You are on page 1of 17

Espainiako-Historia-XX.-mendeko-...

mikeel_diiaz

Historia de España

1º Prueba de Acceso a la Universidad

EAU País Vasco

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

7. GAIA: Bigarren Errepublika - 1931ko konstituzioa eta erreformak (1931-36)


1. SARRERA
Bigarren Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen (Eibarren lehenik). Hainbat aurrekari
eman ziren:
- Errepublikanoek, sozialistek eta nazionalista katalanek Donostiako Ituna (1930) sinatu zuten.
- Primo de Riveraren diktaduraren ostean, Diktablandan, Jacako altxamenduaren saiakera eta
honek ekarritako Berenguerren dimisioa.
- 1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeak: hirietan errepublikano eta sozialistak gailendu.
- Erregea erbesteratzea, 1931ko apirilaren 14an Behin-behineko Gobernu Errepublikarra osatuz.

2. BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA (1931)


Niceto Alcalá Zamora gobernuburu izendatu zuten. Koalizio errepublikarreko eta sozialistako kideek
osatu zuten gobernua: kontserbadoreak (Alcalá Zamora, Miguel Maura), erradikalak (Alejandro
Lerroux), errepublikar ezkertiarrak (Manuel Azaña), eta sozialistak (Indalecio Prieto, Largo Caballero).

Gizarteko ezkertiarrek itxaropen handia zuten gobernu honekiko eta hainbat istilu eman ziren,
Elizaren aurka esaterako. Eliza eta Gobernu Errepublikarraren arteko harremanak okertu ziren.

Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak ospatu eta errepublikar eta sozialisten koalizioak


irabazi zuen. Manuel Azañak gobernuburutza bereganatu zuen. Honako ezaugarri hauek izango
zituen testuinguru honetan Gobernu honek idatzi beharreko konstituzioak:
● Autonomiak onartzen zituen estatu integrala.
● Jabego pribatuak sozializatzea.
● Erlijioari dagokionez, estatuaren eta elizaren arteko banaketa. Jesusen Lagundiaren disoluzioa.
● Sufragio unibertsala: emakumeen boto eskubidea (Clara Campoamor diputatuari esker).
● Lana, hezkuntza, osasuna eta etxebizitza duina izateko eskubideen onartzea.
● Aginteen antolaketa berria: botere legegilea ganbara bakarreko legebiltzarraren esku,
gobernuburua buru; estatuburua errepublikako presidentea da, diputatuek aukeratua; eta
auzitegi konstituzionala sortu zen.

3. BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-1933)


Niceto Alcalá Zamora Errepublikako estatuburu eta Manuel Azaña, aldiz, gobernuburu izendatu
zituzten. Errepublikar eta sozialisten koalizioak gobernatu zuen etapa honetan. 1931ko abenduaren
9an Konstituzio Errepublikarra onartu zen, hainbat erreformarekin:
➢ Erlijio-politika: Elizak gizartean zuen eragina murriztu zen; diru laguntzak gutxitu, Erlijio
ikastetxeak itxi ziren eta Jesusen lagundiaren disoluzioa eman zen.
➢ Nekazaritza-erreforma: Lurrak kendutako jabe guztiei kalte-ordainak eman behar zizkieten,
Espainiako handikiei eta lehengo jaurerrien jabeei izan ezik. Legeak ez zituen helburuak bete
eta matxinada anarkistak zein komunistak sortu ziren.
➢ Autonomia-Estatutuak: Konstituzioak autonomia izateko eskubidea aitortu zien eskualdeei.
Hala, Kataluniako Nuriako Estatutua onartu zuten 1932an (Macià generalitateko
presidentearekin). Euskal Herrian, euskal estatutua egiteko prozesua oso konplexua izan zen,
baina, azkenik, 1936an, Euskal Estatutua onartua izango da.
➢ Erreforma militarra: ofizialen kopurua murriztu eta Erasoko Guardia sortu zen.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

➢ Hezkuntza erreforma: doako eskola publiko, laiko eta mistoak eraiki ziren.

1933an, Azañaren Gobernuaren gainbehera izan zen. Eskuindar alderdiak haren aurka egonik, CEDA
osatu zuten (Gil Robles buru). Zenbait militarrek estatu golpea ematen saiatu (Sanjurjo) eta
anarkistek ere zenbait altxamendu libertario bultzatu zituzten. Nabarmentzekoa da Casas Viejasekoa.
Komunismo libertarioa aldarrikatu eta Erasoko Guardiak etxeak erre eta 14 nekazari fusilatu zituen.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Ekintza hauen ondorioz, Azañak dimisioa aurkeztu zuen eta hauteskundeetarako deialdia egin zen.

4. ESKUINDARREN BIURTEKOA (1933-1935)


1933ko hauteskundeetan, emakume espainiarrek botoa eman zuten lehen aldiz. Eskuin aldeko
alderdiek irabazi zuten, CEDAk diputatu gehien bilduz. Eskuindarren koalizioa, hau da, Alderdi
Erradikala (Lerroux) eta CEDA (Gil Robles) egongo da gobernuan.

Garai honetan, indar politikoak erradikalizatzen hasi eta talde faxistak sortu ziren: JONS (1931) eta
Falange Española (1933) esaterako. Bi taldeek bat egin zuten 1934an, FET y de las JONS sortuz.
Bestetik, erregezaleen artean, Renovación Española alderdia sortu zuen Calvo Sotelok.

CEDAk ez zuen argi uzten bere posizioa Espainia Errepublika izatearekiko, botoak ez galtzeko.
Horregatik, Gobernuko agintea eskuratzeko oztopoak ezarri zizkioten.

Sozialisten artean, joera iraultzaileak hartu zuen indarra (Largo Caballero). 1934ko iraultza gertatu
eta CEDAk hiru ministro sartu zituen Gobernuan. Bitartean, Katalunian, Compànys presidenteak
“Estatutu katalana” aldarrikatu eta Asturiasen sindikatu desberdinen protesten batasuna lortu
baina Gobernuak mugimendua zapaldu zuen. Errepresioa oso gogorra izan zen. Hildako zibil eta
militarrak ugari izan ziren, eta milaka atxilotu izan ziren, haien artean Largo Caballero.

Eskuina eta ezkerraren arteko aldea gero eta handiagoa zen. Herria bi bloke antagonikoetan banatu
zen. 1935ean eskuina gehiago indartu arren, Alderdi Erradikaleko buru Alejandro Lerroux eskandalu
batean harrapatu zuten (kasinoetan) eta bere dimisioaren ondoren hauteskundeen deialdia egin zen.

5. FRONTE POPULARRA (1936)


1936an, Espainia elkarren arteko bi bloketan banatuta zegoen: batetik, ezkerreko alderdien aliantza,
Fronte Popularra; eta bestetik, eskuineko alderdiak eta zentrokoak banatuta: CEDA eta Bloque Nacional.

Hauteskundeetan, Fronte Popularrak (Azaña buru) irabazi zuen baina kontaketa nahasia eta emaitzen arteko
aldea txikia zenez, hauek errepikatu eta gehiengoa eskuratu zuen. Fronte Popularrak osatu zuen gobernua.

Gobernuak hainbat neurri hartu zituen. Adibidez, amnistia orokorra ematea delitu politikoengatik.
Hala, Kataluniako autonomia berrezarri eta Companys askatu zuten presidente izatera itzuliz.

1936an, Azañak, Alcalá Zamora ordezkatu zuen estatuburu gisa. Casares Quiroga gobernuburu izan zen.
Eskuin-muturreko alderdiek eta militarrek konspirazio militarra prestatzen hasi ziren. Goi agintariak
bizilekuz aldatu (Franco Kanarietara, Mola Iruñeara…), jeneral talde bat Madrilen bildu eta altxamendu
militarra egitea adostu zen, ordena berreskuratzeko, Sanjurjo buru izanik. Calvo Sotelo hil zuten, prozesua
bizkortu eta uztailaren 17an matxinada hasi zen Marokon. Hurrengo egunean, penintsulara iritsi eta
Gerra Zibil odoltsua hasi zen errepulikar eta nazionalen artean (1936-39).

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

MSI Raider GE78 HX: Tan rápido como tú saliendo de clase si falta el profesor ¡Descúbrelo aquí!
Historia de España
Banco de apuntes de la
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

8. GAIA: Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-39)


1. SARRERA
Bigarren Errepublika 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen (Eibarren lehenik). Hainbat aurrekari
eman ziren:
- Errepublikanoek, sozialistek eta nazionalista katalanek Donostiako Ituna (1930) sinatu zuten.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
- Primo de Riveraren diktaduraren ostean, Diktablandan, Jacako altxamenduaren saiakera eta
honek ekarritako Berenguerren dimisioa.
- 1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeak: hirietan errepublikano eta sozialistak gailendu.
- Erregea erbesteratzea, 1931ko apirilaren 14an Behin-behineko Gobernu Errepublikarra osatuz.

1931ko konstituzioak Autonomiak onartzen zituen baldintza batzuk betez gero: bozketetan
gutxienez bi herenek onartu behar zuten eta Madrilgo gorteek onetsi behar zuten. Nazionalistek,
ondorioz, autonomia-eskubidea aldarrikatu zuten, zenbait arlotan eskumenak jasotzeko. Autonomia
lortzeko lehen saiakera 1918an izan zen (porrota). Bigarren Errepublikan ere zailtasunak egon ziren
abertzaleek ez zutelako Donostiako Ituna sinatu eta karlistak errepublikaren aurkakoak zirelako.

2. EUSKAL LURRALDEETAKO INDAR POLITIKOAK


1931ko hauteskundeetan bi gune desberdindu ziren politikoki. Landan euskal eskuindar alderdiak eta EAJ
nagusitu ziren eta hirietan errepublikarrak, sozialistak eta Eusko Abertzale Ekintzak (ezker nazionalista).

Euskal Herriko gehiengoak ez zituen erregimen errepublikarraren antiklerikalismoa eta gizarte


aldaketak begi onez ikusten, autonomiarentzat traba handia zelako.

3. AUTONOMIAREN BIDE LUZEA


3.1 - LIZARRAKO ESTATUTUA (1931)
Euskal autonomiaren aldeko bidea luzea eta zailtasunez betea izan zen. EAJk autonomiaren aldeko
mugimenduari ekin zion, José Antonio Agirre buru, eta 1931ko ekainean Lizarran bilera antolatu zen.
Abertzale eta karlisten laguntzari eta Eusko Ikaskuntzak idatzitako proiektuari esker Lizarrako
Estatutua onartu zen (4 probintziek osatutako Euskal Estatutua, Espainiako errepublika federalaren
barruan), ezaugarri hauekin: foruak berrezartzea, etorkinen eskubide politikoak mugatzea, jabedun
gizonezkoek soilik bozkatzeko baimena, autogobernurako erakundeak eta Vatikanoarekin Konkordatua.

Lizarrako Estatutua eskuindarren proiektua zen, beraz, onartutzat eman arren, ez zuen etorkizunik,
Errepublikaren konstituzioaren kontrako proiektua baitzen.

3.2 - BATZAR KUDEATZAILEEN PROIEKTUA (1933)


1931ko abenduan estatutuaren proiektu berria hasi zen. Kasu honetan, konstituzio errepublikarra
kontuan hartu zen. EAJk bide hori onartu zuen, karlistek eta gainerako indar katolikoek ez bezala.
1932an, nafarren gehiengoak karlistak izanik, Nafarroa proiektutik kanpo gelditu zen. 1933an, Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoak onartu zuten. Herritarren bozketan, Araban ez ziren bi herenera iritsi beraz
proiektutik kanpo gelditu zen, Bizkaiak eta Gipuzkoak soilik proiektua babestuz. Estatutu berriaren
ezaugarriak hauek ziren: ez zen Euskal estatuaren aipamenik egiten, foruak eta kontzertu
ekonomikoak babestea, etorkinekiko diskriminazioa amaitzea, Eusko Jaurlaritzak beste erakundeak
baino eskumen gehiago zituen, orokorrean eskumen apalagoak eta sufragio unibertsala.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

MSI Raider GE78 HX: Tan rápido como tú saliendo de clase si falta el profesor ¡Descúbrelo aquí!
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

3.3 - 1933KO HAUTESKUNDEAK ETA 1934KO IRAULTZA


1933an, eskuinak irabazi (Alderdi Erradikala eta CEDA) eta aurreko erreforma guztiak atzera bota ziren.
Euskal nazionalismoaren egoera zaila zen. 1934an Kontzertu Ekonomikoen aurka egin zuen Espainiako
gobernuak eta liskarren ondoren udal batzuk desegin, isunak jarri eta zinegotziak kartzelatu ziren.

1934an, mugimendu iraultzailea izan zen. UGTk greba orokorraren deialdia egin eta langile

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
nazionalistek grebetan parte hartu zuten. Greben ondorioen artean, hildako, zauritu eta kartzelatu
asko egon ziren. Guztiz eten ziren EAJren eta eskuinaren arteko harremanak. Espainia osoan bezala,
Euskal Herrian, Fronte Popularra eratzeko urratsak ematen hasi ziren.

3.4 - 1936KO EUSKAL ESTATUTUA


1936ko hauteskundeetan, Fronte Popularrak irabazi zuen. Aurreko erreformak berreskuratu ziren,
autonomien onarpena barne. Euskal Estatutua sortzeko proiektu berri bat hasi zen, Indalecio Prieto
eta EAJko lider J.A. Agirrek gidatua. 1936ko uztailean gerra hasi eta urriaren 1ean Euskal Estatutua
onartu zen ezaugarri hauekin: laburra eta zehaztasunik gabea, foruen berrezartzeari aipamenik ez,
Nafarroari aipamenik ez, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabara bideratua, elebitasuna eta Agirre lehendakari.

Urriaren 7an eratu zen Lehen Euskal Gobernua, Agirre lehendakari. EAJk Fronte Popularrarekin
batera gobernatu zuen eta haien programaren barne neurri hauek zeuden: erlijio-askatasuna,
Ertzaintzaren sorrera (polizia), Eusko gudariaren sorrera (gudarostea), euskara hizkuntza ofiziala zen
eta hezkuntza sistemaren parte izango zen, unibertsitatera ere iritsiz eta txanpon propioa.

4. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN


1936-39 bitartean Espainia mailan frankisten eta errepublikarren arteko gerra zibila eman zen.
Franco jeneralak gidatutako Estatu Kolpearekin hasi zen. Nazionalek Italia faxista eta Alemania
naziaren laguntza izan zuten eta errepublikarrek SESB eta Nazioarteko Brigadena. Euskal lurraldean
gerra oso laburra izan zen (1936ko uztaila-1937ko uztaila), frankistek lurralde osoa okupatu arte. Bi
eremu bereiztu ziren: Araba eta Nafarroa (nazionalen alde; landa-eremuetan karlismoa zen nagusi
eta Erreketeak osatu ziren) eta Bizkaia eta Gipuzkoa (errepublikari leial).

GERRA GIPUZKOAN (1936ko uztaila-urria)


Gerra hasterakoan, Gipuzkoako Defentsa Batzarra eratu zen: CNT, EAJ eta Fronte Popularra. Baina,
zaila zen defentsa antolatua gauzatzea haien arteko desberdintasunengatik. Gipuzkoa barnealdean
izan ziren lehen konkistak (Tolosaldea, Goierri), non lubakietako borrokak nagusitu ziren orografia
menditsuagatik eremua aproposa zelako. Gero, Irun hartu zuten, Frantziako muga itxita geratu
zelarik. Segituan nazionalak Donostian sartu eta askok hiritik alde egin zuten, azkenean nazionalek
hiria bereganatuz. Mola jeneralak ia Gipuzkoa osoa menderatu zuen, frontea Deban kokatu zelarik.

GERRA BIZKAIAN (1936ko abuztua - 1937ko uztaila)


Gerra hasterakoan, Bizkaiko Defentsa Batzarra eratu zen eta sortu berria zen Eusko Gudarostea ere
erabili zuten defentsarako. Frankistek indar gehienak Madrilgo erresistentziari bideratu zituztenez,
Eusko Gudarostea mobilizatu eta Legutio erasotu zuen (porrota). Bilbo ingurua babesteko bunker eta
lubakiez osatutako defentsa sistema eraikitzea erabaki zen, burdin gerrikoa. Mola jeneralak, Bizkaia
konkistatzea erabaki zuen, horretarako Italia eta Alemania aliatu zituela. Erasotzeko teknika berriak
(bonbak…) aplikatu eta Otxandio edota Durangoko bonbardaketak gauzatu zituzten nazionalek.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

MSI Raider GE78 HX: Tan rápido como tú saliendo de clase si falta el profesor ¡Descúbrelo aquí!
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

1937ko apirilaren 26an izan zen bonbardaketa nagusia: Condor Legio alemanak Gernika bonbardatu
zuen. Herria ia guztiz hondatuta gelditu zen eta 1500-2000 bat heriotza izan ziren. Mola jenerala
hegazkin istripuan hil eta Dávila jeneralak hartu zuen bere postua. Honek burdin gerrikoaren
kontrako erasoa zuzendu zuen, Alejandro Goicoechearen (gerrikoaren ingeniari burua) laguntzari
esker, puntu ahulenak ezagutuz. 1937ko ekainean nazionalek Bilbo osoa hartu zuten. Eusko gudariek
Bizkaia utzi eta Santoñara alde egin zuten, armak italiar boluntarioen esku utziz: Santoñako
Hitzarmena. Honen arabera, nazionalistak erbesteratu ahal izango ziren. Baina, italiarrek ez zuten
ituna errespetatu eta euskal nazionalistak kartzela frankistetan espetxeratu zituzten.

GERRAREN ONDORIOAK
Gerra Zibilak oso ondorio latzak eragin zituen arlo guztietan: ekonomian, demografian, kulturan…
Atxiloketa masiboak eta heriotza-zigorren aplikazioa eman ziren. Gosea eta errazionamenduak
gerraosteko testuingurua markatu zuten. Hildako zein erbesteratuen kopurua altua izan zen. Euskal
hizkuntza, ohiturak, kultura… baita euskal eliza ere, zapalduta gelditu ziren.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

9. GAIA: Estatu frankistaren sorrera (1939-59)


1. SARRERA
1939ko apirilaren 1ean, Francok amaitutzat eman zuen Gerra Zibila eta orduan hasi zen 1975era arte
iraungo zuen diktadura frankista. Francok, Generalísimo edota Caudillo bezala izendatua, botere
absolutuz gobernatu zuen eta bere politika militarismoan eta tradizionalismoan oinarritu zen.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
2. FRANKISMOAREN OINARRI IDEOLOGIKOAK
● Nazionalismo espainiarra: Espainiarekiko ikuspegi bateratu eta tradizionalista eman nahi
zen. Zentralizazioa zabaldu zen Gobernuan eta nazioa batasun historiko gisa definitu zen.
● Nazional sindikalismoa: kapitalismo nahiz komunismoaren kontrakoa izanda ere, praktikan,
batik bat gobernu kapitalista zen. Alde batetik, jabetzaren printzipio liberalen eta, bestalde,
kontrol faxistaren aldekoa zen. Lanaren forua izeneko legean honako hau arautu zen:
- Sindikalismo bertikala eta bakarra - Derrigorrezkoa langile zein nagusientzat
- Sindikalismo korporatibista - Greba egitea debekatuta zegoen.
● Nazional katolizismoa: Erlijio katolikoa defendatzen zen, espainiar izateari lotuta baitzegoen.
Katolizismo kontserbadoreak finkatu zuen frankismoa eta Francok bere burua Espainia
salbatzeko Jainkoak aukeratutako gizontzat zuen. Hezkuntza Elizaren esku zegoen.
● Antiliberalismoa: Liberalismoaren kontrako ideologia zuten eta alderdi politikoen sistema
baztertu zen, alderdi bakarra onartuz: Falange.
● Antikomunismoa: Francok gorroto handia zien judaismo, masoneria eta komunismoari,
haien bidez eman zirelako gizarteko gaitz handienak, esaterako, langile mugimendua.

3. FRANKISMOAREN OINARRI SOZIALAK


Armada, Eliza eta Falangea izan ziren frankismoaren oinarrizko hiru zutabeak.
- Armada: oso presente zegoen diktaduran, errepresioa kontrolatuz eta politika ekonomikoan
parte hartuz.
- Eliza: Gerra Zibila “Gurutzada” gisa hartua izan zen, elizak legitimatu zuen frankismoa. Elizak
nagusitasuna eta prestigio handia zituen: hezkuntzaren kontrola, diru laguntzak…
- Falangea: Jose Antonio Primo de Riverak sortutako alderdiaren politika eta ideologia
funtsezkoak izan ziren Erregimenarentzat.
Frankismoak gizarte- eta ideologia-kontrol zorrotza ezarri eta Erregimenaren aldeko propaganda egin
zuen biztanleria doktrinatzeko eta balore tradizionaletan oinarritzeko. Cara al Sol ereserki ofiziala zen.

4. FRANKISMOAREN OINARRI POLITIKOAK


→ Francok Oinarrizko Legeak promulgatu zituen, erregimenaren behar politikoen arabera:
Lanaren Forua (1938): lan-arloko harremanak arautu eta grebaren eskubidea debekatu zuen.
Gorteak Eratzeko Legea (1942): Gorteak eratu ziren kontsultarako baina iniziatiba parlamentario gabe.
Espainiarren Forua (1945): espainiarren eskubide eta betebeharrak biltzen ziren. Sistema politiko
autoritariora mugatzen ziren.
Erreferendum Nazionalen Legea (1945): Berme demokratikoak zaintzen zirelako itxura eman nahian,
sufragio unibertsala bermatzen zela erakusteko sortu zen.
Ondorengotza Legea (1947): Tradizio monarkikoari jarraituz, Espainia Erreinu izan zen. Franco,
biziarteko Estatuburu izango zen eta ondorengoa izendatzeko eskubidea bere esku zegoen.
Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958): Falangearen printzipio eta oinarriak
“Mugimendua” zeritzon entitatean bilduta gelditu ziren.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

MSI Raider GE78 HX: Tan rápido como tú saliendo de clase si falta el profesor ¡Descúbrelo aquí!
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

Estatuaren Lege Organikoa (1967): Estatuburu eta Gobernuburu karguak banatuta gelditu ziren eta
Erregimenaren instituzionalizatze prozesua amaitutzat eman zen.

5. FRANKISMOAREN BILAKAERA 1960KO HAMARKADARA ARTE


Bi fase bereiztu ditzakegu: nazioarteko isolamendua eta erregimenaren sendotzea.
5.1 - NAZIOARTEKO ISOLAMENDUA, AUTARKIA EKONOMIKOA ETA POLITIKOA (40KO HAMARKADA)

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Nazioartean, Espainia, Bigarren Mundu Gerran izandako jarrera aldakorragatik, Aliatuengandik
isolatua gelditu zen. Nahiz eta Alemania eta Italiaren totalitarismoen aldekoa izan, neutral deklaratu
zen 1939an. 1940an, Franco Hitlerrekin Hendaian elkartu ondoren ez-beligerante deklaratu zen
Espainia, ez zuen gerran parte hartuko baina Ardatzaren aldekoa zen ofizialki. 1941etik aurrera,
Sobietar Batasunera komunismoaren aurka erasotzera abiatuko zen Dibisio Urdina (boluntario talde
armatua). 1943an, Espainiak berriro ere neutraltasunera jo baina gerra amaitzean nazioarteko
isolamendua jaso zuen eta sortu berri ziren NBE erakundetik eta Marshall planetik baztertu zuten.
Ekonomia arloan, politika autarkikoa eta estatuaren interbentzionismoa ezarri ziren. Ezinbesteko
inportazioak besterik ez ziren egingo. Kontsumoa murrizteko errazionamendua zabaldu zen:
Estatuak elikagaiak banatzen zituen biztanleriaren artean. INI, Industria Institutu Nazionala, sortu
zen, industria sustatu eta nazionalizatzeko. Endesa, Iberia edota SEAT bezalako enpresen kapitala eta
kudeaketa estatuaren esku gelditzen ziren. Trenbide sarea nazionalizatu eta RENFEren esku gelditu
zen. Nekazaritzan, desjabetutako lurrak lehengo jabeei itzuli zizkieten. Autarkiaren ondorioak inflazio
handia, esportaziorik ez egitea, soldata txikiak eta merkatu beltza izan ziren.
Politika arloan, erbestealdi masiboa eman zen (500.000 bat errepublikazale), errepresioa oso
gogorra izan zen eta 1939an Erantzukizun politikoen Legea aldarrikatu zen Erregimenaren aurkakoak
epaitzeko. Errepublikazale askok alemania naziaren kontzentrazio-esparruetan bukatu zuten.
Erregimenaren aurkako oposizioan, makiak izeneko gerrillari taldea osatu zen. Bestalde, Juan
Borboikoaren aldeko monarkikoek, monarkia berrezartzea zuten helburu.
5.2 - ERREGIMENAREN SENDOTZEA, EKONOMIAREN LIBER. ETA OPOSIZIOAREN HEDAP. (50EKO HAM.)
Erregimen frankista egonkortu eta Espainiak nazioarteko onespena lortu zuen Gerra Hotzaren
testuinguruan, Espainia bloke kapitalistaren aliatu bihurtuz.
1953an, Madrilgo Ituna sinatu zen AEB eta Espainiaren artean: AEBk 4 base militar (Rota, Torrejón
de Ardoz, Zaragoza, Morón) eraikitzeko baimena lortu eta bertatik SESB erasotzeko eskubidea zuen.
1953an ere, Vatikanoarekin konkordatua sinatu zen, Eliza katolikoari eskumen gehiago emanez.
1955ean, Espainia NBEn onartu zuten, isolamendua amaituz.
Kanpo politikan, Espainiak Marokoren independentzia onartu behar izan zuen (1956), eta barne
politikan, Francoren babesleen (falangista, militar, katoliko eta monarkikoen) aurka ikasleen
mugimendu bat sortu zen.
Ekonomian, Espainia merkatura ireki eta estatuaren esku hartzea murriztu zen; hala ere, defizita
areagotu eta ia ekonomiaren porrota eman ziren.
Aldaketa sakonena Opus Deiko teknokraten eskutik etorri zen: egonkortze-plana. Helburua, Espainia
berritzea zen; horretarako pezeta debaluatu eta atzerriko inbertsioak bultzatu ziren.
Egonkortze planaren ondorio gisa, 60ko hamarkadan inflazioa murriztea eta turismoa eman ziren.
Oposizioa orokorrean ahuldu arren, langileen mugimendua eta ikasleen mugimendua izan ziren
suspertu ziren frankismoaren aurkako taldeak.
Gerora, Desarrollismoa iritsiko da, 60ko hamarkadan.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

MSI Raider GE78 HX: Tan rápido como tú saliendo de clase si falta el profesor ¡Descúbrelo aquí!
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

10. GAIA: Diktadura frankistaren finkapena (desarrollismoa) eta krisia (1960-75)


1. SARRERA
1950eko hamarkadan erregimen frankista sendotu eta nazioarteko isolamendua gainditu ondoren,
ekonomiak hobera egin zuen 60ko hamarkadan, teknokraten Egonkortze Planagatik batez ere.
Hala ere, ondorio sozial gisa, jarduera ekonomikoa murriztu eta langabezia igo zen, askok Europara

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
emigratu zutelarik, eta aldaketa hauek guztiek Espainiako gizartean eragin zutelarik.

2. GARAPEN EKONOMIKOA (DESARROLLISMOA) ETA HIRITARTZE PROZESUA


1957tik aurrera Opus Deiko teknokratak arduratu ziren ekonomiaz. 1959an Egonkortze plana
antolatu zuten: garapen plan desberdinen bidez ekonomia suspertzeko plana. 1964-1975era
bitartean garatu ziren 3 Garapen Planak (1964-67, 1968-71, 1972-75). Industria indartu, azpiegiturak
hobetu eta garapen-poloak sortu ziren. 1960-69 bitartean, BPGa bikoitu zen.
Espainiak oparoaldia eta hazkunde ekonomikoa lortu zuen hainbat arrazoirengatik: nazioarteko
egoera ekonomiko ona, atzerriko kapitalen etorrera Espainian lan eskua merkea zelako, turismoaren
gorakada Espainiako prezio merkeengatik eta publizitateagatik (“Spain is different”), emigranteek
familiei bidalitako ditua eta Estatuak lan publikoetan egindako inbertsioak.
Hazkunde miragarri hau (“El milagro español”) desorekatua izan zen arazo larriak ere suposatuz:
sektoreen arteko desorekak (2./3. sektoreen gailentzea, 1. sektorean inbertsiorik ez), landa exodoa,
eskualdeen arteko desorekak (Industria gehiena Madril, Euskal Herrian eta Katalunian; barnealdean
“La España Vaciada”), gizarte zerbitzu eskasak, dirudunen iruzur fiskalak eta ingurugiroaren hondamena.
Garapen ekonomikoak gizarte eta kulturan aldaketa nabariak suposatu zituen: nekazaritza
guneetatik gune industrializatuetarako emigrazioa, gizarte modernoaren sorrera langile klasea eta
erdi-mailako klasea handituz, bizi-mailaren hobekuntza eta kontsumo gizartearen sorrera (“La rueda
del capitalismo”), zerbitzu publikoak, emakumea lan mundura sartu eta pentsamoldea moderatzea.
1970eko hamarkadan dagoeneko krisia iritsiko da: petrolioaren krisia.

3. BILAKAERA POLITIKOA (1957-69)


3.1 - KONTINUISMO POLITIKOA
Opus Deiko teknokratek botere gehiago hartu eta haien artean bi joera bereizi ziren: inmobilistak,
kontserbadoreagoak; eta aperturistak, erreformak egitearen aldekoak.
Testuinguru horretan, hainbat lege plazaratu ziren: Ordena Publikoaren Legea (1963), zeinetan TOP
erregimenaren aurkakoak jazartzeaz arduratu zen; Prentsa Legea (1966), Manuel Fragaren ekimenez
zentsura murrizteko; eta Estatuaren Lege Organikoa (1967), Subiranotasuna Francori solik onartuz,
Espainia Erreinu bat zen eta Espainiako printzea izendatu zuen Juan Karlos (1969), hurrengo errege.

3.2 - OPOSIZIO DEMOKRATIKOA


Hazkunde ekonomikoa eman zen arren, oposizioa ugaria zen: Eliza, langileak, ikasleak…
Unibertsitateko mugimendua 60ko hamarkadan loratu zen baina errepresioaren bidez zapaldu
zuten, CCOO (Langile Komisioak) sortu ziren eta langileen greba ugari egon ziren baina hauek ere
debekatu zituzten.
Alemanian, Municheko Batzarrera (1962) joan zen oposizioa, EEEn (Europako Ekonomia Erkidegoan)
sartzeko eskaera egiteko, ezetza jasoz. Frankismoak batzarra Contubernio de Munich gisa kondenatu zuen.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

MSI Raider GE78 HX: Tan rápido como tú saliendo de clase si falta el profesor ¡Descúbrelo aquí!
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

Eliza katolikoan, Vatikanoko II. Kontzilioan (1962-65) langileek sindikatu libreak izateko eskubidea
defendatu zuten, hainbat apaiz katoliko atxilotu zituzten eta Antonio Añoveros euskal apezpikuaren
kasua nabarmendu zen: mezak euskaraz emateagatik atxilotzean, Aita Santuak Franco elizatik bota
eta orduan Gobernuak Añoveros askatu zuen. Eliza eta frankismoaren arteko harremana okertu zen.
ETAren sorrera eman zen 1959an. Hasieran EAJrekin lotutako mugimendu iraultzailea sortu zen bi
taldeen batuketaz: Ekin eta EGI. Jeltzaleengandik aldendu ahala, bi taldeek ATA (1958), gerora, ETA
(1959), osatu zuten. Euskal Herriaren autodeterminazioaren eta independentziaren aldeko taldea
zen. 1964an erradikalizatu eta 1968an lehen hilketak izan ziren (Pardines guardia zibila eta Melitón
Manzanas). 1970ean Burgoseko prozesuan 16 Etakide epaitu zituzten 6ri heriotza zigorra ezarriz.
Ondorio gisa, prozesuaren aurkako jarrera hasi eta Euskal Herrian nahiz Espainiako beste hiri
handietan grebak antolatu ziren eta Gotzainen batzarrak ere errukia eskatu zuen. Heriotza zigorren
ordez, azkenean, espetxeratze luzeak ezarri ziren.

4. FRANKISMOAREN KRISIA ETA AMAIERA (1969-75)


1969an ustelkeria kasu garrantzitsu bat eman zen: Matesa. Ondorioz, Francok hainbat teknokrata
aperturista kaleratu zituen, kontserbadoreen alde eginez. Erregimenak hainbat salbuespen egoera
aldarrikatu zituen. Hau baino lehenago, dagoeneko Francoren jarrera kontserbadoreen aldekoa zela
argi zegoen 1967an Luis Carrero Blanco gobernuburuorde izendatu baitzuen. 1973an gobernuburu
izendatu zuen, Franco estatuburu gisa jarraituz. 6 hilabete besterik ez zuen iraun gobernuburutzan,
ETAk Carrero Blanco hil egin baitzuen Operación Ogro izeneko atentatuan.

Arias Navarro izendatu zuen Francok hurrengo gobernuburu eta gizarte egoera gorabeheratsua
eman zen bere agintaldian. Talde terroristen ekintzak eman ziren (ETA, FRAP, GRAPO) eta oposizioko
alderdiek demokraziarako trantsizioa prestatzen hasi ziren: 1974an PCEk Junta Demokratikoa osatu
eta 1975ean PSOEk Konbergentzia Demokratikorako Plataforma sortu zuen.

1975ean, Burgoseko prozesuan gertatutakoa ikusita, ETAko 2 kide eta FRAPeko 3 kide fusilatu
zituzten. Francoren bizitza arriskuan zegoela, Juan Karlos I.ak bereganatu zuen estatuburutza.

Espainiaren ahulezia aprobetxatuz, Marokoko gobernuak Marcha Verde delakoa antolatu eta
Espainiar Sahara modu baketsuan inbaditu zuen. Espainiak ez zuen oposizioa ekidin eta Madrilgo
Itunean, Sahara, Maroko eta Mauritaniaren esku gelditu zen.

1975eko azaroaren 20an, Franco hil eta berehala gorteek Juan Karlos I.a izendatu zuten errege.
Frankismoaren jarraitasun ezintasuna zela-eta, sistema politikoaren amaiera iritsi zen.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

11. GAIA: Frankismoa Euskal Herrian (1939-75)


1. SARRERA
Gerra Zibila estatu mailan 1939an amaitu bazen ere, nazionalek 1937ko ekainerako euskal lurraldeen
kontrola bereganatu zuten. Hondamena sakona izan zen arlo guztietan: demografian, hildako eta
atxilotu ugari egon baitziren, politikan, Autonomia Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoaren

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
abolizioagatik, baita euskal kulturan eta lurraldearen suntsipenari dagokionez ere. 1939an, estatu
mailan, Francoren diktadura hasi zen, 1975era arte iraungo zuena.

2. GERRAOSTEA ETA NAZIOARTEKO ISOLAMENDU GARAIA (1939-1959)


2.1 - BILAKAERA EKONOMIKOA
Lan esku kualifikatuaren gabezia zegoen euskal lurraldean. Gerra amaitu eta berehala, fabrika
gehienek ekoizpena berrabiarazi zuten. Era berean, estatu frankistak ekonomian interbentzio
gogorrak egin zituen autarkia garai honetan.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Erregimen Frankistak nazioarteko isolamendua jasan zuen
gerran zehar izandako jarrera aldakorragatik. Beraz, kanpo merkataritza itxita zegoenez, industriako
produktuetan ez ziren ez inportaziorik ez esportaziorik egin. Hainbat sektoretan ekoizpena murriztu
zen. Hala ere, beste hainbat enpresen egoera hobea zen, hazkundea egon zelarik adibidez josteko
makinetan (Alfa) edota bizikletetan (Orbea).

2.2 - BILAKAERA POLITIKOA: EUSKO JAURLARITZA ERBESTEAN


1936an sortutako Eusko Jaurlaritzako lehendakari Jose Antonio Agirre Frantziara erbesteratu zen.
Gerora, alemaniarrek lurraldea konkistatzean, lurralde ezberdinetatik igaro ondoren Estatu Batuetan
aurkitu zuen babesa. Bigarren Mundu Gerraren garaian oposizio aktiboa egiten jarraitu zuten
Frankismoaren aurka: klandestinitatean Euzko-Naia zeritzon talde politiko-militarra antolatu zuten.
Hainbat ekimenen ostean, azkenean 1950ean desegin zen.

Errepublikaren erbesteko gobernuarekiko harremanak ez ziren errazak izan, eta EAJ gobernu
errepublikarrarekin harremanak haustera ere iritsi zen, baina batasuna lortzeko saiakerak ere egon
ziren: 1945eko martxoaren 31n Baionako Hitzarmena sinatu zuten euskal indarrek errepublikaren
aldeko indar espainiarrekin (EAJ, ANV, PCE, PSOE, UGT, CNT, ELA, EMB, Ezker Errepublikanoa,
Alderdi Errepublikano Federala). Itunaren helburuak hauek ziren: Espainian demokrazia ezartzeko
borroka egitea eta Errepublika eta Autonomia Estatutua berrezartzea. Urte haietan, oposizioa baikor
zegoen, Aliatuen eta NBEren laguntzaz, Franco agintetik botako zutela uste baitzuten.

Erantzukizun Politikoaren Legearen bitartez (1939) errepresio gogorra zabaldu zen estatu osoan eta
langileen greba eta protestak ugariak izan ziren testuinguru honetan. 1947ko eta 1951ko greba
orokorraren deialdiak izan ziren arrakastatsuenak baina errepresio gogorra zabaldu zen.

1953an Espainiak Vatikanoarekin Konkordatua sinatu zuen, Elizari eskumen gehiago emanez.

1956an Eusko Jaurlaritzaren 20. urteurrenaren ospakizuna egin zen: Euskal Mundu Biltzarra. Euskal
oposizioko talde politiko guztiak elkartu ziren, batasuna egin eta helburuei buruz hausnartzeko.

3. GARAPEN ALDIA (1960ko HAMARKADA)


3.1 - BILAKAERA EKONOMIKOA
1959ko teknokraten Egonkortze Planak autarkiari amaiera eman eta euskal ekonomia hazi zen.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

MSI Raider GE78 HX: Tan rápido como tú saliendo de clase si falta el profesor ¡Descúbrelo aquí!
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

Gainera, Gipuzkoan kooperatibismoa eman zen garai honetan, Fagor, Caja Laboral, Eroski edota
Mondragon Kooperatiba bezalakoak sortuz.

3.2 - BILAKAERA POLITIKOA


1960an Agirre lehendakaria hil eta EAJko Leizaolak ordezkatu zuen lehendakaritzan.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Opus Deiko teknokratek botere gehiago bereganatu zuten eta bi joeren artean (aperturistak:
erreformak egitearen aldekoak eta inmobilistak: kontserbadoreak) inmobilistak gailendu ziren.
Francok malgutasun apur bat bermatu nahian, hainbat lege plazaratu zituen: Ordena Publikoaren
Legea (1963), Prentsa Legea (1966) eta Estatuaren Lege Organikoa (1967). Erregimenak nazioarteko
onespena lortu zuen, oposizioarentzat frustrazio urteak iritsi zirelarik.

ETAren sorrera eman zen 1959an. Hasieran EAJrekin lotutako mugimendu iraultzailea sortu zen bi
taldeen batuketaz: Ekin eta EGI. Jeltzaleengandik aldendu ahala, bi taldeek ATA (1958), gerora, ETA
(1959), osatu zuten. Euskal Herriaren autodeterminazioaren eta independentziaren aldeko taldea
zen. 1964an erradikalizatu eta 1968an lehen hilketak izan ziren (Pardines guardia zibila eta Melitón
Manzanas). Ekintza horiei erantzuteko, frankismoak terrorea erabili zuen. 1970ean Burgoseko
prozesuan 16 Etakide epaitu zituzten 6ri heriotza zigorra ezarriz. Gobernuak gogortasuna erakustea
biolentziaren aurkako sendotasunaren adierazgarria zela pentsatzen bazuen ere, ondorio gisa,
prozesuaren aurkako jarrera hasi eta Euskal Herrian nahiz Espainiako beste hiri handietan grebak
antolatu ziren eta Gotzainen batzarrak ere errukia eskatu zuen. Heriotza zigorren ordez, azkenean,
espetxeratze luzeak ezarri ziren.

Desarrollismoa iritsi arren, errepresioak jarraitu zuela ikusirik langileen grebak ohikoak izan ziren
denbora honetan. Hauen eskaerak, besteak beste, soldaten igoera, lanordu gutxiago eta lan
baldintzen hobekuntza ziren. Erregimenaren erantzuna salbuespen egoerak izan ziren (1962, 1967,
1968, 1969).

Euskal Elizak ere Frankismoari kontra egin eta 1960an 339 apaizek dokumentu bat idatzi zuten
Frankismoaren errepresioa eta Euskal Herriaren eskubideen zapalkuntza salatuz.

Vatikanoko II. Kontzilioa (1962-1965) eman zen eta Elizaren barruan krisia sortu zen. Elizak jarrera
demokratikoagoa hartu zuen, Frankismoa kritikatuz. Honekin lotuta, 1974an liskarrak egon ziren
Antonio Añoveros apezpikuarekin lotuta. Euskal Herriaren kultura-identitatea defendatzeagatik,
mezak euskaraz ematen zituen eta poliziak atxilotu zuen. Espainiako gotzainek eta Vatikanoak bere
alde egin eta Aita Santuak Franco eskumikatu nahi zuenez, Gobernuak Añoveros askatu zuen.

1975ean Aita Santuak Francok agindutako 5 heriotza zigorrak (ETAko 2 kide, FRAPeko 3 kide) bertan
behera uztea eskatu zuen.

Kultura arloan, berpizkundea eman zen 60ko hamarkadan: Euskara eta Euskaltzaindiaren
suspertzea, kantagintzan Ez Dok Amairu taldea (Xabier Lete, Lourdes Iriondo, Mikel Laboa, Benito
Lertxundi…) eta literaturan Gabriel Aresti nabarmendu daitezkeelarik.

1975eko azaroaren 20an Franco hil eta diktaduraren amaiera iritsi zen. Pixkanaka euskararen eta
euskal lurraldearen egoerak hoberantz egingo zuen.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

MSI Raider GE78 HX: Tan rápido como tú saliendo de clase si falta el profesor ¡Descúbrelo aquí!
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

12. GAIA: Trantsizioa (1975-82)


1. SARRERA
Trantsizioa, Frankismoaren Erregimenetik Demokraziarako bideari deritzo (1975-82). Hiru jarrera
zeuden: inmobilistak, Erregimenaren aldekoak; oposizioa, erabateko hausturaren alde;
erreformatzaileak, Erregimena mantenduz sistema berritzearen alde. Erreformaren bidetik abiatu

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
zen Trantsizioa.

2. ERREGIMENAREN AMAIERA
2.1 - MONARKIAREN EZARPENA
Franco hiltzean, Juan Karlos I.a bihurtu zen errege. Helburua Francoren nahiak betetzen jarraitzea
zen arren, erregeak emandako hitzaldian askatasun handiagoko garai berri bat iragarri zitekeen.

Hala ere, Arias Navarro inmobilistak gobernuburu gisa jarraitu zuen. Erregeak, oreka aurkitu nahian,
Torcuato Fernández-Miranda Gorteetako presidente izendatu zuen erreformekin hasteko.

2.2 - ARIAS NAVARROREN GOBERNUA


1973an hasi zen bere gobernuburutza, Carrero Blancoren heriotzaren ostean. Jarrera inmobilista
zuen. Francoren heriotzaren ondoren, oposizioa areagotu zen aldarrikapen ugarirekin: askatasun
handiagoa, amnistia, hauteskundeetarako deialdia… Era berean, manifestazio eta grebak etengabe
zapalduak izan ziren, demokraziarako bidea arriskuan utziz.

Egoera zaila zen: ekintza biolentoak, hilketak… Zailtasunetako batzuk hauek izan ziren: langileen
grebak, petrolioaren krisia, ETA/GRAPO talde terroristen ekintzak, ordena publikoko arazoak
(Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia eta Jurramendiko gertaerak) eta oposizioak bat egitea
(Koordinazio Demokratikoa, “Plata-junta” sortu zuten).

Monarkak Arias Navarroren dimisioa eskatu eta bere ordez Adolfo Suarez gobernuburu izendatu
zuen.

2.3 - ADOLFO SUAREZEN LEHENENGO GOBERNUA: ERREFORMA POLITIKOA


1976an erregeak Adolfo Suarez gobernuburu izendatu zuen, inmobilistek moderatuegitzat eta
erreformistek Erregimenaren babesletzat hartu zutelarik.

Testuinguru honetan, Erregimenaren aldekoen artean, Frankismo soziologikoa delakoaren ideiak


jarraituz, hainbat alderdik bat egin zuten Alianza Popular (AP) osatuz, Manuel Fraga lider zutela.

Suarezen lehenengo erabakiek azkartu zuten prozesu demokratikoa: amnistia agintzea preso
politikoentzat, oposizioko talde politikoekin elkarrizketak egitea eta erreforma politikoa abiaraztea.

Suarezek erregearen nahiz Fernandez Miranda Gorteetako presidentearen laguntza izan zuen. Hala,
Erreforma Politikoari buruzko Lege Proiektua aurkeztu zuen: ordura arteko sistema politikoa
aldatzeko eta hauteskundeetarako deialdia arautzen zuen legea. Gorte frankistetan onartu eta herri
erreferendum batean berretsi zen, %94 an baiezko boroa emanez. Erreforma Politikorako Legea
(1976) onartu zen.

Muturreko sektoreak ez ziren Erreformaren alde egongo. Atentatu odoltsuak egon ziren: eskuin
muturrekoak, ideologia faxistako taldeek bultzatuta hainbat komunista hil zituztelarik; eta ezker
muturrekoak, ETAren atentatuak nabarmenduz.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

MSI Raider GE78 HX: Tan rápido como tú saliendo de clase si falta el profesor ¡Descúbrelo aquí!
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

3. DEMOKRAZIARAKO BIDEA
3.1 - SUAREZEN BIGARREN GOBERNUA
1977ko otsailean alderdi gehienak legeztatu ziren (PCE ezik). Gobernuburuak bere gain hartu zuen
PCEren legeztatzea apirilean, eta ekainean hauteskunde orokorretarako deialdia egin zen: D’Hont
metodoa erabiliko zen Diputatuen Kongresuko politikariak aukeratzeko.

1977ko ekainaren 15eko hauteskunde demokratikoetan Unión de Centro Democratico (UCD)


alderdiak irabazi zuen. Hurrengo hiru alderdiak, Gonzalezen PSOE, Carrilloren PCE eta Fragaren AP
izan ziren. Gauzak horrela, Suárez gobernuburu izendatu zuten.

Ekonomiari dagokionez, Moncloako Itunak (1977) eman ziren, helburu nagusiak inflazioa murriztea,
adierazpen askatasuna bermatzea, zentsurarekin eta sekretismo politikoarekin amaitzea zirela.
Ondorioen artean, Amnistia Legea onartu zen.

Politikari dagokionez, 1978ko Konstituzioa berretsi zen 1978ko abenduaren 6an, 7 “aita” izan zituela:
UCDko 3 kide eta PSOE, PCE, AP eta CDCko kide bana. Konstituzioaren oinarriak hauek izango ziren:
Espainia Zuzenbideko Estatu Sozial eta Demokratikoa izango zen eta Monarkia Parlamentarioa
zegoen. Oinarrizko instituzioak Monarkia (estatuaren buruzagitza), Gorteak (bi ganbara, Diputatuen
Kongresua eta Senatua), Gobernua (botere betearazlea) eta Justizia (botere judiziala) izango ziren.
Espainia estatu akonfesionala da erlijioari dagokionez eta espainiarren eskubide eta betebeharrak
ere zehaztu ziren (adin nagusitasuna 18 urtekoa, sufragio unibertsala, adierazpen askatasuna,
biltzeko askatasuna…). Estatu deszentralizatua da eta Autonomia-prozesuaren ondoren 17
autonomia-erkidego sortuko ziren (lehenengoak Katalunia eta Euskadi (1979) eta Galizia eta
Andaluzia (1981) izanik). Ceuta eta Meilla hiri autonomo gisa egituratu ziren.

3.2 - CALVO SOTELOREN GOBERNUA ETA UCDren KRISIA


Hauteskunde orokorrak ospatu ziren 1979an. Suárezen UCDek berriro irabazi arren, 1980an Felipe
Gonzalezen PSOEk zentsura-mozio bat aurkeztu zuen. Porrota jaso zuen, baina etapa gorabeheratsu
baten ostean 1981ean Suarezek dimisioa aurkeztu zuen.
UCDk, Leopoldo Calvo Sotelo izendatu zuen gobernuburu izateko hautagai gisa. Kongresuan,
otsailaren 23ko inbestiduran, diputatuen bozketa ematen ari zela, guardia zibileko teniente koronel
bat, Antonio Tejero, inmobilisten sektoreko beste jeneral frankistekin batera, sartu eta estatu kolpea
emateko saiakera egin zuen. Jazarraldia desegiten saiatu eta tentsio ordu batzuk igaro ostean, porrot
egin zuen (23F). Juan Karlos I.ak Erregimen Konstituzionala babesten zuen hitzaldi bat eman zuen.
Calvo Sotelo gobernuburu izendatu zuen azkenerako. Bere agintaldian Espainia OTANen sartu zen.

3.3 - FELIPE GONZÁLEZEN (PSOE) LEHEN GOBERNUA


1982ko hauteskundeek Espainiako mapa politikoa aldatu zuten Trantsizioaren amaiera iritsiz.
Gonzálezen PSOE hauteskundeetako garaile izan zen. Manuel Fragaren AP bigarren alderdi
bozkatuena izan zen. UCDren gainbehera etorri zen era berean.
Frankismotik Demokraziaranzko Trantsizio etapa itxita gelditu zen. Espainiako egoera politikoa,
geroztik, bi alderdiren artean banatuta gelditu zen: ezkertiarrak (PSOE), eskuindarrak (AP/ gero PP).

4. 1979ko EUSKADIKO AUTONOMIA ESTATUTUA


Trantsizio garaian, Euskal Herrian giro nahasia zegoen. Bozketetan abstentzio handia egon zen,
manifestazio eta greba ugari, amnistia eskatuz eta askatasunen alde. ETAk jarraitu zuen.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
XX. MENDEKO GAIAK - MIKEL DIAZ ESPAINIAKO HISTORIA BATX2

4.1 - AUTONOMIA AURREKO GARAIA (1976-79)


Arias Navarroren gobernuak, zailtasun larriak izan zituen, 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko
gertaerak adibidez: elizan bilduta zeuden ehunka langileren aurka egin zuen poliziak, 5 hildako eta
150 zauritu eraginez. Behin Arias kaleratuta, Adolfo Suárez gobernuburu bihurtu eta ikurriña
legeztatu zuen, alderdi politikoak ere, eta 1977ko ekainean hauteskundeak ospatu ziren. 1978an
Konstituzioa berretsi zen, Euskal Herrian onartzeko erreferendumean abstentzioa nagusituz.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
4.2 - GERNIKAKO ESTATUTUA (1979)
Euskal Kontseilu Nagusia osatu zen, Ramon Rubial lehendakari sozialista buru. Alderdi politiko
guztien ordezkariek parte hartu zuten (Herri Batasuna salbu) eta Nafarroak estatutu proiektuan parte
ez hartzea erabaki zuen. Proiektua Gernikako Batzar Nagusietan aurkeztu zen 1978ko abenduan,
onartu zelarik eta 1979ko hauteskunde orokorren ondoren Eusko Kontseilu Nagusia berritu zen. EAJk
irabazi eta Karlos Garaikoetxea lehendakari bihurtu zen. Espainiar Gorteek, 1979an jada Euskal
Estatutua berretsi zuten. Euskaldunei egindako erreferendumean %90ak baiezkoa eman zuen.

Gernikako Estatutuaren ezaugarrien artean hauek daude: Euskal Herriari buruz mintzatzean, hau
nazionalitate gisa hartuko da eta Euskal Autonomia Erkidegoa osatuko dute Gipuzkoa, Bizkaia eta
Arabak. Eskumen hauek dituzte: Ogasun autonomoa, Kontzertu Ekonomikoa, Euskal Osasun
Zerbitzua (Osakidetza), hezkuntza, kultura eta Euskal Telebista, justizia eta administrazioko erakunde
propioak, baita polizia ere: Ertzaintza. Erakundeak, besteak beste: Eusko Legebiltzarra, Eusko
Jaurlaritza, Justizia Auzitegi Nagusia, etab.

4.3 - EUSKO JAURLARITZA: KARLOS GARAIKOETXEA


1980ko hauteskunde autonomikoetan EAJk irabazi eta Karlos Garaikoetxeak bereganatu zuen
lehendakaritza. Eskumen propioak eskuratu zituen EAEk, esaterako, Kontzertu Ekonomikoa.
1982rako, Nafarroak autonomia propioa lortu zuen. Eta 1983an Lurralde HIstorikoen Legea sinatu
zenez geroztik (probintzia mailako boterea bereiziz), EAJren baitan bi jarrera desberdindu ziren:
jarrera zentralista, Eusko Jaurlaritzari botere handia ematearen alde; jarrera foralista, probintzien
instituzio propioen alde. 1984ko hauteskundeetan, EAJk (Garaikoetxea) bigarrengoz irabazi zuen eta
1985ean dagoeneko Garaikoetxeak EAJ utzi eta J.A. Ardanzak eskuratu zuen lehendakaritza. 1986an,
Eusko Alkartasuna (EA) sortu zuen Garaikoetxeak.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-8919856

MSI Raider GE78 HX: Tan rápido como tú saliendo de clase si falta el profesor ¡Descúbrelo aquí!

You might also like