You are on page 1of 2

KARLISTAK: Haien leloa «Jainkoa, Aberria eta Erregea» zen, liberalismoaren aurkako jarrera

zuten, monarkia tradizionala, Elizaren eskubideak eta foruak defendatzen zituzten. Hiru gerra
karlistetan parte hartu zuten.

BIURTEKO PROGRESISTA: 1854tik 1856erairaun zuen eta Isabel II.aren erregealdiko (1844-
1868) bigarren etapa da. Han, progresista eta demokraten altxamendua eman zen O’Donnell
zuzenduta eta gobernuburua Espartero progresista izan zen. Karlistak Katalunian altxatu ziren,
eta 1855ean Bartzelonako lehenengo greba egon zen, non eskubide sindikalak eskatzen zuten.
Honen ondorioz ezegonkortasun politikoa egon zen. 1855an Madozak desamortizazioa egin
zuen eta trenbidearen legea egin zen. Baita 1856eko konstituzioa progresista ere egin zen,
baina ez da indarrean jarri.

98KO HONDAMENDIA: 1897an Sagastak Kubari autonomia handia eman zion. Hala ere, Estatu
Batuak Espainiak Manilan (Filipinak) eta Santiagon zituen itsaso-eskuadrei eraso zituen. Parisko
Bake Hitzarmenaren bidez errendizio formala sinatu zuten 1898an, non Espainiak Estatu
Batuen esku utzi zituen Puerto Rico, Filipinak eta Guam, Kubaren independentzia gauzatu zen,
eta Espainiak Alemaniari saldu zizkion uharte batzuk. Estatu Batuek eragindako porrot militarra
oso latza izan zen espainiarrentzat; pesimismo garaia ekarri zuen eta krisiak gogoeta sakona
eragin zuen, Espainiaren gainbeheraren eta 98ko hondamendiaren arrazoiei buruz. Kritika
horiek eragin handia izan zuen erregenerazionismoaren aldeko mugimenduan.

ERREGENERAZIONISMOA: Mugimendu bat da, zein kritika gogorra egin zion Errestaurazioaren
sistemari. Baita herrialdearen oinarrizko arazoak ere konpontzea proposatzen zuen:
jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoek zuzendutako gobernua eta lur-jabe handien
menpeko nekazaritza ustiategiak. Joaquin Costa izan zen joera haren aitzindaria eta
berarentzat oligarkia eta jauntxokeria ziren erregimenaren arazo nagusiak. Cánovas 1897an hil
ondoren erregenerazionismoak zatitutako alderdi kontserbadorearengan eragina izan zuen.

DESAMORTIZAZIOAK: Nekazarien lurrak edo ondasunak desjabetzeko aukera ematen du.


Desjabetu ondoren, enkanteetan jartzen ziren eta, normalean, burges klaseko kideek erosten
zituzten, haiek ustiatuz.

María Cristinaren erregeordetzan lehen desamortizazioa egin zen, 1836an, Mendizabal


ministroak bultzatu zuena. Elizaren ondasunen desamortizazioa izan zen: ordena erlijiosoak
deuseztatu zituen, ordena hauen ondasunak salmentan jarri zituen publikoki, desamortizazioa
klero sekularrera (apaizak) hedatu zen, jabetza asko nazionalizatu egin ziren eta geroago
enkante publikoan saldu ziren. Neurri horien bidez, Mendizabalek ogasunaren diru sarrerak
handitu zituen eta zorra gutxitu ahal izan zuen. Gainera, desamortizazioak nobleziak eta burges
aberatsak liberalismoaren alde jarri ziren. Nekazariak, ordea, liberalismoaren kontra jarri ziren,
ezin izan zituztelako lurrak erosi. Nekazari askok lurren errentamendu errenta igoera jasan
zuten eta beste asko jornalero bihurtu zen.

Hurrengo desamortizazioa Esparteroren erregeordetzan gertatu zen, 1841ean. Klero


sekularraren ondasunak desjabetu eta enkante publikoan saltzea erabaki zuen eta
erregeordearen izena hartu zuena.

Azkenik, Biurteko Progresistan zehar (1854-1856), Madozen desamortizazioa gertatu zen.


Elizaren eta Udalaren ondasunak zaldu ziren desamortizazio hartan
Desamortizazioen ondorioak:
Noblezia eta burgesiaren ondasunak handitu ziren, langileak kaltetuak atera ziren, beren lurrak
galdu zituzten, onurarik jaso ez zuten eta, gainera, herri-ondasunen aprobetxamendua galdu
zuten. Gizarte-ondorioei dagokienez, Espainiako gizartea oso polarizatuta egon zen, eta
biztanle gehienak premia larrian zeuden, jornalaren nagusitasuna zela eta. Ondorio politikoei
dagokienez, nobleziaren eta burgesiaren interesak bat etortzeak, prozesu desamortizatzaileak
bultzatuta, izaera oso kontserbadorea eman zion liberalismo espainiarrari.

II. KARLISTALDIA:

Karlismoa, Karlos VII.ak karlismoaren burua izanda, indartu egin zen sei urteko demokratikoan
ezegonkortasun politikoari esker. Progresistek, demokratek eta errepublikanoek oso indar
gutxi zuten Euskadin. Euskadin, oligarkiaren zati batek moderantismoa onartu zuten, baina
erregimen demokratikoak eta laikoak beldurtuta, karlismoaren alde egin zuten.

1869an lehen altxamendu-saiakera izan zen. Bigarren matxinada karlista 1872an izan zen,
baina porrota izan zuenez, urte horretan Zornotzako Hitzarmena sinatu zen. Bitartean,
karlistek berrantolatzeko aprobetxatu zuten. 1872an berriro matxinadak egon ziren. Amadeo
I.ak tronuari uko egitea, Lehen Errepublikaren aldarrikapenak eta matxinadak kaosa ekarri
zieten liberalei, eta karlistek aprobetxatu zuten aurre egiteko. Karlistek liberalak garaitu
zituzten Eraul, Udabe eta Montejurran eta landa-ingurune guztia kontrolpean zuten. Bilbori
eraso egitea erabaki zuten, liberalismoaren sinbolo handia baitzen eta.

1874an, Portugalete hartu ondoren, karlistek Bilbo setiatzeari ekin zioten. Hiriak
bonbardaketei aurre egin zien Concha jenerala askatu arte. Baina karlistek Euskadiko eta
Nafarroako lurralde gehiena kontrolpean zuten oraindik, eta estatu balitz bezala antolatu
zituzten. Durango hiriburutzat aukeratu zuten, gobernu bat eta hiru ministerio aukeratu
zituzten eta, aldizkari ofiziala sortu zuten. Egoera militarra gelditu egin zen, Iruñeko setioak ez
zuen aurrera egin eta Irungo blokeoak porrot egin zuen.

Borboiko etxekoen monarkia berrezarrita, Gobernuak karlistaldia bideratu zituen ahalegin


guztiak. Karlisten artean etsipena eta desadostadunak indarra hartzen joan ziren. Zumentzuko
Guduaren ondoren, armada karlistak atzera egin eta suntsipena hasi zuten. 1876an, asken
erasoaldiari ekin zioten liberalek. Quesad jeneralak karlistak Durango-Elorrio-Oñati triangelutik
atzeratzeaz bat, Campos jeneralaren tropak Lizarra hartu zuten eta Nafarroako ipar-
mendebaldean zabaldu ziren Donostiaraino. 1876an, Karlos VII.ak muga zeharkatu zuen
Arnegitik eta guda amaitu zen

You might also like