You are on page 1of 3

II Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

Primo de Riveraren dimisioaren ostean, Berenguer eta gero Aznaren gobernuen helburu nagusia
apurka- apurkako hauteskunde-prozesua antolatzea izan zen.
Udal-hauteskundeak(1931ko apirilaren 12an), monarkiari buruzko plebiszitu bihurtu ziren.
Hautaturiko zinegotzi monarkikoak errepublikanoak baino gehiago izan arren,Alfontso XIII.aren
etorkizuna erabakita zegoen, azken horiek hirietan garaipena lortu baitzuten.
Apirilaren 14ean Errepublika aldarrikatu zen eta Alfontso XIII.a erbestera joan zen .
Behin-behineko gobernuak ( Donostiako Ituna sinatu zutenek osatuta) modu baketsuan hartu zuen
boterea,Niceto Alcalá-Zamora presidente zuelarik.

Biurteko erreformista (1931-1933)

1931ko Konstituzioa.

Gorte Konstituziogiletarako hauteskundeak ekainaren 28an izan ziren; Errepublikaren eta


sozialisten arteko batasunak gehiengoa lortu zuen probintziarik gehienetan. Euskal Herrian eta
Nafarroan,aldiz, abertzaleek eta tradizionalistek irabazi zuten. Kongresua ezkerretarantz
alboratuta zegoen eta esperientzia politikorik gabeko baina prestakuntza intelektual handiko
diputatu asko zituen.( Unamuno, Ortega y Gasset, Marañon...)
Diputatuen lehenengo lana Konstituzio berria idaztea izan zen, ganberako presidentea Julián
Besteiro( sozialista moderatu eta filosofoa) hautatu ondoren.
Konstituzio-eztabaidak berotu ziren,gehien bat Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak erabaki
behar izan zirenean. Legalitate berriak Estatuaren segurtasuna arriskuan jartzen zuten erlijio-
ordenak desegitea ( Jesus Lagundia hain zuzen ere, Aita Santuarekiko duen 4. botoagatik) eta
kleroaren aurrekontuari amaiera ematea ezarri zuen.
Neurri hauen aurrean protesta egiteko, eskuineko diputatuek utzi egin zuten Kongresua; aldi
berean , Alcalá- Zamorak eta Maurak utzi egin zituzten Gobernuko karguak. Gobernuko
presidentziak Gerrako ministroak,Manuel Azañak, bete zuen.
Konstituzioaren arabera, Espainia estatu demokratiko eta laiko bihurtu zen (”Espainiako estatuak ez
dauka erlijio ofizialik”); era guztietako langileen Errepublika demokratikoa. Ganbara bakarra
egongo zen eta Errepublikako presidenteak - bere sei urteko agintaldian- ganbara hau bi aldiz
desegiteko ahalmena zuen.
Sufragio unibertsala zegoen eta emakumeek ere botoa emango zuten; jabetza-eskubidea interes
publikoaren mende zegoen eta horrek balizko desjabetzeak justifikatzen zituen.
Estatu zentral indartsua eratu zuen baina eskualdeetako arazoak konpontzeko autonomia estatutuak
lortzeko bidea zabaltzen zen.
Honi guztiari eskubide aldarrikapen zabala gehitu behar zaio.
Konstituzio-testua onetsi eta biharamunean, Alcalá-Zamora Errepublikako presidente hautatu zuen
Kongresuak eta Manuel Azaña berriz, Gobernuaren burua.

Erreformak

Biurteko erreformistan, Espainiako gizartea eta politika modernizatzeko aldaketak antolatu ziren.
Erreforma horiek murriztu egiten zituzten eliteen pribilegio historikoak eta erdiko klaseen eta
langileen mugimenduaren aldaketa demokratikoaren itxaropenen araberakoak ziren.

Hezkuntza -erreforma.
Azañaren gobernuak argi zuen Espainiako atzerakuntza gainditzeko hezkuntza-sistema aldatu behar
zutela. Erlijiozko metodo eta irakasleen ordez, irakaskuntza aurrerakoiaren aldekoak sartu zituzten.
Dena den , Jesusen Lagundia desegitea edo erlijio-kongregazioei irakaskuntza debekatzea neurri
erasokorregiak ziren eta iritzi katolikoa asaldatu zuten.
Errepublikak gogo handia izan arren ,denbora eta diru ezaren eraginez, ezin izan zen Elizak
irakaskuntzan zuen monopolioa ezabatu; hala ere lehen hezkuntzako 10.000 eskola inguru zabaldu
ziren, irakasleei soldatak igo zizkieten eta ikasketa planak hobetu nahi izan zituzten.
Erreforma militarra
Gobernu errepublikanoak armada modernizatzeko lan zailari ere ekin zion; izan ere armadak aginte(
ofizial) gehiegi zituen , heziketa gutxi, gaitasun teknikoa galduta zeukan eta materiala zaharkituta.
Azañaren lehenengo erabakietariko bat, ofizial kopuru handiari aldez aurreko erretiroa eskaintzea
izan zen, soldata osoarekin. Horrela , ofizial kopuruak beherakada itzela izan zuen.
Beste neurri garrantzitsu batek jurisdikzio militarraren garrantzia murriztea izan zen, jurisdikzio
zibilaren mesedetan.
Zaragozako Akademia Nagusia itxi zuten( Franco jenerala zen bertako zuzendaria) baina
Errepublika ez zen Guardia Zibila desegiten ausartu. Hori bai, horren hegemonia murrizteko
Oldarreko Guardia sortu zuen, indar leiala, batez ere hiri-polizia modura.
Nekazaritza-erreforma
Errepublikaren itxaropen nagusia nekazaritza-erreforma izan zen. Andaluzian eta Extremaduran
latifundio handiak zeuden eta nekazari lurgabe gosetuak konponbidearen zain zeuden. Horretarako
premiazkoa zen finka handiak desjabetzeko eta lurrik gabeko nekazarien artean banatzeko legea
onestea.
Latifundistak, eskuineko eta erdiko alderdiak proiektuaren aurka zeuden; legeak, beraz, ezin zuen
Kongresuko eztabaidetan aurrera egin.
Baina Sanjurjo jeneralak Errepublikaren aurka egindako altxamenduaren porrotak (1932ko
abuztuan ) Azaña indartu zuen eta honek aprobetxatu zuen Nekazaritza Berrikuntzarako Oinarrien
Legea onesteko. Hamalau probintziatan hasi zen aplikatzen eta kalte- ordainen truke desjabetzeko
baimena ematen zuen.
Hala eta guztiz ere , erreforma honek ezin zion erantzunik eman ehun milaka nekazariren eskaerari.
Desjabetze- kostu handien eta lur-jabeen aurkaritzaren eraginez,legeak ez zituen bere helburuak
bete.
Lan-munduko erreformak
Francisco Largo Caballero (sozialista) ministro izandatu zutenean enpresaburuak haserretu eta
langileak itxaropenez bete ziren. Neurririk garrantzitsuenak: landa-inguruan zortzi orduko lanaldia
ezartzea, lurrak errentatzeko kontratuak luzatzea eta jornalariak langabezian zeuden lekuetan,
lurrak derrigorrez landu behar.
UGTk Largo Caballerorengan jarritako konfiantzari esker murriztu egin zen gatazka maila.

Antolamendu-politikoaren erreforma.( Autonomia-estatutuak)


Konstituzioaren arabera, probintzia mugakideei autonomia emateko aukera zegoen,baldin eta
bertako hautesleek eta udalek hori nahi bazuten ( bi hereneko gehiengoarekin) eta Parlamentuaren
ondorengo onespenarekin.
1932ko irailaren 9an Kataluniako Estatutua onetsi zen.
Euskal Herrian biztanleak banatuta zeuden autonomiaren arloan: sozialisten eta errepublikanoen
iritziz Estatutua bigarren mailako gaia zen. Lehenengo autonomía proiektua( Lizarrako estatutua)
abertzaleek eta tradizionalistek sortu zuten baina Espainiako Parlamentuak ukatu egin zuen
konfesionala zelako.

Egoera ekonomikoa
Nahiz eta Espainian beranduago iritsi, 1929ko krisialdiaren ondorioak bertan ere nabaritu ziren.
Langabezia gero eta handiagoa zen eta aldi berean, emigranteak multzo handian itzuli ziren
Europako herrialdeetan lana galdu ondoren.
Koiuntura ekonomikoaren ondorioz, gizarte-gatazka giroa areagotu egin zen. Ordena publikoko
arazorik larrienetariko bat 1933an Cadizeko Casas Viejas herrian gertatu zen.

Eskuinaren erreakzioa
Eskuin katolikoak gizarte jatorri anitzeko masa mugimendu indartsua antolatu zuen.1933an
Espainiako Eskuin Autonomoen Konfederazioa sortu zen (CEDA) Jose Mª Gil Roblesen
buruzagitzapean. Haien helburua Konstituzio errepublikanoa erreformatzea zen,batez ere erlijio eta
irakaskuntzaren arloan.
CEDAren eskuinetara beste talde batzuk zeuden: Calvo Soteloren ultramonarkikoak , karlistak eta
sortu berriak ziren Falange Española ( Jose Antonio Primo de Rivera) eta JONS.

Eskuindarren Biurtekoa (1933-1936)


Eskuinaren mobilizazioek eta ordena publikoaren eten gabeko nahasteek higadura larria sortu zuten
Azañaren gobernuan. Horren ondorioz, galdu egin zituen 1933ko udal hauteskundeak. Gobernu-
koalizioaren barruko banaketak adiskidezinak zirela agerian gelditu zenean, Errepublikako
presidenteak Gorteetarako hauteskunde berriak deitu zituen.
1933ko hauteskundeetan ,eskuinak zalantzarik gabeko garaipena lortu zuen: CEDAk eta Alderdi
Errepublikano Erradikalak. Horrela aurreko erreformak eten edo ezabatu egingo zituzten.
Aldi berean ,ugazabek murriztu egin zituzten soldatak eta langileek aurreko urteetan lorturiko
hobekuntzak. Gorteek, handik gutxira, arnasaldia eman zioten Elizari, irakaskuntzan berriro
jarduteko eta diru laguntzak bueltatuz. Bestalde, ez zen Autonomia Estatutu berririk onartu.
1934ko urriko iraultza Errepublika garaiko gertaera larriena izan zen; iraultzaren gune nagusiak
Asturias eta Katalunia izan ziren (Euskal Herrian ere eragina izan zuen, baina neurri txikiagoan).
1934ko iraultzaren ostean Espainiako gizartea adiskidetasunetik eta elkar ulertzetik gero eta
urrunago gelditu zen.1935ean garbi ikusi zen eskuineko gobernua eroskerietan eta finantza
eskandaloetan sartuta zebilela.
Hori zela eta,Alcalá Zamorak berriro ere Gorteetarako hauteskundeak konbokatu zituen 1936ko
otsailaren 15erako.

Fronte Popularraren agintea (1936)

Hauteskunde hauetara ezkerreko alderdiak koalizio batean aurkeztu ziren: Fronte Popularra.
Fronte Popularraren garaipenak (1936 ) erreformen buelta ekarriko zuen.
Eskuindarrek Errepublikaren kontra antolatutako konspirazioa prest zegoen eta Castillo tenientea
(ezkertiarra) eta Calvo Sotelo (eskuindarra) hil zituztelarik, gatazka areagotu egin zen.
1936ko uztailaren 17an Marokon eta 18an Iberiar penintsulan hasi zen “altxamendu nazionala” .
Pronuntziamendu horrek gerra zibila ekarri zuen eta hiru urtez zatituta egon zen herrialdea. Gerrak
esperientzia demokratiko errepublikazalea suntsitu eta Franco jeneralaren diktadura erregimena
ekarri zuen.

You might also like