You are on page 1of 7

21.

Testua

Baionako Hitzarmena
(1945-03-31)
EUSKO ALDERDI JELTZALEA (EAJ) ALDERDI SOZIALISTA (PSOE)

EUSKADIKO
ALDERDI
KOMUNISTA PARTIDO
REPUBLICANO
FEDERAL CNT
UGT

ELA-STV

IZQUIERDA REPUBLICANA
21. TESTUA: BAIONAKO HITZARMENA (1945-03-31)
 
Euzkadik Frantzian dituen erakunde politiko eta sindikalek, Euzkadiko Gobernuarekin batuta Francok
bideratutako altxamendu militarraren aurka heroikoki borrokatu zutenek, honako hau adierazi nahi
dute, etorkizuneko berezitasun ideologikoei uko egin gabe:
 
1. Altxamendu militarra zela-eta, indarrak batu zituztela 1936ko uztailaren 18an abiarazitako ekintza
gauzatzeko, eta batura hori berretsi egin dutela. Batura hura era organikoan islatuta geratu zen
1936ko urriaren 7an, Euzkadiko Gobernua osatu zenean, Errepublikako Gorteek bozkatutako
Estatutuaren arabera. Gobernu haren lehendakaria José Antonio Aguirre jaun txit gorena da.
 
2. Gobernu horretan konfiantza osoa dutela eta beharrezko laguntza eskainiko diotela, euskal
herriaren bidezko ordezkari gisa, haien helburu politiko eta sozialak jasotzen baditu, betiere.
 
3. Normaltasun demokratikoa berriz ezarritakoan, euskal herriak askatasunez adieraziko dituen
nahiak errespetatu eta defendatuko dituztela.
 
4. Euzkadiko Gobernuak egin beharreko lana aholkatu, prestatu eta babestuko duen erakunde
aholku-emailea eratuko dutela, gerraren ondorioz euskal lurraldetik kanporatu dituen demokraziaren
aurkako erregimena desagertzean. Erakunde horren funtzionamendua araudi egoki baten bidez
arautuko da.
 
5. Penintsulako herri, alderdi politiko eta erakunde sindikal guztiekin batera borrokan jarraituko
dutela, Francoren gobernuaren, Falangearen eta beste edozein diktadura-erregimenaren aurka, baita
demokraziaren kontrako eta monarkiaren aldeko beste mugimendu guztien aurka ere.
A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…).

Testu mota: Lehen mailako testu politikoa, manifestu bat hain zuzen.

Non eta noiz idatzia : Baionan, 1945an.


.
Egileak: Kolektiboa, alderdi politikok (EAJ, PSOE, ALDERDI KOMUNISTA, IZQUIERDA
REPUBLICANA, PARTIDO REPUBLICANO FEDERAL), eta sindikatuak (ELA-STV, UGT, CNT).

Nori zuzendua eta xedea: Testu publikoa, Euskal Herria eta Espainiako herritar guztiei
zuzendua.
B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu

1945an Euskadik Frantzian dituen erakunde politiko eta sindikalek, Euzkadiko


Gobernuarekin batuta, honako hau adierzten dute:
1.- Berretsi egiten dutela altxamendu militarra zela eta, 1936-07-18an sortutako indar
hauen arteko batura. Gero gauzatuko zena baita, lehenengo Euzko Jaurlaritzan.
2.- Agiri honekin berresten du Gobernu horretan duen konfiantza eta zituen helburu
politiko eta sozialak mantentzen badituzte, beharrezko laguntza eta babesa eskainiko diote.
3.- Normaltasun demokratikoa berriz ezarritakoan, Euskal Herriak askatasunez adieraziko
dituen nahiak, errespetatu eta defendatuko dituztela.
4.- Erakunde bat eratuko zutela, behin diktadura bukarazita, Eusko Jaurlaritzari bere
eginkizunetan aholku eta laguntza emateko. Erakunde hori araudi egoki batek erregulatuta
egongo zen.
5.- Frankismo, diktadura, demokraziaren aurkako mugimendu eta monarkiaren berrezarpen
aldeko ororen aurka egingo zutela borroka, horretan bat zetozen penintsulako gainerako
guztiekin batera (herri, erakunde, alderdi…)
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu.
• Testua 1945an kokatzen da Frankismoaren lehen garaian, bertan 1936ko Autonomia Estatutuaren
bidez lortu zen Eusko Gobernua erbestean dago, Gerra Zibilan Errepublika garaitua izan ondoren

• Erbestean Eusko Jaurlaritza osatzen edo apoaitu zuten alderdiak eta sindikatuak, borrokatzen
jarraituko zuten matxinatuaren erregimenari kontra egiten.
Erakunde hauek itxaropena zuten behin erregimen faxistak garaituak izanda, laguntza emango zietela
Francoren erregimenarekin bukatzeko. Gerra bukatzear dago eta euskal gobernuari osatu zuten indarrak
berrestu nahi dute bere lotura, eta konfiantza osoa eskeintzen diote erakundeari.

• Euskal Gobernua, behin Euskal Herria garaitua Kataluinara joan zen eta 1939ko haiseran,
hau erortzen denean erbestera abiatuko zen, lehenengo Frantziara eta, gero, Bigarren Mundu Gerran
naziek Frantzia okupatu zutenean, ihes egin behar izan zuten, Estatu Batuetara eta bukaeran Mexikora
(Bertan Errepublikako gobernua kokatuko zen ).
Erbestea eta Espainia barrukoaren koordinazioa gordetzen saiatu zen, nahiz eta gero eta zailagoa izan
erregimen frankista finkatzen joan zen heinean. Erbestetik errefuxiatuei laguntzeaz gain, lagundu egin
zien aliatuei gerra irabazten (Batallón Gernika) .
• Ondoren erregimen frankistaren finkapena oztopatzea izan zuten helburu eta erregimen demokratiko
berrezartzea.
Hitzarmen hau testuinguru horretan kokatzen da, indartu nahi dute erbestean dauden Errepublika
garaiko erakundeak, Eusko Gobernua bezala “berretsi egin dutela. Batura hura era organikoan islatuta
geratu zen 1936ko urriaren 7an, Euzkadiko Gobernua osatu zenean”.
• Frankismoari aurre egiteko garrantzitsua zen oposizioa bateratua aurkeztea. 1945eko martxoan,
gerra amaitu baino lehen, euskal alderdi eta sindikatu ia guztiak Baionako Hitzarmena sinatuko zuten,
non denek Errepublika, Estatutua eta Euskal Gobernuaren aldeko atxikipena aldarrikatzen zuten.
D) Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko.

Testu honek garrantzia du erakusten duelako Baionako Hitzarmenean parte hartu zuten
indarrak etorkizunerako programa bat aldarrikatzen zutela eta, batez ere, Euskal Gobernua
bermatzeko egin zuten esfortzua, batzuek kolokan jarri zutelako.
Askatasun demokratikoak errekuperatzea izan zen gehien inporta zitzaiena une horretan
eta alderdien interesen gainean jarri zuten helburu hori.

You might also like