You are on page 1of 4

EHU – 2002ko uztaila – A1 ariketa

Jonek eta Kepak 12000 euro bana inbertitu dute. Jonek A kopurua %4ko interesa (urtekoa)
ematen duen tokian jarri du, B kopurua %5ekoan eta gainontzeko C kopurua %6koan. Kepak,
aldiz, A kopurua %5eko interesean, B kopurua %6koan eta C kopurua %4koan inbertitu ditu.
Aurkitu A, B eta C kopuruak, Jonek jasotzen dituen urteko interesak 630 euro eta Kepak
jasotzen dituenak 570 euro direla jakinik.

EHU – 2003ko ekaina – A1 ariketa

Txokolate-mota jakin baten fabrikazioan esnea, kakaoa eta arbendolak erabiltzen dira, esne-
kantitatea kakao eta arbendola-kantitateen baturaren bikoitza izanik. Osagai bakoitzaren
prezioa kilogramoko ondokoa da: esnea, 0,8 euro; kakaoa, 4 euro; arbendolak, 13 euro. Egun
bakar batean txokolate horren 9000 kilo egiten dira, kostu totala 25800 euro izanik. Osagai
bakoitzeko zenbat kilogramo erabiltzen dira?

EHU – 2004ko uztaila – A1 ariketa

Enpresa batek 73000 euro inbertitu ditu hiru motako (A, B eta C) ordenagailu eramangarrien
erosketan. Ordenagailuen unitateko kostua 2400 euro, 1200 euro eta 1000 euro da hurrenez
hurren. Enpresak guztira 55 ordenagailu erosi dituela eta A eta B motako ordenagailuetan
egindako inbertsioa berdina izan dela jakinik, zehaztu mota bakoitzeko zenbat ordenagailu
erosi diren.

EHU – 2000ko uztaila – A1 ariketa

24 litroko kapazitatea duen ontzi bat dugu eta hiru neurri, A, B eta C. A neurriaren bolumena
B-renaren bikoitza dela, hiru neurrien artean ontzia betetzen dutela eta, horrez gain,
lehenengo biek ontzia erdiraino betetzen dutela jakinez gero, zein kapazitate dauka neurri
bakoitzak?

You might also like