You are on page 1of 3

22.

TESTUA: Erantzukizun politikoen legea (1939-09-02) () Gobernuak () uste du unea iritsi dela Erantzukizun Politikoen Lege bat emateko, beren egite edo ez-egite larriekin matxinada gorria gorpuzten lagundu zutenek alde horretatik dituzten erruak kitatzeko balioko duena, () Halako zigorrak ezartzeaz arduratuko diren auzitegietako kideak Armadako, Magistraturako eta Falange Espaola Tradicionalista y de las J.O.N.S.-eko ordezkariak izango dira () 1. art. Erantzule politiko deklaratzen dira 1934ko urriaren 1etik 1936ko uztailaren 18ra bitarte Espainiari jasanarazi zitzaion era guztietako asaldura eragiten edo areagotzen lagundu zuten pertsona fisikoak nahiz pertsona juridikoak, eta orobat bigarren data horretatik aurrera, beren egintza batzuekin edo gelditasun larriarekin, Mugimendu Nazionalaren kontra aritu direnak edo daudenak. 2. art. Aurreko deklarazioaren ondorioz () legez kanpo gelditzen dira 1936ko otsailaren 16an hauteskunde-deia egin zenez geroztik Fronte Popularra osatu duten alderdi edo talde politiko eta sozial guztiak, eta orobat hari aliatu edo atxiki zaizkion alderdi eta taldeak eta Mugimendu Nazionalaren Garaipenari kontra egin dioten guztiak. () 3. art. Legez kanpo deklaratutako alderdi, talde eta erakundeek osotara galduko dituzte era guztietako eskubideak eta ondasun guztiak () Boletn Oficial del Estado, 1939ko otsailaren 13a. SARRERA Gerra bukatu baino lehen, otsailaren 13an hain zuzen , lege hau egin zuten, hemen lehenengo 3 artikuluak ditugu. Testu juridikoa eta publikoa da, BOEn argitaratu zelako. Lege hau funtzeskoa zen errepresioa martxan jartzeko, gerraren bukaera bistan zegoen eta nazionalek zeukaten garaipena. Testu historikoa da. Egilea Franco jenerala izan zen, bera estatu burua eta gobernu burua izan zen hasi hasieratik. ANALISIA - errepresio politikoa martxan jartzeko legea aldarrikatu zuen. Tribunal bereziak finkatuz, buruak armadako goi karguak, Falangeko kideak eta Juezak izango dira. -1934ko urritik aurrera nazionalen kontra egon zirenak errudunak dira berak aldarrikatu zuen. -alderdi politikoak legez kanpo geratu ziren (Fronte Popular osoa besteak beste) -gizabanakoen eskubideak desagertu ziren

INGURU HISTORIKOA Gerra bukatzeko zegoen eta horregatik Franco hasi zen lehenengo legeak argitaratzen. Sistema diktatoriala ezarri zen eta garai hartan faxismoaren eragina oso handia izan zen. Francok botere guztiak izan zituen, eta beraz botere legegilea ere bai. Horregatik bera da lege honen egilea. Garai hartan armadaren protagonismo politikoa oso handia izan zen eta baita ere alderdi faxistak funtsezkoak ziren, hemen agertzen direnak: Falange eta JONS. Horregatik haiek izango dira arduradunak zigorrak ezartzeko, beraz tribunal horiek osatzeko. 1939ko Apirilaren 1ean, Espainiako Irrati Nazionaleko mikrofonoen aurrean Garaipenaren aldarrikapena egin eta gero, Gerra Zibila amaitutzat eman zen. Irabazleen eta galtzaileen arteko kontuak argitu gabe gelditu ziren, eta lege honen aplikazioa zabaldu zen eta hainbat pertsona espetxera bidali zituzten edo fusilatu egin zituzten (60.000 fusilatu gerra garaian alde nazionalean eta 25.000-30.000 pertsona 1939-45 bitartean), baina , baita ere beste batzuk erbestera joan behar ziren (160.000), lanak galdu zituzten, zigor ekonomikoak ezarri zizkieten , etengabeak izan ziren espoliazioak, errekisak, garbiketa administratiboak (7000 irakasle, adibidez) bortxazko lanak, irainak, zigorrak Erantzunkizun Politikoaren legea atera zuen hori ahalbideratzeko. Estatuaren eredua hasi zen finkatzen, Estatu zentralista izan zen eta autonomiaren kontra , nazionalismoaren kontra. Erregimena antidemokrata, antimasonikoa, antieuropeo eta antiliberala izan zen. Erlijioa funtsezko zutabea izan zen erregimena osatzerakoan, eta erregimenaren ezaugarri hori berezia izan zen Hitler eta Mussoliniren aurrean. Francorentzat nazioaren zutabeak familia eta erlijio katolikoa izan ziren. Errepresioa ere ezinbestekoa izan zen estatua osatzeko eta konstante bat izango da bere garaian (1939-75). 40. hamarkadan autarkia ekonomikoa ezarri zen, espainiar gehienak miseria gorrian bizi ziren. 1939ko Maiatzaren 14an errazionamendua ezarri zen, hau da, elikagaien urria zela eta, langile bakoitzarentzat produktu kopuru mugatua banatzea (1952 arte iraun zuen), errazionamendu liburuskak (cartilla de racionamiento delakoak) hainbat elikagai astero jasotzeko eskubidea ematen zuen. Orduko goseak eta bizi-baldintzen egoera kaskarra zirela medio, izurriteak sortu eta errez zabaltzen ziren. Difteria, paludismoa, tifusa, eta batez ere tuberkulosia aise hedatu ziren populazioarengan. Haur hilkortasunak izugarri hazi zuen: 1942an, Espainiako hainbat probintziatan, milako 347ra iritsi zen haur hilkortasun tasa. Higiene ezak, eta gerraondoko gainontzeko gabeziek sarna eta zorrien izurriteak ekarri zituzten. Hala gizarte arloan bi Espainia mota zeuden: aberatsei zegokiena eta pobreei zegokiena. Aberatsak ongile gisa aurkezten ziren. Pobreak, berriz, konfiantza merezi ez zuten gorriak bezala agertzen ziren. Eliza frankismoarekin lerrotu eta hipokresia morala ezarri zuen. Katolizismoaren eragina orduko bizitza pribatuan eta ohituretan txertatu egin zen. Jaio bezain pronto agerikoa zen katolizismoaren presentzia. 1938ko dekretu batek Eliza katolikoaren santutegian agertzen ez ziren izenak jartzea debekatu zuen. Lege -gabeturiko ideologiekin zerikusirik zuten izen oro, Libertad kasu, galarazi zituzten. Beste izen batzuek, aurretik Jose edota Maria hartuta kristauturik agertu ziren: Maria Aurora, Maria Rosa... Irakaskuntza Elizaren monopolioa zen gehien bat. Neska-mutilen ikas-kidetasuna (Koedukazioa) debekatuta zegoen. Diziplina zurruna izaten zen. Maisu-maistren autoritatea iristen ez zen eremuetara betirako zigorraren izua ezartzen zen. Orduko eskola hizkuntzan bekatu mortala eta Infernurako zigorra eguneroko kontuak ziren. Era berean, balore erlijiosoekin batera aberriarekiko formazioa (formacin patritica) sustatzen zen Eguzki

aurrean (Cara al sol) edo Mendi elurtuak (Montaas nevadas) bezalako kantuak, estilo faszista erabatekoak, abesten ziren. . Irakaskuntza zeharo sexista zen. Neskatoei helburu bakarra lortzeko irakasten zitzaien: emazteak, amak eta etxekoandre eredugarriak izateko hain zuzen. Horregatik etxeko lanak, jostura eta sukaldaritza bezalako irakasgaiak irakasten zitzaien, hauek baitziren, frankismoaren arabera, emakumezkoen berezko ahuleziei (fisikoari nahiz burukoari) egokitzen zitzaizkien irakasgaiak. Mutilei, berriz, auto-kontrola eta gogorkeria bezalako baloreak barnerarazten zitzaizkien. Elizak, ez beste inork, zeukan ezkontza egiteko ahalmena. Dibortziorik ez zegoen eta ezkontzaren helburua seme-alabak egitea zen; Espainia populatzea erregimenaren leloetako bat izan zen. Izan ere, Jaiotzak sustatzeko sari nazionalak banatzeko deialdiak antolatzen ziren, 3 seme-alaba baino gehiago zituztenentzat subsidioak, diru-laguntzak, eta abar... Irabazleak prentsan ateratzen ziren urtero: 15 ume baino gehiago zituzten senaremazteak izan ohi ziren. Honek guztiak emakumea soilik etxeko eremura mugatzea ekarri zuen, eta oztopo legalak nahiz ideologikoak zirela kausa, etxetik kanpo lan egitea oso zaila suertatu zitzaion orduko emakumeari. Estatuak ezkonduta dagoen emakumea lantegitik nahiz tailerretik askatuko du (el Estado liberar a la mujer casada del taller y de la fbrica) aldarrikatzen zuen Lanaren Foruak (El Fuero del Trabajo). 1942tik aurrera, lanerako araudiek, emakumeak ezkontzearekin batera lanpostua bertan behera utzi behar zuela, agintzen zuten. Emazteak lan egiteagatik sendiak zigortzen zituzten eta Estatuak emandako dirulaguntzatik kanpo uzten zituzten. Hala ere, eta diskurtso ofiziala emakumezkoen lanaren aurkakoa izan arren, emakume langileak izan ziren. Gizartearen aurrean onespen sozial eskasa jasotzen zuten emakume langileek, oso soldata apalak kobratzen zituzten eta kualifikaziorik gabeko lanetan jarduten zuten. Oposizio politikoa kanpo eta barnealdean egon zen. Baina kanpo oposizioak indar ahula eta eragin txikia erakutsi zuen, gainera Potentzia handiek inoiz ez zuten Errepublikako gobernua onartu . Barnealdean 1943. urte aldera hasi ziren berrantolatzen, era klandestinoan, noski, eta 1944an sortu zen Agrupacin de Guerrilleros Espaoles izeneko gerrillari-taldea, MAQUIS izenekoak (CNT, FAI, PCE), Frantziako erresistentzian (II. Mundu Gerraren garaian) izan zuten esperientzian oinarrituta. Erregimen frankista berehala eroriko zen ustean, penintsularen barnera eraman zuten jarduera armatua. Atsedenik gabeko errepresioa izan zen oposizioaren aurka eta atxilotu, espetxeratu eta fusilatu egin zituzten mugimendu anarkista, sozialista eta komunistako buruzagi eta militanteak. Oposizioak penintsularen barnean bizi zuen egoera erbestekoa baino latzagoa izan zen. Errepresioak etengabe jotzen zuen eta oso urriak ziren herriarekin harremanetan jartzeko aukerak. 1946tik aurrera suspertu zen langile borroka; erregimenarentzat kezka iturria izan zen, baina inoiz ez zuen haren egonkortasuna mehatxupean ezarri. ONDORIOAK Egoera hori mantentzen da aldaketa handirik gabe 1960 arte, hortik aurrera aldaketa ekonomiko eta sozial handiak hasi ziren zabaltzan, oposizio politikoa ere gero eta handiagoa izan zen, baina erregimenaren ezaugarri politikoak ez ziren aldatu . Francok 1939- 1975 bitartean diktadura bat finkatu zuen, botere guztiak eduki zituen azken momentu arte, errepresioa eta estatuaren eredua ere mantendu ziren. Erantzunkizun politikoen legea gizabanako eskubideen kontra joaten zen, alde batetik lege hori izaera retroactivo eduki zuen, zabaldu zen 1934 arte, urriko iraultza parte hartu zutenen kontra , Auzitegi bereziak finkatu zituen eta errepresio politikoa.

You might also like