeatzen zituzten), horretaz
gain, bere janari edo gainontzekoak enpresesarioen kantinetan erosi behar zituzten, soldata bezala
ordaindutako baleak erabiliz.
Egoera lasgarriaren adierazlea meatzarien 30 urteko bizi-itxaropena izango zen.

Egoera honi aurre egiteko langile mugimenduak, sozialistak zuzenduta, mobilizazio eta greba ugariak
egin behar izan zituzten 1890tik hasita, testuan aipatzen den 1896koa, eta beste hainbat egingo
dituztenak, 1903, 1906, 1910.

XX. mendearen hasieran, hasten direnean beste sektore produktibo batzuk garatzen (metalurgia,
ontziolak, Altos Hornos…) eta langileen mugimendua sendotzen, paper garrantzitsua beteko du
Facundo Perezagua sozialistak lehenenengo elkarte sozialistaren sortzaile ( Ortuella (1887, La Arboleda
(1888)…, orduan hasiko ziren meatzarien lan eta bizi-baldintzak hobetzen.

 Testuaren garrantziari dagokionez, azpimarkatuko genuke, langileen bizi-baldintza gogorrak erakusteaz


gain, agerian uste du baita langileek zituzten zailtasunak bere aldarrikapenak lortzen. Kantina eta
barrakoien arazoan , nahiz eta 1890 greban teorian derrigortasuna kendu , sei urte beranduago ikusten da
neurri handi batean Meatz-konpaniek ez zutela etsi eta langileak borrokatzen zutela haien derrigortasuna
kentzeko.

You might also like