You are on page 1of 2

Aurrean dugun testua, 1812.

Urtean Cadiz-en argitaraturiko Espainiako lehen Konstituzioaren artikulu


multzo bat da; hortaz, testu juridiko-politikoa da, baita publikoa ere. Konstituzio hau Kadizko Gorteetan
parte hartu zuten diplomatuek idatzia da, liberalak gehien bat, eta Espainiako bi hemisferioetako hiritar
guztiei zegoen zuzendua. 1812. Urteko maiatzean argitaratu zen, Independentzia Gerra eman eta Karlos IV.
a eta Fernando VII.a Baionan preso zeuden bitartean. Testu honen bitartez, Erregimen Zaharraren eta
absolutismoaren abolizioa lortu nahi izan zen eta sistema liberal batez ordezkatuz.

Testu honetan, Kadizko Konstituzioaren ezaugarri garrantzitsuenak jasotzen dira. Hasiera batean sarrera
modura Fernando VII Espainiako erregea dela argi uzten digu, baina erbestean izanik, Gorte Nagusiek
izango dute legeak egiteko ardura, aurrean dugun konstituzioa dugu adibide gisa. Jarraian Cadiz-eko
Konstituzioaren artikulu multzo bat dugu, bertan bildu ziren pertsonen ideia desberdinen erakusgai. . Bi
multzotan banatzen dira: ideia liberalak (gehiengoak) eta ideia kontserbadore edo atzerakoiak.

Ideia liberalen artean hauek antzeman daitezke: Lehenik subiranotasun nazionala,


lehendabiziko printzipio liberala izan zen, Rousseau-k proposatutakoa. Printzipio honen arabera, nazioak
du funtsezko legeak ezartzeko eskubidea (3. Artikulua). Nazio hau bi hemisferioetako herritarrez egongo
da osatua, bai Iberiar Penintsulakoak, baita Amerikar Kolonietakoak ere (1. Artikulua). Bestalde, ideia nagusi
modura beste printzipio liberal bat dugu, botere banaketa. Kasu honetan Montesquieu-k proposatukoa.
Botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala banatuta daude: lehenengoa Gorteei eta erregeari
dagokio, hurrengoa erregeari eta azkenekoa auzitegiei (15, 16 eta 17. Artikuluetan). Ondoren berdintasun
juridikoa printzipio liberala izango duru, hau ere Rousseau-rena. Printzipio honek gizarte estamentaleko
pribilegio sistemarekin apurtzen du. Kasu honetan fiskalitatearekin erlazionatzen du, herritar guztiek
estatuko gastuetan euren ondasunen arabera lagundu behar dutelarik, hau da, zergak ordainduz (8.
Artikulua) Azkenik adierazpen askatasuna kontzeptua dugu, garai hartako zentsurarekin apurtzen duena
(371.artikulua).

Bestalde ideia kontserbadoreak ditugu, aurrekoak baino gutxiago, Cadiz-eko Gorteetan gehingoa liberalak
baitziren, baian eliza eta nobleziaren ordezkari batzuk ere bildu ziren bertan, hauen presentzia ere argi
utziz. Bi ideia antzeman daitezke: Lehena Espainia estatu konfesionaltzat jotzea, erlijio askatasunik gabe,
katolikoa delarik erlijio onartu bakarra (12. Artikulua). Bestalde Espainian sistema monarkikoa mantentzea
izango litzateke “monarkia moderatu heredagarria”, erregearen papera onartuz, baina botere
mugatuagoarekin, monarkia konstituzionalabezala ezagutua (14. Artikulua).

Testua oso garai kritiko batean idatzi zen. Espainia, Frantziarekin San Ildefonso-ko ituna sinatu ondoren,
Britainia Handiaren kontrako gerra batean murgildu zen, Trafalgarko Guduan (1805). Espainiak eta
Frantziak galdu zuten. Geroago, Frantziak eta Espainiak, beste itun bat sinatu zuten: Fontainebleauko Ituna.
Itun honek, Godoyk Frantziako tropei baimena eman zien Espainia zeharkatu eta Portugaleraino iristeko,
hau konkistatu eta geroago banatu ahal izateko. Baino Napoleon, arrazoi desberdinengatik, Espainia
okupatzea erabaki zuen. Honek, herritarrengan, desadostasuna eta mesfidantza ekarri zuen, eta honetaz
baliatuz, Aranjuezeko matxinadan, Fernando VII.Ak Godoy kargutik kendu zuen eta bere aitak, Karlos IV.Ak,
abdikatu zuenez, boterea eskuratu ahal izan zuen.

Hala ere, aita geroago damutu zen, eta koroa eskuratzeko borroka hasi zuten Baionan. Baino Napoleonek
ez zuen gehiago itxaron nahi izan eta bere anaiari, Josef Bonaparteri, eman zion Espainiako tronua,
“Baionako abdikazioak” izenekotan. Espainiako herria ez zegoen ados Jose I.A tronuan ezartzearekin eta,
1808ko maiatzean, frantziar armaden aurka altxatu zen Madrilen, Independentzia Gerrarekin hasiz;
baino ondorioak larriak izan ziren, herritarren aurkako fusilamendu ugari izan baitziren. Honen gertaerei
eta Baionako abdikazioari buruzko berri izatean, altxamenduak Espainia osoan zehar hedatu ziren.

Armaden aurkako erresistentzia indartzeko, Probintzia-batzordeak sortu ziren, eta geroago Batzorde Goren
Zentrala. Eta, nahiz eta frantziar armadek Josef Bonaparteren alde jarritako frantsestuen laguntza izan,
pixkanaka-pixkanaka eta borroka ahalmen handia erakutsiz, Probintzia-batzordeek Frantziako
okupazioarekin amaitu zuen.

Gerra eman zen bitartean, aipamen garrantzitsuena Cadizeko Gorteetako eginkizuna da. Gerra eman zen
bitartean, Frantzian izandako iraultza burgesa eragin zuten ideiak Espainian ezarri nahi
izan zituzten ilustratu gutxi batzuk. Batzorde zentrala, Cadizen babestua, 1810ean bost kide
kontserbadorez osatutako erregeordetza kolektiboa sortu zuten eta Burges liberalek, funtzionario
ilustratuek eta frantziar armadak okupatutako beste hirietako intelektual asko, Cadizen bildu ziren
errefuxiatu bezala. Prozesu legegilea martxan jartzeko Gorteen lehendabiziko deialdia hilabete batzuk
beranduago eman zen, eta bertan Espainiako nazioaren osotasuna defendatzeko zina egin zuten. Gorteak
osatzen zituzten kideak erdiko klase intelektualak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta
katedradunak ziren gehien bat, baina bazeuden industria- eta merkataritza-burgesiako kideak ere.
Cadizeko Gorteek, Batzar Konstituziogilea eratu eta nazio subiranotasuna hartu ondoren, Frantziako
Iraultza eredutzat hartuz, iraultza liberala hasi zuten, herritar guztiei eskubide berdinak emanda. Berehala,
bi talde sortu ziren Cadizko ganberan: liberalak (prentsaren laguntzarekin) eta absolutistak (eliza
katolikoaren laguntzarekin). Modu honetan, absolutismoa desagertarazteko hainbat dekretu proposatu
zituzten: -Adierazpen-askatasuna onartu (inprenta-askatasunaren dekretuarekin) baino liburu erlijiosoak
kontrolatuak (zentsuratuak). -Erregimen feudala bertan behera utzi (zentralismoa lortzeko): jurisdikzio-
jaurerriak abolitu, gremioak indargabetu (ekoizpen liberal-kapitalistarekin ordeztu). -Erlijio-legeria (erlijioan
legeak eman zituzten): inkisizioa abolitu, elizaren ondasunak publiko bihurtu. - Administrazio-eraldaketa
eta lurren antolamendua: antzinako erreinuak, probintziak eta intendentziak ezabatu (foruak) eta lurralde
zatiketa aldatu (zentralizatzeko). Dekretu hauetan oinarrituz, absolutismoa desagertarazteko testu bat
idatzi zuten: aurrean dugun 1812. Urteko Cadizko Konstituzioa.

Konstituzio honek bi urte besterik ez zuen iraun, eta Fernando VII.Aren erregealdiarekin amaitu zen.
Nazioaren ideiari jarraituz, estatu bateratua sortu zen eta hiritarren eskubide guztiak onartu ziren, erreinu
bakoitzeko eskubide historikoen gainetik. Honek, Euskal Herrian, foruen galera ekarri zuen.

Testu honek, nahiz eta soilik bi urte indarrean egon, garrantzia handia izan zuen bere garaian, batez ere
estatu mailan, Espainiako lehendabiziko konstituzioa izan baitzen eta liberalismoa finkatu zuena. Gainera,
Frantziakoa baino progresistagoa izan zen, sufragio unibertsala onartzen baitzuen, baita eskubide ugari
ere. Eta historian zehar, garrantzitsua izan da ere, ondorengo liberalismoen oinarria izan zen eta beste
herrialdetako konstituzioetan eragin handia izan zuen ere.

You might also like