You are on page 1of 9

biltegi kudeaketa

1. Definitu ondoko kontzeptuak:


 Segurtasun-stocka.
 Stock haustura.
2. Kalkulatu enpresa baten eskabide-puntua, ondorengo datuak jakinda:
Estimatutako hileroko eskaria: 60.000 u.f.
Segurtasun-stocka: 15.000 u.f.
Hornitze-epea: 10 egun.
3. Kalkula ezazu “DENA MERKE koop” supermerkatuko sagardoaren eskabide-
puntua ondorengo datuekin:
 Asteko kontsumoa: 300 botila.
 Segurtasun-stocka: 100 botila.
 Hornikuntza-epea: bi aste
4. Enpresa baten hilabeteko kontsumoa 400 unitate dira. Bere segurtasun-stocka
50 unitatekoa da. Hornikuntza-epea astebetekoa da eta eskaera, hilabeteko
kontsumoaren berdina da.
a. Kalkula ezazu eskabide-puntua.
b. Kalkula ezazu biltegiko batez besteko stocka.
c. Zein izango da errotazio indizea?
5. Txakolin produktore batek, biltegian, 1.000 botila ditu. 1.000 botilako
segurtasun-stocka mantentzen du. Produkzio garaian, astean, 1.000 botila
kontsumitzen ditu eta eskaera hilabeteko kontsumoaren berdina izaten da.
Hornikuntza-epea 15 egunekoa da.
Aurreko datuekin, kalkulatu:
a. Eskabide-puntua
b. Batez besteko stocka
c. Errotazio indizea
Aurreko guztiaren irudikapen grafikoa.
6. Altzariak ekoizten dituen MAKLI S.A. enpresak, bere produkzioaren azkeneko
faserako kanpoan erosten duen pieza bat behar du. Enpresan, batez beste, 4.500
pieza kontsumitzen dira hamabostero. Enpresak egiten duen bakoitza 6.000
unitate fisikokoa da eta hornikuntza epea 7 egunekoa. Gainera, arazoak
ekiditeko, enpresak 1.000 unitate fisikoko stocka ezartzea erabaki du.
Datu hauekin, kalkulatu:
a. Eskabide- puntua
b. Biltegiko batez besteko stocka
c. Errotazio indizea
d. Aurrekoaren irudikapen grafikoa
e. Azaldu zein izango litzatekeen enpresaren egoera hirugarren hamabostaldiko
eskaera 2 egunetan berandutuko balitz. Azaldu egoera hau grafikoan.
7. Merkataritza-gune batean, 2 astetik behin eskatzen dira erratzak, eta erratz-
kontsumoaren araberako eskaera egiten da. Eskaera iristeko, 3 egun behar dira
batez beste. Enpresak, gutxienez, 25 erratz izan nahi ditu biltegian beti, eta

biltegi kudeaketa ariketak 1


badaki astean batez beste 80 erratz saltzen direla. (hila =30 egun; urtea = 52
aste)
Datu horiekin, kalkula ezazu:
a. Eskabide-puntua.
b. Batez besteko stocka.
c. Errotazio-indizea.
d. Biltegian izandako mugimenduaren adierazpen grafikoa.
e. Azaldu zer den stock-haustura, eta zer eragin duen enpresa batentzat.
8. ONDARTZA enpresak, besteak beste, flotagailuak biltegiratzen ditu. Flotagailuei
dagokienez, 1.000 aleko gutxieneko stocka dauka. Astean kontsumitutako
flotagailuak 1.000 dira, eta eskaera egiten duen bakoitzean, hilabeteko
kontsumorako beste eskatzen du. Flotagailuak heldu arte, bi aste pasatzen dira.
Kalkula ezazu:
a. Eskabide-puntua
b. Batez besteko stock-maila
c. Errotazio-indizea
d. Adierazpen grafikoa
9. Ondorengo enpresaren datuekin:
 Urtean 225.000 u.f. lehengai behar du ekoizteko.
 Hornitze epea: 10 egun.
 Segurtasun-stocka: 3.750 u.f.
 Eskaera bolumena: hileko kontsumoa.
Kalkulatu eskabide-puntua eta dagokion adierazpen grafikoa egin.
10. “VIRUS koop” ordenagailu dendaren ondoko datuak erabiliz, diskete-kutxen
eskabide-puntua kalkulatu eta dagokion adierazpen grafikoa egin:
 Segurtasun-stocka: 1.000 diskete-kutxa.
 Hornikuntza epea: hilabete
 Bi hilabeteko kontsumoa: 5.000 diskete-kutxa.
11. IKER E.A. enpresak hilero 500 unitate kontsumitzen du. Ezarritako
segurtasun-stocka 100 unitatekoa bada, hornikuntza-epea 15 egunekoa, eskaera
bolumena eta bi hilabeteko kontsumoa berdinak, dagokion adierazpen grafikoa
egin eta kalkulatu:
a. Eskabide-puntua.
b. Batez besteko stock maila.
c. Errotazio-indizea.
12. Biltegi batean 50 pintura bote kontsumitzen dira hilero. Hilero egiten da
hileroko behar den eskaria, eskaria 3 egun beranduago iristen da biltegira.
Mantentzen den segurtasun-stocka 20 botekoa dela jakinda, dagokion
adierazpen grafikoa egin eta kalkulatu:
a. Eskabide-puntua.
b. Batez besteko stock maila.
c. Errotazio-indizea.
13. Enpresa batek urtero produkziorako behar duen 337.500 kg. lehengai
kontsumitzen ditu. Hornitzaileak 6 egun behar izaten dituela lehengaiak
enpresara eramateko, eskaera bolumena hilabeteko kontsumoari dagokiona dela
eta segurtasun-stocka 2.437 kilokoa dela jakinda, dagokion adierazpen grafikoa
egin eta kalkulatu:

biltegi kudeaketa ariketak 2


a. Eskabide-puntua.
b. Batez besteko stock maila.
c. Errotazio-indizea.
14. LEA enpresak hilero 300 unitate kontsumitzen ditu eta 50 unitateko
segurtasun-stocka du. Hornitze epea 10 egunekoa dela eta eskaera bolumena 2
hilabeteko kontsumoari dagokiona dela jakinda, dagokion adierazpen grafikoa
egin eta kalkulatu:
a. Eskabide-puntua.
b. Batez besteko stock maila.
c. Errotazio-indizea.
d. Garraio greba baten ondorioz 2. Eskaera 3 egun beranduago iritsi da. Zein
egoeretan aurkituko da enpresa? Bezeroei hornitzeko gai izango da? Eta
eskaera 10 egun beranduago iritsiko balitz? Aurreko adierazpen grafikoan
egoera hauek azaldu.
15. TXOTX sagardotegiak 30 kg. okel kontsumitzen ditu astean. Okel hau BIGUN
enpresari erosten dio eta honek 3 egunetan eramaten dio eskaera. TXOTXek 8 kg
okel izaten du biltegian eta egiten dituen eskaerak 30 kg-koak direla jakinda,
dagokion adierazpen grafikoa egin eta kalkulatu:
a. Eskabide-puntua.
b. Batez besteko stock maila.
c. Errotazio-indizea.
16. NATUR S.COOP. esnekiak ekoizten ditu. Urtean 108.000 litro esne
kontsumitzen ditu ekoizpenean. Esne hornitzaileari urtean 12 eskaera egiten dio
eta 1.000 litro-ko segurtasun stock-a mantentzen du. Hornikuntza-epea 5
egunekoa izanik, kalkula itzazu eta emaitzen esanahia adierazi hurrengo
kasuetan:
a. Eskabide-puntua
b. Biltegiko batez besteko Stock-a
c. Errotazio-indizea
d. Batez besteko biltegiaren epea
e. Irudikapen grafikoa
f. Zer gertatuko da biltegian bigarren eskaera 7 egun beranduago heltzen
bada?. Irudika ezazu grafikoan.
17. 2015 ohiko deialdia Mermelada ontzien ekoizle batek ontziak biltegiratzen
ditu. 1.000 ontziko segurtasun-stocka mantentzen du, produkzio prozesuan
astean kontsumitutako ontzi kopurua 1.000koa da eta eskaera egiten duen
bakoitzean hilabeteko kontsumorako eskatzen du. Ontziak eskatzen dituenetik
ekartzen dizkioten arte 2 aste igarotzen dira (Hilabetea = 4 aste, urtea=52 aste).
Kalkulatu:
a. Eskabide-puntua
b. Batez besteko stock maila
c. Errotazio indizea
d. Bigarren eskaera jasotzerakoan ontziak biltegira 4 egun beranduago helduko
balira, zein egoeratan aurkituko litzateke biltegia? Produkzio prozesuari aurre
egiteko gai izango ziren?
e. Egin irudikapen grafikoa.

biltegi kudeaketa ariketak 3


18. Grafikoak aztertu ondoren , osatu eta hurrengo datuak idatzi
a. Eskari bolumena
b. Hileroko kontsumoa
c. Hornitze epea
d. Segurtasun-stocka
e. Errotazio indizea
f. Falta den hortz kopurua

a.

75
unitateak

40 Eskari puntua

5 Segurtasun-stocka

1 2 3 4 50 51 52 denbora
b. (asteak)

denbora
3.000
unitateak

1.7 Eskari puntua

50
500 Segurtasun-stocka

1 2 3 4 10 11 12 denbora
(hilabeteak)

biltegi kudeaketa ariketak 4


c.

270
unitateak

96 Eskari puntua
90 Segurtasun-stocka

30
29 59 60 330 359 360 denbora
(egunak)

d.

6.800
unitateak

3.400 Eskari puntua

1.700 Segurtasun-stocka

1,5 3 4,5 6 9 10,5 12 denbora


(hilabeteak)

biltegi kudeaketa ariketak 5


19. Hurrengo paragrafo honetan agertzen diren hutsuneak bete, grafikoan
agertzen den informazioaz baliatuz:

Enpresa batek irratiak saltzen ditu, horretarako pila biltegian ………………. unitate
edukitzen ditu segurtasun-stocka bezala, hileroko pila kontsumoa ………… unitatekoa
da eta hornitze epea ……………… egunekoa.

9 hortz
Pila kopurua

900

600 Eskabide-puntua

300

0,5 1 1,5 2 11 11,5 12 Denbora


(hilabeteak)
20. Kalkula itzazu: eskabide-puntua, batez besteko stock maila eta errotazio
indizea ondorengo datuekin:

3 hortz
Pila kopurua

800

Eskabide-puntua

100

1,5 2 3,5 4 10 11,5 12 Denbora


(hilabeteak)
21. Ondorengo datuak jakinda, kalkula ezazu enpresaren eskari bolumen
optimoa:
Urtean 225.000 u.f. behar du ekoizteko.
Lehengaiaren prezioa 0,03€koa da eta eskari bakoitza egiteko kostua: 4,51€.
Merkatuko interes tipoa: %12a

biltegi kudeaketa ariketak 6


22. Enpresa batek produzitzeko osagai batetik urtean 9.000 u.f. behar ditu.
Eskari-kostua 15,03m.u-koa eta biltegiratze kostu unitarioa 1,35 m.u.-koa direla
jakinda, kalkulatu:
a. Eskari-bolumen optimoa.
b. Estimatzen den eskari kopurua.
c. Bi eskariren artean pasako den denbora.
23. Enpresa komertzial batek eskari estimatua 150.000 kg-tan duen salgai bat
banatzen du. Salgai horren prezioa 3,01€ bada, eskari kostua 9,02€ eta
biltegiratzeari ezartzen zaion kostua %10, kalkulatu:
a. Eskari-bolumen optimoa.
b. Estimatzen den eskari kopurua.
c. Bi eskariren artean pasako den denbora.
24. MARK.ONE enpresak koadroak markoztatzera dedikatzen da. ENBOR
enpresari erosten dizkio markoak egiteko zurezko listoiak, eskaera egiten denetik
5 egun ematen dituenari listoiak hornitzen.
Listoien gutxieneko stocka 10 metrotakoa da. ENBOR enpresari eskaera egiten
dion bakoitzean 240 metro eskatzen dio, astean koadroak markoztatzen 60 metro
erabiltzen baitu.
Datu hauekin, kalkulatu:
a. Eskabide-puntua
b. Batez besteko stock maila
c. Errotazio indizea
d. Adierazi grafikoki egoera
e. Zer gertatuko litzateke ENBOR enpresak, greba baten ondorioz, 5 egunetan
hornitu beharrean 7 egunetan hornitzen badu?
25. Arriaga ardoa SA enpresak ardoa botilatzen du, geroago saltzeko. Urtean
4.800.000 litro ardo behar du bere ekoizpenerako. Ardo-hornitzaileari urtean 24
eskaera egiten dizkio, eta 40.000 litroko segurtasun-stocka mantentzen du.
Hornikuntza-epea 3 egunekoa da.
Kalkula itzazu ondoko kontzeptuak, eta adierazi emaitzaren esanahia: (Urtea = 360
egun)
a. Eskabide-puntua.
b. Stockaren batez besteko maila.
c. Errotazio-indizea.
d. Batez besteko biltegiratze-epea.
e. Zer gertatuko da biltegian bigarren eskaera 5 egun atzeratzen bada?
f. Egin irudikapen grafikoa.
26. Burdintek S.L. enpresak pieza metalikoak egiten ditu eta hiruhilero 1.500
aluminio kilo eskaera egiten dio bere Venezuelako hornitzaileari. Urtean 360
egunetan ekoizten du. Hornitzaileak hilabete bat behar izaten du eskaera
entregatzeko. Biltegian, gutxienez, 300 kilo izatea gustatzen zaio ezuztekoak ez
izateko. Astean fabrikatzen dituen piezak egiteko 125 kilo behar izaten ditu.
(Hilabete=4 aste)
Datu horiekin, kalkula itzazu:
a. Eskaera-puntua
b. Batez besteko stock-maila
c. Errotazio-indizea

biltegi kudeaketa ariketak 7


d. Bigarren eskaera aste bat beranduago helduko balitz. Ze egoeran egongo
litzateke enpresa? Stock etendura egongo al litzateke?
e. Adierazi ezazu egoera grafikoki
27. TORREAGA S.A. enpresak osagai bateko 3.000 un. kontsumitzen ditu hilero.
Ezarritako segurtasun-stocka 300 un. bada, hornikuntza epea 5 egunekoa izanik
eta eskaera kopurua hilabete erdian kontsumitutakoa, kalkula itzazu:
a. Eskabide-puntua.
b. Biltegiratutako stockaren batez besteko maila
c. Urteko errotazio indizea.
d. Suposatuz eskaera 2 eguneko atzerapenarekin iristen dela, zer gertatuko zen ?
Zergatik ?
e. Egin d) galderako adierazpen grafikoa.
28. 2010 ohikoa TEKIA enpresak 300 unitate kontsumitzen ditu hilean (egunero
kopuru bera), eta 50 unitateko segurtasun-stock bat du. Hornitzeko epea 10
egun da, eta eskaera bolumena bi hilabeteko kontsumoaren berdina da (hilabete
= 30 egun).
Kalkula ezazu:
a. Eskaera-puntua
b. Biltegiko stockaren batez besteko maila
c. Errotazio-indizea
d. Egin ezazu irudikapen grafikoa
e. Garraio-greba dela eta, bigarren eskaera behar baino 3 egun beranduago
iritsi da. Zer egoeratan dago enpresa? Bezeroak hornitzeko gai izango da?
f. Eta eskaera behar baino 10 egun beranduago iritsiko balitz? Zer ondorio
izango lirateke enpresarentzat?
g. Irudika ezazu lehenagoko grafikoan.
29. 2011 ez ohiko deialdia A2. GALDERA: Gehienezko puntuazioa: 2 puntu.
GORBEA S.A. enpresak bizikletak egiten ditu, eta bere produktu baten
amaiera-fasean ekoitzirik erosten duen pieza bat erabiltzen du. Enpresan, batez
beste, 4.500 pieza kontsumitzen dira 15 eguneko epealdian. Hornitzaileari egiten
zaion eskaera bakoitza 9.000 piezakoa izaten da, eta hornikuntza-epea 7 egunekoa.
Beste alde batetik, produktuaren ekoizpen-prozesuan arazoak saihestu nahian,
enpresak 1.500 piezako segurtasun-stocka ezartzea erabaki du.
Eskatzen da:
a. Eskaera-puntua.
b. Batez besteko izakinak (stocka).
c. Egoeraren irudikapen grafikoa: kontuan izan aurreko datu guztiak eta
baita hau ere: hirugarren eskaera jasotzeko, 4 eguneko atzerapena
izan da.
d. Azaldu zer den segurtasun-stockaren haustura eta zer arazo ekartzen
dion enpresa bati.
30. 2012 ohikoa LEA enpresak 300 unitate kontsumitzen ditu hilero (egunero kopuru
berdina) eta 50 unitateko segurtasun-stocka duo Hornikuntza-epea 10 egunekoa da, eta
eskaera-bolumena 2 hilean kontsumitzen diren unitate kopurua da (hil bat = 30 egun).
Kalkula itzazu hauek:
a. Eskaera-puntua
b. Batez besteko stocka
c. Errotazio-indizea

biltegi kudeaketa ariketak 8


d. Egin ezazu adierazpen grafikoa
e. Garraio-greba batengatik, 2. eskaera 3 egun beranduago iritsi da. Zer egoeratan
dago enpresa? Bezeroak hornitzeko gai izango da?
Eta eskaera 10 egun beranduago iristen bada? Enpresarentzat nolako ondorioak
izango ditu? Adieraz ezazu hori aurreko grafikoan.
31. 2012 ez ohikoa NATURALIST, S.A. enpresak esnekiak ekoizten ditu, eta, horretarako,
lehengai batetik 180.000 kg kontsumitzen ditu urtean. Bere hornitzaileei 12 eskaera
egiten dizkie urtean. Hornikuntza-epea 5 egun da, eta 1.000 kg-ko segurtasun-
stocka du enpresak.
Datu horiek jakinda, kalkula itzazu hauek:
a. Eskaera-puntua
b. Errotazio-indizea
c. Egin ezazu adierazpen grafikoa
d. Zer gertatuko litzateke hirugarren eskaera 3 egun atzeratuko balitz? Adieraz
ezazu egoera hori aurreko atalean egindako grafikoan.
32. 2013 ez ohikoa NATUR S.COOP.k esnekiak ekoizten ditu. Urtean 240.000 litro
esne kontsumitzen ditu ekoizpenean. Esne-hornitzaileari urtean 12 eskaera
egiten dizkio, eta 1.000 litroko segurtasun-stocka mantentzen du. Hornikuntza-
epea 5 egunekoa izanik, kalkula itzazu kontzeptu hauek, eta adierazi emaitzaren
esanahia:
a. Eskaera-puntua.
b. Stockaren batez besteko maila.
c. Errotazio-indizea.
d. Batez besteko biltegiratze-epea.
e. Egin irudikapen grafikoa.
f. Zer gertatuko da biltegian bigarren eskaera 7 egun atzeratzen bada? Egin
irudikapen grafikoa.

biltegi kudeaketa ariketak 9

You might also like