You are on page 1of 2

Kokapena

Testu honek izaera juridikoa du, Isabelen garaian, BIURTEKO PROGRESISTAn, emandako
Burdinbideen Lege Orokorraren hainbat artikulu azaltzen baitu. Lehen mailakoa dela esan dezakegu,
egilearen garaikoa delako.

Egilea Francisco de Luxán izan zen, Isabel II.a erregina zelarik. Luxán 1800ean, Madrilen jaiotakoa
zen eta bere aita, Manuel, diputatu izan zen 1812ko Cádizko Gorteetan. 1842-43 urte artean,
Francisco Isabel eta bere ahizparen Geografia eta Historiako irakasle izan zen. Zientzietako Errege
Akademiaren kide sortzaileetako bat izateaz gain, postu ezberdinak izan zituen armadan eta diputatu
izan zen Madrilgo Gorteetan. Isabel II.aren garaian, Sustapen ministro izan zen hainbat alditan (1854,
1856 eta 1863an) eta Gobernazio ministro ere bai 1856ko ekaina bukaeratik uztaila hasierara arte.

ISABEL II.a, berriz, Fernando VII.aren alaba zen, berandu jaio zitzaiona eta, PRAGMÁTICA
SANCIÓNen arabera bera zen erregina. Aurreko legean, LEGE SALIKOan, erreginaren osabari
tokatuko zitzaion agintea, Karlos Mª Isidrori, alegia, baina I. Karlistaldiaren ondoren eta Bergarako
Besarkadan erabaki bezala, Isabel geratu zen erregina.

Testuaren helburua atzerriko teknologia eta kapitalak erakartzea da Espainiako TRENBIDE SAREA
egiteko PREMIA handia dagoelako.

Moderatuak agintean egon ondoren, ESPARTEROk gidaturiko Biurteko Aurrerakoia edo Progresistan,
ekonomia aurreratzeko ahaleginetako bat izan zen hau, burdinbide sarea ezinbestekoa ikusten
baitzen Europarekin lotu ahal izateko.

Analisia

Irakurri berri dugun testuak Isabel II.ak erabakitakoaren berri ematen du: Trenbideen eraikuntza
sustatzeko Gobernua edo partikularrek edo konpainiek balio dute (4. art), baina dagokion emakida
beharrezkoa izango dute (6. art). Abantailak emango zaizkie: funts publikoen laguntza, atzerriko
kapitalak erabiltzeko erraztasuna, lursailak, egurra, harrobiak… (8-19-20. art).

Azken paragrafoan, trenbideak bete behar dituen BALDINTZAK ere esaten ditu: 1.80 m-ko zabalera
(puntu honek garrantzi handia izango du baloratzeko orduan!) (30. art).

Iruzkina

TRENBIDE SAREA, Europan goraldian zegoena, ondasunak garraiatzeko baliabide ezin hobea zen
garraioaren denborak eta kostuak jaisten zituelako. Espainian, trenbideen eraikuntza atzeratuta
zebilen eta ez zegoen araututa; bertako kapitala ez zegoen prest abentura berri horretan inbertitzeko
eta, garai hartako gatazka sozial eta politikoak zirela-eta, atzerriko kapitalak ere ez ziren Espainian
inbertitzera animatzen. Ordura arteko trenbideak meategietan erabiltzen ziren eta besterik ez.

Lege hau BIURTEKO AURRERAKOIAn (1854-1856) sartu zen indarrean, beste erreforma askoren
artean (Bankuen Legea bezala). Hain laburra izan zen legegintzaldi hau, ezin izan zutela aldaketa
politiko handirik egin, baina egin zutena oso esanguratsua izan zen eta ondorio luzeak ekarriko
zituen.

Ohiko oposizioaz gain, biurteko honetan, korronte politiko asko agertu ziren: demokrata,
errepublikarra, langile mugimendua eta karlismoaren berragerpena.

Ekonomiari dagokionez, atzeratuta zebilen industria bultzatzeko xedean, neurri liberalak jarri ziren
martxan, MADOZEN DESAMORTIZAZIOAk, BANKUEN LEGEA edo Espainiako Bankuaren sorrera
beste batzuen artean.
Trenbide sarea eraiki ahal izateko atzerriko diru sarrera erakartzeko, gobernuak TRENBIDEEN
LEGEA argitaratu zuen. Honi esker, gobernuak, gizabanakoek eta konpainiek burdinbideen sarea
gauzatu ahal izango zuten, beti ere, proiektu honek gobernuaren emakida izango zuelarik. Beraz,
sarearen diseinua gobernuari zegokion.

Lege honek nabarmen uzten zuen, nahiz eta gerra garaian egon, kanpoko inbertsioak babestuta
izango zirela.

Inbertitzaileek bazituzten beste abantaila batzuk ere, trenbideak zeharkatzen zituen eremuen jabegoa
eskuratzeko erraztasuna, adibidez; baita lehengaiak lortzeko lehentasuna ere edo harrobiak
zabaltzeko eskubidea eta aduanetan inportatutako materialen zergak ordaintzearen salbuespena.

Azkenean, testu honetan trenbideen ZABALERA espezifikoa aurkitzen dugu eta EUROPARENA
EZBERDINA zen... Neurri honek, helburua beste bat bazen ere, komunikazioa eragotziko zuen
Europarekin.

Lege honek, neurri handi batean, trenbideen eraikuntza ahalbideratu zuen gaur egun erabiltzen dena,
BAINA akats batzuk sumatzen zaizkio; TRAZAERAN, diseinu erradiala eman zitzaion eta Madrildik
portuetara edo Frantziara joateko erraztasun handia zegoen. Baina burdinbidea industrializazioari
laguntzeko eta komunikabideak errazteko ideian egin bazen ere, Bilbo bezalako gune industrializatu
bat ez zen Frantziarekin lotuta geratu. Madril bai, baina harantz joan behar zen Bilbotik Hendaiara
joan nahi izanez gero! Zailtasun horren aurrean, ISOLATUAGOA geratu zen Espainiako ekonomia
asko.

Azkenean, trenen zerbitzuaren eskaera ez zen hain handia izan eta, honetaz gain, industria
inbertsioak bultzatu beharrean, Estatuaren diruaren gehiengoa trenbideetan erabili zen, industriaren
kalterako.

Sareak kudeatzean, konpainiak trafikoa nahikoa murritza zelaz konturatu ziren eta laster zailtasunak
agertu ziren, bai kostuak ordaintzeko eta baita inbertitutako kapitalak errekuperatzeko ere.

Beraz, burdinbideen ERAIKUNTZA NEGOZIO HANDIA izan zen, BAINA USTIAPENA EZ zen
errentagarria izan. 1866an krisi batek jo zituen burdinbideak eta bankuak eraman zituen herrestan;
aldi berean, beste sektore batzuk ere oso egoera txarrean zeuden (ehungintza, laborantza…) eta
KRISIALDI politiko batek eman zion amaiera ISABEL II.aren MONARKIARI.

Krisialdi honen ondorioz, moteldu egin zen burdinbideak eraikitzeko erritmoa.

Testuaren garrantzia

Garrantzi handiko legea izan zen aurrean dugun hau. Gobernuaren ahalegina erakusten du,
ezinbestekoa ikusten baitu trenbidearen eraikuntza. Kosta ala kosta, egin beharra dago.

Hala ere, ez zen espero zena lortu; makinaria eta lehengai asko atzerritik ekarri zen; baita kapitala
ere. Etekinak, beraz, atze rrira joango ziren.

Baina ezin dugu ahaztu GALDERA GARRANTZITSUA: Beharrezkoa izan ote zen burdinbidea
eraikitzea ekonomia modernizatzeko? Eta erantzuna bai da, baina, aurreko atalean esan bezala, ez
zen era egokian egin. Testu honetan agertzen da arazoetako bat da horren arrazoi nagusietako bat:
ZABALERA ezberdina Europan eginda zeudenekin. Eta horrek isolamendu handiago batera
eramango du Espainiako ekonomia.

Esan bezala, TRAZAERA izango da bestea, baina testuak ez du horren aipamenik egiten...

Kuestioa da, trenen negozioek behera joan zirenean, bankuak behera erori zirela eta honek ISABEL
ERORTZEA ekarriko duela...

You might also like