You are on page 1of 2

CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE KONSTITUZIOGILEETAN

EMANDAKO HITZALDIA (1931-09-01)

1. Sarrera

Testu hau, 1931eko irailaren 1ean Clara Campoamor emandako hitzaldiaren zati bat da. Testu
historikoa da, garaikoa eta gertakariekin zuzen erlazionatuta dagoelako. Testuaren edukiari
begiratzen badugu politikoa da; lege bati hitz egiten duelako baina ez da lege bat, hitzaldia
baizik. Honen idazlea Clara Campoamor izan zen. Clara Campoamor, Espainiako kongresuko
lehenengo hiru emakume diputatu ohietako bat izan zen. Diputatu bihurtu zen hutsune legal
baten ondorioz, hau da, emakumeak aurkeztu zitezkeen hauteskundetara botoa eman ezin
zutenean, 1930ko hauteskundetan. Alderdi Erradikaleko, Lerruxen alderdikoa, diputatua izan
zen lehenengo legealdian, 1931tik 1933ra arte. Haren lan parlamentarioa emakumearen
botoaren defentsa eta dibortzioa izan zen. 1934. urtean alderditik irten zen ez zegoelako ados
CEDArekiko aliantzarekin eta Ezkerra Errepublikanoan sartzea eskatu zuen, Manuel Azañaren
alderdia, baina ezetz esan zioten. Gerra zibila hasi zenean Suitzara joan zen eta han hil zen, baina
Donostian dago lurperatuta haren gorpua. Konstituzioa idazten hari zen momentuan idatzi zen
testu hau Madrilen, parlamentua hor zegoelako. Testu publikoa da. Diputatuei zuzentzen zaie
eta honen helburua emakumearen boto eskubidea defendatzea da.

2. Ideia nagusiak

Testu hau bi paragrafotan banatuta dago, baina ez da testu osoa, zatiak falta zaizkio.

Lehenengo paragrafoan, Clara Campoamor emakumeak gizakia izateagatik dauzkaten


eskubideak defendatzen ditu onartuz eskubideen erabileran hanka sartzeak eta zalantzak egon
daitezkela, hau da, posible dela emakume ohietako askok eskuineko alderdiei botoa ematea
(“Utzi iezaiozue… horrela bakarrik heziko baita hartan”).

Bigarren paragraforen hasieran aipatzen du errepublikan jaio berriaren Konstituzioa munduko


Konstituzio aurreratuenetakoa izan zela (“Konstituzio honen… aurreratuena izango dela
pentsatzeak”). Aurrerago, aipatzen da behin behineko gobernuak apirilaren 31ean emandako
dekretua emakumeei aitortuz notario eta jabetzaren erregistratzailea izateko oposaketetan
parte hartzeko eskubidea. Clara Campoamorrek diputatuei eskatzen die Espainia izateko
lehenengo latindar nazioa emakumeei boto eskubidea aitortuko ziela (“Gainera,… zuen kidearen
askatasuna”).

3. Testu ingurua

Aznar almirantearen gobernuak udal hauteskundeak konbokatu zituen 1931eko apirilaren 12an
eta Alderdi Errepublikanoek hauteskundeak irabazi zituzten hirietan eta herri handietan.
1931eko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen modu baketsuen eta errepublikanoek
behin-behineko gobernua sortu zuten. Joera desberdinetako errepublikanoek eta sozialistek
osatu zuten, Niceto Alcalá-Zamora presidentea izan zen, Alejandro Lerroux estatu ministroa,
Manuel Azaña gerra ministroa, Indalecio Prieto ogasun ministroa, Francisco Largo Caballero lan
ministroa; baita Katalanista batek, Nicolau d’Olwer eta Galegista batek, Santiago Casares.
1931eko ekainaren 28ko hazkundeak: errepublikanoek eta sozialistek gehiengoa lortu zuten, eta
eskumako alderdiak nahiko ahulduta geratu ziren. Lehenengo parlamentu horretan emakumeek
ezin izan zuten bozkatu, baina hiru emakume diputatu izan ziren, Clara Campoamor (partidu
erradikala), Victoria Kent (partidu erradikal sozialista) eta Margarita Nelken (PSOE). Intelektual
garrantzitsu asko parte hartu zuten Gorteetan, Miguel de Unamuno, Jose Ortega y Gasset,
Gregorio Marañon, batzuen artean.

Estatuaren eta elizaren arteko harremanei buruzko eztabaidak Alcalá-Zamora presidentearen


eta Miguel Maura ministroaren dimisioa eragin zuen. Eta Manuel Azaña izendatu zuten
gobernuko presidente berria.

Errepublikano eta ezkertiar askok uste zuten eliza katolikoaren eragina haundiegia zela
Espainiako emakume askorengan eta emakume askok alderdi katoliko kontserbadoreei emango
zietela botoa eta hori arriskutsua zela errepublikaren proiekturako. Botazioan alderdi politiko
asko banatu ziren. 161 alde, eskuineko ia guztiak eta zentro eta ezkerreko batzuk, 121 kontra.
Aipatutako hiru emakume diputatu ohietatik bat bakarrik jarri zen emakumearen botoaren alde,
Clara Campoamor; Victoria Kent eta Margarita Nelken kontra egon ziren. Honek aurrera joan
zen eta konstituzioaren artikulu batean aplikatu zen.

Sufragio unibertsala emakumeen boto eskubidea aitortu zuen. Autonomia estatutuak lortzeko
eskubidea aitortu zen Errepublika estatu integral moduan definitu zen, baina aldi berean
eskualde autonomoen sorrera baimenduz. Konstituzioa 1931eko abenduaren 9an onartu zen,
eta biharamunean Gorteek Niceto Acalá-Zamora aukeratu zuten Errepublikako presidentea eta
Manuel Azaña Gobernuko presidentea izango da.

1933an emakumeek bozkatu zuten lehen aldia Euskal Herrian (Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
bakarrik, Nafarroa proiektuaren kanpo zegoelako) izan zen, autonomia estatutuaren proiektuari
buruzko erreferendumean. Eta astebete geroago, Espainiako hauteskunde orokorretan boskatu
ahal izan zuten.

Europako hegoaldean oraindik emakumeen boto eskubidea ez dago onartuta, Espainia


lehenengo herri latindarra izan zen hori onartzen. Baina ez zen izan munduan, munduko lehengo
herrialdea emakumeen botoa onartu zuena izan zen Zelanda Berria 1893.urtean; Europan,
Danimarkak 1915etan, gero Erresuma Batuak eta Alemaniak 1918an. Ere bai, Amerikako Estatu
Batuek 1920an, hau da, lehenengoak kultura anglosaxoikoak izan ziren eta Europa iparraldeko
herrialde batzuk.

4. Konklusioa

Clara Campoamorri esker Espainiak nahiko goiz onartu zuela emakumeen boto eskubidea eta
beste herrialde baten, Suitzak, Frantziak askoz geroago onartu zuten. Lehenengoak herrialde
anglosaxoiak eta Europa iparraldeko herrialde batzuk. Europako hegoaldean Espainia izan zen
lehenengoa, Frantziak eta Italiak bigarren mundu gerra eta gero aitortu zuten emakumearen
botoa eta Suitzan ez zen onartu 1971.urtean, gainera han hil zen Clara Campoamor.

You might also like