You are on page 1of 3

BIGARREN ERREPUBLIKA: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)

1931ko apirileko udal hauteskundeetan alderti errepublikarrak izan ziren garaile probintzietako hiriburu
gehienetan. Hauteskundeen emaitzen berri jakin zenean, Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten Eibarren,
apirilaren 14an; eta gauza bera egin zuten, ondoren, Bartzelonan eta Madrilen. Gero Alfontso XIII.a
erbesteratzeko negoziazioak egin ziren eta horrela amaitu zen monarkiaren garaia Espainian.
Hauteskundeetan lortutako garaipenak 1930ean erregimen monarkikoaren kontra Donostiako Hitzarmena
sinatu zuten alderdien indarra berretsi zuen. Transizioa modu baketsuan egin zen, eta sistema berriak
Primo de Riveraren diktaduratik herrialdeak zuen egoera sozial eta politiko larriari irtenbidea emango zien
itxaropena baitzuten.
BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA
1931ko apirilaren 14an, behin-behineko gobernua ostu zuten, Alcala Zamora gobernu-buru eta koalizio
errepublikar sozialistako kideak ordezkari izanik. Era berean, hauteskundeetarako deia egin zuten, Gorte
Konstituziogileak eratu eta konstituzio berria idazteko.
Behin-behineko gobernuak erregimen berria bermatzeko oinarrizkotzat zituen neurriak abian jarri zituen.
➢ Erreforma militarra:
Armadaren nagusitasunak ezegonkortasuna ekar zezakeen beldur, hau eraberritzeko neurriak
hartu ziren: Indar armatua aginpide zibilaren mende jarri, ofizialen kopurua murriztu, hiriko polizia
taldea sortu...
➢ Nekazaritzaren erreforma:
Espainia herrialde nagusiki nekazaria zen oraindik eta inguru honek iraultzarako potentzial bikaina
eskaintzen zuen. Hortaz, Errepublikak hartu zuen hain beharrezkoak ziren neurriak indarren
jartzeko ardura. Gainera, 29ko krisiaren eragina sumatzen hasita, langabeziak gora egin zuen.
Nekazaritzaren erreforma sustatzeko zenbait dekretu eman zituzten apirila eta maiatzaren artean;
hauei aurka egin zieten bai lur jabeek eta bat nekazariek.
➢ Erlijioaren auzia:
Elizak gizarteko haibat esparrutan zuen eragina murrizteko haibat lege aldarrikatu ziren: Ezkontza
zibila eta dibortzioarena, elijioaren nahitaezko irakaskuntza bertan behera utzi zuetna eta jesueiten
ordena desegitekoa. Hauen kontra kardinal primatu batek pastoral bat idatzi zuenez, Elizaren
kontrakoek ehundik gora elizaren eraikin erre zituzten. Honek areagotu egin zuen katoliko eta
errepublikarren arteko tentsioa.
BIURTEKO ERREFORMISTA
KONSTITUZIOA
Gorte konstituziogileak osatzeko, 1931ko ekainaren 28an egin ziren hauteskundeetan, gehiengoa
eskuratu zuten behin-behineko gobernuko buruzagien: errepublikar ezkertiar eta sozialistek. Gorte
Konstituziogileek, Juan Besteiroren zuzendaritzapean, gobernuari sostengua eman zioten eta
parlamentu batzorde bat sortu Konstituzioa pesta zezan.
Konstituzioaren testua zehazteko eztabaida luzean izan ondoren, 1931ko abenduaren 9an onartu
zuten. Konstituzio hark oinarrizko printzipio demokratiko bat jaso zuen: gizon eta emakumeentzako
sufragio unibertsala, eta erabat ezkertiarra zen. Horrela definitzen zuen Errepublika: klase guztietako
langileen elkartea, demokratikoa, aurrerakoia, deszentralizatua (hau da, Estatu integrala edo
bateratua, eskualde autonomiaduna) eta laikoa. Espainiako historian lehen aldiz emakumeei boto
eskubidea aitortu zitzaien eta autonomia eskualdeak ezagutzen ziren: Kataluinak 1932an lortu zuen
Estatutua eta Gerra zibiliean aitortu ziren euskalduna eta gaiziarra. Eskubide indibidualak eta
politikoak ere ezagutu ziren: legea herriaren borondatearen adierazpen bide; Espainia, Zuzenbide
Estatua; erlijio askatasuna; eta jabetza pribatu indibidualak mugatzea. Antolaketa berrian parlamentu
erregimena ezarri zen, horrela, herriaren burujabetza Gorteen edo Parlamentuaren esku gelditu zen:
parlamentuak aginpide legegilea bere esku zuen. Konstituzioaren Berme Auzitegia sortu zuten,
Konstituzioa betetzen zela ikuskatzeko.
Azaña buru zuen gobernua, ezkerreko indar errepublikar, sozialista eta nazionalistak biltzen zituena,
Biurteko Erreformista izenaz ezagutu zen, 1931ko urritik 1933ko irailera erreforma egitasmo zabala jarri
baitzuten abian. Herrialdearen egiturazko arazoak errotik konpontzea eta demokraziaren, laikotasunaren
eta kulturaren balioak sustatzea zen helburua.
1
➢ Nekazaritzaren erreforma:
Behin-behinekoam abian jarritako erreformak praktikan jarri ziren, hala nola, Nahitaezko
Laborantza Dekretua: Lur jabeak behartuta zeuden beren lurrak ereitera, lur saila zegoen herriko
jornalariak kontratatzera, zortzi orduko lanaldia ezartzera eta gutxieneko soldata finkatzera.
Nekazaritzaren Erreformarako Oinarrien Legea ez zen 132ko irailera arte onartu, eskuinaren
oposizioaren eta errepublikar eta sozialisten arteko ikuspuntu ezperdintasunen ondorioz. Proiektua
ezerezean geratzekotan egon zen, baina Sanjurjoren matxinada zela sortutako krisiarengatik
errepublikar eta sozialistak bat etorri ziren eta erreformarako egitasmoa idatzi eta honen eztabaida
egin zuten. Puntu nagusiak erreforma latifundioei soilik ezartzea eta erein gabeko lurren okupazioa
bideratzea izan ziren, lur horiek desjabetu haurretik.
Erreforma oso mantso jarri zen abian, lur jabeak desjabetzearen mehatxuagatik haserre zeudelako
eta baita jornalariak ere, lurraren jabetza eskuratzea atzeratzen ari zela ikusita. Azkenak, etsita,
proposamen anarkistagoetara jo zuten.
➢ Erlijioaren auzia:
Katolikoak eta buruzagi errepublikarrak elkarrengandik urrundu ziren honen ondorioz.
behin-behinekoan hasitako erreforma bukatu zen eta Jesusen Lagundia desegin. Euskal Herrian,
Konstituzioak Errepublika Estatu laikoa zela aldarrikatu izana eta hartutako neurriak erlijioaren
balioen kontrako eraso zuzentzat hartu zituzten karlistek eta Elkartasun Tradizionalistan bat egin
zuten 1932an. EAJk Errepublika ezagutzen zuen arren, eskuinarekin lankidetzan jarraitu zuen,
Elizaren eskubideen aldeko borrokan.
➢ Erreforma militarra:
Behin-behinekoak sustatutako erreforma militarrak «Sanjurjada» delako krisi iraultzailea eragin
zuen 1932ko abuztuan. Sanjurjo jenerala protagonista izanik, Sevillan, armadaren eta
nekazaritzaren erreformen kontra matxinatu ziren, baita Estatutu katalanaren eztabaidaren kontra
ere, Espainiaren batasunari erasotzen ziola baitzioten. Errepublikaren gobernuak estatu kolpe saio
hura ezereztu eta Sanjurjo atxilotu zuen.
➢ Hezkuntzaren erreforma:
Ezinbestekoa zen herrialdea modernizatzeko. Konstituzioaren arabera, nahitaezkoa zen Lehen
Hezkuntza, doakoa eta mistoa. Gobernuak bere aurrekontuetako diru asko erabili zuen
hezkuntzan, analfabetismoari aurre egiteko. Gainera, Bigarren Hezkuntzan hobekuntzak egin
zituzten, eta Unibertsitatean ikerketa arloa sustatu.
1932-1933an gertatu ziren gizarte gatazkek larritu egin zuten gobernuaren krisia eta hura deuseztatzea
eragin zuten. Arnedoko greba Llobregateko arroko anarkisten matxinada, Jesusen Lagundiaren desegitea
eta Sanjurjo jeneralaren iraultza izan ziren gertaera nagusiak. Gainera, 1933ko urtarrilean, anarkisten
matxinadak sortu ziren Katalunian eta Andaluzian. Casas Viejasko matxinadaren kontra Erasoko
Guardiak bideratutako zapalkuntzak kalte politiko konponezina egin zion Azañari.
Gizarte gatazken ondorioei, ezker errepublikarraren kontrako sektoreen bat egitea erantsi zitzaien.
1933an, CEDAren —Eskuin Autonomoen Espainiar Konfederazioa— sortze batzarra egin zuten Madrilen,
eta Espainiaren Eraberritzea taldea, estatu kolpearen aldeko talde monarkiko kontserbadorea, sortu zen.
Egoera ekonomiko kaskarrak bultzatuta eta Errepublikako lehendakari Alcala Zamorak laguntza ukatuta,
Azañak dimisioa eman behar izan zuen 1933ko irailean. Martinez Barriok hartu zuen agintea. Gorteak
desegin zituen, eta hauteskunde orokorrak antolatu azarorako. Hauteskunde haietan botoa eman ahal
izan zuten lehen aldiz emakumeek.
BIRUTEKO ESKUINDARRA
Azaroaren 19ko hauteskundeetan, errepublikar erradikalak eta CEDA izan ziren garaile, eta ezkerrak
hondamendia izan zuen. 1936. urtera arte egon ziren agintean.
CEDA ez zen gobernuan berehala sartu, ezker erradikalak altxamendua antolatzeko mehatxua egina
zuelako; hori dela eta, erreformaren kontrako politika abian jarri zuen, eta aurrekobiurtekoaren lorpen
asko deuseztatu.
➢ Militarren auzia:
Sanjurjo jeneralaren huts egindako estatu kolpea zela eta espetxeratutako militarrei eta
monarkikoei amnistia eman zien legea onartu zen.

2
➢ Nekazal kontraerreforma:
1932tik egindako aurrerapauso guztiak deuseztatu zituzten. Lehengo jabeei itzuli zizkien lur
batzuk, horren ondorioz, eragotzi egin zuen nekazariak lurretan finkatzea. Horrek guztiak
nekazariekiko liskarrak areagotu zituen.
Indar politiko gehienek berrantolaketa prozesuari ekin zioten 1934tik aurrera. Alde batetik, eskuineko
alderdien berrantolaketa eman zen, horretarako, esaterako JONS eta Espainiako Falangea elkartu ziren.
Bestetik ezkerreko alderdiak berrantolatu ziren, Ezker Errepublikazalea sortuz, Alderdi Sozialista
Erradikala eta Ekimen Errepublikarra batuta.
1934ko URRIKO IRAULTZA
Eskuin eta ezkerraren arteko tentsioa aregotuz joan zen 1934ko uztailetik aurrerako hainbat
ekintzaren ondorioz: nekazaritza langileek greba egin zuten, hainbat diputatu sozialista atxilotu
zituzten, gobernuak alderdi eta sindikatuetan izena ematea debekatu zuen eta euskal udalerriek
gobernuaren aurkako batzarra egin zuten. Irailean jendetza bildu zuen CEDAk manifestazio batean,
Covadongan.
Hala ere, 1934ko Urriko Iraultza izan zen gertakari larriena. Iraultzaren gertaleku nagusiak Asturias,
Katalunia eta Hego Euskal Herria izan ziren; Madrilen huts egin zuen.
Gobemuan CEDAko hiru ministru sartu ziren eta, horrek Errepublika suntsitzea eta faxismos ezartzea
ekar zezakeen beldur, UGTk greba orokorra antolatu zuen urriaren 5erako; Asturiasen armak hartu
zituzten partaideek. Urriaren 6an Companysek Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen, eta hurrengo
egunean Estatutua eta Generalitata Indargabetu zituzten. Matxinadak huts egin zuen, Lerrouxen
gobernuak errepresio gogorra bideratu zuelako. Asturtasen armak lehorreratzen ari zirela jakin
zuenean, Afrikako armadak, Francisco Franco buru zuela, Asturiasko meatzariei eraso egin zien.
Gainera zenbait ministro, Generalitateko presidentea eta hainbat buruzagi sozialista eta
sindikatuetako kide espetxeratu zituzten; eta langile alderdi eta elkarteen egoitza asko itxi zituzten.
Gertaera hauen ondorioz, eskuindarren politika erradikalizatu egin zen. Baina ezkertiarrak elkarrengana
hurbiltzen hasi ziren, gobernu eskuindarrari aurre egiteko. Hala, 1935eko urrian, Azañak jende olde
izugarria bildu zuen Campo de Comillasen, ezkertiarrak kalera ateratzeko asmoarekin. Bestalde,
gobernuan eskandalu handia sortu zen, Lerroux estraperloko auzi batean nahastu zelako. Beraz, dimititu
egin behar izan zuen. Horrek kalte handia eragin zion berari eta bere alderdiari eta 1935eko urrian,
agintetik erabat baztertu zuten. Harrezkero, zentroko bi kabinete izan ziren gobernuan eta azkenak
hauteskunde orokorrak antolatu zituen.
1936ko urtarrilaren 15ean, Fronte Popularra sortzeko hitzarmena sinatu zen, eta hartara bildu ziren
ezkerreko joera guztiak, anarkismoa izan ezik.
FRONTE POPULARRA
1936ko otsailaren 16ko hauteskundeetan ezkertiarrak ezkerreko alderdi errepublikarren koalizio handi
batean bilduta parte hartu zuten eta eskuindarrek ez zuten haien arteko itunik egin. Ondorioz, Fronte
Popularra atera zen garaile, baina eskuina hurbil zuen. Hala, Herritarren Frontekoen, alderdi errepublikar
kontserbadoreen, katalan et euskal nazionalisten eta erradikalen botoekin, Azaña hautatu zuten
Errepublikako lehendakari.
Honakoak ziren gobernuaren helburu nagusiak: amnistia aurreko gobernuaren zapalkuntzaren
biktimentzat; Konstituzioa errespetatzea; zergen erreforma moderatua; eta nekazari txikien eta merkatari
ez aberatsen baldintzak hobetzea. Gainera, Kataluniako Autonomia Estatutua berriro indarrean jarri zuten.
Falangea legez kanpo jarri zuten. Dena den, 1936ko apiriletik ekainera bitartean, iraultza giroa sortu zen,
grebak, okupazioak, armadaren kontrako erasoak, etab. zirela medio.
Gorteetan, Calvo Sotelo eta Jose Maria Gil Robles izan ziren eskuinaren eledun oldarkorrenak.
Eskuindarrek Errepublikaren kontra antolatutako konspirazioa prest zegoen, eta Castillo tenientea
(ezkertiarra) eta Calvo Sotelo (eskuindarra) hil zituztenean, gatazka areagotu egin zen. Armadako goi
kargudunak monarkikoekin eta karlistekin elkartu ziren, Errepublika eraisteko. Nafarroa izan zen
konspirazioaren gune nagusietakoa, han baitzegoen buru handienetakoa, Mola jenerala, konspirazioa
bideratzeko bitartekoak eskuratzea lortuz. 1936ko uztailaren 17an Marokon eta 18an Iberiar penintsulan
hasi zen "Altxamendu nazionala", Franco jenera laren gidaritzapean. Honek Gerra Zibila ekarri zuen eta
esperientzia demokratiko errepublikarra suntsitu.

You might also like