You are on page 1of 2

14. TESTUA.

FRONTE
POPULARRAREN PROGRAMA
(1936-01-16)
Historia de España
1 pag.

Document shared on https://www.docsity.com/es/14-testua-fronte-popularraren-programa-1936-01-16/7237615/


Downloaded by: paul-jax (paul.8a.xd@gmail.com)
14. TESTUA. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)
Testu hau lehen mailako testu historikoa da eta gai politikoak jorratzen ditu. Egilea kolektiboa da, konkretuki Fronte
Popularra, 1936ko otsailean hauteskundeak irabazi zituzten ezkerreko alderdi eta elkarte sindikalak, Gerra Zibila
amaitu arte Espainian gobernatu zutenak eremu errepublikarrean. Testu hau aukera politikoen artean erabaki behar
duten hautesleei zuzenduta dago; beraz, testu publikoa da. Testua Madrilgo "el Socialista" egunkarian argitaratu zen,
1936ko urtarrilaren 16an hain zuzen ere, Sega Politikoa amaitu ondoren, radical-cedista biurtekoa amaitu denean, eta
Alcala Zamorak hauteskunde orokorrak deitu zituen 1936ko otsailerako. Dokumentuaren helburua da, hauteskundeak
irabaziz gero, fronte popularrak zuzendutako gobernuaren oinarriak ematea.

Testuaren ideia nagusia da alderdi errepublikanoek, sozialista marxistek eta sindikatuek konpromisoa hartu dutela
akordio bat eta programa komun bat ezartzeko, faxismoa Espainian zehar ez sortzeko. Bigarren zatian azaltzen da
garaipena lortuz gero hartuko diren neurriak honako hauek izango liratekeela: preso politikoen amnistia, errepublika
erregimen politiko liberal demokratiko eta erreformista gisa definitzea, interes orokorrarekin, klase-pribilegioen
gainetik, eta irakaskuntza laikoa eta berdintasunezkoa ematea.

Testua hobeto ulertzeko honako kontzeptu hauek azalduko ditut: Banka jarduera nagusia publikoarengandik
gordailuak onartu eta kreditu-eragiketak burutzea duen enpresa publiko edo pribatua da, bitartekari-lan horretan
kopurua, epea, arriskua eta prezioa egokitzen dituela. Beste aldetik, konstituzioa, gorteen bitartez onartutako lege eta
askatasunen multzoa. Lege horiek, politikoak, ekonomikoak eta sozialak dira. Madrilen, 1931an Gorte Konstituziogileak
egindako saioan, II. Errepublikaren konstituzioan egin nahian, Espainia estatu demokratikoa, laikoa eta Estatu zentral
bezala deskribatzen zuen.

Errepublika eta behin-behineko Gobernua aldarrikatu ondoren, 1931n hauteskunde orokorrak deitu ziren berriro, eta
errepublikanoen eta sozialisten laguntza izan zuten. Errepublikano-Sozialistaren Gobernuan (1931-1933) Niceto
Alcala Zamora Errepublikako presidente izendatu zuten, eta beste egoera bat onartu zuten. Errepublika horretan
hainbat erreforma egin ziren hezkuntzan, militarretan, nekazaritzan, gizartean eta lurraldean. Baina, beranduago,
errepublikano-sozialistek Gobernuaren boterea galdu zuten 1933ko hauteskundeetan, non Derercha (Ceda) eta
erdialdea (Alderdi Erradikala) elkartuta aurkeztu ziren eta garaipena lortu zuten hauteskundeak irabaziz. Garaipen
horrek hainbat ondorio ekarri zituen, hala nola Gobernu errepublikano-sozialistak egindako erreformen moteltzea eta
"la Sanjurjada" estatu-kolpe saiakeran atxilotuen askatasuna. Hori dela eta, militarrek "1934ko urriko iraultza" ren
parte izan ziren, PSOE, UGT sindikatua eta katalanak protagonista izan zituena. Iraultza hau garatzeko arrazoiak,
CEDAren faxismoaren beldurra zen, baina herriaren altxamendua fusilamenduekin, espetxeratzearekin amaitu zen.
Gobernu hau 1936ko hauteskunde orokorren ondoren amaitu zen. 1936ko hauteskundeetan, eskuina (CEDA) eta
zentroa (Partido Erradikala) bananduta eta koaliziorik gabe aurkeztu ziren; ezkerra, berriz, batu egin zen “Fronte
Popularra” koalizio eta partido bezala. Fronte Popularra ezkertiarrek eta indar aurrerakoi gehienek osatzen zuten.
Momentu horretan, “Fronte Popularra” bere programa atera zuen, 1936ko urtarrilaren 16an argitaratua “El Socialista”
egunkarian, gobernuaren oinarriak emateko eta alderdi errepublikanoek, sozialista marxistek eta sindikatuek
konpromisoa hartu dutela akordio bat eta programa komun bat ezartzeko, faxismoa Espainian zehar ez sortzeko.

Fronte Popularrak otsaileko hauteskundeak irabazten dituenean, sozialistek ez dute Gobernu errepublikanoan parte
hartuko, alderdi barruan joera iraultzaileena nagusituko delako. Gobernuaren politika erreformista: amnistia,
Kataluniako autonomia berrezartzea eta nekazaritza erreforma berpiztea, ez dute indar iraultzaileen aldaketa grina
asetuko eta lur okupazioak eta ekintza iraultzaileak areagotuko dituzte. Eskuina beste aldetik erradikalizatu zen, eta
Espainiako Berrikuntza eta Falange bezalako alderdien alde jarriko dira, ezkerreko Gobernuari amaiera emateko.

Egoera honetan, falangistek Castillo tenientea erail izanak eta ezkertiarrek José Calvo Sotelo eskuineko buruzagiaren
hilketarekin emandako erantzunak, eskuinak aspaldi prestatzen ari zen kolpe militarra bizkortu besterik ez zuen
egingo, eta, beraz, lau urte iraun zuen gerra zibil izugarri bat sortuko zen.

Testu hau garrantzi handia izan zuen, 1936an Fronte Popularrak Espainiako hauteskundeak irabazi baitzituen, eta
Fronte Popularra osatzeak ezkertiarren garaipena lortzeko izan zuen garrantzia erakusten digulako. Horrez gain, oso
garrantzitsua izan zen, bertan islatzen baitira alderdi politiko horien ideia nagusiak, nahiz eta gerra zibilaren hasierak
Fronte Popularraren erreforma eta aurrerapen demokratikoekin amaitu, eta frankismoaren ondorengo aldiak alde
batera utzi zituen errepublika eta haren aurrerapenak.

Document shared on https://www.docsity.com/es/14-testua-fronte-popularraren-programa-1936-01-16/7237615/


Downloaded by: paul-jax (paul.8a.xd@gmail.com)

You might also like