You are on page 1of 2

5.

Gaia: Euskal Herriko Industrializazioa eta haren gizarte ondorioak (1875-1923)

Industrializazioa Espainiara mende bat beranduago iritsi zen, Asturias, Bartzelona, Málaga,
Gipuzkoa eta Bizkaian nagusituz. Gizartea etorkinez bete zen, biztanleria gora egin zuen,
landa exodoa gertatu zen...Testuinguru honetan →Nazionalismoa eta Langile
mugimenduak.

1.-Euskal Herriko industrializazioa


·XIX. mendearen erdialdean heldu zen Bizkaia eta Gipuzkoara.
Ezaugarri komunak:
● Bizkaiako nagusitasun ekonomikoa.
● Sektore siderurgikoa nagusi. Bizkaian garatu zen. Garatutako gainerako industriak
(meatzaritza, ontziolak...) siderurgiaren osagarri.
● Industrializazio berantiarra. Ingalaterran mende bat lehenago hasi zen. Europako
industriak aurreratuagoak zeuden, eta konpentsatzeko → Inbertsioak.
● Espainiako merkatuaren mende zegoen, lehiakortasun falta zelarik ezin zituztelako
produktuak Europan saldu. PROTEKZIONISMOA.
● Kanpoko eskulana erabiltzea: Beste probintziako langileak etorri ziren.
● Kontzertu ekonomikoak: Sektore emankorren aldeko zerga errejimena ezarri zuten.
Honek, bultzada ekonomikoa eman zien, industrializazioari bultzada bat emanez.
Bizkaiko eredua:
Industria iraultza bultzatu zuten faktoreak:
·Burdin mineralaren ugaritasuna, ustiapen erraza, eskulan merkea eta meategiak itsasotik
gertu kokatzea → esportatzeko kostu txikiak (gehienak Ingalaterrara).
·1868ko Meategien Legea ustiapena askatu zuen.
·Bessmer bihurgailuaren sorrera (altzairua).
·Meategien zati handi bat → Ybarra, Martinez Rivas eta Chavarriren esku. (Burgesia)
·Burdin mineralaren erauzketatik lortutako kapitalak Bizkaiko industria siderurgikoa
sortzeko.
Honek Bizkaian burdinaren ustiapen masiboa eragin zuen.
·San Frantzisko, ​Bilboko Labe Garaiak​ eta La Vizcaya siderurgia sortu ziren.
·1890etik aurrera boom ekonomikoa → Dibertsifikazioa, beste sektoretan inbertituz:
(ontzi-industria, industria hidroelektrikoa…)
·Protekzionismoaren defentsa (alderdi kontserbadorea, Cánovas buru), merkatu nazionala
monopolizatuz. Liberalak, aldiz, Librekanbioaren aldekoak.
·Liberalek→ ​1893ko Itun Hispano-Alemaniarra​→ Alemaniari zergak kendu nahian→
Protesta eragingo dute (Federico Echevarria), Protekzionismora itzultzeko.
Victor Chavarri diputatu liberalak protekzionismoaren alde bozkatu zuen (bere alderdiaren
kontra) eta ​protekzionismoa ezarri​ zen.
·Burgesia oso boteretsua.
·XX. mendearen lehen laurdenean → Nazioarteko egoerak eragina bizkaiako industrian.
-Ezin zuten lehiatu industria aurreratuagoekin → Lehiakortasun eza.
·1914-1917→ Lehen Mundu Gerrak oparotasuna ekarri zuen. Espainiak gerran zeuden
herriei prezio altuetan saltzen zien. Onuradunak; Meategiak, siderurgia eta ontzi-konpainiak.
·1920 (gerra amaitu)→Salmentak amaitu eta prezioek behera. Gerraosteko krisia hasi zen.
Baina Primo de Riveraren diktaduran (1923-1930), siderurgiaren alde egin zuen Estatuak
Argindar enpresetan egindako inbertsioak ere errentagarriak izan ziren.
Gipuzkoako eredua:
·Industrializazioa motelagoa
·Industria gune nagusiak probintziako haranetan.
·​Papergintza​ (Papelera Española), arma industria (Eibar), metalurgia (Orbea, CAF),
ehungintza…
·Enpresa txiki eta ertainak protagonistak → 50. hamarkadan kooperatibak gailendu.

Industrializazioaren gizarte ondorioak


·Demografia: Biztanleriaren hazkundea eta inmigrazioa.
·Gizarte tradizionaletik (nekazarizta) gizarte modernora (industria) igarotzea.
·Gizartea bi zatitan banatu zen
-Oligarkia: Bizitegi auzoetan ezarri zen.
-Proletarioa: Bizi baldintza gogorrak, barrakoietan egunero, lantegietatik gertu bizi, lanordu
luzeak, zikinkeria, plusbalia, denda zehatzetan erosi beharra. Gainera erraz ordezkatzen
zituzten → Lana galtzeko beldurra → Ez ziren altxatzen → Sozialismoaren sorrera.

·Bi mugimendi politiko sortu:


● ​Nazionalismoa:​ Gizarte tradizionalaren erantzuna industrializazioaren aldaketen
aurrean. Inmigrazioa gutxiesten eta gizarte tradizionala idealizatzen zuten.
Nazionalismoa = Mundu tradizionalaren defentsa.
● ​Langile mugimendua:​ ​Sozialismoa​ oso aktiboa zen Bizkaian. Langileek izaera
sozialistako talde bat sortu eta haien egoera hobetzeko borrokatu zuten, ​sindikatuak
sortuz. Gaztazka sozialak gora egin zuen XIX. mendearen amaieran.
1890. urtean greba orokorra egon zen, sozialistek eta sindikatuek bultzatuta, helburu
bezala lan baldintzak hobetzea zuena.

You might also like