You are on page 1of 3

EUSKALDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)

Testu hau lehenengo mailako iturria da; formaren aldetik “batzokija”ren sortze-
arauak dira eta edukiari begira, sozio-politikoa. Jarraitzaile jeltzaleei zuzenduta
dago, bereziki Bizkaitarrei, beraz, testu publikoa da. Idazkia 1894ko uztailaren 14an
idatzi zuen Sabino Aranak (EAJ partidu politikoaren sortzailea) Bilbon. Testua euskal
industrializazioaren garapenarekin lotutako euskal nazionalismoaren hastapenetan
kokatzen da, Sabino Aranaren jardun politikoaren lehenengo etapako erradikalismo
independentistan; Euskal Herriko Batzokiaren sorrera eman zen urte horretan.
Idazkiaren helburua, Lehen elkarte nazionalistaren arauak ezartzea eta sortzailearen
ideologiaren ardatz nagusiak laburbiltzea da.

Lan honen ideia nagusia, egilearen ideologia bera bultzatzea da, hau da, haren
nazionalismoaren kontzeptua eta ikuspegia garatuta euskal gizarte bati eskaintzea
bertan finkatzeko.

Testua zortzi artikuluetan banatuta dago. 1. artikuluan batzokiaren sorrerak zer


helburu duen (batasun eta adiskidetasun loturak sortzea) eta zer den (aisiarako
zentroa) azaltzen du. 2. artikuluan, batzokia noren mende egongo den jakitera
ematen du, Bizkai-Batzarraren mende alegia, honek EAJren barne egitura
ezagutzera ematen duelarik.

3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluek JEL ikurritza definitu eta azaldu egiten dute. 3.
artikuluan, Jaungoikua kontzeptua finkatzen da: erlijio katolikoaren garrantzia
azpimarratzen da, barne- eta kanpo-harremanetan sartzerako orduan. Beraz,
Jaungoikuaren kontzeptua azaltzen du. 4. artikuluan, Lagizarra kontzeptua foruekin
erlazionatzen da eta foruak independentziarekin lotuta daude. Aranaren ustez,
foruak berreskuratu behar dira Bizkaia askatzeko. Bizkaia aske hori nork osatuko
duen esaten du (batez ere familia euskaldunak) eta euskara hizkuntza ofizialtzat
hartzen du. Euskal probintziek nazioa osatzen dutela baieztatzeko argudioak ere
azaldu: Hizkuntza, arraza, iraganeko legeak, tradizioa eta usadioak partekatzea. 5.
artikuluaren Eta Jaungoikuaren eta Lagizarraren arteko lotura adierazten duen
lotailua izango da, bien arteko harreman harmonikoa lortuko duena. 6. eta 7.
artikuluak Jaungoikua eta Lagizarraren arteko harremanari buruz hitz egiten dute.
6.ean erlijioaren eta politikaren arteko banaketa ezartzen da, eta 7.ean, arlo politikoa
eta erlijiosoak aipatu egiten ditu, baina arlo erlijiosoa politikoaren gainetik dagoela
esaten du. horregatik Sabinoren esaldia zen “nahiago Euzkadi esklabu, baina
Kristorekiko fidel, Euzkadi aske, baina Kristorengandik aldenduta baino.”

Azkenik, 8. artikula dago, non Sabino Aranak Euskal Herriari buruz duen ideia
azaltzen duen: 7 probintziaz osatua, baina elkarrekiko harreman konfederatua
duena, probintzia bakoitzak bere autonomia mantenduz … Hauek ezaugarria batzuk
komunean izanik, arraza, hizkuntza, erlijio, izaera, eta ohitura, entitate politiko
batean sartu behar dira.

XIX. mendeko Europan sortutako arazo nazionalak (Alemania eta Italiaren


bateratzeak..) eta nazioaren kontzeptuaren inguruko eztabaida teorikoak sortu ziren
eta Euskal Herria ez zen prozesu horretatik kanpo geratu. Horrela, Bizkaiko
Industrializazio prozesuak eragindako aldaketen aurrean sortu zen hemen ere
Nazionalismoa (Aranismoa) gizarte tradizional euskaldunarentzat defentsarako
mekanismo gisa.

Industrializazioak gizarte tradizionalaren krisia eragin zuen eta berarekin gizartearen


polarizazio berria. Aranak ekarritako Nazionalismoa erreakzio antikapitalista
sorrarazi zuen (Industrializazioaren prozesua Aranak eredu kapitalistarekin lotzen
zuen, gizartea suntsitu zuen), emigrazioaren aurkakoa eta nekazaritza gizarte
tradizionalaren aldekoa.

Bestalde, Bigarren Gerra Karlistaren testuinguruan, foruen abolizioak eta Estatuak,


Euskal Herriko burgesia erakartzeko ezarritako Kontzertu Ekonomikoak,
autogobernuaren benetako murrizketa suposatu zuen, biztanleriaren talde edo
sektore askoren nahigabea sortuz. Nahigabe horrek, karlismoaren porrotaren
aurrean, mugimendu foruzale edo nazionalista garrantzitsuen sorrera bultzatu zuen.

Sabino Aranaren pentsamenduak karlismo eta foruzaletasuna ziren, baina izaera


erradikalagoa hartu eta independentismora jo zuen. Aberriaren sortzailea izan zen
eta Euskal mugimenduari ikur bat eskaini zion; JEL, ikurrina, Euskal erakundeak
(Euskaldunen Batzokia eta EAJ). Nazioaren kontzeptu sabindarra alemaniar
erromantizismoan (Volkgeist) oinarritu zen, hau da, haren ezaugarri objektiboetan
oinarritu zen nazio bat osatzeko.
Bere ideologiari (JEL) begira, Jaungoikua integrismo erlijiosoa zen, Aranak gizarteari
eta politikari buruz zuen ikuspegi teokratikoa. Lagizarra lege zaharra zen, hau da,
antzinako bizimodua (foruak).

Sabino Aranaren ideologia “euskal arrazaren” kontzeptuaren, foruen eta erlijioaren


inguruan gorpuztu zen, haren ikurritza Jaungoikua eta Lagizarra (JEL) izanik.
Aranaren arabera oso-osorik berrezarri behar ziren foruak, eta independentzia zen
berrezarpen horren taxuzko emaitza bakarra. Euskal Herri berri honetan arraza
garbiko euskaldunak baizik ez lirateke biziko, aberria arraza baitzen eta etorkinek
ohiturak, erlijioa eta morala hondatzen baitzituzten. Euskara izango zen garbitasuna
adieraziko zuena, maketoak urrun mantenduz. Galdutako ustezko Urrezko Aroa
berreskuratuko zen, bake sozialean oinarritua. o EUSKALDUNEN IZAERA,
USADIO/OHITURAK ETA NORTASUN HºKOA: LEGE TRADIZIONALAK/FORUAK

Euskal lurraldeak, bere ustetan, 1839.ra arte askeak izan eta foruak benetako kode
nazionalak ziren, euskal nazioaren askatasun eta subiranotasunaren adierazpenak.
1839.ko urriaren 25eko Legea, haren izate burujabearen amaiera litzateke.

1893-1898 bitartean Erradikalismo independentista egin zuen. 1890.ean La Abeja


aldizkarian “Bizcaya por su independencia” tituluarekin hainbat artikulu argitaratu
zuen, honek bizi zuen zapalkuntza-egoera salatuz eta independentzia eskatuz.
1893.an Larrazabal-eko Hitzaldian aurkeztu zituen Aranak bere ideologiaren
oinarriak. Bertan Bizkaian une horretan zeuden alderdi politikoak aztertu zituen,
alderdi horietako batek ere ez zituela bizkaitarren nahiak betetzen adieraziz.
Azkenik, Jaungoikua eta Lagizarra (JEL) ikurritzaren bidez laburtu zuen berak
eskainitako irtenbidea.
1894.an Euskeldun Batzokija deitutako elkarte politikoa sortu zuen eta 1895.ean EAJ
(Bizkai Buru Batzarra).
Proietu nazionalista, hasiera batean, Bilboko erdi-mailako klaseen artean errotu zen,
industrializazioak eragindako aldaketa sozialen beldur.

1898-1902. Euskalerria Elkarteko kideak sartzean (Ramón de la Sota-ren taldea),


industrializazioa eta liberalismoaren aurkako eraso eta bere ezaugarri atzerakoienak
malgutu zituen. Euskalerrikoek EAJ barruan diskurtso moderatuago bat, posibilista
eta autonomiazalea, bultzatu zuten.

1902-1903. bitartean, buruzagi nazionalista prest agertu zen autonomiaren aldeko


alderdi bat bultzatzeko eta, neurri handi batean alde batera utzi zuen aurreko
garaian bultzatu zuen independentismoa. Jarraitzaile askok, erradikalenak, ez zuten
aldaketa ulertu.

Lehen elkarte nazionalista sortu zuen dokumentua dugu eta bertan ongi definitzen
dira JEL ikurritzaren elementu ezberdinak, “Euskal nazioa” eraikitzeko prozesuan:
batetik, S. Aranak gizarteaz eta politikaz zuen ikuspuntu teokratikoa (Jaungoikua)
eta, bestetik, euskal Volkgeist edo herriaren izpirituaren adierazgarri de Lagizarra.

You might also like