You are on page 1of 3

4. TESTUA.

BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA (1855-06-06)

TESTUAREN KOKAPENA

Lehen mailako testu juridiko honek 1855eko Trenbidearen Legearen artikulu


batzuk azaltzen ditu. Isabel II.aren garaian aldarrikatutako testua da, Biurteko
Progresistan; O´Donell gobernuan zegoenean eta Francisco de Luxan sustapen
ministerioaren buruan, hain zuzen ere. Gorte progresista batzuek aldarrikatutako legea
da. Testu publikoa, beraz, baina funtsean dirua daukatenei zuzenduta dago, batez ere
penintsulako nahiz atzerriko inbertitzaileei. Lege honen bitartez, trenbidearen garapena
lortu nahi dute, eta horretarako dirua behar dute. Lege honetan, abantaila handiak
eskaintzen zaizkie trenbideetan inbertitzen dutenei. Ekainaren 3an aldarrikatu zen
Aranjuezen eta ekainaren 6an argitaratu Madrilgo Gazetan.

TESTUAREN ANALISIA

Hasteko testuan ageri diren hainbat kontzeptu argituko ditugu:

Emakida: Kontzesioa. Gobernuak emandako baimena trenbide bat egiteko.


Funts publikoaren laguntza: Estatuak emandako laguntza ekonomikoa.
Bahimendu: Bahiketa. Epe baterako kentzea.
Auzotasuneko onurak: Auzotarrek beren herrian dauzkaten eskubideak.
Kokea: Ikatz mota bat.
Muga zerga: Arantzela.
Gaztelako oina: 0,2957 m. Gaztelako hazbetea: 23,22 mm.

Hona hemen legearen artikuluetatik atera daitezkeen ideia nagusiak:

o Trenbide bat eraikitzeko estatuaren baimena behar da. Garbi dago


estatuarentzat trenbidearen eraikuntza oso inportantea dela. Gobernuak
erabakiko du zeintzuk izango diren eraiki beharreko lerroak, eta hala,
Madril bihurtuko dute trenbide sarearen erdigune.
o Trenbide sarea eraikitzeko, gobernuak laguntzak eta erraztasunak
emango dizkie konpainiei (enpresei):

- Kapitala bermatzeko.
- Trenbidea bera eraikitzeko.
- Trenbidea martxan jarri ondoren, abantaila gehiago izango dute:
atzerritik inportatzen diren produktuetan ez da ia zerga edo
arantzelik kobratuko.

Esan beharrik ez dago lege honekin Penintsulako nahiz atzerriko kapitalak


erakartzea lortu zela. Diru asko inbertitu zen trenbideetan, eta konpainia
handi batzuk sortu ziren, batez ere frantsesak, 1856-1860 tartean, hala
nola: Compañía de Ferrocarriles Madrid-Zaragoza, Rotschildtarren
kapitalarekin, eta Compañía de Caminos de Hierro del Norte de España,
Pereire frantses bankarien kapitalaren ekarpen nagusiarekin.


4. IRUZKINA.: Burdinbideen Lege Orokorra 1
Trenbideak eraikitzen aritu ziren enpresek mota guztietako ondasunak
inportatzeko aprobetxatu zuten, baita trenbidearekin zerikusirik ez zutenak
ere.
o Trenbidearen zabalera zehaztu zuten: 1,80 m (zabalera iberikoa).
Europako trenbideen zabalera 1,435 metrokoa da. Zergatik erabaki zuten
zabalera desberdina jartzea? Honi buruz bi hipotesi daude:

- Espainiako trenbideak zabalagoak dira frantsesen inbasio militar


bati trabak jartzearren.
- Trenbideak zabalagoak dira abiadura eta kargaren arteko
harreman seguruagoa lortzeko.

TESTUA TESTUINGURUAN JARTZEA

Espainian trenbidearen eraikuntza Europan baino beranduago hasi zen. 1855


baino lehenago hiru trenbide bakarrik zabaldu ziren: Barcelona-Mataro, Madrid- -
Aranjuez eta Gijon-Sama Langreo.

Espainiako agintarientzat, trenbideen eraikuntza eta orokorrean egitura


ekonomikoen modernizazioa polikiegi zihoazen. Ikuspuntu ekonomiko huts batetik,
trenbidearen eraikuntza ez zen errentagarria. Hala ere, liberalentzat, trenbide-sarea izatea
oso inportantea zen lurraldea egituratzeko.

Bestalde, Penintsulako erliebea oso menditsua denez, trenbideak eraikitzea oso


garestia zen, eta etekin ekonomikoa lortzea ez zegoen ziurtaturik. Baina trenbiderik gabe,
estatu liberalaren eraginkortasuna asko ahultzen zen: Madrilen hartzen ziren erabaki
politikoak ez ziren behar bezala gauzatzen erresumako lurraldean. Beraz, trenbidearen
eraikuntza azkartzeko beharra ikusten zen. Horretarako, atzerriko kapitalak erakartzea eta
abantaila ekonomikoak ematea beharrezkoa zen. Horrexegatik, hain zuzen ere, atera
zuten Burdinbideen Lege Orokor hau, inbertitzaileei abantailak eskaintzeko, trenbide-
sarearen eraikuntzan dirua jar zezaten.

Lege honek arrakasta izan zuen, eta XIX. mendearen bukaerarako Espainiak
trenbide sare inportantea lortu zuen. Trenbide sarearen erdigunea Madrilen kokatu zuten,
eredu erradialean antolatuta. Probintzietako hiriburuak ere trenbidearekin lotuta gelditu
ziren.

Ekonomia kapitalistaren garapenean ere trenbidea erabakigarria izan zen


merkatuaren zabalkunde eta integraziorako: eskualdeetan monolaborantza bultzatu zuen
(ardoa, olioa, garia...), eta horrek ere hiriburuari, Madrili, indar handia eman zion.
Produktu astunen (ikatza, burdina) garraioa erraztu zuen. Produktu askoren esportazioa
eta garraioa merkeagoa zenez gero, prezioak berdintzeko eta garestitzeko joera ere egon
zen. Oinarrizko produktuak errazago ateratzen zirenez gero, pobreek asko sufritu zuten,
urte horietan gosete handiak jasan ziren eta. Monetaren erabilera ere asko zabaldu zen,
eta merkatuan produktu gehiago zegoen.

Hiriak handiagoak egiteko erabakigarria izan zen trenbidea, baliabideak eta jendea
errazago iristen ziren eta.


4. IRUZKINA.: Burdinbideen Lege Orokorra 2
Baina, hasieran behintzat, industrializazioari ez zion asko lagundu, konpainia
eraikitzaileek, frantsesek batik bat, material gehiena ―errailak, bagoiak, lokomotorak―
Frantziatik edo Europako beste herrialde batzuetatik inportatzen baitzuten. Espainiako
burdingintzak ez zuen asko irabazi legearekin, bere produktuak Europakoak baino
garestiagoak zirelako.

Trenbideetarako produktuak atzerritik inportatzeko erraztasunek 1907. urte arte


iraun zuten.

Hainbeste abantaila eman arren, trenbide gehienak ez ziren errentagarriak izan eta
konpainia gehienek galerak izan zituzten. Gobernuak erabakitzen zituen kobratzen ziren
tarifak. Trenbide-sareari eusteko dirua herritarrei kobratutako zergetatik lortzen zen.

Trenbide sarearen eraikuntzak estatuaren helburu estrategikoak bete zituen eta


errepide sarearen eredu erradiala jarraituz egin zen: erdigunea Madrilen kokatu zen eta
handik periferiako gune estrategikoetara zuzendu ziren lineak.

Ondorioz, Madrilen pisu politikoa areagotu egin zen. Berez, Madrilen pisu
ekonomikoa nahiko txikia zen garai hartan, eta estatu liberal eta zentralistaren garapenari
sekulako mesedea egin zion. Trenbide sarearekin, Madrilek hobeto menperatzen zuen
erresumako lurraldea: posta zerbitzua, funtzionarioen izendapenak, legeak edo armadaren
mugimenduak hobeto antolatzen ziren. Era berean, alderdi politikoen kanpainak edo
Madrilen argitaratzen ziren egunkari eta aldizkariak azkarrago zabaltzen ziren.
Gazteleraren erabilerari ere asko lagundu zion, eta Penintsulako gainerako hizkuntzek
atzerapen nabarmena jasan zuten.

TESTUAREN GARRANTZIA

Legea oso inportantea izan zen, trenbide sarearen eraikuntzari sekulako bultzada
eman ziolako. Trenbidea faktore erabakigarria izan zen estatu liberalaren garapenean eta
industrializazioaren hastapenetan.

Bestetik, agerian utzi behar da trenbideak beste zenbait esparru ekonomikotan


eragin zuela: nekazaritzaren hazkundea eta espezializazioa erraztu zuen; pertsonen, ideien
eta salgaien mugikortasuna bideratu zuen; barne-merkatuaren sorrera ahalbideratu zuen;
lanpostu berriak sortu zituen...

Alabaina, ezin da aipatu gabe utzi Espainia Europa baino egoera kaskarragoan
gelditu zela trenbidea azkar eta edozein moduan egin izanagatik. Trenbideak onura
handiagoa ekarriko zuen, garai hartan Espainian industrializazio maila hobea egon izan
balitz eta nekazaritza ekonomiako trukeak garrantzi handiagoa eduki izan balu. Eskualde
batzuk bazterreratuta gelditu ziren. Gainera, trenbideak eraikitzen gastatu zutena asko
izan zen. Penintsulako lurraldea menditsua da eta leku gehienak trenbidetik urruti
geratzen ziren. Horregatik, ekonomiaren modernizazioa ez zen hain azkar gertatu. Hala
ere gertatu zen eta trenbidea, elementu klabea izan zen prozesu horretan XIX. mendean.


4. IRUZKINA.: Burdinbideen Lege Orokorra 3

You might also like