You are on page 1of 4

8.

GAIA: BIGARREN ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1931-39)

SARRERA

1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen. Abertzaleek autonomia-eskubidea


aldarrikatu zuten. Autonomia estatutuak, estatutuak emandako legea zen, eta lege horrek
jasotzen zuen. II.Errepublikan Euskal Herriak aukera izatea autonomia. Hala ere,
zailtasunak izan zituen, alde batetik, abertzaleek Donostiako Hitzarmena ez zutelako sinatu,
eta bestetik, karlistak errepublikaren aurkakoak zirelako.

1.EUSKAL HERRIKO INDAR POLITIKOAK

Euskal Herrian 1931ko hauteskundeetan eskuineko alderdiek eta Eusko Alderdi Jeltzaleak
irabazi zuten. Baina errepublikarrak, sozialistak eta Eusko Abertzale Ekintzak hirietan eta
herri nagusietan irabazi zuten.

AUTONOMIAREN BIDE LUZEA. LIZARRAKO ESTATUTUA (1931)

Zinegotzi nazionalistek autonomiaren aldeko mugimenduari ekin zioten, eta haien burua
Jose Antonio Agirre, Getxoko alkatea zegoen. Mugimendu horo 1931ko ekainaren 14an
Lizarran egin zen bileran amaitu zen. Bilera horretan, abertzale eta karlisten laguntzari esker
eta Eusko Ikaskuntzak idatzitako proiektuari, zuzenketa batzuk egin ondoren,
estatu-proiektu bat onartu zen: Lizarrako Estatutua. Proiektuan besteak beste jasotakoa:
konfesionaltasuna, foruak berrezartzea, ahalmen zabalak, etorkinen eskubide politikoak
murriztea… 1931ko hauteskundeetan emaitza onak lortu zutenez, Lizarrako Autonomia
Estatutua onartutzat eman zuten, Euskal Herriko biztanleen bozketa egin gabe. Ezkerreko
alderdiak aurka zituen neurrian, proiektu hark ez zuen etorkizunik, Gorteetan onartu behar
zelako.

BATZAR KUDEATZAILEEN PROIEKTUA (1933)

Gobernuak estatutu proiektu berria egiteko agindua eman zuen, baina ez udalei, baizik eta
Diputazioetako Batzar Kudeatzaileei. Proiektu haren ezaugarri nagusia hau zen:
konstituzioak aurreikusitako prozedura errespetatzen zuen.

Batzordeak bi testu prestatu zituen. 1932ko ekainaren 19an Iruñean eginiko bilkuran, udal
nafarren gehiengoak aurkako botoa eman ondoren, beste testu bat prestatu zuen Nafarroari
eginiko aipamen guztiak bazterrean utzita. Aurkakko botoaren erantzuleak karlistak izan
ziren.

Bigarren proiektua 1933ko abuztuaren 6an onartu zuten Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako
udalek Gasteizen egindako bilkuran, eta erreferendumean berretsi zuten hiritarrek 1933ko
azaroaren 5ean. Testu berria luzea eta xehea zen: Euskal Herria konstituzioaren arabera
lurralde autonomo bat zen, foruei eta Kontzeru ekonomikoari aipamena egiten zitzaion,
bertan behera geratu zen inmigranteen diskriminazioa…

1
1933an eskuina agintera heldu orduko, haren tramitazioa gelditu zegin zen, eskuin
espainiarra autonomiaren aurka zegoelako. Arabako erreferendumeko emaitzez baliatu
ziren Estatutuaren aurkako kanpaina bati ekiteko.

1933KO HAUTESKUNDEAK ETA 1934KO IRAULTZA

Espainian 1933ko hauteskundeak eskuin aldeko alderdiek irabazi zituzten, eta Lerroux-ek
C.E.D.A.ren laguntzarekin gobernua osatu zuen. Gobernu honek lehen egindako erreforma
guztia zuzendu eta geldiarazi zituen: nekazal erreforma, elizaren kontrako neurriak,
langileen aldeko neurriak....EAJ saiatu zen Lerroux-en erradikalekin akordio batera heltzen,
Gorte berri eskuindarrek Estatutua onar zezaten. Baina inolako erantzunik jaso ez zuenez,
ezkerreko indarretara hurbiltzen hasi zen.

Euskal nazionalismoak bizi behar izan zuen egoera zail honetan, 1934ko udaran gatazka
bat gertatu zen gobernuarekin, Espainiako Finantza Ministerioak Kontzertu Ekonomikoaren
aurka neurri batzuk hartu baitzituen.

1934ko urrian mugimendu iraultzailea gertatu zen. Urriaren 5ean UGT-koek greba
orokorraren deialdia egin zuten, eta urriaren 12ra arte iraun zuen. EAJk ez zuen parte hartu
alderdi gisa, baina langile militante nazionalista batzuek Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko
industrialdeetako grebetan esku hartu zuten. Istilu larrienak Arrasaten
eta Eibarren gertatu ziren. Grebaren ondorioz: 41 hildako eta zauritu ugari izan ziren, 1600
pertsona kartzelaratu zituzten, EAJren hainbat buruzagi barne, langileen erakundeak,
batzokiak eta ELA sindikatuaren egoitzak itxi. Une hartatik aurrera, guztiz eten ziren EAJren
eta eskuinen arteko harremanak. Euskal Herrian Fronte Popularra eratzeko urratsak egiten
hasi ziren, Indalecio Prieto sozialistak bultzatua.

LEHEN EUSKAL GOBERNUA

1936ko Estatutua

1936ko otsailean Espainian egindako hauteskundeetan, Fronte Popularra irabazi zuen.


II.Errepublikako lehen faseko erreformak bultzatzen zituen, baita autonomia ere.
Estatutuaren proiektua prestatu behar zuen batzordea eratu zen. 1936ko ekainean proiektua
bukatu zen ia.

Uztailean gerra hasi zen eta eten egin zen autonomia-prozesua. Bertan behera geratu ziren
Gorteetako lanak. 1936ko urriaren 1ean Autonomia Estatutua onartu zen. Hauek ziren
ezaugarri nagusiak: Elebitasuna, hiru herrialdeek eratzen zuten eskualde autonomoa…

Eusko Jaurlaritza urriaren 8an eratu zen, Lehen Euskal Gobernua. Gobernu
presidentzialista izan zen, Agirrek botere ugari zituelako.

2
GERRRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN

Gerra Zibila II. Errepublikaren gobernaren aurka matxinatutako sektore militar eta sozialen
arteko gatazka armatua izan zen (1936-1939). Francoren jarraitzaileek, Italiako eta
Alemaniako gobernuen laguntza izan zuten, eta errepublikarrak garaitu zituzten. Francoren
armadak 1939ko urtarrilean Bartzelona hartu eta Errepublikako gobernuak Frantziara alde
egin behar izan zuen.

Euskal Herrian gerra oso laburra izan zen. 1936ko uztailaren 18ko altxamendutik 1937ko
uztailaren 2an armada frankistak lurralde osa okupatu zuen arte iraun zuen. 1936ko
uztailaren 18an euskal lurretan bi eremu bereiztu ziren:

● Araba eta Nafarroa nazionalen aldean geratu ziren.


● Bizkaiak eta Gipuzkoak Errepublikari leial izaten jarraitu zuten.

Erreketeak (milizia karlistak) funteszkoak izan ziren kontrola eskuratzeko.

Gerra Gipuzkoan

Gipuzkoan Defentsa Batzordea eratu zen gerra ekintzak antolatzeko , baina miliziek,
prestakuntza eskasa
zuten eta aginte bateraturik gabe zeuden. Mola jeneralaren armadak, Iruñeatik abiatuta eta
karlisten
laguntzarekin Irun (=muga) hartu zuen irailean. Egun batzuk beranduago, irailean ere,
nazionalek
Donostia konkistatu zuten eta Debako arrora iritsi ziren. Gipuzkoa nazionalen menpe gelditu
zen. Araban,
frontea Legutio aldean finkatu zen. Errefuxiatu askok Bizkaiara ihes egin zuten.

Gerra Bizkaian

Bizkaian sortu berria zen Eusko Jaurlaritzak gidatu zuen gerra. Gerra gidatzearekin batera,
Eusko Jaurlaritzak hartu zituen ahalmenak Estatutuak ematen zizkionak baino askoz
handiagoak izan ziren: Altxatuen armadari aurre egiteko armada bakar bat antolatu zuen
alderdi eta sindikatuen milizia guztiekin, “Eusko Gudarosteak” hain zuzen ere; batailioiak
ideologiaren arabera antolatuta zeuden. Beraiekin Bizkaiko defentsa eta Bilboko “burdinaren
lerroa”ren babesak antolatu zituen . Horretaz gain : dirua, ertzantza, ikurriña bandera
autonomikotzat eta ez alderdiaren banderatzat, nazioarteko politikaren kontrola, ...

Madrileko porrotaren ondorioz, altxatuen presioa iparralderantz bideratu zen. Mola jeneralak
Bizkaia konkistatzea erabaki zuen, gerrarekin jarraitzeko behar zuten industria-aberastasuna
lortzeko. Italiarrek eta alemaniarrek ere parte zuzena hartu zuten eta teknika berriak
indarrean ipini zituzten , hala nola, populatze zibilaren bonbardeaketak -Gernika, Durango-.
Mola hegazkin istripuz hil zen. Dávila-k , Mola ordeztuta, burdinazko lerroa apurtzea lortu
zuen eta ekainean ,1937, Bilbon sartu zen. Eusko Jaurlaritzak ez zuen bete Errepublikaren
agindua industriak hondatzeko, eta produkzio-aparatua errebeldeen esku geratu zen. Euskal
gudariak Bizkaiatik ihes egin eta Santoñan bildu ziren. EAJ-k Santoñako Ituna sinatu zuen

3
abuztuan,: errenditzen ziren, armak entregatuta, gudariak preso ez hartzearen truke. Baina
nazionalek ez zuten ituna guztiz errespetatu. Ezkertiar gudariek jarraitu zuten borrokatzen
Kantabrian eta Asturiasen.

Gerra zibilak gutxi iraun zuen euskal lurretan. Errepublikanoen porrota garbia izan baitzen.
Gainerako lur errepublikanoetatik isolatuta zeudalako, Frantziako mugak itxita zituztelako,
Nazionalek ontzi blokeoa ezarri zutelako eta Euskal alderdien artean egon ziren gatazka
politikoen ondorioz.

You might also like