You are on page 1of 2

FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)

1. Sarrera

Testu hau, fronte popularraren programa da. Testu historikoa, garaikoa eta gertakariekin zuzen
erlazionatuta dagoelako eta testuaren edukiari begiratzen badiogu politikoa da. Honen egilea,
egile kolektiboa izan zen, fronte popularreko politikariek idatzi zuten Madrilen, 1936ko
urtarrilaren 16an; hilabete bat bakarrik faltatzen zen otsaileko hauteskundetarako, akordio hau
egin zen hauteskunde horiek prestatzeko. Momentu horretan hauteskundeak oraindik ez ziren
egin horregatik zentro-eskuina zegoen gobernuan. Testu publikoa da El Socialista izeneko
aldizkarian argitaratu zelako eta Espainiar herritar guztiei zuzenduta dago. Honen helburua,
fronte popularraren programa aurkeztea zen.

2. Ideia nagusiak

Testuak erakusten dizkigu zeintzuk diren fronte popularreko alderdi desberdinek adostatutako
konpromisuak. Fronte Popularra (Union Republicana, Izquierda Republicana, PSOE, PCE,
POUM…).

Amnistia, 1933ko azarotik aurrera, hau da, gobernu zentro-eskuineko gobernualdian egindako
delitu politiko eta sozialetarako aplikatzen zen (“Alderdiak … jo ez bazituzten ere”). Hurrengo
paragrafoan azaltzen da Konstituzioaren hasierako izpiritua berreskuratu nahi zutela
(“Askatasunaren eta … berrezarriko dute”). Laugarren paragrafoan, nekazaritzaren kontua
aipatzen da, lurraren kontuan adosten da berreskuratzea 1932ko nekazaritza erreforma naiz eta
sozialistek lurren nazionalizazio osoa eskatu, baina beste alderdiekin adosten dutena da 1932ko
nekazaritza erreforma berreskuratzea (“Errepublikanoek … nekazarien berrerospena”).
Hurrengo paragrafoa banka sistemaren kontua, sozialistek banka nazionalizatu nahi zuten, baina
beste alderdiekin adosten dutena sistema bankarioa hobetu behar dela da (“Alderdi
errepublikanoek … hobekuntza behar dituela”). Eta azken paragrafoan, sozialistek langileen
kontrolean oinarritutako sistema sozioekonomiko bat nahi zuten, baina errepublikanoekin
adosten dutena fronte popularrerako da gobernuak langileen bizi baldintzak ahalik eta gehien
hobetuko dituela (“Alderdi errepublikanoek … langileen kontrola”)

3. Testu ingurua

1933ko azaroko hauteskundeetan CEDA izan zen alderdirik bozkatuena. Hala ere, Alcalá-Zamora
Errepublikako presidentea Lerroux (Partido Republicano Radical) deitu zuen gobernura.
Lerrouxek bere alderdiaren eta CEDAren babesarekin gobernatu zuen.

Lerrouxen gobernu aldian zegoenean, erreformak eten zituen eta eliza katolikoaren aldeko
neurriak hartu zituen. Ikastetxe katolikoak ez ziren itxi eta estatuak apaiz askoren soldata
ordaindu zuen. Gatazka sozialak areagotu ziren, CNTk deitutako greba orokorra adibidez.

1934ko urriaren 1ean Lerrouxek CEDAko hiru ministro izendatu zituen. Ezkerreko indarrek
(PSOE, PCE, UGT, CNT…) greba orokor iraultzailea deitu zituen. Honek, altxamendu izaera hartu
zuen hainbat lekutan.
Asturiaseko Iraultzan iraultzaileak kuartelak eta arma lantegiak okupatu zituen, denbora
laburrez, iraultzaileek Asturiaseko eskualde baten kontrola izan zuten eta Gobernuak Franco
jenerala bidali zuen matxinada zapaltzeko. Borrokan 1300 hildako inguru egon ziren. Borroka
amaitutakoan 30.000 espetxeratu zituzten.

Kataluniako Iraultzan 1934ko urriaren 6an Luis Companyes Generalitateko presidenteak Estatu
Katalana aldarrikatu zuen, Espainiako errepublika Federalaren barruan eta borrokak Armadaren
(Batet jenerala) eta Generalitataren artean, azkenean Generalitata errenditu zen. Companyes
eta buruzagi katalanista nagusiak espetxeratu zituzten eta Gobernuak Kataluniako autonomia
suspenditu zuen.

Giro politikoen erradikalizazioa 1934ko urriko gertaeren ondorioz eta nazioarteko testu
inguruaren ondorioz ere zentro-eskuineko gobernu aldia amaitu zen. 1935ean Lerrouxen
alderdiaren ustelkeria argitara eman zen eta dimititu behar izan zuen. 1936ko otsaileko
hauteskundeetan Fronte Popularra irabazi zuen. Lehenengo gobernuan, Manuel Azaña gobernu
buru izan zen otsailetik maiatzera. Fronte Popularraren programan, testuan agertzen dira
batzuk, 1934ko urritik aurrerako preso politikoentzako amnistia, 1931tik 1933 urteetako
erreformen bidea berreskuratu zuten eta Kataluniaren autonomiaren berrezarkuntza.

Maiatzean Gorteek Alcalá-Zamora Errepublikako presidentea kargugabetu zuten. Manuel Azaña


Errepublikako presidente berria izendatu zuten. Eta Santiago Casares Quiroga Gobernuko
presidente berria izendatu zuten.

Indarkeria politikoa areagotu zen; atentatuak, elizen eta kometuen kontrako erasoak… Gatazka
sozialak ere areagotu ziren; grebak lurren okupazioak… Armadaren sektore bat estatu kolpea
emateko konspiratzen hasi zen.

Gerraren bezperan Jose Castillo Oldarreko Guardiako teniente errepublikanoaren erailketa egon
zen 1936ko uztailaren 12an eta Jose Calvo Sotelo Bloque Nazionaleko liderraren erailketa.

1936ko uztailaren 17an Armada altxatu zen gobernuaren kontrako Marokon, eta hurrengo
egunean altxamendua Penintsulara zabaldu zen. Lau egun geroago Gerra zibila hasi zen.

Nazioarteko egoera politikoa. Faxismoaren eta nazismoaren gorakada gertatzen ari da Europan.
1936an Joko Olinpikoak Berlinen jokatu ziren, Hitler joko Olinpietako anfitrioi izan zen.
Komunistek Fronte Popularra sortzeko proposatzen dute herrialde askotan. 1936. urtean
Espainian eta Frantzian egon ziren hauteskundeetan, bi herrialdetan, Fronte Popularra irabazi
zuen.

4. Konklusioa

Lehentasuna faxismoaren kontrako borroka zen eta hortik jaiotzen da Fronte Popularraren
proiektua. Espainiak garai horretan bizi zuen erradikalizazio eta polarizazio politikoa
hauteskundeak egin zirelako giro politiko oso biolento batean eta giro horren ondorioz hilabete
batzuk geroago sortzen da Espainiako Gerra Zibila.

You might also like